SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 26
Descargar para leer sin conexión
Euskara Sancho el Sabio
Fundazioan




Gorka Aulestia Txakartegi
Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                   Gorka Aulestia Txakartegi


   Euskara Sancho el Sabio Fundazioan



1. Sarrera
       Euskara deskribatzeko garaian esan dezakegu Euskaldunen lehen
hizkuntza dela, eta horrez gain, Europako mendebaldean oraindik ere
irauten duen hizkuntza ez-indoeuropar bakarra dela. Lurralde mugatu
batean erabilia da eta gizarte euskal hiztun minoritario batean (900.000
biztanle inguru). Amerikan ere hitz egiten dute: Kanadan, Estatu
Batuetan, Venezuelan, Argentinan, Uruguain, Txilen eta abar.
       Euskara hainbat euskalkitan banatuta dago, eta oraindik ere batera-
tze-prozesuan dago. Euskara “batua” euskara idatziaren arauzko erregis-
troa da, eta euskararen erdialdeko euskalkietan oinarritzen da. Erregistro
hori irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan erabiltzen da.
       Erdi Aroaz geroztik euskara indarra galtzen joan da Euskal
Herriaren iparraldean nahiz hegoaldean. XVIII. mendean atzerakada han-
dia izan zuen Arabako probintzian, eta XIX. mendean gauza bera gertatu
zen Nafarroan, karlistaldien ondorioz. Euskararen sustraiak historiaren
gaueko ilunantzean barrena doaz, eta linguistikaren alorreko espezialistek
ez dituzte aurkitu sustrai horiek. Geografikoki hurbil dauden beste hiz-
kuntzekin antzekotasunik ez aurkitzeak askotariko hipotesiak ekarri ditu
euskararen existentzia azaltzeko. Hainbat linguistak hizkuntza kaukasoa-
rrekin erlazionatzen dute, georgierarekin dituen antzekotasun batzuenga-
tik; beste batzuek, ordea, nahiago dute Afrika iparraldeko hizkuntza ez-



                                  249
SANCHO EL SABIO




arabiarrekin erlazionatu. Gaur egun, hala ere, hipotesirik egiazkoena da
“in situ” garatu zela Bizkaiko Golkoaren txoko eder honetan.
       Mende asko dituen hizkuntza honek, duela mende batzuetatik
Euskaldunen herriaren (“Euskal Herria”) definizioa markatzen duenak,
mendebaldeko Pirineotako txoko batean bizirautea lortu du, munduan
milioika biztanlek hitz egiten dituzten bi hizkuntza indartsuren eraso lin-
guistikoengatik mugatuta: gaztelania eta frantsesa. Gaur egun, biziraupe-
nerako lehia hori are handiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, azken
hamarkadetan etorri diren hizkuntza berriengatik. Ikuspegi–Inmigrazi-
oaren Euskal Behatokiaren “Hizkuntzak eta Inmigrazioa” deitutako txos-
tenaren arabera, Euskal herriaren alde honetako euskaldunek gure herrian
inoiz ezagutu den hizkuntza-aniztasunik handiena dugu, ingeles tradizio-
naletik hasi eta errumaniera, bulgariera, txinera, Paraguaiko guaraniera
eta Peruko kitxua, eta abar. Txostena Jerusalemgo Unibertsitate
Hebertarreko irakasle Avishai Margalit jaunaren hitz jakintsuekin amai-
tzen da: “Gizarte zintzoa proposatu nahi dugu, non erakundeek ez dituz-
ten beren kideak umiliatuko, ezta beren kideek elkar umiliatuko ere.”
(Diario Vasco 2008-XII-21). Hizkuntza-egoera berri honetan zera galdetu
beharra dago: zein izango da euskararen etorkizuna Euskadin?, biziraun-
go al du Erromatar Inperioaren garaian latinarekin egin zuen bezala, ala
hil egingo da, duela bi mende baino gehiago min handiz Guillermo de
Humboldt idazle prusiar ospetsuak aurreikusi zuen bezala?:
             “...sentipen mingarria dakar beti herri baten gainbeherak... eta
       are gehiago hizkuntza bat erabat desagertzeak... Nahiz eta hizkun-
       tza bat, inolako literaturak findu gabea, herri zakar baten pentsa-
       moldearen adierazpide soila izan, bere galera ez da inola ere axola-
       gabea izango. (Los Vascos. Ediciones Vascas, Bilbao, 1979: 15).
       Sancho el Sabio Fundazioaren lehentasunezko helburuetako bat beti
izan zen euskal kulturari buruz hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania,
latina, frantsesa eta ingelesa) idatzitako testuak biltzea eta hedatzea, eta
zeregin horren barruan, euskara kontserbatzea eta sustatzea. Hori eta jen-
deari zerbitzu bikaina eskaintzea alor horretako liburutegi espezializatu
gisa, erakunde honek lortu nahi dituen lehentasunezko helburuak dira.
1964. urteaz geroztik, bere liburutegiak dokumentu-fondo interesgarriak
ditu, horien artean nabarmentzekoak dira monografiak eta aldizkako argi-



                                   250
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                                                                  1




1 eta 2. Bernardo Atxaga, besteak
beste Obabakoak eleberriaren egilea,
Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak
babestutako      hitzaldi   batean,
Gasteizen. Caja Vital Kutxaren
Fototeka eta Sancho el Sabio
Fundazioaren Fototeka.




                                                                                  2



                                       251
SANCHO EL SABIO




talpenak, eskuizkribuak eta argazkiak, mapak eta familia-dokumentazioa.
Era berean prentsako eta liburu zaharren irudi digitalak, aldizkarien aur-
kibideak eta familia-artxiboak.
       Gasteizen egin nuen lehen egonaldia urte gutxikoa izan zen, 1950-
1956an. Hainbat gogorapen pertsonal aipatu nahiko nuke, garai hartan
bizi behar izan genuen euskararen aurkako egoera haren oihartzun gisa.
50.000 biztanle inguru zituen Gasteiz hura, Orioltarrek, Falangeak eta F.
Franco jeneralaren militar jarraitzaileek inposatutako frankismoan mur-
gilduta egon zen. Baina Gasteizko gizartearen zati garrantzitsu bat, Gerra
Zibilean eta 1940-1950 urteetako “berunaren hamarkadan” biziraun
ondoren, errazionamenduaren eta “Corpus Christi”-aren prozesioetan
militarren presentziaren gizarte hari aurre egiteko prestatzen ari zen,
1951. urtean langile-munduaren greba orokor baten deialdia eginez, zei-
nak Europa osoan izan zuen oihartzuna.
       Militarren eta apaizen gizarte hartan, Gipuzkoatik eta Bizkaitik
gentozen abadegai euskal hiztun gazteek (asko ginen garai hartan) sarri-
tan komentatzen genuen hainbat kide arabarrek gure ama-hizkuntza eus-
kararekiko adierazten zuten axolagabetasuna eta baita etsaitasuna ere.
Jakin bagenekien II. Errepublikan parlamentario eskuindar J. Calvo
Sotelok esan zuela Gasteizko Seminarioa batzokia eta separatista-kabia
(“batzoki y nido de separatistas”) zela; era berean, jakin bagenekien agin-
tari frankistek gerra garaian atzerriratu zituztela elizbarrutiko prelatu
Mons. Mateo Múgica eta errektore E. Escarzaga, eta hainbat irakasle, adi-
bidez J.M. Barandiaran gipuzkoarra. Baina ez genuen ulertzen garai fran-
kistako hamarkada txarrenaren ondoren (1940-1950), gure Seminarioko
“Ratio Studiorum” zelakoan ez edukitzea gutxienez ordubete Euskal
Gramatika ikasteko. Irakasle bikainekin, hala nola Leoncio Arabiotorre,
Gregorio R. de Yurre, Urbano Gil, José Zunzunegui, Andrés Ibañez, José
Mª Setién, eta Biologian, Gizarte Zientzietan, Filosofian, Elizaren
Historian, Eskritura Santuan, Funtsezko Teologian, Moralean eta abar
espezialistak ziren irakasleekin batera, nahi genuen gutxienez ere euska-
rako irakasle bat egotea, euskal hizkuntzan eta ahozko literaturan aditua
zen Manuel Lekuona jauna 1918-1936 urteetan izan zen bezala. Zentro
horretan aurreko hamarkadetan bizi izan zen euskal hizkuntzaren eta kul-
turaren urrezko garaiaren hutsunea igartzen genuen, batez ere aipatu



                                  252
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                                                                                      3




                                                                                                      4

3 eta 4. 1996ko Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskerica erakusketaren aurkezpena.
Caja Vital Kutxaren Fototeka.




                                             253
SANCHO EL SABIO




dugun Oiartzungo irakaslearen eta Joxe Miel Barandiaranen hutsunea.
Baina errepresiozko baldintza politiko haietan bizi ginenez, gure ametsa
horixe izan zen, utopia interesgarria baina ezin gauzatuzkoa. Ikasturtean
zehar ekitaldi publikoetan entzuten zen euskara guztia zera besterik ez
zen, Kapela Publikoan azken egunean agur gisa abesten zen “Agur
Jesusen Ama” melodiaren letra.
      Nostalgiarekin gogoratzen genuen gure Seminarioaren iragan histo-
rikoa, non M. Lekuonak, “Kardaberaz Akademia” zelakoari esker, euska-
raren interes poetikoaren hazia erein zuen, eta horren ondorioz idazle
ospetsuak sortu ziren, hala nola: J. M. Ariztimuño “Aitzol”, Tx.
Jakakortajarena, P. Etxeberria, A. Zugasti, Martin Lekuona, I. Otamendi,
Angel Sukia, A. Arrinda, F. Loidi, eta abar. Hizkuntza-lan emankor horri,
J.M. Miguel Barandiaranek bere eskolei eta aldizkariei esker ematen zuen
prestakuntza etnologiko eta antropologikoa gaineratzen zitzaion, honako
aldizkari hauekin: Eusko Folklore (1921), Anuario de Eusko Folklore
(1921), Gymnasium (1927-1932) eta Idearium (1934-1935). Zoritxarrez,
aurreikusten genuen gure Seminarioan euskal kulturari lotutako etapa
hura ez zela itzuliko, eta halaxe gertatu zen ondorengo hamarkadetan,
diktadura frankista zorrotza zela medio.

2. Jesús Olaizola jn.
      Horregatik, 1990ean bigarren aldiz Gasteizera iritsi nintzenean, 34
urtez kanpoan bizi ondoren, eta Jesús Olaizola zumaiarrarengana bertara-
tu nintzenean (Sancho el Sabio liburutegiko zuzendari erretiratua), aire
fresko eta atsegin bat nabaritu nuen nire barnean. Ez nuen pertsonalki
ezagutzen, baina nongoa nintzen eta Zumaian 1920an hil zen Tx. Agirre
nobelagile ondarrutarraren kale berean jaioa nintzela esan orduko, esan
zidan bere aita idazle horren adiskide mina izan zela eta zenbaitetan
elkartzen zirela Gipuzkoako herri eder horretako plazan J. Ortega y
Gasset filosofoarekin solasean aritzeko. Niri haurtzaroan ikasitako euska-
raz hitz egiten saiatzen zen, behar bezala hitz egiteko arazoak zituen
arren, euskaldunak ez ziren ingurunetan bizi izan baitzen urte askotan.
Gizon zintzoa eta integrista zen, euskal kultura eta euskara benetan mai-
tatzen zituena. Aitzindaria izan zen, euskal hizkuntzaren adiskide leiala,
eta nolabait esateko, lur idorrean iturburu.



                                  254
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




       1908an jaio zen Gipuzkoako kostaldeko herri eder horretan, eta oso
gaztea zela Bilbora joan zen bizitzera. Nekazaritza-ingeniari ikasketak
Friburgon (Suitza) egin zituen. Bizkaiko hiriburuan egin zituen adiskide
berrien artean Vicente Botella nabarmentzen da, zeina beranduago
Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipaleko zuzendaria izan zen. 1965. urte-
an erakunde hori liburutegi pribatu eder baten jabe bihurtu zen, eta hura
izan zen egungo Sancho el Sabio liburutegiaren hasiera; J. Olaizola izen-
datu zuten liburutegiaren zuzendari. Dagoeneko adinean aurrera egin
zuen gizon hura, aitaren borondatez landarez inguratuta zegoena, bere
bulegoko mahaia estaltzen zuten liburu eta katalogo artean murgilduta
bizi izan zen erretiroa hartu arte.
       Ezagutu nuen lehen egunetik, asko harritu ninduen bezeroak zein
adeitsu hartzen zituen, eta gure liburutegia euskal kulturarekin eta berezi-
ki euskararekin erlazionatutako mota guztietako liburuekin aberasteko
nola jarduten zuen, ekin eta ekin. “Guztia” hitza hiru aldiz zein enfasire-
kin adierazten zuen nahikoa zen inork eduki zezakeen zalantza argitzeko,
erakundearentzat argitalpen berri bat hautatzeko garaian. Bere planetan
euskal musikarien partiturak ere sartzen ziren, eta horren ondorioz, kon-
positore bizkaitar baten hainbat obra oparitu nizkion, gaur egun berrogei-
ta hamarretik gora izanik. Egunak igaro ahala gure adiskidetasuna sakon-
tzen joan zen, kasurik gehienetan iragandako gertakariekin erlazionatuta-
ko gaiei buruz izaten genituen solasaldi luzeei esker. Erlijioarekin, politi-
karekin, kulturarekin eta beste hainbat gairekin erlazionatuta jarrera eta
sentsibilitate desberdinak genituen arren. Euskararekiko azaltzen zituen
errespetua eta maitasuna izan ziren gure harreman adeitsuaren funtsa.
Zenbaitetan, XIX. mendean jaio ziren karlista eta foralista arabar eta nafa-
rrak ekartzen zizkidan gogora: M.B. de Moraza (1817-1878), R. Becerro
de Bengoa (1845-1902), F. Herrán (1852-1908), A. Campión (1854-
1937), eta abar.
       Egun batean esan zidan 80ko hamarkadaren hasieran oso garai txa-
rra igaro zuela liburuzain gisa, diru-baliabiderik ez zegoelako, Aurrezki
Kutxaren finantza-arazoak zirela medio. Erantzun nion horren berri
banuela, izan ere, H. Knörr-ek 1984an garai hartan Renoko (Nevada)
Basque Studies Program-eko kideei gutun bat idatzi zigun gure sinadurak
eskatuz Gasteizko liburutegi horren aldeko abal gisa. Gogoan dut



                                   255
SANCHO EL SABIO




Programako zuzendari W.A. Douglass-ek, Jon Bilbaok eta neronek sinatu
genuela eskaera hura. Zorionez, 1991. urtean Senda ibilbideko 2. zenba-
kian finkatu zen zentroaren ibilbide erratiko eta zalantzatia zuzendu ahal
izan zen.
      Bere bizitza luzearen amaieran, erretiratuta egon arren, egunero joa-
ten zen “bere” liburutegira, hasiera batean liburu-sorta handi bat zen eta
gaur egun Euskal Herri osoko euskal liburutegirik onenetakoa dena Jesús
Olaizola jaunaren adoreari eta Carmen Gómez andrearen eta bere profe-
sional-talde nekaezinaren etengabeko ahaleginari esker, Sancho el Sabio
Fundazioak hasieratik ezarri zituen helburuekiko leial jarraitu baitute.
Espero dezagun etorkizunean erakunde honen arduradunek euskal kultu-
rarekiko eta euskararekiko errespetu, kezka eta mirespen berbera adieraz
dezatela.

3. Carmen Gómez eta bere taldea
      Datu gutxi batzuk nahikoak dira erakunde honen balioaz jabetzeko,
2008ko abenduaren 31 arte sarean agertzen diren erreferentzien bitartez:
liburuak, 76.764; aldizkarietako artikuluak, 152.543; liburuetako artiku-
luak, 13.369; mapak eta material grafikoa, 2.784; aldizkariak, 10.604.
Interneten kontsulta daitezkeen datu horiez gain, liburutegi horretan mila-
ka eta milaka material daude ikertzailearen eskura: kartelak, pegatinak,
panfletoak, eta abar, azken urteotan euskarazko liburuen gehikuntza eta
erabilera frogatzen dutenak. Gaur egun, bibliografia- edo dokumentu-fon-
doaren % 30 gutxi gorabehera euskaraz eta/edo elebietan idatzita dago.
Zuzendariak adierazten duen bezala: “euskal hizkuntzari dagokionez,
dena erosten da.” Beste zenbait gaietan ez bezala, non hautespen bat egin
behar den, euskaraz idatzitako guztia biltzen da. Egunen batean behar
bezala ulertuko dugu gaur egun egiten ari den lan eskerga euskal kultura
eta batez ere euskara berreskuratu eta hedatzeko. 50eko hamarkadaren
erdian egin zen apustuak indarrean jarraitzen du, eta urte askoan izan
dadila.
      Euskal gizartea gero eta eleaniztunagoa da, eta gainera teknologia-
ren aurrerapenei esker munduan aukera-sorta ederra zabaltzen da euskal
kultura hedatzeko eta euskara berreskuratzeko. Esate baterako, 2009.
urteko lehen hiru hilabeteetan, Etxepare Institutu berriak eta egoitza



                                  256
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                 5                                          6




5, 6 eta 7. Sancho el Sabio
Fundazioan  gordeta   dauden
euskarazko  funts   ugarietako
batzuk.




                                                                            7



                                 257
SANCHO EL SABIO




berrian instalatu den Sancho el Sabio liburutegiak ateak zabalduko dituz-
te, ibilbide itxaropentsu berriari ekiteko. Hedapenaren erronka berriak
lortzeko, egokia izango litzateke Eusko Jaurlaritzarekin eta Eusko
Legebiltzarrak 2007ko apirilean aho batez onartutako Institutu berri
honekin dauden lankidetza-harreman estuekin jarraitzea. Gaur egun 2.000
lagun baino gehiago ari dira euskara ikasten Europa, Amerika eta
Australiako 24 unibertsitate eta ikastetxetan, era horretan lehen poeta eus-
kaldunaren ametsa betez: “¡Heuskara, ialgi adi kanpora!

4. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan
      Fundazio horren lorpenik esanguratsuenetako bat, inolako zalantza-
rik gabe, ekainean eta abenduan irakurleengana iristen den argitalpen hori
da. Hitz gutxitan ongi definitzea zaila litzateke, eta beraz, azal-hegaletik
hainbat lerro hartuz deskribatzen saiatuko gara:
            “Sancho el Sabio” euskal kultura eta ikerketa aldizkariak XX.
      mendeko lehen hereneko euskal kulturaren berpiztearen adierazpe-
      narekin eta Euskal Herriaren azken hamarkadetako irudi berritzai-
      learekin bat egin nahi du. Aldi berean, berrogeita hamarreko hamar-
      kadaren amaieran jaio zen “Boletín de la Institución Sancho el
      Sabio” zelakoaren hogeita bost urte emankorren jarraipena izan
      nahi du. “Sancho el Sabio” aldizkariak euskal kulturaren interpreta-
      zio orijinala izan nahi du... Zenbaki bakoitzean, “Sancho el Sabio”
      aldizkariak artea, historia, hizkuntza, literatura, zuzenbidea, sozio-
      logia eta abarri buruzko ikerketak biltzen ditu, aldizkaria osatzen
      duten atal desberdinetan: “Euskal Ikasketak”, “Arabako Ikasketak”,
      “Dokumentazioa eta Bibliografia” eta “Liburuak”.
      1991. urtean bigarren ibilbide bati ekin genion garai hartan aldizka-
riko zuzendari zen F. Rodríguez de Coro irakaslearen gidaritzapean.
Liburutegiko zuzendari Carmen Gomezek lehen zenbakitik parte hartze-
ko gonbita egin zidan, eta atsegin handiz egin nuen, 41 orrialdeko artiku-
lu bat bidaliz, honako izenburu honekin: “Luis Mitxelena: nazioartean
ospetsua den euskalduna.” Irakasle gipuzkoar hori aukeratzea ez zen izan
garrantzirik gabeko gauza bat edo kasualitatea, izan ere, nazioartean ospe
handia zuen katedraduna zen, euskararen bateratzearen eta arautzearen



                                   258
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                                                                                     8

8. Eguna (1937), euskara hutsean argitaratutako lehen egunkariaren ale bat.




                                             259
SANCHO EL SABIO




sustatzaile nagusia eta euskal nazioaren defendatzailea, baita euskararen
defendatzailea ere, kolektibitate baten adierazpide den heinean:
             “... uste dut Euskal Herria gaur herri-kontzientziarekin exis-
      titzen bada, batez ere hizkuntzaren ondorioz dela; horrek ez du esan
      nahi euskal familia herri bihurtzen duten gainerako elementu
      bereizgarriak ukatzen ditudanik,... baina uste dut herri izatearen
      kontzientziak ezin izango ziela horiei eutsi ez balu bizirik iraun bere
      hizkuntzak. Hizkuntza herri baten historia da, eta euskara euskal
      herriaren historia bizia da, zeren eta Euskal Herriari buruz entitate
      bat bezala hitz egiten bada, nolabaiteko batasun bat bezala, mugak
      gutxi aldakorrak izan daitezkeen arren, hizkuntza desberdin bat
      edukitzeari esker da.” (Martín Ugalde-Luis Michelena, Hablando
      con los Vascos, Bartzelona, Ariel, 1974: 105.)
      Artikulua bi zatitan banatu nuen: lehen zatian zenbait ezaugarri
pertsonal deskribatu nituen, gerra Zibilean jasan zituen nekeak, ezagutu
zituen espetxe desberdinak (El Dueso, Larrínaga, Burgos, Alcalá de
Henares, Ocaña, Yeserías eta Talavera), kondenatu gisa ezarri zizkioten
bost heriotza-zigorrak, klandestinitatearen urteak eta diktadura frankista-
ren aurkako borroka euskal erresistentzian militante izanik. Artikulu hori
idatzi nuen horretarako nire aitajaun Marcos Gabikaetxeberriak eman
zidan informazioa neukalako; K. Mitxelenaren adiskidea izan zen eta zen-
bait espetxetan elkarrekin egon ziren, baita bost heriotza-zigor konpartitu
ere.
      Bigarren zatian, bere obra guztiak aztertzen saiatu ginen, bere iker-
ketetan erabiltzen zuen zorroztasun zientifikoa azpimarratuz. Pertsona
bakar batek nekez bildu ditzakeen ezaugarri guztiak biltzen zituen
Mitxelenak: lanerako kemena, jakin-min errenazentista, gertakarien beha-
keta xehatua, laborategiko zientzialari bat bailitzan, hainbat hizkuntza
jakitea (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina eta gre-
koa), eta prosa dotorea eta zorrotza euskaraz nahiz gaztelaniaz. Mitxelena
irakasleak irakurlearengan zirrara sorrarazten du bere zorroztasun zienti-
fikoa, bere pentsamoldearen argitasuna eta sakontasuna eta bere estilo
kontzeptualista, zehatz eta klasizista direla medio. Euskararen figurarik
esanguratsuena izan zen denbora luzez, baita nekez lor daitekeen maila



                                   260
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




intelektuala zuen irakaslea ere, euskal filologiari “trajea eta gorbata jarri
ziona”.
       Gainera, Euskal Unibertsitate Publikoaren sorkuntzaren zutaberik
garrantzitsuenetakoa izan zen (Gasteizko Campuseko errektoreorde izan
zen), beste unibertsitate garrantzitsu baina pribatu baten gonbitari uko
eginez. Salamancako Unibertsitatea atsekabe handiz utzi zuen, bertan
pozik bizi baitzen, eta bere jaioterrira itzuli zen, beti konbentzituta egon
baitzen Euskal Herriaren kalteen arrazoi nagusietako bat Unibertsitate
Publikorik eza zela. Gure aldizkariarentzat ohore handia izan zen 18 urte-
ko bidaia luzea hain pertsonaia bereziarekin hastea.
       Sancho el Sabio aldizkarian idazle gisa eta Aholkularitza
Batzordeko kide gisa parte hartu duten laguntzaile euskaldun ospetsuen
artean, Martin Ugalderen irudi erakargarri, onbera eta zintzoa nabar-
mentzen da. Pertsona miresgarria izan zen: bere herriarekin eta alderdia-
rekin (EAJ, eta ondoren EA) konprometitua, baita etorkinekin eta kalte-
tuenekin ere (bere jarrera ez zen distantziakidea, eta beti galtzaileen alde
jartzen zen); pertsona apala, beti elkarrizketarako prest; bere ideia erlijio-
so eta politikoei irmo eusten zien, baina eztabaida arrazoiturako prest
zegoen frankismoak jazarri zuen arren; askea eta egiazkoa, bidegabeke-
riari aurre egiteko grinarekin; eskuzabala gainerakoekin, eta zorrotza bere
buruarekin; gerrak, erbesteratze hirukoitzak eta minak markatu zuten,
baina ez zuen inor gorroto; humanista kristaua, egoeren eta, batez ere,
pertsonen alderdi ona ikusten zekiena; euskalduna jaiotzaz eta venezuela-
rra adopzioz; tolerantea eta demokrata, bere bihotzean bi kultura desber-
din barneratu arte; borrokalari tematia zenbait erbesteratze jasan izan
arren; ez zen politikoa bokazioz, baizik eta etikaz, Euskal Herriari zerbi-
tzua egiteagatik; langile amorratua ideal baten atzetik: Euskadi askea eta
independentea euskal aberri gisa; hitz gutxiko eta letra askoko gizona;
pertsona ausarta, arriskuari beldurrik izan gabe ausartzen zekiena; bere
alderdikideek askotan ez zuten aintzakotzat hartzen, eta aurkari politiko-
ek jazarri zuten 83 urterekin hil zen arte; oso leiala zen bere Herriarekin
eta euskal kulturarekin; abertzale sutsua, euskaldun guztien batasuna eta
euskararen biziraupena lortu nahi zituena. M. Ugalde irudi enblematikoa
izan zen euskal letren Parnasoan. Idazle nekaezina izan zen, egiaz, objek-



                                    261
SANCHO EL SABIO




tibotasuna eta askatasunaz maitemindua, humanismoa, adiskidetasuna,
errespetua eta tolerantzia lantzen zituena.
       Aldizkari berria sortu zenetik gutxienez ere artikulu bat euskaraz
idazteko araua ezarri genuen, eta Martin Ugalde gonbidatu genuen, zei-
nak 1992. urtean 2. zenbakian hartu zuen parte 16 orrialdeko lan batekin,
eta bertan M. Irujo nafarraren bizitza politikoaren une azpimarragarri
batzuk azaltzen zituen, haren jaiotzaren mendeurrenean (1891-1991):
“Manuel de Irujo jauna jaio zela ehun urte (1891-1991). Bere bizitza poli-
tikako une nagusi batzuk.” Gertakari horien artean azpimarratzen ditu
Galeusca-ren sorkuntza (1923), Lizarrako Estatutua (1931), Espainiako
Gerra Zibila (1936-1939), 1936. urteko Estatutua, hegazkinik eza
Bilbaoko frontean (1937), “Burdinazko Gerrikoa” (1937), Giza
Eskubideak Gerra Zibilean (1937-1938), II. Mundu Gerra 1939-1941
urteetan, Mugimendu Europarra eta Espainiako Kontseilu Federala
(1950).
       M. Ugalde “Lizarrako lehoia”-ren miresle izan zen txikitatik, eta
bere herriko batzokian, Andoainen, ezagutu zuen. Artikulu hori agertu
zen urtean bertan liburu bat argitaratu zuen: Manuel de Irujo (1891-
1991). (Donostia. Txertoa. 1992.) Aipatu artikulua honako hitzaurre
honekin (politikari nafarrarengandik zuen miresmena argitzen du) hasi
zuen: “Don Manuel izan da nire aberribidean izan ditudan argi nagusieta-
ko bat”.
       Sancho el Sabio Aldizkariaren egungo arduradunak (Santiago de
Pablo eta Gorka Aulestia), 1995ean haren kargu egin zirenak, Sancho el
Sabio Fundazioaren sortzaileek eta egungo zuzendaritzak ezarri zituzten
jarraibideak leialtasunez bete dituzte une oro, gure arbasoen lehen hiz-
kuntza errespetatuz eta bultzatuz. Horren adibide argia izan daitezke
aldizkari horretan euskarazko literaturari eskaintzen zaion orrialde kopu-
ru handia; euskaraz idatzitako liburuen aipamenak; 1996an euskal litera-
turari dedikatuta egin zen erakusketa eta gai horri lotutako bi libururen
argitalpena; Euskal Herriari buruzko 11 ikerketa-lehiaketak (unibertsita-
teko ikasleei zuzenduak), zeinetan euskaraz idatzitako artikuluak agertzen
diren, eta euskal hizkuntza babestu eta lantzera bideratuta proiektu ugari.
       Euskal kulturari eskainitako ehunka orriren bitartez berrogeita
hamar bat euskal idazle nabarmenen bizitzari eta bertso nahiz prosako



                                  262
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                                                                                  9




                                                                                                  10

9 eta 10. Los escritores erakusketak euskarazko literatura klasikoaren mugarri nagusiak bildu
zituen. Caja Vital Kutxaren Fototeka.




                                           263
SANCHO EL SABIO




obrari buruzko informazioa eskaini genien gure irakurleei; honako idazle
hauek ziren, besteak beste: A. Campión, J. de Manterola, R. M. Azkue,
Tx. Agirrre, S. Arana, M. Soroa, T. Alzaga, A. Barriola, F. Arrese Beitia,
“Kirikiño”, J. Etchepare, “Oxobi”, “Orixe”, “Lizardi”, “Lauaxeta”, M.
Lekuona, A. Anabitarte, J. Zaitegi, A. Ibinagabeitia, T. Monzón, V.
Amezaga, T. Jakakortajarena, T. Etxebarria, A. M. Labayen, J. Eizaguirre,
A. Zubikarai, E. Erkiaga, “Bordari”, “Basarri”, “Umandi”, P. Lartzabal, S.
Onaindia, N. Etxaniz, S. Mitxelena, M. Ugalde, K. Mitxelena, A.
Urrestarazu, “Gaztelu”, B. Aurre Apraiz, S. Muniategi, J. Etxaide,
“Iratzeder”, J. A. Loidi. J. San Martín, J. Mirande, J. M. Lekuona,
“Txillardegi”, G. Aresti, A. Zavala, B. Gandiaga, M. Zarate, M. Lasa, J. A.
Hartzabal, eta X. Lete.
      Gauza bera esan dezakegu euskarazko liburuei buruz idatzitako
dozenaka aipamenei buruz, honako hauek narbarmenduz: Muga Beroak,
Ilargiaren Eskolan eta Ikaskuntza Euskal Literaturaz (1974-1996), Juan
Mari Lekuona, J. M. Lekuonarena; Elorri, B. Gandiagarena; Idazlan
Guztiak, L. Akesolorena; Ziutateaz, B. Atxagarena; Domingo Agirre:
Euskal Eleberriaren sorrera, Ana Mª Toledo Lezetarena; Idazlan Guztiak,
Nikolas Ormaetxearena; Koldo Mitxelena Elissalt, egitasmoa eta egita-
tea, Elixabete Pérez Gaztelurena; Lizardiren poetika, Lurdes Otaegirena;
Xalbador pertsularia, Joxe Mari Aranalderena; Auspoaren auspoa (I, II),
A. Zavalarena; Martin Ugalde. Andoaindik Hondarribira Caracasetik
barrena, Joan Mari Torrealdairena; Demokratak eta biolentoak, Joxe
Azurmendirena; Zozoak beleari, Andoni Egaña eta Jon Sarasuarena;
Erbestetik barne-minez, Andima Ibinagabeitiarena; Aldizkari eta egunka-
rietako Euskal bertso eta olerkien bibliografia, Julen Urkizarena;
Erbesteko euskal pentsamendua, Paulo Iztueta Armendarizena; Sesenta
años después. Euskal erbestearen kultura, (Ed.) X. Apaolaza et al.;
Bilduma. (Ed.) Patri Urkizurena; Nire Umetako Meñaka, Luis
Barayazarrarena; Ni kazeta egilea naiz, Jean Hiriart-Urrutirena, (Ed.) X.
Altzibar; Orixe. Gutunak (1917-1961), Paulo eta Ibai Iztuetarena); José
María Arizmendiarrieta, Fernando Molinarena; Etxepare. Aldudeko
Medikua, Kepa Altonaga Sustatxarena, Jean Etchepare. De l’article de
presse à l’essai littéraire: Buruchkak (1910), Jon Casenaverena.



                                  264
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                        11                                         12




11, 12 eta 13. Euskarazko aldizkarien
adibidea Fundazioaren argitalpen
seriatuen atalean.




                                                                                   13



                                        265
SANCHO EL SABIO




      Argitalpen honetako zuzendariak beti saiatu gara artikulu interesga-
rriak lortzen, euskarazko literaturaren arloan ospetsuak diren idazleak
gonbidatuz. Horrela, esate baterako, haur- eta gazte-literaturan gaur egun-
go espezialistarik onenen artean dauden bi idazleren lanak lortu ditugu: J.
K. Igerabide (Aduna, 1956) eta P. Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazle
gipuzkoar ospetsuak, besteak beste “Euskadiko Haur eta Gazte
Literaturaren Saria” irabazi dutenak. Haur-narratiba oso ondo landu dute,
eta horregatik lortu dute sari garrantzitsu hori.
      Irakurle mota guztiek idazleari arazoak sortzen badizkiote, haurrek
eta gazteek mundu berezi bat eratzen dute, idazleari nolabaiteko magia,
haiek sentitzen duten bezala sentitzeko sen berezia. Horregatik, ez da
harritzekoa euskal literaturaren arloa tradizionalki hain mugatuta egotea
duela urte gutxi arte. Haur- eta gazte-literaturaren eremuak ondo definitu
gabeko egitura eta ondo zehaztu gabeko mugak zituzten funtzioak era-
kusten zituzten. Zorionez, egoera ilun hori pixkanaka argitzen joan da
azken hamarkadetan, ikastolak ezarri direlako eta hainbat idazle ospetsu
agertu direlako, hala nola: B. Atxaga (Asteasu, 1951), Mariasun Landa
(Errenteria, 1949), P. Aristi (Urrestila, 1963), K. Linazasoro (Tolosa,
1962), J.K. Igerabide, X. Etxaniz (Oñati, 1961), Manu López Gaseni,
(Bilbao), P. Zubizarreta, eta abar.
      Benetan gozagarria da Ordiziako idazle gazteak idatzitako “15 tese-
la haur eta gazte literaturaren mosaiko baterako” artikulua, gure aldizka-
rian 2008an argitaratua, 28. zebakia: 77-108. Ohore bat da Sancho el
Sabio-rentzat ospea eta izen ona ematen duten idazle euskaldunen lanak
lortzea, aldi berean euskaldunei plazer handia ematen dietelako beren
gaien interesa eta idazten duten euskararen kalitate handia dela medio;
hau da, hain zuzen ere, lan horietako bat.
      Autoreak munduko haur- eta gazte-literaturari buruz hitz egiten du
oro har, Euskal Herriari arreta berezia eskainiz. Hamabost ataletan, arti-
kulua Literaturaren hain genero partikularraren meandroetan barrena doa.
Autoreak, literaturak duela gutxi arte izan duen estimazio txikiarengatiko
atsekabea azaldu ondoren, haren ezaugarririk garrantzitsuenak argi eta
garbi eta modu atseginean deskribatzen ditu.
      Baliteke, artikulua irakurtzen den heinean, irakurlea harrapatuta
geratzea piroteknia argitsu eta koloreanitz honekin, atzerriko idazleei



                                  266
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




buruzko aipamenez betea gainera: Platón, Esopo, Leonardo da Vinci,
Descartes, La Fontaine, Voltaire, Byron, Leopardi, Flaubert, H. Ch.
Andersen, A. Saint-Exupéry, I. Calvino, Pessoa, eta abar. Horiekin batera,
gaztelaniazko edo euskarazko literatura idatziaren beste autore batzuk
ezagunagoak egingo zaizkie irakurleei: Samaniego, Iradier, F. G. Lorca,
Borges, G. Mistral, M. Delibes, Benedetti, J. Goytisolo; Duvoisin, L.L.
Bonaparte, “Lizardi”, J. M. Lekuona, X. Lete, M. Arregui, A. Lertxundi,
B. Atxaga, P. Perurena, G. Markuleta, I. Zaldua, H. Etxeberria, J. M.
Iturralde, J. L. Zabala, M. Minaberri, A. Goenaga, eta abar.
       Hamabosteko mosaiko eder honetatik tesela gutxi batzuk aukeratu
beharko bagenitu, 2, 4, 5 eta 13 zenbakiekin geratuko ginateke, inolako
zalantzarik gabe. 2 zenbakidunean P. Zubizarretak umore fina eta ironia
eztia baliatzen ditu Pessoaren poema bati buruz ondorio batzuk ateratze-
ko; poemaren izenburua “Amodio gutun guztiak barregarriak dira” da, eta
amaitzeko adierazten du “bakarrik dira barregarri sekula amodio gutunik
idatzi ez dutenak”. 4 zenbakidunean autoreak ahozko literaturaren apolo-
gia egiten du, mimikaren eta keinuaren garrantzia azpimarratuz, oinarri-
tzat hartuz S. Serrano semiologo katalanaren El regalo de la comunica-
ción liburutik ateratako datuak eta A. Mehrabian ikertzailea. Era berean
interesgarria da Mayi Ariztiaren Amattoren uzta obrari buruz egiten duen
aipamena. Bosgarren tesela, “Seaska kantuak”, sehaska-kantuei dedikatu-
ta dago. “Bonbolontena, ene laztana” eta “Haurtxo txikia negarrez dago”
euskal abesti ederrekin batera F. García Lorcaren “Palomita blanca” ere
agertzen da.
       Azkenik, autoreak literatura unibertsalean gehien salduenetako
liburu bat aztertzen du: A. Saint Exupéry idazle frantziarraren Le Petit
Prince, euskarara P. Zubizarretak itzulia. “Printze Txikia” protagonista
autorearen “alter ego” gisa definitzen du bere afizioengatik (hegan egitea)
eta bisitatzen dituen lekuengatik (basamortua, zerua eta abar), eta liburua
etengabeko gaurkotasuna duen obra unibertsaltzat jotzen du.
       Bestalde, Sancho el Sabio Aldizkariaren arduradunek beti euskal
hizkuntzarekiko izan duten etengabeko grinaren emaitza gisa, aipatu
beharko lirateke antolatu diren hamaika literatura-lehiaketak, lehen edo
bigarren zikloko unibertsitateko ikasleei zuzenduta, Euskal Herriko edo-
zein unibertsitatetan matrikulatuta. Garrantzitsua da gure erakundeak eus-
kal idazle gazteen literatura-irrika eta arte-sormena bultzatzen eta bide-



                                  267
SANCHO EL SABIO




ratzen laguntzea. Horregatik, artikuluek bete behar dituzten baldintzen
artean euskara ere agertzen da, Euskal Herriko zazpi probintzietan hitz
egiten diren hiru hizkuntza ofizialetako (euskara, gaztelania, frantsesa)
bat baita.
      Azken hamarkadan jasotako uzta ikusita, pozik egon gaitezke lortu
ditugun emaitzekin, izan ere, edozein irakurlek ikusi ahal izango ditu sari-
tutako zenbait artikuluren izenburu hauetan: “Nafarroako foralitatea eta
konstituzio federal proiektuak (1873-1883)”, Jurgi Kintana Goiriena biz-
kaitarrarena (1999, 11 zk., 69-100); “Aiarako herrien etimologiak”,
Alfredo Oribe Fernándezena (2001, 15 zk., 159-184); “Emakumeek egin-
dako gaurko ipuingintza: Arantxa Iturberen Ezer baino lehen”, Marta
Mtnez de Antoñana Carrionena (2002, 16 zk., 67-82); “Europa ideia
modura, Francisco Xabier Landabururen kazetari idazlanetan”, Maider
Koro Maraña Larrañagarena (2003, 19 zk., 187-202); “ARI euskal atziz-
kiaren azterketa morfologikoa”, Mirari Saizar Zunzunegirena, (2004, 20
zk., 101-124); “Hezkuntzaren historia. Imotz Harana, Nafarroa (1890-
1936)”, Idoia Gartzaron Zudairerena (2005, 23 zk., 105-139.); “Hemen
natza ortzirik. Joan Amenduzekoaren epitafioa (c. 1568). Edizio kritikoa.”
Jabier Sainz Pezonagarena (2006, 24 zk., 57-90); “Zenbait ohar J. P.
Ulibarriren lexikografía lanez”, Koldo Ulibarri Oruetarena (2007, 26 zk.,
33-50).

5. Ondorioa.
      Gure liburutegiaren beste lekualdaketa baten bezperan gaude.
Elvira Zuluetaren jauregia kokatuta dagoen hirigunetik (1991z geroztik
bertan kokatuta egon gara) hiriko kanpoaldera lekualdatuko gara, Ama
Karmeldarren komentu zaharraren hilerrira. Aldaketa nabarmen, beha-
rrezko eta itzulezin baten aurrean gauden guztietan bezala (kasu honetan
bezalaxe), aldaketak ekar ditzakeen abantailak eta eragozpenak aztertzen
ditugu. Eragozpenen artean, oso garrantzitsu bat aipatuko nuke: lehengo
egoitzaren kokapen bikaina galtzea, unibertsitatetik oso hurbil baitzegoen.
      Azken bi hamarkada hauetan UPV/EHUko liburutegiak hobekun-
tza nabarmenak izan ditu bere bibliografia-garapenari dagokionez. Dena
dela, oraindik ere hutsune asko daude euskal kulturaren arloan, zeinak
etorkizunean konpontzen joango diren. Bitartean, Sancho el Sabiok orain
arte bezala jarraituko du, ikertzaileentzat eta ikasle-munduarentzat hain



                                   268
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                                                                                     14


14. Esteban Urkiaga, Lauaxeta poetaren Bide-barrijak liburuaren azala.




                                             269
SANCHO EL SABIO




onuragarria den subsidiariotasun-printzipioa bere gain hartzen jarraituko
du, alegia.
      Alderdi positiboan, “Zulueta Jauregi” zaharrak une honetan eskaini
ezin zituen zenbait abantaila aipatuko nituzke. 1964az geroztik Sancho el
Sabion biltegiratu den dokumentu-ondareak presakako eta erabat pre-
miazko lekualdaketa hau eragin du: 250.000 bibliografia-erregistro; 2
milioi irudi digitalizatu baino gehiago dituen datu-basea; 12 familia-ar-
txibo, guztira 25.000 erreferentziarekin, horietako batzuk XIV. mendeko-
ak, eta gainera oso interesgarriak familia horien eta oro har euskal gizar-
tearen azterketa etnologikoa, historikoa, ekonomikoa eta soziala egiteko;
milaka aldizkari, inkunable, panfleto eta argazki zahar, katalogatu eta
digitalizatu egin direnak, eta denborarekin ikertzaileen, ikasleen eta oro
har jendearen eskura egongo direnak.
      Lorpenen barnean ere aipatuko nuke argi naturalez betetako egitura
modernoa edukiko dugula; liburutegirako gune zabala, urte askotarako
ziurtatua; areto zabalak ikertzaileentzat eta irakurleentzat; girotze egokia
eta desberdindua konpartimendu desberdinentzat; “komentuko” isiltasu-
na, ikertzailearentzat beharrezko barnebilkuntza sortzen duena, eta hi-
tzaldi-areto erosoa. Gainera, gune “ia” industrial bat, Krearekin batera,
kultura-irla bihurtzeko apustu sendoa alde hori biziberritzeko proiektu
bikaina suerta daiteke, Europako beste hainbat hiritan gertatu den bezala.
      Lerro hauetatik gure “jaioberria” zoriondu nahi dugu eta etorkizun
oparoa eta bizitza luzea, eta euskal kulturarentzat oro har eta euskararen-
tzat bereziki, emankorra opa diogu. Gure arbasoen mende askotako hiz-
kuntza ez da alderdi politiko jakin baten ondare esklusiboa, kultura-altxor
bat baizik, gutxienez ere asmo oneko euskaldun orok errespetatu beha-
rrekoa. Sancho el Sabioko arduradunek euskararekiko hainbeste urtean
erakutsi duten maitasun horrek iraun beza betiko.

Resumen de este Artículo
      El autor de este artículo trata de presentar la importancia de la len-
gua vasca en la historia de la “Fundación Sancho el Sabio” y en la revis-
ta que lleva su nombre. Tras enumerar algunas de las características del
euskera y de su empleo (la no pertenencia al grupo de lenguas indoeuro-
peas, el número actual de vascoparlantes, etc.) hace un breve resumen de



                                   270
Euskara Sancho el Sabio Fundazioan




                                         15                                         16




15, 16 eta 17. Azken hamarkadetan,
Sancho el Sabio Fundazioaren
funtsetan sartu diren euskarazko libu-
ruen kopuruak esponentzialki egin du
gora.




                                                                                    17



                                         271
SANCHO EL SABIO




sus recuerdos personales vividos en torno a esta lengua en la capital ala-
vesa, partiendo del año 1950.
       Como muestra del bajo nivel de la presencia del vascuence en la
Vitoria de entonces, ofrece la triste realidad de su magnífico Seminario,
donde no se impartía ninguna clase sobre la lengua y cultura vascas.
Como contraste de mejores tiempos pasados, se citan los nombres de dos
excelentes profesores que destacaron en este centro antes de la Guerra
Civil Española: José Miguel Barandiaran y M. Lekuona, promotores de
una pléyade de notables escritores vascos.
       Después del largo período de 40 años de ausencia (1950-1990) en
el que el autor vivió un par de décadas en Europa, África y América. En
1990, recaló de nuevo en Vitoria y se topó con una realidad muy diferen-
te de la que conoció en los años 50. G. Aulestia describe brevemente los
orígenes de la “Biblioteca Sancho el Sabio”, y a su primer director, el
zumayano D. Jesús Olaizola resaltando en él la calidad humana y, espe-
cialmente, su querencia en favor de la cultura y lengua vascas.
       Una segunda etapa muy importante de la historia de la “Biblioteca
Sancho el Sabio” aparece jalonada en el apartado “Carmen Gómez y su
equipo.” La simple lectura de algunas estadísticas y cifras facilitará al lec-
tor la inmensa labor que durante las dos últimas décadas se ha ido desa-
rrollando en esta institución en pos de una biblioteca moderna y atrayen-
te según las técnicas más sofisticadas empleadas en las mejores bibliote-
cas del mundo. El hecho de que en una biblioteca tan bien organizada, la
lengua y cultura vascas hayan sido tratadas con tanto mimo durante tan-
tas décadas, seguirá siendo una garantía segura para los investigadores
que en el futuro acudan a ella.
       Tres representantes cualificados del euskera concluyen este artícu-
lo: L. Michelena, M. Ugalde y el joven escritor P. Zubizarreta. El autor
resalta la categoría académica del sabio de Rentería. A continuación, la
extensa descripción “fotográfica” y laudatoria sobre M. Ugalde, aparece
motivada por la vinculación a la revista, la amistad, el agradecimiento y
el cariño hacia este guipuzcoano tan humano y singular. Finalmente,
como semilla de esperanza y de futuro, el codirector de la revista destaca
el excelente artículo del escritor de Ordizia, que honra nuestra publicación
bianual.



                                    272

Más contenido relacionado

Más de FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA

Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...
Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...
Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Kutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña Pozueta
Kutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña PozuetaKutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña Pozueta
Kutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña PozuetaFUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...
Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...
Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...
Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...
Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...
Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...
Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...
Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...
Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....
Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....
Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 
Edificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el Sabio
Edificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el SabioEdificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el Sabio
Edificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el SabioFUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
 

Más de FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA (20)

Fichas y vales - Fitxak eta txartelak
Fichas y vales - Fitxak eta txartelakFichas y vales - Fitxak eta txartelak
Fichas y vales - Fitxak eta txartelak
 
Primer congreso vasco de bibliografía
Primer congreso vasco de bibliografíaPrimer congreso vasco de bibliografía
Primer congreso vasco de bibliografía
 
500 años de libros
500 años de libros500 años de libros
500 años de libros
 
Calendario alavés 5a parte
Calendario alavés 5a parteCalendario alavés 5a parte
Calendario alavés 5a parte
 
Calendario alavés 4a parte
Calendario alavés 4a parteCalendario alavés 4a parte
Calendario alavés 4a parte
 
Calendario alavés 3 parte
Calendario alavés 3 parteCalendario alavés 3 parte
Calendario alavés 3 parte
 
Calendario alavés 2a parte
Calendario alavés 2a parteCalendario alavés 2a parte
Calendario alavés 2a parte
 
Neguko solstizioa
Neguko solstizioaNeguko solstizioa
Neguko solstizioa
 
A los toros - Zezenetara
A los toros -  ZezenetaraA los toros -  Zezenetara
A los toros - Zezenetara
 
Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...
Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...
Difusion de revistas en la biblioteca del Parlamento Vasco: participacion en ...
 
Kutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña Pozueta
Kutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña PozuetaKutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña Pozueta
Kutxa Fototeka: un tesoro a compartir, por Mikel Irizar y Begoña Pozueta
 
Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...
Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...
Organización de fondos de archivo en la Fundación Sancho el Sabio por Rosa Pr...
 
Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...
Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...
Nuevas herramientas de código abierto en la gestión y la difusión de la infor...
 
La nueva web de Sancho el Sabio
La nueva web de Sancho el SabioLa nueva web de Sancho el Sabio
La nueva web de Sancho el Sabio
 
Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...
Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...
Los carteles políticos en la Fundación Sancho el Sabio, por Unai Gartzia y Ro...
 
Sancho el sabio, por Carmen Gómez
Sancho el sabio, por Carmen Gómez Sancho el sabio, por Carmen Gómez
Sancho el sabio, por Carmen Gómez
 
Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...
Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...
Primer Taller de Experiencias sobre Archivos Personales, por Rosa Preciado Sa...
 
Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....
Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....
Distintas modalidades de fondos de archivo : donación, depósito, compra, etc....
 
Fundación Sancho el Sabio: abierta al mundo
Fundación Sancho el Sabio: abierta al mundoFundación Sancho el Sabio: abierta al mundo
Fundación Sancho el Sabio: abierta al mundo
 
Edificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el Sabio
Edificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el SabioEdificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el Sabio
Edificio transparente. Fondos documentales de la Fundación Sancho el Sabio
 

Edificio transparente.Euskara Sancho el Sabio Fundazioan

  • 1. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan Gorka Aulestia Txakartegi
  • 3. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan Gorka Aulestia Txakartegi Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 1. Sarrera Euskara deskribatzeko garaian esan dezakegu Euskaldunen lehen hizkuntza dela, eta horrez gain, Europako mendebaldean oraindik ere irauten duen hizkuntza ez-indoeuropar bakarra dela. Lurralde mugatu batean erabilia da eta gizarte euskal hiztun minoritario batean (900.000 biztanle inguru). Amerikan ere hitz egiten dute: Kanadan, Estatu Batuetan, Venezuelan, Argentinan, Uruguain, Txilen eta abar. Euskara hainbat euskalkitan banatuta dago, eta oraindik ere batera- tze-prozesuan dago. Euskara “batua” euskara idatziaren arauzko erregis- troa da, eta euskararen erdialdeko euskalkietan oinarritzen da. Erregistro hori irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan erabiltzen da. Erdi Aroaz geroztik euskara indarra galtzen joan da Euskal Herriaren iparraldean nahiz hegoaldean. XVIII. mendean atzerakada han- dia izan zuen Arabako probintzian, eta XIX. mendean gauza bera gertatu zen Nafarroan, karlistaldien ondorioz. Euskararen sustraiak historiaren gaueko ilunantzean barrena doaz, eta linguistikaren alorreko espezialistek ez dituzte aurkitu sustrai horiek. Geografikoki hurbil dauden beste hiz- kuntzekin antzekotasunik ez aurkitzeak askotariko hipotesiak ekarri ditu euskararen existentzia azaltzeko. Hainbat linguistak hizkuntza kaukasoa- rrekin erlazionatzen dute, georgierarekin dituen antzekotasun batzuenga- tik; beste batzuek, ordea, nahiago dute Afrika iparraldeko hizkuntza ez- 249
  • 4. SANCHO EL SABIO arabiarrekin erlazionatu. Gaur egun, hala ere, hipotesirik egiazkoena da “in situ” garatu zela Bizkaiko Golkoaren txoko eder honetan. Mende asko dituen hizkuntza honek, duela mende batzuetatik Euskaldunen herriaren (“Euskal Herria”) definizioa markatzen duenak, mendebaldeko Pirineotako txoko batean bizirautea lortu du, munduan milioika biztanlek hitz egiten dituzten bi hizkuntza indartsuren eraso lin- guistikoengatik mugatuta: gaztelania eta frantsesa. Gaur egun, biziraupe- nerako lehia hori are handiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, azken hamarkadetan etorri diren hizkuntza berriengatik. Ikuspegi–Inmigrazi- oaren Euskal Behatokiaren “Hizkuntzak eta Inmigrazioa” deitutako txos- tenaren arabera, Euskal herriaren alde honetako euskaldunek gure herrian inoiz ezagutu den hizkuntza-aniztasunik handiena dugu, ingeles tradizio- naletik hasi eta errumaniera, bulgariera, txinera, Paraguaiko guaraniera eta Peruko kitxua, eta abar. Txostena Jerusalemgo Unibertsitate Hebertarreko irakasle Avishai Margalit jaunaren hitz jakintsuekin amai- tzen da: “Gizarte zintzoa proposatu nahi dugu, non erakundeek ez dituz- ten beren kideak umiliatuko, ezta beren kideek elkar umiliatuko ere.” (Diario Vasco 2008-XII-21). Hizkuntza-egoera berri honetan zera galdetu beharra dago: zein izango da euskararen etorkizuna Euskadin?, biziraun- go al du Erromatar Inperioaren garaian latinarekin egin zuen bezala, ala hil egingo da, duela bi mende baino gehiago min handiz Guillermo de Humboldt idazle prusiar ospetsuak aurreikusi zuen bezala?: “...sentipen mingarria dakar beti herri baten gainbeherak... eta are gehiago hizkuntza bat erabat desagertzeak... Nahiz eta hizkun- tza bat, inolako literaturak findu gabea, herri zakar baten pentsa- moldearen adierazpide soila izan, bere galera ez da inola ere axola- gabea izango. (Los Vascos. Ediciones Vascas, Bilbao, 1979: 15). Sancho el Sabio Fundazioaren lehentasunezko helburuetako bat beti izan zen euskal kulturari buruz hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania, latina, frantsesa eta ingelesa) idatzitako testuak biltzea eta hedatzea, eta zeregin horren barruan, euskara kontserbatzea eta sustatzea. Hori eta jen- deari zerbitzu bikaina eskaintzea alor horretako liburutegi espezializatu gisa, erakunde honek lortu nahi dituen lehentasunezko helburuak dira. 1964. urteaz geroztik, bere liburutegiak dokumentu-fondo interesgarriak ditu, horien artean nabarmentzekoak dira monografiak eta aldizkako argi- 250
  • 5. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 1 1 eta 2. Bernardo Atxaga, besteak beste Obabakoak eleberriaren egilea, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak babestutako hitzaldi batean, Gasteizen. Caja Vital Kutxaren Fototeka eta Sancho el Sabio Fundazioaren Fototeka. 2 251
  • 6. SANCHO EL SABIO talpenak, eskuizkribuak eta argazkiak, mapak eta familia-dokumentazioa. Era berean prentsako eta liburu zaharren irudi digitalak, aldizkarien aur- kibideak eta familia-artxiboak. Gasteizen egin nuen lehen egonaldia urte gutxikoa izan zen, 1950- 1956an. Hainbat gogorapen pertsonal aipatu nahiko nuke, garai hartan bizi behar izan genuen euskararen aurkako egoera haren oihartzun gisa. 50.000 biztanle inguru zituen Gasteiz hura, Orioltarrek, Falangeak eta F. Franco jeneralaren militar jarraitzaileek inposatutako frankismoan mur- gilduta egon zen. Baina Gasteizko gizartearen zati garrantzitsu bat, Gerra Zibilean eta 1940-1950 urteetako “berunaren hamarkadan” biziraun ondoren, errazionamenduaren eta “Corpus Christi”-aren prozesioetan militarren presentziaren gizarte hari aurre egiteko prestatzen ari zen, 1951. urtean langile-munduaren greba orokor baten deialdia eginez, zei- nak Europa osoan izan zuen oihartzuna. Militarren eta apaizen gizarte hartan, Gipuzkoatik eta Bizkaitik gentozen abadegai euskal hiztun gazteek (asko ginen garai hartan) sarri- tan komentatzen genuen hainbat kide arabarrek gure ama-hizkuntza eus- kararekiko adierazten zuten axolagabetasuna eta baita etsaitasuna ere. Jakin bagenekien II. Errepublikan parlamentario eskuindar J. Calvo Sotelok esan zuela Gasteizko Seminarioa batzokia eta separatista-kabia (“batzoki y nido de separatistas”) zela; era berean, jakin bagenekien agin- tari frankistek gerra garaian atzerriratu zituztela elizbarrutiko prelatu Mons. Mateo Múgica eta errektore E. Escarzaga, eta hainbat irakasle, adi- bidez J.M. Barandiaran gipuzkoarra. Baina ez genuen ulertzen garai fran- kistako hamarkada txarrenaren ondoren (1940-1950), gure Seminarioko “Ratio Studiorum” zelakoan ez edukitzea gutxienez ordubete Euskal Gramatika ikasteko. Irakasle bikainekin, hala nola Leoncio Arabiotorre, Gregorio R. de Yurre, Urbano Gil, José Zunzunegui, Andrés Ibañez, José Mª Setién, eta Biologian, Gizarte Zientzietan, Filosofian, Elizaren Historian, Eskritura Santuan, Funtsezko Teologian, Moralean eta abar espezialistak ziren irakasleekin batera, nahi genuen gutxienez ere euska- rako irakasle bat egotea, euskal hizkuntzan eta ahozko literaturan aditua zen Manuel Lekuona jauna 1918-1936 urteetan izan zen bezala. Zentro horretan aurreko hamarkadetan bizi izan zen euskal hizkuntzaren eta kul- turaren urrezko garaiaren hutsunea igartzen genuen, batez ere aipatu 252
  • 7. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 3 4 3 eta 4. 1996ko Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskerica erakusketaren aurkezpena. Caja Vital Kutxaren Fototeka. 253
  • 8. SANCHO EL SABIO dugun Oiartzungo irakaslearen eta Joxe Miel Barandiaranen hutsunea. Baina errepresiozko baldintza politiko haietan bizi ginenez, gure ametsa horixe izan zen, utopia interesgarria baina ezin gauzatuzkoa. Ikasturtean zehar ekitaldi publikoetan entzuten zen euskara guztia zera besterik ez zen, Kapela Publikoan azken egunean agur gisa abesten zen “Agur Jesusen Ama” melodiaren letra. Nostalgiarekin gogoratzen genuen gure Seminarioaren iragan histo- rikoa, non M. Lekuonak, “Kardaberaz Akademia” zelakoari esker, euska- raren interes poetikoaren hazia erein zuen, eta horren ondorioz idazle ospetsuak sortu ziren, hala nola: J. M. Ariztimuño “Aitzol”, Tx. Jakakortajarena, P. Etxeberria, A. Zugasti, Martin Lekuona, I. Otamendi, Angel Sukia, A. Arrinda, F. Loidi, eta abar. Hizkuntza-lan emankor horri, J.M. Miguel Barandiaranek bere eskolei eta aldizkariei esker ematen zuen prestakuntza etnologiko eta antropologikoa gaineratzen zitzaion, honako aldizkari hauekin: Eusko Folklore (1921), Anuario de Eusko Folklore (1921), Gymnasium (1927-1932) eta Idearium (1934-1935). Zoritxarrez, aurreikusten genuen gure Seminarioan euskal kulturari lotutako etapa hura ez zela itzuliko, eta halaxe gertatu zen ondorengo hamarkadetan, diktadura frankista zorrotza zela medio. 2. Jesús Olaizola jn. Horregatik, 1990ean bigarren aldiz Gasteizera iritsi nintzenean, 34 urtez kanpoan bizi ondoren, eta Jesús Olaizola zumaiarrarengana bertara- tu nintzenean (Sancho el Sabio liburutegiko zuzendari erretiratua), aire fresko eta atsegin bat nabaritu nuen nire barnean. Ez nuen pertsonalki ezagutzen, baina nongoa nintzen eta Zumaian 1920an hil zen Tx. Agirre nobelagile ondarrutarraren kale berean jaioa nintzela esan orduko, esan zidan bere aita idazle horren adiskide mina izan zela eta zenbaitetan elkartzen zirela Gipuzkoako herri eder horretako plazan J. Ortega y Gasset filosofoarekin solasean aritzeko. Niri haurtzaroan ikasitako euska- raz hitz egiten saiatzen zen, behar bezala hitz egiteko arazoak zituen arren, euskaldunak ez ziren ingurunetan bizi izan baitzen urte askotan. Gizon zintzoa eta integrista zen, euskal kultura eta euskara benetan mai- tatzen zituena. Aitzindaria izan zen, euskal hizkuntzaren adiskide leiala, eta nolabait esateko, lur idorrean iturburu. 254
  • 9. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 1908an jaio zen Gipuzkoako kostaldeko herri eder horretan, eta oso gaztea zela Bilbora joan zen bizitzera. Nekazaritza-ingeniari ikasketak Friburgon (Suitza) egin zituen. Bizkaiko hiriburuan egin zituen adiskide berrien artean Vicente Botella nabarmentzen da, zeina beranduago Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipaleko zuzendaria izan zen. 1965. urte- an erakunde hori liburutegi pribatu eder baten jabe bihurtu zen, eta hura izan zen egungo Sancho el Sabio liburutegiaren hasiera; J. Olaizola izen- datu zuten liburutegiaren zuzendari. Dagoeneko adinean aurrera egin zuen gizon hura, aitaren borondatez landarez inguratuta zegoena, bere bulegoko mahaia estaltzen zuten liburu eta katalogo artean murgilduta bizi izan zen erretiroa hartu arte. Ezagutu nuen lehen egunetik, asko harritu ninduen bezeroak zein adeitsu hartzen zituen, eta gure liburutegia euskal kulturarekin eta berezi- ki euskararekin erlazionatutako mota guztietako liburuekin aberasteko nola jarduten zuen, ekin eta ekin. “Guztia” hitza hiru aldiz zein enfasire- kin adierazten zuen nahikoa zen inork eduki zezakeen zalantza argitzeko, erakundearentzat argitalpen berri bat hautatzeko garaian. Bere planetan euskal musikarien partiturak ere sartzen ziren, eta horren ondorioz, kon- positore bizkaitar baten hainbat obra oparitu nizkion, gaur egun berrogei- ta hamarretik gora izanik. Egunak igaro ahala gure adiskidetasuna sakon- tzen joan zen, kasurik gehienetan iragandako gertakariekin erlazionatuta- ko gaiei buruz izaten genituen solasaldi luzeei esker. Erlijioarekin, politi- karekin, kulturarekin eta beste hainbat gairekin erlazionatuta jarrera eta sentsibilitate desberdinak genituen arren. Euskararekiko azaltzen zituen errespetua eta maitasuna izan ziren gure harreman adeitsuaren funtsa. Zenbaitetan, XIX. mendean jaio ziren karlista eta foralista arabar eta nafa- rrak ekartzen zizkidan gogora: M.B. de Moraza (1817-1878), R. Becerro de Bengoa (1845-1902), F. Herrán (1852-1908), A. Campión (1854- 1937), eta abar. Egun batean esan zidan 80ko hamarkadaren hasieran oso garai txa- rra igaro zuela liburuzain gisa, diru-baliabiderik ez zegoelako, Aurrezki Kutxaren finantza-arazoak zirela medio. Erantzun nion horren berri banuela, izan ere, H. Knörr-ek 1984an garai hartan Renoko (Nevada) Basque Studies Program-eko kideei gutun bat idatzi zigun gure sinadurak eskatuz Gasteizko liburutegi horren aldeko abal gisa. Gogoan dut 255
  • 10. SANCHO EL SABIO Programako zuzendari W.A. Douglass-ek, Jon Bilbaok eta neronek sinatu genuela eskaera hura. Zorionez, 1991. urtean Senda ibilbideko 2. zenba- kian finkatu zen zentroaren ibilbide erratiko eta zalantzatia zuzendu ahal izan zen. Bere bizitza luzearen amaieran, erretiratuta egon arren, egunero joa- ten zen “bere” liburutegira, hasiera batean liburu-sorta handi bat zen eta gaur egun Euskal Herri osoko euskal liburutegirik onenetakoa dena Jesús Olaizola jaunaren adoreari eta Carmen Gómez andrearen eta bere profe- sional-talde nekaezinaren etengabeko ahaleginari esker, Sancho el Sabio Fundazioak hasieratik ezarri zituen helburuekiko leial jarraitu baitute. Espero dezagun etorkizunean erakunde honen arduradunek euskal kultu- rarekiko eta euskararekiko errespetu, kezka eta mirespen berbera adieraz dezatela. 3. Carmen Gómez eta bere taldea Datu gutxi batzuk nahikoak dira erakunde honen balioaz jabetzeko, 2008ko abenduaren 31 arte sarean agertzen diren erreferentzien bitartez: liburuak, 76.764; aldizkarietako artikuluak, 152.543; liburuetako artiku- luak, 13.369; mapak eta material grafikoa, 2.784; aldizkariak, 10.604. Interneten kontsulta daitezkeen datu horiez gain, liburutegi horretan mila- ka eta milaka material daude ikertzailearen eskura: kartelak, pegatinak, panfletoak, eta abar, azken urteotan euskarazko liburuen gehikuntza eta erabilera frogatzen dutenak. Gaur egun, bibliografia- edo dokumentu-fon- doaren % 30 gutxi gorabehera euskaraz eta/edo elebietan idatzita dago. Zuzendariak adierazten duen bezala: “euskal hizkuntzari dagokionez, dena erosten da.” Beste zenbait gaietan ez bezala, non hautespen bat egin behar den, euskaraz idatzitako guztia biltzen da. Egunen batean behar bezala ulertuko dugu gaur egun egiten ari den lan eskerga euskal kultura eta batez ere euskara berreskuratu eta hedatzeko. 50eko hamarkadaren erdian egin zen apustuak indarrean jarraitzen du, eta urte askoan izan dadila. Euskal gizartea gero eta eleaniztunagoa da, eta gainera teknologia- ren aurrerapenei esker munduan aukera-sorta ederra zabaltzen da euskal kultura hedatzeko eta euskara berreskuratzeko. Esate baterako, 2009. urteko lehen hiru hilabeteetan, Etxepare Institutu berriak eta egoitza 256
  • 11. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 5 6 5, 6 eta 7. Sancho el Sabio Fundazioan gordeta dauden euskarazko funts ugarietako batzuk. 7 257
  • 12. SANCHO EL SABIO berrian instalatu den Sancho el Sabio liburutegiak ateak zabalduko dituz- te, ibilbide itxaropentsu berriari ekiteko. Hedapenaren erronka berriak lortzeko, egokia izango litzateke Eusko Jaurlaritzarekin eta Eusko Legebiltzarrak 2007ko apirilean aho batez onartutako Institutu berri honekin dauden lankidetza-harreman estuekin jarraitzea. Gaur egun 2.000 lagun baino gehiago ari dira euskara ikasten Europa, Amerika eta Australiako 24 unibertsitate eta ikastetxetan, era horretan lehen poeta eus- kaldunaren ametsa betez: “¡Heuskara, ialgi adi kanpora! 4. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan Fundazio horren lorpenik esanguratsuenetako bat, inolako zalantza- rik gabe, ekainean eta abenduan irakurleengana iristen den argitalpen hori da. Hitz gutxitan ongi definitzea zaila litzateke, eta beraz, azal-hegaletik hainbat lerro hartuz deskribatzen saiatuko gara: “Sancho el Sabio” euskal kultura eta ikerketa aldizkariak XX. mendeko lehen hereneko euskal kulturaren berpiztearen adierazpe- narekin eta Euskal Herriaren azken hamarkadetako irudi berritzai- learekin bat egin nahi du. Aldi berean, berrogeita hamarreko hamar- kadaren amaieran jaio zen “Boletín de la Institución Sancho el Sabio” zelakoaren hogeita bost urte emankorren jarraipena izan nahi du. “Sancho el Sabio” aldizkariak euskal kulturaren interpreta- zio orijinala izan nahi du... Zenbaki bakoitzean, “Sancho el Sabio” aldizkariak artea, historia, hizkuntza, literatura, zuzenbidea, sozio- logia eta abarri buruzko ikerketak biltzen ditu, aldizkaria osatzen duten atal desberdinetan: “Euskal Ikasketak”, “Arabako Ikasketak”, “Dokumentazioa eta Bibliografia” eta “Liburuak”. 1991. urtean bigarren ibilbide bati ekin genion garai hartan aldizka- riko zuzendari zen F. Rodríguez de Coro irakaslearen gidaritzapean. Liburutegiko zuzendari Carmen Gomezek lehen zenbakitik parte hartze- ko gonbita egin zidan, eta atsegin handiz egin nuen, 41 orrialdeko artiku- lu bat bidaliz, honako izenburu honekin: “Luis Mitxelena: nazioartean ospetsua den euskalduna.” Irakasle gipuzkoar hori aukeratzea ez zen izan garrantzirik gabeko gauza bat edo kasualitatea, izan ere, nazioartean ospe handia zuen katedraduna zen, euskararen bateratzearen eta arautzearen 258
  • 13. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 8 8. Eguna (1937), euskara hutsean argitaratutako lehen egunkariaren ale bat. 259
  • 14. SANCHO EL SABIO sustatzaile nagusia eta euskal nazioaren defendatzailea, baita euskararen defendatzailea ere, kolektibitate baten adierazpide den heinean: “... uste dut Euskal Herria gaur herri-kontzientziarekin exis- titzen bada, batez ere hizkuntzaren ondorioz dela; horrek ez du esan nahi euskal familia herri bihurtzen duten gainerako elementu bereizgarriak ukatzen ditudanik,... baina uste dut herri izatearen kontzientziak ezin izango ziela horiei eutsi ez balu bizirik iraun bere hizkuntzak. Hizkuntza herri baten historia da, eta euskara euskal herriaren historia bizia da, zeren eta Euskal Herriari buruz entitate bat bezala hitz egiten bada, nolabaiteko batasun bat bezala, mugak gutxi aldakorrak izan daitezkeen arren, hizkuntza desberdin bat edukitzeari esker da.” (Martín Ugalde-Luis Michelena, Hablando con los Vascos, Bartzelona, Ariel, 1974: 105.) Artikulua bi zatitan banatu nuen: lehen zatian zenbait ezaugarri pertsonal deskribatu nituen, gerra Zibilean jasan zituen nekeak, ezagutu zituen espetxe desberdinak (El Dueso, Larrínaga, Burgos, Alcalá de Henares, Ocaña, Yeserías eta Talavera), kondenatu gisa ezarri zizkioten bost heriotza-zigorrak, klandestinitatearen urteak eta diktadura frankista- ren aurkako borroka euskal erresistentzian militante izanik. Artikulu hori idatzi nuen horretarako nire aitajaun Marcos Gabikaetxeberriak eman zidan informazioa neukalako; K. Mitxelenaren adiskidea izan zen eta zen- bait espetxetan elkarrekin egon ziren, baita bost heriotza-zigor konpartitu ere. Bigarren zatian, bere obra guztiak aztertzen saiatu ginen, bere iker- ketetan erabiltzen zuen zorroztasun zientifikoa azpimarratuz. Pertsona bakar batek nekez bildu ditzakeen ezaugarri guztiak biltzen zituen Mitxelenak: lanerako kemena, jakin-min errenazentista, gertakarien beha- keta xehatua, laborategiko zientzialari bat bailitzan, hainbat hizkuntza jakitea (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina eta gre- koa), eta prosa dotorea eta zorrotza euskaraz nahiz gaztelaniaz. Mitxelena irakasleak irakurlearengan zirrara sorrarazten du bere zorroztasun zienti- fikoa, bere pentsamoldearen argitasuna eta sakontasuna eta bere estilo kontzeptualista, zehatz eta klasizista direla medio. Euskararen figurarik esanguratsuena izan zen denbora luzez, baita nekez lor daitekeen maila 260
  • 15. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan intelektuala zuen irakaslea ere, euskal filologiari “trajea eta gorbata jarri ziona”. Gainera, Euskal Unibertsitate Publikoaren sorkuntzaren zutaberik garrantzitsuenetakoa izan zen (Gasteizko Campuseko errektoreorde izan zen), beste unibertsitate garrantzitsu baina pribatu baten gonbitari uko eginez. Salamancako Unibertsitatea atsekabe handiz utzi zuen, bertan pozik bizi baitzen, eta bere jaioterrira itzuli zen, beti konbentzituta egon baitzen Euskal Herriaren kalteen arrazoi nagusietako bat Unibertsitate Publikorik eza zela. Gure aldizkariarentzat ohore handia izan zen 18 urte- ko bidaia luzea hain pertsonaia bereziarekin hastea. Sancho el Sabio aldizkarian idazle gisa eta Aholkularitza Batzordeko kide gisa parte hartu duten laguntzaile euskaldun ospetsuen artean, Martin Ugalderen irudi erakargarri, onbera eta zintzoa nabar- mentzen da. Pertsona miresgarria izan zen: bere herriarekin eta alderdia- rekin (EAJ, eta ondoren EA) konprometitua, baita etorkinekin eta kalte- tuenekin ere (bere jarrera ez zen distantziakidea, eta beti galtzaileen alde jartzen zen); pertsona apala, beti elkarrizketarako prest; bere ideia erlijio- so eta politikoei irmo eusten zien, baina eztabaida arrazoiturako prest zegoen frankismoak jazarri zuen arren; askea eta egiazkoa, bidegabeke- riari aurre egiteko grinarekin; eskuzabala gainerakoekin, eta zorrotza bere buruarekin; gerrak, erbesteratze hirukoitzak eta minak markatu zuten, baina ez zuen inor gorroto; humanista kristaua, egoeren eta, batez ere, pertsonen alderdi ona ikusten zekiena; euskalduna jaiotzaz eta venezuela- rra adopzioz; tolerantea eta demokrata, bere bihotzean bi kultura desber- din barneratu arte; borrokalari tematia zenbait erbesteratze jasan izan arren; ez zen politikoa bokazioz, baizik eta etikaz, Euskal Herriari zerbi- tzua egiteagatik; langile amorratua ideal baten atzetik: Euskadi askea eta independentea euskal aberri gisa; hitz gutxiko eta letra askoko gizona; pertsona ausarta, arriskuari beldurrik izan gabe ausartzen zekiena; bere alderdikideek askotan ez zuten aintzakotzat hartzen, eta aurkari politiko- ek jazarri zuten 83 urterekin hil zen arte; oso leiala zen bere Herriarekin eta euskal kulturarekin; abertzale sutsua, euskaldun guztien batasuna eta euskararen biziraupena lortu nahi zituena. M. Ugalde irudi enblematikoa izan zen euskal letren Parnasoan. Idazle nekaezina izan zen, egiaz, objek- 261
  • 16. SANCHO EL SABIO tibotasuna eta askatasunaz maitemindua, humanismoa, adiskidetasuna, errespetua eta tolerantzia lantzen zituena. Aldizkari berria sortu zenetik gutxienez ere artikulu bat euskaraz idazteko araua ezarri genuen, eta Martin Ugalde gonbidatu genuen, zei- nak 1992. urtean 2. zenbakian hartu zuen parte 16 orrialdeko lan batekin, eta bertan M. Irujo nafarraren bizitza politikoaren une azpimarragarri batzuk azaltzen zituen, haren jaiotzaren mendeurrenean (1891-1991): “Manuel de Irujo jauna jaio zela ehun urte (1891-1991). Bere bizitza poli- tikako une nagusi batzuk.” Gertakari horien artean azpimarratzen ditu Galeusca-ren sorkuntza (1923), Lizarrako Estatutua (1931), Espainiako Gerra Zibila (1936-1939), 1936. urteko Estatutua, hegazkinik eza Bilbaoko frontean (1937), “Burdinazko Gerrikoa” (1937), Giza Eskubideak Gerra Zibilean (1937-1938), II. Mundu Gerra 1939-1941 urteetan, Mugimendu Europarra eta Espainiako Kontseilu Federala (1950). M. Ugalde “Lizarrako lehoia”-ren miresle izan zen txikitatik, eta bere herriko batzokian, Andoainen, ezagutu zuen. Artikulu hori agertu zen urtean bertan liburu bat argitaratu zuen: Manuel de Irujo (1891- 1991). (Donostia. Txertoa. 1992.) Aipatu artikulua honako hitzaurre honekin (politikari nafarrarengandik zuen miresmena argitzen du) hasi zuen: “Don Manuel izan da nire aberribidean izan ditudan argi nagusieta- ko bat”. Sancho el Sabio Aldizkariaren egungo arduradunak (Santiago de Pablo eta Gorka Aulestia), 1995ean haren kargu egin zirenak, Sancho el Sabio Fundazioaren sortzaileek eta egungo zuzendaritzak ezarri zituzten jarraibideak leialtasunez bete dituzte une oro, gure arbasoen lehen hiz- kuntza errespetatuz eta bultzatuz. Horren adibide argia izan daitezke aldizkari horretan euskarazko literaturari eskaintzen zaion orrialde kopu- ru handia; euskaraz idatzitako liburuen aipamenak; 1996an euskal litera- turari dedikatuta egin zen erakusketa eta gai horri lotutako bi libururen argitalpena; Euskal Herriari buruzko 11 ikerketa-lehiaketak (unibertsita- teko ikasleei zuzenduak), zeinetan euskaraz idatzitako artikuluak agertzen diren, eta euskal hizkuntza babestu eta lantzera bideratuta proiektu ugari. Euskal kulturari eskainitako ehunka orriren bitartez berrogeita hamar bat euskal idazle nabarmenen bizitzari eta bertso nahiz prosako 262
  • 17. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 9 10 9 eta 10. Los escritores erakusketak euskarazko literatura klasikoaren mugarri nagusiak bildu zituen. Caja Vital Kutxaren Fototeka. 263
  • 18. SANCHO EL SABIO obrari buruzko informazioa eskaini genien gure irakurleei; honako idazle hauek ziren, besteak beste: A. Campión, J. de Manterola, R. M. Azkue, Tx. Agirrre, S. Arana, M. Soroa, T. Alzaga, A. Barriola, F. Arrese Beitia, “Kirikiño”, J. Etchepare, “Oxobi”, “Orixe”, “Lizardi”, “Lauaxeta”, M. Lekuona, A. Anabitarte, J. Zaitegi, A. Ibinagabeitia, T. Monzón, V. Amezaga, T. Jakakortajarena, T. Etxebarria, A. M. Labayen, J. Eizaguirre, A. Zubikarai, E. Erkiaga, “Bordari”, “Basarri”, “Umandi”, P. Lartzabal, S. Onaindia, N. Etxaniz, S. Mitxelena, M. Ugalde, K. Mitxelena, A. Urrestarazu, “Gaztelu”, B. Aurre Apraiz, S. Muniategi, J. Etxaide, “Iratzeder”, J. A. Loidi. J. San Martín, J. Mirande, J. M. Lekuona, “Txillardegi”, G. Aresti, A. Zavala, B. Gandiaga, M. Zarate, M. Lasa, J. A. Hartzabal, eta X. Lete. Gauza bera esan dezakegu euskarazko liburuei buruz idatzitako dozenaka aipamenei buruz, honako hauek narbarmenduz: Muga Beroak, Ilargiaren Eskolan eta Ikaskuntza Euskal Literaturaz (1974-1996), Juan Mari Lekuona, J. M. Lekuonarena; Elorri, B. Gandiagarena; Idazlan Guztiak, L. Akesolorena; Ziutateaz, B. Atxagarena; Domingo Agirre: Euskal Eleberriaren sorrera, Ana Mª Toledo Lezetarena; Idazlan Guztiak, Nikolas Ormaetxearena; Koldo Mitxelena Elissalt, egitasmoa eta egita- tea, Elixabete Pérez Gaztelurena; Lizardiren poetika, Lurdes Otaegirena; Xalbador pertsularia, Joxe Mari Aranalderena; Auspoaren auspoa (I, II), A. Zavalarena; Martin Ugalde. Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena, Joan Mari Torrealdairena; Demokratak eta biolentoak, Joxe Azurmendirena; Zozoak beleari, Andoni Egaña eta Jon Sarasuarena; Erbestetik barne-minez, Andima Ibinagabeitiarena; Aldizkari eta egunka- rietako Euskal bertso eta olerkien bibliografia, Julen Urkizarena; Erbesteko euskal pentsamendua, Paulo Iztueta Armendarizena; Sesenta años después. Euskal erbestearen kultura, (Ed.) X. Apaolaza et al.; Bilduma. (Ed.) Patri Urkizurena; Nire Umetako Meñaka, Luis Barayazarrarena; Ni kazeta egilea naiz, Jean Hiriart-Urrutirena, (Ed.) X. Altzibar; Orixe. Gutunak (1917-1961), Paulo eta Ibai Iztuetarena); José María Arizmendiarrieta, Fernando Molinarena; Etxepare. Aldudeko Medikua, Kepa Altonaga Sustatxarena, Jean Etchepare. De l’article de presse à l’essai littéraire: Buruchkak (1910), Jon Casenaverena. 264
  • 19. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 11 12 11, 12 eta 13. Euskarazko aldizkarien adibidea Fundazioaren argitalpen seriatuen atalean. 13 265
  • 20. SANCHO EL SABIO Argitalpen honetako zuzendariak beti saiatu gara artikulu interesga- rriak lortzen, euskarazko literaturaren arloan ospetsuak diren idazleak gonbidatuz. Horrela, esate baterako, haur- eta gazte-literaturan gaur egun- go espezialistarik onenen artean dauden bi idazleren lanak lortu ditugu: J. K. Igerabide (Aduna, 1956) eta P. Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazle gipuzkoar ospetsuak, besteak beste “Euskadiko Haur eta Gazte Literaturaren Saria” irabazi dutenak. Haur-narratiba oso ondo landu dute, eta horregatik lortu dute sari garrantzitsu hori. Irakurle mota guztiek idazleari arazoak sortzen badizkiote, haurrek eta gazteek mundu berezi bat eratzen dute, idazleari nolabaiteko magia, haiek sentitzen duten bezala sentitzeko sen berezia. Horregatik, ez da harritzekoa euskal literaturaren arloa tradizionalki hain mugatuta egotea duela urte gutxi arte. Haur- eta gazte-literaturaren eremuak ondo definitu gabeko egitura eta ondo zehaztu gabeko mugak zituzten funtzioak era- kusten zituzten. Zorionez, egoera ilun hori pixkanaka argitzen joan da azken hamarkadetan, ikastolak ezarri direlako eta hainbat idazle ospetsu agertu direlako, hala nola: B. Atxaga (Asteasu, 1951), Mariasun Landa (Errenteria, 1949), P. Aristi (Urrestila, 1963), K. Linazasoro (Tolosa, 1962), J.K. Igerabide, X. Etxaniz (Oñati, 1961), Manu López Gaseni, (Bilbao), P. Zubizarreta, eta abar. Benetan gozagarria da Ordiziako idazle gazteak idatzitako “15 tese- la haur eta gazte literaturaren mosaiko baterako” artikulua, gure aldizka- rian 2008an argitaratua, 28. zebakia: 77-108. Ohore bat da Sancho el Sabio-rentzat ospea eta izen ona ematen duten idazle euskaldunen lanak lortzea, aldi berean euskaldunei plazer handia ematen dietelako beren gaien interesa eta idazten duten euskararen kalitate handia dela medio; hau da, hain zuzen ere, lan horietako bat. Autoreak munduko haur- eta gazte-literaturari buruz hitz egiten du oro har, Euskal Herriari arreta berezia eskainiz. Hamabost ataletan, arti- kulua Literaturaren hain genero partikularraren meandroetan barrena doa. Autoreak, literaturak duela gutxi arte izan duen estimazio txikiarengatiko atsekabea azaldu ondoren, haren ezaugarririk garrantzitsuenak argi eta garbi eta modu atseginean deskribatzen ditu. Baliteke, artikulua irakurtzen den heinean, irakurlea harrapatuta geratzea piroteknia argitsu eta koloreanitz honekin, atzerriko idazleei 266
  • 21. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan buruzko aipamenez betea gainera: Platón, Esopo, Leonardo da Vinci, Descartes, La Fontaine, Voltaire, Byron, Leopardi, Flaubert, H. Ch. Andersen, A. Saint-Exupéry, I. Calvino, Pessoa, eta abar. Horiekin batera, gaztelaniazko edo euskarazko literatura idatziaren beste autore batzuk ezagunagoak egingo zaizkie irakurleei: Samaniego, Iradier, F. G. Lorca, Borges, G. Mistral, M. Delibes, Benedetti, J. Goytisolo; Duvoisin, L.L. Bonaparte, “Lizardi”, J. M. Lekuona, X. Lete, M. Arregui, A. Lertxundi, B. Atxaga, P. Perurena, G. Markuleta, I. Zaldua, H. Etxeberria, J. M. Iturralde, J. L. Zabala, M. Minaberri, A. Goenaga, eta abar. Hamabosteko mosaiko eder honetatik tesela gutxi batzuk aukeratu beharko bagenitu, 2, 4, 5 eta 13 zenbakiekin geratuko ginateke, inolako zalantzarik gabe. 2 zenbakidunean P. Zubizarretak umore fina eta ironia eztia baliatzen ditu Pessoaren poema bati buruz ondorio batzuk ateratze- ko; poemaren izenburua “Amodio gutun guztiak barregarriak dira” da, eta amaitzeko adierazten du “bakarrik dira barregarri sekula amodio gutunik idatzi ez dutenak”. 4 zenbakidunean autoreak ahozko literaturaren apolo- gia egiten du, mimikaren eta keinuaren garrantzia azpimarratuz, oinarri- tzat hartuz S. Serrano semiologo katalanaren El regalo de la comunica- ción liburutik ateratako datuak eta A. Mehrabian ikertzailea. Era berean interesgarria da Mayi Ariztiaren Amattoren uzta obrari buruz egiten duen aipamena. Bosgarren tesela, “Seaska kantuak”, sehaska-kantuei dedikatu- ta dago. “Bonbolontena, ene laztana” eta “Haurtxo txikia negarrez dago” euskal abesti ederrekin batera F. García Lorcaren “Palomita blanca” ere agertzen da. Azkenik, autoreak literatura unibertsalean gehien salduenetako liburu bat aztertzen du: A. Saint Exupéry idazle frantziarraren Le Petit Prince, euskarara P. Zubizarretak itzulia. “Printze Txikia” protagonista autorearen “alter ego” gisa definitzen du bere afizioengatik (hegan egitea) eta bisitatzen dituen lekuengatik (basamortua, zerua eta abar), eta liburua etengabeko gaurkotasuna duen obra unibertsaltzat jotzen du. Bestalde, Sancho el Sabio Aldizkariaren arduradunek beti euskal hizkuntzarekiko izan duten etengabeko grinaren emaitza gisa, aipatu beharko lirateke antolatu diren hamaika literatura-lehiaketak, lehen edo bigarren zikloko unibertsitateko ikasleei zuzenduta, Euskal Herriko edo- zein unibertsitatetan matrikulatuta. Garrantzitsua da gure erakundeak eus- kal idazle gazteen literatura-irrika eta arte-sormena bultzatzen eta bide- 267
  • 22. SANCHO EL SABIO ratzen laguntzea. Horregatik, artikuluek bete behar dituzten baldintzen artean euskara ere agertzen da, Euskal Herriko zazpi probintzietan hitz egiten diren hiru hizkuntza ofizialetako (euskara, gaztelania, frantsesa) bat baita. Azken hamarkadan jasotako uzta ikusita, pozik egon gaitezke lortu ditugun emaitzekin, izan ere, edozein irakurlek ikusi ahal izango ditu sari- tutako zenbait artikuluren izenburu hauetan: “Nafarroako foralitatea eta konstituzio federal proiektuak (1873-1883)”, Jurgi Kintana Goiriena biz- kaitarrarena (1999, 11 zk., 69-100); “Aiarako herrien etimologiak”, Alfredo Oribe Fernándezena (2001, 15 zk., 159-184); “Emakumeek egin- dako gaurko ipuingintza: Arantxa Iturberen Ezer baino lehen”, Marta Mtnez de Antoñana Carrionena (2002, 16 zk., 67-82); “Europa ideia modura, Francisco Xabier Landabururen kazetari idazlanetan”, Maider Koro Maraña Larrañagarena (2003, 19 zk., 187-202); “ARI euskal atziz- kiaren azterketa morfologikoa”, Mirari Saizar Zunzunegirena, (2004, 20 zk., 101-124); “Hezkuntzaren historia. Imotz Harana, Nafarroa (1890- 1936)”, Idoia Gartzaron Zudairerena (2005, 23 zk., 105-139.); “Hemen natza ortzirik. Joan Amenduzekoaren epitafioa (c. 1568). Edizio kritikoa.” Jabier Sainz Pezonagarena (2006, 24 zk., 57-90); “Zenbait ohar J. P. Ulibarriren lexikografía lanez”, Koldo Ulibarri Oruetarena (2007, 26 zk., 33-50). 5. Ondorioa. Gure liburutegiaren beste lekualdaketa baten bezperan gaude. Elvira Zuluetaren jauregia kokatuta dagoen hirigunetik (1991z geroztik bertan kokatuta egon gara) hiriko kanpoaldera lekualdatuko gara, Ama Karmeldarren komentu zaharraren hilerrira. Aldaketa nabarmen, beha- rrezko eta itzulezin baten aurrean gauden guztietan bezala (kasu honetan bezalaxe), aldaketak ekar ditzakeen abantailak eta eragozpenak aztertzen ditugu. Eragozpenen artean, oso garrantzitsu bat aipatuko nuke: lehengo egoitzaren kokapen bikaina galtzea, unibertsitatetik oso hurbil baitzegoen. Azken bi hamarkada hauetan UPV/EHUko liburutegiak hobekun- tza nabarmenak izan ditu bere bibliografia-garapenari dagokionez. Dena dela, oraindik ere hutsune asko daude euskal kulturaren arloan, zeinak etorkizunean konpontzen joango diren. Bitartean, Sancho el Sabiok orain arte bezala jarraituko du, ikertzaileentzat eta ikasle-munduarentzat hain 268
  • 23. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 14 14. Esteban Urkiaga, Lauaxeta poetaren Bide-barrijak liburuaren azala. 269
  • 24. SANCHO EL SABIO onuragarria den subsidiariotasun-printzipioa bere gain hartzen jarraituko du, alegia. Alderdi positiboan, “Zulueta Jauregi” zaharrak une honetan eskaini ezin zituen zenbait abantaila aipatuko nituzke. 1964az geroztik Sancho el Sabion biltegiratu den dokumentu-ondareak presakako eta erabat pre- miazko lekualdaketa hau eragin du: 250.000 bibliografia-erregistro; 2 milioi irudi digitalizatu baino gehiago dituen datu-basea; 12 familia-ar- txibo, guztira 25.000 erreferentziarekin, horietako batzuk XIV. mendeko- ak, eta gainera oso interesgarriak familia horien eta oro har euskal gizar- tearen azterketa etnologikoa, historikoa, ekonomikoa eta soziala egiteko; milaka aldizkari, inkunable, panfleto eta argazki zahar, katalogatu eta digitalizatu egin direnak, eta denborarekin ikertzaileen, ikasleen eta oro har jendearen eskura egongo direnak. Lorpenen barnean ere aipatuko nuke argi naturalez betetako egitura modernoa edukiko dugula; liburutegirako gune zabala, urte askotarako ziurtatua; areto zabalak ikertzaileentzat eta irakurleentzat; girotze egokia eta desberdindua konpartimendu desberdinentzat; “komentuko” isiltasu- na, ikertzailearentzat beharrezko barnebilkuntza sortzen duena, eta hi- tzaldi-areto erosoa. Gainera, gune “ia” industrial bat, Krearekin batera, kultura-irla bihurtzeko apustu sendoa alde hori biziberritzeko proiektu bikaina suerta daiteke, Europako beste hainbat hiritan gertatu den bezala. Lerro hauetatik gure “jaioberria” zoriondu nahi dugu eta etorkizun oparoa eta bizitza luzea, eta euskal kulturarentzat oro har eta euskararen- tzat bereziki, emankorra opa diogu. Gure arbasoen mende askotako hiz- kuntza ez da alderdi politiko jakin baten ondare esklusiboa, kultura-altxor bat baizik, gutxienez ere asmo oneko euskaldun orok errespetatu beha- rrekoa. Sancho el Sabioko arduradunek euskararekiko hainbeste urtean erakutsi duten maitasun horrek iraun beza betiko. Resumen de este Artículo El autor de este artículo trata de presentar la importancia de la len- gua vasca en la historia de la “Fundación Sancho el Sabio” y en la revis- ta que lleva su nombre. Tras enumerar algunas de las características del euskera y de su empleo (la no pertenencia al grupo de lenguas indoeuro- peas, el número actual de vascoparlantes, etc.) hace un breve resumen de 270
  • 25. Euskara Sancho el Sabio Fundazioan 15 16 15, 16 eta 17. Azken hamarkadetan, Sancho el Sabio Fundazioaren funtsetan sartu diren euskarazko libu- ruen kopuruak esponentzialki egin du gora. 17 271
  • 26. SANCHO EL SABIO sus recuerdos personales vividos en torno a esta lengua en la capital ala- vesa, partiendo del año 1950. Como muestra del bajo nivel de la presencia del vascuence en la Vitoria de entonces, ofrece la triste realidad de su magnífico Seminario, donde no se impartía ninguna clase sobre la lengua y cultura vascas. Como contraste de mejores tiempos pasados, se citan los nombres de dos excelentes profesores que destacaron en este centro antes de la Guerra Civil Española: José Miguel Barandiaran y M. Lekuona, promotores de una pléyade de notables escritores vascos. Después del largo período de 40 años de ausencia (1950-1990) en el que el autor vivió un par de décadas en Europa, África y América. En 1990, recaló de nuevo en Vitoria y se topó con una realidad muy diferen- te de la que conoció en los años 50. G. Aulestia describe brevemente los orígenes de la “Biblioteca Sancho el Sabio”, y a su primer director, el zumayano D. Jesús Olaizola resaltando en él la calidad humana y, espe- cialmente, su querencia en favor de la cultura y lengua vascas. Una segunda etapa muy importante de la historia de la “Biblioteca Sancho el Sabio” aparece jalonada en el apartado “Carmen Gómez y su equipo.” La simple lectura de algunas estadísticas y cifras facilitará al lec- tor la inmensa labor que durante las dos últimas décadas se ha ido desa- rrollando en esta institución en pos de una biblioteca moderna y atrayen- te según las técnicas más sofisticadas empleadas en las mejores bibliote- cas del mundo. El hecho de que en una biblioteca tan bien organizada, la lengua y cultura vascas hayan sido tratadas con tanto mimo durante tan- tas décadas, seguirá siendo una garantía segura para los investigadores que en el futuro acudan a ella. Tres representantes cualificados del euskera concluyen este artícu- lo: L. Michelena, M. Ugalde y el joven escritor P. Zubizarreta. El autor resalta la categoría académica del sabio de Rentería. A continuación, la extensa descripción “fotográfica” y laudatoria sobre M. Ugalde, aparece motivada por la vinculación a la revista, la amistad, el agradecimiento y el cariño hacia este guipuzcoano tan humano y singular. Finalmente, como semilla de esperanza y de futuro, el codirector de la revista destaca el excelente artículo del escritor de Ordizia, que honra nuestra publicación bianual. 272