SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 6
Descargar para leer sin conexión
JUSTIZIA ETA HERRI                             DEPARTAMENTO DE JUSTICIA
                 ADMINISTRAZIO SAILA                            Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

(ZIRRIBORROA)

DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 1968. ETA 1978. URTEEN ARTEAN
IZANDAKO MOTIBAZIO POLITIKOKO INDARKERIA-EGOERAN GERTATUTAKO GIZA
ESKUBIDEEN URRAKETAREN ONDORIOZ IZANDAKO SUFRIMENDU BIDEGABEEN
BIKTIMEI AITORPENA ETA ERREPARAZIO OSOA EGITEKOA

1. artikulua.- Xedea

1.- Dekretu honen xedea da biktima-izaera aitortzea eta biktima moduan merezi duten
erreparazio osoa ematea bidegabeko sufrimenduak jasan dituztenei Euskal Autonomia
Erkidegoan 1968. eta 1978. urteen artean, hau da, aldi horretan izandako motibazio politikoko
indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketaren ondorioz horrelako sufrimenduak
jasan dituztenei.

2.- Aitorpen eta erreparazio oso honen norainokoak, hain zuzen ere, Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-elkartasuntzat ulertzen duena aplikatzeko duen
borondateari erantzuten dio, bai eta elkarbizitzari eta zuzenbide-estatuaren legitimazioari egin
nahi dion ekarpenari ere.

2. artikulua.- Lurralde-eremua

Dekretu honetan aipatzen diren giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako sufrimendu
bidegabe horiek, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoak izan beharko dira.
Halaber, giza eskubideen urraketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatu direnean ere
aplikagarri izango da dekretu hau, baldin eta biktima izan den pertsonak, une horretan, Euskal
Autonomia Erkidegoan bazuen egoitza.

3. artikulua.- Denborazko aplikazio-eremua

Dekretu honetan jasotzen diren xedapenak 1968ko urtarrilaren 1aren eta 1978ko abenduaren
31ren artean izandako egitate eta gertakariei aplikatuko zaie, motibazio politikoko indarkeriaren
biktimek jasandako kalteen eragile izan direnei, alegia.

4. artikulua.- “motibazio politikoko indarkeria-egoeran jasandako urraketa” terminoaren
definizioa

Dekretu honen ondorioetarako, motibazio politikoko indarkeriatzat ulertzen da aldi ez-
konstituzional horretan gertatu zen indarkeria, hainbat egintzaren bitartez gauzatu zena, eta
aitortu nahi den giza eskubideen urraketa, zuzenean edo zeharka, egintza horiei lotuta egon
bada.

                             Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ
                                       tef. 945 01 85 76 – Fax 945 01 86 48
5. artikulua.- “Giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako sufrimendu bidegabeak”
terminoaren definizioa

1.- Dekretu honen ondorioetarako, giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako bidegabeko
sufrimendutzat ulertuko dira: heriotza, baliaezintasun handia, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun
iraunkor partziala eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak.

2.- Sufrimendu hauek dira segurtasun-indarretako agenteek edo beste funtzionario publiko
batzuek, beren eginkizunak betetzean edo betetze horretatik kanpo, eragindako egintza
bidegabeen, zuzeneko edo zeharkakoen, dolozko edo erruzkoen, ondorioz izandako
sufrimenduak, bai eta administrazio publikoa osatzen ez duten hainbat estamentutako kanpoko
laguntzaile batzuek eragindakoak ere.

3.- Ez dira inola ere sufrimendu bidegabetzat hartuko edozein jarduera indarkeriazko egiten ari
zirenek edo egiteko asmoa zutenek jarduera horiek egiterakoan jasandako sufrimenduak, nahiz
eta heriotza edo lesioak indarkeria-ekintza hori zuzenean saihesteko edo eragozteko
agintaritzaren egintza legitimoen ondorioz gertatu.

6.- artikulua.- Sufrimendu bidegabearen definizioaren norainokoa

1.- Dekretu honen ondorioetarako, heriotza, baliaezintasun handiak, ezintasun iraunkor osoak,
ezintasun iraunkor partzialak eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, behar den bezala
egiaztatuta geratzen badira, giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako bidegabeko
sufrimendutzat hartuko dira.

2.- Sufrimendu bidegabetzat hartuko dira, eta erreparazioa jasotzeko modukoak izango dira,
egiaztatuta geratzen diren sufrimenduak, nahiz eta bere garaian ez ziren halakotzat hartu,
prozedura judizial batean errugabetuak izan zirelako, largespen edo absolbitze-epai baten bidez.

3.- Era berean, sufrimendu bidegabetzat hartuko dira, eta erreparazioa jasotzeko modukoak
izango dira, egiaztatuta geratzen diren sufrimenduak, nahiz eta bere garaian biktimen jokabideak
auziperatuak izan ziren, auziperatze horrek Konstituzioan aitortzen den bizitzeko eskubidea
urratu bazuen.

7. artikulua.- Giza eskubideen urraketen biktimei aitortzen zaizkien eskubideak

Erreparazioa, egia, justizia eta duintasuna izateko eskubidea.
8. artikulua.- Erreparazioa izateko eskubidea

Erreparazioa izateko eskubideak honako hauek hartzen ditu: jasandako indarkeriengatiko diru-
konpentsazioa, birgaitzea, arreta pertsonala eta gogobetetze morala.
Diru-konpentsazioa.

    a)   Heriotzagatiko kalte-ordaina, hau da, 135.000 euro.
    b)   Baliaezintasun handiko kalte-ordaina, 390.000 euro.
    c)   Ezintasun iraunkor erabatekoa, 95.000 euro.
    d)   Ezintasun iraunkor osoa, 45.000 euro.
    e)   Ezintasun iraunkor partziala 35.000 euro
    f)   Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, Ibilgailu Motordunen Zirkulaziorako
         Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legean ezarrita agertzen direnak.

9. artikulua.- Heriotzagatiko kalte-ordainen onuradunak

a)      Hildakoaren ezkontidea edo antzeko afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi
zela egiaztatzen duena.
b)      Seme-alabak. Hauek kalte-ordain osoa jasoko dute, ezkontiderik edo antzeko
afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zen inor ez badago. Ezkontiderik edo antzeko
afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zen norbait badago, kalte-ordaina erdibanatu
egingo da: zati bat ezkontideak edo hildakoarekin bizi zenak jasoko du, eta bestea, seme-alaben
artean hainbanatuko da.
c)      Ez ezkontiderik, ez antzeko afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zen inor,
ez seme-alabarik ez dagoenean, gurasoek jasoko dute kalte-ordaina.
d)      Gurasorik ere ez badago, kalte-ordaina hildakoaren anai-arreben artean hainbanatuko
da.
e)      Anai-arrebarik ez badago eta bilobarik badago, haien artean hainbanatuko da.

10. artikulua.- Bateraezintasuna

Dekretu honetan ezartzen diren kalte-ordainak bateraezinak izango dira biktimek dekretu honen
artikuluetan aipatzen diren egitate berengatik jaso duten edo jasotzeko eskubidea duten beste
edozein laguntzarekin. Hala ere, egitate horiengatik berengatik arau honek ematen duen baino
kalte-ordain edo diru-konpentsazio txikiagoa jaso badu biktimak, bidezkoa izango da kopuru
horren (behar den bezala eguneratuaren) eta jasotako zenbatekoaren arteko diferentzia
ordaintzea.

11. artikulua.- Birgaitzea, arreta eta gogobetetze morala

Euskal aginte publikoek hainbat jardun publiko sustatuko dituzte, biktimei beren duintasuna eta
ohorea birgaitzea eskaintzeko, beharrezkoa bada, bai eta haiei gogobetetze morala eskaintzeko
ere.
12. artikulua.- Justizia izateko eskubidea

Euskal aginte publikoek lankidetzan jardungo dute, beren ahalbide eta eskumenen neurrian,
biktima guztiek justiziarako irispidea izan dezaten, honako egintza hauen bidez:

        a)     Eskuragarri dauden baliabideei eta eragiten dieten prozeduren egoerari buruzko
        informazioa emango dute.
        b)     Beharrezko laguntza emango diete biktimei, egokitzat jotzen dituzten bidezko
        prozedura judizialak aurkeztu ahal izan ditzaten.
        c)     Ministerio Publikoari Ebaluazio Bbatzordeak egiten dituen biktima-aitorpenen
        zerrendak bidaliko dizkiote, zerrenda horien edukitik lege-jarduketaren bat
        ondorioztatzen den aztertzeko.

13. artikulua. Egia jakiteko eskubidea

Euskal aginte publikoek dekretu honetan aipatzen diren giza eskubideen urratzeei buruz egia
jakin dadin ahal dutena egingo dute, ondorengo ekintzen bidez:
     a) Biktima guztiek gertatu zenari buruz egia jakiteko duten eskubidearen alde egingo dute,
        eta horretarako, edozein artxibo ofizialetara edo bestelako edozein informazio iturritara
        iristeko erraztasunak emango dizkiete biktimei.
     b) Biktimen identitatea behar bezala errespetatuta, eta biktimak eragin zituztenak inola ere
        identifikatu gabe, dekretu honetan aipatzen den motibazio politikoko indarkeriaren
        testuinguruan, Ebaluazio Batzordeak giza eskubideen urratzetzat jotako gertakari guztien
        berri emango dute euskal aginte publikoek.

14. artikulua.- Balorazio Batzordea

Dekretu hau argitaratu eta gehienez ere hilabete igaro baino lehen, Giza Eskubideen
Zuzendaritzak balorazio-batzorde bat sortuko du.
Batzorde horrek erabakiko du aurreko artikuluetan aipatzen den motibazio politikoaren
ondoriozko indarkeriagatik giza eskubideak urratu izanaren biktima nor den.
Era berean, biktimatzat hartu dituztenei aurreko artikuluetan aipatzen diren eskubideak aitortuko
dizkie batzorde horrek.

15. artikulua.- Balorazio Batzordearen osaera

Batzordea kideok osatuko dute:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Administrazio Publiko saileko Giza Eskubideen
zuzendariak, edo pertsona horrek eskuordetutakoak; batzordeko buru izango da.
b) Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak izendatutako bi
pertsonak, aipagai dugun arloan adituak direnak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Herrizaingo Sailari atxikia dagoen
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako kide batek, zuzendariak proposatua.
d) Aipagai dugun gaian adituak diren bi pertsonak, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten
alderdi politikoekin eta autonomia-erkidegoan ordezkaritza handiena duten erakunde sozialekin
hitz egin ondoren izendatuak.
e) Gizarte zibilaren ordezkari gisa izendatutako pertsona batek; Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorreko Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen
Zuzendaritzak aukeratuko du, behar bezala.

16. artikulua.- Batzordearen barne-funtzionamendua

Ebaluazio Batzordea giza eskubideen eskumenak dituen zuzendaritzari atxikirik egongo da, eta
barne-funtzionamendua modurik errazenean eramango da aurrera, kide anitzeko organo bati
dagokion moduan, eta betiere bete beharreko administrazio-prozedura beteta.

17. artikulua.- Batzordearen finantziazioa

Batzordeak jarduteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Justizia eta
Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzako giza baliabideak eta baliabide
materialak erabiliko dira.

18. artikulua.- Prozedura

Batzordeak bere helburuak betetzeko orduan, lankidetza- eta eraginkortasun-printzipioak
jarraituko ditu.

Lankidetza-printzipioaren arabera, dekretu honetan deskribatzen den kalifikazioa eta aitortza
eskatzen duten biktimei beharrezko laguntza eskainiko die Batzordeak, jakin nahi dutena argitu
ahal izateko modua izan dezaten.

Eraginkortasun handienaz aritzea eskatzen duen printzipioaren arabera, Batzordeak saihestu
egingo ditu biktimek jasandako eskubideen urratzeak argitzea eta erdietsi nahi diren aitorpenak
lortzea luzatu, korapilatu edo zailtzea eragin dezaketen izapide guztiak.

19. artikulua.- Kalifikazio-prozesua aurrera eramatea eta eskubideak aitortzeko jarraibide
zehatzak

Aurreko artikuluetan deskribatzen diren giza eskubideen urratzeen biktima direla uste dutenek
eskaera aurkeztu beharko dute Justizia eta Administrazio Publiko Saileko erregistroan, Giza
Eskubideen Zuzendaritzari zuzendua. Eskaera horrekin batera, dekretu honen eranskinean
ezinbestekotzat jotako agiriak ere jaso beharko dira.
Ebaluazio Batzordeari agiriak aurkeztu ostean, batzorde horretako kide guztiek edo batzuek
elkarrizketa bat izango dute, banan-banan, eskaera egin duten pertsonekin.
Elkarrizketaren helburua Balorazio Batzordearen eta biktimen artean behar besteko lankidetza
izatea da, eta ikustea ea nahikoa den aurkeztu den informazioa edo beharrezkoa ote den
eskatzaileek egindako gertakarien kontakizuna zabalagoa izatea edo gehiago zehaztea, nahiz
aurkeztu den dokumentazioa beste edozein bidetatik areagotzea.

20. artikulua.- Elkarrizketa nola egin

Biktimengandik edo senitartekoengandik gertuago egotea errazteko, elkarrizketa Balorazio
Batzordeak erabakitako lekuetako edozeinetan izango da. Eskarigileek Batzordearekin
elkarrizketa noiz izan internet edo telefono bidez zehaztuko dute. Konfiantzazko nahi duten
pertsonarekin joango dira eskarigileak elkarrizketara. Elkarrizketa aurrera eramaterakoan,
Batzordeak kontuan izango du helburua eskarigileen eta Batzordearen arteko komunikazioa
erraztea dela, prozedurak bete beharreko lankidetza- eta eraginkortasun-printzipioa dela-eta.

21. artikulua.- Beste ikerketa batzuk

Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Batzordeak hala
eskatzen badio, edozein erakunde publikotara jo ahal izango du, horietan biktimek aipatutako
gertakariak argitzeko dokumentazio garrantzitsua egin daitekeela uste baldin badu: Barne
Ministerioa, Espetxeen Zuzendaritza Nagusia, epaitegi eta auzitegiak, Osasun Ministerioa,
osasun-zentroak, unibertsitateak, hemerotekak, telebista publikoen agiritegiak, e.a.

22. artikulua.- Eskubideak aitortzen dituen ebazpena eta kalifikazioa

Batzordeak uste duenean biktimak aipatzen dituen gertakariak egiaztatuta uzten dituen
dokumentazioa ahalik eta osatuena dela, ebazpen bat emango du, eta ebazpen horretan giza
eskubideak urratu dizkioten biktimatzat aitortuko du dena delako pertsona, eta, ondorioz,
dagozkion eskubideak onartuko dizkio.
Ebazpenean, gertatu zenaren deskripzio argia jasoko da, eta hori guztia biktimari zor zaion
erreparaziotzat hartuko da; izan ere, benetan zer gertatu zen jakiteko eskubidea du. Zer gertatu
zen idaztean, biktima-eragile gisa ageri direnen errugabetasun-presuntzioaren eskubidea,
defentsa-eskubidea eta ohorea babestuko dira. Ebazpen horren aurka administrazio-prozeduran
jasota dauden errekurtsoak aurkezteko aukera egongo da.

23. artikulua.- Indarraldia

Dekretu hau argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Más contenido relacionado

Destacado

Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdfEuskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdfIrekia - EJGV
 
Dossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdfDossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdfIrekia - EJGV
 
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdfGenero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdfIrekia - EJGV
 
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfKanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfIrekia - EJGV
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfIrekia - EJGV
 
10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro eu10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro euIrekia - EJGV
 
Inmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdf
Inmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdfInmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdf
Inmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Bitartekaritza Araba.pdf
Bitartekaritza Araba.pdfBitartekaritza Araba.pdf
Bitartekaritza Araba.pdfIrekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoaEuskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoaIrekia - EJGV
 
life_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdflife_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdfIrekia - EJGV
 
Euskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdfEuskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdfIrekia - EJGV
 
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.pptIrekia - EJGV
 
Kultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdfKultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak EuskadinZifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak EuskadinIrekia - EJGV
 
Plan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdfPlan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Destacado (18)

Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdfEuskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
 
Eraikiz
EraikizEraikiz
Eraikiz
 
Dossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdfDossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdf
 
Prowein 2012.pdf
Prowein 2012.pdfProwein 2012.pdf
Prowein 2012.pdf
 
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdfGenero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
 
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfKanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
 
Open Irekia en.pdf
Open Irekia en.pdfOpen Irekia en.pdf
Open Irekia en.pdf
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro eu10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro eu
 
Inmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdf
Inmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdfInmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdf
Inmigrazioaren Hiturgarren Euskal Plana.pdf
 
Bitartekaritza Araba.pdf
Bitartekaritza Araba.pdfBitartekaritza Araba.pdf
Bitartekaritza Araba.pdf
 
Euskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoaEuskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoa
 
life_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdflife_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdf
 
Euskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdfEuskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdf
 
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
 
Kultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdfKultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdf
 
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak EuskadinZifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
 
Plan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdfPlan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdf
 
Similar a Zirriborroa dekretua biktimak.pdf

Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdf
Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdfDerrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdf
Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdfIrekia - EJGV
 
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdfEkonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdfIrekia - EJGV
 
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...Irekia - EJGV
 
Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdf
Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdfEmakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdf
Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdfIrekia - EJGV
 
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdf
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdfEskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdf
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdfIrekia - EJGV
 
Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdf
Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdfGiza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdf
Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdfIrekia - EJGV
 
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdfEskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdfIrekia - EJGV
 
Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...
Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...
Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...Irekia - EJGV
 
Tratu Txarrak Eta Etxeko Indarkeriak
Tratu Txarrak Eta Etxeko IndarkeriakTratu Txarrak Eta Etxeko Indarkeriak
Tratu Txarrak Eta Etxeko IndarkeriakAio
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
Similar a Zirriborroa dekretua biktimak.pdf (12)

Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdf
Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdfDerrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdf
Derrigorreko desagertzeen aurka pertsona guztiak babesteko Nazioarteko.pdf
 
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdfEkonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
Ekonomia_gizarte_kultura_Eskubideen_Naziorateko_Ituna.pdf
 
Konponbide haizea dabil
Konponbide haizea dabilKonponbide haizea dabil
Konponbide haizea dabil
 
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
 
Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdf
Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdfEmakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdf
Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeko Konbentsioa.pdf
 
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdf
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdfEskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdf
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdf
 
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruanAnalisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan
 
Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdf
Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdfGiza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdf
Giza_Eskubideen_Aldarrikapen_Unibertsala.pdf
 
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdfEskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna_Hautako Protokoloa.pdf
 
Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...
Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...
Jazarpen indarkeria pairatutako zinegotziek jasan zuten bidegabekeriari buruz...
 
Tratu Txarrak Eta Etxeko Indarkeriak
Tratu Txarrak Eta Etxeko IndarkeriakTratu Txarrak Eta Etxeko Indarkeriak
Tratu Txarrak Eta Etxeko Indarkeriak
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Más de Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Más de Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Zirriborroa dekretua biktimak.pdf

  • 1. JUSTIZIA ETA HERRI DEPARTAMENTO DE JUSTICIA ADMINISTRAZIO SAILA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA (ZIRRIBORROA) DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 1968. ETA 1978. URTEEN ARTEAN IZANDAKO MOTIBAZIO POLITIKOKO INDARKERIA-EGOERAN GERTATUTAKO GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAREN ONDORIOZ IZANDAKO SUFRIMENDU BIDEGABEEN BIKTIMEI AITORPENA ETA ERREPARAZIO OSOA EGITEKOA 1. artikulua.- Xedea 1.- Dekretu honen xedea da biktima-izaera aitortzea eta biktima moduan merezi duten erreparazio osoa ematea bidegabeko sufrimenduak jasan dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan 1968. eta 1978. urteen artean, hau da, aldi horretan izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketaren ondorioz horrelako sufrimenduak jasan dituztenei. 2.- Aitorpen eta erreparazio oso honen norainokoak, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-elkartasuntzat ulertzen duena aplikatzeko duen borondateari erantzuten dio, bai eta elkarbizitzari eta zuzenbide-estatuaren legitimazioari egin nahi dion ekarpenari ere. 2. artikulua.- Lurralde-eremua Dekretu honetan aipatzen diren giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako sufrimendu bidegabe horiek, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoak izan beharko dira. Halaber, giza eskubideen urraketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatu direnean ere aplikagarri izango da dekretu hau, baldin eta biktima izan den pertsonak, une horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan bazuen egoitza. 3. artikulua.- Denborazko aplikazio-eremua Dekretu honetan jasotzen diren xedapenak 1968ko urtarrilaren 1aren eta 1978ko abenduaren 31ren artean izandako egitate eta gertakariei aplikatuko zaie, motibazio politikoko indarkeriaren biktimek jasandako kalteen eragile izan direnei, alegia. 4. artikulua.- “motibazio politikoko indarkeria-egoeran jasandako urraketa” terminoaren definizioa Dekretu honen ondorioetarako, motibazio politikoko indarkeriatzat ulertzen da aldi ez- konstituzional horretan gertatu zen indarkeria, hainbat egintzaren bitartez gauzatu zena, eta aitortu nahi den giza eskubideen urraketa, zuzenean edo zeharka, egintza horiei lotuta egon bada. Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 85 76 – Fax 945 01 86 48
  • 2. 5. artikulua.- “Giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako sufrimendu bidegabeak” terminoaren definizioa 1.- Dekretu honen ondorioetarako, giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako bidegabeko sufrimendutzat ulertuko dira: heriotza, baliaezintasun handia, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor partziala eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak. 2.- Sufrimendu hauek dira segurtasun-indarretako agenteek edo beste funtzionario publiko batzuek, beren eginkizunak betetzean edo betetze horretatik kanpo, eragindako egintza bidegabeen, zuzeneko edo zeharkakoen, dolozko edo erruzkoen, ondorioz izandako sufrimenduak, bai eta administrazio publikoa osatzen ez duten hainbat estamentutako kanpoko laguntzaile batzuek eragindakoak ere. 3.- Ez dira inola ere sufrimendu bidegabetzat hartuko edozein jarduera indarkeriazko egiten ari zirenek edo egiteko asmoa zutenek jarduera horiek egiterakoan jasandako sufrimenduak, nahiz eta heriotza edo lesioak indarkeria-ekintza hori zuzenean saihesteko edo eragozteko agintaritzaren egintza legitimoen ondorioz gertatu. 6.- artikulua.- Sufrimendu bidegabearen definizioaren norainokoa 1.- Dekretu honen ondorioetarako, heriotza, baliaezintasun handiak, ezintasun iraunkor osoak, ezintasun iraunkor partzialak eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, behar den bezala egiaztatuta geratzen badira, giza eskubideen urraketaren ondorioz izandako bidegabeko sufrimendutzat hartuko dira. 2.- Sufrimendu bidegabetzat hartuko dira, eta erreparazioa jasotzeko modukoak izango dira, egiaztatuta geratzen diren sufrimenduak, nahiz eta bere garaian ez ziren halakotzat hartu, prozedura judizial batean errugabetuak izan zirelako, largespen edo absolbitze-epai baten bidez. 3.- Era berean, sufrimendu bidegabetzat hartuko dira, eta erreparazioa jasotzeko modukoak izango dira, egiaztatuta geratzen diren sufrimenduak, nahiz eta bere garaian biktimen jokabideak auziperatuak izan ziren, auziperatze horrek Konstituzioan aitortzen den bizitzeko eskubidea urratu bazuen. 7. artikulua.- Giza eskubideen urraketen biktimei aitortzen zaizkien eskubideak Erreparazioa, egia, justizia eta duintasuna izateko eskubidea.
  • 3. 8. artikulua.- Erreparazioa izateko eskubidea Erreparazioa izateko eskubideak honako hauek hartzen ditu: jasandako indarkeriengatiko diru- konpentsazioa, birgaitzea, arreta pertsonala eta gogobetetze morala. Diru-konpentsazioa. a) Heriotzagatiko kalte-ordaina, hau da, 135.000 euro. b) Baliaezintasun handiko kalte-ordaina, 390.000 euro. c) Ezintasun iraunkor erabatekoa, 95.000 euro. d) Ezintasun iraunkor osoa, 45.000 euro. e) Ezintasun iraunkor partziala 35.000 euro f) Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, Ibilgailu Motordunen Zirkulaziorako Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legean ezarrita agertzen direnak. 9. artikulua.- Heriotzagatiko kalte-ordainen onuradunak a) Hildakoaren ezkontidea edo antzeko afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zela egiaztatzen duena. b) Seme-alabak. Hauek kalte-ordain osoa jasoko dute, ezkontiderik edo antzeko afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zen inor ez badago. Ezkontiderik edo antzeko afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zen norbait badago, kalte-ordaina erdibanatu egingo da: zati bat ezkontideak edo hildakoarekin bizi zenak jasoko du, eta bestea, seme-alaben artean hainbanatuko da. c) Ez ezkontiderik, ez antzeko afektibotasun-harreman batean hildakoarekin bizi zen inor, ez seme-alabarik ez dagoenean, gurasoek jasoko dute kalte-ordaina. d) Gurasorik ere ez badago, kalte-ordaina hildakoaren anai-arreben artean hainbanatuko da. e) Anai-arrebarik ez badago eta bilobarik badago, haien artean hainbanatuko da. 10. artikulua.- Bateraezintasuna Dekretu honetan ezartzen diren kalte-ordainak bateraezinak izango dira biktimek dekretu honen artikuluetan aipatzen diren egitate berengatik jaso duten edo jasotzeko eskubidea duten beste edozein laguntzarekin. Hala ere, egitate horiengatik berengatik arau honek ematen duen baino kalte-ordain edo diru-konpentsazio txikiagoa jaso badu biktimak, bidezkoa izango da kopuru horren (behar den bezala eguneratuaren) eta jasotako zenbatekoaren arteko diferentzia ordaintzea. 11. artikulua.- Birgaitzea, arreta eta gogobetetze morala Euskal aginte publikoek hainbat jardun publiko sustatuko dituzte, biktimei beren duintasuna eta ohorea birgaitzea eskaintzeko, beharrezkoa bada, bai eta haiei gogobetetze morala eskaintzeko ere.
  • 4. 12. artikulua.- Justizia izateko eskubidea Euskal aginte publikoek lankidetzan jardungo dute, beren ahalbide eta eskumenen neurrian, biktima guztiek justiziarako irispidea izan dezaten, honako egintza hauen bidez: a) Eskuragarri dauden baliabideei eta eragiten dieten prozeduren egoerari buruzko informazioa emango dute. b) Beharrezko laguntza emango diete biktimei, egokitzat jotzen dituzten bidezko prozedura judizialak aurkeztu ahal izan ditzaten. c) Ministerio Publikoari Ebaluazio Bbatzordeak egiten dituen biktima-aitorpenen zerrendak bidaliko dizkiote, zerrenda horien edukitik lege-jarduketaren bat ondorioztatzen den aztertzeko. 13. artikulua. Egia jakiteko eskubidea Euskal aginte publikoek dekretu honetan aipatzen diren giza eskubideen urratzeei buruz egia jakin dadin ahal dutena egingo dute, ondorengo ekintzen bidez: a) Biktima guztiek gertatu zenari buruz egia jakiteko duten eskubidearen alde egingo dute, eta horretarako, edozein artxibo ofizialetara edo bestelako edozein informazio iturritara iristeko erraztasunak emango dizkiete biktimei. b) Biktimen identitatea behar bezala errespetatuta, eta biktimak eragin zituztenak inola ere identifikatu gabe, dekretu honetan aipatzen den motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan, Ebaluazio Batzordeak giza eskubideen urratzetzat jotako gertakari guztien berri emango dute euskal aginte publikoek. 14. artikulua.- Balorazio Batzordea Dekretu hau argitaratu eta gehienez ere hilabete igaro baino lehen, Giza Eskubideen Zuzendaritzak balorazio-batzorde bat sortuko du. Batzorde horrek erabakiko du aurreko artikuluetan aipatzen den motibazio politikoaren ondoriozko indarkeriagatik giza eskubideak urratu izanaren biktima nor den. Era berean, biktimatzat hartu dituztenei aurreko artikuluetan aipatzen diren eskubideak aitortuko dizkie batzorde horrek. 15. artikulua.- Balorazio Batzordearen osaera Batzordea kideok osatuko dute: a) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Administrazio Publiko saileko Giza Eskubideen zuzendariak, edo pertsona horrek eskuordetutakoak; batzordeko buru izango da. b) Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak izendatutako bi pertsonak, aipagai dugun arloan adituak direnak. c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Herrizaingo Sailari atxikia dagoen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako kide batek, zuzendariak proposatua.
  • 5. d) Aipagai dugun gaian adituak diren bi pertsonak, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin eta autonomia-erkidegoan ordezkaritza handiena duten erakunde sozialekin hitz egin ondoren izendatuak. e) Gizarte zibilaren ordezkari gisa izendatutako pertsona batek; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak aukeratuko du, behar bezala. 16. artikulua.- Batzordearen barne-funtzionamendua Ebaluazio Batzordea giza eskubideen eskumenak dituen zuzendaritzari atxikirik egongo da, eta barne-funtzionamendua modurik errazenean eramango da aurrera, kide anitzeko organo bati dagokion moduan, eta betiere bete beharreko administrazio-prozedura beteta. 17. artikulua.- Batzordearen finantziazioa Batzordeak jarduteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzako giza baliabideak eta baliabide materialak erabiliko dira. 18. artikulua.- Prozedura Batzordeak bere helburuak betetzeko orduan, lankidetza- eta eraginkortasun-printzipioak jarraituko ditu. Lankidetza-printzipioaren arabera, dekretu honetan deskribatzen den kalifikazioa eta aitortza eskatzen duten biktimei beharrezko laguntza eskainiko die Batzordeak, jakin nahi dutena argitu ahal izateko modua izan dezaten. Eraginkortasun handienaz aritzea eskatzen duen printzipioaren arabera, Batzordeak saihestu egingo ditu biktimek jasandako eskubideen urratzeak argitzea eta erdietsi nahi diren aitorpenak lortzea luzatu, korapilatu edo zailtzea eragin dezaketen izapide guztiak. 19. artikulua.- Kalifikazio-prozesua aurrera eramatea eta eskubideak aitortzeko jarraibide zehatzak Aurreko artikuluetan deskribatzen diren giza eskubideen urratzeen biktima direla uste dutenek eskaera aurkeztu beharko dute Justizia eta Administrazio Publiko Saileko erregistroan, Giza Eskubideen Zuzendaritzari zuzendua. Eskaera horrekin batera, dekretu honen eranskinean ezinbestekotzat jotako agiriak ere jaso beharko dira. Ebaluazio Batzordeari agiriak aurkeztu ostean, batzorde horretako kide guztiek edo batzuek elkarrizketa bat izango dute, banan-banan, eskaera egin duten pertsonekin.
  • 6. Elkarrizketaren helburua Balorazio Batzordearen eta biktimen artean behar besteko lankidetza izatea da, eta ikustea ea nahikoa den aurkeztu den informazioa edo beharrezkoa ote den eskatzaileek egindako gertakarien kontakizuna zabalagoa izatea edo gehiago zehaztea, nahiz aurkeztu den dokumentazioa beste edozein bidetatik areagotzea. 20. artikulua.- Elkarrizketa nola egin Biktimengandik edo senitartekoengandik gertuago egotea errazteko, elkarrizketa Balorazio Batzordeak erabakitako lekuetako edozeinetan izango da. Eskarigileek Batzordearekin elkarrizketa noiz izan internet edo telefono bidez zehaztuko dute. Konfiantzazko nahi duten pertsonarekin joango dira eskarigileak elkarrizketara. Elkarrizketa aurrera eramaterakoan, Batzordeak kontuan izango du helburua eskarigileen eta Batzordearen arteko komunikazioa erraztea dela, prozedurak bete beharreko lankidetza- eta eraginkortasun-printzipioa dela-eta. 21. artikulua.- Beste ikerketa batzuk Justizia eta Administrazio Publiko Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Batzordeak hala eskatzen badio, edozein erakunde publikotara jo ahal izango du, horietan biktimek aipatutako gertakariak argitzeko dokumentazio garrantzitsua egin daitekeela uste baldin badu: Barne Ministerioa, Espetxeen Zuzendaritza Nagusia, epaitegi eta auzitegiak, Osasun Ministerioa, osasun-zentroak, unibertsitateak, hemerotekak, telebista publikoen agiritegiak, e.a. 22. artikulua.- Eskubideak aitortzen dituen ebazpena eta kalifikazioa Batzordeak uste duenean biktimak aipatzen dituen gertakariak egiaztatuta uzten dituen dokumentazioa ahalik eta osatuena dela, ebazpen bat emango du, eta ebazpen horretan giza eskubideak urratu dizkioten biktimatzat aitortuko du dena delako pertsona, eta, ondorioz, dagozkion eskubideak onartuko dizkio. Ebazpenean, gertatu zenaren deskripzio argia jasoko da, eta hori guztia biktimari zor zaion erreparaziotzat hartuko da; izan ere, benetan zer gertatu zen jakiteko eskubidea du. Zer gertatu zen idaztean, biktima-eragile gisa ageri direnen errugabetasun-presuntzioaren eskubidea, defentsa-eskubidea eta ohorea babestuko dira. Ebazpen horren aurka administrazio-prozeduran jasota dauden errekurtsoak aurkezteko aukera egongo da. 23. artikulua.- Indarraldia Dekretu hau argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.