Se ha denunciado esta presentación.
Se está descargando tu SlideShare. ×

Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018

Más Contenido Relacionado

Más de ARGITUZ Asociación Pro Derechos Humanos

Libros relacionados

Gratis con una prueba de 30 días de Scribd

Ver todo

Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018

  1. 1. giza eskubideen aldeko elkartea asociación de derechos humanos pro human rights association assocation en faveur des droits humains “Memoria partekatu baterantz” txosten eredua burutzeko eskuliburua Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:46 Página 1
  2. 2. Argituz irabaz asmorik gabeko Giza Eskubideen aldeko elkarte bat da, bere xedea, pertsona orok, euskal esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta Giza Eskubideei buruzko beste nazioarteko arauetan aldarrikatutako Giza Eskubide guztiak gozatuko dituzten egoera lortzea da. giza eskubideen aldeko elkartea asociación de derechos humanos pro human rights association assocation en faveur des droits humains Ikuspegi honek bultzaturik, giza eskubideen aldeko sustapen lanen baitan, Argituzen xedea bizitzeko eskubidearen, osotasun fisiko eta mental eskubidearen, kontzientzia eta adierazpen askatasunaren eta bereizkeriarik ez nozitzea eskubidearen aurkako zapalketa larrienak galarazi eta bukatu asmoz, ikerketa eta ekintza lanak egitea da. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA Argitalpena: 2018ko martxoa Egilea: ARGITUZ Giza Eskubideen aldeko elkartea Argitaratzaile: ARGITUZ Lege-gordailua: Inprimategia: Leitzaran Grafikak - Andoain Liburua hau Creative Commons 4.0 lizentizapean da, beraz edukia edozein medio eta formatuan kopiatzeko eta hedatzeko eskubidea ematen du, baina ezin da lan honen erabilpen komertzialik egin ezta lana aldatu edo lan eratorri bat sortu. Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-ND 4.0) https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/legalcode Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 2
  3. 3. Aurkibidea Hitzaurrea 1.Zertarako da lan hau? 2.Horrelako lan baten oinarrian dauden zutabeak 3.Aurretiazko baldintzak Ikerketak irauten duen denboran 1.Ttxostenaren eskema 2.Txostena idaztea 3.Datuen jatorria 4.Zer pertsona elkarrizketatu identifikatzea 5.Lekukotzei buruz 6.Elkarrizketak egiteko prozedura 7.Elkarrizketak 8.Egin daitezkeen galderak 9.Kronologiaren idazketa Ikerketaren ondoren 1.Amaierako lehen idazketa 2.Udalari aurkeztea 3.Dokumentua eztabaidatzea 4.Aurkezpen publikoa 5.Hurrengo urratsak 1. eranskina: egin beharreko lanaren aurkezpen gisa udalari entregatu beharreko dokumentua “Memoria partekatu baterantz” 4. orria 9. orria 20. orria txosten eredua burutzeko eskuliburua Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 3
  4. 4. 1. ZERTARAKO DA LAN HAU? AZKEN, hamarkadetan zehar, bulkada politi- koak eragindako indarkeria egoera gordinak bizi izan ditugu gure gizartean. Horren harira, AR- GITUZ, giza eskubideen aldeko irabazi asmorik ga- beko elkarteak hainbat lan egin du toki mailan iraganera, gure historia hurbilera begiratzeko, eta, aldi berean, orainean eta etorkizunean elkarrekin egiteko bideak bilatzeko. Eta orain, lan eta espe- rientzia hori partekatu eta eskaini nahi du, inte- resa duenak aukera izan dezan adostutako metodologia hau erabiltzeko. Lan hauek dira aipatutako esperientziaren iturri eta oinarri: “Orain da Garaia. Posible al da esparru• lokalean biktimen oroimen bateratzai- lea?” txostena1 , Carlos Martín Beristainek koordinatua eta 2012an argitara emana, “Memoria partekatu baterantz” txoste-• nak, ARGITUZek eginak, zenbait udalek eta hainbat alderdi politikotako alkateek eska- tuta. Orain arte, Errenteria, Lasarte-Oria eta Elgoibarko Udaletarako egin ditugu txoste- nak, eta 2017ko bukaeran eta 2018an beste bi proiektu ari gara martxan jartzen (Arra- sate eta Andoain), kasu guztietan udal talde guztien partaidetzarekin2 . Pertsona interesdunen eskura jartzen dugu ar- gitalpen hau, “Memoria partekatu baterantz” erako txosten hauek ahalik eta herri gehienetara zabaldu eta martxan jartzeko. Giza Eskubideen “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa 4 Hitzaurrea HACIA UNA MEMORIA COMPARTIDA Informe sobre violaciones de derechos humanos y hechos violentos acaecidos en Errenteria de 1956 a 2012 Errenteriako Udala Ayuntamiento de Errenteria Colaboración: Autoría: Edición: “No ven porque no miran. Porque desvían la vista. Javier Ortiz para prevenir la miseria humana en lugar de vengarla?” Anna Eleanor Roosevelt Errenteria3 Lasarte-Oria4 Elgoibar5 “Orain da Garaia”1 Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 4
  5. 5. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa 5 ikuspegitik memoria hurbila berreskuratzeko in- teresa duten taldeek hemen dituzte gure espe- rientziak, gutxieneko oinarri batzuekin lanari ekin ahal izateko. 2. HORRELAKO LAN BATEN OINARRIAN DAUDEN ZUTABEAK ARGITUZ elkarteak orain arte eginiko “Memo- ria partekatu baterantz” erako txostenek au- rretiazko oinarri batzuk dituzte, eta oinarri horiek kontuan hartu behar dira horrelako txosten bat planteatzerakoan edo eskatzerakoan: memoria barne-biltzailea da beti, Giza Es-• kubideen nazioarteko araudian oinarritua, eta lanaren xedea da tokian tokiko ikuspegi guz- tiak, Giza Eskubideen urraketa guztiak eta bultzada politikoa izan duten bestelako indar- keriak jasotzea. Ezin du memoria partziala izan, urraketa mota batzuei buruzkoa, nahiz eta horiek oso larriak izan, eta ezin du urrake- ten eragile edo biktima mota/talde bakar bat kontuan izan, Memoria hau ez da biktimen, eskubide-urrake-• ten, izen eta daten zerrenda hutsa; datuez gain herriko pertsonen hainbat kasu, eta bizitako gertaeren lekukotza pluralak jasotzen dira; hau da, gertatutakoari buruz hausnarketa egiten jarraitzeko lana da, ezin da lan hau egin konfiantzazko gutxie-• neko giro bat ez badago, eta prozesua bizi- kidetza berreskuratzeko eta desberdinen ar- tean elkar ulertzeko prozesu baten jarraipena dela ulertu behar da, eta beste fase bat ge- hiago dela jakin behar da; izan ere, doku- mentu honi berari buruzko azken akordioa konfiantza eta bizikidetza berregiteko pro- zesuaren parte da, Udal osoaren atxikimendua eta esku-• hartzea behar da, baita bertan ardurak di- tuzten pertsonen konplizitatea eta laguntza ere (bizikidetzako udal mahaiarena, zinegot- ziena eta alkatearena… Hau da, udalean or- dezkaritza duten talde politiko guztiak bilduko dituen organo batena). Ezin da alkatetzak bere ekimenez hala erabaki duelako soi- lik egin. Era berean, une jakin horretan uda- letik edo enkargua egin duen organotik kanpo dauden alderdi esanguratsuei ekimenaren berri eman eta parte hartzeko gonbidapena egin behar zaie, memoria berreskuratzeko la- nean esku har dezaten, elkarrizketatu daitez- keen pertsona esanguratsuen izenak emanez edo egoki iruditzen zaizkien beste modu bat- zuen bidez, __________________________________ 1 www.argituz.org 2 Txostenak herri horietako talde politiko eta alkate guztien adostasunarekin egin dira beti. Txostenak egiterakoan EH Bildu, PSE-EE eta EAJ alderdietako alkateak zeuden udalean. 3 http://www.errenteria.net/es/ficheros/9_31481es.pdf 4 http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/ficheros/24_16588eu.pdf 5 https://www.elgoibar.eus/images/argazkiak/2017/bizikidetza/Memo- ria_Partekatu_Baterantz.pdf Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 5
  6. 6. aurrez esandakoaren haritik, Giza Eskubideei• buruzko nazioarteko legedia da txosten hauen oinarria, eta aplikatzen den araua, be- rriz, honako hau: “urraketa berdinei, esku- bide berdinak dagozkie”, Giza Eskubideen urraketa esanguratsu guz-• tiak azaleratzea da helburua, baina herriaren memoria kolektiboan zirrara eragin duten ger- takari esanguratsuak ere hartzen dira kontuan (mugarri edo gertaera lazgarrienak), eta ger- takari horien kronologia zabala egiten da. Oinarri hauek estu-estu loturik daude horrelako lan motekin, eta oso kontuan hartu behar dira ARGITUZ elkarteak pertsona interesdun ororen eskura jarri duen “Memoria partekatu baterantz” metodologia erabili nahi bada; beste era batera esanda, meto- dologia hau jarraituko bada, ezinbestean bete eta errespetatu beharko dira aipatutako printzipioak. 3. AURRETIAZKO BALDINTZAK ARESTIAN esan dugunez, Giza Eskubideen urraketei eta bultzada politikoarekin lotura duten beste indarkeria batzuei buruzko memoria partekatuko lan hauek bizikidetza berregiteko, giro soziala hobetzeko eta Giza Eskubideak berres- kuratzeko testuinguru batean txertatu behar dira beti. Eskainitako lanak hauxe du helburu praktikoa: herrian garai jakin batean zer gertatu zen jakiteko eta gertakarien ikuspegi desberdinak jasotzeko idatzizko txosten bat egitea, herritarrek nola go- goratzen dituzten gertakariak, ikuspegi politiko eta pentsamolde desberdinak bilduz. Finean, memoria kolektibo bat izan nahi du lanak. Eta partekatua izateko eta argitara emateko bokazioa du. Memoria hauek bereziki garrantzitsuak dira ger- takariak bizi izan ez zituzten belaunaldi gazte- entzat, historiaren berri jakin dezaten eta modu berezian aintzat har dezaten pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzea zeinen garrantzit- sua den. Azken-azken helburua da gertatutakotik ikastea, gure gizarteak giza eskubideen urraketa larri eta askotarikoak berriro ez errepikatzea, eta belaunaldi gazteek arazo politiko edota sozialei aurre egiterakoan pertsonen eskubideak urratzeko tentaziorik ez izatea. Kasu guztietan berariaz adierazi behar da ge- nero-ikuspegiari loturiko zehar-lerroa, eta jaso- tako Giza Eskubideen urraketa eta arrazoibide guztietan aztertu behar da zehar-lerro hori, dena delako lekukotza, datu, taula, erreferentzia, ka- suistika eta abarretan. Lanari ekiteko, beharrezkoak dira honako hauek: Udalbatzaren adostasun politikoa, lan hau• abiatzeko. Talde guztiek eman behar dute onespena, edo gutxienez ez dute aurka egon behar. Lanari hasiera ematea errazteko, be- harrezko bilerak egin beharko dira “Memoria partekatu baterantz” txosten-ereduaren printzipioak adosteko eta sortutako za- lantza guztiak argitzeko, 6 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 6
  7. 7. Udalarekin solaskide zuzena: lanaren ar-• dura hartuko duen taldeak elkarrizketa zu- zena eduki behar du komunikazioa eta erabakiak hartzea errazteko, Udaleko pertsonen borondatea, parte• hartzeko eta informazioa emateko. Alde ho- rretatik, komeni da talde bakoitzak, ahal bada beste taldeen aurrean (eta bestela, ba- koitzak bere aldetik) txostenaren harira zer kezka nagusi dituen azaltzea: zer espero duen,• taldearen iritziz zer den ezinbes-• tean jaso beharrekoa, zein diren txostenaren aurkezpen• publikorako aurreikusten dituen oz- topo nagusiak. . Hasierako zehaztapen eta argibide horiek la- gungarri izango dira lanaren mamia fin- katzeko eta azken idazketa errazteko, borondate politikoa, udaleko talde politiko• bakoitza arduratzen da bere eragin sozialeko eremua lantzeaz, informazioa emanez eta el- karrizketatuak izan daitezkeen pertsona esanguratsuak proposatuz, eta parte hart- zera animatuz. Ideologia guztietako eta adin guztietako pertsonak elkarrizketatu- tako dira, eta generoari dagokionez oreka mantentzeko ahalegina egingo da. txosten mota hauetan ez da zuzenean bik-• timekin lan egiten haien lekukotzak jasot- zeko; izan ere, ez da hori helburua, bai baitira beste txosten mota espezifiko batzuk helburu horri begira. Hori horrela izanik ere, elkarrizketatuak izan dai- tezke, zuzenean edo zeharka, gertakari ho- rien biktima, edo memoria idazten duen taldeak erabaki dezake haiengana gerturat- zea, kasuarekin lotura duen xehetasunen bat jakiteko edo kontrastatzeko, denbora-tartea ezartzea: enkargua egi-• teko unean, denbora-tarte bat ezartzen da, herri horretarako zentzua izan dezakeen epealdi bat; beste aukerarik ez bada, 1956- 2016 aldia ezar daiteke, hori erabili baitu AR- GITUZek orain arte: hirurogei urte bigarren 7 Azken-azken helburua da gertatutakotik ikastea, gure gizarteak giza eskubideen urraketa larri eta askotarikoak berriro ez errepikatzea, eta belaunaldi gazteek arazo politiko edota sozialei aurre egiterakoan pertsonen eskubideak urratzeko tentaziorik ez izatea. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 7
  8. 8. aldi frankistan lehen salbuespen-egoera eza- rri zenetik6 . azken txostena hedatzeko konpromi-• soa: lan edo memoria hau ez da "tiradera batean gordetzeko" txostena edo espezialis- ten ikerketa-lanetarako egina. Herritarren eskura jartzeko materiala da beti, eta Uda- lak edo Bizikidetza Mahaiak memoria hurbi- lari buruz hasitako lanari jarraipena emateko laguntza moduan baliatu behar da; bi alde horiek lehenestekoak dira beti. Sortutako azken argitalpenari dagokionez, ko- meni da honako alderdi hauek kontuan hartzea (gomendio orokor gisa, adosten denaz aparte): iraupena: horrelako txosten bat egiteko,• batez beste, 6 eta 8 hilabete artean behar izaten da (aurreko bilerak, datuak biltzea, landa-lana, amaierako kontrasteak…), txostenari buruz: a) Udalaren jabetzakoa• da, b) taldea edo idazteaz arduratu den lan- taldea da egilea, eta c) aldaketak adosta- sunez baino ezin dira egin, aldaketak: arrazoizko epe bat emango da• udal taldeek lanean egon daitezkeen akatsak eta huts-egiteak identifika ditzaten. Ez da al- deen aldaketarik izango, batak edo besteak jartzen duena ez duelako gustuko, hutsune esanguratsuren bat edo udal talde• guztiek gehitu edo moldatu nahiko luketen punturen bat balego, aldaketa egiteko be- harrezkoa da: a) udal taldeen arteko adostasuna, b) memoria idatziko duen lantaldearekin ados jartzea eta c) epe jakin bat horiek egiteko, eta hortik aurrera ez da txostenean aldaketa gehiagorik egin ahal izango, argitalpena eta aurkezpena: Udalaren• kargura argitaratuko da lana, eta Udalak berak erabakiko du memoria idatzi duen lan- taldearen laguntza nahi duen aurkezpen pu- blikorako, ekarpen berriak: komenigarria litzateke bai• aurkezpenean eta bai ondoren, aukera ema- tea etorkizunean herritarrek eginiko ekarpe- nak, iradokizunak, beste gertakari batzuk, datuen zuzenketak, kritikak eta abar jasot- zeko (buzoien bidez, liburuan orri solteak utziz...). Argitalpen honekin ez da amaitzen Herriaren memoria: datuak eta lekukotzak jasotzea lan iraunkorra izan daiteke. Beraz, txostena ekarpen berriekin osatu ahal izango da; izan ere, ez da ahaztu behar me- moria modu iraunkorrean berregiten dela. 8 Argitalpen honekin ez da amaitzen Herriaren memoria: datuak eta lekukotzak jasotzea lan iraunkorra izan daiteke. Beraz, txostena ekarpen berriekin osatu ahal izango da; izan ere, ez da ahaztu behar memoria modu iraunkorrean berregiten dela. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 8
  9. 9. 1. TXOSTENAREN ESKEMA TXOSTENAREN edukiak, ahal den neurrian, honako eskeman agertzen diren puntuak jaso eta garatu beharko ditu: 1. Sarrera. 2. Txostenaren arrazoia: memoria partekatua eta indarkeria politikoa. 3. Txostenaren edukia: zer jasotzen den eta ka- suak nola sailkatzen diren. 4. Araudia: Biktimaren kontzeptua; biktimen eskubideak; aplikatzekoa den Giza Eskubi- deen nazioarteko legedia; nazioarteko, Euro- pako, Espainiako eta Euskadiko araudia eta legedia. 5. Jakinak diren giza eskubideen urraketak, herri- tarrei eragindakoak edo herrian gertatutakoak, bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko, psikiko zein moralerako eskubidea aurrena direla. Ho- rrez gain, ikerketa eta kontraste handiagoa es- katzen duten kasuak ere jasotzen dira, edo arrazoizko eta kontrajarritako bertsio bat baino gehiago dutenak. 5.1. Bizitzeko eskubidea urratzea. 5.2. Osotasun fisiko, psikiko zein moralerako eskubidea urratzea. 5.3. Pertsonen kontrako mehatxu larriak eta ja- zarpen-indarkeria, bizkartzainak behar di- tuzten pertsonak... 5.4. Estortsio ekonomikoa. 5.5. Ondasun materialen kontrako erasoak. 5.6. Beste urraketa batzuk: adierazpen-askata- sunerako eskubidea eta beste askatasun demokratiko batzuk... 5.7. Gehiago kontrastatzea eta ikertzea eskat- zen duten kasuak. 6. Laburpen-argazkiak. 7. Bultzada politikoa izan duen indarkeriaren on- dorioz sufrimendua eta bortxa eragin duten beste gertakari batzuk. 7.1. Heriotza eragin duten kasuak. 7.2. Zaurituak eragin dituzten kasuak. 8. Herrian jaio edo bizi diren pertsonen askotariko lekukotzak eta iritziak. Pertsonen memoria: Ira- ganari buruz jakitea eta hitz egitea, oraina ulertzea eta etorkizunari begiratzea. 9. Herriaren memoria kolektiboan zirrara eta era- gin berezia sortu duten gertakari esanguratsuak edo mugarriak. 10. Izan diren bortxazko gertakariei buruzko tes- tuinguruaren kronologia. 11. Amaierako oharrak eta gomendioak. 9 __________________________________ 6 Salbuespenezko neurri hori jada ez zegoen gerra zibilarekin zuzenean lotuta (hogei urte joanak ziren 1936ko Estatu Kolpetik); aitzitik, neurriaren helburua zen diktaduraren aurka sortutako oposizio-mugimenduak indargabetzea eta jazartzea (bereziki langileen eta ikasleen borrokak). Bitxia da neurri hori zer testuingurutan hartu zen, Espainia Nazio Batuen Erakundean onartu (1955eko abendua) eta hiru hilabetera, hain zuzen. Ikerketak irauten duen denboran “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 9
  10. 10. 2. TXOSTENA IDAZTEA GIZA eskubideen urraketetan larriena bizitzeko eskubidearen aurkakoa da, eta urraketa ho- rien berri jakiteko, Eusko Jaurlaritzak udalerri horretarako eginiko “Udal Erretratuak” doku- mentua hartzen da oinarri. Agiri hori herritar guz- tien eskura dago, eta horrez gain, egon daitezke kontuan hartu beharreko beste argitalpen osagarri batzuk ere. Bizitzeko eskubidearekin eta osotasun fisiko, psi- kiko zein moralerako eskubidearekin batera (hemen biltzen dira tortura kasuak), beste urraketa batzuk ere jaso behar dira, hala nola askatasun demokra- tikoen urraketak (adierazpen askatasunaren aurka- koak, adibidez), mehatxu larriak (bizkartzainen babesa behar izan duten pertsonak barne), ‘jazar- peneko indarkeriak’, estortsio ekonomikoa eta beste batzuk, baita ondasunen aurkako atentatuak eta erasoak ere (establezimendu, ibilgailu, etxebizitza, kale altzari eta abarren aurkakoak). Datu horiekin guztiekin “argazki-laburpen” bat egiten da, jakinak diren gertaerekin eta denbora- epe jakinen testuinguruan sailkatuta. “Beste sufrimendu batzuk” izeneko atalean, argi adierazi behar da kasu hauek ezin direla alderatu aurrez sailkatutakoekin. Kontzeptu horretan jasot- zen dira sufrimendua eragin duten zenbait gerta- kari, baina Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen arabera giza eskubideen urraketat- zat hartu ezin direnak. Hori dela eta, gertakari ho- riek jasan dituzten pertsonei, edo haien ondorengoei, ez zaie aitortza bera egiten errepara- zioaren ondorioetarako. Alabaina, sufrimendu horiek ez dira albo batera utzi behar eta ahaztu behar ger- tatutakoa ulertzeko ahalegina egiterakoan. Memoria kolektiboan eragina izan duten muga- rriak edo alderdi esanguratsuak ikerketa-lanaren eta landa-lanaren emaitza dira, eta batez ere el- karrizketatutako pertsonek adierazitako senti- mendu eta lekukotzen bidez jasotzen dira. 3. DATUEN JATORRIA DATU gehienak elkarrizketatutako pertsonen lekukotza zuzenen bidez jasotzen dira, baina badira zeharkako beste iturri batzuk ere, datuak 10 Bizitzeko eskubidearekin eta osotasun fisiko, psikiko zein moralerako eskubidearekin batera, beste urraketa batzuk ere jaso behar dira, hala nola askatasun demokratikoen urraketak, mehatxu larriak, ‘jazarpeneko indarkeriak’, estortsio ekonomikoa eta beste batzuk, ondasunen aurkako atentatuak eta erasoak barne. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 10
  11. 11. biltzeko: hemerotekak, argitalpenak eta elkarte eta erakundeen datu-baseak, adibidez; iturri ho- riek oin-oharretan edo amaierako bibliografian ai- patu behar dira argi eta garbi. Udalerrian bizkartzainen babesa behar izan zuten pertsonen kopurua (ez identitatea) eta haien kargua edo lanbidea jakiteko, Udalak ho- nako leku hauetan eska dezake informazio hori (halaxe egin zuten Lasarte-Oriako eta Elgoiba- rreko alkatetzek): a) Eusko Jaurlaritzako Segur- tasun Sailean eta b) Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren Herritarren Segurtasuna eta Ope- razio Sailean. Bi sail horiek kudeatu zituzten bizkartzain-zerbit- zuak: Eusko Jaurlaritzan Ertzaintzaren eta haren kargura zeuden segurtasun-enpresen bidez, eta Se- gurtasuneko Estatu Idazkaritzan, Estatuko Segur- tasun Indar eta Kidegoen bidez edo Barne Ministe- rioaren kargura zeuden segurtasun pribatuko en- presen bidez, Tortura salaketekin loturiko datak iturri zuzenen bidez kontrastatu ahal izango dira (herrian eginiko elkarrizketa eta lekukotzak eta Gogoran, 107/2012 Dekretuan aitortza jaso duten bikti- mak), baita EHUko IVAC-KREI Institutuak “Euskal Herrian 1960-2014 artean izan diren tortura eta tratu txar kasuak ikertzeko proiektua” lanean oi- narrituta egin duen datu-basean ere. Aipatutako lan hori 2017ko abenduan eman zen argitara, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren enkarguz. Biltzeko zailagoak dira mehatxu larriei, era guztie- tako jazarpenezko indarkeriei eta estortsio ekonomi- koari (“iraultza zerga”) loturiko datuak, biktimek ez 11 Gernikako Bakearen Museoa. Adam JONES /WIKIMEDIACOMMONS “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 11
  12. 12. dituztelako publiko egin, kasu bakan batzuetan izan ezik, edo datuen babesak ez duelako horretarako bide ematen. Informazio hori estimazioetan oinarri- tuko da gehiago, eta denbora beharko da osatzeko. Txostenean datuekin batera jasoko diren argaz- kien kasuan, egileen baimena edo irudi horiek utzi dituzten senideen baimena behar da, eta beti-beti aipatu behar da iturria. 4. ZER PERTSONA ELKARRIZKETATU IDENTIFIKATZEA ELKARRIZKETA mota bi daude: batetik, krono- logiari edo gertakari zehatzei buruzko datuak kontrastatzeko elkarrizketak (horiek informazioa es- kuratzeko eta txostena idatziko duen lantaldeak au- rrez lortutako datuak kontrastatzeko soilik izango dira); eta, bestetik, udalerrian gertatutakoaren “le- kukotzak” kapituluan bilduko direnak. Lekukotza horiek jasotzeko elkarrizketatuko diren pertsonak bi modutara aukera daitezke: a) txostena idatziko duen lantaldeak aukera ditzake bere kabuz, aurrez udal taldeen adostasuna ja- sota edo b) modu mistoan: batetik, talde politi- koek proposatutako pertsonak izan daitezke (talde bakoitzeko bi, adibidez), eta, bestetik, idazketaz arduratuko den lantaldeak, aurrekoez gain, beste pertsona batzuk aukera ditzake, uda- lerrian eginiko landa-lanaren arabera esangurat- suak direla uste badu. Kasu batean zein bestean, elkarrizketatuak profil askotakoak eta pluralak izango dira; besteak beste, udal karguak edo kargu ohiak, gi- 12 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 12
  13. 13. zarte-ekintzaileak, jaso nahi diren gertakari ze- hatzen protagonistak, udalerriko gizarte-sarea- ren eta historia hurbilaren berri dakiten pertsonak… Elkarrizketatuak ez dira ariko, inolaz ere, sigla baten izenean edo ordezkari; nahiz eta kargudunak izan, beti norberaren izenean ariko dira, eta jasotakoak iritzi pertsonalak izango dira. Ideologia, genero eta adinari dagokionez aukeraketa orekatua izango da. Hala ere, kontuan izan behar dira udalerriaren tamaina (zenbat biztanle diren), zer giza esku- bide mota urratu diren bertan eta zenbat urra- keta izan diren, eta elkarrizketa gehiago egitea zenbateraino izan daitekeen onuragarri edo ez. Pertsona gehiegi elkarrizketatzeak lana atzeratu eta zaildu dezake (transkripzioak, zuzenketak, ekarpenak testuan jasotzea…), eta lagina gizent- zeak ez du halabeharrez edukia orekatua eta plu- rala izango denik bermatzen. 5. LEKUKOTZEI BURUZ PRINTZIPIO orokorra da lekukotza emateko nahiz datuak kontrastatzeko elkarrizketatuko pertsona bakoitza argitalpenaren hasieran ager- tuko dela identifikatuta, lanari sinesgarritasuna emateko, eta irakurleek jakiteko erabili den infor- mazioa nondik jaso den. Horrek ez du esan nahi esaldi bakoitza identifikatuta joango denik, aurre- rago azalduko dugunez. Gerta daiteke, hala ere, lekukotza baliotsua eman dezakeen pertsonaren bat izena emateko egokieran ez egotea, egoera 13 Elkarrizketatuak profil askotakoak eta pluralak izango dira; besteak beste, udal karguak edo kargu ohiak, gizarte-ekintzaileak, jaso nahi diren gertakari zehatzen protagonistak, udalerriko gizarte-sarearen eta historia hurbilaren berri dakiten pertsonak… Elkarrizketatuak beti norberaren izenean ariko dira, eta jasotakoak iritzi pertsonalak izango dira. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 13
  14. 14. animiko/psikologiko zailean dagoelako. Kasua az- tertuko da eta salbuespena egin ahal izango da, beti ere esateko duena interesekoa bada herrita- rrentzat. Salbuespen gisa izenen bat ez ematea onartuz gero, horretarako arrazoien berri eman beharko zaio bizikidetza batzordeari edo txostena sustatu duen udal erakundeari. Lekukotzei dagokienez, argi utzi behar da hasie- ratik dena dela esangarria eta gai guztien gainean eman daitekeela iritzia, beti ere errespetuz egiten bada, gertakarietan oinarrituta edo norberaren iritzia dela argi utzita. Hasiera batean, ez da pert- sona jakinen aipamenik egingo (pertsona publi- koen kasuan izan ezik eta horiek erreferentzia gisa). Alde horretatik, ez dira jasoko pertsonen aurkako erasoak eta bereziki txostenean bertan beren burua defendatzeko aukerarik ez dutenen aurkakoak. Kargu publikoekiko desadostasunak eta kritikak jaso ahal izango dira, haien jardun politiko publi- koa dela eta, beti ere pertsona horrekiko errespe- tuz jokatzen bada eta gertakariak baino ez badira hartzen hizpide. 6. ELKARRIZKETAK EGITEKO PROZEDURA PERTSONA bakoitzarekin banaka-banaka hartu- emana egiten da (normalean, telefono bidez), elkarrizketa proposatzeko. Bileraren helburuak gai- netik azaldu ondoren, xehetasunik garrantzitsuene- tako batzuk jakinarazten zaizkio: Pertsonak ulertu eta onartu egin behar du el-• karrizketaren helburua. Horren harira, ones- pena eman beharko du bere hitzak erabiltzeko eta elkarrizketatu modura bere izena aipatzeko. Memoria idatziko duen lantaldeari emandako• datu jakin batzuk edo esaldi jakin batzuk be- reak direla jakiterik nahi ez badu, bere izena aipatzearen aurka ager daiteke, eta aintzat hartuko dira bere oharrak. Baldintza horietan argitaratzea garrantzitsua den ala ez balora- tuko da. Nolanahi dela ere, lantaldeak kon- trastatu egin behar ditu datu horiek hirugarren pertsonekin. Elkarrizketatua ahal bezain bat zaintzearren, pertsona horrek erabakitzen duen lekuan egingo dira elkarrizketak. Pare bat orduko elkarrizketak izan ohi dira, grabatu egiten dira eta elkarrizketatzaileak bat edo bi izaten dira, kasu bakoitzean erabakitakoaren arabera. 14 Elkarrizketatuak erabakitzen du elkarrizketa zer hizkuntzatan egin nahi duen. Hizkuntzari, euskara edo gaztelania izan, berezko garrantzia eman behar zaio. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 14
  15. 15. Elkarrizketatuak erabakitzen du elkarrizketa zer hizkuntzatan egin nahi duen. Hizkuntzari, euskara edo gaztelania izan, berezko garrantzia eman behar zaio eta pertsonak aukeratutako hizkuntzan egin behar dira elkarrizketak. Beraz, elkarrizketatzaileak elebiduna izan behar du. Elkarrizketa guztiak transkribatu egiten dira, eta, ondoren, hitzez hitz aipatuko diren esaldiak aterat- zen dira. 7. ELKARRIZKETAK ELKARRIZKETA aurretik txostenari buruzko xehetasun hauek guztiak azaldu behar zaizkio elkarrizketatuari: 1. lanaren xedea, 2. zergatik egin nahi zaion elkarrizketa ze- hazki berari, 3. elkarrizketa pertsonala dela, ez dela in- oren izenean ariko, 4. elkarrizketak grabatu egiten direla, on- doren transkribatu, eta informazioa –baita hitzez hitzeko esaldiak ere– lanerako era- biltzen direla (horretarako onespena eska- tuko diogu eta grabagailuan jasoko dugu), 5. kasu batzuetan izen-abizenekin erabiliko direla hitzez hitzeko esaldiak, eta beste kasu batzuetan izena aipatu gabe, 6. bere izena elkarrizketatuen artean ager- tuko dela eta, hortaz, nola agertu nahi duen galdetuko zaio: izena (berak eskatu- tako moduan idatziko da) eta lanbidea, be- tetzen duen edo bete izan duen kargua, gertakari garrantzitsuren batean izan duen zeregina… 7. elkarrizketaturen batek transkripzioa es- katzen badu, helarazi egingo zaio, eta au- kera emango zaio aldaketak egiteko, zerbaitekin ez bada gustura geratu. Horrek 15 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 15
  16. 16. badu bere “arriskua”, idatzi-irakurri-zu- zendu-irakurri-zuzendu… kale itsu batean sartzekoa, eta ahal dela saihestu egin behar da hori. Eskatzen duenari behin baino ez zaio emango transkripzioa, eta onartu egingo zaizkio moldaketak. 8. EGIN DAITEZKEEN GALDERAK ELKARRIZKETAKO pertsonei zer gidoiri jarrai- tuko diogun azaltzen zaie. Egin daitezken gal- derak lau ataletan elkartu daitezke. I.-Lehen atala: galdera pertsonalak 1. Pertsonaren aurkezpena, zer harreman duen udalerriarekin (zertan jardun duen, zer elkarte- tako kide den, kargurik izan duen, biktima den ala ez...). 2. Gertaeren testuinguru zabalean zein diren beretzat gertakari esanguratsuenak edo ga- rrantzitsuenak. Bizi izan dituen bortxazko ger- takariak eta gehien eragin diotenak: zein izan den/diren gertakari guztien artean zirrara han- diena eragin diona/diotenak: a) oro har, b) uda- lerri mailan (saiatu behar dugu kontatzen dituzten urraketak eta gertakari zehatzak modu egokian azal ditzaten, lagungarri izango baita tauletarako eta kronologiarako). 3. Gogoratzen dituen beste datu batzuk. II.-Bigarren atala: biktimak 4. Bere ustez, biktimei behar bezalako aitortza eta babesa eman zaie? 5. Zer egin du eta egiten ari da Udala biktimen alde? Bere ustez, zer ez da egiten eta egin be- harko litzateke? Eta kanpotik…? 6. Izan al da gerturatzerik bateko eta besteko biktimen artean? Bere ustez, garrantzitsua al litzateke halakorik izatea? 7. Zer gehiago egin beharko litzateke? II.-Hirugarren atala: memoria eta oraina 8. Nola definituko lukeen herriko giroa, gertatu zena, une hartan bizi zen moduan. Zer analisi egingo lukeen gaur egun, orduan gertatuta- koaz. 9. Bere ustez, zer faktoreri esker egin ahal izan zuten herritarrek aurrera? Zer ordain izan zuen horrek? Zer ekimen izan zen gertatzen ari zen guztia maila pertsonalean eta/edo sozialean “konpentsatzeko”? Zer babes eta laguntza izan zuten pertsonek? 10. Bere ustez, eta gaur egungo ikuspegitik, zer elementu izan zitezkeen lagungarri gertatu- takoak ez gertatzeko edo giza eskubideen ha- lako urraketarik ez izateko? 11. Gaur egun, zer ikuspegi duen herriko gi- roaz. 12. Zer egin dezake Udalak memoriaren, aitort- zaren eta erreparazioaren esparruan? IV.-Laugarren atala: bizikidetza eta etorkizuna 13. Aldaketarik edo aukera berririk hautema- ten al da bizikidetzarako? 14. Baiezkoa bada, zein dira aldaketa edo au- kera horiek? 15. Aurreranzko urratsak (hurbilketak…) eta atzeranzko urratsak (zein dira oztopoak?). 16. Etorkizunera begira, bere ustez zer egin be- harko genuke gizarte moduan eta pertsona mo- 16 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 16
  17. 17. duan giza eskubideen horrelako urraketarik ez errepikatzeko? Zer egin dezake Udalak gertatu- takoa errepika ez dadin? Puntu horiek ez dira mugiezinak; elkarrizketak malgua izan behar du, eta, beraz, zenbait galdera batean egin daitezke edo ataletako batean zaba- lago aritu gaitezke. Akordeoiaren mugimendua nola, hala luzatu edo estutu dezakegu elkarrizketa, elkarrizketatutako pertsonaren ezaugarrien eta kontatzeko daukanaren arabera. Elkarrizketan zehar gai berriak sortuko balira, hariari jarrai die- zaiokegu beti ere gai berriak interesekoak badira eta adarretatik asko joan gabe. Hori dela eta, jakin behar dugu eteten, sotiltasunez eta errespetuz, ahal denean berriro gidoira itzultzeko. Pertsona guztiak desberdinak gara, eta hainbat modutara adierazten dugu barnean duguna. 9. KRONOLOGIAREN IDAZKETA KRONOLOGIA elkarrizketen paraleloan eta modu independentean prestatu daiteke. Are- ago, kronologiak ikerlanerako zenbait mugarri eta ildo ezar ditzake, eta, beraz, hasieratik landu be- harreko elementua da. Azken batean, kronologia gertakarien bilduma bat da, testuinguru baten isla, eta lagungarri da gertatutakoaren ikuspegi zabala izateko. Elkarrizketatuek emandako lekukotzen arabera moldatu eta osatuko dugu kronologia hori, eta kontatutako bizipenak eskuartean ditugun biga- 17 Elkarrizketatuek emandako lekukotzen arabera moldatu eta osatuko dugu kronologia hori, eta kontatutako bizipenak eskuartean ditugun bigarren mailako iturrietako datuekin kontrastatuko ditugu; hemeroteka, datu-base, argitalpen eta abarretatik eskuratutako datuekin. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 17
  18. 18. rren mailako iturrietako datuekin kontrastatuko di- tugu; hemeroteka, datu-base, argitalpen eta aba- rretatik eskuratutako datuekin. Oro har, bultzada politikoa izan duen indarkeria- rekin loturiko gertakariak jasoko ditugu kronolo- gian, bai herrian bertan gertatutakoak bai beste leku batean gertatu arren herritarrei eragin diete- nak. Orokorrean, bizitzeko eskubidearen eta osotasun fisiko eta pertsonalerako eskubidearen aurkako urraketa guztiak jasoko ditugu kronologian, baita bultzada politikoa izan duten bortxazko beste gerta- kari batzuk ere. Herriaren memoria kolektiboan ga- rrantzia duten eta jakinak diren bestelako urraketa guztiak ere jasoko ditugu: adierazpen askatasuna- ren, mugitzeko askatasunaren eta ideologia-askata- sunaren aurkakoak, mehatxuak, jazarpenezko indarkeria, estortsioak, etab. 18 Gaizki egindako kronologiek, biografiek edo taulek sinesgarritasuna ken diezaiokete txostenari, alde bakarrekoa delako, ez delako osoa, gertakarien biktimek ez dutelako ontzat eman… Joseph INGO “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 18
  19. 19. Noski, zenbait elementu ezingo dira kronologiara bildu: eraso eta irain guztiak, pintada guztiak, me- hatxuak, hiri altzarien aurkako erasoak, manifes- tazioetan zauritu eta kolpatutako pertsona guztiak… Ezingo dira jaso familiaren intimitatean geratzen diren estortsio ekonomikoak ere, eta ezingo dira zenbatu beldurrak, pertsonengan era- gindako kalte animiko, sozial eta depresiboak… Bestelako gertakari orokor batzuk ere sar dai- tezke, testuingurua ulertzeko beharrezkoak diren neurrian, eta tokiko gertaeren nondik norakoak azaltzeko lagungarri badira, baina ez da komeni horietan luzatzea. Komeni da kronologia denbora-tartetan bereiz- tea, gertakariak zer testuingurutan jazo diren ho- beto islatzeko. Honako hau izan daiteke aukerako bereizketa bat: a) frankismoaren azken urteetan izandako gertakariak, b) Franco hil zenetik Espai- niako Konstituzioa onartu arte gertatutakoak, eta c) ordudanik izan diren gertakariak. Ez dira gauza bera diktadura eta demokrazia, baina giza eskubi- deen urraketak bi testuinguruetan gerta daitezke. 19“MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa KRONOLOGIAK, baita biogra- fiak eta taulak ere, lantaldeko pertsona batek baino gehiagok kontrastatu behar dituzte. Kronologiak, biografiek eta tau- lek inplikatu egiten dute txostena idatziko duen lantaldea; hain zuzen, lantalde horrek erantzun behar du horien aurrean, eta kon- tuan izan behar du zer inpaktu moral daukan egiten dugunak: akatsek edo ondo ze-• haztu gabeko datuek mindu egin dezakete aipa- tutako pertsona edota haren familia, publikoa edo esanguratsua• den gertakariren bat ahaz- teak edo ez aipatzeak pert- sona edota familia berriro biktima bihurtzeko bidea ekar dezake (muturreko kasuetan), gaizki egindako kronolo-• giek, biografiek edo taulek sinesgarritasuna ken die- zaiokete txostenari (alde bakarrekoa delako, ez de- lako osoa, gertakarien bik- timek ez dutelako ontzat eman…). Gertakari eztabaidagarrie-• tan, ikuspegi kontrajarriak edo bertsio bat baino ge- hiago dauden horietan, iturriak aipatu behar dira, beharrezkoa bada. Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 19
  20. 20. 1. AMAIERAKO LEHEN IDAZKETA IDAZKETAZ arduratzen den lantaldeak txostena aztertu eta zehaztu behar du. Zeregin garrant- zitsuenetako bat da berrikustea ea gertakari ga- rrantzitsu guztiak jaso diren, talde politiko bakoitzaren aurreikuspen nagusiak bete diren eta idazketa egokia den. Amaierako lehen idazketa egiten da. Idazketan esku hartu ez duen pertsonaren batek berrikusi behar du originala, idazketari loturiko alderdiak zaintzeko: ortografia, gramatika, idazkera ulerga- rria izatea eta abar. Txostenak akatsak baditu eta/edo ondo aurkeztuta ez badago, desitxuratuta geratzen da. 2. UDALARI AURKEZTEA ALDERDI teknikoei dagokienez, txostena hiz- kuntza bakarrean entregatuko da, non eta ez den besterik adosten eta aurkeztutako aurrekon- tuan baldintza hori islatzen Txostenaren luzera 100 eta 200 orrialde artekoa izan daiteke. Nolanahi ere, garrantzitsuena ez da luzera, edukia bera baizik. Ez da ona luzatzea lu- zatze hutsagatik. Kasu batzuetan, ia bortxazko gertakaririk izan ez denean, 50 orrialdera muga daiteke txostena, baina garrantzitsuena da bertan dena jasota geratzea. Maketatu gabe entregatuko da (aurrez besterik adosten ez bada behintzat). Udalari aurkezteko urrats hori hainbat fasetan banatzen da: Amaierako zirriborroa entregatzen da ira-• kurtzeko. Ahozko aurkezpena.• Adostasunez onartutako aldaketak (akatsak,• huts-egiteak…) sartzen dira dokumentuan. Amaierako dokumentua entregatzen da.• Ahozko aurkezpena: Hitzordua eskatzen zaio Udaletik enkargua egin zuten pertsona taldeari (bozeramaileen batzordea, bizikidetza batzordea, etab.). Aurretiaz ahozko aurkezpen bat egiten zaio en- kargua egin zuen taldeari. Gatazkatsuak izan dai- tezkeen edo eztabaida sor dezaketen alderdiak aipatzen dira bereziki, eta horiek sartzeko irizpi- deak zein izan diren azaltzen da. Ahalegina egiten da idazketa alde guztientzat ahalik eta egokiena izan dadin. Gatazkatsuak izan daitezkeela aurrei- kusitako puntuak ezin dira jaso batera utzi; izan ere, horrek gatazka gehiago ekarriko ditu epe motzera edo luzera eta tentsioa areagotuko du. Horrelako txostenen helburua beti da desadosta- sunak eta gatazkak bideratzen laguntzea, ez beste batzuk sortzea. Enkargua egin duen taldeari 10-15 eguneko epean beste bilera egiteko aukera eskainiko zaio, 20 Ikerketaren ondoren “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 20
  21. 21. tarte horretan txostena arretaz irakurtzeko, eta hala, zalantza guztiak argitzeko eta eman beha- rreko azalpenak emateko. Amaiaerako zirriborroa eta eztabaida: Bilera honetan dokumentuari buruzko iritziak, era- gozpenak eta kritikak jasotzen dira. Arrazoizko kri- tikak entzun eta onartu behar dira, eta, horien arabera, testuan dagozkion moldaketak egin. Ohartarazi behar da aldaketek eta moldaketa berriek, berez, erabat arrazoituak izan behar dutela, mugagabeko prozesu batean ez bi- hurtzeko. Salbuespen erabat arrazoituetan izan ezik, ez da komeni eta ez da onartu behar lekukotza berririk jasotzea; horrelakoak onartzekotan, aldaketak la- gungarri izan behar du bizikidetzarako eta gaizto- tutako edo erabat korapilatutako egoerak askatzeko (azken helburua da bizikidetza hobetzea eta gertatutakoa ulertzen laguntzea). Aldaketak dokumentuan jasotzea: Behin batzordearekin edo taldearekin puntu guz- tiak argitu eta gero, beharrezko aldaketak egiten dira –adostutakoak– eta berriro entregatzen da dokumentua, soil-soilik azken aldaketa horiek berrikusteko. Behin eta berriro azpimarratu behar da prozesua ezin dela amaigabe luzatu. Gehienezko data bat finkatu behar da egin be- harreko aldaketak egiteko. Dokumentuari buruzko eztabaidaren mugak: Ahoz aurkeztutako testua ez da dokumentu itxia, baina eztabaida eta aldaketa guztietara irekita ere ez dago. Txostena idatzi duen lantaldeak ikuspegia partekatzeko eta egiaz memoria partekatua dela bermatzeko asmoarekin aurkezten du.. Lantalde horrek badaki eta ulertzen du sentsibi- litate politiko desberdinek ikuspegi desberdinak di- 21 Ahoz aurkeztutako testua ez da dokumentu itxia, baina eztabaida eta aldaketa guztietara irekita ere ez dago. Txostena idatzi duen lantaldeak ikuspegia partekatzeko eta egiaz memoria partekatua dela bermatzeko asmoarekin aurkezten du. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 21
  22. 22. tuztela gertatutakoari buruz. Hala ere, eta kontuan izanda txostena Giza Eskubideen Nazioarteko Zu- zenbidean oinarritzen dela, lantaldearen iritziz ez luke eragozpenik egon behar irakurtzen duten pertsona guztiek onartzeko. Era berean, ahal duen guztia egingo du doku- mentuaren idazketa zaintzeko, ikuskera politiko guztiek ontzat emateko modukoa izan dadin. Dokumentuaren ahozko aurkezpenean, txostena idatzi duen lantaldearen iritziz gatazkatsuak izan daitezkeen puntuak jorratuko dira, eta aintzat har- tuko dira puntu horien gaineko ekarpenak. Entregatutako dokumentua irakurri ondoren, zenbait aldaketa egin ahal izango dira; besteak beste, dokumentuaren ulergarritasunean eragina duten kontuak argitzeko, behar bezala islatuta ge- ratu ez diren gertakari jakin batzuk zehazteko, edo ezinbesteko datuak edo lekukotzak gehitzeko. Aldiz, ezingo da dokumentuaren filosofiari eragin diezaiokeen aldaketarik egin. Giza eskubideen na- zioarteko zuzenbidean oinarritutako memoria plu- rala izatea, hori da lanaren filosofia. 3. AURKEZPEN PUBLIKOA ERABAKITAKO unean eta moduan egingo da txostenaren aurkezpen publikoa herritarren aurrean. Txostenaren edizioaren arduraduna den aldetik, Udalarena izango da aurkezpen publiko hori egiteko ekimena. Txostena idatzi duen lantal- deak prest egon beharko du aurkezpenean parte hartzeko, horrela eskatuz gero. Aurkezpenaren aurretik, elkarrizketatutako pertsonei emango zaie ekitaldiaren berri, eta jen- daurrekoa nola egin aztertuko da (aukerak: gon- bidapena egitea, ale bat eskura ematea, aurrez bilera bat egitea…). Elkarrizketatutako pertsona kopuruaren arabera eta aurreikus daitezkeen ara- zoen arabera erabaki beharko da hori, ekitaldia inoiz ez dadin porrota bihurtu, eta porrot horrek ez dezan memoria osatzeko lana deslegitimatu. Aurkezpenean, txostenaren oinarriak nabarmen- duko dira (memoria partekatua dela eta lanaren ardatza giza eskubideak direla), eta laguntza es- katuko da esanguratsuak izan daitezkeen beste gertakari batzuen ekarpena egiteko (hori nola egin adostu beharko da Udalarekin). Web bertsioren bat baldin badago, gertakari horiek eta beharrezko da- tuak bertsio horretan jaso ahal izango dira. 22 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:47 Página 22
  23. 23. 4. HURRENGO URRATSAK HASIERAN esan dugun moduan, hau ez da hemen bukatzen. Prozesuak jarraitu egiten du, Udaleko Bizikidetza Mahaiak, Memoriaren Ma- haiak edo izena edozein izanik ere udal taldeek bultzaturiko dinamikak eginiko lanean oinarrituta. Txostena idatzi duen lantaldea erretiratu egiten da, baina hor geratzen dira haren ekarpenak, ba- lorazioak eta iradokizunak, herrian bizikidetza lort- zeko ahaleginean hasitako bideari jarraitzeko. Memoria kolektibo hori ez da dokumentuarekin bukatzen; lan horrek jarraitu egiten du.. 23 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:48 Página 23
  24. 24. 1. ERANSKINA EGIN BEHARREKO LANAREN AURKEZPEN GISA UDALARI ENTREGATU BEHARREKO DOKUMENTUA ZER DA MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ DOKU- MENTUA? Herrian garai jakin batean gertatu zenari eta ger- tatzen denari buruzko ikuspegi desberdinak jaki- teko idatzizko txosten bat da, herritarrek nola gogoratzen dituzten gertakariak, ikuspegi politiko eta pentsamolde desberdinak bilduz. Finean, me- moria kolektibo bat eraikitzeko tresna izan nahi du lanak. Partekatua eta argitaratua izateko bokazioa du. Horren xedea da sufrimendua eta giza eskubideen urraketa eragin zituzten gertakari horiek jakitea, memorian iraungo dutela bermatzea eta haietatik ikastea, horrelakorik berriro ez gertatzeko. Beste urrats bat da, bizikidetza berreskuratzeko lan horretan, beti ere giza eskubideak errespetat- zeko eta gizarte-giroa hobetzeko ahaleginaren es- parruan. Ezin dugu pentsatu txostena izango denik bizi- kidetza-arazoen “konponbidea”; aitzitik, aurrez eta ondoren egin beharreko lan zabalago horretan urrats bat gehiago da. ABIATZEKO OINARRIAK: memoria barne-biltzailea izango da beti, eta,• beraz, ikuspegi guztiak biltzen saiatuko da, ezin du memoria partziala izan, urraketa• mota batzuei buruzkoa, nahiz eta horiek oso larriak izan, eta ezin du urraketen eragile edo biktima mota/talde bakar bat kontuan izan, EZIN DA ALKATETZAK BERE EKIMENEZ• HALA ERABAKI DUELAKO SOILIK EGIN: be- harrezkoa da Udalaren esku-hartze eta en- gaiamendua, eta indar politiko guztien “konplizitatea” eta lankidetza, komeni da une horretan Udaletik kanpora• egon daitezkeen alderdi esanguratsuak kon- tuan izatea, eta ahal den neurrian haien in- plikazioa ere bilatzea, giza eskubideei buruzko nazioarteko legedia• da txosten hauen oinarria (www.ohchr.org), eta aplikatzen den araua, berriz, honako hau: “urraketa berdinei, eskubide berdinak dagozkie”, ZER ESKATZEN DA? Udalbatzaren adostasun politikoa, lan hau• abiatzeko. Udaleko pertsonen borondatea, parte hart-• zeko eta informazioa emateko. Talde bakoit- zak argi adierazi beharko du: zer espero duen, bere iritziz zer den ezinbestean jaso beharrekoa eta zer eragozpen nagusi aurrei- kusten dituen memoriaren aurkezpen publi- korako. Denbora-tartea finkatzea (1956-2016 aldia• aholkatzen da, baina alda daiteke). Elkarrizketatuak izateko prest dauden au-• kera politiko guztietako pertsonen izenak ematea. Lana amaitzean, dokumentuaren gaineko• eztabaida egitea, asmo eraikitzailearekin eta ikuspegi zabalarekin. Argitara emateko konpromisoa (txostena• egiteko xedea ezagutzera ematea da, ez ti- 24 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:48 Página 24
  25. 25. radera batean gordeta uztea). Elkarrizketa zuzena: enkargua onartzeko –• nahiz eta beste erakunde baten bidez egin– ,txostena idatziko duen lantaldeak elkarrizketa zuzena eskatzen du. Horrelako txostenetan ez da zuzenean bikti-• mekin lan egiten haien lekukotzak jasotzeko; izan ere, ez da hori helburua, horretarako bai baitira bestelako txosten espezifiko batzuk. Onartu egin behar da txostena idatziko duen• lantaldea dela egilea: horrek esan nahi du txostena, behin Udalari aurkeztu eta bertan eztabaidatu ondoren, ez dela aldatuko eta bere horretan argitaratuko dela. ZER ESKAINTZEN DA? 100 eta 200 orrialde arteko txosten bat, hiz- kuntza bakarrean eta maketatu gabe (non eta ez den besterik adosten eta aurkeztutako aurrekon- tuan baldintza hori islatzen). Pertsona esanguratsuekin eginiko elkarrizketak izango dira txostenaren oinarria. Pertsonen hitzez hitzeko aipamen guztiek pert- sona horien onespena izango dute. Amaierako txostena entregatu aurretik, zirribo- rro bat aurkeztuko zaio Udalari, eta horretan oina- rrituta eztabaidatuko da lanaren gainean: egon daitezkeen puntu gatazkatsuak eta ondorio nagu- siak. Kasu hauetan baino ezingo dira aldaketak egin: gertakari edo datu esanguratsuren bat ai- patu gabe utzi bada edo lanean akatsak badaude. Aldaketa esanguratsurik edo zuzenketarik ados- ten bada, behin betiko bertsioan jasoko dira. TXOSTENAREN ESKEMA 1. Sarrera. 2. Txostenaren arrazoia: memoria partekatua eta indarkeria politikoa. 3. Txostenaren edukia: zer jasotzen den eta ka- suak nola sailkatzen diren. 4. Araudia: biktimaren kontzeptua; biktimen es- kubideak; aplikatzekoa den giza eskubideen na- zioarteko legedia; nazioarteko, Europako, Espainiako eta Euskadiko araudia eta legedia. 5. Jakinak diren giza eskubideen urraketak, he- rritarrei eragindakoak edo herrian gertatutakoak, bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko, psikiko zein moralerako eskubidea aurrena direla. Ho- rrez gain, ikerketa eta kontraste handiagoa es- katzen duten kasuak jasotzen dira, edo arrazoizko eta kontrajarritako bertsio bat baino gehiago dutenak. 6. “Laburpen-argazkia”. 7. Bultzada politikoa izan duen indarkeriaren on- dorioz sufrimendua eta bortxa eragin duten 25 Talde bakoitzak argi adierazi beharko du: zer espero duen, bere iritziz zer den ezinbestean jaso beharrekoa eta zer eragozpen nagusi aurreikusten dituen memoriaren aurkezpen publikorako. “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:48 Página 25
  26. 26. beste gertakari batzuk. 8. Herrian jaio edo bizi diren pertsonen askota- riko lekukotzak eta iritziak. Pertsonen memoria: iraganari buruz jakitea eta hitz egitea, oraina ulertzea eta etorkizunari begiratzea. 9. Herriaren memoria kolektiboan zirrara eta eragin berezia sortu duten gertakari esangurat- suak edo mugarriak. 10. Izan diren bortxazko gertakariei buruzko testuinguruaren kronologia. 11. Amaierako oharrak eta gomendioak. AZKENIK: Txosten bat egiteko 6 eta 8 hilabete artean• behar dira batez beste. Aurrekontua onartzean lanari noiz ekingo• zaion adosten da eta udal taldeekin lehen bi- lerak planifikatzen dira. Udalak konpromisoa hartzen du solaskide• bat jartzeko talde politiko bakoitzeko, harre- mana arintzeko. Dokumentua idatziko duen lantaldeak ulert-• zen du txostena: a) Udalaren jabetzakoa dela, b) egilea lantalde idazlea dela, eta c) Udalak ezin duela aldatu ez bada bien ados- tasunez. Argitalpena Udalaren kontura izango da;• aurkezpen publikorako lantalde idazlearen laguntza izan dezake. Lantalde idazleak eginiko lana zer baldintza-• tan erabil dezakeen adostuko da. 26 “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ” TXOSTEN EREDUA BURUTZEKO ESKULIBURUA argituz 2018ko martxoa Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:48 Página 26
  27. 27. Maqueta manual H1MC eusk_Maquetación 1 13/03/2018 22:48 Página 27

×