Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako bizitzeko eta osotasunerako eskubideen urraketaren mapa (osatu gabea)

23 visualizaciones

Publicado el

Hartutako epealdia: 1968tik 2011ra. 2011 Argituz

Publicado en: Noticias y política
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako bizitzeko eta osotasunerako eskubideen urraketaren mapa (osatu gabea)

  1. 1. 1 giza eskubideen aldeko elkartea - asociación pro derechos humanos pro human rights association - association en faveur des droits humains Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako bizitzeko eta osotasunerako eskubideen urraketaren mapa (osatu gabea)
  2. 2. 2
  3. 3. 3 Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako bizitzeko eta osotasun fisiko zein psikikorako eskubideen urraketaren mapa (osatu gabea) Oharrak - Hartutako epealdia: 1968tik 2011ra (1960an Directorio Revolucionario Ibérico de Liberación-ek (DRIL-ek) egindako atentatuaren salbuespenarekin). - Larriena da jakitea non dauden oraindik desagertuak diren sei pertsonak: José Humberto Fouz Escobedo, Jorge Juan García Carneiro, Fernando Quiroga Veiga, Eduardo Moreno Bergaretxe, José Miguel Etxeberria Álvarez eta Jean Louis Larre. Laburpena - ETAk eta beste erakunde batzuek hildako pertsonak: 829. - ETAk eta beste erakunde batzuek zauritutako pertsonak 2.600. - “Kontrolik gabekoak”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek hildako pertsonak: 72 eta 76 bitartean - “Kontrolik gabekoak”, talde faxistek, GALek, BVEk eta beste talde parapolizialek zauritutako pertsonak: 324 eta 339 bitartean - Poliziak hildako pertsonak: 93 eta 122 bitartean - Poliziak larri zauritutako pertsonak: 629 eta 666 bitartean - Torturatuak: zenbatu gabe. 1. ETA, ETA(m), ETA(pm), ETA VII, ETA VIII, Komando Autonomo Antikapilistak, Iraultza eta beste batzuk. (Euskal Herrian GRAPOk ez du atentatu hilgarririk egin) · Hildako pertsonak: 829 (Subdirección General de Atención al ciudadano y de asistencia a las víctimas del terrorismo; 857 beste iturriren arabera) Emakumeak: 56 Gizonak: 773 29 urtetik beherakoak (barne): 242 18 urtetik beherakoak: 22 (horietatik 11, 10 urtetik beherakoak) Militarrak eta poliziak: 486 (3 emakume / 483 gizon) Zibilak: 343 (53 emakume / 290 gizon) Bereizi gabeko atentatuak, nahasketak, errakuntzak edo bestelakoak: 151 - 16 ziren 15 urtetik beherakoak, - 10 kasutan ekintzaileek pertsonak nahastu zituzten, - 20 bertatik pasatzen ari ziren eta bonba-auto baten leherketak harrapatu, - 24 atentatuaren helburutzat aldez aurretik aukeratuak izan zirenekin bizi edo lagundu zuten senitartekoak ziren, - 4 beste pertsona bati bidalitako bonba-gutun baten leherketak hildakoak, - 42 lehergailuaren eztandak saltoki edo leku publiko batean zeudelarik harrapatutakoak, - 10 lehergailuak lanpostuan hildakoak - 22 sukaldari, mekanikari, ile apaintzaile, argiketari, garabi edo auto gidari lan egiten zuten zibilak ziren edo ibilgailu ofizialen gidari soldadutza egiten ari zirenak - besteak (3) “egon behar ez zuten” tokietan zeuden…
  4. 4. 4 Atentatuen ondoren umezurtzak: 1.438 (gehiago izan daitezke; zenbait kasutan gurasoak nola hiltzen zituzten ikusi zuten) Egileen arabera: ETA: 25 ETA(pm): 17 ETA(m): 721 ETA(VIII. Biltzarra): 1 KAA: 31 Iraultza: 1 Iparretarrak: 2 Beste erakunde: DRIL: 1 Hoz y Martillo (Zaragoza): 1 Autodefentsa piketeak: 1 “Mendeku”: 2 Itsasondoko gaztea: 2 Kontraste edo ikerketa gehiago behar duten kasuak: 241 · Zauritutakoak: 2.596 (Baltasar Garzon epaileak Batasunaren aurkako sumarioan 2002-08- 26an kaleratutako autoan 2.367 zenbatzen ditu, horiei beste 229 pertsona gehitu behar zaie, orduz geroztik zauritutakoak). Arrasto fisiko eta psikikoekin: 1.300 (horietako 150, edozein lan mota egiteko ezintasun osoarekin) Atentatuaren aldez aurreko helburu izan gabeko zibilak; nahasketak, errakuntzak edo bestelakoak.: 1.352 Atentatuetan zauritutako umeak: 86 · Bahitutakoak: 79 (+ 11 kontraste edo ikerketa gehiago behar dutenak eta 7 saiakera (ihes egin zuten, Poliziak ekidin zuen,…) Emakumeak: 2 / Gizonak: 77 Hildakoak: 18 (horietako hiru, desagertuak) Bahitzaileek aske utziak: 40 Polizia indarrek askatuak: 6 Zangoetan tiroak zituztela bahitzaileek aske utziak: 15 Bahitutako autoen gidariak (autoa ematera pistolaz beharturik, inguru bakartietan loturik edo atentatua egiten zen bitartean autoen maletategietan eramanik): 80. · Beste datu batzuk: Atentatu eta ekintza armatuak: 3.391 (Baltasar Garzon epailearen Batasunaren aurkako autoa, 2002ko abuztura artekoa) Kale indarkeriako ekintzak: 3.761 (1991 eta 2002 artean, Baltasar Garzon epailaren autoaren arabera) eta milaka sabotaia. Ekonomikoki estortsio egindako pertsonak: kopurua zehaztu gabe. Mehatxatutakoak: 2.000 pertsonak gutxi gorabehera bizkartzainak izan dituzte 1 “Kontraste edo ikerketa gehiago behar dute” kontzeptua mapa honetako hainbat ataletan agertzen da eta honako hau esan nahi du: nahiz eta desiragarri eta beharrezkoa den kasu guztietan zuzeneko lekukotzak jasotzea, kasu hauetan are beharrezkoagoa da. Kasuotan behar-beharrezkoa da gertakariak argitzea eta informazio eta kontraste gehiago izatea, zertarako eta, zehaztasunez eta alderdikeriarik gabe, modus operandi edo egiletzarekin lotutako gaiak argitzeko, bai iraganean ikerketarik egin ez zelako bai gaur egun datu nahikorik ez dagoelako.
  5. 5. 5 2. Poliziak2 Segurtasun indarrek hildako pertsonak: Guztira: 93 (+29 ikerketa gehiago behar dutenak) Emakumeak: 10 Gizonak: 83 Bataz besteko adina: 32 urte 18 urtetik beherakoak: 12 29 urtetik beherakoak: 41 Poliziaren zaintzapean: 9 (+11 ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 2 Poliziaren kontroletan edo antzekoetan: 19 (+10 ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 2 Nahasketak, errakuntza, gehiegikeria edo beste dela medio 16 (+5 ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 1 Zerbitzu kanpoko poliziekin izandako liskarretan: 16 (+1 ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 1 Manifestazio eta mobilizazioetan: 30 (+2 ikerketa gehiago behar dutenak.) Emakumeak: 4 Gizonak: 26 Heriotza zigorra ezarrita: 2 · Segurtasun pertsonak zauritutako pertsonak Guztira: 629 gutxienez (+37 ikerketa gehiago behar dutenak) Poliziak zauritutakoen bataz besteko adina: 24 urte 18 urtetik beherakoak: 39 (horietako zortzi 10 urtetik beherakoak) 29 urtetik beherakoak (barne): 80 Polizien kontroletan zauritutako pertsonak: 47 (+7 ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 3 Nahasketak, errakuntza, gehiegikeria edo beste dela medio 47 (+ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 5 Zerbitzu kanpoko poliziekin izandako liskarretan: 20 (+1 ikerketa gehiago behar dutenak) Manifestazioetan larri zauritutako pertsonak: 515 + kuantifikatu gabeko pertsonak (+6 ikerketa gehiago behar dutenak). Emakumeak: 65 gutxienez · Beste datu batzuk: Horren ondorioz umezurtz geratu diren umeak: kopurua zehaztu gabe oraindik Tortura: Zifrak oso ezberdinak dira iturrien arabera. Egiazko ikerketa bat egin behar da lehenbailehen atal honetako dokumentazio modu frogagarrian osatzeko (Istanbuleko Protokoloa, eta abar). Eskubideen urraketak eta jasanezinezko tratua espetxeetan: zenbatu gabea oraindik (sakabanatzea gehitu behar zaio honi) 2 Ez dira zenbatu estatu espainiarrean egoera berberetan hil edo zauritu diren pertsonak. Gure datuen arabera, 77 dira hildakoak eta 37, gutxienez, zauritutakoak.
  6. 6. 6 3. Talde parapolizialek, “kontrolik gabekoek”, edo eskuin muturreko pertsonek3 · Talde parapolialek, ultrek eta beste batzuek hildakoak Guztira: 72 (+4 ikerketa gehiago behar dutenak) Emakumeak: 11 Gizonak: 61 Bahituak eta hilak: 2 (emakume bat / gizon bat) Oraindik desagertuak: 2 (+1 ikerketa gehiago behar dutenak.) Desagertuak baina hilotz aurkituak: 2 (+1 ikerketa gehiago behar dutenak.) Emakume bortxatuak eta hilak aldarrikapen politikoarekin (BVE): 2 Atentatu eta erasoetan: 61 (+2 ikerketa gehiago behar dutenak) - horietatik, 9 hilabeteko haurdunaldia zuen emakume gazte bat, - bakarrik 20 ETAko kide Mobilizazioetan: 3 (emakume bat / 2 gizon) · Talde parapolialek, ultrek eta beste batzuek zauritutakoak Guztira 324 (+15 ikerketa gehiago behar dutenak) Emakumeak: 82 eta beste kasu oraindik identifikatu gabeak Gizonak: 199 eta beste kasu oraindik identifikatu gabeak Hilik gabeko atentatu ultretan edo parapolizialetan zauritutako pertsonak (jipoien, bonben eraginez...): 255 kasu (+15 ikerketa gehiago behar dutenak) Emakume bortxatuak aldarrikapen politikoarekin (Batallón Vasco Español edo beste batzuk): 14 eta oraindik zenbatu gabeko hainbat kasu gehiago. Bahitutakoak (inguru bakartietan edo autoetan galdekatuak, mehatxatuak eta torturatuak kasurik gehienetan): 55 Emakumeak: 9 Gizonak: 46 · Beste datu batzuk: Indarkeria horren ondorioz umezurtz geratu diren umeak: oraindik zenbatu gabeak Mehatxatutako pertsonak: oraindik zenbatu gabeak Ondasunen aurkako atentatuak (etxebizitzak, autoak, saltokiak) eta mehatxuzko ekintzak: 639 (Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritza, 2008ko ekaina) Egileen inguruko desadostasunagatik, ikertu gabe egoteagatik eta informazio faltarengatik, oro har argibide eta egiaztatze gehiago behar dutenak : 24 3 Ez dira zenbatu estatu espainiarrean egoera berberetan hil edo zauritu diren pertsonak. Gure datuen arabera, 41 dira hildakoak eta 25, gutxienez, zauritutakoak.

×