Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Memoria partekatu baterantz. Errenteria

73 visualizaciones

Publicado el

Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena. Argituz. Giza eskubideen aldeko elkartea

  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Memoria partekatu baterantz. Errenteria

  1. 1. MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena Errenteriako Udala Ayuntamiento de Errenteria Laguntzailea: Egilea: Editorea: “Ez dute ikusten begiratzen ez dutelako. Beste alde batera begiratzen dutelako. Batzuek ez dakite ikusten ez dutelako; beste batzuek, berriz, ezjakinarena egiten dute, nahiago baitute gertatzen den ezer ikusiko ez balute bezala jokatu” Javier Ortiz “Noiz samurtuko zaigu kontzientzia giza zorigaitzagatik mendeku hartu ordez zorigaitz horri aurrea hartzera iristeraino?” Anna Eleanor Roosevelt
  2. 2. MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena 2015eko otsaila *** “Ez dute ikusten begiratzen ez dutelako. Beste alde batera begiratzen dutelako. Batzuek ez dakite ikusten ez dutelako; beste batzuek, berriz, ezjakinarena egiten dute, nahiago baitute gertatzen den ezer ikusiko ez balute bezala jokatu” Javier Ortiz “Noiz samurtuko zaigu kontzientzia giza zorigaitzagatik mendeku hartu ordez zorigaitz horri aurrea hartzera iristeraino?” Anna Eleanor Roosevelt ARGITUZ, giza eskubideen aldeko elkartea. 1
  3. 3. Ikerketa-taldea: Gaztelumendi, Bertha Ormazabal, Sabino Arau-esparrua: Astigarraga, Juana Mari Pego, Laura Elkarrizketen transkripzioa: De la Hera, Edurne Goikoetxea, Nerea Inprimategia: antza komunikazio grafikoa Lege Gordailua: SS 1132-2015 ISBN: 978-84-608-2612-5 2
  4. 4. EDUKIA Memoria partekatu baterantz..........................................................................................................................1 Edukia........................................................................................................................................................................ 3 1.Sarrera................................................................................................................................................................... 5 2. Txostenaren helburu orokorra...................................................................................................................9 2.1. Zergatik motibazio politikoko indarkeria?....................................................................................9 2.2. Indarkeriaren aldia .............................................................................................................................10 2.3. Memoria berreskuratzea...................................................................................................................11 3. Txostenaren edukia...................................................................................................................................... 13 4. Kasuak sailkatzeko irizpideak..................................................................................................................17 5. Arau esparrua: “biktima” kontzeptua eta biktimaren eskubideak ...........................................21 5.1. Biktima izaeraren eta biktimaren eskubideen inguruko nazioarteko adierazpenak eta gomendioak.............................................................................................................................................. 21 5.1.1. “biktima” kontzeptua: “delituaren eta botere abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko printzipioei buruzko adierazpena”......................................................21 5.1.2. Biktimek justizia eta erreparazioa jasotzeko duten eskubidea: “giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen ageriko urraketak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak pairatu dituzten biktimek errekurtsoak aurkezteko eta kalte-ordainketak jasotzeko duten eskubideari buruzko printzipio eta jarraibideak”............................................................................................................................................... 23 5.2. Biktimaren estatutua Europar Batasunean................................................................................24 5.3. Estatuko legeria..................................................................................................................................... 25 5.4. Autonomia erkidegoko legeria........................................................................................................27 6. “Etapa berria” euskal erakundeetan......................................................................................................31 7. Giza eskubideen urraketak Errenterian...............................................................................................35 7.1. Bizitzeko eskubidearen urraketa ..................................................................................................35 7.1.1. Bizitzeko eskubidearen urraketak errenterian: zifrak..................................................45 7.2. Pertsonen osotasun fisiko eta psikikorako eskubidearen urraketak Errenterian.....50 8. Ikerketa sakonagoa behar duten kasuak.............................................................................................61 9. Beste indarkeria ekintza batzuk eta motibazio politikoko indarkeriaren ondoriozko beste sufrimendu batzuk ............................................................................................................................... 65 3
  5. 5. 9.1. Heriotza eragin duten indarkeria politikoari lotutako beste gertakari batzuk...........67 9.2. Zaurituak.................................................................................................................................................. 68 9.3. Ikusten ez diren, baina izan diren edo dauden sufrimenduak............................................69 10. Herriko indarkeriaren historian izan diren gertaera azpimarragarriak..............................73 11. Argazki/laburpena..................................................................................................................................... 97 12. Indarkeriari eta bizikidetzan izan duen inpaktuari buruzko iritziak eta testigantzak: iragana zuzendu, oraina adostu eta etorkizunari begiratu............................................................103 12.1. Bizikidetza apurtua edo oso ahuldua......................................................................................107 12.2. Zer aldatu da eta zer ez da aldatu Errenterian?..................................................................112 12.3. Harrera ona eta oihartzun handia izan zuen ekimena: Eraikiz ....................................119 12.4. Bizikidetza hobetzeko modua....................................................................................................127 12.5. Ateak irekita, barrarik gabe leihoetan ...................................................................................134 13. Errenterian azken berrogeita hamar urteetan izandako motibazio politikoko indarkeria ekintzen kronologia.................................................................................................................137 13.1. Frankismoaren azken urteak......................................................................................................137 13.2. Francoren heriotzatik konstituziora arte..............................................................................141 13.3. Konstituzioa onartu ondoren......................................................................................................146 13.4. Etorkizuna.......................................................................................................................................... 200 14. Azken apunteak........................................................................................................................................ 201 15. Bibliografia ................................................................................................................................................ 203 4
  6. 6. 1.SARRERA Indarkeriari lotutako iraganak hautsi duen bizikidetza berreskuratzeko prozesua luzea eta neketsua da, eta erronka eta lan askori egin behar zaie aurre prozesu horren barruan. Horien artean, lehen eta beharrezko zereginetako bat iraganari begiratzea da: indarkeriaren norainokoa eta ondorioak ongi ezagutzea funtsezkoa da zauriak sendatzeko eta luzeegia izan den aldi batean elkarren aurka bizi izan direnen arteko kontratu sozial berriak egiten hasteko. Behar-beharrezkoa da egia guztiak –pluralean– ezagutzera ematea. Indarkeriak gure gizartean izan duen inpaktuari lotutako errealitatea osatzeko, iraganaren eta norberaren balioespena egin behar dugu, baina eginkizun hori ez da batere erraza. Ispiluaren aurrean iruzurrik egin gabe jartzea mingarria izan daiteke, eta ausardia eta adorea behar da “besteengan” gaitzetsiko genituzkeen, baina geure inertziak ahalbidetzen dizkigun jokabideetan geure burua islatuta ikusteko. Gizakiak izaki. Bakearen kultura baterantz abiatzeko, ezinbestekoa da gure jarrerak sakonean aldatzea, errealitateari beste ikuspegi batzuetatik begiratzea eta geure erantzukizunak onartzea. Eta, zalantzarik gabe, hori guztia ez da batere erraza. Gure herrialdean, eta Errenterian ere bai, giza eskubideen urraketak eta bestelako indarkeria-ekintzak izan ditugu, eta horiek guztiek sufrimendu handia eragin diete zuzeneko biktimei zein horien senide eta hurbilekoei. Beraz, kontu handiz landu beharreko gaia da, gertakari traumatiko horiek erabakigarriak izan baitira pertsonen eta familia osoen bizitzan. Alderdi horiek guztiek eztabaida eta desadostasuna sorrarazi eta sorrarazten dute, eta, une jakin batzuetan, jarrera ideologikoen arteko gizarte-polarizazioa areagotu dute. Hortaz, esan daiteke irtenbideak sortu beharrean eztabaidak sortzen dituen problematika baten aurrean gaudela askotan, erantzunak baino galdera gehiago eragiten dituen gai baten aurrean, eta memoria osatzeko zereginean aurrera egiteko tresna egokiak beti eskuragarri ez daudela. Kontua zera da, nola landu behar den memoria hori gizarte-polarizazioa areagotu gabe, irtenbideak bilatu ahal izan daitezen eta eragindako kaltea konpondu ahal izan dadin. Gizarte-sarea berreskuratzeak, gure ustez, desadostasun politikoak dituzten taldeen arteko errespetuzko harremanak ezartzera bultzatu behar gaitu, eta, nolanahi ere, harreman horiek ez dute hausturarik, etsaitasunik edo mesfidantzarik ekarri behar. Kontua ez da guztiak adiskide bihurtzea, elkar errespetatzea baizik, kultura politiko desberdinak gorabehera. Gure polarizazio politiko eta sozialaren aurrean, memoriaren inguruko lan ororen oinarri izango diren irizpide sendoak bilatu behar ditugu. Bila dezagun giza 5
  7. 7. eskubideen ideian oinarritutako bide bat, beste herrialde batzuetako gatazkak konpontzeko esperientzietan bezalaxe. Gatazka horien izaera eta ezaugarriak direla-eta, memoria osatzeko gida fidagarria direla esan daiteke. Memoriaren berreskuratzea eta bakearen eraikuntza hertsiki lotuta daude giza eskubideekin Memoriaren prozesua errazten duten funtsezko eta beharrezko hiru elementu uztartzen dituzte giza eskubideek: Oinarri komuna: memoria berreskuratzeko lan orok guztiona izango den oinarri sendo eta legitimatu bat behar du: Giza Eskubideak. Iraganeko indarkeria ikertzeko garaian behar den ezaugarri komun etikoa giza eskubide guztien errespetua da, inolako salbuespenik egin gabe. Kasuen aniztasuna behar bezain zehatz ikusteko aukera ematen diguten betaurrekoak direla esan daiteke, are gehiago kasu horien inguruan zirkunstantzia problematikoak edo nahasiak daudenean. Aniztasun hori bereizteko lana giza eskubideen ikuspegi hertsitik landu behar da, hori baita onarpen handia lortzeko era bakarra. Giza eskubideek hizkuntza unibertsal bat eskaintzen dute. Bidezkoa dena eta ez dena erabakitzen duen epaile gisa onartuta daude oro har, eta errespetuaren mugak ezartzen dituzte giza harremanetan. Oinarri komun hori, halaber, ondoren aipatuko dugun “ekitate” kontzeptuaren euskarria da: Ekitate-irizpidea: distantziakidetasun faltsuak alde batera utzita, giza eskubideak dira ekitatez lan egiteko daukagun baliozko erreferentzia bakarra. Izan ere, biktima mota guztiek jasandako nahigabea eta urraketak errespetu berdinarekin tratatzea ahalbidetzen dute giza eskubideek, urraketen egileak edo biktimen ideia politikoak kontuan hartu gabe. Gure kasuan, txosten honetan aipatzen den errespetu hori agertzea ezinbesteko prozesua da. Horrek ez du esan nahi biktimizazioa eragin duten prozesuak parekatu behar direnik eta ekintzak egin dituztenak parekatu behar direnik, ezta indarkeriazko ekintza jakin batzuk justifikatu behar direnik ere. Aitzitik, errespetuan, enpatian eta errekonozimendu barne-hartzailean oinarritutako jarrera bat hartu behar da (beharrezkoa den historia partekatu baterako aurreneko urratsa ere izango ahal da!). Gure aldetik, berriz ere azpimarratu nahi dugu biktima guztiak eta sufrimendu guztiak aztertu nahi ditugula, egileen araberako hierarkiarik egin gabe, baina behar bezala bereizita, ekintzen eta biktimen inguruko larritasun-maila eta erantzukizun-maila desberdinak ulertu ahal izan daitezen. Egiaztapen hori da txosten honen abiapuntua. Gure errealitatea osatzen duten giza sufrimendu ugari horiez jabetu nahi dugu, ahal dugun heinean arintzen eta erreparatzen saiatzeko. 6
  8. 8. 6. atalean adieraziko dugunez, euskal erakundeek, zenbaitetan adostasun handiarekin, biktimen aniztasuna onartzeko, hots, motibazio politikoko indarkeriaren biktima mota guztiak –egileak edozein izanik ere– barnean hartuko dituen tratamendu bat erabiltzeko joera agertu dute azken urteotan, erritmo desberdinekin bada ere. Eta horrek ez du esan nahi ezer eta inor justifikatzen dutenik edota egoera desberdinak nahasten dituztenik. Aurrerago ikusiko dugu hori. Eta, azkenik, Adostasuna: giza eskubideak justiziaren mugak ezartzen dituen irizpidetzat hartuta daude mundu osoan. Iraganeko indarkeriaren egiak ahalik eta adostasun sozial eta politikorik handiena lortu behar du bere onarpena eta eraginkortasuna ziurta dadin. Ez dugu ahaztu behar egia ezagutzeak duen balioa, gizarte-harreman hobeak lortzeko bitarteko urratsa baita. 7
  9. 9. 8
  10. 10. 2. TXOSTENAREN HELBURU OROKORRA Txosten honen bidez, Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren motibazio politikoko giza eskubideen urraketen eta bestelako indarkerien berrikuspen kritiko bat egin nahi izan dugu errespetu osoz. Horretarako, hiribildu honetan izan diren indarkeria-ekintzarik garrantzitsuenei buruzko datuak eta testigantzak (azken hauek letra etzanez agertzen dira) bildu ditugu ikuspegi integral eta partzializatu gabe batekin, gertatutakoaren memoria osatzen lagunduko digutelakoan, antzeko urraketarik berriz gerta ez dadin eta, horren bidez, herriaren egungo eta etorkizuneko bizikidetza bultza dadin. 2.1. ZERGATIK MOTIBAZIO POLITIKOKO INDARKERIA? Azken hiru legegintzaldietan, Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak “motibazio politikoko indarkeria” kontzeptua erabili dute biktima tipologia baten inguruko politika publikoak zehaztean. Gaur egun, halaber, “motibazio politikoko ekintzen biktimen” errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko foru-lege baterako proposamena eztabaidatzen ari da Nafarroako Parlamentuan. Duela gutxi arte, nolabaiteko ikara ematen zuen “motibazio politiko” kontzeptuak, horren bidez helburu politikoak lortzeko egindako giza eskubideen urraketa jakin batzuk justifikatu nahi zirelakoan. Bidegabekeria batek bidegabekeria izaten jarraitzen du “politiko” kalifikatzailea erantsita ere; kalifikatzaile horrek ez du balio oker hartutako erabakiak zuritzeko edota erabaki horien erantzukizunak gainetik kentzeko. Nolanahi ere, kontzeptu hori orokortu egin da hemen zein nazioartean, estatuek eta gobernuek indarrean dagoen ordena (diktatoriala zein demokratikoa) irauli nahi dutenen aurka egindako jardunak edota botereen eta horien legeen aurka dihardutenen jardunak kategorizatzean; nahikoa da ingurura begiratzea hori ikusteko. Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimak (Eusko Jaurlaritza, 2008ko ekaina) txostenaren egileak kontzeptu horren esanahia zehazten saiatu ziren. Garbi adierazi zutenez, era horretan kalifikatzeak ez du esan nahi, per se, jardunbide jakin batzuk justifikatzen direnik. Ikuspegi kriminologiko batetik, motibazio politikoko indarkeria termino deskribatzailea da, testuinguru jakin bati lotua (ekintza kriminala bultzatzeko arrazoiei lotua, zehazki). Ekintza kriminalak (erailketak, hilketak, torturak, lesioak eta abar) beste arrazoi batzuengatik ere egiten dira (indarkeria patriarkalagatik edo genero- indarkeriagatik, droga-trafikoagatik eta abar), eta beste egile mota batzuek ere egiten dituzte (ohiko delitugileek, mafiek eta abar). Gure kasuan, ordea, urraketaren egileak zentzu “politikoa” ematen dio ekintzari (subjektuaren 9
  11. 11. izaeragatik, ekintza motagatik, lortu nahi den helburu edo inpaktuagatik edota hautatutako biktimengatik). Hortaz, motibazio politikoko indarkeria ez da kontzeptu itxia. Halaber, ez da terrorismoaren definiziotik kanpo dagoen kontzeptu bat. Esan daiteke terrorismoa motibazio politikoko indarkeria dela, baina motibazio politikoko indarkeriaren errealitatea zabalagoa dela. Edonola ere, terrorismoak eta motibazio politikoko indarkeriak ez dute definizio juridiko edo politiko garbi eta adosturik gaur egun. Hortaz, txosten honen helburua ez da definizio horiek finkatzea. Jon Mirena Landa Gorostiza katedradunak koordinatutako lantaldeak 2008an egin zuen analisiaren arabera, nolabaiteko antolaketa-maila batekin eta gizartean edo politikan eragiteko asmoarekin egiten diren eta/edo gertaera bakan edo ustekabekoez bestelako jardun-eredu bati jarraitzen dioten ekintzak dira ekintza politikoak. Asmo politikoa, bestalde, biktimaren aukeraketan ere isla daiteke. Adibidez, biktima gisa oposizioko pertsonak edo taldeak hautatzeak haien jarduna geldiarazteko, haien erakundea apurtzeko edo areriotzat hartutako pertsona indarkeriaz hiltzeko asmoa uzten du agerian. Beste kasu batzuetan, biktimak indiskriminatuak izaten dira, edota berez eta bakarka izaera politiko nabarmenik ez duten ezaugarri soziologiko komun batzuk dituzte, baina erasoaren helburua gizartean terrorea eragitea edota biztanle-sektore handietan inpaktu jakin bat lortzea delako izaera politiko hori hartzen dute. 2.2. INDARKERIAREN ALDIA Ez dut kritikatzeko asmoz esaten, ezta gutxiagorik ere, baina batzuek karlistaldietaraino egin nahi dute atzera. Aztergai dugun aldia berrogeita hamar urtetik gorakoa dela kontuan hartuta, aztertu beharreko garaiak ezin ditugu nahasi, eta ezin dugu karlistaldietaraino atzera egin, jaso dugun testigantza batean adierazi bezala. Aldi bakoitzak bere ezaugarriak ditu; hori agerian geratzen da txostenaren amaieran eskainitako kronologia zabala arretaz ikustean. Diktadura eta demokrazia ez dira gauza bera, baina bietan urratu dira giza eskubideak, testuingurua desberdina izanik ere. Kontuan izan behar da, gainera, oso urria dela hasierako hamarkadetako informazioa (hirurogeiko hamarkadakoa, bereziki), ez baitago urte haietako zuzeneko eta zeharkako biktimen testigantzarik. Zuzeneko testigantzarik ez dugunez gero, ibilbide luzea dugu aurrean alderdi hori ahal den neurrian 10
  12. 12. zuzentzeko. Hortaz, zeregin horretan lagungarria izan daitekeen euskarrietako bat da txosten hau. Zergatik 1960. urtetik hasita? Udalarekin adostu zenez, txosten honetan ikertzen den aldia 1960tik gaur egun artekoa da. Aldi hori bat dator Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legean aurreikusitako politikekin; izan ere, aurretik indarrean zeuden arauak zabaldu eta bateratu egin zituen lege horrek, eta 1960ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatutako ekintza guztiei aplikatzen zaie atzeraeraginez. Era berean, AVT erakundeak eskaintzen dituen biktimen zerrendek, Covite erakundearen Terrorearen Mapak, Libertad Digital-en In Memoriam atalak, Fernando Buesa Fundazioaren dokumentazio-zentroaren Efemérides de atentados atalak eta La derrota de ETA. De la primera a la última víctima1 ; Vidas Rotas2 ; Gernikako seme-alabak 1960-20103 eta Sangre, votos y manifestaciones. ETA y el nacionalismo vasco radical 1958-20114 liburuek, besteak beste, 1960. urtea edo aurreko data bat dute abiapuntu. Beste erakunde eta elkarte memorialista batzuentzat bezalaxe, txosten honen idazlari taldearen ustez egokiagoa da aldi zabalago bat hartzea (azterlan honen kronologian, 1956ko salbuespen-egoera da abiapuntua). Alderdi hori ondorengo txostenetan lan daiteke, betiere garai bakoitza ongi zehazten bada eta aldiak nahasten ez badira. Ikuspegi zabalago bat izatea lagungarria da gertakariak ulertzeko. 2.3. MEMORIA BERRESKURATZEA Bizi izandako esperientzia guztiak gure memorian era barne-hartzailean txertatzen saiatzea zeregin korapilatsua da. Dena dela, gertatutakoaren memoria partekatu bat osatu nahi badugu, funtsezkoa da jarrera irekia izatea. Horretarako, Bakearen aldeko Koordinakundeak zioenez, “memoria-prozesuak egin beharko dira era koordinatuan, elkarren aurka egin gabe eta adosteko borondatearekin”5 . 1 CALLEJA, José María eta Ignacio Sánchez-Cuenca. Adhara, 2006. 2 ALONSO, Rogelio eta Florencio Domínguez eta Marcos García Rey. Espasa, 2010. 3 LAN KOLEKTIBOA. AGIRRE, Josean (koord.). Euskal Memoria Fundazioa, 2010. 4 FERNÁNDEZ SOLDEVILLA, Gaizka eta Raúl López Romo, Sangre, votos y manifestaciones. ETA y el nacionalismo vasco radical 1958-2011. Tecnos, 2012. 5 BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEA. Las víctimas de actuaciones indebidas del Estado en la lucha antiterrorista. 2011ko uztaila, 9. or. 11
  13. 13. 12
  14. 14. 3. TXOSTENAREN EDUKIA Lan honetan, Errenterian aztergai dugun arloan gertatutakoaren memoria kolektiboa lantzeko eta antolatzeko gure ustez balio dezakeena zehaztu nahi izan dugu. Horretara hurbiltzen saiatu gara behintzat. Amaitu gabeko lana izango da beti, eta agertzen diren datu berriekin jarraitu beharko da egiten. Kontuan izan behar dugu, gainera, indarkeria mota batzuk ezin direla kontabilizatu eta, beraz, nekez eraman daitezkeela estatistiketara. Aurrerago aztertuko dugu hori. Badira, halaber, ikerketa honetan egun eskuragarri dauden baliabideekin aztertu ezin diren beste indarkeria mota batzuk ere. Alderdi horiei buruzko azterlanak egin beharko dira aurrerago; azken kapituluan aipatuko ditugu. Txosten honen mugen barruan, Errenteriako biktimak identifikatu eta kuantifikatu ditugu, baina, horrez gain, komenigarria iruditu zaigu gertatutakoaren sekuentzia osoa jasotzea, ahalik eta ikuspegi fotografikorik osatuena izateko. Horregatik, 1956tik 2012ra arteko aldia hartzen duen kronologia bat landu dugu; bertan, Errenterian azken berrogeita hamar urteetan izan diren motibazio politikoko indarkeria-ekintzak daude bilduta, urtez urte. Indarkeria-ekintzen zerrendak egileen arabera baino egiten ez badira, ez da prozesu osoa jasotzen, ez da gertaera guztien katea islatzen, eta zailagoa da zer gertatu zen jakitea. Urraketa guztien ikuspegi integral baten bidez, berriz, “gutarrak” ez direnei zer gertatu zaien jakiteko aukera dugu. Hori lagungarria da elkarren nahigabea errespetatzeko, eta erraztu egiten du etorkizuneko bizikidetza. Urraketa guztiak eta indarkeria soziopolitikoari lotutako beste ekintza guztiak barnean hartuko dituen ikuspegi batek, azken batean, urraketa guztiei ekitatez aplikatu beharreko eskakizunak egokiro orekatzen lagunduko du, egilea edozein izanik ere. Txostenaren akotazioak Indarkeriak inpaktu asko eta askotarikoak eragin ditu Errenterian. Arestian adierazi dugunez, lan honetan ez ditugu landuko konnotazio politikoko urraketa mota guztiak (terminoa ikuskera osoan hartuta). Txosten honetan, oro har, ez daude jasota erantzun errepresiboak jaso zituzten sistemaren aurkako jardunbide politikoak, hala nola borroka antinuklearra, NATOren aurkakoa, nahitaezko soldadutzaren aurkakoa, desobedientzia kolektiboaren erabilera (tailaketen eta 13
  15. 15. zozketen aurkako sabotajeak, kateatze eta eserialdi baketsuak eta abar), intsumisioaren inguruko praxiaren errepresioa (atxiloketak, epaiketak, espetxe- zigorrak eta abar) edota irrati libreen, abandonatuta utzitako eraikinen okupazioen eta gaztetxeen inguruan sortutako errealitatea. Mugimendu horiek indar handia izan zuten Errenterian. Kontuan hartu dira, ordea, diktaduraren azken urteetan Oarsoaldeko langile- borrokaren aurkako errepresioa eta langileen oinarrizko eskubideen urraketak, garai hartan langileek zuzentzen baitzuten adierazteko, biltzeko, elkartzeko, manifestatzeko, sindikatzeko edo askatasunez aukeratzeko askatasunaren aldeko borroka. Estatu espainoleko lehen salbuespen-egoera 1956an ezarri zen, eta garai hartan hasi berriak ziren langile eta ikasleen mugimenduak isilaraztea zuen helburu. Esanguratsua da, gainera, ETAk Errenterian jarri zituen lehen hiru lehergailuak (lehergailu bana 1972an, 1973an eta 1974an) sindikatu frankistaren ordezkaritzaren aurka zuzendu izana. Halaber, komando autonomoek hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan CCOO sindikatuaren egoitzaren eta lan- gatazkak zituzten enpresen aurka egindako sei atentatu jaso dira. Ez dugu uste gertakari horiek txosten honetan aztergai dugun gaitik bereiz daitezkeenik. Horrela, beraz, “euskal kasuari” (hots, batzuek “euskal gatazka” eta beste batzuek “ETAren terrorismoaren aurkako borroka” izendatzen dutenari) lotutako motibazio politikoko indarkeriak Oarsoaldeko hiribildu honetan izan duen inpaktua du ardatz txosten honek. Testigantzen bilketa eta kasuen zerrendak Dokumentazioa biltzean eta askotariko testigantzak bildu ondoren, oroimena ahula eta selektiboa dela egiaztatu ahal izan dugu. Oso zaila da hain aldi luze eta bizian gertatutako guztia buruan gordetzea. Jakin badakigu iraganaren oroitzapenak, jasandako nahigabea gogora ekartzeaz gain, gauzak berriz ere neurri berarekin ez neurtzeko arriskua dakarrela. Horregatik, gertatutako giza eskubideen urraketetako asko identifikatzeaz gain, herriko memoria-proiektu baterako baliagarriak izan daitezkeen bizipenak, gogoetak, zalantzak, desadostasunak eta elkartzeko askotariko esperientziak eman nahi izan ditugu ezagutzera. Proiektu horrek, nolanahi ere, gertatu zaigunaren ahalik eta errekonozimendurik zabalena lortu beharko du. Udalak 1996an editatu zuen Errenteriako historia liburuan, garai hartako alkate Miguel Buen Lacambrak honako hau zioen: “Gure iragana ezagutzeak ez gaitu hobe edo okerrago egiten, baina gogoetatsuago”6 . Guk ere jasandako gertaerak gogoratzen eta horiei buruzko gogoeta egiten lagundu nahi dugu, gertaera horiek ahatz ez daitezen; eta etorkizunari begiratu nahi diogu, horrelakorik berriz gerta ez dadin. Bide horretan lagundu nahi izan dugu lan honen bitartez. 6 Juan Carlos Jiménez de Aberasturik zuzendutako Errenteriako historia (1996) liburuaren aurkezpena. 14
  16. 16. Hona hemen elkarrizketa egin duten pertsonak: - Buen Lacambra, Miguel. Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuorde ohia, foru-diputatu ohia eta Errenteriako alkatea 18 urtean (1987-2003). - Elkano Etxebeste, Ángel María. Herri Batasunako zinegotzi ohia Errenteriako Udalean. - Ferradás Freijó, José Manuel. Errenteriako Ezkerrako (EB) zinegotzia Errenteriako Udalean. - Herzog De Bustos, José Manuel. Alderdi Popularreko (PP) zinegotzia Errenteriako Udalean. - Lopez de Etxezarreta Auzmendi, Garazi. Eusko Alkartasunako (EA) kidea. EH Bilduko zinegotzia Errenteriako Udalean. - Molina Guerrero, Mari Jose. Errenteriako Emakumeen Taldeko kidea eta herriko hainbat ikastetxetako irakaslea. - Peña López, Maite. Gipuzkoako EAJ-PNVko gizarte-politiketako arduraduna eta EAJ-PNVko zinegotzia eta bozeramailea Errenteriako Udalean. - Rodríguez Medina, José Ángel. Errenteriako Udaleko zinegotzia eta Errenteriako PSE-EE taldeko idazkari nagusia. - Ugalde Ugarte, Mikel. Orereta ikastolako lehendakari ohia eta Ereintzako kide ohia; hiribilduko ohorezko saria jaso du. Arestian aipatutako pertsonak eta horiek emandako erantzunak ausazko ordenan agertzen dira txosten osoan. Erantzunak hainbat ataletan tartekatu ditugu, eta letra etzanean agertzen dira beti. Salbuespenak salbuespen, uste dugu ZER erantzuten den jakiteak (edukia, mamia, argumentua) NORK erantzuten duen zehazteak baino ekarpen handiagoa egiten duela. Izan ere, nork esaten duen kontuan hartzeak ez gaitu baldintzatu eta mugatu behar; zer eta NOLA esaten den hartu behar da kontuan. Jakina, ez dugu ados egon behar esaten digutenarekin. Besterik gabe, kontuan hartu behar dugu hori pentsatzen duen jendea dagoela, eta, beraz, orainari eta etorkizunari begira denok espazio berean (Errenterian) askatasun osoz bizitzeko akordioetara iritsi nahi izanez gero, ahaleginak egin beharko direla arlo bakoitzean adostasun-puntuak bilatzeko eta kasu bakoitzean gutxiengoarenak edo disidenteenak diren iritziak egokiro kudeatzeko. 15
  17. 17. 16
  18. 18. 4. KASUAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK Gertatu diren gauza guztiak ez dira berdinak izan, eta, gertatu dena ordenatzeko garaian, dena ezin da zaku berean sartu. Gauza guztiez hitz egin behar da eta gertatutako guztia jakin behar da, baina ahalegin metodologiko bat egin behar dugu gertakariak eta metatutako sufrimendua behar bezala sailkatzeko. Izan ere, sufrimendua biktima guztiek duten zerbait da, baina indarra bidegabeki erabiltzeko arrazoiak eta asmoa desberdinak dira, egileak desberdinak dira, egia argitzeko garaian agertutako zigorgabetasun-mekanismoak desberdinak dira, antzeko jardunen ondoriozko erantzukizunak desberdinak dira, eta biktima guztien kalteberatasuna ere desberdina da. Batzuek tiro egitea aukeratu dute, edozein modalitate eta posiziotan, eta beste batzuek, aldiz, ez. Batzuek hil egin dute, beste batzuk hil egin dituzte. Badira hil dutenak eta geroago hil dituztenak ere. Nabarmena da dena ez dela gauza bera. Dena ez da gauza bera, baina biktimak parekatu egiten dira biktima bihurtzen direnean. Eta zertan parekatzen dira? Eskubideei dagokienez, zentzuzko printzipio unibertsal batean: urraketa berdinei egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubide berdinak dagozkie. 5. kapituluan, zehatz-mehatz azalduko dugu nazioarteko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko arau eta legeetan definituta dagoen eta txosten honetan jarraituko diogun “biktima” kontzeptua. Nolanahi ere, distantziakidetasuna saihesteaz eta nahasi behar ez dena nahasi gabe antolatzeaz kezkatuta, honako galdera hau egin genien elkarrizketa egin zutenei: nola landu behar ditugu Errenterian gertatu diren indarkeria guztiak? Denek erantzun berdina eman dute: ez da bereizketarik egin behar biktimen artean. Era berean, ez dituzte ekintzen egileen arabera hierarkizatu nahi izan. Bakar batek ere ez du batzuk besteen gainetik jarri nahi izan. Txostenean dena konta dadin nahi izan dute: Niretzat, GALekoak, GRAPOkoak, ETAkoak, hemengoak eta hangoak, denak berdinak dira. Inork ez dezala pentsa hemen nagoelako [PSE-EE alderdiko kargu politiko gisa] batzuk besteak baino gehiago atsegin ditudanik. Ez, ez. Utikan horiek guztiak. Zenbait sektoretan hain eztabaida bizia sortzen duen gai labaina izateko, oso esplizituak izan dira PSE-EE alderdiak herriko Udalean duen bozeramaile José Ángel Rodríguezen erantzunak. Zirrararik handiena sorrarazi dioten gertaerez mintzatu ondoren, "grisen” jokaera, eraildako zinegotziak, emazteari egindako jazarpenak eta abar maila berean 17
  19. 19. jartzeak distantziakidetasun-arazoak sortzen dizkion galdetu genion. Hona hemen erantzuna: Ez, jakin badakit beste aldean ere gauzak gaizki egin direna, eta niri hildako guztiek ematen didate min, e? Gauza batzuk onartezinak iruditu zaizkit, hala nola Lasa eta Zabalarena edo… baita Pasai Donibanen hil zituzten Komando Antikapitalistetako lau kideena ere. Gaiarekin jarraitu genuen. Gertatutakoa azaltzerakoan, axola izango al litzaizuke dena giza eskubideen urraketaren ikuspuntutik balioetsiko balitz? Funtsean, ez dut gertatutako ezer atsegin. Gehien izorratzen nauena zera da, nork egin zuen tiro lehen aldiz eta noiz erail zen lehenengoa. Oso argigarriak dira, halaber, PP alderdiak herriko Udalean duen zinegotzi Chema Herzogek distantziakidetasunari buruz eman dizkigun erantzunak: Nik uste dut bi gauzak gaizki daudela. Nik uste dut koldarragoa dela torturatzailea; Estatuko makineriaz babestuta dago, eta seguru sentitzen da. Hiltzaileak, berriz, badaki klandestinoa dela eta harrapa dezaketela; abenturazaleagoa da. Ez dakit, bi gauzak dira lazgarriak, zein baino zein lazgarriagoa. Eta jarrera horiek arazorik sortzen al dizute inguruan? Alde batetik eta bestetik seinalatzen nautenek ez dute niri kalte egiteko modurik aurkitzen, eta bakean uzten naute. Errezeloa sorrarazten dut, baina ez dute erabateko diagnostikorik; “hau honek deskalifikatzen du”: arraroa izateak eta horrek sortzen duen mesfidantzak baino ez nau deskalifikatzen. Komeni da, nolanahi ere, gaia tentu, pedagogia eta elkartasun handiz lantzea. Nahigabe eta sufrimendu handia dago metatuta. Horregatik, garrantzitsua da problematika honi guztiari aurre egiteko moduarekin asmatzea. Miguel Buen alkate ohiak honako hau zehaztu du: Bi aldeek jasandako sufrimenduaren kontuak arazo bat dakar. Izan ere, ez dut uste terrorismoaren biktima –maiuskuletan– izan denari gehiegi eska diezaiokegunik (eta berdin dio zer terrorismo mota, berdin-berdin dio). Egia da eman dieguna baino askoz gehiago eman behar diegula denei: babes handiagoa, maitasun handiagoa, ulermen handiagoa, baina, askotan, oso zaila da hori. Zeregin korapilatsua eta oso tentuz ibiltzekoa da, zalantzarik gabe. Horregatik, herrian izan diren oinarrizko eskubideen urraketa guztien artean nagusiki (baina ez bakarrik) bizitzeko eskubideari eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideari lotutako urraketei heltzea erabaki dugu lan honen diseinu metodologikoan. Koadro/argazkietan eta kronologian bai, zerrendatu ditugu beste urraketa mota batzuk, baina kasu askotan zuzeneko iturririk ez dugunez gero, ondorengo 18
  20. 20. azterlanetan sakontasun handiagoz landu beharko dira beste urraketa mota horiek. GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA Lehentasun gisa adierazitako bi bloke handi horiek ezarri ondoren (bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubidea), kasu eta biktimen kasuistika osoa lantzeko modua zehaztu behar dugu. Argi eta garbi bereizi nahi ditugu eskubideen urraketak eta beste sufrimendu mota batzuk. Egia da dena dela sufrimendua, baina, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen estandarren arabera, sufrimendu guztiak ez dira giza eskubideen urraketatzat hartu behar. Gertatutakoaren argazki osatua nahi dugu, baina behar bezala ordenatua. Badugu, beraz, lehen talde bat: giza eskubideen urraketarik larrienak, hots, bizitzeko eskubidearen eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubidearen urraketak. 5. kapituluan aipatutako arau eta legeen arabera, jasandako kaltearen larritasunaren proportziozko erreparazioa dagokie biktima horiei, egiaz eta justiziaz gain. Erreparazio horren barruan, lehengoratzea, kalte-ordain ekonomikoa, birgaitzea, gogobetetzea eta berriz ez gertatzeko bermeak bilduko dituen errekonozimendu bat behar da. • Errenteriako Udalak herriko biktimen memoria eta errekonozimendua lortzeko eginkizunean dagozkion jardunak sustatu beharko ditu herrian: omenaldiak, oroitzapen-ekitaldiak, gertatutakoaren jakintza eta abar. Nolanahi ere, komenigarria izango litzateke erakundeen arteko koordinazioa sinergiak gehitzeko, informazioa eta irizpideak elkartrukatzeko eta lanak ez bikoizteko. IKERKETA SAKONAGOA BEHAR DUTEN KASUAK Bigarren taldea osatzen duten kasuetan: a) ez dago informazio nahikorik oraindik; b) kontraste handiagoa behar da ikerketa egin ondoren; c) informazio nahikoa badago, baina egiletzak kontrajarriak edo kontraesankorrak dira; d) bertsio ofizialaz gain, beste batzuk ere badaude. Kasu bakoitza argitu ahala, lehen taldean txertatu ahal izango da, edota ez da motibazio politikoko biktimatzat hartuko, halakotzat hartzeko baldintzak betetzen ez dituelako, hots: egileak ohiko delitugileak zirelako eta, beraz, motibazio politikorik ez zegoelako, indarkeriazko liskarra izan zelako baina eskubideen urraketarik gertatu ez zelako eta abar. • Herriko Udalak falta zaion informazioa eskatu beharko die erakunde eskudunei, edota, hala badagokio, informazio hori lortzeko baliabideak gaitu beharko ditu. Era horretan, informazioa eskuan izanik, herri-mailako erabaki gehiago hartu ahal izango ditu (egin beharreko oroitzapen-ekitaldi eta omenaldietan pentsatuta, bereziki), eta kasu horiek bizitzeko eskubidea kendu dieten pertsonen kasuetan txertatzeko ala ez txertatzeko jarraibideak ezarri ahal izango ditu. 19
  21. 21. BESTE SUFRIMENDU BATZUK Aurreko bi taldeetatik kanpo, hirugarren bat ere badago, eta nazioarteko estandarretan zentzu hertsian giza eskubideen urraketatzat hartzen ez diren kasuak dira, nahiz eta astindu gaituen indarkeria-dinamika hori izan ez balitz amaiera tragikorik izango ez zuten kasuak izan. Beren buruaz beste egin duten poliziez edo presoez, barrikaden ondorioz edo espetxeetarako bisitaldietan gertatutako istripuez ari gara, adibidez. Atal honetan, halaber, lehen taldean aipatutako kasuen izaera desberdina izanik ere indarkeria-ekintza baten esparruan (liskar batean edota norberaren arma edo lehergailuekin) gertatu diren heriotzak sar litezke. Errenteria astindu duen indarkeria politikoaren beste inpaktu batzuen adierazgarriak dira horiek, Udalak edo beste erakunde batzuek errekonozimendu edo erreparazioaren arloan dituzten inplikazioei dagokienez giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arau eta legeetan lehen tokian sailkatutako giza eskubideen urraketekin alderatu edo parekatu ezin badira ere. Hori dela-eta, atal berezi batean sailkatu dira txosten honetan, dena berdina ez dela argi eta garbi ikus dadin, eta hainbeste urtetan metatutako nahigabea eta ezinikusia kontuan hartuta ulergarriak izan daitezkeen ohiko irain hutsalak ahal den heinean desager daitezen. 20
  22. 22. 5. ARAU ESPARRUA: “BIKTIMA” KONTZEPTUA ETA BIKTIMAREN ESKUBIDEAK Atal honen barruan, “biktima” kontzeptua definitzen duten eta biktimen eskubideak finkatzen dituzten giza eskubideen nazioarteko sistemaren arau-tresna nagusien eta beste estandar batzuen azalpen-analisia erraztu nahi izan dugu. Horrela, beraz, ez da tresna guztien analisi zehatz bat, biktima-izaeraren konfigurazioan eta egia, justizia eta erreparaziorako eskubideak finkatzean funtsezko bilakaera eragin duten tresnen azalpen laburra baizik. 5.1. BIKTIMA IZAERAREN ETA BIKTIMAREN ESKUBIDEEN INGURUKO NAZIOARTEKO ADIERAZPENAK ETA GOMENDIOAK Nazioarteko adierazpenak, gomendioak eta beste dokumentu batzuk erabakigarriak izan dira biktimei egia, justizia eta erreparaziorako eskubideak bermatzeko. Arau-ikuspuntu batetik estatuentzat ondorio loteslerik ez duten dokumentuak badira ere, tresna egokiak dira, estatuei biktimen eskubideak betetzeko hertsatuki eskatzen dieten eta estatu horiek horretarako bidezko neurriak har ditzaten sustatzen duten tresnak. Hasteko, 1985ean Nazio Batuen esparruan emandako lehen definizioa aipatuko dugu: 5.1.1. “BIKTIMA” KONTZEPTUA: “DELITUAREN ETA BOTERE ABUSUAREN BIKTIMENTZAKO JUSTIZIAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOEI BURUZKO ADIERAZPENA”7 Nazio Batuen Batzar Nagusiak munduko milioika pertsonek “delituen eta botere- abusua dakarten beste ekintza batzuen ondoriozko kalteak” jasan dituztela eta “biktima horien eskubideak aitortu ez direla” onartu zuen 1985eko azaroaren 29ko 40/34 Ebazpenean. Onarpen horretatik abiatuta, eta adierazitako Ebazpenaren esparruan, “Delituaren eta botere-abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko printzipioei buruzko 7 Delituen eta botere-abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko printzipioei buruzko adierazpena, NBEren Batzar Nagusiak 1985eko azaroaren 29ko 40/34 Ebazpenean hartua. Honako honetan dago eskuragarri: http://www.ohchr.org/SP/ProfessionalInterest/Pages/VictimsOfCrimeAndAbuseOfPower.aspx 21
  23. 23. adierazpena” formulatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Hain zuzen ere, gobernuei eta nazioarteko komunitateari kriminalitatearen eta botere-abusuaren biktimentzako justizia gauzatzen laguntzeko beharragatik formulatu zuen Adierazpen hori nazioarteko erakunde horrek. Azken helburua, nolanahi ere, biktimei eskatzen zuten laguntza eskaintzea zen. Adierazpenean biktima terminoari ematen zaion definizioa Adierazpenaren ekarpen nagusietako bat dela esan daiteke, eta azpimarratu beharra dago biktimaren definizio zabala ematen duela. Zehazki, estatu kideetan indarrean dagoen zigor-legeria urratzen duten ekintzen edo ez-egiteen ondorioz kalteak jasan dituen pertsona oro da biktima. Kaltetzat zer har daitekeen zehazteko garaian, Adierazpenak zabaltasun berarekin jokatzen du, lesio fisiko edo mentalak, sufrimendu emozionala, galera ekonomikoak edo oinarrizko eskubideen galera esanguratsua hartzen baititu kaltetzat. Gainera, zuzenekoak ez ezik, zeharkakoak ere biktimatzat hartzen ditu. Zehazki, “biktimarekin harreman estua duten senideak edo pertsonak eta arriskuan zegoen biktimari laguntzeko edo biktimizazioa prebenitzeko esku hartzean kalteak jasan dituzten pertsonak” hartzen dira biktimatzat. Gainera, azterlan honen ondorioetarako garrantzitsua den beste zehaztasun bat aipatzen da. Hain zuzen ere, pertsona bat biktimatzat hartzeko, ez da beharrezkoa kaltea eragin duen pertsona “identifikatu, atxilotu, jazarri edo errudun deklaratu izana”8 . Bestalde, indarrean dagoen zigor-legeriaren urraketari dagokionez, botere- abusuaren esanbidezko aipamen bat jasotzen du. Berezitasun azpimarragarria da gure ustez, ez baitu beste ezein ez-zilegi penalik aipatzen esanbidez. Handik urte batzuetara, 2005eko abenduan, Nazio Batuen Batzarrak, biktimaren 1985eko definizioan oinarrituta, biktimen eskubideak babesteko hainbat printzipio eta jarraibide onartu zituen: 8 Delituen eta botere-abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko printzipioei buruzko adierazpena, NBEren Batzar Nagusiak 1985eko azaroaren 29ko 40/34 Ebazpenean (2. paragrafoan) jasoa. 22
  24. 24. 5.1.2. BIKTIMEK JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOA JASOTZEKO DUTEN ESKUBIDEA: “GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO ARAUEN AGERIKO URRAKETAK ETA NAZIOARTEKO ZUZENBIDE HUMANITARIOAREN URRAKETA LARRIAK PAIRATU DITUZTEN BIKTIMEK ERREKURTSOAK AURKEZTEKO ETA KALTE-ORDAINKETAK JASOTZEKO DUTEN ESKUBIDEARI BURUZKO PRINTZIPIO ETA JARRAIBIDEAK”9 2005eko abenduaren 16an, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen ageriko urraketak pairatu dituzten biktimek errekurtsoak aurkezteko eta erreparazioak jasotzeko duten eskubideari buruzko oinarrizko printzipio eta jarraibideak onartu zituen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Testu horretan, Nazio Batuek erabiltzen duten “biktima” kontzeptua 40/34 ebazpeneko kontzeptuan oinarrituta dago. Nazio Batuek 2005. urtean onartutako printzipio eta jarraibide horien arabera, giza eskubideen eta biktimen justiziarako eta erreparaziorako eskubideen urraketak ikertzeko betebeharra dute estatuek. Zehazki, estatuen honako betebehar hauek xedatzen dituzte printzipio eta jarraibide horiek: a) urraketak saihesteko legegintza-xedapenak, administrazio-xedapenak eta bestelako neurri egokiak hartzea; b) urraketak era eraginkor, bizkor, oso eta inpartzialean ikertzea eta, hala badagokio, ustezko erantzuleen aurkako neurriak hartzea, barneko eta nazioarteko zuzenbideari jarraiki; c) beren giza eskubideen edo zuzenbide humanitarioaren urraketen biktimei justizia lortzeko ekitatezko eta benetako aukera eskaintzea, aurrerago azalduko dugunez, urraketaren erantzulea edozein izanik ere; eta d) Biktimei baliabide eraginkorrak eskaintzea (baita erreparazioa ere, aurrerago azalduko dugunez)10 . Zehazki, biktimek eskubidea dute: a) gizalegez eta beren duintasuna eta giza eskubideak errespetatuz tratatuak izateko, b) justiziarako aukera berdina eta 9 60/1947 Ebazpena, Batzar Nagusiak 2005eko abenduaren 16an onartua. Honako honetan dago eskuragarri: http://www.ohchr.org/SP/ProfessionalInterest/Pages/RemedyAndReparation.aspx 10 60/1947 Ebazpena, 2005eko abenduaren 16an Batzar Nagusiak onarturikoa, 3. paragrafoa. 23
  25. 25. benetakoa izateko, c) jasandako kaltearen erreparazio egokia, eraginkorra eta bizkorra jasotzeko, eta d) giza eskubideen urraketei eta erreparaziorako mekanismoei buruzko informazio egokia izateko. Urraketen biktimek erreparazioa jasotzeko duten eskubidea giza eskubideen nazioarteko hainbat xedapen eta tratatutan jasota dago11 . Erreparazioa, zehazki, giza eskubideen urraketek eragindako kalteak zuzentzeko Estatuak hartu beharreko neurrien multzoa da. Erreparazioak urraketen larritasunarekiko eta jasandako kaltearekiko proportzionala izan behar du. Erreparazioa ez da konpentsazio ekonomiko soiltzat hartu behar; kasuaren arabera, honako forma hauek har ditzake: lehengoratzea, kalte-ordaina, birgaitzea, gogobetetzea eta berriz ez gertatzeko bermeak. Lehengoratzeak, kasuaren arabera, honako hauek biltzen ditu: askatasunaren berrezartzea, giza eskubideez, identitateaz, familia-bizitzaz eta herritartasunaz gozatzeko aukera, bizilekura itzultzea, enplegura itzultzea eta ondasunen itzultzea. Europako esparruan, biktimen eskubideak jasotzen dituen tresna nagusia honako hau da: 5.2. BIKTIMAREN ESTATUTUA EUROPAR BATASUNEAN 2012ko urriaren 25ean, delituen biktimen eskubideei, laguntzari eta babesari buruzko gutxieneko arauak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/29/EB Zuzentaraua onartu zen12 . Zuzentarau horrek biktimaz ematen duen definizioa Nazio Batuek emandakoaren antzekoa da. Zehazki, honela definitzen du biktima 2. artikuluan: “arau-hauste penal batek zuzenean eragindako kalte edo galera bat (lesio fisiko edo mentalak, kalte emozionalak edo galera ekonomikoak, bereziki) jasan duen pertsona fisikoa”. 11 Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (2. artikulua), Arraza Diskriminazio mota oro Desagerrarazteko Nazioarteko Hitzarmena (6. artikulua), Torturaren aurkako Hitzarmena (14. artikulua) eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena (39. artikulua). Delituen eta botere-abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko printzipioei buruzko Adierazpenak Estatuko legerian tipifikatutako delituak eta botere-abusuak ditu ardatz (horien artean, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen eta zuzenbide humanitarioaren, Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Gutunaren (7. artikulua), Giza Eskubideei buruzko Amerikako Hitzarmenaren (25. artikulua), eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren eta Amerikako Herrialdeetako Giza Eskubideen Gortearen erabakien urraketak), eta biktimen eskubideak onesten ditu. Erromako Estatutuak, azkenik, ahalmena ematen dio Nazioarteko Gorte Penalari “bere erabakian biktimei edo kausadunei eragindako kalte edo galeren norainokoa eta magnitudea finkatzeko” eta “zuzenean kondenatuaren aurkako erabaki bat hartzeko, biktimei eman beharreko ordain egokia adierazita, lehengoratzea, kalte-ordaina eta birgaitzea barne” (75. artikulua). Ikus "Giza eskubideen nazioarteko babes juridikoa gatazka armatuetan” (Nazio Batuen Goi Komisarioa, 2011, 96. eta 97. orrialdeak).12 Honako honetan dago eskuragarri: http://www.boe.es/doue/2012/315/L00057-00073.pdf 24
  26. 26. Halaber, “zeharkako biktima” kontzeptua biltzen du, eta halakotzat hartzen du arau-hauslea identifikatu, atxilotu, akusatu edo kondenatu den kontuan hartu gabe. Zuzentaraua, legegintzako egintza denez gero, nahitaez bete beharrekoa da Europar Batasuneko estatu kide guztientzat. Halaber, EBko herrialde guztiek bete beharreko helburu bat ezartzen du, betetzeko modua herrialde bakoitzak erabakitzen badu ere. Zuzentarauak biktimei aitortzen dizkien eskubideak gutxienekoak dira; estatuek errespetatu egin behar dituzte eskubide horiek, eta Zuzentaruak emandako babes-eremua zabal dezakete (ez, ordea, murriztu). Zuzentarau horretan, biktimak eskubide ugariren titularrak dira. Honela taldeka ditzakegu eskubide horiek: informaziorako eskubidea, prozesuan parte hartzeko eskubidea, babesa jasotzeko eskubidea, laguntza jasotzeko eskubidea eta erreparazioa jasotzeko eskubidea13 . Adierazitako Zuzentarauaren transposizio-epea 2015eko azaroaren 16an amaituko da. Edonola ere, 2017ko azaroaren 16ra arte (estatu kideek Batzordeari Zuzentarau horretara egokitzeko hartu dituzten neurriei buruzko informazioa emateko mugako data da hori) ezin izango da ebaluatu Zuzentarauaren onarpena Europar Batasunean biktimen eskubideak indartzeko baliagarria izan den ala ez. 5.3. ESTATUKO LEGERIA Espainiako legegintzan, aldakorra izan da biktimen eskubideen sorkuntza eta arau- garapena. Azken hogeita hamar urteotan, onartutako hainbat arauren bidez eta kalte-ordaina jasotzeko eta osatzeko eskubidea bermatze aldera, bilakaera bat izan da Estatuak biktimei eskaintzen dien estalduran. 90eko hamarkadan, indarkeriazko eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei laguntzeko 25/1995 Legea eta hori garatzen duen erregelamendua14 onartu zen izaera orokorrez. Arau hori delitu baten biktima mota orori zuzenduta dago, eta aurrerapen handia ekarri zuen biktimen eskubideen errekonozimenduan. Legeak gaur egun ere badirau, eta erreferentziazko araua izan da delituen biktima gehienentzat. Handik urtebetera, terrorismoaren biktimei eman beharreko tratamenduaren erregulaziorik osatuena eta zehatzena egin zen, uztailaren 18ko 1211/1997 Errege Dekretuaren bidez onartutako terrorismo-delituen biktima direnei laguntzeko eta kalte-ordaina emateko Erregelamendua onartu zenean, hain zuzen ere. 13 Hona hemen sailkapen hori egin duten zenbait egile: ECHEBURÚA ODRIOZOLA, Enrique / BACA BALDOMERO, Enrique / TAMARIT SUMALLA, Josep María eta PÉREZ RIVAS, Natalia. 14 738/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 23koa, delituen biktimentzako laguntzei buruzko Erregelamendua onartzen duena. 25
  27. 27. Erregelamendu horren bidez, terrorismoaren biktimak indarkeriazko delituen edo sexu-delituen biktimak tratatzeko sistema orokorretik bereizi ziren. Helburu nagusia laguntzak kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzea eta terrorismoaren biktimei laguntza integral pertsonalizatua ematea izan zen. Erregulazio horretan, kalte ordaingarri kontzeptua merkataritza- eta industria-establezimenduetan gertatutako kalteetara eta ibilgailuetan gertatutakoetara zabaldu izana azpimarratu beharra dago. Halaber, honako helburu hauek dituzten laguntzen emakida hartzen da kontuan: ikasketak; laguntza psikosoziala (laguntza psikologikoa eta psikopedagokikoa, azken kasu horretan senideentzat ere bai); kalte materialen ordaina; eta, azkenik, terrorismoaren biktimen elkarteei diru- laguntzak ematea15 . 1999. urtean, bi arau garrantzitsu onartu ziren: lehena 1974/1999 Errege Dekretua da, abenduaren 23koa, Terrorismoaren Biktimei Aitorpen Zibila egiteko Errege Aginduaren Erregelamendua onartzen duena; kalte-ordainaz edo laguntzaz bestelako alderdi bat garatzen du, eta biktimen kolektibo horri errekonozimendua adieraztea eta omentzea, eta terrorismo-ekintzetan hildakoen, zaurituen eta bahituen memoria kondekorazioak ematearen bidez ohoratzea du helburu. Bigarrena, berriz, 32/1999 Legea, urriaren 8koa, terrorismoaren biktimekiko elkartasunerakoa da, eta kaltetuek delituaren egileak kalte-ordain zibil gisa zor dituen zenbatekoak jasotzeko duten eskubidea gauzatzea du helburu nagusi; horren arabera, Estatuak hartuko du bere gain zenbateko ekonomiko horien ordainketa, baita jardun judizialak egin arren kalte-ordain horiek onartzen dituen epai irmorik ez dagoen kasuetan ere16 . Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen eskubideak bereiz arautu ziren 2007an, Gerra Zibilean eta Diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituen abenduaren 26ko 52/2007 Legea (Memoria Historikoaren Legea) onartu zenean. Lege horren edukiak kritika handiak izan ditu, baita nazioarteko erakundeen aldetik ere, biktimen talde horri egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko ahula delakoan17 . Azkenik, azpimarratu beharra dago Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legearen onarpena18 . Lege horrek testu bakarrean bildu zituen kolektibo horren eskubideei buruz indarrean zeuden arau guztiak, eta eskubide horiek zabaldu zituen. 15 Neurri berri horiei aurrekontu-estaldura emateko, bi arau onartu ziren: 13/1997 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Loteria Nazionalaren zozketa bat terrorismoaren biktimen alde egiteko baimena ematen duena; eta 73/1998 Errege Dekretua, urtarrilaren 23koa, loteriaren zozketak emandako etekinen ondoriozko laguntzak biktimei esleitzeko irizpideak arautzen dituena. 16 Adierazi beharra dago, halaber, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Goi Komisarioa sortu zela 2004. urtean, abenduaren 17ko 2317/2004 Errege Dekretuaren onarpenaren bidez. Organo hori Gobernuaren Presidentziaren mende zegoen zuzenean, eta, beste zenbait funtzioren artean, Estatuko Administrazio Orokorrean terrorismoaren biktimentzako laguntzaren arloan eskumena zuten organoen jardunen inguruko jarraipena, koordinazioa eta lankidetza hartu zituen bere gain. Dena dela, handik bi urtera, organo hori desegin egin zen, irailaren 8ko 990/2006 Errege Dekretuari jarraiki. 17 Behartutako edo Nahi Gabeko Desagertzeen inguruko Nazio Batuen Lantaldearen txostena. Espainiako Misioa. NBEren dokumentua: A /HRC/27/49/Add.1, 2014ko uztailaren 2koa. 18 671/2013 Errege Dekretua, irailaren 6koa, 29/2011 Legearen Erregelamendua onartzen duena. 26
  28. 28. Legearen Hitzaurrean, honako helburu nagusi hau ezartzen da: biktimei omenaldia egitea eta errekonozimendua, errespetua eta elkartasuna agertzea. Halaber, garrantzi handia ematen zaio memoria, duintasun, justizia eta egiaren printzipioak “indar-ideia” gisa hartzeari. Arauaren bidez lortu nahi den azken helburua, nolanahi ere, biktimari erreparazio integrala ematea da, eta 1960ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatutako ekintza guztietan atzeraeraginez aplikatzeko aukera onartzen da. Horretarako, hainbat neurri integral diseinatuko dira, honako helburu hauekin: biktimen duintasuna eta memoria errekonozitu eta sustatzea, babes integrala ematea, ordaintzea, arreta-neurriak sendotzea, biktimen eskubideak errekonozitzea, kalte-ordainei lotutako administrazio-izapideak malgutu eta koordinatzea, biktimaren tratamendu prozesalean esparru espezifiko bat ezartzea eta, azkenik, mehatxuak eta derrigortzeak jasaten dituzten pertsonak errekonozitu eta babestea. Legearen edukiaren onuradunak hildako pertsonak eta haien senideak, kalte fisiko edo psikikoak jasan dituzten pertsonak eta kalte materialak jasan dituztenak izango dira. Halaber, ohore- eta kondekorazio-ondorioetarako, hildakoen odolkidetasuneko bigarren mailako senideak eta atentatu terrorista bat jasan duten, baina lesiorik izan ez duten pertsonak izango dira titularrak. Azpimarratu beharra dago, berritasun garrantzitsu gisa, mehatxatuta dauden pertsonak arauaren hartzaileen taldean sartu direla. 5.4. AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEGERIA Euskal Autonomia Erkidegoak terrorismoaren biktimei zuzendutako eta abuztuaren 4ko 221/1988 Dekretuaren bidez araututako laguntza-programa baten onarpenarekin hasi zuen biktimek dituzten eskubideen errekonozimenduaren arloko jarduna. Bertan, honako prestazio hauek onartu ziren: Eskolaurreko eta OHOko ikasleentzako lehentasunezko laguntza psikopedagogikoa; ikasketak egiteko bekak eta garraio eta jangelarako laguntzak; doako osasun-laguntza, horren onuradunak ez ziren kaltetuentzat; enpresentzako laguntzak (abalak eta diru-laguntzak); eta ondasunetan kalteak jasan zituzten partikularrentzako laguntzak. Hainbat urtetan eztabaida biziak egin ondoren, azkenean 2008. urtean osatu zen arlo horren erregulazioa, hain zuzen ere Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea onartu zenean. Arau horren helburua ETAren biktimei ez ezik beste talde armatu batzuen (hala nola GALen, eskuin muturreko taldeen eta beste talde parapolizial batzuen) biktimei ere laguntza eta babesa ematea da19 . Lege-testu horren barruan, biktimentzako 19 “Parapolizial” terminoa gero eta maiztasun handiagoarekin erabiltzen da, eta, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, honako hauek biltzen ditu: “bereziki trantsizio 27
  29. 29. laguntzari eskainitako III. Titulua azpimarratu beharra dago. Bertan, terrorismoaren biktimei estaldura integrala emateko neurri multzo bat dago jasota (kalteen erreparazio materiala, laguntza eta tratamendu mediko eta psikologikoa, hezkuntzarako laguntzak, etxebizitza eta enplegua lortzeko laguntzak eta abar)20 . 2010eko abenduaren 15ean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretua argitaratu zen 239. zenbakiko EHAAn. Erregelamendu horren bidez, adierazitako 4/2008 Legearen III. Tituluaren edukia garatu da, eta aurrerapen bat lortu da bertan aurreikusitako babes eta laguntza integraleko sistemaren aplikazioan. Adierazitako arauan aurreikusitako sistema integralak honako eremu hauetan neurriak hartzea hartzen du kontuan: kalte materialengatik ordaintzeko jardunak; kalte materialen prebentziorako jardunak, hala nola mehatxuak edo jazarpena jasaten duten pertsonen etxebizitza, establezimendu edo ibilgailuetan segurtasun- sistemak ezartzea; laguntza juridikoa; osasun-eremua eta eremu psikologikoa; irakaskuntza-eremua; enplegu-politikak; funtzio publikoa (Legeak funtzio publikokoak diren biktimei hainbat eskubide onartzeko aukera hartzen du kontuan); etxebizitzaren eremua; eta Legeak babesten ez dituen premia pertsonalei edo familia-premiei erantzuteko ezohiko laguntzak. Azkenik, azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoko motibazio politikoko indarkeriaren biktimen beste kategoria batzuetara zabaltzen hasi da arau- esparrua. Legebiltzarraren erabakien ondorioz (hala nola motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu bidegabeak jasan dituzten biktimei buruzko 61/2011 Legez Besteko Proposamenaren ondorioz), Osoko Bilkuraren Akordioa lortu zen (09/11.02.01.0501), eta zenbait arau onartu ziren, hala nola 107/2012 Dekretua, ekainaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa. Azken hori urriaren 16ko 426/2013 Dekretuak aldatu zuen. Agerian geratu denez, nazioarteko arauetan oinarritutako eta Autonomia Erkidegoko legerian garatutako lege-esparru oso bat dago biktimen eskubideak babestu eta defendatzeko. Hala ere, argitu beharra dago horren inguruko Estatuko eta Autonomia Erkidegoko arauetan ez direla kontuan hartu euskal kasuko biktima guztiak. ETAren indarkeriaren biktimentzat, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunerako Legea (1999) izan da lege-esparrua, eta geroago indartu egin da Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legearekin (2008), eta, ondoren, Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko Legearekin (2011). politikoaren urteetan eta 80ko hamarkadako lehen urteetan segurtasun-indarren adostasunarekin eta zenbaitetan segurtasun-indarren zuzeneko parte-hartzearekin (ekintza klandestinoetan parte hartuz edo segurtasun-indar gisa bete beharreko zereginetik kanpo, baina laguntza aktibo edo pasiboren batekin) jardun zuten kolektibo edo taldeak”. 2008ko ekaina, 307. or. 20 DE LA CUESTA, 31.-32. or. 28
  30. 30. Segurtasun indarrek –edo horien adostasunarekin–, eskuin muturreko taldeek edo talde parapolizialek egindako indarkeriaren biktimen kasuan, gehienak ez dira behar bezala errekonozitu. Horiek ere hainbat giza eskubideren urraketa larrien biktimak dira, hala nola bizitzeko eskubidearen eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubidearen urraketen biktimak, eta azken horretan daude kokatuta tortura- kasuak. Tratu anker, gizagabe edo iraingarririk ez jasotzeko eskubidearen urraketak ezinbestez aipatu beharrekoak dira, horien salaketek oso arreta urria jaso baitute: ez dago ikerketarik, eta salaketen ia % 100 artxibatu egiten da. Txosten hau idazteko unean, torturari buruzko azterlan bat dago abian21 , Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eskatuta; berriki eman dira argitara lehen datuak: 3.587 kasu salatu dira 1960-2013 aldian. Ikerketa hori amaitzen denean, ezkutatuta eta ukatuta egon den eta horren ondorioz biktimen diskriminazioa eragin duen fenomeno hori argitzen lagunduko du. Biktimen eskubideen errekonozimenduan eta babesean izan den asimetria hori nolabait ere konpentsatu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuarekin. Arau horren bidez, segurtasun-indarrek, eskuin muturreko taldeek eta talde parapolizialek egindako giza eskubideen urraketen biktimak errekonozitzen hasi ahal izan da lehen aldiz. 21 KRIMINOLOGIAKO EUSKAL INSTITUTUA. Euskadin izandako torturaren ikerketa, 1960-2010. 29
  31. 31. 30
  32. 32. 6. “ETAPA BERRIA” EUSKAL ERAKUNDEETAN Arestian adierazi dugunez, 2008. urtean Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legea onartu zen. Lege horren bidez, arlo horretan abuztuaren 4ko 221/1988 Dekretuan garatutako erregulazioa osatu zen. Legeak ETAren zein BVE, GAL eta beste talde paramilitar batzuen biktimei laguntza eta babesa ematea zuen helburu. Ordurako (2007ko urriaren 5ean eta 17an, zehazki), Eusko Legebiltzarrean Terrorismoaren Biktimei buruz egindako Osoko Bilkura Monografikoan, 21 ebazpen onartu ziren: horietako batek –lehenak– motibazio politikoko indarkeriaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimekin du zerikusia. Lehen ebazpen horretan, agindu bikoitza ezarri zen. Honako hau zioen, zehazki: “1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak kontrolatu gabeko taldeen, eskuin muturreko taldeen eta GALen terrorismoak eragindako biktimen gaineko ikerketa-txosten sakon eta zehatza egin dezala, arreta berezia jarriz biktimen identifikazioan eta indarrean dagoen legedian aitortzen diren eskubideen aitortza-mailaren ikerketan”. “2. Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak motibazio politikoak eragindako giza eskubideen zapalketa jasan duten beste biktimen errealitatearen gaineko ikerketa-txosten sakon eta zehatza egin dezala, arreta berezia jarriz biktimen identifikazioan eta aitortza moral eta ordaintza egiteko beharrezko neurriak aztertzen”. Bi txosten horiek 2008ko ekainean aurkeztu ziren. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren “Talde inkontrolatuek, eskuin muturreko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostenaren” arabera, 66 hildako eta 63 zauritu izan ziren hainbat erakundek (hots, GAL, Batallón Vasco Español (BVE), AAA edo Triple A, Grupos Anti ETA eta GAE erakundeek) egindako 74 ekintza terroristetan. “Txosten honen eduki materialaren mugaketak ez dakar, inondik ere, hainbat motatako sufrimenduak pairatu zituzten eta oraindik ere pairatzen dituzten beste pertsona batzuk izan zirela ukatzerik edo aitortzerik; nolanahi ere, pertsona horietako asko giza eskubideen urraketa larrien biktimak dira, eta botere publikoek erantzun bat eman eta neurri egokiak hartu behar dituzte, kasu bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta”22 . Bigarren txostenean (“Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostena”), 109 hildako eta, lehen 22 Talde inkontrolatuek, eskuin mutureko taldeek eta GALek eragindako terrorismoaren biktimei buruzko txostena, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, 2008, 6. or. 31
  33. 33. sailkapen batean, 538 zauritu aipatzen ziren, torturak salatu zituzten milaka pertsonak kontuan hartu gabe. “Txosten honen helburua eta edukia orain arte politika publikoetan kontuan hartu ez diren biktima ugariren errealitatea aztertzea eta aitortzea da. Helburua ez da urraketen inbentario bat egitea liskarrak edo bidegabekeriak areagotzeko, ahaztutako errealitate bat agerian uztea eta urraketa horiek jasan zituzten pertsonekin beharrezkoa den enpatia agertzea baizik”23 . 2009ko ekainaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari Maixabel Lasak honako hau adierazi zuen Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean egindako agerpenean: “Beste etapa bati hasiera emateko moduan gaude gaur egun (…) “[PP alderdiaren babesarekin inbestitutako PSE-EE alderdiko Patxi López lehendakariaren 2009-2012ko] gobernu honek biktimen arloan garatuko duen politika integralak ez du kanpoan utziko terrorismoaren ezein biktima. Paternalista eta politikoki zuzena izango ez den diskurtso barne- hartzaile eta militantea egituratzen saiatuko gara beti. Euskadiko mota bateko eta besteko terrorismoaren biktimen errealitatea barnean hartuko duen diskurtsoa. ETAren biktimetara mugatu gabe. Errespetu eta begirune berdinarekin, ahaleginak egingo ditugu GAL, BVE edo Triple A taldeen terrorismoaren biktimek Gobernuaren zeregina aitor dezaten, eta, era berean, biktima gisa dituzten eskubide guztiak onartzen zaizkiela ikus dezaten. (…) Bidegabekeriarekiko irekiera ez-lehiakorra eta ekitatean oinarritua bultzatu eta sustatuko dugu. Egia, memoria, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea terrorismoaren biktima guztien eskubidea da, eta azpimarratu egin nahi dut GUZTIAK hitza. “(…) Era berean, jakin badakigu, eta egiaztatu egin dugu, euskal gizartea astindu duen indarkeriaren testuinguruan izandako giza eskubideen beste urraketa batzuen ondoriozko beste biktimizazio-kasu batzuk ere izan direla”. Handik sei hilabetera, 2009ko abenduaren 22an, honako aldarrikapen hau egin zuen aho batez Eusko Legebiltzarrak: “Lanean jarrai dezatela ‘Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostena’ delakoarekin (…), Euskadin azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen giza eskubideen urraketek sortutako sufrimendu bidegabea, gaur arte kontuan hartua izan ez dena; horrela, biktima horiek aintzat hartzean ere egingo da aurrera”. Geroago, 2011ko martxoaren 31ko osoko bilkuran, motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu 23 Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimak. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritza, 2008, 308. or. 32
  34. 34. bidegabeak jasan dituzten biktimei buruzko legez besteko 61/2011 proposamena onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Talde politiko guztiek eman zuten aldeko botoa, hots, EAJ-PNV, PSE-EE, PP, Aralar, EA eta EB alderdiek. Hori ziurtatu zuen Mahaiko lehen idazkari Jesús Loza Aguirrek, Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quiroga Ciaren oniritziarekin. Erabakian, Eusko Legebiltzarrak, besteak beste, honako eskaera hauek egin zizkion Eusko Jaurlaritzari: - “Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak” txostenean aurreikusten den esparru instituzionala eta administratiboa berehala sor dezala eta beharrezko egituraz zein baliabideez horni dezala. - Biktima horien errekonozimendua ahalbidetuko duten neurriak eta jarduerak martxan jar ditzala, eta biktimen sufrimendua eta horren askotariko ondorioak konponduko dituzten neurriak ezar ditzala. Neurri horien artean, dekretu bat sortzea ezarri zen (1960tik 1978ra arteko aldia hartuta), ekainaren 12ko 107/2012 Dekretua, hain zuzen ere, geroago 1978tik gaur egun arteko aldia hartuko zuen eta inplementatu beharreko laguntzak eta horiek lortzeko irizpideak finkatuko zituen bigarren dekretu bat sortzeko asmoarekin. Dekretuaren ondorioz, 2012. urteaz geroztik diharduen ebaluazio- batzorde bat jarri zen abian. Guneak bizikidetzara irekitzeko bidean, Estructura de una Base de datos y diseño metodológico de recogida de información sobre casos de violencia política izenburuko lan berria ere azpimarra daiteke. Lana Aranzadi Zientzia Elkarteak, Argituz elkarteak eta Euskal Memoria Fundazioak landu eta adostu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritzak eskatuta, eta beste batzuen ekarpenetara ere irekita dago. Lan horretan, memoriaren mapan giza eskubideen urraketak eta indarkeria politikoko beste ekintza batzuk argi eta garbi bereizteko beharra azpimarratzen da. Komenigarria izango litzateke tokiko ekimenak eta beste eremu horiek koordinatzea, instantzia eta erakunde guztiek sinkronizatuta jardun dezaten. 33
  35. 35. 34
  36. 36. 7. GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK ERRENTERIAN 7.1. BIZITZEKO ESKUBIDEAREN URRAKETA Errenterian, 28 pertsonari urratu zaie bizitzeko eskubidea. Atal honetan, kronologikoki sailkatu ditugu, eta bakoitza nor izan zen eta nola hil zuten azaltzen duen sinopsi bat erantsi dugu: 1977tik 1978ra Lehen lau biktimak lehen hauteskundeen aurretik zendu ziren, eta bosgarrena, berriz, Konstituzioa onartu aurreko egunean, 1978ko abenduan. Isidro Susperregi Aldaco Errenteriakoa zen eta 68 urte zituen. Tornularia zen lanbidez, eta tailer mekaniko bat zuen Errenterian. Donostian bizi zen 1977ko martxoaren 15ean, Polizia Armatuak jaurtitako gomazko pilota batek zauritu zuenean. Dirudienez, amnistiaren aldeko manifestazio bat egin zen Donostiako Boulevardetik hurbil, eta pilotak bularrean eman zion, bihotzaren aldean. Isidroren gorputzak ez zuen gainditu, eta 1977/03/29an hil zen, Gurutze Gorrian. Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE) Donostiako Batzordeko kidea zen. El País egunkariak handik bi egunera eman zuen heriotzaren berri, honako titular honekin: “Anciano muerto por un balazo de goma” (Adineko gizon bat hil da gomazko bala batek jota). Rafael Gómez Jauregi Pasai Antxon jaio zen eta Errenterian bizi zen. 78 urte zituen eta seme baten eta alaba baten aita zen. 1977ko maiatzaren 12an, amnistiaren aldeko astearen barruan, lagun batekin paseatzen ari zela guardia zibil batek tiro egin zion Zumardian zegoen Batzokiaren ondoan, eta balak toraxa zeharkatu zion. Rafael Gómez ELA sindikatuko buruzagia izan zen 1936ko kolpe militarrera arte. Ondoren, Alava Sarean sartu zen eta Bidasoa ibaia zeharkatzen laguntzen zien hegazkinlari ingelesei. Horregatik atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten 1941. urtean, baina 1946an espetxea utzi zuen. Frankismoko lehen bi greba garrantzitsuetan hartu zuen parte, 1947. eta 1951. urteetan, eta Selliéres-era (Frantzia) erbesteratu behar izan zuen. 35
  37. 37. José Luis Cano Pérez Aranjuezen (Madril) jaio zen, eta Errenterian bizi izan zen anaiarekin, gero Donostiara joan bazen ere. 28 urte zituen, eta La Voz de España egunkariko tailerretako tipografoa zen. CCOO sindikatuan afiliatuta zegoen. 1977ko maiatzaren 13an hil zen, amnistiaren aldeko astean, Polizia Armatuko kide batek buruan tiro egin ondoren, Iruñeko Manuel tabernaren ondoan. Antsoaingo (Nafarroa) alkate Alfredo García, PSN alderdikoa, zuzeneko lekuko izan zen, eta, adierazi zuenez, jo egin zuten, ostikoak eman zizkioten eta, lurrean zegoela, polizia batek tiro egin zion24 . Iruñeko Udalak segurtasun-indarren jokabidea salatzea erabaki zuen udal osoko bilkuran. Gregorio Marichalar Ayestaran Beraun auzoan bizi zen. 63 urte zituen 1977ko maiatzaren 13an (amnistiaren aldeko bigarren asteko greba orokorreko eguna), etxeko balkoian zegoen bularrean balaz zauritu zutenean. Donostiako Arantzazu Ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen 1977ko maiatzaren 23an. Itxuraz, Polizia Armatuaren patruila bat zegoen Altamira auzotik egin zioten tiro. Gobernadoreak kasua argituko zuela agindu zuen, baina ez zen jakin nork egin zuen tiro. Hortaz, heriotza hau ere zigorrik gabe dago oraindik. José María Sarrais Llasera Polizia-komisarioa zen, berriki sortutako Errenteriako polizia-etxeko burua. 56 urte zituen eta bost seme-alabaren aita zen. 1978ko abenduaren 5ean, hiru lagunez osatutako ETA militarreko komando batek aurpegia estali gabe agertu eta Urgull tabernaren barruan hil zuen, Donostiako Amara auzoko Errege Katolikoen kalean. Tiro egin ziotenean, Poliziako komisariorde Gabriel Alonso Perejilekin eta Pasaiako udaltzain Ángel Cruz Salcinesekin zegoen tabernan. Hirurak hil ziren atentatuan. Hurrengo egunean, Espainiako Konstituzioaren erreferenduma egin zen. 24 Europa Press, 2015/01/14. Antsoaingo PSNko alkate Alfredo Garcíaren agerpena Nafarroako Parlamentuan, 2015eko urtarrilaren 14an, “eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko foru-legerako proposamenaren" inguruko eztabaidaren esparruan. 36
  38. 38. 1979tik 1982ra Aldi hau Autonomia Estatutua onartu eta lehen udal-hauteskundeak egin ziren urtean hasi, eta Estatu espainolean PSOE alderdiak irabazi zituen hauteskundeen urtean amaitzen da. Vicente Vadillo Santamaría, “Francis” Jaenen jaio zen. Transexuala zen, 32 urte zituen, eta artista trabesti gisa ziharduen Oarsoaldeko hainbat lokaletan. 1979/06/10ean, Errenteriara berriki iritsitako eta kalez jantzitako polizia batek tiro egin zion aurpegian, herriko Apolo dantzalekuaren barruan. Lekukoen arabera, erasotzailea euskaldunak iraintzen ari zen –“Voy a cargarme a algún vasco” (euskaldunen bat akabatu behar dut) edo “Estoy del País Vasco hasta…” (kokoteraino nago Euskadiz) esanez, adibidez–, eta Vicente Vadillo euskaldunen alde agertu zen. Gertatutakoa salatzeko, Udalak ezohiko osoko bilkura bat egin zuen, eta aho batez gaitzetsi zuen beste heriotza hori. Halaber, gorpua jaioterrira eramateko laguntza eman zitzaion hildakoaren familiari. Sixto Holgado Agudo Bañobárez-en (Salamanca) jaio zen, eta Errenterian bizi zen. 46 urte zituen eta zortzi seme-alabaren aita zen. Taxilaria zen ETA militarrak 1979ko irailaren 26an hil zuenean. Aurretik, Coca Cola enpresako banatzaile-lanetan aritu zen, eta Donostiako udaltzain izan zen lau urtean. Gorpua San Markoseko zabortegian aurkitu zuten, Beraun auzotik hurbil. Taxia biktimaren bizilekutik ehun metro baino gehixeagora utzi zuten. Herriko taxilariek geldialdi bat egin zuten, gertaera salatzeko. Miguel Rodríguez Fuentes 44 urte zituen eta lau seme-alabaren aita zen. Argoños-en (Kantabria) jaio zen, eta Indar Armatuetan lan egiten zuen Donostian. Zehazki, Infanteriako komandantea zen Miguel Rodríguez. Gainera, eskolak ematen zituen Errenteriako Don Bosco Lanbide Eskolako Automobilismo Sailean. ETA militarreko kide batzuek tiroz hil zuten 1980ko otsailaren 8an, adierazitako ikastetxean eskola eman ondoren etxera joateko autoan sartzera zihoala. Euskadiko Mugimendu Komunistak (EMK) salatu egin zuen “langile-klasearen eta euskal herriaren kausa defendatzen zuen ezkerreko militar baten” aurkako atentatu hori (El País, 1980/02/10). 37
  39. 39. Benito Morales Fabián ETA militarreko kide batzuek buruan bi tiro eginda erail zuten 1980ko urriaren 2an. ETAk dei baten bidez jakinarazi zuen gorpua non zegoen (biktimaren beraren taxiaren barruan, N-1 errepidean, Errenterian bertan). 40 urte zituen atentatuaren egunean. Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen. Santibáñez el Alto herrian (Cáceres) jaio zen, eta Errenterian bizi zen. Sei urte zeramatzan herrian taxilari gisa lanean. Urtebete lehenago Sixto Holgado Agudo taxilaria hil zutenean bezala, herriko taxilariek lanik ez egiteko erabakia hartu zuten, dolua adierazteko. Antonio Díaz García Donostian jaioa, 31 urte zituen eta Errenteriako Nafarroa Etorbidean bizi zen. La Gramola pubaren jabea zen. Antonio Díaz ezkonduta zegoen eta ez zuen seme- alabarik. ETAko kide batzuek hil zuten 1981eko urtarrilaren 5eko goizaldean, bere sotoko eskaileretan, igogailuaren aurrean. Gorpua 06:00etan aurkitu zuten; bi tiro zituen buruan. Bizkaiko komunikabide bati egindako dei batzuen ondorioz, atentatua Komando Autonomo Antikapitalistek egin zutela adierazi zuten zenbaitek, baina ETAk atentatuaren eta bertan zuen inplikazioaren xehetasun esanguratsuak aurkeztu zituen. José Fragoso Martín Guardia zibila zen, 35 urtekoa. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Marokoko ipar-mendebaldeko kostaldean kokatuta dagoen Larache herrian jaio zen, eta zazpi urte zeramatzan Guardia Zibilean. Errenteriako Lartzabal auzoan bizi zen. 1982ko otsailaren 16an, bizilekutik hurbil aparkatuta zuen ibilgailuaren barruan zegoela, ETA militarreko kide batek tiro egin zion buruan. José Fragosok Pasaiako Portuko zerga-zerbitzuan lan egiten zuen, handik hilabetera erail zuten Modesto Martín Sánchez lankideak bezalaxe. Modesto Martín Sánchez 1982ko martxoaren 15ean, ETA militarreko kide batzuek Beraun auzoko ibilgailu bat tirokatu zuten. Barruan, Guardia Zibileko kabo Modesto Martín, zazpi hilabetez haurdun zegoen emaztea eta eskolara eraman nahi zuten bi semeetako bat –bost urtekoa– zeuden. Modesto Martínek metraileta-tiro batzuek zituen bihotzaren aldean. 41 urte zituen. Pinofranqueado-n (Cáceres) jaio zen, eta Beraun auzoko Maurice Ravel kalean bizi zen. Pasaiako Portuko zerga-zerbitzuan lan egiten zuen. Hiletan, Gobernuko presidenteorde Rodolfo Martín Villa, Espainiako Gobernuko delegatu Marcelino Oreja, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburu Luis Mª Retolaza eta Guardia Zibileko teniente jeneral Aramburu Topete izan ziren. Modesto Martín Errenteriako hilerrian lurperatuta dago. 38
  40. 40. Jesús Ordoñez Pérez Jaenen jaio zen, eta familia Valentziara joan zen bizitzera bera haurra zela. 25 urte zituen, ezkonduta zegoen eta ez zuen seme-alabarik. Gipuzkoako Polizia Nazionaleko kidea zen, eta ETA militarraren segada batean erail zuten 1982ko irailaren 14an, Perurenatik Aitzpitarte-Landarbasoko kobazuloetara doan bidean, Errenteriako udal-mugartean. Beste polizia batzuekin batera iritsi zen leku horretara, bi ibilgailutan: Z auto batean, uniformez jantzitako poliziak zeuden, eta bereizgarririk gabeko SEAT 131 batean, berriz, kalez jantzitako poliziak. Atentatuan, Juan Seronero, Alfonso López eta Antonio Cedillo poliziak ere hil ziren, eta beste bat zaurituta geratu zen: Juan José Torrente. Gainera, hurrengo egunean, lankide batek (Julián Carmonak) bere buruaz beste egin zuen Donostian egindako gaubeilan. Juan Seronero Sacristán Gijónen (Asturias) jaio zen, 35 urte zituen, eta bi seme-alabaren aita zen. Gipuzkoako Polizia Nazionaleko kidea zen. ETA militarrak 1982ko irailaren 14an Perurenatik Aitzpitarte-Landarbasoko kobazuloetara doan bidean (Errenteriako udal-mugartean) egindako segadan hil zen. Beste polizia batzuekin batera iritsi zen leku horretara, bi ibilgailutan: Z auto batean, uniformez jantzitako poliziak zeuden, eta bereizgarririk gabeko SEAT 131 batean, berriz, kalez jantzitako poliziak. Atentatuan, Jesús Ordoñez, Alfonso López eta Antonio Cedillo poliziak ere hil ziren, eta beste bat zaurituta geratu zen: Juan José Torrente. Gainera, hurrengo egunean, lankide batek (Julián Carmonak) bere buruaz beste egin zuen Donostian egindako gaubeilan. Alfonso López Fernández Argentinan jaio zen, 30 urte zituen eta alaba baten aita zen. Gipuzkoako Polizia Nazionaleko agentea zen. 1982ko irailaren 14an, ETA militarrak erail zuen, beste polizia batzuekin batera, Perurenatik Aitzpitarte-Landarbasoko kobazuloetara doan bidean, Errenteriako udal-mugartean. Bi ibilgailutan iritsi ziren leku horretara: Z auto batean, uniformez jantzitako poliziak zeuden, eta bereizgarririk gabeko SEAT 131 batean, berriz, kalez jantzitako poliziak. Atentatuan, Jesús Ordoñez, Juan Seronero eta Antonio Cedillo poliziak ere hil ziren, eta beste bat zaurituta geratu zen: Juan José Torrente. Gainera, hurrengo egunean, lankide batek (Julián Carmonak) bere buruaz beste egin zuen Donostian egindako gaubeilan. 39
  41. 41. Antonio Cedillo Toscano Gipuzkoako Polizia Nazionaleko kidea zen, eta 29 urte zituen. Olivares-en (Sevilla) jaio zen, eta seme bat zuen. 1982ko irailaren 14an, ETA militarrak erail zuen, beste polizia batzuekin batera, Perurenatik Aitzpitarte-Landarbasoko kobazuloetara doan bidean, Errenteriako udal-mugartean. Bi ibilgailutan iritsi ziren leku horretara: Z auto batean, uniformez jantzitako poliziak zeuden, eta bereizgarririk gabeko SEAT 131 batean, berriz, kalez jantzitako poliziak. Antonio Cedillo zaurituta geratu zen hasieran, baina kamioi batean ospitalera eramaten ari zirenean komandokideek errematatu egin zuten. Atentatuan, Jesús Ordoñez, Juan Seronero eta Alfonso López poliziak ere hil ziren, eta beste bat zaurituta geratu zen: Juan José Torrente. Gainera, hurrengo egunean, lankide batek (Julián Carmonak) bere buruaz beste egin zuen Donostian egindako gaubeilan. Carlos Manuel Patiño Casanova Villamayor-en (A Coruña) jaio zen eta Errenterian bizi zen. 28 urte zituen eta bi seme-alabaren aita zen. CCOO sindikatuan afiliatuta zegoen, eta drogeria bat eta pintura-biltegi bat administratzen zituen. 1982ko azaroaren 18an, Esteban Fariñas González (26 urtekoa) eta Francisco Rosco Herrauzo (38 urtekoa, Kaputxinoetako auzoko kultura-elkarte bateko sustatzailea) lankideekin zegoela, ETA militarreko kide batzuek tirokatu egin zituzten Kaputxinoetako auzoan. Larriki zauritu zituzten hirurak, baina Carlos Manuel Patiño handik egun batzuetara hil zen, azaroaren 23an. Polizia-iturrien arabera, baliteke ETAren helburua beste bat izatea, hirurak zeuden ibilgailua guardia zibil batena izan baitzen. Hala ere, ETAk ez zuen horrelakorik onartu ekintza erreibindikatzeko komunikatuan. 1983tik 2011ra PSOE eta PP alderdiak izan ziren gobernuan urte horietan, txandakatuta: Felipe González (1982-1996), José María Aznar (1996-2004), José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011) eta Mariano Rajoy (2011. urteaz geroztik). 1983. urtean, GAL taldea sortu zen, eta 2011. urtean, armak behin betiko utzi zituela iragarri zuen ETAk. Ángel Flores Jiménez 1983ko urriaren 12an, Ángel Flores guardia zibila, Irungo Geltokiko Esku Hartze Fiskaleko Zerbitzuan ziharduena, atentatu batean hil zuten Beraun auzoko Norberto Almandoz kalean, hots, bizi zen auzoan bertan. 14:30ean, ETA militarreko bi kidek tiro egin zioten bere autotik irtetean, etxera joateko asmotan zegoela, eta hiru bala-tiro jaso zituen (bat lepoan). Ángel Flores San Martín del 40
  42. 42. Pimpollar-en (Ávila) jaio zen, 44 urte zituen eta bost seme-alabaren aita zen. Irunen lan egin aurretik, antzeko funtzioak bete zituen Pasaian, 18 urtean. Cándido Cuña González Galiziarra zen jaiotzez, Burgosen bizi izan zen gero, eta bertan ezkondu eta hiru seme-alaba izan ondoren, Zamalbide auzora joan zen bizitzera. Okina zen lanbidez, eta Pasaiako Molinao auzoko Ogilan okintza-kooperatibako bazkidea zen. Aurretik, postari gisa ere jardun zuen Errenterian. 50 urte zituen 1983ko urriaren 20an, herriko Zubiaurre kaleko Tres Cepas tabernatik irtetean ETA militarreko kide batzuek tiro egin ziotenean. Dena dela, ez zen izan hiltzen saiatzen ziren lehen aldia; Cándido Cuñak beste atentatu bat izan zuen 1979ko apirilaren 21ean, eta larriki zauritu zuten orduan. Pablo Garraza García Allon (Nafarroa) jaio zen, 59 urte zituen eta gaixorik zuen emaztearekin bizi zen Errenterian. Taxilaria izan zen zortzi urtean, eta, istripu baten ondoren, lana utzi eta erretiroa hartu zuen. ETA militarreko kide batzuek 1983ko abenduaren 9an erail zuten. Gorpua udaltzainek aurkitu zuten Zamalbide auzotik hurbil dagoen eremu arboladun batean, Errenteriako hilerri berriaren ondoan. Tiro bat zuen buruan. ETA militarrak ekintza erreibindikatu zuenean jakin zenez, lehenengo bahitu egin zuten galdeketa egiteko, eta ondoren tiro egin zioten buruaren atzealdean. Errenteriako zein Alloko udalek atentatua gaitzetsi zuten. Bixente Perurena Telletxea, “Peru” Astigarragako Bentan jaio zen, Errenteria, Astigarraga eta Oiartzunen arteko mugan. Tailer batean lan egiteaz gain, baserriko lanak egiten zituen eta familiako tabernan ere aritzen zen. Hil baino hiru urte lehenago, Errenteriako hirigunetik (bertan bizi zen ezkondu ondoren) Hendaiara joan zen bizitzera familiarekin. ETAko kidea zen ordurako. 38 urte zituen eta hiru alabaren aita zen. 1984ko otsailaren 8an, beste errefuxiatu batekin batera, pertsona armatu batzuen jazarpena salatu zuen Hendaiako polizia-etxean, eta, bertatik irtetean, GAL taldeko kide batzuek hil zuten. Bere etxe aurrean egin zioten tiro. Berarekin zihoan errefuxiatua ere hil egin zen (Angel Gurmindo Lizarraga, 30 urteko olatzagutiarra). 41
  43. 43. Vicente Gajate Martín 1984ko urriaren 17an, ETAk Vicente Gajate hil zuen, 34 urtekoa eta hiru seme- alabaren aita. Salamancan jaio zen eta Errenterian bizi zen. Bertan, 29 urterekin, 1979ko lehen udal-hauteskundeen aurretik indar politiko guztietako kideez osatutako Udal Gestorako zinegotzia izan zen. PSE-PSOE alderdian eta UGT sindikatuan afiliatuta zegoen, eta Errenteriako udaltzaina zen ETAk San Markos kalean hainbat tiroz erail zuenean. Udalaren ezohiko osoko bilkura batean, atentatua gaitzetsi eta biktimari egindako lanagatik kondekorazio bat ematea erabaki zen. Halaber, dolu-egun baterako deialdia egin zuen. Atentatua gaitzesteko manifestazio jendetsu bat egin zen hiribilduko kaleetan zehar, eta udaltzainek greba egin zuten. José Antonio Cardosa Morales Postaria zen, 22 urtekoa eta ezkongabea. Errenterian bizi zen, eta oso ezaguna zen herriko giro disidenteetan, Kakitzat kolektibo antimilitaristako eta Zintzilik Irrati libreko kidea baitzen. 1989/09/20an, Errenteriako HBko Ildefonso Salazar militante ezagunaren postontzian sartu nahi zuen bonba-gutun batek eztanda egitean hil zen. Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren 2008ko ekaineko txostenean, “eskuin muturreko taldeek edo inkontrolatuek hildako” gisa agertzen da, eta Covite erakundeak, berriz, heriotza GAL taldeari leporatzen dio zuzenean. Guardia Zibileko zuzendaria izan zen Luis Roldán Ibáñezek 1996/05/05ean salatu zuenez, Barne Ministerioak hainbat bonba-gutun bidali zizkien militante abertzaleei, eta horietako batzuk (Iñigo Iruin abokatuari zuzenduta zegoena, adibidez) desaktibatu egin ziren Cardosaren heriotzaren ondoren. Raúl Suárez Fernández Errenteriako herritar honek “Cocoliso” izengoitia zuen, familia osoak bezalaxe. Raúl Suárez ezkongabea zen eta 24 urte zituen. 1991ko ekainaren 8an, ETAko bi kidek –bizkor ihes egiteko laguntzarekin– tirokatu egin zuten Iztietako pasealekuan, txakurrarekin paseatzen ari zela. Atentatuaren egileek txakurra ere hil egin zuten. Atentatuaren hurrengo egunean El Diario Vasco egunkariak zioenez, poliziak zenbait aldiz atxilotu zuen gaztea, ibilgailuak lapurtu izanaz akusatuta. ETAk droga-trafikoarekin lotu zuen atentatua. 42
  44. 44. José Luis Luengos Martínez 1992ko irailaren 29an, ETAk José Luis Luengos hil zuen, Telefónica telekomunikazio-enpresa multinazionalaren Elitel azpikontratako enplegatua. Leonen jaio zen, eta lau urte zeramatzan Gipuzkoan bizitzen. 31 urte zituen. ETAk tiro egin zion Errenteriako Renfeko geltokian autoa aparkatzen ari zenean. Familiaren eta Ertzaintzaren arabera, baliteke atentatua ETAren “hanka-sartzea” izatea eta ezaugarri beretsuko auto bat zuen polizia-inspektore batekin nahasi izana. Nolanahi ere, ETAk bi hilabete baino gehiagora erreibindikatu zuen atentatua. 1992/12/16ko Egin egunkarian argitara eman zenez, biktima “Guardia Zibilaren zerbitzu berezien laguntzailea” zela zioen ETAk. José Luis Caso Cortines Comillasen (Kantabria) jaio zen, eta Irunen bizi zen. 64 urte zituen, bi semeren aita zen, eta Alianza Popular (AP) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen Euskadin, 1982an. Soldatzailea izan zen Pasaiako Astilleros Luzuriaga enpresan, eta erretiratuta zegoen ETAk atentatu batean hil zuenean, 1997ko abenduaren 11n. Irungo Juan Arana kaleko Trantxe tabernan zegoen pertsona batek buruan tiro egin zionean. José Luis Caso Alderdi Popularreko zinegotzia izan zen Irunen, eta hil zuten egunean PP alderdiko zinegotzia zen Errenteriako Udalean. Mehatxu asko jaso zituen horregatik. Manuel Zamarreño Villoria 42 urte eta hiru seme-alaba zituen. Galdaragilea zen eta langabezian geratu zen. Hogei urtean Pasaiako Astilleros Luzuriaga enpresan lan egin zuen, eta bertan ezagutu zuen José Luis Caso, geroago Errenteriako Udaleko zinegotzi gisa ordeztu zuena, hain zuzen ere. Zinegotzi-karguan hilabete baino gehixeago zeramala, ETAk erail egin zuen Kaputxinoetako auzoan, bizilekutik hurbil. 1998ko maiatzaren 25a zen. PP alderdiak Errenterian zituen bi zinegotzietako batek dimititu egin zuen bere bizilekuko atean bonba bat jarri ziotenean. Manuel Zamarreñori berari ere pintadak eta mehatxuak egin zizkioten, eta autoa erre zioten. Atentatua urrunetik aktibatutako motozikleta batean jarritako lehergailu baten bidez egin zen, eta bizkartzain-lanak egiten zituen Juan María Quintana ertzaina ere zaurituta geratu zen. Handik urtebetera, Manuelen alargun Marisol Fernándezek Errenteriako PP alderdiaren zerrendetan parte hartu zuen. 43
  45. 45. Froilán Elespe Inciarte ETAk eraildako Errenteriako azken biktima izan zen. Komando bateko kide batek bi tiro egin zizkion buruan, 2001eko martxoaren 20an, Lasarte-Oriako Urko plazako Sasoeta tabernan zegoela. 54 urte zituen hil zutenean, eta bi semeren aita eta 13 hilabeteko biloba baten aitona zen. Froilán Elespe Errenterian jaio zen, baina gero Urnietara (bertako zinegotzia izan zen) eta Lasartera joan zen bizitzera. Azken herri horretan, PSE-EE alderdiko alkateordea izan zen 1987az geroztik. Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuan afiliatuta zegoen. Filosofia positiboa zuen bizitzaren inguruan, eta bizkartzainik ez izatea erabaki zuen. 2003ko maiatzean inauguratutako Lasarte-Oriako lorategi botanikoak haren izena du. 44
  46. 46. 7.1.1. BIZITZEKO ESKUBIDEAREN URRAKETAK ERRENTERIAN: ZIFRAK • Errenteriako biktimen artean, lehen hildakoa Isidro Susperregi Aldaco izan zen. 1977ko martxoaren 15ean hil zen, Polizia Armatuaren gomazko pilota batek jota. Errenterian heriotza eragin zuen azken atentatua ETAk egin zuen Manuel Zamarreño Villoria zinegotziaren aurka, 1998ko ekainaren 25ean, eta Errenteriatik kanpo, berriz, azken atentatua Froilán Elespe Inciarte errenteriarraren aurkakoa izan zen Lasarte-Orian, 2001eko martxoaren 20an. • Errenteriako lehen lau hildakoak poliziaren biktimak dira, eta bosgarrena, berriz, Errenterian heriotza eragin zuen ETAren lehen atentatuan hil zen, 1978/12/05ean. • ETAk 21 pertsona hil ditu. Talde parapolizialen atentatuetan 2 herritar hil ziren, eta poliziaren tiroek jota, berriz, 5. Beste hiru kasutan, ikerketa eta kontraste sakonagoa behar da. • Hildakoen artean, emakume 1, transexual 1 eta 29 gizonezko daude (ikerketa sakonagoa behar duten hiru kasuak barnean hartuta). • ETAk eraildako pertsona guztiak gizonezkoak ziren. • Hamarkadaren arabera, hildakoen kopurua honela banatuta dago: 70eko hamarkada 80ko hamarkada 90eko hamarkada 2000ko hamarkada 2010eko hamarkada ETAk hildakoak 2 15 3 1 GALek hildakoak 2 Segurtasun -indarrek hildakoak 5 Ikerketa sakonagoa behar dute 2 1 GUZTIRA 9 17 4 1 0 • Aurreko koadroan ikus daitekeenez, hildakoak eragin zituzten atentatuen kopururik handiena joan den mendeko laurogeiko hamarkadakoa da: 17 pertsona. • Azken hamazazpi urteetan (1998ko ekainean Manuel Zamarreño Villoria erail zutenetik), ETAk ez du Errenterian inor hil. • 1979. urteaz geroztik, Errenterian ez da inor hil Estatuko Segurtasun Indarren tiroen ondorioz. • Adina, seme-alaben kopurua eta atentatuaren lekua kontuan hartuta: 45
  47. 47. Hildakoen batez besteko adina Seme-alaben guztizko kopurua Errenterian egindako atentatuak Errenteriatik kanpo egindakoak ETAk hildakoak 40 51 18 3 GALek hildakoak 30 2 1 1 Segurtasun- indarrek hildakoak 53 4 3 2 Ikerketa sakonagoa behar dute 47 2 3 0 GUZTIRA 42 59 25 6 • Atentatuan hildako pertsonarik gazteenak 22 urte zituen (José Antonio Cardosa Moralesek) eta zaharrenak, berriz, 78 (poliziak tiroz hil zuen Rafael Gómez Jauregik, hain zuzen ere). Hildakoen artean, seik 30 urte baino gutxiago zituzten, eta bostek 60 urte baino gehiago. • Lan honetan, aitarik gabe geratu ziren 59 seme-alaba kontabilizatu ditugu. Ezin izan dugu jakin zenbat alaba eta zenbat seme ziren. Gainera, lau kasutan, ez dugu jakiterik izan seme-alabarik bazuten ala ez. Sei hildakok ez zuten seme-alabarik (ezkonduta egon arren), eta beste bi ezkongabeak ziren. Alargunetako bat – gutxienez– haurdun zegoen atentatua gertatu zen unean. • 27 erailketa edo heriotzatan, su-armak erabili ziren, eta kasu bakar batean, urrunetik aktibatutako lehergailua. Ikerketa sakonagoa behar duten bi kasutan, ibilgailu batek harrapatuta hil ziren biktimak. • Hogeita bost atentatu edo indarkeria-ekintza Errenterian bertan egin ziren, eta beste sei herritik kanpo: Donostian (2), Irunen, Hendaian, Iruñean eta Lasarte- Orian. • Jaioterria kontuan hartuta: Errenterian jaiotako pertsonak Errenteriatik kanpo jaiotakoak ETAk hildakoak 2 19 GALek hildakoak 2 0 Segurtasun-indarrek hildakoak 2 3 Ikerketa sakonagoa behar dute 0 3 GUZTIRA 6 25 46
  48. 48. • Sei pertsona Errenterian jaio ziren, eta hogeita bost Errenteriatik kanpo: Irun, Pasaia, Donostia, Zizurkil, Nafarroa, León, Aranjuez (Madril), Jaén (2), Salamanca (2), Kantabria (2), Cáceres (2), Galizia (2), Maroko, Asturias, Argentina, Sevilla eta Ávila. • Kondizioa kontuan hartuta: Zibila Polizia Guardia zibila Armadako kidea Udaltzaina ETAko kidea ETAk hildakoak 11 5 3 1 1 GALek hildakoak 1 1 Segurtasun- indarrek hildakoak 5 Ikerketa sakonagoa behar da 2 1 GUZTIRA 19 5 3 1 1 2* *ETAko bi kide horien heriotzei “Beste sufrimendu batzuk” atalean sartutako beste 3 kideenak gaineratuz gero, 5 izango lirateke guztira, eta Komando Autonomoetako kide bat ere badago. • ETAk 11 zibil eta estamentu militarizatuetako 10 kide erail zituen. • Estatuko Segurtasun Indarretako eraildakoen artean, 5 Polizia Nazionalekoak ziren, 3 Guardia Zibilekoak, 1 Infanteriako Armadakoa (komandantea), eta beste bat Errenteriako Udaltzaingokoa. • ETAk erail zituen zibilen artean, hiru taxilari (horietako bat erretiratua), ostalari bat, pintore-papereztatzaile bat, okin bat, Telefónicako azpikontrata bateko enplegatu bat, soldatzaile erretiratu bat eta langabezian zegoen galdaragile bat zeuden (beste baten lanbidea zein zen ez dakigu). Bakar bat ere ez zen gizarte- klase dirudunekoa. Hildako bi Alderdi Popularreko zinegotziak ziren, beste bat PSE-EE alderdiko zinegotzia, eta laugarren bat ere PSOEko zinegotzia izan zen Udal Gestora iragankorrean, 1979ko lehen udal-hauteskundeak egin arte. UGT sindikatuko kidea zen. • Hirurogeita hamarreko hamarkadan poliziaren tiroen ondorioz hildako guztiak zibilak ziren: tornulari bat, portuko langile erretiratu bat, egunkariko tipografo bat eta eskualdeko hainbat lokaletan ziharduen artista trabesti bat. Bakar bat ere ez zen diruduna. Bi EAE-ANV alderdi historikoko kide izan ziren, eta bi ELA eta CCOO sindikatuetan afiliatuta egon ziren. • Talde parapolizialek egindako bi atentatuetan hildakoen kasuan, batek baserrian, tailer batean eta familiaren tabernan lan egiten zuen ETAko kide zela Hendaiara ihes egin aurretik, eta bigarrena, berriz, postaria zen eta behin-behineko lan- kontratu bat zuen; Kakitzat talde antimilitaristakoa zen. 47
  49. 49. • Ikerketa sakonagoa behar duten kasuen ataleko hiru pertsonei dagokienez, bat autobideko langilea zen, bestea etxekoandrea, eta hirugarrena ETAko ustezko kidea (aurretik burdinola batean eta traktore batekin lan egin zuena). ‫٭‬‫٭‬‫٭‬ Oarsoaldeko egoera Oarsoaldeko eskualde osoa hartuta, eskualdea osatzen duten lau herrietan eraildako edo hildako pertsonak 70 dira: Herria ETA (pm), ETA (m), Komando Autonomoak GAE, BVE, GAL… Polizia eta Guardia Zibila Ikerketa sakonagoa behar da Errenteria 21 2 5 3 Pasaia 15 1 2 6 Lezo 4 1 - - Oiartzun 9 - 1 1 GUZTIRA 49 4 8 10 • Koadro honetan ez dira kontuan hartzen “Beste sufrimendu batzuk” ataleko heriotzak. Bizitza duinerako eskubidea Arestian adierazi dugunez, ondorengo azterlanetan aztertu beharko dira biziaren aurkako atentatu horiek zeharkako biktimengan izan dituzten ondorioak. Sufrimendu emozional larriez gain, kasu askotan estuasun ekonomikoak jasan behar izan zituzten aita, bikotekide sentimental, ama, seme edo anaiarik gabe geratu zirenek. Ez da erraza jasandako nahigabearen esanahi osoa biltzea, baina, abiapuntu gisa, honelako egoerak hartu beharko dira kontuan: • Aita edo ama (eta, zenbait kasutan, biak) ezagutzeko aukerarik izan ez zuten edota hurbileko senideekin hezi ziren seme eta alaba txikiak. Pertsona maiteekin hazterik izan ez duten nerabeak. • Askotan desoreka psikologiko eta emozionalak zituen familia bat aurrera atera behar izan zuten, harreman afektiboak eta auzo-harremanak eten zitzaizkien eta ekonomikoki kaltetuta geratu ziren alargunak. Atentatu batean aita galdu zuten, eta etxeko sostenguaren galera ahal bezala arintzeko etxetik kanpo lan egin behar zuen amaren presentziarik gabe geratu ziren umezurtzak. 48
  50. 50. Nire ama pasilloan eserita egon zen hurrengo hiru egunetan, etxeko atea irekita zuela, nire aita noiz sartuko zain…25 Familiak drogeria itxi zuen zor handiekin, eta alargunak gurasoen etxera joan behar izan zuen bizitzera bi alabekin…26 Nire amak ez zuen inoiz gainditu27 … Emakume gajoak burua galdu zuen…28 25 Manu Cuña, ETAk 1983ko urriaren 20an Zamalbiden eraildako Cándidoren hiru semeetako bigarrena, bere ama Benitari buruz (hilda dagoeneko). El País, 2013/10/19. 26 ETAk 1982ko azaroaren 18an Beraun auzoan hil zuen Carlos Patiñoren familiaz ari da (atentatuan beste bi langile geratu ziren larriki zaurituta). Geroago kalte-ordain bat kobratu bazuten ere, hasierako une haiek arrasto handia utzi zuten biktimaren senide guztiengan. Hamaika bala-tiro jaso zituen zaurituetako baten familiak alde egin zuen Errenteriatik. El País, 2002/11/25. 27 Mari Jose Cardosa, talde parapolizialek (Covite erakundeak GAL taldea aipatzen du zuzenean) HBko kide bati zuzendutako lehergailu batek eztanda egin zion 22 urteko José Antonio postariaren arreba. El Correo, 2010/06/13. 28 Miguel Buen Lacambra alkate ohiari 2014ko abenduan egindako elkarrizketa. 49
  51. 51. 7.2. PERTSONEN OSOTASUN FISIKO ETA PSIKIKORAKO ESKUBIDEAREN URRAKETAK ERRENTERIAN Motibazio politikoaren ondorioz zauritutako pertsonei buruzko datu ofizial eskuragarririk ez dago, eta hainbat euskal erakundek eta elkartek aldarrikatu duten azterlan ofizial baten zain gaude. Komenigarria izango litzateke horrelako azterlan bat lehenbailehen egitea, baina, datu horiek iristen diren bitartean, Errenteriako kasuaren lehen hurbilketa bat egingo dugu. Osotasun fisiko eta psikikorako eskubidea urratu dieten pertsona askok askotariko ondorioak jasan dituzte, ebakuntza kirurgikoak egin dizkiete zenbaitetan, eta batzuk baliaezintasun handiarekin edo ezintasun iraunkor absolutu edo osoarekin geratu dira. Itsu, mutilatuta, loaren eta izaeraren alterazioekin, psikologikoki kaltetuta, hainbat lan eta funtzio betetzeko ezinduta eta, beraz, bizitzan sozialki markatuta geratu diren pertsonak dira. Familiaren eta hurbilekoen ingurunetik kanpo, ezezagunak dira pertsona horien oinaze eta gorabeherak, komunikabideen interesetik kanpo geratu baitira. Hala ere, badira salbuespen batzuk, hala nola geroago azalduko dugun Alberto Muñagorriren kasua. Errealitate hori sakonean aztertu eta jakitera eman beharko litzateke. Hona hemen kasu batzuk: ETAren atentatuetan zauritutako pertsonak: 1978/11/11 Juan Malpica Aguilera, guardia zibila Oso larri. Ezkerreko hanka moztu zioten ETA(m) 1979/04/21 Cándido Cuña González, CCOO sindikatuan afiliatua Larri; lau bala-tiro jaso zituen (beste atentatu batean hil zen, 1983an) ETA(m). 1980/10/31 Enrique Aguirre Pozo, Ondartxoko Ferreres galdategiko langilea Balaz larriki zauritua. ETAk “hanka-sartzea” izan zela adierazi zuen komunikatuan ETA(m) 1982/06/26 Alberto Muñagorri Berdasco, 10 urtekoa Lesio larriak bi begietan, aurpegian, toraxean eta abdomenean; ezkerreko hanka galdu zuen ETA(m) 1982/09/14 Juan José Torrente Terrón, polizia Larri. Gerrialdea eta beheko gorputz-adarrak ETA(m) 1982/11/18 Francisco Rosco Herrauzo, pintorea Hainbat bala-tiro ETA(m) 1982/11/18 Esteban Fariñas González, pintorea Hainbat bala-tiro ETA(m) 50

×