Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Giza eskubideetan ondorio duten topikoak

18 visualizaciones

Publicado el

Bada, mundu oro ez da biktima, ez; bai, ordea, pertsona oro, bizitzarako eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideak urratu zaizkionean. Hemen eta mundu osoan, topikoen mundu zaharkituan izan ezik. 2 Enero 2013 Gara

Publicado en: Noticias y política
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Giza eskubideetan ondorio duten topikoak

  1. 1. IritziaGARA 2013 1 2 asteazkena 9 KOLABORAZIOAK A sko dira giza eskubi- deen arazoak arinke- riaz hartzeagatik eta horien aurka eraso egiteagatik baztertu beharreko topikoak. Aspaldi honetan gehien erabi- lienetako bat da ETAren biktimak eta gainerako biktimak ezin dire- la parekatu, parekaezinak direla- ko. Topikotzar horren atzean da- goen argudioa da beste biktima batzuk onartzean terrorismoa le- gitimatzen dela. Baina beste bik- tima batzuk daudela onartzea, giza eskubideen inguruko nazio- arteko hainbat hitzarmenetan ezarritako betekizunak betetzea baino ez da, eta hitzarmen ho- riek ezer edo inor legitimatzeko- tan, Zuzenbide Estatua legitima- tzen dute, eta ez terrorismoa. Letania hori, gainera, jasanezi- na egiten da, egunera arte inork ezin izan duelako azaldu zertan datzan parekatze hori, giza esku- bideen urraketa pairatu duten biktima guztiek egia, justizia eta ordaintzarako eskubidea dutela ezartzen duelako nazioarteko zu- zenbideak; eta agerikoa da egia, justizia eta ordaintzarako neu- rriek biktima bakoitzaren eta be- re zirkunstantzien araberakoak izan behar dutela. Beraz, zertan datza parekatzea? Topikotzarra indartu ere, in- dartu da, adibidez, Euskadin tor- turaren biktimak aitortzerik ez dagoela esanez; izan ere, ez dago praktika hori justifikatzeko ara- zorik, inork ez duelako tortura- ren aldeko manifestaziorik anto- latu. ETAren aldeko manifesta- ziorik, ordea, egon da, eta beraz, ETA izatea justifikatu izanaren arazoa dago. Ez dakigu horrekin izurra izur- tu gura ala hezeak eta iharrak na- hastu nahi diren. Nazioarteko zu- zenbideak ez dio mugarik jartzen biktima-eredu bat litezkeen ma- nifestazioen arabera aitortzeari, ezta horiek beste biktima ba- tzuen biktimarioen aldekoak ba- dira ere. Eta akabua dator txibia- ren teknikara jotzen denean, den-dena lokaztuz, hau da, terro- rista bat lehergailua jartzera doa- nean eta lehergailuak eztanda egiten dionean pertsona hori biktima den galdetzen denean; edo biktima baten dramaren ga- rrantzia honelakoak esanez lau- sotu nahi denean: «horrela, bor- txakeria baten biktima ere bik- tima dela, eta etxeko indarkeria- ren biktimak ere biktima direla aitortu beharko da. Mundu oro biktima da». Ordezkari politiko batek zioen bezala. Bada, mundu oro ez da bikti- ma, ez; bai, ordea, pertsona oro bizitzarako eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideak urra- tu zaizkionean. Hemen eta mun- du osoan, topikoen mundu za- harkituan izan ezik. Zeresanik ez dago indarkeria matxistaren edo genero-indarke- riaren biktimek –eta ez etxeko indarkeriarenek (asmo txarreko beste akats bat)– giza eskubideak urratuta izan dituzten beste bik- tima batzuen egia, justizia eta or- daintzarako eskubide berberak dituztela. Hala ere, indarkeria ho- ri eraso fisikorik nabarmenetara mugatzen dela uste ohi da. Heda- bide batzuek «genero-indarkeria- ren beste biktima» batez hitz egi- ten dute, eraildako emakume baten berri ematerakoan. Egia izanda, ikusezin bihurtu ohi di- ren jokabide kaltegarri andana dagoela «icebergaren punta» ho- rren azpian, eta horien artean, indarkeria psikologikoa edo se- xu-indarkeria, epe luzera ondo- rio suntsitzaileak izan ditzakete- nak, alegia. Gainera, biktimen eskubideak gauzatzeko sarbide bakarra sala- keta dela hartzen da abiapuntu- tzat. Jarrera horretatik, gober- nuak eta administrazioak ez omen dira konturatzen emaku- me gehienak ez salatzera erama- ten dituzten zailtasunez, eta be- reziki, arauz kanpoko egoeran dauden emakume adindu edo etorkinen kasuan. Ez bide dute aitortzen prozesu judizialak bik- tima horientzat suposatzen due- na, sarritan inolako emaitzarik gabe amaitzen baitira, eta baita artxibo, absoluzio eta aurkako salaketez ere. Mito hori Estatua eta epailea eta polizia parekatze- ko ikuspegi erredukzionistatik dator. Hartara, eraildako emaku- meez aritzean lauk «bakarrik» salatu dutela esaten denean, ho- nakoa galde daiteke: osasun-zen- tro batera jo zuten, non haute- man ahal izan zen egoera? Ba al zuten seinalerik eduki zezaketen eskola-adineko seme-alabarik? Jarri al ziren gizarte-zerbitzuekin harremanetan? Azkenik, krisi garaian, eskubi- de sozial eta ekonomikoak ere bi- zigarri dira horrelako toki komu- netan. Eta esparru horretan ere salbuespena arau bihurtzeko tek- nika baliatzen da. Baztertu beharreko topikotza- rrik deitoragarrienetako batek dio txiroak nahi dutelako direla txiro, alferrak direlako eta nahia- go dutelako gizarte-laguntzez bi- zi beren lanaz baino. Baina ez da enplegu falta aipatzen, eta horre- la gizarte-laguntzak jasotzen di- tuzten pertsonak errudun bihur- tzen dira beraiek sortu ez duten arazo batengatik. Eta hortik area- go goaz: iruzurra orokorra da gi- zarte-laguntzak kobratzen dituz- tenen artean eta ez dago ekiditeko behar adina kontrolik. Kontrolak egoteaz gain, adminis- trazioek laguntza horiek jasotze- ko gero eta zailtasun gehiago jar- tzen dituzte. Eta hortik gizarte-laguntzak ekonomiarentzako oztopo izate- ra pasatzen dugu, horiek askoz txikiagoak direnean, adibidez, bankuei emandakoak baino. Eta bitxietan bitxienak: gazteak abentura bila joaten dira atzerri- ra lanera eta iraupen luzeko lan- gabeak «ohitura txarrak» har- tzen dituztelako dira iraupen luzeko langabe. Pertsona langa- beak «heldutasunaz gabetzen di- tuzten» topikoak. Atzerritarrak guri lana eta laguntzak kentzera datozela dioen mito faltsuak eu- ren eskubide sozial eta ekonomi- koak urratzeko aitzakia bezala erabiltzen den moduan. Topikotzarrek arinkeriaz azal- tzen dute errealitatea eta botere- arentzat deserosoak diren errea- litateak ezkutatzeko erabiltzen dira. Horrela, diskurtso politikoa larriki galbideratu eta egiazko arazoentzako konponbideak aur- kitzea zailtzen dute. Baina, nagi- keria akritikoaren erabilera sus- tatzen duenaren aurka egiteko hezkuntza behar da, kalitatezko… eta murrizketarik gabeko hez- kuntza, hain zuzen ere. Giza eskubideetan ondorio duten topikoak Andres Krakenberger, Juan Ibarrondo, Olatz Landa eta Izaskun Alonso Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea L ehenik eta behin eta une zail hauetan, be- sarkadarik bero eta zin- tzoena helarazi nahi genizuke Valladolideko ziega hotz horretara. Erromoko herria zurekin dago! Maite zaitu- gu, Kitxu! Gehienok, 18 urte luzeotan, gu- re herriko horma desgastatuetan ezagutu zaitugu, beti irribarrez, beti duin. Askok, Erdialdeko Ame- rikako gerra eta parapente magi- koen hitzak elkartzen entzun du- gu zure ahots sendo baina era berean goxoa. Behin eta berriz saiatu dira zure aurpegia bahi- tzen, agian despistatu batek beti- ko desagertu zarela uste izateko. Abenduaren 24ko arratsaldea heldu zen, zure ama Angelitaren hileta, eta auzoko herritar guz- tiok bertan geunden, momentu gogor hauetan zu laguntzeko helmugarekin. Polizia-autotik atera zintuzten eskuburdinez lo- turik elizan sartzeko eta lehenen- go oihu eta animoak heldu zi- tzaizkizun; bueltan, zure irribarre ezkutua gure bihotz hunkituetara iritsi zen. Honekin batera, demokrazia eta bakea kol- pez defendatzen duten kasko-go- rriak heldu ziren bultzaka, baina zurekiko maitasuna are indar- tsuagoa denez, bertan geratu gi- nen, ixilik baina aurrean. Eliza barruan ere, armairu armatuz in- guraturik zeunden. Nora uste zu- ten ba alde egingo zenuela? Zer uste zuten, bada, zure auzokide- ok egingo genuela? Sermoigileak kartzela politika kritikatu zuen, preso dagoen semeari azken mu- xua ama gaixoari emateko auke- ra lapurtzen diola esanaz. Sartu zintuzten ate berberetik atera zintuzten, eta zu ikustean eror- tzen zitzaizkigun malkoak irentsi eta amorru bihurtu genituen. Ehunka eta ehunka animo garra- si urratu, mila muxu eskaini ge- nizkizun, eskuetan sua sortu ar- teko txalo zaparrada, hitzik behar ez duten begiradak, ukabi- lak gora... Nahiz eta armekin, maitasun adierazpen horiek guz- tiak ezabatu nahi izan, nahiz eta gure kontra oldartu, ez genuen pausorik atzera egin eta azkenera arte, zure ondoan gelditu ginen. Zin egin genuen bezala. Euren legearen arabera, aspal- di egon behar zinen libre gure artean, zure amaren besartean; eta zu bezala noski, ehunka eus- kal preso politiko. Gaixoak, kon- denaren 3/4 eta 2/3 bete ditu- zuenok, doktrina maltzur eta bihozgabekoa jasaten zaudete- nok, kilometro amaiezinetara sakabanaturikoak, sorterria atze- an utzitako iheslariak. Madrile- ko zein Pariseko gobernuek xan- taia gisa erabiltzen dituzte preso politikoak, aurrera doan proze- sua stand-by-ean abandonatze- ko. Trukean jolasteko txanpon bezala dauzkate euren beldu- rrezko ziegetan, presoak, senide eta lagunen oinazea luzatzeko. Beraz, zuongatik, guregatik eta gure hurrengoengatik ezin dugu partida hau galdu, irabazteko or- dua heldu zaigu, orain edo inoiz ez! Lehenik, Urtarrilaren 12an Bilboko karrikak eztanda egina- razi behar ditugu eta 13an, 14an, 15ean… ere bai, gure exijentzia demokratiko eta humanoa gel- diezina bihurtu arte. Olatu erral- doia eratu behar dugu, sasi man- datariei, indarrean daukaten espetxe politikak kostua ekar diezaiela, bertan behera uztera behartuta senti daitezen. Azken hitzak zuretzako dira Angelita. Lasai eta harrotasun osoz joan, joan beharreko tokira, eta orain deskantsatu, merezita daukazu-eta. Angelita, adiorik ez dago, gero arte baizik. Animo Ki- txu, zurekin gaude eta betiko egongo gara! Animo eta eutsi goiari, Kitxu! Unai Gorozika Pikasarri Itzubaltzeta-Erromoko Herrira Bada, mundu oro ez da biktima, ez; bai, ordea, pertsona oro, bizitzarako eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideak urratu zaizkionean. Hemen eta mundu osoan, topikoen mundu zaharkituan izan ezik Sermoigileak kartzela politika kritikatu zuen, esanaz, preso dagoen semeari lapurtu egin diola amari azken muxua emateko aukera

×