Osakidetzako Plan Estrategiko hau egiteko, Osakidetzaren aurreko aldi estrategikoetan jasotako esperientzia eta irakaskuntzak hartzen dira oinarri, bai eta 2020. eta 2022. urteen artean gertatutako pandemiaren ondoriozko osasunkrisiarekin ikasitakoa ere. Plan estrategiko berri honetarako aukeratutako leloa DENOK BATERA OSAKIDETZA ETORKIZUNERANTZ BULTZATUZ da. Horrek esan nahi du, jasotako esperientziatik ikasiz, Osakidetzak egiten diola aurre etorkizunari Osakidetzaren XEDEARI erantzuteko gai den estrategia batekin: «Osasun-arreta ematea EAEko herritarrei, modu integralean, osasunaren sustapenetik, bai eta gaixotasunaren prebentziotik eta arretatik ere, osasunean emaitza onenak bilatzeko».