Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)

15.513 visualizaciones

Publicado el

1936ko matxinada militarraren porrota. Gerra Zibila ulertzeko kausak eta 1936tik 1939ra bitarteko bilakaera militarra eta sozio-politikoa . Gerra Zibilaren ondorioak.

Publicado en: Educación
  • Inicia sesión para ver los comentarios

ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)

  1. 1. GERRA ZIBILA (1936-39) GERRA ZIBILA (1936-39)(1936-39) (1936-39) EGILEA: Mentxu Gandarias Ipiña
  2. 2. Espainiako II.Errepublika (1931-1939) •1936ko otsailerako hauteskundeetarako deialdia egin zen. •Hauteskunde legeak koalizioak egitea onartzen zuen •Bi bloke nagusitu ziren. Polarizazioa oso nabarmena zen bizitza politikoan • Eskuina: Bloke Nazionala •Ezkerra: Fronte Popularra CEDA Alderdi Komunista
  3. 3. Espainiako II.Errepublika (1931-1939) Alderdi ezberdinetako buruzagi nagusiak
  4. 4. •Fronte Popularrak (errepublikarrak+sozialistak+komunistak) gehiengoa lortu zuen Espainiako II.Errepublika (1931-1939)
  5. 5. Hauteskunde-emaitzak 1931 eta 1936 artean Espainiako II.Errepublika (1931-1939)
  6. 6. •Manuel Azañak gobernua osatu zuen sozialista eta komunistarik gabe, errepublikarrekin. •Kongresuak Alcalá Zamorak konstituzioak emandako ahalmenak (6 urteko agintaldian gorteak bitan desegiteko eskubidea) gainditu zituelakoan, presidentziatik baztertu eta Manuel Azaña presidente hautatu zuen. Espainiako II.Errepublika (1931-1939) •Gobernu burua Santiago Casares Quiroga izan zen. •Azañak Largo Caballero nahiago zuen baina honek ezetza eman zion kargua onartzeak alderdi sozialistaren banaketa sor baitzezakeen.
  7. 7. Espainiako II.Errepublika (1931-1939) •Eskuinak estatu-kolpea prestatzen zegoela entzuten zen etengabe. Errepublikak Mola jenerala Iruñera bidali zuen nolabait Madriletik urruntzeko (akats handia). •Ordena publikoan arazo ugari zeuden (elizen kontrako erasoak, grebak, sozialista eta anarkisten arteko enfrentamenduak, Goardia Zibilaren kontrakoak,…) . •Iraultzatik oso gertuko egoera sortu zen . •Tentsioa eta indarkeriaren erabilpena gorantza zihoazen Mola jenerala Iruñera bidali zuen nolabait Madriletik urruntzeko (akats handia). •Franco eta Goded jeneralek Kanariar eta Balear uharteetan lasai jardun zuten azpilanean. “Casus Belli”: • Erasorako Guardiako Castillo tenientea (sozialista eta UMRAko kidea) hil zuten falangista batzuek. Mendeku gisa José Calvo Sotelo eskuin parlamentarioko buruzagia erahil zuten Castilloren kideek. •1936ko uztailean altxamentu militarra hasi zen
  8. 8. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN KAUSAK BARNE-ERAGILEAK NAZIOARTEKO ERAGILEAK
  9. 9. BARNE-ERAGILEAK • Espainiako egoera sozio-ekonomikoa: − Nekazaritza tradizionalean oinarrituriko ekonomia. Lurjabetzaren desoreka − Biurteko erreformistan egoera aldatzeko buruturiko legedia eta burgesiaren/nekazari pobreen haserraldia. − Industriaren prozesu berantiarra eta lehia eza. − 1929ko krisi ekonomikoaren ondorioak: Esportazioen galera. Langabeziaren gorakada. Etorkinen itzulera. Gizarteko diferentziak handitzea − Langileen iraultza eskakizuna eta gobernuari sindikatu erradikalek egindako etengabeko presioa. Gerra Zibila (1936-1939) etengabeko presioa. • Politika laikoa eta gizartean zabalduriko antiklerikalismoa. Elizarekiko harreman korapilatsuak eta tentsioz beterikoak. • Nazionalismoen aldarrikapenak, eskualde autonomikoak sortzeko eskubidea eta horren kontrako jarrera Ejertzitoan eta sektore eskuindarrean. • ArmadakEspainiako politikan era zuzenean esku hartzeko tradizioa. • 1934ko Urriko Iraultzaren osteko polarizazio politikoa. • Alderdi politiko/sindikalisten jarrera erradikalak ( • Kale mailako desordenak eta indarkeriaren gorakada.
  10. 10. NAZIOARTEKO ERAGILEAK • 1929ko krisiaren ondorio sozio-ekonomikoak: − Langabeziaren gorakada − Erdi mailako klasearen desagerpena − Etsipena eta estatuaren babes eza • 1929ko krisiaren ondorio politikoak: − Gobernuen ezintasunak herritarren haserraldia eta mesfidantza eragin zuen. − Demokraziaren, alderdi tradizionalen eta Gerra Zibila (1936-1939) − Demokraziaren, alderdi tradizionalen eta sistema parlamentarioaren kontrako argudioak areagotu ziren. − Muturreko erantzunen gorakada: Eskuinean: faxistak eta naziak (Italian eta Alemanian) Ezkerrean: komunistak (SESB, III.Internat) − Europak komunismoaren hedapenari zion beldurra. − Frantziako Fronte Popularraren eredua eta horren garaipena
  11. 11. Gerra Zibila (1936-1939) •Interbentzionismo militarraren tradizio luzea bizitza politikoan. •Enfrentamendua Ejertzitoan: •UME (Unión Militar Española). Karreradun ofizialak, Azañaren erreforma militarren kontrakoak. Mola, Goded, Franco, Galarza, … •UMRA (Unión Militar Republicana Antifascista). Nuñez de Prado, Asensio Torrado, Pérez Parrás. AZPIJOKO MILITARRA Asensio Torrado, Pérez Parrás. • Martxoan: ofizialen bilera Molaren zuzendaritzapean. •Altxamenduaren aldeko laguntza zibila: •CEDA alderdiko erradikalenak •Falangistak •Bloke Nazionala (karlistak eta alfontsotarrak)
  12. 12. Gerra Zibila (1936-1939) AZPIJOKO MILITARRA Franco Kanarietako goarnizioko kideekin, altxamendua hasi baino aste batzuk lehenago Emilio Mola Vidal
  13. 13. Gerra Zibila (1936-1939) ALTXAMENDUAREN HASIERA 1936ko UZTAILAK 17 •Marokon, Errepublikaren kontrako altxamendu militarra hasi zen. •Franco Kanarietatik irten eta Marokora abiatu zen tropa afrikarren agintaritza eskuratzera Yagüe Ceutan Francoren etorreraren berri ematen
  14. 14. Gerra Zibila (1936-1939) ALTXAMENDUAREN BIDEA
  15. 15. Gerra Zibila (1936-1939) Las Palmaseko Manifestoa •Altxamenduaren izenean, Francok•Altxamenduaren izenean, Francok sinaturiko dokumentu publikoa. •Tenerifen idatzia eta Melillan argitaratua.
  16. 16. Gerra Zibila (1936-1939) Uztailaren 18ko Mundu Obrero egunkariaren orri nagusia •Gil Robles (CEDA) •Francisco Franco
  17. 17. Gerra Zibila (1936-1939) MOLA SANJURJO (VII-20) GODED Goardia Zibila eta Erasorako Goardia Generalitat-en alde Uztailak19/20, Mola Iruñarrek goratua uztailaren 18an, altxamendua penintsulara pasa zen FRANCO GODED Altxamendua Sevillan QUEIPO DE LLANO
  18. 18. Gerra Zibila (1936-1939) •Ejertzitoa zatiturik geratu zen, ofizial asko Errepublikaren alde agertu zen. 3 egun pasa ostean, alde bietako indarrak nahiko orekaturik zeuden. Gobernuak ez zuen altxamenduaren luzapena aurreikusi eta ez zuen jakin hasierako abantaila aprobetxatzen. •Casares Quiroga saiatu zen arazoa konpontzen herritarren artean armak banatu gabe baina ezintasunaren aurrean, dimititu egin zuen. Martinez Barriok altxamendua geldiarazteko egindako saiakerak porrot egin zuenez, honek ere dimititu zuen. Azkenean, uztailaren 19an, gobernu berria osatu zen José Giralen kontrolpean. IRAULTZA izan zen•Gobernu errepublikarraren arazo larriena IRAULTZA izan zen. • Altxamenduaz batera, indar politiko batzuek iraultza soziala hasi zuten. Batzar iraultzaileak probintzia guztietan sortu ziren eta gobernu zentralari ezinezko egin zitzaion egoera kontrolatzea. Zatiketa politikoak ahuldu zuen erantzun errepublikarra. •Aginte bateratua ez zen egon ekintza militarrak koordinatzeko. •Milizietan disziplina eta prestakuntza falta handiak izan ziren. •Jabetzaren kolektibizazioa sortu zen hainbat probintziatan (lursailak eta industriak).
  19. 19. Gerra Zibila (1936-1939) 1936ko uztaila ESPAINIA BI ZATITAN BANATUA
  20. 20. Gerra Zibila (1936-1939) INDARREN BANAKETA ERREPUBLIKARRAK NAZIONALAK BANAKETA GEOGRAFIKOA (gaur egungo erkidegoak eta probintziak) EKONOMIA ETA DEMOGRAFIA BALIABIDEAK ESPAINIA BARRUKO LAGUNTZAK (alderdiak, armada, ….) ATZERRIKO LAGUNTZAK PROTAGONISTA NAGUSIAK
  21. 21. Gerra Zibila (1936-1939) ERREPUBLIKARRAK NAZIONALAK BANAKETA GEOGRAFIKOA (gaur egungo erkidegoak eta probintziak) • Asturias ia osorik • Kantabria • Bizkaia eta Gipuzkoa • Katalunia • Valentzia • Murtzia • Gaztela-Mantxa • Extremadurako hegoaldea • Andaluziako zati bat • Madril • Marokoko protektoratua • Kanariar irlak eta Balearrak (Menorka ez) • Galizia • Gaztela-Leon • Aragoi zati bat • Extremadurako iparraldea • Andaluziako zati bat (Guadalquivirren ibarra) • Asturiaseko Oviedo hiria • Araba eta Nafarroa • Zonaldeak geografikoki bi zatitan banatuta • Hiri handienak EKONOMIA ETA DEMOGRAFIA BALIABIDEAK • Kataluniako lantegiak • Mediterraneoko nekazaritza modernoa • Andaluziako eta Asturiaseko meategiak • Iparraldeko burdin eta altzairugintza • Saguntoko siderometalurgia • Espainiako Bankuaren urre erreserbak • Populazio gune garrantzitsuenak (industrializatuenak) • Barnealdeko nekazal probintzia nagusiak (Gaztela-Leon) • Galiziako azienda • Leongo ikatza • Populazio gutxiko zonaldeak,(otsaileko hauteskundeetan eskuinak irabazitako probintziak, neurri handi batean).• Populazio gune garrantzitsuenak (industrializatuenak) probintziak, neurri handi batean). ESPAINIA BARRUKO LAGUNTZAK (alderdiak, armada, ….) • Alderdi sozialista eta errepublikarrak • PCE • Langile mugimendua (CNT, FAI, UGT) • Kataluniako eta euskal nazionalistak • Itsas Armada eta Aire Armada, ia osorik • Goardia Zibileko eta Armadako kide gehienak • Milizia anarkistak • Falange Española , JONS, Comunión Tradicionalista eta milizia karlistak (erreketeak), ultramonarkikoak. • CEDA, Lliga (atal bat) • Marokoko Armada, Graduazio altuko ofizialak • Eliza katolikoa • Lurjabeak, goi-burgesia ATZERRIKO LAGUNTZAK 1936an, Espainiako Gerran Parte ez Hartzeko Batzordea: europarrek gatazka militarrean parte ez hartzeko hitza hartu zuten. • Brigada Internatzionalak (mundo osoko bolondresak) • SESB (aholkularitza militarra, armamentua), Mexiko (materiala eta elikagaiak), Frantzia • Alemania (Condor Legioa-aire indarra-) eta Italia (Corpo di Truppe-lehorrekoa-). Tropak eta armamentua. • Portugal (mugen kontrola, soldaduak) PROTAGONISTA NAGUSIAK • Azaña, Casares Quiroga, Mtnez Barrio, Giral, Largo Caballero, Negrín • Rojo, Miaja, Pozas, Durruti, Líster, Mera • Gil Robles, Suñer • Sanjurjo, Mola, Franco, Queipo de Llano, Varela, Goded
  22. 22. Gerra Zibila (1936-1939) 1936ko uztaila
  23. 23. Gerra Zibila (1936-1939)
  24. 24. Gerra Zibila (1936-1939) •Armen bidez demokrazia, faxismoa eta komunismoa aurrez aurre. •Londresen, Espainiako Gerran Parte Ez Hartzeko Batzordea eratu zen gatazka 2.Mundu Gerra ezBatzordea eratu zen gatazka 2.Mundu Gerra ez bihurtzeko helburuaz. Ez zuen eraginkortasunik izan.
  25. 25. Gerra Zibila (1936-1939) DEMOKRAZIA VS FAXISMOAFAXISMOA
  26. 26. Gerra Zibila (1936-1939) Italia, Alemania eta Portugal altxatutakoen alde • unitate militarrak, baliabideak eta finantziazioa
  27. 27. Gerra Zibila (1936-1939) Nazioarteko Brigadak Fronte Popularraren alde •Bolondresez osaturiko tropak
  28. 28. Gerra Zibila (1936-1939) SESB eta Frantzia Fronte Popularraren alde •Materiala, aholkularitza militarra 1937ko Madrilgo irudia
  29. 29. Gerra Zibila (1936-1939) 1936ko uztaila-iraila. Gerraren hasiera •Zutabe militarrak alde bietan. Alderdi eta sindikatuen arabera antolaturik. •Hegoaldetik abiatu Extremadurarantz. Zona nazional biak elkartzeko ahalegina. •Madril hartzea altxatutakoen helburu nagusia •Errepublikak hiriburuaren defentsa prestatzen du •Gobernu errepublikarra Valentziara doa. •Yagüe komandantea •Badajozeko fusilamendu masiboak: gerraren errepresio basatia •Gobernu errepublikarra Valentziara doa.
  30. 30. Gerra Zibila (1936-1939) •Madrilen, herritarren miliziak sortu ziren hiriaren defentsarako •Jeneralak: Miaja eta Rojo •Hiriburuak setioa gainditu zuen (espero ez zenean). Dolores Ibarruri “Pasionaria” komunistaren leloa ospetsu bihurtu zen. •Nazioarteko Brigadek parte hartu zuten horretan. Vicente Rojo
  31. 31. Gerra Zibila (1936-1939) •Madrilen erresistentziaren aurrean, eta aurrez aurreko erasoa baztertuta, Franco hiria inguratzea saiatu zen. •A Coruñako errepidea moztea: porrota •Jarama eta Guadalajarako batailak: porrota •Hiru erasoaldiak gelditu zituzten errepublikarrek •Egoeraren aurrean, Franco (Vigón jeneralak aholkaturik) Iparraldean tropak kontzentratzea erabaki zuen. Brihuega, Guadalajarako batailan,1937. Guadalajarako bataila, 1937
  32. 32. Gerra Zibila (1936-1939) •Atzerriko laguntzaren bila: Italia, Alemania, SESB,… •Armada berrien eraketa: •Alde frankistan, zuzendaritza militarra zorrotza zen eta antolaketa ordenatua zuen. •Alde errepublikarrean, ospe handiko buruzagi eta ofizialekin batera (Pozas, Llano de la Encomienda, Rojo Lluch,..) FRONTEEN EGONKORTASUNA Mola Franco Llano de la Encomienda, Rojo Lluch,..) elkarte sindikalisteetatik iritsitako buruzagi militarren garrantzia (Durruti, Líster, Mera). Líster Durruti
  33. 33. Gerra Zibila (1936-1939) FRONTEEN EGONKORTASUNA •Etsaiaren zapalkuntza eta sarraskia. •Atzealdeko exekuzioak •Errepublikaren aldean “hautakorrak” izan ziren (apaizak, ugazabak, politikariak, aristokratak): Izu Gorria •Altxatutakoen aldean, ordea, masiboak ziren, estrategia atzealdea etsairik gabe uztea zen. Izu Zuria Primo de Rivera Garcia Lorca
  34. 34. Gerra Zibila (1936-1939) •Hegazkin alemaniarrek Bizkaiko herri batzuk bonbardeatu zituzten. • Otxandio, Durango, Gernika,… •Ez ziren gune estrategikoak •Helburu zibilak •Hondamen maila oso handia 1937ko martxoa-urria. Iparraldeko Frontea •Iparraldean, eraso nazionala ekialdetik mendebalderako norabidea. 1937ko urria •Udan, Errepublikarren erasoaldiak Brunete eta Belchiten iparra libratzeko. Alferrik.
  35. 35. Gerra Zibila (1936-1939) GERNIKA (1937ko apirila)
  36. 36. Gerra Zibila (1936-1939) Guernica. Picasso
  37. 37. Gerra Zibila (1936-1939) “Bilboko Burdin Gerrikoa” •Espainiako Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzaren aginduz Bilbo inguruan eraikitako gotorleku- sistema. Lubaki, alanbrada, metrailadore, behatoki eta bidexkaz osatuta zegoen. •Plentzian hasi eta Bilbo inguratuz Muskizko San Julian ingururaino iristen zen: Bilbotik 20 bat kilometrora zegoen. •Bilboren defentsaren oinarria izan nahi zuen;•Bilboren defentsaren oinarria izan nahi zuen; baina, Francoren aldeko indarrek erraz hautsi zuten Alejandro Goikoetxearen laguntzaz. Hark Bilboko gerrikoa eta gotorlekuaren obrak zuzendu zituen euskaldunentzat baina 1937an frankisten bandora aldatu zen. Berak emandako informazio eta planoei esker frankistek, Soltxaga jeneral frankista buru zutela, Bilbo hartu ahal izan zuten 1937ko ekainean. .
  38. 38. Gerra Zibila (1936-1939) “Bilboko Burdin Gerrikoa” .
  39. 39. Gerra Zibila (1936-1939) Bilbo nazionalen esku gelditu zenean, José Antonio Agirre eta Eusko Jaurlaritzak etengabeko leku aldaketa izan zuten (Santander, Valentzia, Bartzelona). Gerra bukatutakoan, erbesterako bidea hartu zuten eusko sailburuek. Francok Bilbo erori bezain pronto (1937-06-23), Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak baliogabetu zituen gerraren aitzakia erabilita. Arabakoak, ordea, onartu zituen
  40. 40. BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEKO LEGE-DECRETUA. (1937-06-23) Euskal herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, (…). Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...). Gerra Zibila (1936-1939) Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin behar du (…) (..) honako hau XEDATZEN DUT: Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, estatuko kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan egingo da, indarrean dagoen erregimen erkidearen arabera (…). Beraz, indargabetuta geratuko da lehen adierazitako datatik aurrera ekonomia arloan Aldundiekin itundutako eta gaur egun indarrean zegoen erregimena.
  41. 41. Gerra Zibila (1936-1939) Santoñako Ituna Santoñako hitzarmena 1937ko abuztuaren 24an Espainiako Gerra Zibilaren iparraldeko frontearen galeran Guriezon, Santoñatik gertu, Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Corpo Truppe Volontarieko buruzagiek sinatutako bake-hitzarmena izan zen EAJko agintariek hitzarmena izenpetu zuten, Valentzian zegoen gobernu errepublikarrak jakin barik. Hitzarmenaren arabera, Eusko Gudarosteak errenditu eta Corpo Truppe Volontarie batailoiari armak eman behar zizkion. Italiarrek, trukean, gudariei bizitza errespetatu behar zieten, Italiako armadaren menpean gerra-preso izanik. Politikariak, funtzionarioak eta gura zuten ofizialak, berriz,gerra-preso izanik. Politikariak, funtzionarioak eta gura zuten ofizialak, berriz, itsasoz atera zitezkeen. Hitzarmena ez zen bete: Alde batetik, itsasontziak beranduegi ailegatu ziren hirira, eta bestetik frankisten Agintari Gorenak indarra kendu zien italiarrei. Gudariak berehala El Dueso presondegian sartu zituzten. Azaro inguruan, Gudarosteko 11.000 gudari gelditu ziren aske, 5.400 lan-batailoietan, 5.600 preso eta 510 heriotz-zigorrera kondenatuak.
  42. 42. Santoñako hitzarmenaren arrazoiak ez dira erabat ezagutzen: •Bizkaia galdu ondoren, eusko gudariak errenditu ziren. Gehienen iritziz, Eusko Gudarosteak ez zuen beharrik ikusten Euskal Herritik kanpo borrokan jarraitzeko. Eusko Jaurlaritzako agintari batzuek esan zuten Espainiako Gobernuak ez ziela hegazkinik bidali Bilbo defendatzeko. Espainiarrek, berriz, Indalecio Prieto orduko Defentsa Ministro eta Bilboko alkate ohiak hiria defenditzeko Gerra Zibila (1936-1939) Santoñako Ituna Prieto orduko Defentsa Ministro eta Bilboko alkate ohiak hiria defenditzeko nahibeste baliabide eman zizkiela erantzun zuten. José Luis de la Granjaren ustetan, Prietok lantegiok frankisten eskutan egon ez zitezen Ezkerraldeko industriak leherrarazteko agindua eman zuenean, agindua ez zen EAJko milizianoen gustukoa izan, eta orduan hasi omen ziren bien arteko tirabirak. Azkean, bizkaitar industrialdeak ez ziren kaltetuak izan. •Agintariek ez ezik, milizianoek ere arazoak izan zituzten haien artean. Jeltzaleak kontserbadore eta katolikoak ziren; errepublikarrak, aldiz, ezkerreko sozialistak, komunistak edo anarkistak. Nahiz eta brigada mistoak sortzeko agindua izan, ez zen hartu-eman handirik alderdi desberdinen artean
  43. 43. Gerra Zibila (1936-1939) •Bizkaiko erresistentzia gaindituta mendebalderantz abiatu ziren nazionalak. •Mola jenerala hegazkin istripu batean hil zen. •Santander oso erraz hartu zuten. •Asturiasek, geografi malkartsuaz baliatuz eta ezkertiar alderdien indarrei esker, defentsa handia sortu zuen. Gijón izan zen erortzeko azken hiria. •Konkista amaitu arren, gizon armatuen taldetxoek mendi inguruetan jarraitu zuten erregimen garailearen kontrako ekintza militarrak burutzen (makiak). •Handik aurrera, Asturiasko meatzak frankisten esku gelditu ziren. •Errepublikarrek Brunete eta Belchiten buruturiko erasoaldiek ez zuten•Errepublikarrek Brunete eta Belchiten buruturiko erasoaldiek ez zuten iparraldetik tropak urruntzeko balio izan. Iparraldeko Frontea desagertu egin zen
  44. 44. Gerra Zibila (1936-1939) •Iparraldeko Frontea erori ondoren, Francok Mediterraneorantz mugitu zituen tropak. •Francoren helburua errepublikarren indarren zatiketa geografikoa eragitea zen. •Errepublikarrek, ordea, Teruel konkistatzera abiatu ziren 1937ko neguan. 1938ko abuztua Mediterraneorako bidea 1937ko negua-1938) konkistatzera abiatu ziren 1937ko neguan. • Francoren tropek berreskuratu zuten Teruel eta Mediterraneoraino heldu ziren, lurralde errepublikarra bitan zatituta. Prietoren dimisioa gobernuan (defentsan). •Francok ez zuen gerra amaitzeko presarik izan. Juan Negrín-k ez zuen errenditu nahi izan.
  45. 45. Gerra Zibila (1936-1939) Tanke errepublikarrra Mediterraneorako bidea 1937ko negua-1938) Tanke errepublikarrra Teruel, 1938ko urtarrila. Errepublikarrek,hirian sartutakoan, arerioari harturiko banderak daramatzate.
  46. 46. Gerra Zibila (1936-1939) Ebroko bataila (1938ko uztaila-azaroa) •Valentzia mehatxupean zegoenez, errepublikarrek etsaia ezustean harrapatu nahi izan zuten, Ebron erasoaldi azkarra eginez. •Ebroko Gudua gerrako gudu luze eta odoltsuena izan zen.odoltsuena izan zen. •Bi ejertzitok elkar suntsitu zuten, harik eta tropa errepublikar onenak hondatuta geratu arte. •Ebroren gudak gerraren norabidea erabaki zuen
  47. 47. Gerra Zibila (1936-1939) Ebroko bataila (1938ko uztaila-azaroa) Líster Ebroren frontean.1938.
  48. 48. Gerra Zibila (1936-1939) Kataluniaren erorketa (1939ko otsaila) •1938ko urrian, Nazioarteko Brigadak joan egin ziren. •Francok ez zuen arazorik izan Katalunia hartzeko. •Girona 1939ko otsailean erori zenean, Kataluniako Frontea desegin zen. •Gobernu errepublikarrak nazionalek populazioaren aurkako mendekurik ez izateko ahaleginek huts egin zuten. •Zibil eta militar ugarik Frantziako muga gurutzatu zuen erbesterako bidean. •Errepublikako presidentea zen Manuel Azañak dimisioa aurkeztu zuen (jada Frantzian zegoela)
  49. 49. Gerra Zibila (1936-1939) Nazioarteko Brigaden agurra (1938ko urrian) Robert Cappa-ren argazki honetan Nazioarteko Brigaden agurra duguRobert Cappa-ren argazki honetan Nazioarteko Brigaden agurra dugu
  50. 50. Gerra Zibila (1936-1939) Nazioarteko Brigaden agurra (1938ko urrian) Rojo, Negrín, eta Líster Nazioarteko Brigadei agurra egiten.
  51. 51. Gerra Zibila (1936-1939) Kataluniaren erorketa (1939ko otsaila)
  52. 52. Gerra Zibila (1936-1939) Kataluniaren erorketa (1939ko otsaila)
  53. 53. Gerra Zibila (1936-1939) Gerra Zibilaren bilakaera
  54. 54. Gerra Zibila (1936-1939) Gerraren bukaera (1939ko otsaila-apirila) •Menorka errenditu zen. •Alde errepublikarrean, Juan Negrínen gobernuaren izen ona galduta zegoen. •Juan Negrín errendizioa sinatzearen kontra zegoen 2.Mundu Gerra hastear zegoela, baldintza hobeak eta ohorezko bakea lortzeko asmotan itxarotea hobea zelakoan. “Resistir es vencer” •Bitartean, Franco jenerala Frantziak eta Britainia Handiak errekonozitu zuten. •Martxoan, Casado koronela eta Julián Besteiro politikaria Francorekiko elkarrizketak hasi zituzten gerrari amaiera emateko. Estatu-kolpea burutu zuten Negrínen aurka. Gerrari eusteak kalteak besterik ez zekartzalakoan. Madrilen errendizioa agindu zuten. •Francok ez zuen inolako baldintzarik onartu, erabateko errendizioa eskatu zuen. •Mediterraneo aldeko azken guneak erori ziren. •Apirilaren 1ean gerraren amaiera iragarri zen, operazio militarrak bukatu ziren.
  55. 55. Gerra Zibila (1936-1939) Gerraren bukaera (1939ko otsaila-apirila) Segismundo Casado gerraren azken fasearen protagonista izan zen berak zuzenduriko estatu-kolpeak Francorekiko elkarrizketak eragin zituelako.
  56. 56. Gerra Zibila (1936-1939) Gerraren bukaera (1939ko otsaila-apirila)
  57. 57. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA GARAIKO BILAKAERA POLITIKOA Emilio Mola Federica Montseny Francisco Franco Juan Negrín Largo Caballero Dolores Ibarruri
  58. 58. Gerra Zibila (1936-1939) ALDE ERREPUBLIKARRA Largo Caballero Juan Negrín
  59. 59. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera •Gobernu aldaketa ugari: •Santiago Casares Quirogaren gobernuak dimititu zuen altxamenduaren lehenengo egunetan. •Diego Martínez Barriok 2 eguneko agintea osatu zuen baina utzi zuen altxamendua geldiarazteko ahalmen ezagatik eta herritarrei armak banatzeko ezetzagatik. •José Giral (Izquierda Republicana) izan zen hurrengo gobernuburua. •1936ko irailean, Fco Largo Caballerori (PSOE) eman zion Azañak Gobernua•1936ko irailean, Fco Largo Caballerori (PSOE) eman zion Azañak Gobernua osatzeko agindua (1936ko iraila-1937ko maiatza). Honek egoera zuzentzen saiatu zen eta horretarako alderdi ezberdineko koalizioa sortu zuen: •PSOE eta PCE, alderdi errepublikarrak, euskal abertzaleak eta nazionalista kataluniarrak eta LAU MINISTRO ANARKISTA. (Joan Peiró, Juan López, Joan Garcia Oliver eta Federica Montseny) Federica Montseny Buenaventura Durruti
  60. 60. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera Ministro anarkistak Largoren gobernuan
  61. 61. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera Francisco Largo Caballero •Largoren politika ez zen izan espero bezain iraultzailea. •Ez zuen erraztu PSOE eta PCE alderdien batasuna. •Militarizazioa bultzatu zuen. Francisco Largo Caballero
  62. 62. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera NEURRI SOZIALAK ETA AHALEGIN IRAULTZAILEAK (gerra aurretik eta bitartean) •Etxebizitzen alokairuen murrizketa. •Altxamenduaren aldekoen industriak bahitu eta nazionalizatu zituzten. •Nekazaritza-erreformaren jarraipena. •Nekazal ustiapenen kolektibizazioa, nekazal sindikatuek burutua. •Oinarrizko industrien (CAMPSA) eta trenbide-konpainien nazionalizazioa. •Estatuaren banku eta finantza-erakundeen kontrola.
  63. 63. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera •Gobernuak Valentziara ihes egin zuen Madril arriskuan baitzegoen. •Miaja jeneralak zuzendutako DEFENTSA BATZORDEA izan zen aginte organo gorena hirian. Madrileko Defentsa Batzordea, Miajaren zuzendaritzapean.
  64. 64. Gerra Zibila (1936-1939) Largo Caballeroren gobernua • Largo Caballerok errepublikarrei etengabe leporaturiko antiklerikalismoak nazioarte mailan min handia egiten ziela bazekien (altxamendua legitimizatzeko Francoren argudio nagusia Elizaren aldeko defentsa izan zen beti). •Atzerriko potentzien aldeko jarrera lortzeko eta matxinaturiko militarren argudioa desegiteko, gobernu espainiar hartan EAJ Francisco Largo Caballero alderdiaren parte hartze zuzena ezinbesteko helburu bihurtu zen. EAJ alderdiaren pisu katolikoak garrantzi handia zuen. • Bestalde, iparraldeko frontearen defentsan jeltzaleen konpromezua ere derrigorrezkoa zen. •Agirrek abertzaleen laguntza politikoa baldintzatu zuen : EUSKAL ESTATUTUAREN ONARPENA
  65. 65. Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko baldintzek Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera 1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean, modu autonomoan gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (…). Euskal Autonomi Estatutua Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko baldintzek irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi egunen barruan izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren botoa askatasunez eman dezaketen herriak aukeratutako zinegotziek (…). Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernuko kideak izendatuko ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago izango (...)
  66. 66. Gerra Zibila (1936-1939) Eusko Jaurlaritzaren jaiotza •Euskal estatutua onartu bezain laster, urriaren hasieran eta Gernikan bilduta, aske zeuden udalerrietako ordezkariek (gehienak bizkaitarrak) José Antonio Agirre (EAJ-PNV) lehendakari hautatu zuten estatutuak zehaztu zuen prozedura betez. •Lehen Eusko Jaurlaritzan, EAJ-ko sailburuez gain, Fronte Popularrekoak ere egon ziren: jeltzaleak zein abertzale ezkertiarrak, sozialistak, komunistak eta Errepublikaren aldeko bilakaera abertzale ezkertiarrak, sozialistak, komunistak eta errepublikarrak batera aritu ziren. •Euskal armada (Euzko Gudarozteak) sortzea izan zen zeregin nagusienetariko bat.
  67. 67. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera •Gobernu errepublikarren arazo larriena zatiketa politiko-ideologikoa izan zen. •Bi arazo izan ziren nagusi: iraultza eta ejertzitoaren osaketa. •IRAULTZA: •Komunistek lehentasuna gerra irabaztea zela defenditu zuten. •Anarkistek, ordea, altxamenduak iraultza sortzeko baldintza egokiak eragin zituela uste zuten. Gerra eta iraultza ezin ziren prozesu paraleloak izan; gerra irabazteko lehenengo iraultza sortu beharra zegoen. Andreu Nin (POUM) Dolores Ibarurri komunista
  68. 68. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera Komunisten lehentasuna gerra irabaztea zen
  69. 69. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera Anarkisten ustetan, neurri iraultzaileak eta kolektibizatzearen aldekoak hartu behar ziren herri-laguntza lortzeko gerra irabazteko asmotan.
  70. 70. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera KRISIA: 1937KO maiatzeko BARTZELONAKO IRAULTZA •Alderdi komunistak gero eta protagonismo handiagoa eskuratu zuen: •Barruko diziplina •Errusiako horniduren kontrola •Gainerako indar errepublikarren arteko zatiketa •PCEk batasuna bultzatu zuen etsai handiari era egokian erantzuteko. • Katalunian sozialista eta komunistak elkartu ziren (PSUC): BARTZELONAKO IRAULTZA Nazionalista katalanak eta komunistak VS Anarkistak (CNT) eta POUMeko erradikalak errepublikarren arteko zatiketa
  71. 71. • Katalunian gertatutakoa George Orwellen “Kataluniaren omenez” izeneko liburuan agertzen da. Ken Loach-ek ere “Lur eta Askatasuna” pelikulan erabili zuen gai berbera. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera
  72. 72. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera 1937KO maiatzeko BARTZELONAKO IRAULTZA Largo Caballeroren gobernuaren krisia Largo Caballeroren dimisioa Juan Negrín-en gobernua
  73. 73. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera Juan Negrín eta Indalecio Prieto
  74. 74. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera •Juan Negrín (PSOE) gobernuburu berria. •Negrínek Valentziatik Bartzelonara eraman zuen gobernu zentrala. (1937-10-31). Espainiako gobernuak Generalitateak eskuraturiko ahalmenak berreskuratu nahi zituen gerrari begirako indarrak batzeko. •Errepublikaren aldeko guztien batasuna sustatu nahi izan zuen. Gobernuaren oinarria komunistak izan ziren. Hauek SESB-tik helduriko laguntzaren ardura zuten eta horri esker presentzia handia lortu zuten.zuten eta horri esker presentzia handia lortu zuten. •Iparraldeko Frontea eta Ebroko Guda galdu ostean, errepublikarren itxaropenak hautsita zeuden. •Gainera, nazioarte mailan, Hitlerren baldintzak onartu zituzten europarrek Municheko Itunean eta errepublikarren beldurra handitu zen Europaren arduragabekeria ikusita.
  75. 75. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera •Negrínek gerrari nola edo hala eustea ezinbestekoa zela uste zuen garailearen aurrean baldintza hobeak lortzeko:“RESISTIR ESgarailearen aurrean baldintza hobeak lortzeko:“RESISTIR ES VENCER” . •Negrínen itxaropena Bigarren Mundu Gerra berehala hastea zen. Honek desagertaraziko zituen alde frankistaren laguntza italiar eta alemaniarrak eta ondorioz, altxatutakoek indarrak ahuldu ondoren errezago onartuko zuten gerrari amaiera emateko akordioa. •Bitartean, Negrínek 13 puntutan oinarrituriko testua prestatu zuen Francorekin adosteko baina Franco ez zen ezertarako prest agertu, erabateko errendizioa besterik ez zuen onartu.
  76. 76. 1. La independencia de España 2. Liberarla de militares extranjeros invasores 3. República democrática con un gobierno de plena autoridad 4. Plebiscito para determinar la estructuración jurídica y social de la República Española 5. Libertades regionales sin menoscabo de la unidad española 6. Conciencia ciudadana garantizada por el Estado Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera Negrínen 13 puntuak 6. Conciencia ciudadana garantizada por el Estado 7. Garantía de la propiedad legítima y protección al elemento productor 8. Democracia campesina y liquidación de la propiedad semifeudal 9. Legislación social que garantice los derechos del trabajador 10. 10. Mejoramiento cultural, físico y moral de la raza 11. Ejército al servicio de la Nación, estando libre de tendencias y partidos 12. Renuncia a la guerra como instrumento de política nacional 13. Amplia amnistía para los españoles que quieran reconstruir y engrandecer España
  77. 77. Gerra Zibila (1936-1939) Errepublikaren aldeko bilakaera •Negrínen mezua ez zuten errepublikar guztiek ondo ulertu. Banaketa sortu zen gerrari eutsi nahi ziotenen eta gerra lehenbailehen bukatu nahi zutenen artean: •Ofizial militarrak (Casado), buruzagi sozialistak (Besteiro) eta anarkisten artean ere, ezadostasunak zeuden (Cipriano Mera). •1939ko martxoan, Casadok zuzenduriko estatu-kolpea sortu zen. •Francok bakeaz eztabaidatzeari ezetza argia adierazi zien Segismundo Casado gerraren azken fasearen protagonista izan zen berak zuzenduriko estatu- kolpeak Francorekiko elkarrizketak eragin zituelako.
  78. 78. Gerra Zibila (1936-1939) ALTXATUTAKOEN ALDEA Emilio Mola Francisco Franco
  79. 79. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera •Protagonismo militarra ukaezina zen arren, politikari nagusiak ere bazeuden: •Falange Española-n: •José Antonio Primo de Rivera Alacant-en zegoen preso eta handik gutxira epaitu eta fusilatu zuten. •Ramón Serrano Suñer •Raimundo Fernández Cuesta •CEDAN: •Gil Robles atzerrian egon zen. •Monarkikoen artean: Primo de Rivera Serrano Suñer •Monarkikoen artean: • Manuel Fal Conde karlistak Portugalen egoteko beharra izan zuen •Alfontso XIII.aren semea zen Joanek ere atzerrian egon behar izan zuen. Gil Robles Joan Borboitarra Fal Conde
  80. 80. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera Altxamendua zuzendu behar zuen Sanjurjo jenerala gerra hasieran hil zen hegazkin istripu batean (1936-VII-20). •Uztailean, altxaturikoek Burgosen Defentsa Batzar Nazionala sortu zuten. Berehala bandera gorri eta horia aukeratu zuten (monarkiaren kolorea). •1936ko urriaren 1ean, Francisco Franco zehaztu gabeko Estatuburu eta jeneral gorena izendatu zuten. Sanjurjo Estatuburu eta jeneral gorena izendatu zuten. •1937ko apirilean, dekretu baten bidez, Falange Española Tradicionalista (FET) y de las JONS eratu zen (falangistak eta karlistak) eta Franco alderdi bakarraren nazio-buruzagi bihurtu zen. •1937ko ekainean, Emilio Mola, Francori itzala egin ziezaiokeen militarra, hegazkin istripu batean hil zen •1938ko urtarrilean, estatu berriko lehenengo Gobernua eratu zen. Horretan tradizionalistak, falangistak eta batez ere, militarrak egon ziren. Franco Mola
  81. 81. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera GERRA GARAIKO POSTALA Franco Gerra Zibileko alde nazionaleko agintari militarrezagintari militarrez inguraturik dago: -Queipo de Llano, Aranda, Yagüe -Mola, Varela eta Millán Astray.
  82. 82. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera “(…) Gerra oso aurreratuta dagoela eta garaipena hortxe dugula kontuan hartuta, bakearen eginkizun nagusiari heldu behar diogu, estatu berrian gure Nazio Iraultzaren pentsamendua eta estiloa ezarrita. Pentsamendu eta diziplina komunarekin batuta, espainol guztiek euren lekua hartu behar dute eginkizun handi honetan. Espainiaren izenean eskatzen dudan batasuna (…) ez da indar-bilketa hutsa, ezta gobernu- metaketa edo aldi baterako batasuna ere (…). Hauxe xedatzen dut: 1.art. Falange Espainolak eta Erreketeek, euren oraingo zerbitzuekin eta elementuekin, nire buruzagitzapean, nazio-erakunde politiko berria eratuko dute, eta horren izena, oraingoz, Falange Española Tradicionalista y de las JONS izango da(…). Gainerako erakunde eta alderdi politiko guztiak deseginda gelditzen dira (…). 2.art. Nazio-erakunde politiko berriko zuzendaritza-organoak Estatuburua, idazkaritza edo Batzar Politikoa eta Nazio Batzordea izango dira (…). 3.art. Falange Espainolaren eta Erreketeen miliziak Nazio Milizia bakarrean bilduta gelditzen dira (…)”. Salamancan, 1937ko apirilaren 19a. Francisco Franco. (1937ko apirilaren 20ko EAO)
  83. 83. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera •1936ko azaroan, errepublikarrek Falange Españolaren sortzailea zen José Antonio Primo de Rivera fusilatu zuten. •Ordezkoa (Manuel Hedilla) batasunaren kontra agertu zen eta bera eta jarratzaileak kartzelan sartu zituzten.
  84. 84. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera
  85. 85. Gerra Zibila (1936-1939) Altxatutakoen aldeko bilakaera •Era berean, 1937ko uztailean, gerra legitimizatzeko Gomá kardinalak idatzitako gutuna argitaratu zen non gerraren erlijio-izaera azaltzen zen. Gutuna Espainiako 48 apezpikuk sinatu zuten kardinalaren gidaritzapean. •Altxamendua gerra bihurtu zenean, elizgizonak eta militante katolikoek zona errepublikarrean jazarpen bereizi gabeak izan zituzten.
  86. 86. Gerra Zibila (1936-1939) DEMOGRAFIKOAK SOZIO-POLITIKOAK GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK EKONOMIKOAK KULTURALAK
  87. 87. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK
  88. 88. Gerra Zibila (1936-1939) •Espainiako galera demografikoak ikaragarriak izan ziren. •Hildakoen kopuruak oso desberdinak dira informazio iturrien arabera (300.000-600.000). Gerraren eragin zuzenaren barruan: •Batailetan hilak edota desagertuak •Alde bietako errepresioaren ondoriozko exekuzioak •Bonbardaketek eragindako biktimak •Gerra bukatutakoan fusilatuak GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO DEMOGRAFIKOAK •Gerra bukatutakoan fusilatuak •Gerrak berak sorturiko gabeziek erahilak (gosea, gaixotasunak) •Baina gainera, hildakoei espetxeratuak edo kontzentrazio-esparruetan (preso politikoak) sartutakoak gehitu behar bazaizkie, baita Frantziara edota beste herrialde ezberdinetara erbesteratu zirenak ere , 1.000.000 pertsonako kopurura hel daiteke.
  89. 89. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO DEMOGRAFIKOAK
  90. 90. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO DEMOGRAFIKOAK
  91. 91. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO DEMOGRAFIKOAK Errefuxiatuak metroan
  92. 92. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK Haur errefuxiatuak 1938ko apirilean ONDORIO DEMOGRAFIKOAK Haurren egoitzei buruzko kartelak
  93. 93. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK Erbesterako bidea ONDORIO DEMOGRAFIKOAK
  94. 94. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK •Altxatutakoen (nazionalen) garaipena. •II.Errepublikaren desagerpenaz batera gobernu errepublikarrak erbestera joan behar izan zuen. Gobernu autonomikoak ere erbestera joan ziren. •Instituzio eta legedia demokratikoen desagerpena. Konstituzio errepublikarra, gorteak, aldundi eta alkatetzak, hauteskundeak, …. •Autonomi eskualdeen desagerpena, zentralismo zorrotzaren ezarpena. •Francisco Francoren aginte totalitarioa. ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK •Francisco Francoren aginte totalitarioa. •Alderdi politikoen eta lan sindikatuen debekua. •Alderdi politiko bakarreko sistema: Falange Española Tradicionalista y de las JONS. •Errepresio politiko-ideologikoa. Espainiako banaketa: garaileak eta garaituak. Erantzukizun Politikoen Legea (1939) •Kontzentrazio eremuak eta kartzelak •Exekuzioak •Erbesteratuak •Zentsura •Lan publikoetako funtzionarioen garbiketa,….
  95. 95. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK
  96. 96. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK FRANCOREN DIKTADURA
  97. 97. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK
  98. 98. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK •Kanpo-harremanetarako, erregimen frankistaren izaera diktatorialaren ondorioz, Espainiak harremanak sendotu zituen erregimen faxistekin. •Nazioarteko isolamendua eragin zion Espainiari Francoren diktadurak.
  99. 99. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK •Espainiako banaketa: garaileak eta garaituak. •Errepresio politiko-ideologikoa. Erantzukizun Politikoen Legea (1939) •Kontzentrazio eremuak eta kartzelak •Exekuzioak •Erbesteratuak ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK •Zentsura •Lan publikoetako funtzionarioen garbiketa,…. •Errepublikaren legedia sozialaren deuseztapena: •Ezkontza eta dibortzio zibilak •Hezkuntza mistoa •Emakumeen eskubide zibilak eta politikoak,…. •Eredu familiar tradizionala. Gizarte matxista eta sexista.
  100. 100. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK Erantzukizun Politikoen Legea (1939) 1.Artikulua: “1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra bitartean Espainia biktima bihurtuz ordena subertsiboa eragiten edo areagotzen ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK ordena subertsiboa eragiten edo areagotzen lagundu zuten (…) pertsonek erantzukizun politikoa dute, bai eta data horietatik aurrera ekintza zehatzen bidez edo jarrera pasibo larriaren bidez Mugimendu Nazionalari aurre egin dioten edo egiten dioten pertsona guztiak ere”
  101. 101. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK
  102. 102. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK
  103. 103. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO SOZIO-POLITIKOAK Emakumearen paper tradizionala: ama, andereño, erizaina,…
  104. 104. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO KULTURALAK •Irakasleen erabateko kontrol ideologikoa •Testu liburuen araztea •Hezkuntza mistoaren desagerpena •Erlijio-ordenen nagusitasuna hezkuntzan •Erlijio katolikoaren derrigorrezko irakaskuntzairakaskuntza
  105. 105. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO KULTURALAK José Antonio Primo de Rivera Cara al sol con la camisa nueva que tú bordaste en rojo ayer, me hallará la muerte si me lleva y no te vuelvo a ver. Formaré junto a mis compañeros que hacen guardia sobre los luceros, impasible el ademán, y están presentes en nuestro afán. España una! España grande! España libre! Arriba España! y están presentes en nuestro afán. Si te dicen que caí, me fui al puesto que tengo allí. Volverán banderas victoriosas al paso alegre de la paz y traerán prendidas cinco rosas: las flechas de mi haz. Volverá a reír la primavera, que por cielo, tierra y mar se espera. Arriba escuadras a vencer que en España empieza a amanecer.
  106. 106. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO KULTURALAK •Zentsura gogorraren ezarpenak literatura eta arte-sormena suntsitu zuen. •Abangoardia artistiko-literarioak Fronte Popularraren alde egin zuen, gehien bat. •Intelektual eta artista ugari erbestera joan zen (ia 27ko belaunaldiko guztiak). Manuel de Falla musikaria Antonio Machado idazlea Rafael Alberti idazlea Joan Miró pintorea Luis Buñuel zinemagilea
  107. 107. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO EKONOMIKOAK •Suntsiketa materiala: etxebizitzak, elizak, industriak, …. Hiri batzuen kasu larriak: Gernika, Madril, Oviedo, … • Azpiegituren hondamena, batez ere garraiobideak (errailak, errepideak, portuak,…..) •Ogasun Publikoaren defizita (urre eta zilarren erreserben•Ogasun Publikoaren defizita (urre eta zilarren erreserben agorpenak) •Alemania eta Italiarekiko zorrak. •Populazio aktiboaren murrizketa (oso larria nekazal munduan) •Inflazioaren igoera. •Populazioaren bizi-mailaren jeitsiera. •Gabezien ondoriozko goseak eta errazionamentua.
  108. 108. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO EKONOMIKOAK Suntsitutako hiriak eta eraikinen hondamena
  109. 109. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO EKONOMIKOAK
  110. 110. Gerra Zibila (1936-1939) GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK ONDORIO EKONOMIKOAK Madrilen mugaturiko elikagaien kopuruak
  111. 111. GERRA ZIBILA (1936-39) GERRA ZIBILA (1936-39) EGILEA: Mentxu Gandarias Ipiña

×