Se ha denunciado esta presentación.
Se está descargando tu SlideShare. ×

Euskadiko 2023ko aurreikuspen ekonomikoak

Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Cargando en…3
×

Eche un vistazo a continuación

1 de 27 Anuncio

Más Contenido Relacionado

Más de LABORAL Kutxa (20)

Anuncio

Euskadiko 2023ko aurreikuspen ekonomikoak

  1. 1. Ikerketa Departamentua Departamento de Estudios Bilbo, 2023ko urtarrila Bilbao, enero de 2023 Hizlariak/ponentes: Ibon Urgoiti Negozio Garapeneko zuzendaria Director de Desarrollo de Negocio Joseba Madariaga Ikerketa Zuzendaria Director de Estudios PERSPECTIVAS ECONÓMICAS 2023 2023RAKO AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
  2. 2. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak 1. Herrialde garatuak 2. Espainia 3. EAE 4. Aurreikuspenak AURKI- BIDEA
  3. 3. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak 1. Herrialde garatuak
  4. 4. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Hazkundea • Irudian, azken biurtekoko BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke. • 2021ean, pandemiaren ondoriozko murrizketek (konfinamenduak eta zerbitzu-sektoreko mugek) baldintzatu zituzten zifrak. • 2022an, berriz, handiak izan dira urtearen lehen erdiko hazkunde-tasak. • Hirugarren hiruhilekoko datuek nolabaiteko moteltzea erakusten dute. 1. Herrialde garatuak Iturria: Eurostat, Fred
  5. 5. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Hazkundea • Irudian, manufaktura-sektoreko PMIak 2022an zehar izandako bilakaera ikus daiteke. • Urtearen lehen erdian, adierazleak 50etik gorako balioak izan ditu, hedapen-eremuan dago, beraz. • Uztailetik aurrera, balioak 50etik behera erori dira Europan, eta uzkurtze-eremuan sartu dira. • Azaroko datuek uzkurtzea erakusten dute aztertutako eremu guztietan. 1. Herrialde garatuak Iturria: Eurostat, Fred
  6. 6. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Hazkundea • Irudian, zerbitzu-sektoreko PMIak 2022an izandako bilakaera ikus daiteke. • Urtearen lehen erdian, adierazleak 50etik gorako balioak izan ditu, hedapen-eremuan dago, beraz. • Uztailetik aurrera, Frantziak eta euroguneak hedapen-eremuan eusten diete balioei. • Azaroko datuek uzkurtzea erakusten dute aztertutako eremu guztietan. 1. Herrialde garatuak Iturria: Eurostat, Fred
  7. 7. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Prezioak • Irudian, KPIak 2022an izandako hazkunde-tasak ikus daitezke. • Tasek nabarmen egin dute gora. • Frantzian, % 6 inguruan egonkortu da. • AEBn, beheraka hasi zen uztailetik aurrera. • Eurogunean eta Alemanian, goia jotzen hasi direla ematen du. 1. Herrialde garatuak Iturria: Eurostat, Fred
  8. 8. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Banku zentralen interes-tasak • Irudian, FEDek eta EBZk inflazioaren gorakadari emandako erantzuna ikus daiteke. • Nahiz eta 2022a inflazio-tasa handiekin hasi (ikusi aurreko gardenkia), luze jo zuen banku zentralek erreakzionatu arte. • Gerrak erabat aldarazi zuen inflazio-aurreikuspena: iragankorra izango zela zirudien hasieran, baina uste baino iraunkorragoa da. • Zifra gorriek 2023ko lehen hiruhilekorako interes- tasen aurreikuspenak adierazten dituzte. Iturria: Eurostat, Fred 1. Herrialde garatuak
  9. 9. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Lan-merkatua • Irudian, langabezia-tasak AEBn eta eurogunean izandako bilakaera ikus daiteke. • 2020ko zifrek argi islatzen dute pandemiaren tarte gogorrean aplikatutako politikak. • Datu garrantzitsua da egungo tasak pandemiaren aurreko (2019ko) balioen azpitik egotea. • Eurogunean, egungo tasa serie historikoko txikiena da. Iturria: Eurostat, Fred 1. Herrialde garatuak
  10. 10. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak 2. Espainia
  11. 11. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Hazkundea • Irudian, 2022ko hirugarren hiruhilekoari buruzko informazioa ikus daiteke, hainbat ikuspuntutatik. • Pandemiaren aurreko datuekin alderatuta, hau ikus daiteke: BPGd-a 2019ko 4. hiruhilekoko balioaren % 1,4 azpitik dago oraindik. Gainera, grafikoan ageri denez, pandemiaren aurreko balioen azpitik daude bai kontsumoa, bai inbertsioa —eskariaren aldetik— eta bai aztertutako sektoreak. • Hirugarren hiruhilekoan dezelerazio nabarmena ikus daiteke, % 0,1eko hazkunde-tasarekin. 2. Espainia Iturria: EIN
  12. 12. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Prezioak • Irudian, prezioen urteko hazkunde-tasen bilakaera ikus daiteke. • Indize orokorraren zifrek erakusten dutenez, tasak beheraka hasi dira, uztailean goia jo eta gero —% 10,7—. • Energiaren eraginari zor zaio hori. • Elikagaien taldeak egiten dio ekarpenik handiena inflazioari; hala, azaroko inflazioaren 6,7 puntuetatik 3,5 elikagaiei dagozkie. Iturria: EIN 2. Espainia
  13. 13. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Kontsumoa - Deflatorea • 2020tik aurrerako kontsumo-zifra gordinak aintzat hartzen baditugu —termino nominaletan eta errealetan eta urtetik urtera— ikus daiteke inflazioa 2021eko irailetik aurrera hasi zela nabarmena izaten. • Kontsumo-serieak bereizi egiten dira termino errealetan eta nominaletan, eta kontsumo-prezioak % 8,3 hazi ziren —urtetik urtera—2022ko hirugarren hiruhilekoan. • 2022ko hirugarren hiruhilekoko kontsumoa eta 2019ko hiruhileko bera —pandemiaren aurrekoa— alderatuta, hauxe ikus daiteke: kontsumo nominala % 8,7 handiagoa da, eta kontsumo erreala % 1,6 txikiagoa; beraz, prezioak % 10,4 igo dira. Iturria: EIN 2. Espainia
  14. 14. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Kontsumorako eta etxebizitzarako interes-tasak • Irudian, kontsumorako eta etxebizitzarako kredituen interes-tasek eragiketa berrietan izandako eboluzioa ikus daiteke. • Agerikoa da diru-politikaren norabide-aldaketak urtean finantzaketaren kostuan izandako eragina. • Gainera, Euriborraren igoeraren ondorioz, interes-tasen berrikuspenak presio handiagoa eragin du etxeetan. 2. Espainia Iturria: Espainiako Bankua
  15. 15. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Familien egoera • Irudian, familien errentaren eta kontsumoaren hazkunde- tasaren bilakaera ikus daiteke. Barra bertikalek aurrezki- tasa adierazten dute. • Agerikoa da errenta- eta kontsumo-tasen koordinazioa. Hala ere, 2020-2021 aldian, errentak % 4,9 egin zuen behera, eta kontsumoak % 12, ezinezkoa izan baitzen normaltasunez kontsumitzea ezarritako murrizketen ondorioz. • Aurrezki-poltsa bat sortu zen biurtekoan. Aurrezki-tasak 2000. urteaz geroztik izandako altuenak dira. Iturria: EIN 2. Espainia
  16. 16. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Lan-merkatua • Irudian, jarduera-, enplegu- eta langabezia-tasek 2019tik izandako bilakaera ikus daiteke. • Gorakada sumatzen da jarduera- eta enplegu- tasetan (biztanle aktiboen eta landunen kopuruak gehiago hazi dira lan egiteko adinean dauden biztanleenak baino). • Langabezia-tasa txikiagoa da pandemiaren aurrekoa (2019koa) baino. 2. Espainia Iturria: EIN
  17. 17. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak 3. EAE
  18. 18. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Hazkundea • Hazkundea moteldu egin da 2022ko hirugarren hiruhilekoan: % 0,1ekoa izan da epealdian eta % 3,8koa urte osoan. Ondorioz, pandemiaren aurrean baino % 0,7 txikiagoa da euskal ekonomiaren errenta. • Industria-sektoreak bilakaera negatiboa izan du, % 3,1 jaitsi baita haren balio erantsi gordina (% 3,4 manufaktura-sektorean). • Eraikuntza- eta zerbitzu-sektoreek, ordea, % 1eko eta % 1,1eko hazkunde positiboa izan dute, hurrenez hurren. 3. EAE Iturria: Eustat
  19. 19. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Hazkundea • Eskariaren aldetik, kontsumoak % 0,7 egin du atzera hirugarren hiruhilekoan. • Inbertsioak ere behera egin du hiruhilekoan: % 3,3, hain zuzen. • Kanpoko sektoreak ekarpen positiboa izan du hazkundean, esportazioen gehikuntza inportazioena baino handiagoa izan baita. Iturria: Eustat 3. EAE
  20. 20. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Enplegua • Azpimarratzekoa da lan-merkatuaren sendotasuna, beste eremu geografiko batzuetan gertatzen den bezala. • Afiliatuen kopurua serieak historian izandako handiena da. • Hirugarren hiruhilekoan, afiliatuen hazkunde-tasan dezelerazioa izan da, zerbitzu sektorearen hazkunde-tasa moteldu egin baita. • Langabezia-tasa % 8,3koa da 2022ko hirugarren hiruhilekoan, BAIaren arabera. Iturria: Gizarte Segurantza 3. EAE
  21. 21. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak 4. Aurreikuspenak
  22. 22. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Nazioartekoa • Irudian, 2022rako eta 2023rako esperotako BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022ko abenduko aurreikuspenak). • Moteltze nabarmena antzematen da Europan, AEBn eta Erresuma Batuan. • Eurogunerako batezbestekoa –% 0,1ekoa da. • Aurreikuspen txarrak dituzte Alemaniak (–% 0,7) eta Frantziak (% 0,1), gure ekonomiaren bazkide komertzial nagusiek. 4. Aurreikuspenak Iturria: Analisten batezbestekoa
  23. 23. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Nazioartekoa • Irudian, 2022rako eta 2023rako esperotako KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022ko abenduko aurreikuspenak). • Agerikoa da 2022rako aurreikusitako batez besteko tasen maila handia. • Dena dela, 2023ko batezbestekoa ere handia da, eta AEBren eta eurogunearen arteko aldeak garbi erakusten du arazoa iraunkorra dela Europan. • Zalantza hauxe da: banku zentralek zenbat igoko dituzten interes-tasak? Iturria: Analisten batezbestekoa 4. Aurreikuspenak
  24. 24. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak Espainia • Irudian, zenbait analistak 2022rako eta 2023rako esperotako BPGd-aren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022ko abenduko aurreikuspenak). • 2022rako batez bestekoa % 4,5ekoa da, eta 2023rakoa % 0,8ra jaisten da. Iturria: Analisten batezbestekoa 4. Aurreikuspenak
  25. 25. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak • Irudian, zenbait analistak 2022rako eta 2023rako esperotako KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke (2022koabenduko aurreikuspenak). • 2022rako batez bestekoa % 8,6koa da, eta 2023rakoa % 4,4ra jaisten da. Iturria: Analisten batezbestekoa Espainia 4. Aurreikuspenak
  26. 26. 2023rako aurreikuspen ekonomikoak EAE – Nafarroa - Espainia • 2022ko itxierak goranzko zuzenketa bat erakusten du aurreko udan egin genituen aurreikuspenen aldean. • 2023rako datuek moteltze nabarmena ageri dute, deskribatutako egoerarekin bat. • Ziurgabetasuna. Iturria: LABORAL Kutxa (2022ko abendua) 4. Aurreikuspenak
  27. 27. Eskerrik asko | Muchas gracias

×