Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.
XEDAPEN OROKORRAKOinarrizko Hezkuntzako eredu bat ezartzen du dekretu honek, pertsonen gaitasunak osorikgaratzeko printzip...
ORDUTEGIALehen hezkuntza:Hezkuntza-etapa zenbait arloetan banatzen da eta ordutegia hauetara moldatzen da.Ordutegia ikaste...
Lehen hezkuntzako Matematikak hainbat ezaugarri ditu:        Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa b...
GORPUTZ-HEZKUNTZAGaur egungo gizarteak garrantzi handia ematen dio bizitza osasuntsu bat eramateari, etajarduera fisikoa e...
ARTE-HEZKUNTZAMusika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan.Arte Hezkuntza...
erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezkokomunikazioan.3. Arte-adierazpenen tekn...
aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatakopertsonekin trukea izateak.       ...
Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila,        animaliak zaintzea eta errespetatze...
didaktika-sintesia
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

didaktika-sintesia

247 visualizaciones

Publicado el

  • Inicia sesión para ver los comentarios

  • Sé el primero en recomendar esto

didaktika-sintesia

  1. 1. XEDAPEN OROKORRAKOinarrizko Hezkuntzako eredu bat ezartzen du dekretu honek, pertsonen gaitasunak osorikgaratzeko printzipio orokorrak aintzat hartuta, eta kontuan izanda zer oinarrizko gaitasun izanbehar dituzten pertsonek, norberaren errealizazio eta garapena lortzeko, herritar aktiboakizateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko.Herritar bakoitzaren talentuarekin bat, gara ditzakeen sinesmen, prestakuntzak, jatorria etabaliabide ekonomiak hartzen dira kontuan.Xedapen Orokor hauek Euskal Autonomia erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatzen dira.Hauek dira gaitasun orokorrak: a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. b) Ikasten ikasteko gaitasuna c) Matematikarako gaitasuna d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunaLehen Hezkuntzako ikastetxeetan ondorengo gaiak landuko dira: -Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera -Arte Hezkuntza -Gorputz Hezkuntza -Gaztelania eta Literatura -Euskara eta Literatura -Atzerriko Hizkuntza -Matematika Ordutegiari dagokionez, 875 ordu emango dira Lehen Hezkuntzan. Ikasgelak, 25 ikaslekosatuko dituzte. Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua etaorokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenarierreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.
  2. 2. ORDUTEGIALehen hezkuntza:Hezkuntza-etapa zenbait arloetan banatzen da eta ordutegia hauetara moldatzen da.Ordutegia ikastetxeek egokituko dute, baina hezkuntza-etapako ordutegia errespetatuko da,baita helburuak bete ere.Hezkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke, esatebaterako hizkuntza egiturak. Euskara, gaztelania edo atzerriko hizkuntza ez badira hizkuntzahori, bermatu egingo da ikasleek euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaz emandakoirakaspenak jasotzen dituztela, gutxieneko ordu kopuru batez.Guztira asteak 150 ordukoak izango dira.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:Honako ikasgai hauek ematen dira: Gizartze-zientziak, Geografia eta historia, Gaztelania etaLiteratura, Euskara eta Literatura, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Natur Zientziak. Asteanhiru orduz izango dute tutoretza.Lehen hezkuntzan bezala, hezkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak baterairakats daitezke, esate baterako hizkuntza egiturak. Euskara, gaztelania edo atzerriko hizkuntzaez badira hizkuntza hori, bermatu egingo da ikasleek euskaraz, gaztelaniaz edo atzerrikohizkuntzaz emandako irakaspenak jasotzen dituztela, gutxieneko ordu kopuru batez.GAITASUNAKMATEMATIKA Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baitaziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Matematika unibertsala da:lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu. Matematika bizirik dagoen zientzia batda. Matematika erabilgarria da, eguneroko bizitzako arazoak hautemateko, interpretatzeko etahoriei irtenbidea emateko balio baitigu. Matematika ereduen eta harremanen zientzia da.Eredu horiek ulertzea eta baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea.Problemak ebaztea oso garrantzitsua da matematikan aurrera egiteko, eta horiek ulertzekozein ikasteko.
  3. 3. Lehen hezkuntzako Matematikak hainbat ezaugarri ditu: Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia pertsonalak erabiltzea nagusitzen da “akademikoagoak” diren beste estrategien aldean. Ikasleen esperientziak erabiltzea. Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea. Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea. Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea. Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta, zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea. Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak, arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko. Honekin lotuta, ikasgaia 6 eduki multzo desberdinetan banatzen da: 1. Zenbakiak eta eragiketak. 2. Neurketa: magnitudeak kalkulatzea eta estimatzea. 3. Geometria. 4. Informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea. 5. Problemak ebaztea. 6. Eduki komunak.Lehen Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da Matematika irakastearenhelburua: 1. Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea; hainbat estrategia erabiliz. 2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta gertaeren mezuak eta informazioak ulertzeko. 3. Natura eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea. 4. Kalkuluak eta estimazioak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren araberako prozedura erabiliz, eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko eta balioesteko emaitzak sistematikoki berrikusiz. 5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika- hizkuntzaren elementuak erabilita, arrazoitzea eta argudioak ematea, 6. Informazio eta komunikazio-teknologiak zuzen erabiltzea. 7. Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea, matematika erabiliz gozatzea eta matematikarekin dihardutenen moduak eta jarrerak balioestea. 8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historikoan izan duen eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartuta.
  4. 4. GORPUTZ-HEZKUNTZAGaur egungo gizarteak garrantzi handia ematen dio bizitza osasuntsu bat eramateari, etajarduera fisikoa ezinbestekoa da. Horregatik, gorputz-hezkuntza norberaren ongizatea lortzeraeta bizitza osasuntsu bat sustatzera dago bideratuta, eta horretarako mugimenen jarduerakerabiltzen dira, zeintzuk pedagogiatzat hartzen diren.Hainbat motatako gaitasunak garatzen dira, hala nola, ikasleen adimen motorra,komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazteko eta kontrolatzekoahalmena eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasuna.Gorputz-hezkuntzak igortzen dituenen artean zenbait balore ditugu, esate baterakoberdintasuna, eta hauek guztiak bizitzan zehar aplikatzea espero da.4 eduki multzotan banatzen da: 1. Norberaren ezagutza eta kontrola 2. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa 3. Jarduera fisikoa eta osasuna 4. Mugimen kulturala: Aisialdia eta denbora libreko hezkuntzaGorputz-hezkuntzak oinarrizko gaitasunak bereganatzen laguntzen du: 1. Zientzia-teknologia eta osasun kulturaren gaitasuna 2. Matematikarako gaitasuna 3. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna 4. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna 5. Giza eta arte-kulturako gaitasunak 6. Norberaren autonomia eta ekimenaHauek dira gorputz-hezkuntzaren helburuak: 1. Norberaren gorputzaren hautemate eta mugimenduen aukerak aztertzea eta gauzatzea. 2. Egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea 3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea 4. Eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea eta aplikatzea 5. Gorputzaren eta mugimenduaren bidez gauzak aurkitzea eta adieraztea 6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide estrategikoak eskuratzeko 7. Kultura ezberdinetako tradizio ludikoak eta fisikoak errespetatzea 8. Jarduera fisiko ezberdinen ezagutza izatea.
  5. 5. ARTE-HEZKUNTZAMusika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan.Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena,irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoarengarapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozkoadimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia honakoa da: Kultura-ondare tradizionalaren etagaraikidearen musika eta ikusizko arteak, eta ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena,ez bakarrik ekoizpen artistikoa. Alor honetan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da: 1. Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio eta narrazio-erabileren edukiak. 2. Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta arauei buruzko edukiak. 3. Artearen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren sorkuntza-prozedurak eta – teknikak aztertzen dituzten edukiak. 4. Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak. 5. Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika-sorkuntzen edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta. Honekin lotuta, hainbat eduki multzotan banatzen da ikasgaia, beraz: 1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa. 4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.Etapa honetan, gaitasun hauek lortzea izango da Arte Hezkuntzako irakaskuntzaren helburua:1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak,sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerakulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzenduten elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea.2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea.Teknologiek eskaintzen dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta haien erantzunak egiten
  6. 6. erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezkokomunikazioan.3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizkokulturako eta musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko eta lan horiez gehiagogozatzeko, eta erreferente estetiko berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, arte-hizkuntzaren eremua zabaltzea.4. Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak eta norberaren eta besterenideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezkoprozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko.5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean emaitza jakin batzuk lortzeko eginbeharreko prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko, eta horrek guztiak eskatzendituen erronken jakinaren gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero, jarreraeraikitzailez konpontzea.6. Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak etaerabilerak ezagutzea, eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea, produktu horiekhainbat garai eta kulturatan izan dezaketen eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberarenkultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko.7. Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiareneta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren etaekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiarenbalioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira.8. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea etaekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzekoeta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko.9. Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta norberaren etataldearen hazkunderako egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua sendotzeko etaideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko.10. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenakezagutzea eta balioestea eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko egindako lana
  7. 7. aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatakopertsonekin trukea izateak. Haurraren garapena ikusiz, ebaluazio irizpideak aipatzen ditu eduki-multzoka etazikloka.HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZAUNECOk duen programan, lau oinarri finkatzen dira: ezagutzen ikastea, egiten ikastea,elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea. Europako Batzordeak eta Europako Erkidegokobeste erakunde batzuek, zenbait gaitasun proposatu dituzte. Hauek lau oinarriak zabaltzendituzte eta gaitasun horiek kontuan hartuz, beste curriculum bat proposatzen da.Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza bateko oinarrizko eremua proposatzendu eta curriculum honek kontuan hartzen du hori. Giza eskubideek diote, komunitate guztietaneta gizartean betetzea dela perTsona guztiek lortu behar duguna.Ikastetxea eta ikasleak antolatzeko momentuan, giza eskubideak hartuko dira kontuan.Gurasoei ere garrantzia handia emango zaie hitz egiteko momentuan.Herritartasunak eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzak honako gaitasun hauek lortu nahi ditu: Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea, haien pribatutasun- espazioa eta gainerakoekiko desberdintasunak errespetatzea. Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, eta, hori egiteko, kulturen arteko komunikaziorako trebetasunak eta trebetasun sozialak eskuratzea. Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, eta gatazka lantzeko elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea Inguruko erreferentzia-taldeetan (familia, eskola, auzoa, herria) lankidetzazko eta erantzukizunezko jarreraz laguntzea. Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duela aitortzea. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta balioestea, eta horien oinarri diren balioak ezagutzea. Komunitate bateko kide sentitzea. Bidegabekeria eta bereizkeria egoerak antzematea eta aztertzea. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea.
  8. 8. Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila, animaliak zaintzea eta errespetatzea ere barne dela, zaintzeko eta errespetatzeko jarrera arduratsuak indartzea.NATURA, GIZARTEA ETA KULTURA INGURUMENAREN EZAGUERA Inguruneak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa izateaz gain,gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du. Honek izaeradinamikoa, aldakorra eta burutugabea du. Honek guztiak hurbileko harremanei dagozkien emozioak eta sentimenduak ezagutzeaeragiten du, eta lagundu egiten du gizarte-errealitatea ulertzeko.HIZKUNTZAKHizkuntza funtsezko alderdia da giza garapenerako, eta gainera, funtzio bikoitza du:norbanakoaren garapena eta gizarte-garapena. Lotura zuzena du pertsonaren bizitzaafektiboarekin eta kognitiboarekin, eta gainera, sentimenduen erregulatzaile eta ikaskuntzaororen bitarteko nagusi da. Hori dela eta, hizkuntza bat ondo jakiteak tresna egokiak izateaadierazten du norbanakoaren barnera hobeto hurbiltzeko, gainerakoekin harremanetanjartzeko, elkarbizitza arautzeko, besteekin lankidetzan aritzeko eta baita modu kritikoan etaautonomoan ikasteko ere. Komunikazioaren printzipioa, estrategia eta arauak; testuen forma konbentzionalak;testuaren atalen kohesioa, koherentzia eta zuzentasuna; zentzuzko esaldiak osatzeko araulexiko sintaktikoak eta arau ortografikoak lantzen dira. EAEn, bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikaziogaitasuna lortzea da helburu nagusia. Helburu komun batzuk agertzen dira curriculumean eta gero mailaka banatzen da.Maila bakoitzean edukiak eta ebaluazio irizpideak aipatzen dira, bost eduki nagusi agertzendira eta maila bakoitzean eduki horietan zertan sakondu behar den zehazki aipatzen da. Hauekdira edukiak: Ahozko komunikazioa, komunikazio idatzia, literatura-hezkuntza, hizkuntzariburuzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala.

×