211_azkue 2009.doc

Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu

      Lau urte nituela ondo gogoan dut ze inbidia pasatzen nuen lagunekin.
Parkera askotan joaten ginen eta kontu-kontari hasten ginen betiko bostak:
Sara, Nerea, Iban eta ni.

      - Badakizue zer? – hasi zen Sara ahots ozenaz.

      -Zeerr?! – galdetzen genion besteok jakin minez.

      - Nire aitatxo gero nire bila etorriko da kotxe berrian.

      -Alaaaa – esan genion danok inbidiaz.

      - Kotxea berria munduko politena da, eta handiena, eta hegan ere
egin omen dezake – denok zur eta lur geunden - Eta gero itsasoa ikustera
eramango nau.

       - Ba ni igandean aitatxorekin parke handi-handi batera joan
nintzen – bota zuen Nereak- dena pilota koloretsuz beteta zegoen eta
txirrista pila bat zeuden. Ia zeruraino iristen zen txirrista bat zegoen. Ume
txiki batzuk negarrez hasten ziren, baina ni goraino joaten nintzen eta
segundo bat baina gutxiago pasatzen zuen behera iritsi aurretik.

      -Jo ba ni atzo aitatxorekin izozkia jatera joan nintzen – azkenik
Ibanek – txokolatezko izozki handi-handi bat jan nuen nik bakarrik. Ez
dakizue ze ona zegoen. Ummmm –mingainarekin ezpain inguruan buelta
oso bat eman zuen – Nire aita munduko aita onena da.

      - Ba nire aita unibertsoko onena! – harro Nereak.

      -Ez ba nire zurea baina hobea da- haserre xamar Sarak.

      -Nirea da onena – Ibanek ozen.

      Eta horrela ez dakit zenbat denbora egoten ziren. Ni bitartean isilik
harik eta galdetzen zidaten arte:

      -Lore, eta zure aitatxo? Nolakoa da zure aitatxo?

      Denen begirada handi-mandiak sentitzen nituen gainean. Bi begiak
bustitzen hasten zitzaizkidan eta malkoren bat lurrera jauzi aurretik
korrika abiatzen nintzen amatxorengana.

      -Zer pasatzen zaizu laztana? – negarrez jarraitzen nuen eta ezin
nintzen gelditu. Amak besotan hartu eta etxera eraman ninduen.



                                                                           1
Uste dut egun hartan hasi zitzaidala jakin mina pizten. Beste haur
guztiek aita zuten, eta nik zer? Zein zen nire aita? Bazkaltzen ari ginela
egin nion amari galdera, eta orduan ohartu zuen ez zela lehen eta azken
aldia izango:

      - Ama, zergatik ez dut nik aitatxorik?

      Eztulka hasi zen orduan. Kontrako eztarrik joan zitzaiola haragi
pusketa bat esan zidan eta bere gelara joan zen noizbehinka eztulen bat
eginez. Ni bitartean salara joan nintzen. Banekien eta ordurako hasia
zegoela Heidi, eta ezin nuen galdu, ni baino bakartiagoa zen neskatila hura,
hark ez zuen ez amarik, ez aitarik .

       Denbora aurrera zioan eta nire buruan geroz eta galdera gehiago
pilatzen ari ziren. Amari, amonari, izebei, osabei, lehengusina zaharragoei,
irakasleei… denei galdetzen nien ea nire aita nor zen, ea ba ote zekiten non
zegoen. Inork ez zidan erantzunik ematen. Denek ihes egiten zuten galdera
hura entzundakoan, edota oso urduri jartzen ziren, zerbait erantzun ezkero
bizitza arriskuan izango banu bezala.

       Galderak egiten aspertu nintzen eta bakarrik segitzea erabaki nuen
jakin bide berezi hartan. 13 urte nituen jada eta detektibe liburuak asko
irakurriak nituen eta ez zuen hain zaila ematen pistak aurkitzeak. Etxean
hasi nintzen bila. Apalak, armairuak, ganbara… dena miatzeko prest
nengoen, izen, argazki edo eta usain bat aurkitzearren. Baina ezer ere ez.
Lurrak dena irentsi izan balu bezala zen. Pixka bat atsekabetuago baina ez
nuen amorerik eman, beti izan bainaiz burugogorra. Interneten bila hasi
nintzen Ibanekin batera. Iban nire lagun onena zen eta informatikan gure
institutuko adituenetako bat. Berari ere kasu hau interesatzen zitzaion,
beti piztu izan baitzion halako grina bat, pelikuletan ikusitakoa bizitzeak.
Ibanek bere ama Rosari ere askotan galdetzen zion ea zer zekien nire aitari
buruz baina hark ere ezentzunarena egiten zuen. Trapu zaharrak
norberaren etxean astindu behar direla esanez.

      Astelehen euritsu batean liburutegirako bisita egin genuen biok.
Ordenagailu bat hartu eta Google-n hasi ginen bila. Genituen pista
bakarrak nire abizenak ziren:

      - Lehen aitaren lehen abizena soilik zekiat. –esan nion lotsati.

      - Beno ez dun asko baina bota.

       - Atin –esaten nuen ahala teklak zapaltzen zituen Ibanek. Intro
botoiari eman eta emaitzak ikusten hasi ginen. Berrogeita hamar
orrialdetik gora aurkitu zituen eta itxaropentsu hasi ginen bana-bana
begiratzen denak. Baina hogeita bosgarren orrirako jada etsita geunden.



                                                                          2
Argazkiei kasu gutxi egiten genien, bai bagenekien han ez genuela
baliagarri egin ahal zitzaigun ezer aurkituko;

      -Sentitzen dinat. –esan zidan Ibanek triste, ezin izan baitzuen ezer
egin. Pelikuletan hain erreza ematen zuen eta bera ez zen gai izan
ezertarako. – Hire amarekin hitz egin beharra dun, esaizkion gauzak argi,
esaion jakin egin nahi duala, eskubidea duala jakiteko. Garbi hitz eginda
ulertuko din.

       Eta etxera joan ginen. Bide osoan ez genuen hitzik egin. Ni neure
buruarekin ari nintzen hizketan, etxean bota behar nien sermoia behin eta
berriz errepikatzen, gauzak nola esan pentsatzen. Iban lurrera begira joan
zen etxeraino. Asko atsekabetu zen bere lanarekin eta porrot bat bezala
hartu zuen.

      Etxera iritsi nintzenean jada afalordua zen. Ama sukaldean ari zen
afaria prestatzen. Amona berriz gantxiloa egiten, ohi bezala butaka
zaharrean. Goxo-goxo zeuden biak eta afalostean hitz egitea izango zela
onena begitandu nuen. Zortziak laurden gutxi ziren. Telebistara joan ginen.
Nahiz eta pantailari begira egon, ez nintzen arretarik jartzen ari. Buruan
afalondorako esan nahi nuen hura laino beltzak bezala nituen
pentsamenduan bueltaka.

      -Afaltzeraaa!! – oihu egin zuen amak sukaldetik.

      Zopa genuen platerean eta zurrupada hotsak ziren gure elkarrizketa
mutu bakarra. Hura zen momentua. Arnasa sakon hartu eta hala erran
nuen:

       - Ama, nor da nire aita? – zopa jateari utzi genion hirurok. Gure
etxean jada ez zen galdera arrotza, baina hala ere betiko lez, haize hotz bat
sartu izan balitz bezala izan zen.

     - Ummm…aukeran gatz gehixeago behar du –esan zuen amonak.
Ama mahaitik altxa eta armairura joan zen gatz bila.

      - Ama, nor zen nire aita? – berriro ere isilunea. Gatza ekarri eta
zopari pittin bat bota zion amak, aurretik gatz larregi probatua baitzen –
Ama, ez dakit zergatik ez didazun esan nahi, baina eskubide osoa dut zein
den jakiteko. Eta garbi izan zuk ez badidazu esaten nik bilatuko dudala.
Zuk nahi ez izan arren beti izango baita nire aita.

      Segundo batzuk elkarri begira egon ginen. Baina ez zuen ezertxo
esaten. Haserre nire gelara egin nuen hanka, baina sukaldeko atea
danbateko batez itxi aurretik amaren ahots isila aditu nuen.

        -Ondo da. – hasperen bat egin zuen- Dena kontatuko dizut.-zur eta



                                                                            3
lur gelditu nintzen. Ez nuen uste nire sentimenduak kontatzeak
hainbesteko eragina izango zuenik. Mahaian eseri nintzen eta belarriak
zorroztu nituen. Amona altxa eta salara joan zen- Ni oso gaztea nintzela
ezagutu nuen. Tuntun bat nintzen. Ederra. Burua arina. Mutil gazte bat
ezagutu nuen. Zeharo maitemindu nintzen. Hain ikusten nuen galaia, hain
jatorra, hain mutil ona. Ezagutu eta handik bi hilabetera elkarrekin
bizitzen jarri ginen. Ingurukoek esaten zidaten ez zitzaidala komeni, ez
nuela ondo ezagutzen, gazteegiak ginela bakarrik bizitzeko… Baina ez nien
kasurik egin. Berekoi bat izan nintzen. –negarrez hasi zen. Amona salatik
begira antzeman nuen. Bizkarra laztandu eta musuzapi bat eman nion.
Malkoak sikatu eta segi zuen. Gero aulkitik altxa zen eta bizkarraldean
zuen orbain luze batzuk ikusi nituen, aspaldiko laban sastadak ziruditen.
Beldurtu egin nintzen- Ondoren hasi zen jolasa. Berarentzat hori bainintzen
ni. Entretenimendu bat. Gauero parean aurkitzen zuen lehen tresnarekin
kolpatzen ninduen. Eta hala etorri zinen zu. Margo gorri artean bakerik ez
zegoen etxe batera. Norbaitek zer gertatu zitzaidan galdetzean beti
eskaileretatik behera erori nintzela esaten nuen. Gehiegietan akaso. Baina
aitzakia merkeegia zen, eta ez zidan asko iraun. Salaketa hitzak beldurra
ematen zidan, nire bizitzak ez zuen ezer balio, eskerrak zu zintudan. Egun
batean gehiegi edanda etorri zen. Nirekin harremanak nahi zituela eta
oihuka hasi zen. Nik aurre egin nion eta sukaldeko labana hartu eta ikusi
duzuna egin zidan. Gure amak sendatu nintzenean lagundu zidan salaketa
jartzen- Amonaren malkoak sentitzen nituen salatik zotinka- Egin beharra
nauken. Ez nire bizitzagatik, zugatik baizik. – hirurok masailak bustiak
genituen. Zutitu eta besarkada bat eman nion amari. Pixka bat lasaitu
ondoren   paper   bat   eman   zidan.   Migel     Atin,    LASTER     ETXE
ALDAKETAKO GARRAIO ZERBITZUAK hiru-bide 17 telf: 987 35 65
67- hemen egiten du zure aitak orain lan. Eskubide osoa duzu ezagutzeko.
Zure antza handia du eta berehala ohartuko zara nor den.Asko aldatu dela
esaten dute, oso gizon jator eta arduratsua bihurtu omen da. Baina usteak,
beti ustel. Kanpoan hala ikusi arren, etxean otso eta kanpoan uso. Nik ondo
asko ezagutzen dut esaera hori. Nahi baduzu hitz egizu berarekin. Nik ezin
diot begiratu ikara sentitu gabe.

       Mikeli goizean institutuan dena kontatu nion. Ez zuen kontatutakoa
sinisten, eta ea laguntzea nahi nuen galdetu zidan. Ezetz esan nion,
nahiago nuela bakarrik egon berarekin. Klasean irakasleari ez nion kasurik
egin. Nire aita. Bera ezagutu behar nuen. Gogoa eta amorrua sentitzen
nituen. Etxera ere joan gabe txirrinak jo ostean arrapaladan abiatu nintzen.
Banekien non zegoen hiru-bide kalea eta ez zitzaidan zaila egin lantegi
hura aurkitzea. Ez nuen telefonoz deitu bertara. Pareko aulki batean zain
gelditu nintzen. Langileak geroz eta gehiago ari ziren ateratzen, baina ez
zuen inork nire antzik. Urduri nengoen, pentsakor eta begira nengoela
gizon bat agertu zen ezerezetik.

       Hantxe neukan. Hamar bat metrora. Urte luzetan sufritu, eta
informazioa nola nahi lortu ondoren bide luze hartako azken hamaika


                                                                          4
pausuak geratzen zitzaizkidan. Gizon argala zen, azal zurikoa, ni bezalako
begi txiki ilunak zituen, ni bezalako sudur zabala eta gabardina luze bat
zeraman. Enpresarioa zela urrutitik nabari zitzaion. Egunkaria irakurtzen
ari zen, edo begiratzen bestela, abiadan pasatzen baitzituen orriak.
Tabernara sartu eta kafe espres bat hartu eta tximistaren pare atera zen
handik. 14 urteren ondoren besarkatu eta jipoitu egin nahi nuen.
Elkarrekin hitz egin, nire bizitzan sentitu dudana kontatu. Txikitan
berarekin izozki handi bat jateko desioa izaten nuen, parkean paseatzekoa,
kotxean urrutira joatekoa, eskutik heldu eta inoiz ez askatzekoa.

      Baina buelta erdia eman eta etxera joan nintzen. Nik ez nuen aitarik!
Hura ezin zen nire aita izan. Hura gizon gorrotagarri bat zen eta nik aita
maite nuen.




                                                                         5
-Ondo da – erantzun zidan haserre – zuk nahi izan duzu. Paper bat
hartu zuen eta bertan idatzi zuen; Bar Mariano hiru-bide 17– Bostak aldera
pasatzen da egunero bertatik. Hartu – Papera eman zidan.

      - Eta nola ezagutuko dut?

      - Zure antz handia du – eta negar betean bere gelara abiatu zen.
Amonak jaso zuen mahaia eta ni bitartean ohera joan nintzen, urduri,
hurrengo egunaren zain.



       Hantxe neukan. Hamar bat metrora. Urte luzetan sufritu, arauak
hautsi eta informazioa nola nahi lortu ondoren bide luze hartako azken
hamaika pausuak geratzen zitzaizkion. Gizon altu xamarra, azalez
beltzarana, eta nik bezalako begi beltz txikiak zituen. 14 urteren ondoren
besarkatu egin nahi nuen, elkarrekin zinera joan, bere bizitza kontatu,
izozki handi bat elkarrekin jan, parkean paseatu, eskutik heldu eta inoiz ez
askatzen utzi. Tximeletak hegan zebilzkidan bitartean tabernara sartu zen,
pausu zabal harroputzez. Sartu eta tonu ozenez barra ertzean zain zeuden
denen txanda pasa eta “Bi garagardo handi Mariano,dauden garestienak.
Etxearen kontura izango da ez?” Ondoren gertuen zuen mahaira hurbildu
zen. Zerbitzari neska gazte atzerritarrari zerbait esan zion xuxurlaka
belarrira eta zerbitzariak buelta erdia eman zuenean ipurdia ukitu zion
esku zartateko batez “Ioosss… Kolonbiar kabroi horiek neskak eiten
gutxinez badakie!” Eta lasai eseri zen, ondoan zuen “Prohibido fumar”
kartelaren aurrean puru bat errez. Nazka. Nazka sentitu nuen momentu
hartan. Atin, abizena izango dut. Bere geneak izango ditut. Paperetan hala
jarriko du. Baina hura ez zen nire aita. Amorru, nazka eta indar saltsa bat
egin zitzaidan gorputzean eta bi aldiz pentsatu gabe tabernara joan nintzen
abiadan. Atea indarrez bultzatu eta zaplazteko bat eman nion aurren nuen
gizon nazkante hari:

      -Putasemea, pertsona izaten ikasi behar huen, beste pertsona bat
sortu aurretik!

      Buelta erdia eman eta etxera abiatu nintzen.




                                                                          6

Recomendados

Kontu kontari por
Kontu kontariKontu kontari
Kontu kontariausarralde
299 vistas24 diapositivas
N ire oporrak por
N ire oporrakN ire oporrak
N ire oporrakaranirakas
566 vistas12 diapositivas
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak por
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa   ipuinakAltzako ipuin laburren ii. lehiaketa   ipuinak
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinakBizarrain Kultur Elkartea
1.2K vistas10 diapositivas
AILEGATZEAN por
AILEGATZEANAILEGATZEAN
AILEGATZEANaranirakas
422 vistas15 diapositivas
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc por
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.docElhuyarOlinpiada
3.4K vistas102 diapositivas
Egunkaria 1. neurketa por
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketazipriztin5b
236 vistas4 diapositivas

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1 por
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1zipriztin5b
276 vistas4 diapositivas
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona por
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onamegakotilak6a
287 vistas6 diapositivas
Sariak dbh narrazioa por
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaxabieransola
423 vistas10 diapositivas
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1) por
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)beitza
644 vistas21 diapositivas
Ekaina 2013 por
Ekaina 2013Ekaina 2013
Ekaina 2013Andere Garcia
266 vistas9 diapositivas
Txano eta oskar. harri berdea por
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeabeitza
643 vistas18 diapositivas

La actualidad más candente(20)

ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1 por zipriztin5b
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
ZIPRIZTIN 5B aldizkaria 1
zipriztin5b276 vistas
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona por megakotilak6a
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
megakotilak6a287 vistas
Sariak dbh narrazioa por xabieransola
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
xabieransola423 vistas
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1) por beitza
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
beitza644 vistas
Txano eta oskar. harri berdea por beitza
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
beitza643 vistas
Euskerako egunerokoa..stonyhurst por Ande_Azpitarte
Euskerako egunerokoa..stonyhurstEuskerako egunerokoa..stonyhurst
Euskerako egunerokoa..stonyhurst
Ande_Azpitarte168 vistas
Irakurketa librea por beitza
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
beitza742 vistas
Sentitzeko ipuinak euskaratuak por abestipolitak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
abestipolitak6.2K vistas
Gure autobiografiak por otxaramapola
Gure autobiografiakGure autobiografiak
Gure autobiografiak
otxaramapola444 vistas
Diarioa infor por gaizkaid
Diarioa inforDiarioa infor
Diarioa infor
gaizkaid355 vistas
Klarisa eta k taldea. arimen parkea por beitza
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
beitza28 vistas
Txutxumutxuka 6 2013 azaroa por megakotilak6a
Txutxumutxuka 6 2013 azaroaTxutxumutxuka 6 2013 azaroa
Txutxumutxuka 6 2013 azaroa
megakotilak6a1.9K vistas
June2 (1) (2) (1) por lerulolu
June2 (1) (2) (1)June2 (1) (2) (1)
June2 (1) (2) (1)
lerulolu303 vistas
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria por megakotilak6a
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
megakotilak6a477 vistas

Destacado

93_danborrada blog.ppt por
93_danborrada blog.ppt93_danborrada blog.ppt
93_danborrada blog.pptElhuyarOlinpiada
375 vistas5 diapositivas
159_2-b.ppt por
159_2-b.ppt159_2-b.ppt
159_2-b.pptElhuyarOlinpiada
89 vistas6 diapositivas
159_laukien mozketa.pdf por
159_laukien mozketa.pdf159_laukien mozketa.pdf
159_laukien mozketa.pdfElhuyarOlinpiada
114 vistas5 diapositivas
224_ozpinezko kohete-jaurtigailua.ppt por
224_ozpinezko kohete-jaurtigailua.ppt224_ozpinezko kohete-jaurtigailua.ppt
224_ozpinezko kohete-jaurtigailua.pptElhuyarOlinpiada
163 vistas4 diapositivas
53_2.internauten korapiloa.ppt por
53_2.internauten korapiloa.ppt53_2.internauten korapiloa.ppt
53_2.internauten korapiloa.pptElhuyarOlinpiada
162 vistas4 diapositivas
661_money.ppt por
661_money.ppt661_money.ppt
661_money.pptElhuyarOlinpiada
90 vistas9 diapositivas

Similar a 211_azkue 2009.doc

Ipuina por
Ipuina Ipuina
Ipuina tximimula6a20
196 vistas3 diapositivas
Ipuina eider por
Ipuina eiderIpuina eider
Ipuina eidertximimula6a20
211 vistas3 diapositivas
Sei hartz eta ile horia por
Sei hartz eta ile horiaSei hartz eta ile horia
Sei hartz eta ile horiaLuis Ezeiza HLHI
363 vistas10 diapositivas
Garoa ipuin lehiaketa por
Garoa ipuin lehiaketaGaroa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketagaroamorales1617
188 vistas2 diapositivas
211_indiana jons2.doc por
211_indiana jons2.doc211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.docElhuyarOlinpiada
106 vistas3 diapositivas
Arriskua!.pdf por
Arriskua!.pdfArriskua!.pdf
Arriskua!.pdfBizitxokoAndramendi
45 vistas3 diapositivas

Similar a 211_azkue 2009.doc(20)

Garazi ipuina lehiaketa por juneerauzkin
Garazi ipuina lehiaketaGarazi ipuina lehiaketa
Garazi ipuina lehiaketa
juneerauzkin274 vistas
Andrea eta Onintza word ipuina por Leire Bujanda
Andrea eta Onintza word ipuinaAndrea eta Onintza word ipuina
Andrea eta Onintza word ipuina
Leire Bujanda230 vistas
Txutxumutxuka urtarrila por megakotilak6a
Txutxumutxuka urtarrilaTxutxumutxuka urtarrila
Txutxumutxuka urtarrila
megakotilak6a228 vistas
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA por idoialariz
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
idoialariz15.8K vistas
Nicolasek bi aita ditu (euskera).pptx por Ana Espinosa
Nicolasek bi aita ditu (euskera).pptxNicolasek bi aita ditu (euskera).pptx
Nicolasek bi aita ditu (euskera).pptx
Ana Espinosa14 vistas

Más de ElhuyarOlinpiada

990_basoen garrantzia.ppt por
990_basoen garrantzia.ppt990_basoen garrantzia.ppt
990_basoen garrantzia.pptElhuyarOlinpiada
1K vistas7 diapositivas
941_umea.doc por
941_umea.doc941_umea.doc
941_umea.docElhuyarOlinpiada
624 vistas1 diapositiva
932_zientzia.doc por
932_zientzia.doc932_zientzia.doc
932_zientzia.docElhuyarOlinpiada
674 vistas1 diapositiva
912_doc1.doc por
912_doc1.doc912_doc1.doc
912_doc1.docElhuyarOlinpiada
620 vistas1 diapositiva
885_energia motak.ppt por
885_energia motak.ppt885_energia motak.ppt
885_energia motak.pptElhuyarOlinpiada
2.1K vistas18 diapositivas
861_triangulo de penrose.pdf por
861_triangulo de penrose.pdf861_triangulo de penrose.pdf
861_triangulo de penrose.pdfElhuyarOlinpiada
794 vistas1 diapositiva

Más de ElhuyarOlinpiada(20)

833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps por ElhuyarOlinpiada
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
ElhuyarOlinpiada808 vistas
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt por ElhuyarOlinpiada
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
ElhuyarOlinpiada1.1K vistas
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt por ElhuyarOlinpiada
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
ElhuyarOlinpiada277 vistas
742_emakume taldearentzako gutuna.doc por ElhuyarOlinpiada
742_emakume taldearentzako gutuna.doc742_emakume taldearentzako gutuna.doc
742_emakume taldearentzako gutuna.doc
ElhuyarOlinpiada199 vistas

211_azkue 2009.doc

  • 1. Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu Lau urte nituela ondo gogoan dut ze inbidia pasatzen nuen lagunekin. Parkera askotan joaten ginen eta kontu-kontari hasten ginen betiko bostak: Sara, Nerea, Iban eta ni. - Badakizue zer? – hasi zen Sara ahots ozenaz. -Zeerr?! – galdetzen genion besteok jakin minez. - Nire aitatxo gero nire bila etorriko da kotxe berrian. -Alaaaa – esan genion danok inbidiaz. - Kotxea berria munduko politena da, eta handiena, eta hegan ere egin omen dezake – denok zur eta lur geunden - Eta gero itsasoa ikustera eramango nau. - Ba ni igandean aitatxorekin parke handi-handi batera joan nintzen – bota zuen Nereak- dena pilota koloretsuz beteta zegoen eta txirrista pila bat zeuden. Ia zeruraino iristen zen txirrista bat zegoen. Ume txiki batzuk negarrez hasten ziren, baina ni goraino joaten nintzen eta segundo bat baina gutxiago pasatzen zuen behera iritsi aurretik. -Jo ba ni atzo aitatxorekin izozkia jatera joan nintzen – azkenik Ibanek – txokolatezko izozki handi-handi bat jan nuen nik bakarrik. Ez dakizue ze ona zegoen. Ummmm –mingainarekin ezpain inguruan buelta oso bat eman zuen – Nire aita munduko aita onena da. - Ba nire aita unibertsoko onena! – harro Nereak. -Ez ba nire zurea baina hobea da- haserre xamar Sarak. -Nirea da onena – Ibanek ozen. Eta horrela ez dakit zenbat denbora egoten ziren. Ni bitartean isilik harik eta galdetzen zidaten arte: -Lore, eta zure aitatxo? Nolakoa da zure aitatxo? Denen begirada handi-mandiak sentitzen nituen gainean. Bi begiak bustitzen hasten zitzaizkidan eta malkoren bat lurrera jauzi aurretik korrika abiatzen nintzen amatxorengana. -Zer pasatzen zaizu laztana? – negarrez jarraitzen nuen eta ezin nintzen gelditu. Amak besotan hartu eta etxera eraman ninduen. 1
  • 2. Uste dut egun hartan hasi zitzaidala jakin mina pizten. Beste haur guztiek aita zuten, eta nik zer? Zein zen nire aita? Bazkaltzen ari ginela egin nion amari galdera, eta orduan ohartu zuen ez zela lehen eta azken aldia izango: - Ama, zergatik ez dut nik aitatxorik? Eztulka hasi zen orduan. Kontrako eztarrik joan zitzaiola haragi pusketa bat esan zidan eta bere gelara joan zen noizbehinka eztulen bat eginez. Ni bitartean salara joan nintzen. Banekien eta ordurako hasia zegoela Heidi, eta ezin nuen galdu, ni baino bakartiagoa zen neskatila hura, hark ez zuen ez amarik, ez aitarik . Denbora aurrera zioan eta nire buruan geroz eta galdera gehiago pilatzen ari ziren. Amari, amonari, izebei, osabei, lehengusina zaharragoei, irakasleei… denei galdetzen nien ea nire aita nor zen, ea ba ote zekiten non zegoen. Inork ez zidan erantzunik ematen. Denek ihes egiten zuten galdera hura entzundakoan, edota oso urduri jartzen ziren, zerbait erantzun ezkero bizitza arriskuan izango banu bezala. Galderak egiten aspertu nintzen eta bakarrik segitzea erabaki nuen jakin bide berezi hartan. 13 urte nituen jada eta detektibe liburuak asko irakurriak nituen eta ez zuen hain zaila ematen pistak aurkitzeak. Etxean hasi nintzen bila. Apalak, armairuak, ganbara… dena miatzeko prest nengoen, izen, argazki edo eta usain bat aurkitzearren. Baina ezer ere ez. Lurrak dena irentsi izan balu bezala zen. Pixka bat atsekabetuago baina ez nuen amorerik eman, beti izan bainaiz burugogorra. Interneten bila hasi nintzen Ibanekin batera. Iban nire lagun onena zen eta informatikan gure institutuko adituenetako bat. Berari ere kasu hau interesatzen zitzaion, beti piztu izan baitzion halako grina bat, pelikuletan ikusitakoa bizitzeak. Ibanek bere ama Rosari ere askotan galdetzen zion ea zer zekien nire aitari buruz baina hark ere ezentzunarena egiten zuen. Trapu zaharrak norberaren etxean astindu behar direla esanez. Astelehen euritsu batean liburutegirako bisita egin genuen biok. Ordenagailu bat hartu eta Google-n hasi ginen bila. Genituen pista bakarrak nire abizenak ziren: - Lehen aitaren lehen abizena soilik zekiat. –esan nion lotsati. - Beno ez dun asko baina bota. - Atin –esaten nuen ahala teklak zapaltzen zituen Ibanek. Intro botoiari eman eta emaitzak ikusten hasi ginen. Berrogeita hamar orrialdetik gora aurkitu zituen eta itxaropentsu hasi ginen bana-bana begiratzen denak. Baina hogeita bosgarren orrirako jada etsita geunden. 2
  • 3. Argazkiei kasu gutxi egiten genien, bai bagenekien han ez genuela baliagarri egin ahal zitzaigun ezer aurkituko; -Sentitzen dinat. –esan zidan Ibanek triste, ezin izan baitzuen ezer egin. Pelikuletan hain erreza ematen zuen eta bera ez zen gai izan ezertarako. – Hire amarekin hitz egin beharra dun, esaizkion gauzak argi, esaion jakin egin nahi duala, eskubidea duala jakiteko. Garbi hitz eginda ulertuko din. Eta etxera joan ginen. Bide osoan ez genuen hitzik egin. Ni neure buruarekin ari nintzen hizketan, etxean bota behar nien sermoia behin eta berriz errepikatzen, gauzak nola esan pentsatzen. Iban lurrera begira joan zen etxeraino. Asko atsekabetu zen bere lanarekin eta porrot bat bezala hartu zuen. Etxera iritsi nintzenean jada afalordua zen. Ama sukaldean ari zen afaria prestatzen. Amona berriz gantxiloa egiten, ohi bezala butaka zaharrean. Goxo-goxo zeuden biak eta afalostean hitz egitea izango zela onena begitandu nuen. Zortziak laurden gutxi ziren. Telebistara joan ginen. Nahiz eta pantailari begira egon, ez nintzen arretarik jartzen ari. Buruan afalondorako esan nahi nuen hura laino beltzak bezala nituen pentsamenduan bueltaka. -Afaltzeraaa!! – oihu egin zuen amak sukaldetik. Zopa genuen platerean eta zurrupada hotsak ziren gure elkarrizketa mutu bakarra. Hura zen momentua. Arnasa sakon hartu eta hala erran nuen: - Ama, nor da nire aita? – zopa jateari utzi genion hirurok. Gure etxean jada ez zen galdera arrotza, baina hala ere betiko lez, haize hotz bat sartu izan balitz bezala izan zen. - Ummm…aukeran gatz gehixeago behar du –esan zuen amonak. Ama mahaitik altxa eta armairura joan zen gatz bila. - Ama, nor zen nire aita? – berriro ere isilunea. Gatza ekarri eta zopari pittin bat bota zion amak, aurretik gatz larregi probatua baitzen – Ama, ez dakit zergatik ez didazun esan nahi, baina eskubide osoa dut zein den jakiteko. Eta garbi izan zuk ez badidazu esaten nik bilatuko dudala. Zuk nahi ez izan arren beti izango baita nire aita. Segundo batzuk elkarri begira egon ginen. Baina ez zuen ezertxo esaten. Haserre nire gelara egin nuen hanka, baina sukaldeko atea danbateko batez itxi aurretik amaren ahots isila aditu nuen. -Ondo da. – hasperen bat egin zuen- Dena kontatuko dizut.-zur eta 3
  • 4. lur gelditu nintzen. Ez nuen uste nire sentimenduak kontatzeak hainbesteko eragina izango zuenik. Mahaian eseri nintzen eta belarriak zorroztu nituen. Amona altxa eta salara joan zen- Ni oso gaztea nintzela ezagutu nuen. Tuntun bat nintzen. Ederra. Burua arina. Mutil gazte bat ezagutu nuen. Zeharo maitemindu nintzen. Hain ikusten nuen galaia, hain jatorra, hain mutil ona. Ezagutu eta handik bi hilabetera elkarrekin bizitzen jarri ginen. Ingurukoek esaten zidaten ez zitzaidala komeni, ez nuela ondo ezagutzen, gazteegiak ginela bakarrik bizitzeko… Baina ez nien kasurik egin. Berekoi bat izan nintzen. –negarrez hasi zen. Amona salatik begira antzeman nuen. Bizkarra laztandu eta musuzapi bat eman nion. Malkoak sikatu eta segi zuen. Gero aulkitik altxa zen eta bizkarraldean zuen orbain luze batzuk ikusi nituen, aspaldiko laban sastadak ziruditen. Beldurtu egin nintzen- Ondoren hasi zen jolasa. Berarentzat hori bainintzen ni. Entretenimendu bat. Gauero parean aurkitzen zuen lehen tresnarekin kolpatzen ninduen. Eta hala etorri zinen zu. Margo gorri artean bakerik ez zegoen etxe batera. Norbaitek zer gertatu zitzaidan galdetzean beti eskaileretatik behera erori nintzela esaten nuen. Gehiegietan akaso. Baina aitzakia merkeegia zen, eta ez zidan asko iraun. Salaketa hitzak beldurra ematen zidan, nire bizitzak ez zuen ezer balio, eskerrak zu zintudan. Egun batean gehiegi edanda etorri zen. Nirekin harremanak nahi zituela eta oihuka hasi zen. Nik aurre egin nion eta sukaldeko labana hartu eta ikusi duzuna egin zidan. Gure amak sendatu nintzenean lagundu zidan salaketa jartzen- Amonaren malkoak sentitzen nituen salatik zotinka- Egin beharra nauken. Ez nire bizitzagatik, zugatik baizik. – hirurok masailak bustiak genituen. Zutitu eta besarkada bat eman nion amari. Pixka bat lasaitu ondoren paper bat eman zidan. Migel Atin, LASTER ETXE ALDAKETAKO GARRAIO ZERBITZUAK hiru-bide 17 telf: 987 35 65 67- hemen egiten du zure aitak orain lan. Eskubide osoa duzu ezagutzeko. Zure antza handia du eta berehala ohartuko zara nor den.Asko aldatu dela esaten dute, oso gizon jator eta arduratsua bihurtu omen da. Baina usteak, beti ustel. Kanpoan hala ikusi arren, etxean otso eta kanpoan uso. Nik ondo asko ezagutzen dut esaera hori. Nahi baduzu hitz egizu berarekin. Nik ezin diot begiratu ikara sentitu gabe. Mikeli goizean institutuan dena kontatu nion. Ez zuen kontatutakoa sinisten, eta ea laguntzea nahi nuen galdetu zidan. Ezetz esan nion, nahiago nuela bakarrik egon berarekin. Klasean irakasleari ez nion kasurik egin. Nire aita. Bera ezagutu behar nuen. Gogoa eta amorrua sentitzen nituen. Etxera ere joan gabe txirrinak jo ostean arrapaladan abiatu nintzen. Banekien non zegoen hiru-bide kalea eta ez zitzaidan zaila egin lantegi hura aurkitzea. Ez nuen telefonoz deitu bertara. Pareko aulki batean zain gelditu nintzen. Langileak geroz eta gehiago ari ziren ateratzen, baina ez zuen inork nire antzik. Urduri nengoen, pentsakor eta begira nengoela gizon bat agertu zen ezerezetik. Hantxe neukan. Hamar bat metrora. Urte luzetan sufritu, eta informazioa nola nahi lortu ondoren bide luze hartako azken hamaika 4
  • 5. pausuak geratzen zitzaizkidan. Gizon argala zen, azal zurikoa, ni bezalako begi txiki ilunak zituen, ni bezalako sudur zabala eta gabardina luze bat zeraman. Enpresarioa zela urrutitik nabari zitzaion. Egunkaria irakurtzen ari zen, edo begiratzen bestela, abiadan pasatzen baitzituen orriak. Tabernara sartu eta kafe espres bat hartu eta tximistaren pare atera zen handik. 14 urteren ondoren besarkatu eta jipoitu egin nahi nuen. Elkarrekin hitz egin, nire bizitzan sentitu dudana kontatu. Txikitan berarekin izozki handi bat jateko desioa izaten nuen, parkean paseatzekoa, kotxean urrutira joatekoa, eskutik heldu eta inoiz ez askatzekoa. Baina buelta erdia eman eta etxera joan nintzen. Nik ez nuen aitarik! Hura ezin zen nire aita izan. Hura gizon gorrotagarri bat zen eta nik aita maite nuen. 5
  • 6. -Ondo da – erantzun zidan haserre – zuk nahi izan duzu. Paper bat hartu zuen eta bertan idatzi zuen; Bar Mariano hiru-bide 17– Bostak aldera pasatzen da egunero bertatik. Hartu – Papera eman zidan. - Eta nola ezagutuko dut? - Zure antz handia du – eta negar betean bere gelara abiatu zen. Amonak jaso zuen mahaia eta ni bitartean ohera joan nintzen, urduri, hurrengo egunaren zain. Hantxe neukan. Hamar bat metrora. Urte luzetan sufritu, arauak hautsi eta informazioa nola nahi lortu ondoren bide luze hartako azken hamaika pausuak geratzen zitzaizkion. Gizon altu xamarra, azalez beltzarana, eta nik bezalako begi beltz txikiak zituen. 14 urteren ondoren besarkatu egin nahi nuen, elkarrekin zinera joan, bere bizitza kontatu, izozki handi bat elkarrekin jan, parkean paseatu, eskutik heldu eta inoiz ez askatzen utzi. Tximeletak hegan zebilzkidan bitartean tabernara sartu zen, pausu zabal harroputzez. Sartu eta tonu ozenez barra ertzean zain zeuden denen txanda pasa eta “Bi garagardo handi Mariano,dauden garestienak. Etxearen kontura izango da ez?” Ondoren gertuen zuen mahaira hurbildu zen. Zerbitzari neska gazte atzerritarrari zerbait esan zion xuxurlaka belarrira eta zerbitzariak buelta erdia eman zuenean ipurdia ukitu zion esku zartateko batez “Ioosss… Kolonbiar kabroi horiek neskak eiten gutxinez badakie!” Eta lasai eseri zen, ondoan zuen “Prohibido fumar” kartelaren aurrean puru bat errez. Nazka. Nazka sentitu nuen momentu hartan. Atin, abizena izango dut. Bere geneak izango ditut. Paperetan hala jarriko du. Baina hura ez zen nire aita. Amorru, nazka eta indar saltsa bat egin zitzaidan gorputzean eta bi aldiz pentsatu gabe tabernara joan nintzen abiadan. Atea indarrez bultzatu eta zaplazteko bat eman nion aurren nuen gizon nazkante hari: -Putasemea, pertsona izaten ikasi behar huen, beste pertsona bat sortu aurretik! Buelta erdia eman eta etxera abiatu nintzen. 6