Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ 
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 
LEHENDAKARITZA 
Komunikaziorako Zuzendari...
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ 
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 
Uda garaia atzean geratu da, ireki dira...
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ 
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 
Aurka gaude eta aurka izango gara etork...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia

201 visualizaciones

Publicado el

Discurso del lehendakari - Inauguración de curso de las ikastolas

Publicado en: Noticias y política
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
201
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
5
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia

  1. 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación IKASTOLEN IKASTURTE HASIERAREN EKITALDIA INAUGURACIÓN DE CURSO DE LAS IKASTOLAS 2014-09-27 Andoain 27-09-2014 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Eusko Legebiltzarraren presidente anderea, Gipuzkoako ahaldun nagusiak alde izan behar du, Andoaingo alkatesa anderea, herri agintari eta herri ordezkariok, Ikastoletako Ikastolen Elkarteko presidente jauna eta Ikastoletako arduradunok, hezkuntza komunitatea ordezkatzen duzun guztiok, jaun andreok, egun on guztioi. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi ditut eta eman nahiko nizkioke Ikastolen Elkarteari, ohikoa duen legez, Jaurlaritzari gonbidapena luzatzeagatik. Kasu honetan, gainera, mendeurren oso berezia ospatzen duzuen honetara. Etorkizunari “baikortasunez” begiratzeko beste arrazoi bat. Aspalditik zatozte ikastolak. Luzea da zuen soka. Miguel Muñoa Euskal Ikastetxea da abiapuntua, jatorria. Aspaldi dator zuen ekarpena hezkuntzaren eta euskararen alde. Gaur ospatzen duzuen mendeurrenak horrela baieztatzen du. Orain dela ehun urte sortu zineten euskararen alde eginaz zuek eta beste eta beste hainbat. Senitartekoa bitartez eta senitartekoen bitartez nire agurrik eta ohorea ere Miguel Muñoa jaunari. Beharrezkoak zarete ikastolak. Guztiok bezala, denok gara beharrezkoak euskararen aldeko lehia honetan. Ez dago inor soberan. Ekarpen guzti guztiak ongi etorriak dira.
  2. 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 Uda garaia atzean geratu da, ireki dira berriro ikastolen ate eta leihoak, haur asko hasi da lehen urratsak ematen. Gure euskal gizarte honen etorkizuna osatuko duten neska-mutilak, emakume-gizonak, geletan ditugu. Neska-mutil hauen gurasoek zuengan jarri dute beraien konfiantza osoa. Ziur ohiko duzuen arduraz erantzun on bat emango diezuela. Garbi dago irakasle, maisu, maistra, andereño eta langileen lana eta ardurak ezinbestekoak direla hezkuntzak dituen erronkei aurre egiteko. Ezinbestekoak zarete beraz. Guztion ardura da, bakoitzari dagokion neurrian, Hezkuntza Sistemaren kalitatea bermatzea eta areagotzea. Hauxe da hain zuzen ere euskal gizartearen merituetako bat, fruitua esango nuke. Eragile guztion auzolanak ahalbidetu du gure hezkuntza dagoen mailan egotea. Denon artean lortu dugu duguna. Guztion artean lortuko dugu esku artean duguna hobetzen. Hezkuntza Sistemaren helburua ikasle guztien garapen osoa lortzea da, bikaintasuna bilatuz. Beti ere, den-denak eskutik helduta, inor atzean utzi gabe. Edozein gizartearentzat oso garrantzitsua da Hezkuntza Sistema on bat izatea, etorkizuna baitago jokoan. Horregatik diotsuet Eusko Jaurlaritzak ardura osoz jokatuko duela duguna bermatzen, zaintzen eta hobetzen. Lortutako kalitate maila areagotzen. Zuokin batera, auzolanean, hezkuntza eragile guzti guztion indarrarekin eta bultzadaz. Adostasunen balio erantsiak bilatuz. LOMCEk ez du lortuko hainbeste kostatu zaigun eta lortu dugun gure Hezkuntza Sistema makurtzea edo zimurtzea. Arazo asko sortaraziko digu eta hori dela eta elegitea jarri dugu jada Auzitegi Konstituzionalean.
  3. 3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 Aurka gaude eta aurka izango gara etorkizunean ere. Zuhurtasunez hezkuntza komunitate osoarekin batera. Orain arte egin dugun bezala, gure ikasgeletan eragin ahalik eta txikiena izan dezan modua aurkituko dugu, betiere ikasleen ibilbide akademikoa arriskutan jarri gabe. Oraintxe esandakoarekin bat nator: “guztiaren gainetik ikasleen heziketa” dago. Gure partetik, euskal hezkuntza sistema sendo, koherente eta iraunkor baten oinarriak ipintzen ari gara. Aurreko ikasturtean HEZIBERRI 2020 plana abian jarri genuen. Hezkuntza komunitatearekin elkarlan estuan, dagoeneko bultzada eman diogu Hezkuntza eredu pedagogikoaren marko propioari. Hortik abiatuta hezkuntza- programa berriak egokituko ditugu, beti ere ikasleen konpetentziak garatzea iparrorratz hartuta. Marko hau ardatz hartuta, Curriculum Dekretuak prestatzen ari gara; eta lan honek Hezkuntza Legeari bide emango dio. Legearen erregelamenduak garatzerakoan, Gobernuak zintzo beteko du lehen aipatu dudan hezkuntza eredu pedagogikoaren marko propioa. Hau da gure bidea, eskaintzen zaigun elkarlanaren eta adostasunaren bidea, etorkizuneko Hezkuntza lege sendo bat eraikitzeko. Hau da gure konpromisoa eta bete egingo dugu. Bukatzeko, ikasleak, irakasleak, gurasoak, langile eta eragileak bidelagun izanik ikasturte ona izan dezazuela. Ikastolek mende bete, mendeurren honetan, Ikastola guztiak beti bezain indartsu jarrai dezatela, “baikortasunez garai hobeagoak eraikiz.” Zorionak eta eskerrik asko.

×