SlideShare a Scribd company logo
1 of 27
Download to read offline
Gra
GARA
Ga
Gra
GARA
Ga
·· | 54
UUULMA gara
ULMA bere jendearekin eta ingurunearekin konprometituta
dagoen Enpresa Taldea da. Gero eta globalizatuago dagoen
mundura irekita dagoen proiektua. ULMA Espainiako iparral-
deko Enpresa Talderik handienetakoa da, merkatuan presente
50 urte baino gehiago egin dituena eta Berrikuntzarekin,
Enpleguarekin eta Balio Erantsiarekin konpromiso argia
daukana.
ULMA Pertsonengan eta beraien garapen integralean
oinarritutako proiektu sozio-enpresariala da, bezero, Taldeko
langile, kanpoko laguntzaile eta ingurukoen gogoa etengabe
betez hazkunde errentagarri eta iraunkorra ahalbidetzera
eta, ondorioz, aberastasuna eta lanpostu berriak sortzera
bideratua, lankidetza, komunikazio eta partaidetza aktiboko
esparruen barruan.
Hasiera-hasieratik Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari lo-
tuta, ULMA Taldea MONDRAGON Korporazioko kidea da.
ULMAren nortasuna hezkuntza, finantza, ikerketa eta gizarte
aurreikuspenaren eremuetan abangoardian dauden hainbat
erakundek markatutako ingurune batek zehazten du.
Zer da ULMA?
Partaidetza,
Berrikuntza,
Lehiakortasuna
eta Lankidetza
·· | 76
TTTalde Soziala
ULMA Taldean Pertsona enpresaren etorkizunaren
muinean dago. Taldea osatzen duten pertsonen ezagutzak,
trebetasunak eta konpromisoa dira bere aktibo nagusia.
Gaur egun jada 4.500 pertsonak baino gehiagok osatzen
dute Taldea.
ULMA bere pertsonen garapen profesionalaz arduratzen da,
proiektu korporatibo bateratu baten barruan, eta, besteak
beste, pertsonek kudeaketan eta emaitzetan parte hartzea
eta horien zati izatea bultzatzen du.
ULMAk Talde Sozial gisa duen proiektuaren azken helburua
da Enpresa Sozialaren eredua izatea, forman eta funtsean
ohiko eredu sozio-enpresarialek ez dituzten ezaugarriekin.
ULMAk, talde kooperatiboa den heinean, helburu soziala
dauka, eta helburu hori lortzeko ezinbestekoa da Gizarte
bidezkoagoa eraikitzea pertsonak egunetik egunera hobeto
bizi ahal daitezen.
Gure
Pertsonekiko
Konpromisoa
·· | 98
Mundua
Aldarazten duten
Proiektuak
BBBokazio
Unibertsala
ULMAren apustua da izaera internazionaleko Talde bat
izatea, jarrera irekia eta harbera duena, merkatu eta
herrialde bakoitzeko kulturara egokituta. Nazioar-
tekotze proiektua etorkizunari begira dago, eta gero eta
globalizatuago dagoen merkatu bati modu eraginkorrean
eta efizientean erantzungo dion lehiakortasun testuinguru
batean kokatuta dago.
Nazioartean hazteko aukerak espezifikotasun lokalaren
analisiaren ondorio dira, eta asmoa da enpresa praktikak
hobetzea, ULMA Taldea presente dagoen merkatueta-
ra egokitzeko ekimen gisa. Munduan dabiltzan adimen
fluxuetan barrena nabigatzen jakitea merkatu guztietan
lehiakortasunez posizionatzearen parekoa da.
ULMA Taldea 80 herrialdetan baino gehiagotan dago
presente, bere Negozioen bitartez. 2014an 700 milioi euro
baino gehiagoko salmentak egin zituen, eta guztira egin-
dako salmenta horietatik %75 baino gehiago nazioartean
egindakoak izan ziren.
·· | 1110
Pertsonen
Bizitza
Hobetzen
duten Ideiak
SSSustapena
eta Berrikuntza
ULMA Taldearen Berrikuntza Politikaren helburu nagu-
sia da enpresa jarduera berrien garapena bultzatzea
eta erraztea, bere Negozioen baitan eta Taldearen
beraren baitan, jarduera arlo berriak sortzeko.
Gaur bi dira dagoeneko abian dauden eta ULMA
Taldea lantzen ari den jarduera berriak:
ULMA Embedded Solutions, bezeroei elkarlanean
arituta produktua berritzen laguntzen diena Siste-
ma Txertatuen garapenaren bidez, hardwarea eta
softwarea neurrira konbinatuz asmo edo funtzio
espezifiko baterako.
ULMA Inoxtruck, teknologikoki aurreratuak diren
manipulaziorako ekipamendu higienizagarriak eta
herdoilezinak fabrikatzen dituena, batez ere ne-
kazaritzako elikagaien sektorerako eta industrien
laborategietarako, esaterako, farmazia industrien
laborategietarako.
·· | 1312
Gizartearekiko
Konpromisoa
AAArduratsuak
Izan
Garapen eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiten la-
guntzeko asmoz, ULMA Taldeak konpromiso handia dauka
gizarte oparoagoa, bidezkoagoa eta osasuntsuagoa
sortzen laguntzeko, bai egungo belaunaldientzat bai etorki-
zunekoentzat. Arrakasta ekonomikoa eta gizarte ongizatea
harmonizatu eta Ingurumenarekin bateragarri egitea da
ULMA Taldearen estrategia korporatiboak funtsean duen
oinarria.
ULMAk bere Fundazioaren bitartez gizarte ongizaterako
konpromiso soziala gauzatzen du eta sortzen duen abe-
rastasuna banatzen du. ULMA Fundazioa ingurunearekin
lankidetzan aritzeko tresna gisa jaio zen, Gizartearekin bere
Nortasuna, Balioak eta Kultura partekatzeko.
·· | 1514
01
02
03
06
04
·· Agrícola
·· Architectural
	Solutions
·· Orga
	Jasotzaileak
·· Handling		
	Systems
·· Construction
05
·· Conveyor
	Components
07
·· Packaging
08
·· Piping
8Negozio,
hamaika
aukera
ulma
01 aider,
Fabrikazioko langilea ULMAn
MIñakiren alaba
·· Negutegiak
ULMA Agrícolak edonolako berotegi egiturak fabrikatu
eta merkaturatzen ditu, baita abeltzaintzako edo bilte-
gietako estalkiak ere. Merkatu globalean jarduten du,
soluzio integralak eskainiz, nagusiki Nekazaritzako eta
Abeltzaintzako sektoreetara zuzenduta.
Egiturek kontrol klimatikorako teknologia gorenak eta
ingeniaritza, muntaketa eta salmenta ondorengo la-
guntzako zerbitzuak dituzte. ULMA Agrícolak neurrirako
proiektuak sortzen ditu, bezero bakoitzaren behar be-
rezietara egokituak.
·· | 1716
Agrícola
·· Negutegi
Adimenduak
ULMA Agrícola espezializatuta dago ekipamendu teknolo-
giko aurreratuak eskaintzen Nekazaritza eta Abeltzaintzako
sektorearen era askotariko jarduera eta aplikazioetarako,
esaterako: haztegiak, hazitokiak, biltegiak, industri na-
beak, lehortegiak, arrain haztegiak, lorezaintza, eta abar,
betiere soluzio pertsonalizatua eta adimenduna bilatuz
eta kalitatearen aldetik eskakizunik handienak eskainiz,
bai produktuei dagokienez, bai zerbitzu eta arretari da-
gokionez.
Fabrikazio propioa eta sektorearen gaineko ezagutza za-
bala berme izanik, bezeroari erantzun integrala eskaintzen
dio. Hasteko, haren premiak identifikatzen ditu eta, beti
harengan pentsatuta, estalkipeko produkziorako siste-
marik onena bilatzen du, baita ureztatu, ongarritu edo
tenperatura, hezetasuna eta beharrezkoak diren beste
datu klimatikoak kontrolatzeko sistema automatizatuak
ere. ULMA Agrícolak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren
sektorean sendotzeko beharrezkoa den teknologia eman
nahi dio ekoizleari, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal
izateko.
··
01
| 1918
ulma
Agrícola
··
eio,
Fabrikazioko langilea ULMAn
PGustavoren semea
Sistema
Aurrefabrikatuak
ULMA Architectural Solutionsek aurrez diseinatutako
sistema eta produktu industrializatuak eta berritzaileak
diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu.
Helburuak hauek dira: eraikitze epeak eta eraikinen
mantentze lanen kostuak murriztea, energiaren kontsu-
moa gutxitzen laguntzea, lan segurtasunerako sistema
integratuak bultzatzea, ingurumenari buruzko soluzioak
eskaintzea, eraikitzeko prozesuan inplikatutako eragile
guztien arteko lotura erraztea eta informazio eta komu-
nikaziorako teknologien erabilera hedatua bultzatzea.
·· | 2120
02ulma
Architectural
Solutions
··
·· | 2322
Arkitektura
eta Ingeniaritzako
Soluzioak
ULMA Architectural Solutions eraikuntzarako soluzio be-
rriak bilatzera bideratuta dago. Polimero hormigoizko
soluzio arkitektonikoen gama zabala garatzen du, besteak
beste, Kanalizatze eta Drainatze produktuak (drainatze
linealerako kanalak, eroapen elektrikoak eta balizatze
sistemak), Fatxada Aireztatuak eta Itxiera Industrializatuak
eta Aurrefabrikatu arkitektonikoak (leiho isurkiak,gailurrak,
leihoburuak, etab.).
ULMAren Drainatze Lineala polimero hormigoiaren au-
rrefabrikatu izaera eta polimero hormigoia bera elkartzearen
ondoriozko emaitza da, eta horrek instalatzeko erraztasun
paregabea ematen dio, baita eskulanean aurrezteko aukera
ere. Gainera, bere drainatze sistemek ebakuaziorako gai-
tasun handia ahalbidetzen dute.
Fatxada Aireztatua eraikinaren hormak estaltzeko siste-
ma bat da, ezaugarri estetiko nabarmenak eta abantaila
eraginkorrak uztartzen dituena, isolamendu termikoari eta
akustikoari dagokionez onura eraginkorrekin. Proiektuak
pertsonalizatzeko aukera ematen du, soluzioak bezeroen
proposamen artistikoei egokituta.
Aurrefabrikatu Arkitektonikoek eraikuntzako edozein
proiektutan erremate gisa sartzeko diseinatu diren piezak
eskaintzen dituzte. Erresistentziari eta iragazgaiztasunari
dagokienez, beste material batzuek baino emaitza hobeak
dituzte. Kalitate handiko akabera estetikoak dituzte.
02
ulma
Architectural
Solutions
03ulma
Orga
itor,
Banaketa-sarearen arduraduna ULMAn
AJose Antonioren semea
·· Orga
Jasotzaileak
ULMA Orga Jasotzaileak aditua da merkantziak mantentze
makinen bitartez manipulatzeko soluzio integraletan.
Esperientzia arrakastatsuko 30 urte baino gehiagori esker,
erakundea bere bezeroen eskakizunik zorrotzenetara
egokitu ahal izan da, eta maila handiko kalitatea eta
aholkularitza profesionala eskaintzen du produktibitatea
handitzearekin lotura duten premiei dagokienez.
·· | 2524
Jasotzaileak
03
ulma
Orga
Jasotzaileak
·· | 2726
·· Bikaina hobetzen
ULMA Orga Jasotzaileak negozioaren jarduera da lehen
markako orga jasotzaile eta mantentze elementuen gama-
rik osotuena alokatzea eta saltzea, eta bera da, halaber,
MITSUBISHI eta HUBTEX marken inportatzaile esklusiboa
Espainian. Aukerako makinak zein ia berriak direnak ere
saltzen ditu, kalitate estandar altuekin berregokituta, bai
flota txikietarako, bai flota handietarako.
ULMA Orga Jasotzaileak-ek, bere banaketa-sarearen eta
bere ordezkaritzen bitartez, mantentze eta konponketa
lanetarako zerbitzu esklusiboa eskaintzen du Espainia
osoan marka bat baino gehiagotarako, eta ordezko pie-
zak ere saltzen ditu. USM Financeren bitartez finantza
aholkularitzarako zerbitzua ere eskaintzen du, zeinaren
bitartez mantentze ekipamenduen erosketa edo renting
eragiketa mota bakoitzerako soluzio finantzario malgu
eta neurrirakoak ematen baititu.
04ulma
Construction
abier,
Fakturazio prozesuen kudeatzailea ULMAn
XGurutzeren semea
·· | 2928
·· Eraikuntzarako
enkofratuak eta
aldamioak
ULMA Constructionek enkofratu, sistema igokari, apeo
eta aldamioen soluzio osoak saldu eta alokatzen ditu,
bizitegien eraikinetarako zein bestelako eraikinetarako,
obra zibiletarako eta birgaitze lanetarako.
50 urte baino gehiago izateak ezagutzak eta esperien-
tziak metatzea ahalbidetu dio. Eta egiten ikasitakoari
esker, zerbitzurik hoberena eskaintzen die bere bezeroei.
Proiektu bakoitzari balio erantsi handia eransten dio,
soluzio eraginkor eta abangoardiakoekin.
ulma
04
··
·· From the beginning
of your projects
ULMA Construtionek obra modu eraginkorrenean gauzatzen
du, materialak optimizatuz eta bere bezeroei berrikuntzak
eskainiz. Hori dena soluzioak eta ezagutza eskainiz eta
abangoardiako teknologia emanez, eraikuntzaren sekto-
reari lagundu nahi dioten profesionalei esker. Talde lane-
rako eredua da, garapen profesionala sustatzen duena
eta langileei espezializazio maila handia ematen diena,
produktu garapenean eta eraikuntza prozesuetan aditu
bihurtu daitezen.
ULMA munduko enpresa handieneko bat da eraikuntzaren
sektorean. Kontinente guztietan du presentzia, eta bere
produktuak eta zerbitzuak herrialde bakoitzaren errealita-
teetara egokitzen dira.
Construction
| 3130
laitz,
Administrazio komertziala ULMAn
AMontseren alaba
·· Arrabolak, Girlandak,
Euskarriak eta
Danborrak
ULMA Conveyor Componentsek solteko garraiorako osa-
gaiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, esa-
terako arrabolak, girlandak, euskarriak eta danborrak,
batez ere meatzaritza, energia, zementu eta altzairugintza
sektoreetara bideratuta.
·· | 3332
05ulma
Conveyor
Components
·· Soluzio integralak
ULMA Conveyor Componentsek bi jarduera lerro ditu;
batetik, HDC lerroa (Heavy Duty Conveyor), zama, abiadu-
ra, energia kontsumoa eta zaratari dagokienez eskakizun
handiak dituzten garraiatzaileen instalazioetara zuzen-
duta. Lerro horrek ikatz, kobre eta burdin mineralaren
meatzaritza handirako produktuak saltzen ditu, baita
jarduera horietan proiektu handiak egiten dituzten inge-
niaritzetarako produktuak ere.
Eta, bestetik, MDC negozio lerroa (Medium Duty Con-
veyor), ahalmen ertaineko garraiatzaileak eta sektorean
ohikoak diren arauen araberako eskakizunak dituzten
instalazioetara zuzenduta. Lerro horrek ikatz zentral ter-
mikoak, zementuaren sektorea, fosfato meategiak zein
jarduera horietan proiektuak egiten dituzten garraiatzai-
leen ingeniaritzak eta fabrikatzaileak hornitzen ditu bere
produktuekin.
·· | 3534
ulma
05Conveyor
Components
ulma
06Handling
une,
Antolakuntza ingeniaria ULMAn
JOihaneren alaba
·· | 3736
·· Ingeniaritza
logistiko integrala
ULMA Handling Systemsek Handling Systemseko Materiala-
ren alorreko ingeniaritza integral gisa jarduten du. Bezeroen
eskakizun eta premiak etengabe asetzeko asmoa duten
Produktuak eta Zerbitzuak eskaintzen ditu, bezeroek beren
enpresaren aktiboaren zati garrantzitsutzat har dezaten.
Esperientzia eta know how-a pilatuta duten trebakuntza
handiko profesionalek osatutako taldea du, eta sektorean
munduko liderra den DAIFUKUren laguntza du, bitarteko
teknologiko aurreratuenak eta proiektu bakoitzari egokien
moldatutakoak bermatzen dituena.
Systems
·· | 3938
·· Berrikuntza
logistikoarekiko grina
ULMA Handling Systemsek soluzio logistiko automatiza-
tuen gama zabala eskaintzen du, horren barruan egonik
biltegiratze automatikorako eta eskariak prestatzeko sis-
temak, garraiatu eta automatikoki sailkatzeko sistemak,
industria, aireportu eta osasun sektoreetara bideratuta.
Ingeniaritza logistikoko zerbitzuek soluzio logistiko glo-
bala bideratzen eta bermatzen dute, eta horren baitan
daude diseinu eta planifikazio logistikorako zerbitzuak,
saldu ondoko zerbitzuak edo berringeniaritzako zerbitzuak,
bezeroekin elkarlanean garatzen direnak.
ULMA Handling Systems-ek Intralogistika sektorean erre-
ferentzia puntu garrantzitsua ezartzea lortu du, soluzio
logistiko integralen merkatuan enpresa lider bihurtuz.
Bere sare tekniko eta komertzialaren baitan Espainia,
Frantzia, Holanda, Brasil, Peru eta Txileko delegazio eta
filialak daude.
ulma
06Handling
Systems
07ulma
Packaging
aroa,
Harreragilea ULMAn
NAinararen alaba
·· | 4140
·· Enbasatzeko
Ekipamenduak eta
Sistemak
ULMA Packagingek paketatzeko ekipamendu eta zerbitzuak
diseinatzen eta ekoizten dihardu, eta horretarako diseinu
eta fabrikaziorako teknologiarik aurreratuenak ditu.
Merkatuko makina eta aplikazio gama zabalena du, eta
bere profesionalek, trebakuntza handia izanik, bezeroen
premietara egokien moldatzen den soluzioa eskaintzen
dute beti. ULMA Packaging Berrikuntzarekin, Kalitatea-
rekin eta Zerbitzuarekin konprometituta dago eta bere
bokazioa bezeroen produktuei balio erantsia ematea da.
ulma
07
··
·· Global packaging
ULMA Packagingek enbasatzeko lerro integralak fabrikatzen
ditu: Flow Pack ontziratzeko makinak, Termoformatzaileak,
Termozigilatzaileak, Bertikalki ontziratzeko makinak, zo-
rrotan eta sortatan banatzeko makinak, Atzeragarria, Film
zabalgarrian biltzeko makinak, Ikuskatze sistemak, Garraio
sistemak, Robotak eta Manipulaziorako moduluak.
Lehiarako dituen abantailak hauek dira nagusiki: en-
basatzeko soluzio ugari egotea, tokian-tokian erantzu-
ten duen erakunde globala izatea, 20 herrialde baino
gehiagotan presente egotea, bezeroarengana sendo
bideratuta egotea, lehen minututik bertatik bezeroari
arreta eginez eta aholkua emanez, produktua etengabe
berritzen egotea, eta materialen kontsumoa eta erabilera
minimizatzea.
Packaging
| 4342
08ulma
Piping
addi,
Mantentze zerbitzuko arduraduna ULMAn
MJean Martinen alaba
·· | 4544
·· Bridak eta Fittingak
ULMA Pipingek hodi, brida eta fittingetarako forjako osa-
garriak fabrikatu eta saltzen ditu, Petrolio, Gas, Petrokimika
eta Energiaren sorkuntzarako industrietan erabiltzeko.
Munduko liderra da sektorean, produkzio eta teknologia
ahalmenari dagokionez.
ulma
08Piping
··
·· Mugarik gabeko
Fidagarritasuna
ULMA Pipingek 8.000 tona arteko prentsa mekanikoak
eta mekanizazio lerro garrantzitsuak ditu, baita sektoreko
konpainia nagusien errekonozimendua eta homologazioa
ere: EXXON MOBIL, TOTAL, SHELL, CHEVRON, PETROBRAS,
SAUDI ARAMCO, etab.
I+G+b alorrean duen lantaldeari esker, zerbitzu ugari
eskaintzen ditu, besteak beste, soldadura eta produktu
ingeniaritza, edozein motatako piezak diseinatu eta fa-
brikatu ahal izateko eta soluzio tekniko berritzaileak eta
lehiakorrak eskaini ahal izateko, betiere dagozkien estan-
darrak betez.
| 4746
01
Agrícola
ULMA Agrícola, S. Coop.
Garibai auzoa, 9 - 50 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 03 49 00
F 00 34 943 71 64 66
info@ulmaagricola.com
www.ulmaagricola.com
··
05
Conveyor
Components
ULMA Conveyor Components, S. Coop.
Zelaieta auzoa z/g
48210 Otxandio · Bizkaia ·Espainia
T 00 34 945 45 00 75
F 00 34 945 45 02 57
info@ulmaconveyor.com
www.ulmaconveyor.com
··
02
Architectural
Solutions
ULMA Hormigón Polímero, S. Coop.
Zubillaga auzoa, 89 - 20 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 78 06 00
F 00 34 943 71 64 69
info@ulmaarchitectural.com
www.ulmaarchitectural.com
··
06
Handling
Systems
ULMA Manutención, S. Coop.
Garagaltza auzoa, 50 - 67 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 78 24 92
F 00 34 943 78 29 10 | 00 34 943 71 81 37
informa@manutencion.ulma.es
www.ulmahandling.com
··
03
Orga
Jasotzaileak
ULMA Servicios de Manutención, S. Coop.
Otadui zuhaiztia, 8 - 32 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 71 80 33
F 00 34 943 78 35 02
atencionalcliente@manutencion.ulma.es
www.ulmacarretillas.com
··
07
Packaging
ULMA Packaging, S. Coop.
Garibai auzoa, 28 - 145 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 73 92 00
F 00 34 943 78 08 19
info@ulmapackaging.com
www.ulmapackaging.com
··
04
Construction
ULMA C y E, S. Coop.
Otadui zuhaiztia, 3 - 13 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 03 49 00
F 00 34 943 03 49 20
contact@ulmaconstruction.com
www.ulmaconstruction.com
··
08
Piping
ULMA Forja, S. Coop.
Zubillaga auzoa, 3 - 14 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 78 05 52
F 00 34 943 78 18 08
ulma@ulmapiping.com
www.ulmapiping.com
··
00
Zerbitzu
Zentralak
Grupo ULMA, S. Coop.
Garagaltza auzoa, 51 - 22 posta-kutxa
20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia
T 00 34 943 25 03 00
F 00 34 943 78 09 17
www.ulma.com
grupoulma@ulma.com
··
Gra
GARA
Ga
Gra
GARA
Ga

More Related Content

More from Grupo ULMA

ULMA Década de los 80
ULMA Década de los 80ULMA Década de los 80
ULMA Década de los 80Grupo ULMA
 
ULMA Década de los 70
ULMA Década de los 70ULMA Década de los 70
ULMA Década de los 70Grupo ULMA
 
ULMA Década de los 60
ULMA Década de los 60ULMA Década de los 60
ULMA Década de los 60Grupo ULMA
 
Ulma castellano
Ulma castellanoUlma castellano
Ulma castellanoGrupo ULMA
 

More from Grupo ULMA (7)

ULMA Década de los 80
ULMA Década de los 80ULMA Década de los 80
ULMA Década de los 80
 
ULMA Década de los 70
ULMA Década de los 70ULMA Década de los 70
ULMA Década de los 70
 
ULMA Década de los 60
ULMA Década de los 60ULMA Década de los 60
ULMA Década de los 60
 
ULMA french
ULMA frenchULMA french
ULMA french
 
ULMA english
ULMA englishULMA english
ULMA english
 
Ulma castellano
Ulma castellanoUlma castellano
Ulma castellano
 
ULMA euskara
ULMA euskaraULMA euskara
ULMA euskara
 

ULMA Taldeko Katalogoa

  • 3. ·· | 54 UUULMA gara ULMA bere jendearekin eta ingurunearekin konprometituta dagoen Enpresa Taldea da. Gero eta globalizatuago dagoen mundura irekita dagoen proiektua. ULMA Espainiako iparral- deko Enpresa Talderik handienetakoa da, merkatuan presente 50 urte baino gehiago egin dituena eta Berrikuntzarekin, Enpleguarekin eta Balio Erantsiarekin konpromiso argia daukana. ULMA Pertsonengan eta beraien garapen integralean oinarritutako proiektu sozio-enpresariala da, bezero, Taldeko langile, kanpoko laguntzaile eta ingurukoen gogoa etengabe betez hazkunde errentagarri eta iraunkorra ahalbidetzera eta, ondorioz, aberastasuna eta lanpostu berriak sortzera bideratua, lankidetza, komunikazio eta partaidetza aktiboko esparruen barruan. Hasiera-hasieratik Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari lo- tuta, ULMA Taldea MONDRAGON Korporazioko kidea da. ULMAren nortasuna hezkuntza, finantza, ikerketa eta gizarte aurreikuspenaren eremuetan abangoardian dauden hainbat erakundek markatutako ingurune batek zehazten du. Zer da ULMA? Partaidetza, Berrikuntza, Lehiakortasuna eta Lankidetza
  • 4. ·· | 76 TTTalde Soziala ULMA Taldean Pertsona enpresaren etorkizunaren muinean dago. Taldea osatzen duten pertsonen ezagutzak, trebetasunak eta konpromisoa dira bere aktibo nagusia. Gaur egun jada 4.500 pertsonak baino gehiagok osatzen dute Taldea. ULMA bere pertsonen garapen profesionalaz arduratzen da, proiektu korporatibo bateratu baten barruan, eta, besteak beste, pertsonek kudeaketan eta emaitzetan parte hartzea eta horien zati izatea bultzatzen du. ULMAk Talde Sozial gisa duen proiektuaren azken helburua da Enpresa Sozialaren eredua izatea, forman eta funtsean ohiko eredu sozio-enpresarialek ez dituzten ezaugarriekin. ULMAk, talde kooperatiboa den heinean, helburu soziala dauka, eta helburu hori lortzeko ezinbestekoa da Gizarte bidezkoagoa eraikitzea pertsonak egunetik egunera hobeto bizi ahal daitezen. Gure Pertsonekiko Konpromisoa
  • 5. ·· | 98 Mundua Aldarazten duten Proiektuak BBBokazio Unibertsala ULMAren apustua da izaera internazionaleko Talde bat izatea, jarrera irekia eta harbera duena, merkatu eta herrialde bakoitzeko kulturara egokituta. Nazioar- tekotze proiektua etorkizunari begira dago, eta gero eta globalizatuago dagoen merkatu bati modu eraginkorrean eta efizientean erantzungo dion lehiakortasun testuinguru batean kokatuta dago. Nazioartean hazteko aukerak espezifikotasun lokalaren analisiaren ondorio dira, eta asmoa da enpresa praktikak hobetzea, ULMA Taldea presente dagoen merkatueta- ra egokitzeko ekimen gisa. Munduan dabiltzan adimen fluxuetan barrena nabigatzen jakitea merkatu guztietan lehiakortasunez posizionatzearen parekoa da. ULMA Taldea 80 herrialdetan baino gehiagotan dago presente, bere Negozioen bitartez. 2014an 700 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin zituen, eta guztira egin- dako salmenta horietatik %75 baino gehiago nazioartean egindakoak izan ziren.
  • 6. ·· | 1110 Pertsonen Bizitza Hobetzen duten Ideiak SSSustapena eta Berrikuntza ULMA Taldearen Berrikuntza Politikaren helburu nagu- sia da enpresa jarduera berrien garapena bultzatzea eta erraztea, bere Negozioen baitan eta Taldearen beraren baitan, jarduera arlo berriak sortzeko. Gaur bi dira dagoeneko abian dauden eta ULMA Taldea lantzen ari den jarduera berriak: ULMA Embedded Solutions, bezeroei elkarlanean arituta produktua berritzen laguntzen diena Siste- ma Txertatuen garapenaren bidez, hardwarea eta softwarea neurrira konbinatuz asmo edo funtzio espezifiko baterako. ULMA Inoxtruck, teknologikoki aurreratuak diren manipulaziorako ekipamendu higienizagarriak eta herdoilezinak fabrikatzen dituena, batez ere ne- kazaritzako elikagaien sektorerako eta industrien laborategietarako, esaterako, farmazia industrien laborategietarako.
  • 7. ·· | 1312 Gizartearekiko Konpromisoa AAArduratsuak Izan Garapen eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiten la- guntzeko asmoz, ULMA Taldeak konpromiso handia dauka gizarte oparoagoa, bidezkoagoa eta osasuntsuagoa sortzen laguntzeko, bai egungo belaunaldientzat bai etorki- zunekoentzat. Arrakasta ekonomikoa eta gizarte ongizatea harmonizatu eta Ingurumenarekin bateragarri egitea da ULMA Taldearen estrategia korporatiboak funtsean duen oinarria. ULMAk bere Fundazioaren bitartez gizarte ongizaterako konpromiso soziala gauzatzen du eta sortzen duen abe- rastasuna banatzen du. ULMA Fundazioa ingurunearekin lankidetzan aritzeko tresna gisa jaio zen, Gizartearekin bere Nortasuna, Balioak eta Kultura partekatzeko.
  • 8. ·· | 1514 01 02 03 06 04 ·· Agrícola ·· Architectural Solutions ·· Orga Jasotzaileak ·· Handling Systems ·· Construction 05 ·· Conveyor Components 07 ·· Packaging 08 ·· Piping 8Negozio, hamaika aukera
  • 9. ulma 01 aider, Fabrikazioko langilea ULMAn MIñakiren alaba ·· Negutegiak ULMA Agrícolak edonolako berotegi egiturak fabrikatu eta merkaturatzen ditu, baita abeltzaintzako edo bilte- gietako estalkiak ere. Merkatu globalean jarduten du, soluzio integralak eskainiz, nagusiki Nekazaritzako eta Abeltzaintzako sektoreetara zuzenduta. Egiturek kontrol klimatikorako teknologia gorenak eta ingeniaritza, muntaketa eta salmenta ondorengo la- guntzako zerbitzuak dituzte. ULMA Agrícolak neurrirako proiektuak sortzen ditu, bezero bakoitzaren behar be- rezietara egokituak. ·· | 1716 Agrícola
  • 10. ·· Negutegi Adimenduak ULMA Agrícola espezializatuta dago ekipamendu teknolo- giko aurreratuak eskaintzen Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektorearen era askotariko jarduera eta aplikazioetarako, esaterako: haztegiak, hazitokiak, biltegiak, industri na- beak, lehortegiak, arrain haztegiak, lorezaintza, eta abar, betiere soluzio pertsonalizatua eta adimenduna bilatuz eta kalitatearen aldetik eskakizunik handienak eskainiz, bai produktuei dagokienez, bai zerbitzu eta arretari da- gokionez. Fabrikazio propioa eta sektorearen gaineko ezagutza za- bala berme izanik, bezeroari erantzun integrala eskaintzen dio. Hasteko, haren premiak identifikatzen ditu eta, beti harengan pentsatuta, estalkipeko produkziorako siste- marik onena bilatzen du, baita ureztatu, ongarritu edo tenperatura, hezetasuna eta beharrezkoak diren beste datu klimatikoak kontrolatzeko sistema automatizatuak ere. ULMA Agrícolak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorean sendotzeko beharrezkoa den teknologia eman nahi dio ekoizleari, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. ·· 01 | 1918 ulma Agrícola
  • 11. ·· eio, Fabrikazioko langilea ULMAn PGustavoren semea Sistema Aurrefabrikatuak ULMA Architectural Solutionsek aurrez diseinatutako sistema eta produktu industrializatuak eta berritzaileak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu. Helburuak hauek dira: eraikitze epeak eta eraikinen mantentze lanen kostuak murriztea, energiaren kontsu- moa gutxitzen laguntzea, lan segurtasunerako sistema integratuak bultzatzea, ingurumenari buruzko soluzioak eskaintzea, eraikitzeko prozesuan inplikatutako eragile guztien arteko lotura erraztea eta informazio eta komu- nikaziorako teknologien erabilera hedatua bultzatzea. ·· | 2120 02ulma Architectural Solutions
  • 12. ·· ·· | 2322 Arkitektura eta Ingeniaritzako Soluzioak ULMA Architectural Solutions eraikuntzarako soluzio be- rriak bilatzera bideratuta dago. Polimero hormigoizko soluzio arkitektonikoen gama zabala garatzen du, besteak beste, Kanalizatze eta Drainatze produktuak (drainatze linealerako kanalak, eroapen elektrikoak eta balizatze sistemak), Fatxada Aireztatuak eta Itxiera Industrializatuak eta Aurrefabrikatu arkitektonikoak (leiho isurkiak,gailurrak, leihoburuak, etab.). ULMAren Drainatze Lineala polimero hormigoiaren au- rrefabrikatu izaera eta polimero hormigoia bera elkartzearen ondoriozko emaitza da, eta horrek instalatzeko erraztasun paregabea ematen dio, baita eskulanean aurrezteko aukera ere. Gainera, bere drainatze sistemek ebakuaziorako gai- tasun handia ahalbidetzen dute. Fatxada Aireztatua eraikinaren hormak estaltzeko siste- ma bat da, ezaugarri estetiko nabarmenak eta abantaila eraginkorrak uztartzen dituena, isolamendu termikoari eta akustikoari dagokionez onura eraginkorrekin. Proiektuak pertsonalizatzeko aukera ematen du, soluzioak bezeroen proposamen artistikoei egokituta. Aurrefabrikatu Arkitektonikoek eraikuntzako edozein proiektutan erremate gisa sartzeko diseinatu diren piezak eskaintzen dituzte. Erresistentziari eta iragazgaiztasunari dagokienez, beste material batzuek baino emaitza hobeak dituzte. Kalitate handiko akabera estetikoak dituzte. 02 ulma Architectural Solutions
  • 13. 03ulma Orga itor, Banaketa-sarearen arduraduna ULMAn AJose Antonioren semea ·· Orga Jasotzaileak ULMA Orga Jasotzaileak aditua da merkantziak mantentze makinen bitartez manipulatzeko soluzio integraletan. Esperientzia arrakastatsuko 30 urte baino gehiagori esker, erakundea bere bezeroen eskakizunik zorrotzenetara egokitu ahal izan da, eta maila handiko kalitatea eta aholkularitza profesionala eskaintzen du produktibitatea handitzearekin lotura duten premiei dagokienez. ·· | 2524 Jasotzaileak
  • 14. 03 ulma Orga Jasotzaileak ·· | 2726 ·· Bikaina hobetzen ULMA Orga Jasotzaileak negozioaren jarduera da lehen markako orga jasotzaile eta mantentze elementuen gama- rik osotuena alokatzea eta saltzea, eta bera da, halaber, MITSUBISHI eta HUBTEX marken inportatzaile esklusiboa Espainian. Aukerako makinak zein ia berriak direnak ere saltzen ditu, kalitate estandar altuekin berregokituta, bai flota txikietarako, bai flota handietarako. ULMA Orga Jasotzaileak-ek, bere banaketa-sarearen eta bere ordezkaritzen bitartez, mantentze eta konponketa lanetarako zerbitzu esklusiboa eskaintzen du Espainia osoan marka bat baino gehiagotarako, eta ordezko pie- zak ere saltzen ditu. USM Financeren bitartez finantza aholkularitzarako zerbitzua ere eskaintzen du, zeinaren bitartez mantentze ekipamenduen erosketa edo renting eragiketa mota bakoitzerako soluzio finantzario malgu eta neurrirakoak ematen baititu.
  • 15. 04ulma Construction abier, Fakturazio prozesuen kudeatzailea ULMAn XGurutzeren semea ·· | 2928 ·· Eraikuntzarako enkofratuak eta aldamioak ULMA Constructionek enkofratu, sistema igokari, apeo eta aldamioen soluzio osoak saldu eta alokatzen ditu, bizitegien eraikinetarako zein bestelako eraikinetarako, obra zibiletarako eta birgaitze lanetarako. 50 urte baino gehiago izateak ezagutzak eta esperien- tziak metatzea ahalbidetu dio. Eta egiten ikasitakoari esker, zerbitzurik hoberena eskaintzen die bere bezeroei. Proiektu bakoitzari balio erantsi handia eransten dio, soluzio eraginkor eta abangoardiakoekin.
  • 16. ulma 04 ·· ·· From the beginning of your projects ULMA Construtionek obra modu eraginkorrenean gauzatzen du, materialak optimizatuz eta bere bezeroei berrikuntzak eskainiz. Hori dena soluzioak eta ezagutza eskainiz eta abangoardiako teknologia emanez, eraikuntzaren sekto- reari lagundu nahi dioten profesionalei esker. Talde lane- rako eredua da, garapen profesionala sustatzen duena eta langileei espezializazio maila handia ematen diena, produktu garapenean eta eraikuntza prozesuetan aditu bihurtu daitezen. ULMA munduko enpresa handieneko bat da eraikuntzaren sektorean. Kontinente guztietan du presentzia, eta bere produktuak eta zerbitzuak herrialde bakoitzaren errealita- teetara egokitzen dira. Construction | 3130
  • 17. laitz, Administrazio komertziala ULMAn AMontseren alaba ·· Arrabolak, Girlandak, Euskarriak eta Danborrak ULMA Conveyor Componentsek solteko garraiorako osa- gaiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, esa- terako arrabolak, girlandak, euskarriak eta danborrak, batez ere meatzaritza, energia, zementu eta altzairugintza sektoreetara bideratuta. ·· | 3332 05ulma Conveyor Components
  • 18. ·· Soluzio integralak ULMA Conveyor Componentsek bi jarduera lerro ditu; batetik, HDC lerroa (Heavy Duty Conveyor), zama, abiadu- ra, energia kontsumoa eta zaratari dagokienez eskakizun handiak dituzten garraiatzaileen instalazioetara zuzen- duta. Lerro horrek ikatz, kobre eta burdin mineralaren meatzaritza handirako produktuak saltzen ditu, baita jarduera horietan proiektu handiak egiten dituzten inge- niaritzetarako produktuak ere. Eta, bestetik, MDC negozio lerroa (Medium Duty Con- veyor), ahalmen ertaineko garraiatzaileak eta sektorean ohikoak diren arauen araberako eskakizunak dituzten instalazioetara zuzenduta. Lerro horrek ikatz zentral ter- mikoak, zementuaren sektorea, fosfato meategiak zein jarduera horietan proiektuak egiten dituzten garraiatzai- leen ingeniaritzak eta fabrikatzaileak hornitzen ditu bere produktuekin. ·· | 3534 ulma 05Conveyor Components
  • 19. ulma 06Handling une, Antolakuntza ingeniaria ULMAn JOihaneren alaba ·· | 3736 ·· Ingeniaritza logistiko integrala ULMA Handling Systemsek Handling Systemseko Materiala- ren alorreko ingeniaritza integral gisa jarduten du. Bezeroen eskakizun eta premiak etengabe asetzeko asmoa duten Produktuak eta Zerbitzuak eskaintzen ditu, bezeroek beren enpresaren aktiboaren zati garrantzitsutzat har dezaten. Esperientzia eta know how-a pilatuta duten trebakuntza handiko profesionalek osatutako taldea du, eta sektorean munduko liderra den DAIFUKUren laguntza du, bitarteko teknologiko aurreratuenak eta proiektu bakoitzari egokien moldatutakoak bermatzen dituena. Systems
  • 20. ·· | 3938 ·· Berrikuntza logistikoarekiko grina ULMA Handling Systemsek soluzio logistiko automatiza- tuen gama zabala eskaintzen du, horren barruan egonik biltegiratze automatikorako eta eskariak prestatzeko sis- temak, garraiatu eta automatikoki sailkatzeko sistemak, industria, aireportu eta osasun sektoreetara bideratuta. Ingeniaritza logistikoko zerbitzuek soluzio logistiko glo- bala bideratzen eta bermatzen dute, eta horren baitan daude diseinu eta planifikazio logistikorako zerbitzuak, saldu ondoko zerbitzuak edo berringeniaritzako zerbitzuak, bezeroekin elkarlanean garatzen direnak. ULMA Handling Systems-ek Intralogistika sektorean erre- ferentzia puntu garrantzitsua ezartzea lortu du, soluzio logistiko integralen merkatuan enpresa lider bihurtuz. Bere sare tekniko eta komertzialaren baitan Espainia, Frantzia, Holanda, Brasil, Peru eta Txileko delegazio eta filialak daude. ulma 06Handling Systems
  • 21. 07ulma Packaging aroa, Harreragilea ULMAn NAinararen alaba ·· | 4140 ·· Enbasatzeko Ekipamenduak eta Sistemak ULMA Packagingek paketatzeko ekipamendu eta zerbitzuak diseinatzen eta ekoizten dihardu, eta horretarako diseinu eta fabrikaziorako teknologiarik aurreratuenak ditu. Merkatuko makina eta aplikazio gama zabalena du, eta bere profesionalek, trebakuntza handia izanik, bezeroen premietara egokien moldatzen den soluzioa eskaintzen dute beti. ULMA Packaging Berrikuntzarekin, Kalitatea- rekin eta Zerbitzuarekin konprometituta dago eta bere bokazioa bezeroen produktuei balio erantsia ematea da.
  • 22. ulma 07 ·· ·· Global packaging ULMA Packagingek enbasatzeko lerro integralak fabrikatzen ditu: Flow Pack ontziratzeko makinak, Termoformatzaileak, Termozigilatzaileak, Bertikalki ontziratzeko makinak, zo- rrotan eta sortatan banatzeko makinak, Atzeragarria, Film zabalgarrian biltzeko makinak, Ikuskatze sistemak, Garraio sistemak, Robotak eta Manipulaziorako moduluak. Lehiarako dituen abantailak hauek dira nagusiki: en- basatzeko soluzio ugari egotea, tokian-tokian erantzu- ten duen erakunde globala izatea, 20 herrialde baino gehiagotan presente egotea, bezeroarengana sendo bideratuta egotea, lehen minututik bertatik bezeroari arreta eginez eta aholkua emanez, produktua etengabe berritzen egotea, eta materialen kontsumoa eta erabilera minimizatzea. Packaging | 4342
  • 23. 08ulma Piping addi, Mantentze zerbitzuko arduraduna ULMAn MJean Martinen alaba ·· | 4544 ·· Bridak eta Fittingak ULMA Pipingek hodi, brida eta fittingetarako forjako osa- garriak fabrikatu eta saltzen ditu, Petrolio, Gas, Petrokimika eta Energiaren sorkuntzarako industrietan erabiltzeko. Munduko liderra da sektorean, produkzio eta teknologia ahalmenari dagokionez.
  • 24. ulma 08Piping ·· ·· Mugarik gabeko Fidagarritasuna ULMA Pipingek 8.000 tona arteko prentsa mekanikoak eta mekanizazio lerro garrantzitsuak ditu, baita sektoreko konpainia nagusien errekonozimendua eta homologazioa ere: EXXON MOBIL, TOTAL, SHELL, CHEVRON, PETROBRAS, SAUDI ARAMCO, etab. I+G+b alorrean duen lantaldeari esker, zerbitzu ugari eskaintzen ditu, besteak beste, soldadura eta produktu ingeniaritza, edozein motatako piezak diseinatu eta fa- brikatu ahal izateko eta soluzio tekniko berritzaileak eta lehiakorrak eskaini ahal izateko, betiere dagozkien estan- darrak betez. | 4746
  • 25. 01 Agrícola ULMA Agrícola, S. Coop. Garibai auzoa, 9 - 50 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 03 49 00 F 00 34 943 71 64 66 info@ulmaagricola.com www.ulmaagricola.com ·· 05 Conveyor Components ULMA Conveyor Components, S. Coop. Zelaieta auzoa z/g 48210 Otxandio · Bizkaia ·Espainia T 00 34 945 45 00 75 F 00 34 945 45 02 57 info@ulmaconveyor.com www.ulmaconveyor.com ·· 02 Architectural Solutions ULMA Hormigón Polímero, S. Coop. Zubillaga auzoa, 89 - 20 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 78 06 00 F 00 34 943 71 64 69 info@ulmaarchitectural.com www.ulmaarchitectural.com ·· 06 Handling Systems ULMA Manutención, S. Coop. Garagaltza auzoa, 50 - 67 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 78 24 92 F 00 34 943 78 29 10 | 00 34 943 71 81 37 informa@manutencion.ulma.es www.ulmahandling.com ·· 03 Orga Jasotzaileak ULMA Servicios de Manutención, S. Coop. Otadui zuhaiztia, 8 - 32 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 71 80 33 F 00 34 943 78 35 02 atencionalcliente@manutencion.ulma.es www.ulmacarretillas.com ·· 07 Packaging ULMA Packaging, S. Coop. Garibai auzoa, 28 - 145 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 73 92 00 F 00 34 943 78 08 19 info@ulmapackaging.com www.ulmapackaging.com ·· 04 Construction ULMA C y E, S. Coop. Otadui zuhaiztia, 3 - 13 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 03 49 00 F 00 34 943 03 49 20 contact@ulmaconstruction.com www.ulmaconstruction.com ·· 08 Piping ULMA Forja, S. Coop. Zubillaga auzoa, 3 - 14 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 78 05 52 F 00 34 943 78 18 08 ulma@ulmapiping.com www.ulmapiping.com ·· 00 Zerbitzu Zentralak Grupo ULMA, S. Coop. Garagaltza auzoa, 51 - 22 posta-kutxa 20560 Oñati · Gipuzkoa · Espainia T 00 34 943 25 03 00 F 00 34 943 78 09 17 www.ulma.com grupoulma@ulma.com ··