frantziako iraultzaren hasiera
26orr Iraultzaren jatorria
B: -Gizartearen atsekabea: burgesiak botere ekonomikoa zuen, politikoa nahi zuten.
Nekazariak, zergak ordaindu.
-Krisi ekonomikoa: Errege-osasuna krisialdian zegoen gasta handiak zuen eta
pribilegiatuek ez zituzten zergak ordaintzen.
-Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herriaren eta pribilegiatuen babesa galdu zuen.
Ilustratuen ideiak hedatu ziren.
27orr Estatu orokorrak et asanblea nazionala(1789)
1789ko maiatzean estatu orokorran bildu ziren , noblezia eta kleroek botoa
estamentuka ematearen alde zeuden. Hirugarren estamentukoak banakako
boterearen alde. Asanblea nazionala eratu, Frantzia osoa ordezkatzeko zilegitasuna
beraiek zutela esan zuten.
28orr Asanblea konstituzionala
Eskubide feudalak kendu zituzten eta gizakiaren eta herritarren
eskubideen adierazpena onartu zuten; Absolutismoaren amaiera eta iraultza
liberalaren garaipena izan zen.
1791ko konstituzioa aldarrikatu zuten:
-Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak onartu zitiuzten eta
monarkia parlamentarioa onartu.
-Botereen banaketa: Legegilea->asanblea nazionala, Betearazlea-> erregeak eta
juditziala->auzitegiek.
-Errolda sufragio bidez hautatuko zen asanblea.
Asanblea legegilea(1791-92)
Asanblea legegilea eratu zen, noblezia eta kleroa aurka zeuden pribilegioak galtzen
zituelako.
Austria eta Prusiak gerra deklaratu zioten frantziari 1792an.
1791ko konstituzioarekin, goi-burgesiaren helburuak betetzen hasi ziren, baina
Sans-culottek eta jakobinoe, aldaketa sakonagoak nahi zituzten.
Iraultzaren erradikalizazioa
Girondinoen konbentzioa (1792-93)
Errepublika iraultzaren fase erradikal eta herritarrena izan zen.
Konbentzio Nazionalerako hauteskunde-deialdia egin zen. Asanblea hori
girondinoek kontrolatu zuten, baina meditarrek edo jakobinoek ere parte hartzen
zuten. Asanbleak aurreko guztiarekin apurtu nahi zuen. Luis XVI.a gillotinatu zuten.
Horren eraginez, (Britainia Handia, Espainia…) gerra deklaratu zioten frantziari.
Iraultza erradikalizatu egin zen.