Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Orain da garaia

55 visualizaciones

Publicado el

Posible al da esparru lokalean biktimen oroimen bateratzailea? Esperientziak eta erronkak. Otsaila 2012 Argituz

Publicado en: Noticias y política
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Orain da garaia

  1. 1. gizaeskubideenaldekoelkartea asociaciónproderechoshumanos prohumanrightsassociation associationenfaveurdesdroitshumains ¿Esposibleunamemoriaincluyente delasvíctimasenelámbitolocal? Experienciasydesafíos Eltiempoesahora giza eskubideen aldeko elkartea asociación pro derechos humanos pro human rights association association en faveur des droits humains Posible al da esparru lokalean biktimen oroimen bateratzailea? Esperientziak eta erronkak Orain da garaia Eltiempoesahora Oraindagaraia CUBIERTAEUSK-CAST_Maquetación104/05/1213:18Página1
  2. 2. giza eskubideen aldeko elkartea asociación pro derechos humanos pro human rights association association en faveur des droits humains Posible al da esparru lokalean biktimen oroimen bateratzailea? Esperientziak eta erronkak Orain da garaia
  3. 3. Argituz irabaz asmorik gabeko giza eskubideen aldeko elkarte bat da, bere xedea, pertsona orok, euskal esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideei buruzko beste nazioarteko arauetan aldarrikatutako giza eskubide guztiak gozatuko dituzten egoera lortzea da. Ikuspegi honek bultzaturik, giza eskubideen aldeko sustapen lanen baitan, Argituz-en xedea osotasun fisiko eta mental eskubidearen, kontzientzia eta adierazpen askatasunaren eta bereizkeriarik ez nozitzea eskubidearen aurkako zapalketa larrienak galarazi eta bukatu asmoz, ikerketa eta ekintza lanak egitea da. ORAIN DA GARAIA POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak Ikerketa honen koordinatzailea: Carlos Martin Beristain Argitalpen honen koordinatzailea: Andrés Krakenberger Elkarrizketak: Sabino Ormazabal Carlos Martin Beristain Andrés Krakenberger Testuen begiztatzea: Bertha Gaztelumendi Xabier URMENETA Maketazioa: Iñaki Lekuona By ARGITUZ Giza Eskubideen Aldeko Elkartea. Is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License.
  4. 4. 1. BIKTIMEKIKO AITORTZA NEURRIAK ETA NEURRI SINBOLIKOEN GARRANTZIA. AUKERAK ETA MUGAK. Aitortza ekimenen zentzua Eragile edo talde politikoen aitorpena Biktimen parte-hartzea Aitortza ekintzen funtsa Komunikabideen zeregina Neurri sinbolikoen balioa. Eginkizunak Oroimen kolektiboaren zeregin prebentiboa 2. ESPARRU LOKALEAN ESPERIENTZIA EAEN: EBOLUZIOA, ARAZOAK ETA ERRONKAK. Biktimen oroimenerako tokian tokiko ekimenen eboluzioa Esperientzia desberdinak eta instituzioen erantzuna Arazoak eta zailtasunak tokian tokiko ekimenetan Indarkeriari lotutako faktoreak Babes sozialaren inguruko desberdintasunak Zigorgabetasunaren ondorioak Jarrera politikoari lotutako faktoreak Komunikazioari lotutako kontuak: gaizki-ulertuak, ñabardurak edo irainak Aukerako oroimenak: eragin lokala eta biktimen gizarteratzea Iragan eta orainaren artean: Arrigorriagan oroimen gatazkatsuaren adibidea Tentsioa eta giza gatazka. Onarpenerako aukera berriak. Zizurkil Onarpenerako borroka luzea. Santurtzi 3. ROIMEN BATERATZAILEA ERAIKI DAITEKE? Zer da oroimen bateratzailea? Mehatxuengatik beldurra eta testuinguru positibo baten falta, oroimenarentzat oztopo moduan Egiaren garrantzia ikertu ez diren kasuetan Biktima kontzeptua eta oroimen bateratzailearen erronka Oroimenaren adierazpideak Izenak eta oroimen bateratzailearen zailtasuna Onarpen prozesuak eta gatazkak Jokabide politikoen aldaketa Orain da garaia 8.ORRIALDEA 16.ORRIALDEA 45.ORRIALDEA
  5. 5. Posible al da esparru lokalean biktimen oroimen bateratzailea? Esperientziak eta erronkak 4. OROIMEN KOLEKTIBOAN PARTE HARTZEN DUTEN INSTITUZIO ETA PERTSONEN INPLIKAZIOAK Konfiantzazko harremanak sortzea Politizazio arriskua Kontsulta eta parte-hartzea Norberaren jarrera zalantzan jartzea Gurutzatutako sentsibilitatea Bidegabeko sufrimenduaren aurrean jarrera hartzea Zilegitasuna eta konfiantza sortzea Arazoaren ikuspegia aldatzen duten legitimitatea duten pertsonen aitorpena Elkar jotzen duten elementuak ulertzea Senideen erantzunak aintzakotzat hartzea Erabilpen politikoa saihestu eta kontzientzia denontzat sortzea Zuzentasunez tratatzea ez da biktimizazioa berdintzea. Diskurtso zehatza eta bateratzailea Mugak kontuan hartzea Orain da garaia. Aldaketa gogoa erakusten duten ekintzak 5. ONARPEN NEURRIAK ETA NEURRI SINBOLIKOETARAKO GOMENDIOAK Biktimen parte-hartzea kontuan hartzea Inplikazio eta zehazkizunei kargu egitea Ikuspegia aldatzea Barkamen eskakizunak edo erantzukizunaren onarpena Tokian tokiko ekimenak koordinatzea Monumentuak eta leku sinbolikoak erasoetatik babestea Bere neurrian jarri eta ekimenei jarraipena ematea Garrantzia duten lekuak eta proiekzioa Deialdi orokorrak: oroimen bateratzailea aintzakotzat hartzea Oroimena etorkizunari begira 66.ORRIALDEA 83.ORRIALDEA
  6. 6. T estigantza horrek Euskal Herriko indar- keriaren oroimenak elkar lotzen ditu. Inesen aita 38 urte zituela hil zuten. 1977ko maiatzeko amnistiaren aldeko manifestazioetan parte hartzeagatik poliziak jipoitu ondoren Bilboko Epaitegira salaketa jartzera joan zenean bahitu zuten. Inkontrolatu- tzat hartzen zen eskuin muturreko talde polizialak edo parapolizialak bahitu eta errizino-olioa eta ko- ñaka neurrigabe edanarazi zioten. Egun batzuk beranduago hil zen eta heriotza ofizialki arazo he- patikoen ondorioa izan zela esan zuten. Euskal He- rriaren kasuan, indarkeria politikoa eta terrorearen erabilera honelako istorioetan uztartzen dira. Mes- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 6 “Beste biktimei egiten dizkieten omenaldiak ikustea zein mingarria den ikusiko balute… Zergatik batzuei bai eta besteei ez? Nik neuk edozein indarkeria gorroto dut eta biktima guztiek aitortuak izateko eskubidea dutela uste dut. Baina aitortzak publikoa izan behar du, niri, EA0n (Estatuko Aldizkari ofiziala) argitaratzeak ez dit ezertarako balio”. Inés Núñez1 , Francisco Javier Núñez Fernándezen alaba, kontrolik gabekoen esku hildakoa.
  7. 7. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 7 pretxatuak izan diren bizitzak. Horietako askori ez zaie aitorpenik egin, edo biktima edo eragilea izan zenaren arabera edo bere jarrera politikoari begira epaituak izan dira, baina ez da kontuan hartu beren giza eskubideak urratu zituztela. Edonola ere, istorio bakoitza bakarra da eta errespetua merezi du. Txosten honek, Euskal Herrian indarkeria eta giza-eskubideen urraketa larria dela eta, terroris- moaren eta indarkeria politikoaren biktimen oroi- men bateratzailea eratzeko aukera aztertzen du. Txostena hiru zatitan banatuta dago. Lehenen- goan giza-eskubideen urraketen biktimei eskaini- tako erantzukizunaren aitortza-ekintzak eta oroimen kolektiboko neurri sinbolikoen nazioar- teko esperientzia aztertzen ditu. Bigarrenean EAEn2 ,burutako hainbat esperientzia ikertzen da, arazoak, intzidentziak, zailtasunak eta esparru lo- kalean oroimen-ekintza hauen protagonisten hausnarketak. Bereziki problematikoak diren ka- suak aztertzen dira eta horiek historian hurbilean sortu dituzten erronkak. Beste aldetik Estatuaren agente, GAL edo ETAren biktima ezberdinen tes- tigantzak3 jasotzen dira, betiere, oroimen baterat- zailearekin harremanetan dauden aldeak azpimarratuz. Hirugarren atalean berriz, Euskal Herriari dagokion aipatu oroimen horren erronkak eta ikasketak jorratzen ditu. Biktimarekiko harre- manak eta esparru lokaleko lan prozesuak kon- tuan izango dituzten irizpideak finkatu nahi dira eta horrekin batera oroimen bateratzaile hori, orain eta geroan, aitortza eta indarkeriaren pre- bentzioaren tresna bihur dadin, beharrezkoak diren erronkak kontuan hartuko dira. Horietako gai asko, gizartearen polarizazioaren eta jarrera politikoaren menpe daude eta horren ondorioz, esperientzia edo erronka hauen aurrean modu jakin batean kokatzen gaituzte. Hitz egiten duenaren arabera erreakzionatzen dugu eta ez esaten duenaren arabera. Ekintza batzuk justifi- katu egiten dira helburu politikoarengatik eta su- frimendua neurtu egiten da biktima zein den ara- bera. Beste kasuetan biktima batzuen esperientzia txikiagotzen da beste batzuena aldarrikatu egiten den bitartean. Gorabehera horiek arlo pertsonalean ez ezik, gi- zartean ere eragina dute, gure oraingo historiaren parte diren eztabaidak, jarrerak eta isiltasunak eraginez. Garai ezberdinetan, ETAren indarkeriak, eskuin muturreko taldeenak edo Estatuko agen- teen indarkeriak gizartean izan duten eragin itzela erakutsi dute esandako gorabeherek. Esparru lokalean oroimen honek planteatzen di- tuen erronken analisia egin ahal izateko, sentsibi- litate politiko ezberdinetako eragile eta biktimekin elkarrizketak burutu ziren eta eztabaida publikoa eta gatazka sortu duten hainbat kasu enblematiko ikertu ziren. Hori dena modu partzialean egin zen honako kontu hauetaz hitz egitea oso zaila delako. Elkarrizketak egin ziren garaian baztertze politi- koa eta indarkeria zeuden oraindik, ETAren indar- keriaren amaiera oraindik zalantzazkoa izanda. Testua, elkarrizketatutako pertsona askorentzat zaila den eta maiz liskar iturri den gaia jorratzen saiatzen da. Indarkeriak urratutako harremanak konpontzeko, ezinbestekoa da erantzukizunaren onarpena eta oroimena. __________________________________ 1 Hiru urteko neskatoa zen Iñes Nuñez aita hil zenean. “Aita gibeleko gaixotasun batek jota hil zela pentsatzen hasi naiz, amak 18 urte bete nituenean egia esan zidan arte -dio-. Amak ez zuen nahi ni gorrotoarekin haztea. Orduan heldu zitzaizkidan niri shocka eta amorrua. Ni aitarik gabe hazi nintzen, baina ondorioak gogorragoak izan ziren amarentzat, lanean hasi behar izan baitzuen gu aurrera ateratzeko eta inoiz hitz egiten bazuen zerbait gertatuko zigulako beldurrez”. 2 Euskadiko Autonomia Erkideagoa edo Euskal Autonomia Erkidegoa. 3 Testigantza horiek 2011/10/20a baino lehen jaso ziren, hau da, ETAk ekintza armatuari behin betiko utziko ziola iragarri aurretik.
  8. 8. 1. BIKTIMEKIKO AITORTZA NEURRIAK ETA NEURRI SINBOLIKOEN GARRANTZIA. AUKERAK ETA MUGAK. Zertaz ari gara aitortza edo oroimena esaten du- gunean? Zein funtzio bete dezakete ekimen horiek indarkeriak edo biktimen bazterketak hautsi dituen harremanak berreskuratzeko? Azken 15 urteotan, baita lehenago ere, oroimenerako ekimen asko bu- rutu dira. Horietako asko esparru lokalean, hurbi- len zeuden biktimekin eman dira. Atal honetan oroimen kolektiborako neurri sinboliko eta bikti- mekiko aitortza neurriei buruzko ikerketak eta hausnarketak laburbiltzen dira. Aitortza ekimenen zentzua Giza eskubideen urraketa kasuetan, erantzukizu- naren aitorpen publikoa erreparazio moralaren neurri sinbolikoen parte dira. Onarpen ekimen hauek biktimek merezi duten duintasuna eta sa- tisfazioa ematea dute helburu erantzukizunaren aitortza publikoa bultzatuz, dela urraketaren egi- leak izateagatik, dela biktimak ez babesteagatik. Aitortza ekimen horiek biktimei barkamen-es- kaera, beren duintasunaren onespena eta giza es- kubideen zapalketarekiko kritika eduki behar dute bere baitan. Aitortza ekimenak oso neurri sentikorrak dira, gertaeren bidegabekeria eta biktimen duintasuna onartzeko osagai sinboliko handia dutelako eta urraketen prebentziorako konpromiso publikoak suposatzen dutelako. Baita, estatu, instituzio, gi- zarte edo sentsibilitate politiko desberdinen arteko harremanetan joera berriak markatuko duen itu bat izan daitekeelako ere. Aitortza publikoa beharrezkoa da gertaerek arra- zoi sozial eta politiko bati erantzun dietelako eta askotan, arrazoi politikoa dela medio, biktimak baztertuak eta baita, batzuetan, irainduak ere izan direlako. Gizartearen aitortzarik gabe, biktima asko euren esperientzia zalantzan jarri dela sen- tituko dute. Zentzuaren ikuspuntutik, onarpen publikoaren ekimenak, espontaneoak ez badira ere, egoera edo lege batek bultzatuta baizik, bereziki adieraz- garriak dira, batez ere, instituzioen biktimekiko tratuaren koherentziari dagokionez. Gutxienez, erantzukizunezko eta konpromisozko adierazpen argia izan beharko lukete biktimekiko etorkizuneko tratuari buruz. Urteetan jazarriak eta baztertuak izan diren pertsonentzat, honelako ekimenek toki sinbolikoa suposatzen dute; beharbada, une ho- rretan baino ez dute sentitzen instituzioentzat ga- rrantzizkoak, eta, baldinbaitere, ondo tratatuak direla. Txosten honetan tokian tokiko oroimenaz hitz egiten bada ere, urraketa berdinengatik kaltetuak izan diren pertsonei erreparazio morala ere es- kaintzen die aitortzak ekimen orokorragoetan. Kasu horietan aitortzak garrantzi kolektiboagoa hartzen du, eta horren adibide ETAren biktimak eta Eusko Jaurlaritzak EAEko hiru hiriburuetan egindako ekimenak (2007ko apirilaren 22an Bil- boko Euskalduna Jauregian, 2008ko maiatzaren 18an Donostiako Kursaalean eta 2009ko azaroa- ren 29an Gasteizko Printzipal Antzokian) ditugu. Horrek ez ditu mugatzen beharrezkoak diren onar- pen berriak, bereziki esparru lokalean. Neurria betetzeak berez badu zentzurik, baina erreparazioarekin zerikusirik duten beste ekimen multzo batzuei ere erantzuten diete, eta horiekin ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 8
  9. 9. koherente izan behar du. Hala eta guztiz ere, prak- tikan burutzeak anbibalentzia eta zailtasun han- diak sortzen ditu aitortzaren zintzotasun eta konpromiso mailaren inguruan. Aitortza ekimenak funtzio psikologiko aparta bete dezake bidegabekeria eta ahazte egoera gaindituz, iragan traumatikoa orainean integra- tuz. Beste erreparazio sinbolikoetan bezala, bik- tima eta senideentzat aitorpen ekimenak esanahi anitzak ditu, gertatukoak komunikazioa abian jar dezake, ekimenaren beraren zentzuari eta bere inguruko arazoei buruzko elkarrizketa piztuz. Noizean behin familian enkistaturik lu- zaro daramaten arazoei aurre egitera behartzen du horrek eta, beraz, ekintza horiek oso modu arduratsuan egin behar dira. Ekimen komunitario edo lokaletan solaskideen- tzat esanahi ezberdina izan dezake. Esaterako, po- litizatuagoak diren biktimentzat, ekimena, ukatuta izan den talde-historiaren aldarrikapena izan dai- teke, beste batzuentzat berriz, aurrekari historikoa eta onarpen pertsonala izatea da garrantzitsuena. Eragile edo talde politikoen aitortza Orokorrean, munduko herri gehienetan, giza es- kubideen urraketa edo gehiegikerien errudunek ez dute normalean bere erantzukizuna eta biktimen duintasuna onartzen. Sarritan, euren erreakzioa izaten da gertaeren erantzukizuna egoerari lepo- ratzea edo ukatzea, -edo euren parte-hartzea ere ukatzea-, eta gertatukoaren ikuspegi topikoa edo hotza ematea. Eragileek ez onartze horrek zalantzan jartzen du aitortzaren zentzua, eta emoziozko anbibalentzia sortzen du. Kaltea pertsona zehatz batek sufritu duenean, askotan biktimek kaltearen eragileak berak bere erantzukizuna onartzea nahi dute. Eba- luatzea eta bere ikuspegia kontuan hartzea erre- parazioaren prozesuaren zati bat da, biktimen sentsibilitatea aitortzaren esanahiarekin elkartuz, herri osorako garrantzitsua izan dadin. Beste kasu batzuetan biktimek nahiago dute ha- rreman pertsonalik ez izatea, baina edozein mo- dutan, erantzukizunaren aitortza eta iragan traumatiko hori asumitzea beharrezkoa litzateke, kasu honetan ETAren aldetik, edo beste modu ba- tean ezker abertzalearen aldetik; eta Estatuaren ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 9 Aitortza publikoa beharrezkoa da gertaerek arrazoi sozial eta politiko bati erantzun dietelako eta askotan, arrazoi politikoa dela medio, biktimak baztertuak eta baita, batzuetan, irainduak ere izan direlako. Gizartearen aitortzarik gabe, biktima asko euren esperientzia zalantzan jarri dela sentituko dute.
  10. 10. aldetik, 80ko hamarkadako gerra zikina bezalako legez kanpoko praktikak babestu eta torturaren salaketak mespretxatu zituzten alderdi politikoen aldetik. Estatuak edo Estatuarekin bat egiten zuten eskuin muturreko taldeek eragindako giza eskubideen urraketak direla-eta, gobernuak edo oraingo agintariek erantzukizuna onartzeak, uka- tua den indarkeriazko iragan horrekin bukatzea suposatuko luke. Kasu horietan erantzukizuna onartzen duten aitzindariak beharrezkoak dira, zera kontuan har- tuz: 1) onarpena egiten duenaren maila sinbolikoa gertaeren larritasunarekin bat etortzea; 2) iraga- neko urraketekin hautsi izanaren adierazpena, alde politiko oso baten edo, beste kasu batzuetan, Estatuaren beraren konpromisotzat hartuta izan dadin; 3) onarpen horren koherentzia, jokabide edo borondate politikoaren aldaketa adierazten duten urrats argien bitartez. Biktimen parte-hartzea Biktimen parte-hartzea oinarrizko kontua da oroi- men ekimenetan. Ekitaldi-mota dela-eta, biktimen itxaropenen erabilera, biktimen parte-hartzea, eta abar.., frustrazioa saihesteko eta aukerak eba- luatzeko garrantzitsuak dira, batez ere duintasun kutsua duten ekitaldiei buruz ari garelako. Horrelako ekitaldiek zalantzak sortzen dituzte biktimengan, nork hartuko duen parte, bere gara- pena, bere egokitasuna, eta abar… Ekitaldia elka- rrekin prestatzeko eta biktimen ikuspuntua kontuan hartzeko aukerarik izan ez denean, eki- men horien egokitasun-maila txikiagotu egiten da. Ekitaldirik konpongarrienak, biktimen eta senideen ikuspuntutik behintzat, prozesuan euren parte- hartzea erraztu dutenak izan dira. Sarritan, aitortza-ekimena irakinaldi emozio- nala izateaz gain, nolabaiteko anbibalentzia eta minberatasun unea ere izaten da. Hau da, zen- tzua emateko aukera da, baina era berean ahul- tasuna erakustekoa. Aitortzak poztasun itzela eman dezake, baina prebentzioan benetako kon- promiso-mailari buruzko zalantzak ere sor di- tzake. Parte-hartzea, beraz, ekitaldi horien kalitatearen adierazle izan beharko litzateke. Hasiera hasieratik ekitaldiaren diseinuan, datak jartzerakoan, eta beste kontuetan partaide izateak erraztu egiten du ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 10 Sarritan, aitortza- ekimena irakinaldi emozionala izateaz gain, nolabaiteko anbibalentzia eta minberatasun unea ere izaten da. Hau da, zentzua emateko aukera da, baina era berean ahultasuna erakustekoa. Aitortzak poztasun itzela eman dezake, baina prebentzioan benetako konpromiso- mailari buruzko zalantzak ere sor ditzake.
  11. 11. senideentzat zentzu handia duten beste pertsonak ere integratzea. Batzuetan lagun, senide edo adis- kideak bertan egotea poztasunaren iturburu izaten da, edo zentzua ematen dio ekitaldiari aitortza eta oroimenaren ikuspegitik, testuingurua agintarien jarrerarengatik kritikoa bada ere. Aitortza ekintzen funtsa Barkamena eskatzea, publikoki egitea eta eragin- dako kaltea ahal den moduan konpontzen saia- tzea, beste herrialdeetako esperientzietan, beti izan da funtsezkoa tankera honetako ekitaldietan. Oso arrunta izaten da biktimek adieraztea edukiak enfasia behar duela.. Mezu-motari buruzko xehe- tasunak, aitorpena nola adierazten den, erantzu- kizunaren onartzeko modu argia eta barkamena eskatzea sentsibilitate handiko kontuak dira, eta esanahi handikoak. Aitortza hutsak, gertatukoaren erantzukizuna argi eta garbi onartu gabe eta kri- tika moralik egin gabe, askotan ekintzaren legiti- mazioa gutxitzen du eta biktimengan atsekabea eragiten du. Laburbilduz, edukia, parte-hartzaileen portaera eta aitortza adierazpen argia barne, ekitaldiaren alde azpimarragarriak dira. Baina nola burutzen den, edukia bera bezain garrantzitsua da. Aitor- tzaren zehaztasunak egokiak eta positiboak izan daitezke, baina era berean ekitaldiaren zentzua desitxuratu dezakete. Hitza hartzeak, biktimen kokapenak beste kolektiboekiko edo aginteekiko esanahi sinbolikoa dute, esaterako, eta horren arabera ekintzaren zentzua bata edo bestea izan daiteke. Komunikabideen zeregina Hedapena aitortza publikoaren aldea da. Beste he- rrialdeetan aitortza ekimenak izan dituzten bikti- mak eta senideak oso positiboki baloratzen dituzte komunikabideetan izan duten oihartzuna, zeren eta gizartean izan duten eraginaren adierazle mo- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 11 Parte-hartzea, beraz, ekitaldi horien kalitatearen adierazle izan beharko litzateke. Hasiera hasieratik ekitaldiaren diseinuan, datak jartzerakoan, eta beste kontuetan partaide izateak erraztu egiten du senideentzat zentzu handia duten beste pertsonak ere integratzea. Batzuetan lagun, senide edo adiskideak bertan egotea poztasunaren iturburu izaten da, edo zentzua ematen dio ekitaldiari aitortza eta oroimenaren ikuspegitik, testuingurua agintarien jarrerarengatik kritikoa bada ere.
  12. 12. duan ulertzen baitute, batez ere gertaerak bereziki kaltegarriak izan direnean. Komunikabideak bertan egotea ezinbestekoa da senideek jazoerari zabaltze handia eman nahi dio- tenean. Hala ere beste kasuetan, publizitatea ne- gatiboa suerta daiteke, batez ere biktimei buruzko informazioa behar den errespetuz tratatua ez de- nean edota polarizazio sozial handia ematen de- nean. Neurri sinbolikoen balioa Neurri sinbolikoak ez dira bakarrik gertaeren ezagu- penean zentratzen, bere garrantziaren errekonozi- menduan eta biktimenen onarpenean baizik. Toki sinbolikoak, oroimen tokiak eta toki erritualak ai- tortza ekimenen parte dira, biktimak eta euren hel- buruak gogoratzeko bidea ematen dutelako. Aitortza ekitaldietan bezala, sinbolo horiek askoz ere eragin- korragoak dira bizirik atera direnen sentimenduari erantzuten diotenean eta sozialki aipagarriak dire- nean. Mesedegarriagoak ere izan daitezke, iraga- neko ikasketak ikono moduan mantentzen duten heinean, oroimen kolektiboaren parte bezala. Senideentzat, neurri sinboliko horiek irudi bat edo euren lagunen oroimena abstraktuan irudika- tzen dute. Ordainbideak eman dutenen inguruan ere irudikatzen dute zerbait; adibidez, erantzuki- zuna onartzeko modu bat, herritarrontzako zaintza edo galerengatik konpentsazio morala. Dena dela, neurri sinbolikoaren balioa prozesu pertsonal edo kolektiboarekin lotuta dago. Hau da, biktimen ize- nean kaleak edo monumentuak eraikitzea oso in- portante izan daiteke biktima batzuentzat eta beste batzuentzat berriz, azalekoa, batez ere bide bakarreko ekintzak direnean, sufrimendua edo kalteari aurre egiteko prozesu pertsonala edo ko- lektiboarekin inolako harremanik gabekoak. Herrialde askotako esperientziak erakutsi du bik- timak oroimenezko esanahia eta sinbolismoa sor- tzearen prozesuaren parte badira eta sinboloa eurekin eta euren sufrimenduarekin lotuta baldin badago, bere balioa handitzeko aukera handiagoak izango ditu. Pertsonek kontuan hartu dituztela eta prozesua- ren parte direla sentitu behar dute. Noski, neurri sinbolikoek biktimen senideentzat zein, oroko- rrean, gizartearentzat balio dute eta, zentzu ho- rretan, funtzio ezberdinak bete ditzakete. Kaltearen arrazoia soziala da, hots, sufrimendua- ren gizartearen aitortzarik gabe biktimak beren barne munduan alboratuta jarraitzeko arriskua ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 12 Komunikabideak bertan egotea ezinbestekoa da senideek jazoerari zabaltze handia eman nahi diotenean. Hala ere beste kasuetan, publizitatea negatiboa suerta daiteke, batez ere biktimei buruzko informazioa behar den errespetuz tratatua ez denean edota polarizazio sozial handia ematen denean.
  13. 13. dago. Neurri sinbolikoek (memorial, museo, parke edo urteurrenen ospakizunen bitartez) zentzu ho- rretan lagun dezakete eta historia mingarri bat oroimen kolektiboarenzati bihurtu. Psikosoziologiaren arabera, gertatu denaren iru- dikapen sinbolikoak (oroimenezkoak), batez ere sinboloa pertsonalizatua bada (adibidez pertsona maitatuaren izena baldin badauka) eta sozialki ga- rrantzitsua denean, dolu prozesurako puntu inpor- tantea izan daitezke, emozioak modu espezifikoan bideratzeko gunea izan daiteke. Sasoi berri bate- rako sarrera sinbolikoki markatzen duten puntuak edo iragana maneiatzeko izan daitezke. Sendatze prozesuan neurri sinbolikoen balioa ez da ematen “objektu”-aren bidez, baizik eta objek- tuaren bidez ematen den prozesuari esker (Hamber, 2011)4 . Hau da “zer” “nola” bezain garrantzitsua da. Horregatik kaltetutako jendearen parte-hartzea nahitaezkoa da elementu erreparatzaile moduan. Hau da, monumentu edo erreparatze sinbolikoaren beste moduak, ba- liagarriagoak dira biktimen prozesu- ari erantzuten dio- tenean, diseinuan beraien parte-har- tzearekin kontatu dutenean eta be- ren ikuspegi edo helburuak kontuan hartu direnean. Neurri sinboli- koak badira, oro- bat, hedaduraz, beste pertsonen aitortzaren adie- razleak. Neurri horiek, senideen oroimen erak oroimen kolektiboko erreferente bihurtzen lagun ditzaketenak, baztertuak izan zirenentzako leku berri bat sortu dezakete ehun sozialean. Testuinguru sozialak kontuan hartuta, badaude oihartzuna izaten duten neurri sinbolikoak eta beste batzuk eragin sozialik ez dutenak. Balio so- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 13 Doluaren garrantzizko puntuak Gizarteak biktimak aitortzea. Beren senideen duintasuna eta adorea onartzea Belaunaldi berrientzako oroimena. Banako edo familiarteko esperientziarako eremua. Eragileei kritika edo erantzukizunaren aitortza Batzuetan, erritualekin lotuta. Giza eremu sinbolikoa. Neurri sinbolikoen funtzioak Senide, biktima edo antzekoentzat Gizartearentzat __________________________________ 4 Brandom Hamber (2011). Sociedades después de la violencia política.Bellaterra argitaletxea, Bartzelona.
  14. 14. zialak senideek eta gizarteak edo giza talde batzuk neurri sinbolikoaren jabetzearen eta gertaeraren eragin kolektiboaren araberakoa da. Zentzu hone- tan memorialek funtzio konpontzailea bete deza- kete biktimek beraietan oroimenezko espazioa aurkitzen dutenean eta giza eskubideen aldeko zentzuzko ekimenak aldarrikatzen duten toki biziak bihurtzen direnean. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 14 Biktimentzat urteurrenak garrantzitsuak dira, gertaeren oroimen eta onartze prozesuan begirunea merezi duten ituak direlako. Urteurrenak historia pertsonal edo kolektiboan une garrantzitsuak dira. Urteurrenak oso garrantzitsuak dira dolu prozesuetan eta eferbeszentzia emozionala susta dezakete. Horietan neurri sinbolikoen zentzua handiagoa izango da elkartasuna edo laguntza sustatu egingo dituzten heinean.
  15. 15. Oroimen kolektiboaren zeregin prebentiboa Gerra edo indarkeria politikoak eragindako gizarte hausturak birkonpontzeko neurri sinboliko eta oroimen kolektiboaren zereginari buruzko ikerke- tek, eraginkorragoak izateko hainbat zehaztasun aipatzen dute. Betiere, oroimen kolektiborako bik- timen ikuspegiak jokatzen duen papera kontuan harturik. Hurrengo taulan -psikologia sozialak egindako ikerketen arabera- neurri horietan sartu beharko ziren zehaztasun batzuk daude. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 15 Oroimen kolektiboaren zeregin prebentiboa 1Gertaerak denon artean gogoratuak izan behar dira eta erritualetan eta monumen- tuetan adieraziak. Gertaera negatiboak gogo- ratzea mingarria da eta idealizatutako oroitzapenak kaltetutakoen bizipen gogorretik oso urrun egon daitezke. 2Taldearen iragan eta etorkizunean txertatu behar dira. Gertaerak gogoratu behar dira, baina gorroto eta eraso emozioak saihestu. Ahal den neurrian helburu komunak sustatu, adibidez giza eskubideen defentsa. 3Gertatutakoa, ahal denean, azaldu eta ar- gitzea. Gertatu denari buruz akordio bat lortu behar da, nahiz eta pentsaera desberdi- nak egon. 4Oraingo, irakaspenak eta ondorioak ate- ratzea. 5Gertatutakoa berregin eta zentzua ema- tea. Identitate sozialerako alde positiboak sustatzea. 6Iraganarekiko obsesioa, errepikapen obse- siboa eta biktima bezala bizirik atera dire- nen bezala saihestea. 7Oroimena epaiketa morala da, eragileak etikoki deskalifikatzen dituena. Deskalifi- kazioak banakoa izan behar du, eta errua ez da inoiz kolektiboa izan behar, ez herri edo talde etniko batena. Iturria: Páez, Pennebaker y Rimé (1996)5 __________________________________ 5 Páez, D., Valencia, J., Pennebaker, J., Rimé, B. & Jodelet, D. (Eds) (1997). Memoria Colectiva de Procesos Culturales y Políticos. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatearen argitaletxea.
  16. 16. 2. ESPARRU LOKALEAN ESPERIENTZIA EAEN: EBOLUZIOA, ARAZOAK ETA ERRONKAK Azken hamarkadetan, oroimenaren inguruko bo- rroka Euskal Herriko egoera politikoaren parte izan da. Giza eskubideen bortxaketa eta urrake- ten kontrako erantzun kolektiboak ugariak izan dira, Jose Maria Ryanen bahiketa eta erailketa bezalako atentatuen aurkako edota Joxe Arregi- ren torturapeko hilketaren aurkako giza mobili- zazioetatik hasiz. Bahiketen eta bereziki Miguel Angel Blancoren heriotzaren inguruko mobiliza- zioek nolabaiteko adostasun sozial berri bat su- posatu zuten ETAren bortizkeriaren ukazioaren adierazpenari dagokionez. Bestalde, ezker abertzalearen hurbileko sektoreek Poliziak hil- dakoen oroimenaren aldeko mobilizazioak egi- ten jarraitu dute, baita presoen aldekoak, espetxeetako bizi baldintzei buruz edota dis- pertsioaren ondorioz senideei pairatutako egoe- raz. Tokiko aitorpen motak, neurri handi batean, dinamika horretatik hasi ziren. Hamarkadetan ETAren biktimentzat ia existi- tzen ez baziren, ETAko zenbait kidek, frankismo- aren bukaeraren edo trantsizio politikoaren momentu desberdinetan, kaleen izenak izan zi- tuzten toki batzuetan, eta zenbait sektore poli- tikoen mobilizazioek ofizialak ez ziren tokiko oroitzapen mota desberdinak bultzatu zituzten. Hala ere, leku horiek gatazka iturburu ere izan dira. Oroitzapen toki anitz edota monolitoak denboran zehar erasotuak izan dira, ETAren, GALen edota frankismoaren biktimen oroimena- ren ingurukoak barne. Bestalde, azken urteotan, oroimen ekitaldi asko antolatu dira, normalean biktimari politikoki hurbil sentitzen direnen al- detik eta beste kasuetan izaera instituzional za- balago batekin. Atal horretan bilakaera eta esperientzia horie- tako batzuk aztertzen dira. Horretan barne hartzen dira oroimenaren inguruko gatazka hauen deskri- bapena, aurre egiteko mota desberdinak, eta, baita ere, horiek erantzun bateratzaileagoak era- gin dituzten, eta hala ez bada, zeintzuk izan diren prozesu hauen oztopoak. Biktimen oraimenerako tokian tokiko ekimenen eboluzioa Euskal Herrian, Terrorismoaren biktimen onar- pen eta atentzio politiken lehen urratsak Donos- tia bezalako zenbait udaletxeen ekimenez eman ziren, besteak beste. Nahiz eta aurretik biktima desberdinen oroimenaren aldeko ekimenak egon ziren, bereziki herri mailan edota hurbileko era- kundeen edo bakearen aldeko taldeen eskutik, lehendabiziko ekimen instituzionalak 1999ko te- rrorismoaren biktimen legearen onarpenarekin iritsi ziren. Hurbileko beste kasuetan bezala, lehendabiziko eztabaida publikoak eta instituzionalak problema- tika desberdinak tratatzen zituzten giza eskubi- deen komisioak bezalako espazioetatik sortu ziren; horien artean, ETAko presoen espetxe baldintzak leuntzeko gaia, biktimen problematika edota beste giza eskubideen urraketa. 1997an, ia hilero bilkurak genituen udale- txean presoen senideek deituta. Bertan, dispertsioaren ondorioz oso urruti bidaiatu behar zuten senideen aldeko laguntzak onartu ziren, herriko zenbait presori gutu- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 16
  17. 17. nak igorri genizkien eta haien baldintzak ikuskatzeko bisitak antolatu genituen. Ne- retzat gogorra zen han egotea eta behar bada haientzat ere hala zen. Hori bi urtez egin zen, gutxi gorabehera. Baina gero Mi- guel Angel Blancoren erailketa etorri zen. Oso bidegabekoa zen orduan esan ziren iritzi batzuk entzutea. Komisioa hantxe bukatu zen. 1999an bilkurak egin geni- tuen, gero 2003an berrabiatu ziren. Ten- tsioa arindu egin zen. Telefono deiak egon ziren bi aldetatik eta bide bat ireki zen. Maria Angeles Lazkano6 , Zizurkilgo al- kate ohia. Egoera hori espainiar Estatuaren testuinguruan ere eman zen. 1998ko ETAren su-etenean, bikti- men aitortzari buruzko lehendabiziko eztabaidak eman ziren eta presoak Euskal Herriko espetxee- tara hurbiltzeaz hitz egiten hasi zen. Testuinguru horretan, 1999ko Terrorismoaren biktimen aldeko Legea onartu zen. Hasiera horietan, paradoxikoki, espazio bakar batean giza eskubideei buruzko pro- blematika desberdinei ekiteko aukera bazen, mo- mentu edo egoera desberdinetan bazen ere. Donostiako udaletxeko Giza Eskubideen Komisioa- ren sorreraren kasuan, jorratzen ziren arazoak es- kaeren araberakoak ziren. Zentzu horretan, gehienetan Senideak bezalako elkarteak ziren al- darrikapen gehien mahairatzen zituztenak, ETAren biktimen elkarteek haien espazioa hartu zuten arte. Komisio horrek terrorismo eta biolentziaren biktimez hitz egiten zuen, baita ETAko pre- soez ere. Hasieratik, udal talde politiko ba- koitzeko ordezkariez osatua zen. Presiden- tetzak edo udal ordezkariek zituzten gaiak tratatzen ziren, bai eta Donostiako elkar- teek komisio honi eskatutakoak. Hasiera zaila izan zen; astero edo hamabostean behin, Senideak elkartzea eskatzen zigun, batez ere preso desberdinen kasua iker- tzeko. Eta gutunak bidaltzearen dinamikan sartu ginen, Espetxe Instituzioetako Zuzen- daritzari, espetxeetako zuzendaritzei, eta abar, betiere, arrazoi humanitarioengatik, adibidez, zigorraren hiru laurdenak betet- zearen ingurukoak, presoen edo senideen eritasunen inguruko arrazoiak. Geroago, COVITEk bere espazioa aldarrikatu eta behin baino gehiagotan terrorismoaren bik- timei buruz aztertzea eskatzen zigun. Txuri Aranburu7 , Donostiako Udaleko Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaria. Geroago, ETAren biktimeengan oinarritutako parte-hartze espazioa sortu zen, Terrorismoen Bik- timen Foroa izenekoa. Hiri honetan kontzientziarazteko zenbait programa, esparru publikoetan ekintza, keinu egin dira... helburu nagusiak bi zirela: biktimak lagundu eta haien mina onartzea, batez ere ETArenak, eta Giza Eskubideen errespetuaren garrantziaz kontzientziaraz- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 17 __________________________________ 6 Maria Angeles Lazkano Larrañaga 2011ko hauteskundeen ondotik utzi zuen Zizurkilgo alkatetza, EAJ-EAJ alderdiaren zerrendetan eskuratua zuena.
  18. 18. tea, bereziki bizitzarena eta desberdintasu- naren eskubidearena. Odón Elorza7 , Do- nostiako alkate ohia. Foro horren esperientzia baikortzat jotzen dute bai bertan parte hartu zuten elkarrizketatutako bikti- mek, bai eta hura bultzatu zuten batzuek. Azpima- rratu da biktimen jarrera eta haien mezuak oso positiboak zirela, eta ez soilik aldarrikapenen alde- tik, baita elkarbizitza berreraikitzearen ikuspegitik ere. Nahiz eta zenbait biktimek bultzatzaile batzuen borondate politikoaz irakurketa ezezkorra egin, oro- korrean horien ekintzak oso positibotzat jo dituzte. Hainbat su-etenalditan hau zioten: beno, atera behar baldin badute, atera daitezela, baina ez ditzatela gure portalean bizitzen jarri; beno, baziren zenbaitzuk kaleratzea- ren kontrakoak, zigorrak betetzea eskatzen zutenak... baina ez zegoen, edo nik behin- tzat ez nuen nabaritzen, mendeku edo go- rroto mezurik. Foro hori eredugarria izan da zentzu honetan. Txuri Aranburu. Beldurrak, bakardade sentimenduak eta gatazka, estereotipoak eta aurreiritziak markatu zuten bik- timen inguruko eztabaida instituzionalen hasiera; baina egoera bera eta tartean ziren pertsonak markatuak izan ziren, orobat, eztabaida horiek egiteko behar eta garrantzi handiaz. Gainera, au- rrekari ezak egin beharrekoaren edo egin ahal ze- naren ezagutza falta suposatu zuen udaletxe aitzindari horientzat. Hortik aurrera biktimen gaia berrikustea es- katu zen; orduan Donostian inon baino hil- dako gehiago izan zirela esaten hasi zen eta beharrezkoa zela oroimen-, onarpen- eta el- kartasun-ekimen bat. COVITEk hainbat es- kaera egin zituen, horien artean monolito edo eskultura bat jartzearena, bai eta elkar- tasun eta oroimen ekimenak egitearena; handik dator udalbatzaren osoko bilkuraren erabakia terrorismo eta biolentziaren bik- tima guztiei Hiriko Urrezko Domina ema- teko, eta beste laguntza ekimen egin ziren, abenduaren 23ko kandelen ekimena beza- lakoa. Ahal genuen moduan egin zen, Eusko Jaurlaritzako TBLZ ez baitzen existitzen, ezta Madrilgoa ere. Txuri Aranburu. Denbora horretan, sostengu ekimenak gehiago zu- zendu ziren laguntza psikologiko edo etxebizitza beharretara, bereziki aitorpen publikoen inguruko EORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 18 “Hiri honetan kontzientziarazteko zenbait programa, esparru publikoetan ekintza, keinu egin dira... helburu nagusiak bi zirela: biktimak lagundu eta haien mina onartzea, batez ere ETArenak, eta Giza Eskubideen errespetuaren garrantziaz kontzientziaraztea, bereziki bizitzarena eta desberdintasunaren eskubidearena.”
  19. 19. beharretara baino. Hala ere, ikuspegi zabalago batez, biak aitortza horren gauzatze motak izan ziren. Ekimen horietan, eskuin muturreko edota Estatuen agenteek eragindako biktimen aitorpenik ez zen ia izan. Prozesu honetan sartuta egon zen pertsona batek erakusten duenez, planteamen- duak zerikusi handiagoa zuen presoen baldintzen gizatiartzearekin eta ETAren biktimen egoerarekin. Donostiaren kasuan, lan honetan inplikatuta ze- goen pertsona baten erailketak ekimen horietan sekulako eragina izan zuen. Laguntza psikologiko, laguntza pertsonala eta etxebizitzarekin lotuta zeuden kasu ba- kanez gain, diskrezio osoz laguntza psikolo- gikoko programa bat landu zen; bertan bai terrorismoaren biktimek, baita presoek eta batez ere presoen senideek parte hartzen zuten. Javier Gomez Elosegi Martuteneko espetxeko funtzionarioa hasi zen, ETAk hil aurretik. Ordurako, berak pentsatzen zuen gizon horiek kartzelatik irteterakoan gizar- teratze prozesua landu behar izango zela, eta haien familiek daramaten gaineratutako sufrimendu hori nola arindu. Gaia hori zen: programa haren bidez, beharrak ezagutu eta horren arabera programa bat sustatu eta beharrezko neurriak hartzea. Txuri Aranburu. a) Esperientzia desberdinak eta instituzioen erantzuna Aipaturiko ekintza publikoak edo oroimen lekuak gauzatzeko prozesua emaitzaren zati da. Hau da, bortizkeriaren eraginei buruz ari garenez, irain eta sufrimenduei buruz, eta sentsibilitate eta polariza- zio maila ezberdin dituen gizarte bati buruz, gai guzti horiei ekiteko era oso garrantzitsua bilaka- tzen da. Instituzio aktoreentzat garrantzitsua da argiki aritzea, koherentziaz eta errespetuz, baina baita kontuan hartuz aktore sozial edo politiko ez- berdinek bakoitza nola ikusten zuen. Eta ekimenek eskuratu duten esanahia ez da soilik oraingo tes- tuinguruan ematen, iraganean egindako ekimene- koetan ere, edo orokorrean esaten denaren edo ez denaren etengabeko ebaluazioa.. Hasieran, pixka bat uzkur agertu ziren, inoiz ez zitzaielako gogoratu eta egoera berri ho- rren zergatiaz galdetzen zieten haien bu- ruei. Familiekin zuzenean hitz egin ondoren, proposamena onartu zuten. Omenaldia Santa Isabel frontoiko plaka bat estalgabe- tzea izan zen, leku hartan 1986ko maiatza- ren 20an Manuel Fuentes Pedreira polizia hil baitzuten, eta ETAren biktimen familiak Udaletxeko pleno aretoan egin genuen eki- men batera gonbidatu genituen, eta herriko biktima aitortu genituen, herriarekin lotu- tako biktimak bezala, herrian eraildakoak eta ahaztuak egon direnak. Ahazte hori ai- tortuz eta barkamena eskatuz, eta era be- rean hortik aurrera onarpena jasoko zutela zin eginez. Alberto Ruiz de Azua8 , Arrigo- rriagako alkate ohia. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 19 __________________________________ 7 Odon Elorza Gonzalez Donostiako Udaleko alkate izan da 1991. urtetik 2011ko maiatzera arte. Egun Espainiar Estatuko Kongresuan diputatu da PSE-EE alderdiarekin 2011ko azaroko hauteskundeen ondotik. Elkarrizketa hau 2010eko abenduan egin zen.
  20. 20. Ekintza horiek aurrera eramaterakoan EAEko eta Nafarroako udalerriek irizpide berdinak garatu ez dituzten arren, herri ekimenak batez ere bultzada politiko zabalagoekin batera egin dira, bereziki Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei La- guntzeko Zuzendaritzatik (TBLZ) iritsitakoekin. Hortik aurrera, eta kasu batzuetan askoz lehena- gotik, Donostiako Udaletxean bezala, biktimen au- rrean jarrera eta sentsibilitateen inguruko estereotipo politikoak segitzen ez dituzten ekime- nak eman dira. Hau da, udalerriko arduradunen borondate pertsonalaren menpe edo udalbatzaren sostenguaren menpe egon da, udaletxearen buru den alderdiaren eskuetan baino. TBLZren kalku- luen arabera, iraganean izandako ekintzen %80a haren ekimenaren ondoren gauzatu dira eta %20a herri ekimenen eskutik zuzenean. Alkateen artean batzuk jabetzen dira proze- sua zaindu behar dela, eta badira horreta- rako ETAren biktimen kontaktuak eskatu dizkigutenak. Siglena baino, udaletxeen edo pertsonen araberakoa da. Maixabel Lasa. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza (TBLZ). TBLZak ezezkor kontsideratzen dituen kasu ba- tzuetan, erantzuna ez da inoiz hala izan, interes gabezia azaldu baita. Beste kasu batzuetan, ha- lako ekimenak ukatzeko behin batean egina izan zela aipatzen da. Azkenik, zenbait kasutan, ekint- zak ia publizitaterik gabe gauzatu dira, adibidez herriko testuingurua biziki harkorra ez zela uste zenean edo biktimen senideek beldur zutelarik edo errezeloak zituztenean haien ustezko erabilera po- litikoarengatik. Hala ere, kritika edo ezinegon adierazpenak prozesuaren parte izan ahal dira eta instituzioetako arduradunek ondo gobernatu behar duten zerbait da. Markinan egindako omenaldi batean Ara- larko zinegotzi bat egon zen, gertaeren ga- raian HBn zegoena, eta senide batzuk ezan zioten “garai onean!”, baina zinegotziak ondo eutsi zuen eta “denborak laguntzen duela” esan zuen. Maixabel Lasa. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei La- guntzeko Zuzendaria. Oroimen ekintza horiek biktimen elkar topatzeko edo haien egoera edo jarreren inguruko ezagutza- rako lekuak izan daitezke ere. Egiazko ezagutza bat eman dezakete, edo hedabideen bitartez pro- tagonismo gehiago duten biktimen irudi edo este- reotipoek gutxiago baldintzatutako ezagutza, horietan zabaltzen den ideia, hau da, ETAren bik- tima guztiak gizartearen aldetik onarpen eta ospea dutela ez baita benetakoa. Orokorrena, azken 12 urtetan ETAren biktimen alde izandako onarpen eta oroimen ekimenak ahanztura sentimendu ezezkor batekin topatu dira, baita momentuko onarpen pertsonalaren sentimendu baikor batekin. ETAren biktimen gu- txiengo batek kritikak izan ditu ekimen horien aurka, aski argiak edo kritikoak ez zirelakoan. Beste biktima batzuk ez dute ezer jakin nahi, haien prozesu pertsonalean daudelako, zenbait gauza ahaztu egin nahi dituztelako eta oroimen ekimen horiek atzean utzi nahi duten alde minga- rrietara itzultzea suposatzen dutelako. Beste ba- tzuek ez dute ekimenetan parte hartu nahi horrek ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 20
  21. 21. arazoak sortu ahal dituelako haien ingurunean edo sendian, edo politikoki manipulatuak izatearen beldur dira; izan ere, zenbait tokitan minaren eta duintasunaren onarpenaren benetako zentzuaren gainetik zentzu politikoa gailendu nahi izan da. Az- kenik, beste batzuk uste dute erakunde ekitaldi zabalagoekin onarpen ziklo bat itxi egin zela eta ekimen horien zentzua berriz neurtu behar dela herri mailako biktimentzat. Bestalde, GAL eta eskuin muturreko beste tal- deen biktimen eta Estatuko agenteen biktimen artean, erakundeen ahanztura gaur arte man- tendu da, eta ohikoa da irain sentimendu bat haien artean. Kontuan izan behar da gainera Es- tatuaren arduraduna nabaria dela, kasu askotan zuzenekoa edo zeharkakoa izan dadin, edo ondo- ren emandako ikerketa eza eta zigorgabetasuna- ren bitartez. Kasu honetan erakundearen erantzuna erantzun eza izan zen. Bere izena inolako terrorismoaren biktimen zerrendetan ager- tzen ez denez, legalki hala kontsideratua ez denez, ustezko tortura kasu bat delako, eta horren inguruko sententziarik ez dagoenez, familiak ez du aitortzarik izan. Handik den- bora batera, TBLZko bulegoak ama elkarriz- ketatu zuen. Xarmangarriak, baina pausu zehatzik ez. Zerbait instituzionala izan zen lehen aldia 2008ko GGEE txostena izan zen. Neretzat oso garrantzitsua izan zen hori. Inoiz onartua izan ez zen gure historia hantxe zen. Tamara Muruetagoiena9 , Es- teban Muruetagoienaren alaba. Gasteizko Zaramaga auzoan oroitarri bat badugu, baita Martxoaren 3a izena duen plaza bat. 2001eko udal mozio batean, ger- taeren 25. urteurrena zela-eta, zenbait __________________________________ 8 Alberto Ruiz de Azua Solozabal Arrigorriagako alkate izan da 13 urtez, 2011. urtera arte, EAJ-EAJren zerrendetan. Elkarrizketa hau 2010eko udazkenean egin zen. 9 Esteban Muruetagoiena Scolaren alaba. Ondarroan sortutako medikua, Oiartzunen lan egiten zuen. 1982ko martxoaren 29an hil zen, Lege antiterroristapean Madrilgo polizia bulegoetan bederatzi egun pasa ondoren. Gertakari horiek gertatu zirenean, Tamarak 7 urte zituen. Askatu eta kargu gabe atera zenean “errealitatearen zentzua eta denborarena galduak zituen; fisikoki xehatua zegoen, dutxan hilean erortzen zitzaion eta bere bihotzak ez zuen gehiago jasan. Hiru egunetara hil zen”, zioen Tamara Muruetagoienak 2011ko urte hasieran egindako elkarrizketan. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 21 “Kasu honetan erakundearen erantzuna erantzun eza izan zen. Bere izena inolako terrorismoaren biktimen zerrendetan agertzen ez denez, legalki hala kontsideratua ez denez, ustezko tortura kasu bat delako, eta horren inguruko sententziarik ez dagoenez, familiak ez du aitortzarik izan. Zerbait instituzionala izan zen lehen aldia 2008ko GGEE txostena izan zen.”
  22. 22. puntu eskatzen ziren: terrorismoaren bik- tima izendatuak izan gintezen, gertatutako- arekin unitate didaktikoak egin zitezen, gobernu zentralari eskatzea gertaeren onarpena eta plaza era ofizialean inaugura- tua izan zedin. Onartua izan zen Udal Talde Sozialistaren emendakin baten bidez, eki- mena plazaren inaugurazio ofizialera mu- rriztu zen bakarrik. Andoni Txasko, Norberto Mujika, Santiago Durán, José Luis Martínez Ocio y Teodoro Vadiño, Martxoak 3 elkarteko kideak10 . Kasu askotan, oroimen ekimenak erakundeek gutxi edo batere lagundu gabe egin dira, elkarteen ekimenez. Esate baterako, Martxoaren 3ko ka- suan, arestian aipatutako mozioen gaineko emen- dakinak onartu dira, baina hori ez da nahiko izan Martxoaren 3ko Elkartearentzat. Desadostasun eta gatazka testuinguru batean, plazaren inaugurazio egunean Udaletxearen presentzia loreak bidaltzera mugatu zen. Egun, plaza hori kale-izendegian onartua da. Oroitarriak beste bide desberdin bat izan zuen. Hasieratik herri ekimena izan zen, ha- sierako urteetan ia klandestinoki. Loreak, zuhaitza eta behin eta berriro jartzen ziren monumentuak Poliziak kentzen zituen bata bestearen atzetik. Egungo monumentua Forjas Alavesas lantegian eraiki zen eta hormigoi azkarrarekin jarri zen haren eraistea saihesteko. Hamargarren urteu- rrena eta gero, plaka bat ipini zen gune horretan. Horietako kasu batzuetan, ideologikoki hurbile- koak ziren taldeen aldetik sostengua eta onarpen soziala eman da, baina ez era zabalean eta insti- tuzionalean. Mikel Zabalzaren hilketan, ezker abertzalea izan zen urte haietan onarpena egin zuena urteroko omenaldi eta manifestazioen bidez. Orbaitzetako udaletxeak ere parte hartu zuen hasierako urteetan. Udaletxeak herriko plaza Mikel Zabalza plaza deitzea erabaki zuen. Herri ekimenez, bertsoak zituen plaka bat ere jarri zen. Ezker abertzaleak eraman zuen aitorpena- ren pisu handiena urtero egiten ziren ome- naldi eta manifestazioen bidez. Udaletxean bost edo zazpi urtez egin zen. Desagertu ze- nean, jaulkitzen ziren oihuengatik jende ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 22 “Zergatik ez diren elkartzen indar guztiak onarpenaren aldarrikapenaren inguruan? Aski da abertzale joerako sindikatu batek guk eskatzen ditugun neurriak sostengatzea, besteek ez sostengatzeko edo beste sindikatuek martxoaren 3ko mugimendua erabiltzen ari direla esateko. Alderdiekin berdin gertatzen da. Hori ez da bukatuko gauzak aldatzeko borondatea ez dagoen artean.”
  23. 23. batzuk aldendu egin ziren. Lurdes Zabalza Garate11 , Mikel Zabalzaren arreba. Baina Zizurkilgo esperientziak beste gauza bat erakusten digu. Han, torturaren ondorioz hildako Joxe Arregiren izena zeraman plazarekin eta 1998ko su-etenean egoera bitxian hildako Joselu Geresta etakidearen oroitarriarekin gatazkak izan ziren. Eta, nahiz eta ekimen horietan politikoki hurbil sentitzen denaren elkartasuna ohikoa izan, Zizurkilgo esperientziak esaten digu minaren be- reganatze oro baztertu behar dela. Onarpenen kentzea agintzen zuen mozioa- ren ondorioz gertaerak ezkutatu nahi geni- tuenaren argudioa erori egin zitzaion HBri bigarren mozioa aurkeztu genuenean, ber- tan adierazten baitzen biktima guztiekiko onarpen zabalago bat eta kasu horiek ikertu behar zirela. Baina ezker abertzalearen al- detik azken biktima horien (Arregi eta Ge- resta) bereganatzea zalantzan jartzen genuen ere. Ana Olaziregi Sueskun, zine- gotzi ohia eta Zizurkilgo gobernu komisioko kide ohia. 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko biktimen ustez ere, politizazioaren testuinguruaren ondorioz beste sektoreek ez dute biktima hauekin bat egiten, alde batetik nortzuk sostengatzen dituztenen inguruko iritziengatik, eta bestetik alderdi politiko eta sindi- katuen artean diren desadostasunengatik beste arrazoien inguruan eta ez kasu honi loturikoekin. Zergatik ez diren elkartzen indar guztiak onarpenaren aldarrikapenaren inguruan? Aski da abertzale joerako sindikatu batek guk eskatzen ditugun neurriak sosten- gatzea, besteek ez sostengatzeko edo beste sindikatuek martxoaren 3ko mugi- mendua erabiltzen ari direla esateko. Al- derdiekin berdin gertatzen da. Hori ez da bukatuko gauzak aldatzeko borondatea ez dagoen artean. Ez da arazoaren mamia aztertzen, baizik eta lehenik nork sostengatzen duen begiratzen da. Onar- pen bat balitz, orduan elkarte gisa sos- tengu gehiago biltzerik izango genuke. Gaur egun ezin diegu sindikatu abertza- leei ekimenen antolakuntza usurpatu, sindikatu horiek eta alderdi abertzaleak betidanik sostengatu gaituztenean. Mart- xoaren 3ko Biktimen Elkarte bat izateak sindikatu edo politika aukerari batekin lotua ez den jendea mobilizazioetara jo- atea laguntzen du. Gasteizko Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko elkarrizketatu- tako langile taldea. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 23 __________________________________ 10 Martxoaren 3 Elkarteko kideak dira. Gasteizen 1976ko gertaera haiek argitzeko eratua izan da elkarte hau. Andoni Txaskok traumatismoa jaso zuen begian; Norberto Mujikak bala zauri bat besoan; Santiago Duranek biriketako zauri bat, onartua izan zitzaion %50ko elbarritasuna eragin ziona; Teodor Vadillo, begi batetik bista galdu zuen kolpeen ondorioz izandako zaurien ondoren; José Luis Martínez Ocio Poliziak eragindako bost hildakoen anaietako bat da. 11 Bere anaia Mikel Zabalza, Orbaizetakoa, Donostiako Tranbiaren konpainian lan egiten zuen Guardia Zibilak 1985/11/26an atxilotu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman zuenean. Abenduaren 15ean Bidasoako uretan agertu zen bere gorpua.
  24. 24. Hala ere, oroimena eta egindako ekimenen ga- rrantziaz gain, TBLZtik egiten den ebaluazioa, orokorrean zera da: nolabaiteko interes falta edo nekea badela, batez ere parte hartzea az- tertzen denean. Energia asko inbertitu dugu eta emaitzak desberdinak izan dira. Egia da zenbaite- tan esperientzia frustrantea izan dela. Asko bultzatu dugu,baina hiritarren parte hartzea eskasa izan da salbuespen ba- tzuk izan ezik. Ekimenek nolabaiteko so- lemnitatea izan ditzaten saiatzen gara, baita herriaren gizarte zibila osatzen duten erakundeen sarea deitzen eta he- rritarrentzat erosoak diren ordutegietan eta leku egokietan garatzen. Maixabel Lasa, Terrorismoaren Biktimei Lagun- tzeko zuzendaria. b) Arazoak eta zailtasunak tokian tokiko ekimenetan Tokian tokiko ekimenen ohiko arazo bat zera da: albiste bilakatzen dena ez dela soilik onarpena, baizik eta askotan gatazka. Hedabideek gehiegi irudikatzen dituzte zailtasunak eta egoera pro- blematikoetan zentratzen dira, eta aldiz tokian tokiko elkar-ulertzeak eman diren kasuetan ez da albisterik izan. Guzti horrek esperientzi bai- korrak ikusezin bilakarazi eta arazoak handies- ten ditu. Orain arte, biktimen onarpen anitzaren fun- tsezko zailtasun zenbaitzuk hauek izan dira: ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 24 Ekimenen politizazioa saihestea Onarpenen politizazioak zailtasunak sortu ditu urte guzti hauetan zehar zenbait sektore sozialen artean, batez ere senideen eta hurbilekoen artean. Politizazio horrek, ekimenak aitorpen politikoekin edo zenbait alderdien aldarrikapen eta adierazpenekin lotuz, ekimen horiek sostengatzen zituzten zenbait jende atzera egitera eraman ditu. Urte askotan erasoen esanahiari edo politikoki biktimei lotuta zirenen elkartasun bat mantendu bada ere, logika alderdikoi batekin egindako ekimenak erakundeen baitan zatiketak sortu ditu, baita sentsibilitate sozial selektiboa, aldatu behar dena oroimen bateratzailea partekatu nahi bada. Oroimenaren politizazioak biktimen minaren erabilpenaren sentimendua sortzeko arriskua dauka, eta hori ez da onargarria konpontzearen eta sostenguaren logika batean, gauzatzen duten aktoreak edozein izanda ere. Biktimak ezin daitezke inongo alderdiren ondare izan.
  25. 25. 1. Bortizkeriari loturiko faktoreak. ETAren 2011 arteko bortizkeriaren iraunkortasunak eta haren ardura handiak hildakoen kopuruari dago- kionez biktima horien onarpenaren nagusita- suna eragin dute. 90. hamarkadaren erdialdera arte izandako babes sozial ezak 2000 urtetik au- rrera onarpen instituzionala bultzatu du politika publikoaren parte gisa. Gainera, ETAren bikti- mak ikusgai egitea terrorismoa deslegitimatu eta indarkeria prebenitzeko saiakera bat izan da. Baina bestalde, 80. hamarkadan ohikoak ziren eskuin muturrak edo Estatuak eragindako hildakoak txikiagotu egin dira, “iraganeko gau- zak” kontsideratuz, eta geroago sufritzen ja- rraitu zuten zigorgabetasunaren eta ukapenaren ondorioak bereizkeria eta gutxieste seinale ar- giak dira. Tortura kasuen arazo larriari, praktika horren aitorpenari eta haien biktimei ez zaie aurre egin ere ez. Hala ere, kontuan hartu behar da gai hauei aurre egiteko beharrezkoa den giro sozial baikorrak oz- topo handi bat topatuko zuela ETAk herri ordezka- riengan suposatzen zuen mehatxuan. Orain, Hiriko Urrezko Domina jaso ez du- tenekin egiteke dagoen lana bete behar dugu. Ez da elkarrizketarako baldintzarik egon, batez ere ETAren terrorismo adie- razpenengatik. Ezinezko elkarrizketa zen, nahiz eta bilerak izan, oso bilera gogorrak, presoen senideekin. Bilerak 1996. urtean nik sortutako Giza Eskubideen Batzorde Berezian izan ziren. Hala ere, aldaketak antzematen direla dirudi. Odon Elorza, Donostiako alkate ohia. 2. Babes sozialaren inguruko desberdintasu- nak. ETAren biktimei lehentasuna emateko argu- dioen artean, solaskide batzuk honako hau aipatu dute: aurreko urteetan Estatuko agenteen bikti- mek, politizatuagoak edo ezker abertzalearen hur- bilekoak, haien erreferentzia taldeko babesa izan zutela, eta aldiz ETAren biktimak onarpen eza jaso zutela. Hala ere, eskuin muturrekoen eta Estatuen agenteen hildako askok ez zuten ezker abertzale- arekin inolako loturarik, ez zuten inolako aitorpen sozialik izan eta orain arte ez dute erakundeen ba- besik lortu agintarien aldetik. Gertakarien eta kasu askotan ikerketaren zailtasunen aitorpen ezak oz- topo bat izaten segitzen dute egun. Nafarroan ez da inoiz deus egin. (...) Artza- pezpikuak erran zuen etxera etorriko zela, baina ez zuen inoiz bete, eta ez zuen meza- rik eman. Baina sufrimenduarekin neurri desberdinak badira, zeren handik gutxira, 1985 abenduan, Juan Atares Guardia Zibi- leko jeneralaren aurkako atentatuaren on- dotik artzapezpikua tanatoriora joan zen eta hileta elizkizunak egin zituen. Tratu berdina eskatzen dugu. Lurdes Zabalza, Mikel Za- balzaren arreba. 3. Zigorgabetasunaren ondorioak. Ikerketa ezaren eta zigorgabetasunaren ondorioak bereziki Estatuko agenteen eta eskuin muturreko taldeek eragindako biktimen artean ematen dira. Argitu ez diren ETAko atentatuak badira ere, hauek argi- tzeko Estatuak ahal zuen guztia egin du. Zigorga- betasunaren ondorioz biktimek ez dituzte gertaerak onartuak ikusten. Haien egia barru-ba- rruko zerbait da eta itoa bilakatzen da, sozialki za- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 25
  26. 26. lantzan jartzen ez denean, eta biktimek haien es- perientziarentzat marko sozialik ez dute. Trantsizioarekin berriro hutsetik hasi nahi izan da. Orain, egoera hau berriz plantea- tzea zaila da. Zaila da bestearen sufrimen- dua onar dezaten. Denok sufritu eta zerbait galdu dugula aitortu beharko litzateke. Ai- tortza adiskidetzearen aldez aurreko pausua da. Gertatu denaren onarpena ez den bitar- tean, ezin da elkarbizitza baketsurik egon. Ez dugu gorrotorik, zigorgabetasunarenga- tik amorru gara, baina gorrotorik ez dugu. Gasteizko Martxoaren 3ko Biktimen Elkar- tea. Konpentsazio ekonomikoa biktima hauen gehienen helburua ez bada ere, haien xedea aitortza, justi- zia eta egia izanik, dagozkien eskubideen inguruko tratu desberdintasuna sentitzen dute. Gertaeren ikerketa ezak ikerketa horren pisua biktimen gai- nean jartzea eragiten du. Memoria Historikoaren Legearen bidez, ho- nelako kasuetarako diru laguntza zerbait ematen da eta aitortza neurriak badira. Ai- tortzari buruzko foru arauak aitortu gehiago egotea aukera ematen du, baina egin behar diren azterketak beti behetik eginak dira, kostua interesatuek ordaindu behar dute eta ez dituzte ez lanuzteak ez ezer kontuan hartzen. M3an zauritutako pertsona batek oraindik bala bat du testikulu baten atzean eta horregatik 1.500 euro eman zizkioten. Azterketetan gertaerak norberak frogatu behar ditu. Horregatik aditu edo beste iker- keta neutralak eskatzen ditugu. Biktimok beti bultzatu edo ordaindu behar izan dugu ikerketa ekimen oro. Gasteizko Martxoaren 3ko Biktimen Elkartea. Trantsizioaren lehendabiziko urteetan, zigorgabe- tasuna komisarietan edo epaitegietan salaketa jartzera joaten zenean hasten zen. Honela, ger- taeren ikerketa eta biktima batzuen egia lehen mailako oztopoekin topatzen dira, eta horren emaitza isiltasuna eta gertakarien ikerketa eza dira, gertaeren desitxuratzea ez denean. Bulegoko kide batekin batera, bera ere abokatua, Getxoko Polizia Armatuaren ko- misariara zuzendu nintzen salaketa jar- tzera. Hartu gintuen poliziak, erdi lo, bere arma jarri zuen erakusmahaian eta gerta- kariak kontatzen nizkionean eta ni bahitzen saiatu eta Carmenen aurka tiro egin zuten erasotzaileak zeramatzaten arma motak , galdetu zuen: “Nola zaude?”. Gero galde- tzen segitu zuen: Zergatik uste duzu ger- tatu dela?” Erantzuna: “Lan abokatua naiz, langileen kasuak eramaten ditut...” Eta po- liziak gero eta berotuagoa, gehitu zuen: Ah! Presoak! Kartzela!... ETAko presoak ere?...”. Hori beste polizia bat atera eta eraman zuen arte. Berriak esan zigun: “Si- natu hemen. Alde...”. Komisariatik kanpo- ratu gintuen. Handik egun gutxietara epaitegira joan eta salaketa berretsi nuen. Gero... inork ez ninduen deitu ezer iker- tzeko. Ez nuen inolako idatzirik jaso. Ez zen inolako jakinarazpenik izan: ez judizialik, ez polizialik ezta inolako agintari instituzio- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 26
  27. 27. naletik. Pedro Ibarra Güell12 , EHU-UPVko katedraduna erretiratua. 4. Posizio politikoari loturiko faktoreak. Bere- ziki Batasunetik edo urte hauetan izan dituen bere adierazpenetik hurbileko agintariak dituzten uda- lerrien kasuetan, Estatuen agenteek edo GAL be- zalako taldeek eragindako biktima batzuentzako, politikoki hurbilekoak eta baita ETAko kideak ere, aitortza modu publikoak edo neurri sinbolikoak eman dira. Baina ETAren biktimekin berdin egiteko sentsibilitaterik ez da izan. ETAren biktima askok biktima hauekiko sentsibilitate falta hau azpima- rratzen dute. Jendetza bat parte hartu zuen manifestazioa izan zen, baina aste baten buruan jendeak ahanzten du. Eta ahanztura urteen egoera horretan denbora asko bizi izan dugu. Rosa Rodero13 , Ertzaintzako agintari Joseba Goi- koetxearen alarguna. Bestalde, beste alderdiek agintzen duten beste udalerrietan, orokorrean ETAren biktimak baino ez dira aitortu.. Elkarrekin bazkaltzeko bederen plater bat behar da. Platerik ere ez badugu, zer egi- ten ahal dugu? Minimo batzuk behar dira. Uste dut hori posible dela, baina oraindik ez ditugu. Hori ez da prestatzen. Ez da kontuan hartzen. Biktimetan pentsatzen baduzu, politikei dagokionez alde handiak daude. Honela, hurbilekoek diote: beste bat. Eta hori lotsagarria da. Sentsibilitatea duen jendeak zerbait desberdina egin ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 27 __________________________________ 12 Pedro Ibarra Güell 1970ko Burgoseko epaiketan abokatu izan zen eta 1975/05/09an bahiketa saiakera pairatu zuen “inkontrolatu” komando baten aldetik. Komando kideak, aurpegia agerian, bere Leioako etxebizitzan sartu ziren goizeko 4:00etan “Polizia, ireki!” oihukatuz. Gero EHU-UPVko katedradun ezaguna izango zena, kolpatua izan zen eskaileretan behera eramana izan zenean. Bitartean bere emazte Carmen Oril López-Montenegrok atentatu bat izan zuen; bere senarra auto batean sartu ez zezaten saiatzen ari zenean, erasotzaile batek metraileta tiro-sorta bota zion, baina onik atera zen balek ondoko paretan jo baitzuten, bere gorputzetik zentimetro gutxietara. Handik egun gutxira, Ibarrak Bilbon zuen bulegoa metrailatua izan zen eta familiak heriotza mehatxuak jaso zituen telefonoz etengabe. 13 Bere senarra Joseba Goikoetxea Asla, Bilbon, bere hiru semeetariko baten aurrean, ETAren atentatua jaso zuen 1993/11/22an. Bi tiroek eragindako komaren ondoren hil zen, atentatua eta lau egunetara. Sarjentua zen eta Ertzaintzaren informazio unitatearen arduraduna 1986tik. “Trantsizioarekin berriro hutsetik hasi nahi izan da. Orain, egoera hau berriz planteatzea zaila da. Zaila da bestearen sufrimendua onar dezaten. Denok sufritu eta zerbait galdu dugula aitortu beharko litzateke. Aitortza adiskidetzearen aldez aurreko pausua da. Gertatu denaren onarpena ez den bitartean, ezin da elkarbizitza baketsurik egon.”
  28. 28. behar duela uste dut. Gure aldean ere ba- dago sentibera ez den jenderik, egin behar duzuna esaten saiatzen dena. Nik konpro- misoa nire baitan sentitzen dut eta ez dut hori pasatzen utziko. Axun Lasa14 , Joxean Lasaren arreba. Hasiera batean, ez genuen Ramón Raba- nera buru zuen Batzar Nagusiek eskaini- tako Arabako Domina jaso nahi izan, gu terrorismoaren biktima gisa onartuak izan gintezen eskatzen baikenion PPri, baita kondena eza eta gertakarien argitze eza sala zezan. Ematea harro egoteko izanik, Arabako instituzio gorenetik etorrita, ez genuen gure burua prest ikusten Fraga eta gertaeren beste arduradunak zuri- tzeko ekimen bat bezala ulertzen ahal zen ekintza batean parte hartzeko, ikusiz gu- retzat pertsona horiek Ramón Rabanerak irudikatzen dituela. Geroago, EAJ era- kunde horretan gobernuan zenean, jaso genuen talde politiko honek gure eskaerak partekatzen baititu. Gasteizko Martxoaren 3ko Biktimen Elkartea. 5. Komunikazioari loturiko aspektuak: gaizki ulertzeak, ñabardurak edo irainak. Askotan, problematika honen inguruan ematen den komu- nikazioa filtro ideologiko desberdinen, hedabideen bidezko erantzunen edo adierazpen, azalpen edo iritzi desberdintasunei buruzko interpretazioen menpean egoten dira. Delikatuak diren aspektuei buruz hitz egiteko era zaindu behar da, biziki erraza bait da gaizki ulertzea, adierazi nahi dena- ren bestelakoa suposatzea edo iritzi edo ikusmolde desberdinak gutxiestea, eta horrek ez du batere laguntzen errealitatearen analisi objetiboagoa iza- ten. Barkamena edo adiskidetzea bezalako kon- tzeptuen erabilera orokorra eta azalekoa kritikatua da biktima batzuen aldetik. Biktimok mintzen gaituzten adierazpenak ba- dira, esaterako, biktimek barkatu beharra dugula. Esaten denaren eta egiten denaren arteko koherentzia behar da. Hori gertatu zitzaigun udaletxean lehen horretaz okupa- tzen zen pertsonarekin. Guk ez dugu zertan inorekin adiskidetu behar. Barkamena eskatu behar dutenak gertaeren eragileak dira. Al- bino Machado. COVITEko eta Donostiako Terrorismoen Biktimen Udal Foroko kidea. Aztertu diren zenbait esperientzietan, gaizki ulertze edo desadostasun horiek iraina eta ezine- gon sentimenduak sortu dituzte, eta hauek saihes- tea garrantzitsua da. Mesfidantza dagoen giroetan erraza da gaizki ulertze batetik irainera pasatzea, are gehiago hauetako askok aurretik norberak edo taldean izandako esperientziekin bat etortzen di- renean. Hala ere, egoera horretan intentzio politi- koak edo biktimen oroimena irudikatzerakoan eragile desberdinen interesek zerikusi handia dute. Joera honen adibide orokorra Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimen zuzendariaren adieraz- pena da. Maixabel Lasak -Juan Mari Jauregi bere senarra ETAk hil zuen 1998an- hedabideetan ager- tutako ustezko adierazpenengatik Legebiltzarrean agertu behar izan zuen. Kasu batzuetan, sentsibilitate desberdintasun ho- riek aitorpen eremu bat bilatzen zuten zenbait bik- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 28
  29. 29. tima kanpoan utzi dituzte. Gehiengoen ustea edo politika desberdintasuna adierazten dutenaren ba- lorapenetik haratago, adibide hauek sentsibilitate- aren garrantzia azpimarratzen dute biktimen beharren aurrean, gertakarien eragileak edozein izanik ere Terrorismoaren biktimen elkarte batekin (AVT) izandako harreman baten ondoren, oroitarazi nien gure Oiartzungo etxean bonba abisuak izan genituela, beste behin bi bala, baita zerga iraultzailea... baina alferrik itxaron nuen haien deia.Tamara Murueta- goiena, Esteban Muruetagoienaren alaba. Amak Denon Artean elkarteko ordezkariare- kin eginiko harremanak ez zuen fruiturik eman. Gure iritzia zera zen, lege antiterro- rista salatu beharra zegoela. Eta horren on- doren ez zen harreman gehiegirik izan. Lurdes Zabalza. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 29 __________________________________ 14 Tolosan sortua. Joxean Lasa Arostegiren arreba da. Joxi Zabala Artanorekin batera, biak etakideak, 1983/10/15an GALek bahitu, torturatu eta Alacanteko alderdi soil batean kare bizian desagerrarazi zituen. Gorpuak mozketa zantzu argiekin agertu ziren kasualitatez 1985ean. ETAren biktimak onartzeak ideologikoki hurbil direnen artean zalantza ideologikoak sortu ditzake. Estatuko agenteen biktimak onartzeak demokraziaren kalitatea zalantzan jartzera eraman ahal dezake. Aitortza anitzaren aldeko indarrak ez du esan nahi mina kulunkatzea jarrera politiko bat justifikatzearren. Aitortza anitzaren aldeko indarrak ez du esan nahi biktima batzuk bigarren mailakoak kontsideratzea edo gutxiestea. Justifikatu edo saihestu denaren aitortzaren beharra. Ukatu edo gutxietsi denaren aitortzaren beharra. Biktimen aitortza anitzerako zailtasunak ETAren biktimak GAL, BVE edo Estatuko agenteen biktimak
  30. 30. Lehen aldiz eta nire atsekaberako, biktimen bilkura batean parte hartu nuen; entzule gisa joan nintzen, informatzearren. Oso gaizki pasatu nuen., ez zelako bilkura nor- mal bat izan, han esaten zen bakarra ETA hiltzailea zen... Nik nahi nuena zera zen, es- kubide batzuetara ez ukatzea eta eskubide horiek dituztenek terrorismoaren biktima gisa onartuak izatea. Gure kasua lege ho- rrek finkatzen dituen baldintzekin bat etor- tzen zen. Ukapenak baino ez genituen jaso. Gure kasua ez dela bat etortzen eta ezin dela parekatu. Horren aurrean, hedabideen- gana joatea erabaki nuen. Roberto Fer- nández Men-txaka15 , Normi Mentxakaren semea. c) Oroimen selektiboak, aitortza eta gatazka Tokian tokiko eremuan, faktore desberdinengatik tokiko historia gehiago markatu duten gertaerak egon dira: testuinguru historikoan izandako eragi- narengatik (Ermuan 1995an Miguel Angel Blanco- ren bahiketa bezala, nahi eta gertakari honek eragin globala izan zuen; edo Joxe Arregiren he- riotza torturak jasan ondoren Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Nagusian 1981ean); biktimaren gi- zarteratze desberdinarengatik (seguru aski tokiko eragina ez da berdina izango herriko biztanle baten heriotza gertatzen bada edo herritik pasat- zen zen auto batean zihoan guardia zibil batean, muturreko bi adibide aipatuz); edo kasuari loturiko mobilizazio politiko mailarengatik (handiagoa da ezker abertzalean aldarrikaturiko biktimen ingu- ruan edo abes politiko indartsua zen tokietan, batez ere 80. hamarkadan edo, azken urteotan, ETAren biktimetan). Ikerturiko zenbait kasuetan, udalerriko ordezka- rien ez zuten herrian edo inguruan izandako bik- tima guztien ezagutzarik, batez ere segurtasun indarren kideen kasuetan edo kasu zaharretan. Horrek oroimen selektiboak badirela erakusten du, gutxiago errotuak direnak, eta oroimen ekimene- tan edo tokietan ikusten dena. Onartu behar da, alde batzuetakoak beste- koak baino gehiago izan direla oroituak. Jonan Aranguren 'Iharra' eta Jose Miguel Beñaran 'Argala' herriaren oroitzapenean egon dira 30 urtez eta Monasterio taxi-gida- ria eta polizia nazionala ez dira herriko jen- dearen gehiengoaren oroimenean egon. Guardia zibilen senide batzuk gorpuak bidali behar izan dituzte inolako oroimen ekimenik gabe eta beti ahaztuta egon dira, eta bitar- tean ETAko militante erailak aitortuagoak izan dira. Alberto Ruiz de Azua, Arrigo- rriagako alkate ohia. Adibidez, Zizurkilgo kasuan, ETAk Julian Galarza, hil zuen herriko alkate frankistarekin nahastu on- doren; ETAk berak bere gain onartu zuen “akatsa” komunikatu batean16 . Herriko lekukoen arabera, bere neskalagunak Zizurkil utzi zuen eta herrian pertsona horren oroimenik ez da mantendu. Kasu honetan, biktimaren gizarteratze ezagatik baino, gatazkatsu iruditzen ziren gertakarien ezkutaketa edo isiltasunarengatik izan da ahanztea. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 30
  31. 31. Jende askok ez daki hori gertatu zenik, be- bereziki 30 urtetik beherakoek. Ezker aber- tzaleko kideak ere harriturik geratu ziren herrian biktima hau izan zela esan genie- nean, ez baitzekiten. Galartza zenaren anaiak familiaren baserrian bizi dira; alka- tearekin harreman bat badute, baina ez dute bozkatzen eta ez dute politikan parte hartzen, bizi izan dutenaren aurrean pareta bat jarri nahi balute bezala, pasa izan ez ba- litz bezala. Ez dute atentatuaz hitz egiten. Ana Olaziregi Sueskun, Zizurkilgo zine- gotzi ohia. Bestalde, herriko kasu ezagunena torturaren on- dorioz hildako Joxe Arregirena izan zen, 1981an. Horren gogoratua izatearen arrazoietako bat, bik- timaren gizarteratzea da. Izan ere, “kulturan eta dantzetan gazteekin guztiz inplikatutako mutila zen, eta horrek sekulako eragina sortu zuen he- rrian eta ezin sinesgaiztasun sentsazioa”. Gainera, gertaera motak, inkomunikazio denboraldiaren eta jasandako tortura basatien ondorioz, gaitzespena erakusteko gizarte mobilizazio indartsuak eragin zituen guztiz dramatikoa izan zen aste batean (ETAk Jose Maria Ryan Estrada Lemoizeko zentral nuklearreko ingeniaria hil zuen aste bat lehenago eta otsailaren 23an Estatukolpea izan zen). Arreba alditxartu zen. Zerraldoa gauean iritsi zen; harreran herri osoa zegoen. Alka- tesak dimititu egin zuen. Hilkutxaren ha- rrera egin zen, ireki zuten eta hantxe ikusi ziren izugarrikeriaren arrastoak. Jendeak kutxa ireki zuen zigiluz itxia baitzen eta ho- rrek amorrua gehitu zuen. Hura ikaragarria izan zen. Ni etxetik ere ez nintzen ateratzen. Harreran herriko jende guztiak parte hartu zuen herriko mutila baitzen. Maria Angeles Lazkano Larrañaga, Zizurkilgo alkate ohia. Gertaera hauen eragin kolektiboa oroimen horren nagusitasunean ikus daiteke, baita horren aurrean giza sektore desberdinak hartu zuten posizioan eta indarkeriaren erabilpenaren sostenguaren ingu- ruko polarizazioan. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 31 __________________________________ 15 Bere ama Normi Mentxaka “inkontrolatu” batzuek jaurtiriko tiroz hil zen 1976/07/09an, Santurtziko Sardina Eguneko herri festan. Auzitegietan borrokatu ondoren, alargunak eta hiru seme-alabek Normi terrorismoaren biktima onartua izatea lortu zuten 2002an. 16 1976/02/12. Julian Galarza Ayastui. 37 urteko mekanikaria, bi hilabete lehenago ezkondua zen. Zizurkilen, ETAm erakundeak herriko alkate frankistarekin nahasten du. ETAm-k bere burua kritikatuko du “akatsa”rengatik. “Onartu behar da, alde batzuetakoak bestekoak baino gehiago izan direla oroituak. Jonan Aranguren 'Iharra' eta Jose Miguel Beñaran 'Argala' herriaren oroitzapenean egon dira 30 urtez eta Monasterio taxi-gidaria eta polizia nazionala ez dira herriko jendearen gehiengoaren oroimenean egon.”
  32. 32. Hortik aurrera, Zizurkil bitan zatitu zen. Salba ezinak ziren desberdintasunak agertu ziren. Indarkeria orokorki ukatzen zutenak eta Batasunaren aukera politikoaren alde zi- renak.. Maria Angeles Lazkano Larra- ñaga, alkate ohia. Maribi Arregi Izagirre17 Joxe Arregiren arrebak antzeko ikusmoldea du: Zizurkilen, garai hartan, herria puskatuta gelditu zen, zu hemengoa zara eta zu he- mengoa... herria erabat zatituta geratu zen. Gero pixkanaka gauzak buelta hartu zuen, baina bai, oso seinalatuta gelditu ginen. Eta bere falta handia. Heriotza da beti falta uzten dizuna.18 c.1. Iraganaren eta orainaren artean: oroi- men gatazkatsuaren adibidea. Arrigo- rriaga Euskal Herriko hainbat lekutan, baina zabalago ere espainiar Estatuan, iraganarekiko hausturaren iru- dikapen gisa, lehendabiziko udalbatza demokrati- koek sinbologia frankista zuten kale eta plazen izenak aldatzeari ekin zioten. Adibidez, Arrigorriagan. Kasu honetan herria oroimenaren inguruko gatazka baten erdian egon da azken urteotan. Francoren heriotza eta gero, lehendabiziko udalbatza demokratikoan, HBk go- bernatzen zuena, 1979ko abenduan egindako osoko bilkuraren puntuetako bat zera zen: aho batez onartzea, EAJ, PSE eta PCEko beste zine- gotziekin batera, Udaletxeko plaza, herriko baka- rra, Argala Plaza deitzea Jose Miguel Beñaran Or- deñanaren omenez. “Argala” ETAko kide ezaguna Batallon Vasco-Español erakundeak hil zuen 1978ko abenduan eta gaur egun Terrorismoaren biktima gisa kontsideratua da. 1979ko abenduko osoko bilkuran, adostuta- koaren artean , herriko hainbat kaleen ize- nak aldatzea erabaki zen. Gogoan dut Mola Jenerala izeneko bat bazela eta Hermene- gildo Lekunberri izatera pasa zen, Arrigo- rriagako medikua izandakoa. Beste aldaketa batzuk izan ziren, eta horien artean Espainia Plaza Argala Plaza deitua izatera pasa zen. Abusun plaza Iharra Plaza izendatu zen. Bil- kura sinbolikoa izan zen eta frankismoa eta armadarekin zerikusia zuten izenak kaleeta- tik kentzen saiatu ziren, Arrigorriagarekin harreman gehiago zuten izenak ipiniz. Al- berto Ruiz de Azua, Arrigorriagako alkate ohia. Aitorpen ekimen horietako lehena Arrigorriagan egin zen, 2008an, Lehendakariaren Bake eta bizi- kidetzarako plana onartu eta gero. Arrigorriagako kasuan ongi ikusi ahal da, eta horretan paradig- matikoa da, nola herrikoak ziren edo bertan bizi ziren biktimen omenezko ekimen batek oroimen kolektiboan ez ziren atentatuak edo hildakoak go- gora ekartzen lagundu zuen, bederen gertaerak bizi izan zituztenen artean. Terrorismoaren bikti- men aitorpena mahairatzen hasi zirenean, udal ar- duradunak ohartu ziren alde bateko edo besteko indarkeriaren biktimak zenbat eta nortzuk ziren. Hori beste tokitan gertatu denaren antzekoa da. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 32
  33. 33. Hortik aurrera, nire ustez senideak lasaituak eta onartuak sentitu ziren. Ekimena eskertu ziguten19 eta hantxe geratu zen bi biktima hauen plaka: taxi gidaria eta polizia nazio- nala. Alberto Ruiz de Azua, Arrigorriagako alkate ohia. Arrigorriagan sortutako gatazka 1979an plazari emandako izenetik eta Iharra eta Argala izenak kale-izendegitik kanporatzeko Dignidad y Justicia elkarteak eta Estatuko abokatutzak jarritako sala- ketetatik dator. Nahiz eta udalak argudiatu zuen akordia aho batez hartua izan zela udalbatzan or- dezkatuan ziren alderdi politikoen artean, EAJ, HB, PSE eta PCE, afera ez zen horretan geratu eta al- katea, garai hartan EAJkoa, egotzia izan zen Au- dientzia Nazionalean autoritateari men ez egitea eta errekerimenduei muzin egiteagatik. Kasua de- litu bezala artxibatu zen arren, prozesuak aurrera egin zuen administrazioarekiko auzi-prozesu baten bidetik, akordio haiek legez kontrakoak zirelakoan. Balorazio juridiko desberdinen gainetik (udalak auzi bat galdu eta bestea irabazi zuen), udalbatzak Argala eta Iharra20 izenak kale-izendegitik kentzea erabaki zuen 2008an Gasteizko Legebiltzarrak Te- rrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko legea onartu eta gero. Terrorismoaren bik- timen sentsibilitatea mindu edo haien oroimenaren aurka joaten diren izenak kale izendegietatik ken- tzera behartzen ditu lege honek administrazio guz- tiak. Plazei beste izenik ez ematea izan zen udalbatzaren erabakia. Bi plaza hauei beste izenik ez ematea era- baki dugu, 30 urtez Argala eta Iharraren izenak izan zituztela eta jendeak jakin dezan denbora guzti horretan plaza horiek izen ho- riek eraman zituztela. Alberto Ruiz de Azua, Arrigorriagako alkate ohia. Herrian gatazka berriak, tentsioa eta ezinegon handia sortu zuen gertaera geroago jaso zen hil- keta izan zen, Eduardo Puellesena, 2009an ETAk eraildako Polizia kidearena. Guzti horrek, alkatea- ren arabera, familiako senide batekin gatazka ba- tzuk ekarri zituen oraindik Argala deitzen zen plazaren ingurua. Gainera hedabideek arazoa puztu zuten, egoera eta arazo hori konpontzen saiatu ziren konfiantzazko pertsona batzuen bitar- tekaritza, buru politikoak barne, pertsonalizatuz. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 33 __________________________________ 17 Joxe Arregi Izagirreren arreba. Joxe Arregi 1981ko otsailaren 13an hil zen Poliziaren Zuzendaritza Nagusian jasandako torturen ondorioz. Lege Antiterroristapean bederatzi egun pasa zituen inkomunikaturik eta Carabanchelgo kartzela-ospitalera eramaterakoan hil zen.. 1989an, Auzitegi Nagusiak ondorioztatu zuen “oinazpian zituen bigarren mailako erredurak polizia ikerketan zehar egin ziren” (El Pais, 1989/10/04). Gertaerak eta bederatzi urte beranduago, bi agente zigortuak izan ziren lau urteko eta hiru urteko arrastatzera, eta hiru eta bi urteko lan eta soldata kentzera. 18 Maribi Arregiren lekukotasuna. Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, 2008ko ekaina. 19 2007ko otsailaren 18an egindako omenaldiari buruz. 20 Udaletxean argudiatu dugu ez dela egiaztatu Argala etakidea zenik, ez baitzen inoiz auzipetu, bizi zela, inongo prozesu judizialean, ezta kondenatua ere. Beraz, inolako sententzian ez da ETAko kide gisa kontsideratua izan. Beste gauza da Ogro operazioan, Carrero Blancoren aurkako atentatuan parte hartu zutenetariko bat bezala kontsideratua dela. Gero badira idatziak eta Argalak berak grabatutako dokumentuak non ETAko kide gisa agertzen den. Ez zegoen bere aurkako sententziarik, nahiz eta sententzia berri batzuetan agertzen den, behin hilda, epaiketaren bateko lekukotasun batean buru gisa aipatua baita. Alberto Ruiz de Azua, Arrigorriagako alkate ohia.
  34. 34. Azkenean, Arrigorriagan, Eduardo Puellesen izena- rekin Argala Plazarena ordezkatu eta bere izena eramango zuen monumentuaren proposamena al- datua izan zen, eta eraikitzen ari zen plaza berri bati eman zitzaion. Zure herrian atentatu bat egon dela esa- ten dizutenean, alarma guztiak pizten zaizkizu, eta inoiz egongo nahi ez zenu- keen eta kudeatzen zailak diren egoerak aktibatzen dituzu. Baina guzti hori kudea- tzea tokatu zitzaigun, Lopez gobernua hasi berria, Ares Barne sailburu bezala eta, hortik aurrera, atentatuarengatik urte eta erdi konplikatu hori pasa da. Alderdi poli- tikoen, TBLZren bulegoaren eta Puelles fa- miliaren artean zera adostu genuen: terrorismoaren biktima guztien aldeko oroitarriaz gain, Santa Isabelen, familia bizi izan zen auzoan, urbanizatzen ari ginen plaza Eduardo Puelles izendatzearen aukera, oroitzeko. Alberto Ruiz de Azua, ex alcalde de Arrigorriaga. Lehen aldi batean, 2007ko urtarrilaren 26an udal- batzak EAJ, EA eta EBren botoekin onartutako akordio baten bidez herriko biktima guztiak kon- tuan hartuko lituzkeen omenaldi bat antolatzea saiatu zen, Argala barne. Baina horrek PSE-EE eta PPren kritikak piztu zituen, eta Paulino Luesma Es- painiako gobernuak Euskadin duen ordezkariak akordio honen aurkako administrazioarekiko auzi- helegitea aurkeztea agindu zion Estatu-abokatu- tzari. Luesmaren arabera, omenaldi horretan Argala tartean sartzea “ezin onartuzko distantzia- kidetasuna” zen.21 Hala ere, guzti horrek gatazka berriak sortu zi- tuen beste familiarekin, Argalarenarekin, baina az- kenean inolako omenaldian parte hartzeko gogorik ez zuela agertu zion argiki eta fermuki udaletxeari. Gauzak honela, Pablo Beñaran Argalaren anaiak gutun publiko bat idatzi zuen otsailaren 3an uda- letxearen ekimena “marketin politikoa, hutsa eta argazkiarentzat” antolatua zela argudiatuz. Gero- ago alkatearen eta Argalaren senideen artean gau- zatutako elkarrizketa batean, azken hauek Jose Miguel Beñaran “Argala” udal omenalditik kanpo uztea erabaki zen. Adibide honek ETAm, ETApm edo Komando Au- tonomoetan parte hartu zuten biktimen oroime- naren inguruko eztabaiden arazoa eta garai historiko desberdinetan hauek izandako izaera erakusten du. Bestalde, uste dut Argalari aitortzen ari zitzaiola bikt5ima gisa azken 30 urteotan eta bere oroimena plazaren izenarekin mantendu zela, herriko plaza Argala plaza baitzen. Alberto Ruiz de Azua, Arrigo- rriagako alkate ohia. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 34 “Zure herrian atentatu bat egon dela esaten dizutenean, alarma guztiak pizten zaizkizu, eta inoiz egongo nahi ez zenukeen eta kudeatzen zailak diren egoerak aktibatzen dituzu. Baina guzti hori kudeatzea tokatu zitzaigun.”
  35. 35. Iturri desberdinekin egiaztatutako informazioaren arabera, eztabaiden parte bat pertsona horiek ETAn parte hartu zuten garaiari buruzkoa zen. Jonan Aranguren “Iharra”, Guardia Zibilak 1972an tiroz hildakoak ez zuen arazorik sortzen, bere us- tezko delituak aurretik eginak zirelako eta dena den 1977ko amnistiaren ondorioz barkatuak izango zirelako. Jose Miguel Beñaran “Argala”ren kasuan aldiz, 1978an hil zuten eta ETAn ibilikoa zen 1977ko amnistia eta gero. Planteamendu ho- rrek garrantzia izan edo ez, erakusten duena zera da, Euskal Herriko historiarekin zerikusia duen ez- tabaida kolektibo bat badela, oraindik guztiz gau- zatu beharrekoa, historian zehar ETAn parte hartu zuten sektore eta politiko anitz hunkitzen dituena, baita historia hori pertsonalki edo dimentsio publi- koan edo kolektiboan onartzen diren era. Tokian tokiko oroimenen eta horien marko insti- tuzionalen inguruan, ikuspegien arteko oreka bi- latzen saiatu behar da, alde batetik herrian bizi izandako gertaerak azpimarratzen dituzten guztiz tokiko ikuspegiak (adibidez, ETAren biktimak ba- karrik izan diren leku bat edo bakarrik beste tal- deen edo Estatuko agenteen biktimak diren lekua), eta bestetik aspektu orokorragoak dituzten ikuspegiak. Bestalde, beste zailtasunetako bat al- derdi politiko ezberdinen aitzindaritzak ezartzen dutena da, eta baliteke horrek elkarrizketarako ahalmenarekin eta toki-mailako elkar ulertzeare- kin zerikusirik ez izatea, goitik ezarritako erabile- rara eramanez, parte-hartzea sustatu eta tokian tokiko mailakotik gizarte-ehuna berreraiki ordez. Erronka horietako batzuk, Arrigorriagako alkate ohiak bere esperientzian oinarrituz planteatuta- koak dira. Gauza bat da zuk zure herriko ordezkari be- zala egingo zenuena eta Arrigorriagan da- goen sentsibilitatea ikusirik, eta ahaztu gabe Arrigorriagan hartzen den erabakiak ez diola bakarrik Arrigorriagako jendeari eragiten, beste herri batzuei edo zure lurraldeari, zure eskualdeari ere eragin ahal diola. Askoz ikuspuntu orokorragoak eduki behar dira eta auzo eta herri bakoitzaren beraren helbu- ruak baino haratago doan ikuspegia. Gure hutsegiterik handienetako bat da gure zilbo- rrei begira egon eta hartzen ditugun eraba- kiak guri baino ez digutela eragiten pentsatzea. Hemen Argala plazaren izenari eutsi izan bagenio, baliteke herritarren %90 ados eta %10 aurka egotea. Baina, jakina, portzentaje hori ere ez dagokio lurralde his- toriko osoari. Alberto Ruiz de Azua, Arri- gorriagako alkate ohia. c.2. Tokiko tentsioa eta gatazka: onarpenerako aukera berriak. Zizurkilgo kasua oroimenen gatazkaren beste adi- bideetako bat da. Joxe Arregiren oroimeneko mo- numentuen ingurukoa da. Joxe Arregi, 1981. urtean hil zuten torturatuta, eta José Luis Ge- resta22 , etakidea, hilda agertu zen egoera arraro- etan erakunde horren 1999ko su-etenaldian zehar. Tokiko solaskideek diotenez, udalak hartu zuen Jose Arregiren omenezko plaka eta monumentua- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 35 __________________________________ 21 ‘El Correo’, 2007ko otsailaren 15a.
  36. 36. ren gaineko erabakia, Herri Batasuna alkatetzan zegoelarik. Maribi Arregik, hildakoaren arrebak, azaldu du monolitoa ez zen guk eskatuta jarri23 . Urte batzuk beranduago, toki berean, Gerestaren omenezko eskultura jarri zen. Lehenengo urteetan, Arregiren omenezko mo- numentua oroimenagatik sortutako gatazkaren zati izan zen, tartean, Guardia Zibilak monolitoa eraman zuela. Une horretan, Batasunaren gehien- goak zuzentzen zuen udalak bere izena jarri zion plazari, baina herrian, haustura eta polarizazio ho- rren zati bat ere bazegoen. Gure bizi guztirakomarkatu gintuen ho- rrek.Amorru bat sartu zitzaigun barru- raino... Familiarekin gazteei behintzat esan degu zer gertatu zen eta garbi dute. Maribi Arregi Izagirre, Joxe Arregiren arreba.24 Handik urtebetera monolito bat jarri zen uda- laren ekimenez, baina ez zen izan aho batez hartutako erabakia. Plaza bati ere bere izena jarri zitzaion. Ordura arte Pasus izenez eza- gutzen zen plaza hori, eta halabeharrez, Arregi Pasus izeneko orube horretan jaio zen. EAJ aurka azaldu zen eta PSE bilkurara berta- ratu ere ez zen egin. Udal-bizitzaren funtzio- namendu normalizatuaren geldialdi antzekoa gertatu zen. Guardia Zibilak monolitoa era- man zuen, eta berriro jarri zen. Maria Ange- les Lazkano eta Ana Olaziregi. Kontuan izan behar da, horren ondorioz, hainbat alderdi politikoren ordezkariek herio-mehatxuak jaso zituztela une ezberdinetan. 90eko hamarkadan EAJko zinegotzia izatea presio handipean bizitzea zen, faroletan ikusten nituen argazkiak, nire autoaren ma- trikula leku guztietan, mendiko txabola bat erre zidaten eta TBLZri laguntza eskatu nion. Jaietan egin digute mehatxu, pankar- tetan, eta abarretan. Maria Angeles Laz- kano Zizurkilgo alkate ohia. Urte batzuetan oso gogorra izan zen, pre- soei zerbait gertatuz gero herriko jendeak zuri leporatzen zizulako, 1991 eta 2008 bi- tartean. Orain errazagoa da politika, den- bora gogor horiek joan dira. Ana Olaziregi, Zizurkilgo zinegotzi ohia. Haien omenezko plazei izena eta monolito biak kentzeko erabakia 2008ko apirilaren 14an hartu zen aho batez (ezker abertzalearen kandidatura bertan behera eta kanpo utzita zegoen) ateak itxita eta Udaletxea Ertzaintzaren babespean ze- goela egin zen bilkura batean. Plakak eta monoli- toak kentzearen alde EAJko bost zinegotziek, EAko bik, PSE/EEko bi zinegotzietako batek (bestea ez zen bilkurara bertaratu), PPko beste batek eta EB- Aralarreko batek bozkatu zuten. Testua gai-zerren- dan sartu zuen alkateak, Fernando Múgica eta Miguel Ángel Blancoren senitartekoek zein Digni- dad y Justicia Fundazioak aurkeztutako salaketa judizialen ondoren. Onartutako testuak azaltzen zuen aipatutako plazek “biktimen sentsibilitatea iraintzen dutela” eta gogorarazten zuen “egungo udalbatza osatzen duten alderdi politikoen irizpide ideologikoak” eta erabaki horiek hartu zituzten ezker abertzalearen ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 36
  37. 37. aurreko udal-gobernuenak oso bestelako zirela, eta beraz, bi etakideen omenezko izenak eta “iku- rrak” "kentzea zegokiola". Idazkiak zera argitzen zuen Jose Arregiren ome- nezko plazaren kasuan, aldaketa "handik gutxira" aurreikusitako birmoldaketaz baliatuz egingo zu- tela eta udalerriko herritarrek erabili "ohi" zituzten "irizpide toponimikoekin” bat egingo zela. Egindako aldaketek eta izenak kentzeak beste inpaktu bat izan zuten herri mailan, zegoeneko ze- goen banaketa eta gatazka handiagotuz. Erreak- zioak gogorrak izan ziren eta alkateak mehatxuak jaso zituen. Plazari izena kentzeari erantzunez, orain- dik badago plaza hori Jose Arregi deitzen dela eta beti deituko dela oso zorrotz dioen jendea. Gaia oso irekita dago, ezetz eman arren. Odola dario oraindik zauri horri. Familiek erabaki horrekin trauma bat bizi dutela ulertzen dut. Baliteke nik gauza bera egitea. Denboraren poderioz, besteak ulertzeko gai gara. Alkate bezala ezker abertzalearen ordezkariekin, Arregi- ren senitartekoekin, Gerestarenekin… el- kartu naiz hitz egin eta elkar ulertzeko ahaleginak egiteko. Erabateko akordio ba- tera ez heldu arren, denok bestearen ja- rrera ulertzeko urratsak eman behar dira. Maria Angeles Lazkano, Zizurkilgo al- kate ohia. Gatazka gatazka, toki mailako ingurunean bes- telako harremanak eta elkar ulertzeko aukerak ematen dira espazio informaletan, bai eta indar- keriak hautsitako harreman horiek berregiteko funtsezkoak diren harreman pertsonalak ere. Kontsultatutako iturrien arabera -Zizurkilgo al- katea eta zinegotzia elkarrizketa egin zenean-, ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 37 __________________________________ 22 1999ko martxoaren 20an agertu zen, lokian tiro bat zuela, Zamalbideko eremu batean, Errenteriatik (Gipuzkoa) gertu. Suizidioaren hipotesi ofizialaren aurrean, familiak argudiatu gorpua manipulatu egin zutela eta epaitegiko hainbat medikuk adierazi zuten ez zela ohikoa horren jarrera hieratikoa su-armarekin egindako suizidioetan: ahoz gora, eskuak gorputzaren kontra eta beherantz, besoak eta zangoak erabat zabalik; pistolan ez zegoen arrastorik, ezta hildakoaren odolik ere eta ezkerreko besoaren aurka aurkitu zen. Armadako teniente jeneral eta Guardia Zibileko zuzendari ohia zen José Antonio Sáenz de Santamaríak gerra zikinarekin lotu zuen 2001/22/19ko La Razón egunkarian: Gerra zikinaz ari gara? Nik irregular deitzen dut, ez dudalako gerra garbirik ezagutzen. Horregatik, nahiago dut gerra erregular edo irregularrez hitz egitea. Terrorismoaren kontrako borroka ezin da erregular baten eskemekin egin. (…) Orain ere? Orain ere badira. Baizkotan nago. Komandoak ez dira berez entregatzen. Mailukadaz erauzitako hortzik gabeko hildakoren bat ere agertu da. Hil ondoren ez da ahoan mailukadarik jotzen. Ez dut kritikaz esaten. Bizkarretik erailtzera datozen tipo batzuen aurka gerra irregularra erabiltzerik baino ez dago. Zuzenbidezko estatua ondo dago, baina ezin da azken ondorioetaraino eraman, terroristen esku geratuko ginatekeelako (…). 23 Maribi Arregi Izagirrek Eusko Jaurlaritzaren GGBB Zuzendaritzaren txosteneko 67. orrialdean emandako testigantza. 24 Ibidem, 64. or. “Odola dario oraindik zauri horri. Familiek erabaki horrekin trauma bat bizi dutela ulertzen dut. Baliteke nik gauza bera egitea. Denboraren poderioz, besteak ulertzeko gai gara.”
  38. 38. Arregiren familiaren zati bat behintzat kentzea- ren aurka azaldu zen, eta plaza eta monolitoa bere horretan mantentzeko eskatu zuten, Zizur- kilen jada egon zegoen oroimenaren toki hori ez ezkutatzeko, hurrengo belaunaldiek ez zezaten ahaztu. Ezkutatzearen eta oroimen bateratzaile- ago baten arteko eztabaida, iritzi ezberdinak di- tuena, irekita dago oraindik ere Zizurkilen. Garai hartan, instituzioetako inor ez zen gugana etorri. Nik dakidala, ez zen inor gutaz arduratu. Eta gaur egun ere (...) Ikusiz herriko alkatetzak zer egin due eta zer jokaera izan duen… Alkatesari orduan esan niona errepikatuko dut: nire amak 93 urte zeuzkan eta beretzako izan zen puñal bat sartzea bezala. Izugarrizko pena hartu zuen. Min handia zuen. Ez dakit berari ukitu dion edo ez dion, baina guri min han- dia eman digu berak hartutako erabakiak hainbeste urte pasa ondoren.25 Maribi Arregi Izagirre. Agian, hori ezkutatu nahi genuela pen- tsatu zuten, baina ez da horrela. Biktima guztien oroimenaren zeharkakoago zerbait jarri nahi genuela azaldu genuen. Inoiz biktima guztiekin plaka bat jartzea propo- satu dudanean, momentua ez zela eran- tzun didate. Oroimenaz hitz egin genuen, bai, baina herriak Galarza nor zen ere ez zekien. Maria Angeles Lazkano, Zizur- kilgo alkate ohia. Herriarekin lotutako beste biktima batzuk iza- teak, erronka kolektiboak sorrarazi zituen giza eskubideak errespetatzen zituen eta gizarte-ha- rremanak berregitera lagunduko zuen oroimen baten inguruan. Biktima horietako bat Juan José Pacheco Cano26 , ertzaina da. Zizurkildar batekin ezkonduta zegoen eta ETAk trenbidean, Legazpi parean, jarritako lehergailu batek eztanda egi- tean hil zen. Emaztea herrian gelditu zen, semearekin. Hura “lan-istripu” baten antzekoa izan zela esan zuena ere izan zen ezker abertzalea- ren artean. Horretaz ez da berriro hitz egin. Plaken inguruko mozioan mota ez- berdineko lau biktima aipatzen dira. Galar- zaren kasuan, ETAk esan zuen akatsa onartzen zuela eta barkamena eskatu zuen. Baina neure buruari diot: hori onar- tzea da, benetan?, ez du, besteek bezala, beste zerbait merezi? Ana Olaziregi, Zi- zurkilgo zinegotzi ohia. 2000ko hauteskundeen ondoren tokiko politikan eman ziren buruzagitza-aldaketek ezker aber- tzalea eraman zuten berriz ere alkatetzara, eta pasealeku bati izena eta monolitoa jarri zituen. Orduko hartan, bilkurara ez ziren ez PSOEko ez PPko zinegotziak bertaratu. EAJk aurka bozkatu zuen, baina beste alderdiak ez zeudenez onartu egin zen. Ekimen horiek 2008. urtera arte iraun zuten herrian, etakide bien omenezko onarpenak kendu ziren arte. Adibide horrek legaltasunaren eta tokiko indarren arteko kontraesanak erakus- ten dituzte, eta baita tokiko eta barruko proze- suen arteko lotura, eta testuinguru politikoaren eta kanpoko ikuspegi orokorrago baten eragina. ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 38
  39. 39. Lehenengo mozioarekin plakak eta izenak kendu ziren biktima guztiekiko errespetua- gatik; bigarren mozioarekin, eta Legebiltza- rrak aginduta, Arregiren kasuan onarpena egoteko eskatu genuen, argia zelako eta kondena judiziala ere bazuelako. Halaber, Gerestaren kasua ikertzeko ere eskatu zen, eta baita Eusko Jaurlaritzaren GGEE zuzen- daritzaren txostenean jasotzeko ere. Lehe- nengo mozioak eztanda egin zigun. Honelakoak esaten zizkigun jendea zegoen: “ezin dugu sinetsi hori egin duzuenik”. Kontu handiz egin zen, gobernu-taldea ba- teratuta zegoelako, baina izenak kentzeko Basta Ya elkartearen eskaerak zeuden, eta Lehendakariaren gomendioei jarraiki, hau da, bake-planari eta abarrei, egin zen. Ho- rrela, Dignidad y Justicia fundazioaren eska- riei erantzun ahal genien, udalak 81. urteaz geroztik izandako jarrerarekin koherente izanik, hau da, EAJko udal-taldeak monoli- toa jartzearen aurka bozkatu zuenean eta zentzu horretako elkarren segidako propo- samenekin bat. Baina izena galtzen genuen, baita 81ean ere, ados ez geundela jarri ze- nean. Baina orain uste dugu zerbait ezber- dina egin behar dugula. Maria Angeles Lazkano eta Ana Olaziregi. Nik uste gerorako gazteek jakin behar du- tela zer gertatu zen (...), guk gure memoria bagenuen Zizurkilen. Ez dugu ulertzen zer- gatik kendu den. Beno bai, niretzat da ahaztu nahi dutelako eta bake-bakean gel- ditzea. Kendu homen dute, plaka horrek eta monolito horrek biktimen elkarteei min ematen zielako, beraien mina areagotzen zelako. Baina beraiek badauzkate plazak be- raien izenean, monolitoak, ez dakit nongo plakak. Ematen du gure mina ez dela exis- titzen, ez dugula minik. Maribi Arregi.27 Kasu hau ez da bakarrik izen, plaka eta monu- mentuetan gertatutako aldaketek sortzen duten gatazka-mailaren eta oroimen bateratzailera iris- tearen edo biktima batzuen oroimena "propiotzat" patrimonializatzeko arriskuaren adibidea, baita giza eskubideen urraduren biktimen oroimen ba- teratzailea gauzatzeko erantzukizuna duten era- kundeek eta gizarteak egiteko duten zereginen adibide ere. Hau da, oroimen kolektibo batera- tzaile baten aldeko ahalegin honek, halaber, bik- ORAIN DA GARAIA. POSIBLE AL DA ESPARRU LOKALEAN BIKTIMEN OROIMEN BATERATZAILEA? Esperientziak eta erronkak. argituz 2012ko otsaila 39 __________________________________ 25 Maribi Arregiren testigantza, 65. or. 26 José Pacheco Cano. 26 urteko ertzain cacerestarra. Legazpin hil zen, dei bat jaso ondoren Ertzaintzaren patruila bat lekua ikuskatzen ari zela, Irun-Madril trenbidean jarritako lehergailu baten eztandak harrapatu zuenean. ETAk atentatua bere gain hartu zuenean, RENFE tren-enpresaren aurka zuzendu zituen bere helburuak eta ertzainaren heriotza “istriputzat” jo zuen, Ertzaintza erakunde honentzat “ez delako, oraingoz, helburu militarra” (1988ko urriaren 20ko “Egin”). “Nire ustez, gazteek zer gertatu zen jakin behar dute gerora begira (...), guk bagenuen gure oroimena Zizurkilen. Ez dugu ulertzen zergatik kendu zen. Beno bai, nire ustez ahaztu eta bakean utzi nahi dute.”

×