Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

10. gaia biztanleria eta lana

2.151 visualizaciones

Publicado el

Publicado en: Educación
  • Sé el primero en comentar

10. gaia biztanleria eta lana

  1. 1. BIZTANLERIA ETA LANA
  2. 2. ESPAINAKO BIZTANLERIA Berezko hazkundea: XX. mendearen hasieran, jaiotza-tasa oso handia zen (haur asko jaiotzen ziren), baina heriotza-tasa ere handia zen. Horregatik, biztanleria poliki hazten zen, (elikadura hobetuz joan zen eta medikuntzan aurrerapenak egin ziren), honela heriotza-tasa jeitsi egin da.
  3. 3.  Migrazioak Gaur egun, etorkin ugari etortzen dira Espainiara, eta emigrante gutxi joaten. Horregatik, biztanleria handituz doa. - Atzerrira emigratzea. XX. mendearen hasieran, Espainiako herritar askok Ameriketako herrialdeetara emigratu zuten, lan-aukeren bila. - Barneko migrazioa. Espainiako lau milioi herritarrek aldatu zuten bizilekua (Gaztela-Mantxako, Gaztela eta Leóngo, Andaluziako, Galiziako eta Extremadurako) udalerrietatik egin zuten alde, eta (Kataluniako, Madrilgo, Euskadiko eta Valentziako) autonomia- erkidegoetako hirietara emigratu zuten, bertako fabriketan lan egiteko.
  4. 4. - Nazioarteko immigrazioa.Gaur egun, Estatuak jaso egiten dituetorkinak. 5 milioi etorkin baino gehiagodaude Estatuan, lan bila edo gerratik etapobreziatik ihesi etorriak, batez ereHego Amerikatik, Afrikatik eta EkialdekoEuropatik.
  5. 5. NOLA DAGO BANATUTA ESPAINAKOBIZTANLERIA ? Lurralde bat zenbateraino dagoen jendez beteta jakiteko, ez da nahikoa guztira zenbat biztanle bizi diren jakitea. Biztanle kopurua azalerarekin erlazionatu behar da. Datu horiekin, biztanleria-dentsitatea kalkulatzen da: biztanle kopurua haien bizitokiaren azalerarekin erlazionatzen du, azalera kilometro koadrotan emanda. - Probintzien arteko aldeak. Barnealdekoek dentsitate txikiagoa dute itsasertzekoek eta uharteetakoek baino, Madrilek salbu. - Probintzien barneko aldeak. Probintzia gehienetan, biztanleak hirietan pilatzen dira –hiriburuan batez ere–; landaeremuetan, berriz, ez da ia inor bizi.
  6. 6. NOLA DAGO BANATUTA ESPAINAKOBIZTANLERIA ?
  7. 7. BIZTANLERIA ETA EKONOMI JARDUERAK 1. Biztanleria eta lana Lurralde bateko biztanleak bi taldetan banatzen dira, lan-egoeraren arabera: - Biztanleria aktiboa. Lan egiteko adinean eta egoeran diren biztanleen multzoa. Talde hau biztanleria okupatuak –diruaren truke lanean ari diren pertsonak– eta lanik gabeko biztanleriak –lanik ez duten pertsonak– osatzen dute. - Biztanleria ez-aktiboa. Lanik egin ezin duten pertsonen eta egiten duten jardueraren truke soldatarik jasotzen ez dutenen multzoa da. Talde hori hauek osatzen dute: erretiratuek, 16 urtez beherakoek, ikasleek, etxeko-lanetan dihardutenek eta gaixoek.
  8. 8. BIZTANLERIA AKTIBOAK HIRU EKONOMIA-SEKTORETAN EGITEN DU LAN:
  9. 9. SEKTOREAK Lehen sektorea: Oso jende gutxi lan egiten du sektore honetan, 100 pertsonetik 5 bakarrik. * Nekazaritza: Lehorreko laboreak (zerealak, mahatsa eta olibondoak) eta labore ureztatuak (barazkiak eta fruituak). * Abeltzaintza :Ganadu ugariena txerri-azienda da, ardi-azienda ere asko hazten da, hegazti granjak ugariak dira * Arrantza : Arrantza-ontzi gehienak baxurakoak dira. * Meatzaritza
  10. 10. SEKTOREAK Bigarren sektorea Industria-jarduerak. Mota hauek dituzte lanpostu gehien, Estatuan: - Oinarrizko industria. Industria metalurgikoak eta kimika- industriak dira. - Ekipamendu-ondasuneko industriak. Makinak, autoak, itsasontziak eta material elektrikoak egiten dituztenak dira. - Kontsumo-ondasuneko industriak. Pertsonok zuzenean kontsumitzen ditugun produktuak fabrikatzen dituzte. Elikagai-industria, ehungin tza, altzarigintza eta arte grafikoen industria dira garrantzitsuenak. Eraikuntza. Ekonomia-jarduera hori eraikinak eraikitzean eta herri-lanak egitean datza, hala nola zubiak eta errepideak.
  11. 11. ZERBITZUAKHirugarren sektorea Hezkuntza-, osasun-, finantza-, administrazio-, merkataritza-, turismo-, garraio- eta komunikazio- zerbitzuak. Hirugarren sektorean egiten dute lan Estatuko gizon-emakume gehienek: 100 langiletik 65ek dihardute zerbitzuen arloan.
  12. 12.  Merkataritza Lehen eta bigarren sektoreetan lortutako produktuak produktu horiek erosi nahi dituzten kontsumitzaileen eskura jartzeko zerbitzua da merkataritza. - Barne-merkataritza. Herrialde batean ekoitzitako produktuak herrialdean bertan saltzea da. - Kanpo-merkataritza. Herrialde bateko produktuak beste herrialde batean saltzea edo erostea da. Herrialde batek beste bati produktuak saltzen badizkio, esportatu egiten duela esaten da. Herrialde batek beste bati produktuak eta ondasunak erosten badizkio, inportatu egiten duela esaten da.
  13. 13.  Garraioak Produktuak saltokietara iristeko, garraiobideak behar dira. - Lehorreko garraiobideak. Kamioietan –errepide eta autobideetan zehar– eta trenetan –trenbideetan zehar– garraiatzen dira produktuak. - Itsasoko garraiobideak. Itsasontziek itsasoko ibilbideetan zehar garraiatzen dituzte produktuak, portutik portura. Salgaiak merkantzia-ontzietan garraiatzen dira. - Aireko garraiobideak. Hegazkinek aireko ibilbideetan zehar garraiatzen dituzte salgaiak, aireportu batetik bestera eta (bai salgaien hegazkinena bai bidaiarien hegazkinena).
  14. 14.  TURISMOA Pertsonak kultura, atseden eta dibertsio bila toki batetik bestera joateari esaten zaio turismo. Espainiako estatuan, turistak hainbat tokitara joaten dira. Tokiaren arabera, zenbait turismo mota bereizten dira: - Eguzki eta hondartzako turismoa. Turismo mota horrexetan daude lanpostu gehien. Eguzkiaren eta hondartzaren bila doazen turistek. - Landa-turismoa. Barnealdeko mendialdeetan eta paisaia eta tradizio nabarmeneko Espainiako itsasertzeko zenbait tokitan egiten dena. - Turismo kulturala. Historia- eta arte-ondare aberatseko hirietan egiten da.
  15. 15. BIZTANLERIA ETA LANA EUSKADIN Bi milioi biztanle baino gehiago. Biztanleria hazten ari da. * Arrazoiak: Jaiotza gehiago heriotzak baino. Berezko hazkunde positiboa. Etorkin asko datoz eta gutxi doaz. Migrazio hazkunde positiboa.o Biztanle gehienak hirietan bizi dira eta industrian edo zerbitzuetan egiten dute lan.
  16. 16. Biztanleria eta lana. Honela banatzen da biztanleria aktiboa: Lehen sektorea: Lanpostu gutxien duen sektorea da. Nekazaritza da langile gehien dituena. (100 tik 1) Bigarren sektorea: Gehienak industrian lan egiten dute (1oo tik 34) Hirugarren sektorea: Lanpostu gehien duen sektorea da. (100 tik 65). Zerbitzuak, garraioak eta merkataritza da langile gehien duenak.

×