Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Askatasunaz zer

253 visualizaciones

Publicado el

"Askatasuna" kontzeptuaren lanketa 2. Batxilergoan (filosofia).

Publicado en: Educación
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Askatasunaz zer

  1. 1. ASKATASUNA La Salle Berrozpe Ikastetxea Filosofia 2A
  2. 2. GAIAK 1. Ekintza morala eta kontzientzia morala • Morala, inmorala, amorala 2. Askatasuna nozioaren analisi historikoa: askatasunaren definizioak 3. Askatasuna • Kanpokoa – Negatiboa – Positiboa • Barnekoa – Negatiboa – Positiboa 4. Askatasuna (autonomia, hautatzeko askatasuna) eta askatasunak (askatasun politiko-juridikoak) 5. Askatasuna - determinismoa 6. Determinazioa - baldintzapena 7. Determinismo mota ezberdinak: teologikoa, fisiologikoa, kosmologikoa, zientifikoa. 8. Determinismoari egindako kritikak 9. Heteronomia - autonomia 10. Erantzukizuna 11. Moralaren funtsapena
  3. 3. 1. EKINTZA MORALA ETA KONTZIENTZIA MORALA • Kontzientzia morala daukagu aukeratzeko gai garelako eta ondo dagoena eta gaizki dagoena desberdintzen dugulako. • Kontzientziak epaile gisa funtzionatzen du guregan. Gure ekintzak moralak dira, balio moral bat dutelako, hau da, ekintzak ondo edo gaizki egon daitezke gure epai praktikoen arabera. Orduan, imajinatzen ditugun aukeren artean aukeratu eta izaki arrazionalak garen heinean aukera hori justifikatzen saiatzen gara. • Kontzientzia morala dugun heinean, erantzukizun bat daukagu, hau da, aukeratzeko gai garen heinean, askeak garen heinean, gure aukeren eta ekintzen jabe gara. • Moraltasunez jokatzea jokabide-arau batzuk errespetatuz jokatzea litzateke; inmoraltasunez jokatzea, aldiz, jokabide- arau horien aurka eginez. Amorala izatea, kontzientzia moralik ez izatean datza, gainontzeko animalien kasua, autore gehienen ustez.
  4. 4. 1. EKINTZA MORALA ETA KONTZIENTZIA MORALA • Ondorioz, gizakia izaki morala da aukeratu beharra duelako, hori da bere kondizioa (giza kondizioa); ezin dio horri ihes egin. • Egin beharreko galdera hurrengoa da: gure bizitzaren pelikulan protagonistak gu geu gara, baina, nork idazten du gidoia? Guk edo kanpo norbaitek edo zerbaitek? • Muturreko bi erantzun: – AUTONOMISMOA: nik neuk idazten dut nire pelikulako gidoia modu guztiz askean. – DETERMINISMOA: nire patua idatzia dago oso-osorik. Mota desberdinak.
  5. 5. 2. ASKATASUNA NOZIOAREN ANALISI HISTORIKOA • GREKOAK (k.a. V. mendea): askatasuna erabaki publikoetan parte hartzeko eskubide eta gaitasunean datza, hau da, demokrazian. Hiritarrek zuten eskubide hori, baina, esklabuak, emakumeak, gazteak (40 urtetik beherakoak) eta metekoak (Atenasen bizi ziren atzerritarrak) ezin zuten polisaren erabakietan parte hartu. • ERROMATARRAK (k.a. IV- k.o. IV): askatasuna aukeratzeko gaitasunarekin identifikatzen da, hori dela eta, erantzukizunaren nozioa asko garatzen da eta gaitasun fisiko eta psikologiko egokiak dituzten hiritarren ekintzak juridikoki epaitzen dira. • ERDI AROA (IV-XV): kristautasunarekin, benetako askatasuna Jainkoaren legea jarraitzeko gaitasunarekin identifikatuko da. Jainkoa geroz eta gehiago maitatu eta bere legea geroz eta hobeago bete, geroz eta askeagoa izango da norbanakoa.
  6. 6. 2. ASKATASUNA NOZIOAREN ANALISI HISTORIKOA • ARO MODERNOA (XVI-VXIII): – Hobbesek kanpoko baldintzapenik ez izatearekin identifikatzen du askatasuna, hau da, norberak bere borondatea gauzatzeko hertsadurarik ez izatean (askatasun negatiboa edo kanpo askatasuna izango da hau). – Lockek norberak bere borondatea gauzatzeko gaitasunarekin identifikatzen du baita ere, baina, arrazoimenak borondate hori mugatu behar duela azaltzen du, beraz, norberak bere arrazoimenaz baliatuz bere borondateari mugak jartzean datza benetako askatasuna, lege batzuk ezartzeari, baina modu pertsonalean ezarritakoak, norberak bere buruari. – Montesquiek Lockeren ideia hartzen du, baina legedia politiko sozial bat aldarrikatzen du, hau da, gizartearen elkarbizitza bermatzeko beharrezkoa den kontratu soziala. Beraz, askatasuna norberak egin behar duena egiteko hertsadurarik ez izatea da, horretarako gaitasuna izatea eta egin behar ez dena egitera behartuta ez egotea. Kontratu soziala betetzea litzateke, beraz.
  7. 7. 2. ASKATASUNA NOZIOAREN ANALISI HISTORIKOA • XX. MENDEA (EXISTENTZIALISMOA): Sartre; gizakia askea izatera kondenatuta dago, eta aukeratu ezin dezakeen gauza bakarra horixe da: aske izan ala ez, halabeharrez askea delako. Beraz, bizitzea karga edo kondena bat bilakatu daiteke, gure ekintza eta aukera ororen erantzule baikara. (Fromm “el miedo a la libertad”) • Ondorioz, aro modernoan askatasuna izaera pribatua izateari utzi, hau da, norberak duen zerbait izateari utzi eta gai publiko bat izaten hasten da, gizartearen biziraupena bermatu behar duena, beraz, denon askatasuna bermatzeko lege batzuen beharra aldarrikatzen da (kontratu soziala: Rousseau). • Eta gaur egun zer da askatasuna?
  8. 8. 3. ASKATASUNAREN ADIERA EZBERDINAK • KANPOKO ASKATASUNA: (eskubideak) askatasun fisikoa eta publikoa da, hots, edonolako ekintza bat aurrera eramateko aukera izatea. Nahi duguna egiteko askatasuna, hau da, ekintza askatasuna, beti ere, legeak eta kulturak onartutakoaren esparruan. Mugitzeko askatasuna, batzekoa, adierazpenekoa, erlijiosoa, politikoa, zibila, ekonomikoa etab. Beraz, askatasun mota hau esparru juridikoak eta politikoak erregulatzen du. Hertsadurak jarriz ukatzen da askatasun adiera hau (espetxeratu, lege zorrotzak jarri, zigortu, debekatu). – NEGATIBOA: ekintza hori gauzatzeko kanpo-hertsadurarik ez izatean datza (espetxea, lege zorrotzak, bestelako zigorrak, indarraren erabilera, beldurra) – POSITIBOA: bakoitzak nahi duena egiteko aukerak eta gaitasuna izatea, hau da, nahi duen bezala auto-errealizatzeko gai izatea, eta horretarako aukerak eta baldintzak izatea.
  9. 9. 3. ASKATASUNAREN ADIERA EZBERDINAK • BARNEKO ASKATASUNA: (nahimen askatasuna) aukeratzeko gaitasuna, norberak nahi duena aukeratu ahal izatea, nahi duena egiteko aske izatea. Aukera anitzen artean bat aukeratzeko gaitasuna, inork eta ezerk erabaki horretan eragin eta ekidin gabe. Askatasun morala da, norberak norberaren irizpideen arabera bizitzeko gaitasuna izatea. Nahimena kenduz ukatzen da askatasun adiera hau (hipnotizatu, drogatu, publizitatea, komunikabideak). – NEGATIBOA: aukeratzeko gaitasuna ukatzen dituzten barne- hertsadurak ez izatea (drogen efektua, gaixotasunak, komunikabideak, publizitatea, kultura, beldur kanpainak) – POSITIBOA: aukeratzeko gaitasuna gauzatzeko autonomia izatea, auto-errealizazio pertsonala gauzatzeko gai izatea, kontzientzia, ezagutza garatua izatea.
  10. 10. 3. ASKATASUNAREN ADIERA EZBERDINAK • Biak batera agertu daitezke edo ez, adibidez, posible da guk ekintzak gauzatzeko sekulako askatasuna izatea, baina, ekintza horiek gidatzen dituen borondatea guztiz gidatua egotea, eta beraz, askea ez izatea. Edo alderantziz, kartzelan egotea eta baina modu askean aukeratutako ideia batzuei jarraitzea eta hori errealizatzeko gaitasuna izaten jarraitzea. Zein askatasun mota da garrantzitsuagoa? • *ASKATASUN NEGATIBOA: hertsadurarik eza, hertsadura beste norbaitek modu jakin batean jokatzera edo modu jakin batean ez jokatzera behartze bezala ulertuta. Norbaitek edo zerbaitek modu aktiboan ni galaraztea zerbait egiteko edo ez egiteko edo aukera bat hartzeko edo ez hartzeko. • *ASKATASUN POSITIBOA: norberak bere bizitza kontrolpean izateko askatasuna, auto-errealizatzeko gaitasuna da. Nahiz eta behartuta ez egon edo hertsadurarik ez izan, nire bizitza gauzatzeko kontrola ez badut, ez naiz aske. Beraz, bizitza-aukerak sortzean datza. • Kanpo-askatasuna filosofia politikoari lotuta agertzen da beraz (eskubideak), eta barne-askatasunaren gainean jarrera filosofiko ezberdinak azaltzen dira (aukeramen askea).
  11. 11. 4. ASKATASUNA ETA ASKATAUNAK • ASKATASUNAK (ZENTZU ZIBIL ETA POLITIKOAN): Kanpo-askatasunaz ari garenean, askatasunez ari gara, modu pluralean. Batzeko askatasuna, erabakitzeko askatasuna, adierazpen-askatasuna; hala nola, askatasun politiko eta juridikoez. • ASKATASUNA (ZENTZU METAFISIKOAN): Barne- askatasunaz ari garenean, askatasunaz ari gara, singularrean, nahimen askatasunaz, hautatzeko askatasunaz; autonomiaz.
  12. 12. 5. ASKATASUNA vs DETERMINISMOA • ASKATASUNA: ezerk determinatu gabe gure nahimenak gauzatzeko gaitasunean datza, momentu oro, egoera bakoitzean aukeratu ahal izatean. • DETERMINISMOA: dena zerbaiten kausa baten ondorioz gertatzen da, beraz, jokabidea modu kausalean ulertu beharra dago. Ez dago aukeramen askerik, gure ekintza bakoitza aurrekoaren ondorioa besterik ez da. Jardun kausalista-mekanizista. • Dena modu mekanizista-kausalista batean azaltzen badugu, non geratzen da askatasunaren espazioa? Bata edo bestea aukeratu behar dugu.
  13. 13. 6. DETERMINAZIOA ETA BALDINTZAPENA • BALDINTZA: askatasuna absolutua eta erabatekoa ez dela esan nahi du, baina norbera bere ekintzen erantzule izateko adinakoa. (Biologia – genetika, gaixotasunak-; politika -legeak, arauak-; ekonomia -lana, dirua, klase soziala, hizkuntza, alderdi kognitiboak, inkontzientea etab.) • DETERMINAZIOA: askatasunez jokatzeko aukerak erabat ukatuta daudela esan nahi du, ez dago askatasunik, determinazioa baizik. Mota ezberdinak daude. • Beraz, determinismoaren eta askatasunaren artean erdibide bat eraiki daiteke: bizitzea baldintzapen ugariren artean bizitzea da, bai, baina baita ere libre izatea eta geroz eta askatasun zabalago bat eskuratzea. Beraz, NI naiz nire bizitzako gidoilaria, baina badira beste hiru gidoilari orokor ere nire filma idazteko orduan parte hartzen dutenak: – NATURA: biologia, genetika, sexua, adimena, gaixotasunak etab. – GIZARTEA: edertasuna, generoa, historia, klase soziala, ekonomia, egoera politikoa, familia etab. – ZORIA: loteria, istripuak etab.
  14. 14. 7. DETERMINISMO MOTAK • KOSMOLOGIKOA (PATUA): denak arrazoi edo kausa bat behar du, jatorrizko printzipio bat, beste guztiak eragiten dituena; eta hori unibertsoak zuzentzen duen legea da, hau da, natura bera. Orduan, dena halabeharrez gertatzen dela uste da pentsamendu honen arabera, eta patua onartzen da. • TEOLOGIKOA (PREDESTINAZIOA): Jainkoa da gauza guztien kausa, beraz, giza ekintzen kausa ere bera da, hortaz, predestinatuta dago gizakia aldez aurretik ondo edo gaizki jokatzera.
  15. 15. 7. DETERMINISMO MOTAK • ZIENTIFIKOA: mota ezberdinetakoa izan daiteke, baina, denek azalpen zientifikora murritzen dute giza ekintzak, adibidez: – Monismo fisikalista: unibertso osoa, gizakia barne, materia baino ez da eta mugimendu oro modu mekanizista batean ulertu behar dira. Materian gertatzen diren elkar eraginen kate bat bezala. – Psikoanalisia (Freud): inkontzienteak determinatzen gaitu, gu ez gara haren jabe. – Ekonomia: azpiegitura ekonomikoa determinatzen gaitu, horrek determinatzen ditu historia eta ekoizpen moduak. Hori dela eta, gizakia bakoitza ekoizpen-prozesua duen tokirengandik determinatuta dago. – Genetika: genetikak determinatzen gaitu, modu batera edo bestera jokatzen dugu genetikoki modu batekoak edo bestelakoak garelako. – Hezkuntza: ez du erredukzionismo bat defendatzen, hau da, giza askatasunari espazioa eskaintzen dio, baina, hezkuntzak gizakion ekintzetan eta erabakietan modu handi batean eragiten duela aldarrikatzen du.
  16. 16. 8. DETERMINISMOARI EGINDAKO KRITIKAK • Jarrera determinista-erredukzionista horiek defendatzen baditugu, nola azaldu ditzakegu hurrengo ekintzak? Ezin dira hauek ulertu, aske garela uste izanda bakarrik, baizik eta askatasuna behar da benetan hauek sortzeko: – Gure ekintzak gure gain hartzea, erantzukizunaren nozioa garatua izatea. – Zenbait jokaera goratzea edo gaitzestea, hau da, epai-moralak egitea. – Sorkuntza estetikoa eta zientifikoa. – Mundu morala, juridikoa, erlijiosoa, politikoa egotea (sorkuntza gisa hartu daitezke). – Biziraupen instintuaren aurkako ekintzak: gose greba, suizidioa. – Esaten denaren, egiten denaren eta pentsatzen denaren arteko talkak.
  17. 17. 9. HETERONOMIA vs AUTONOMIA • Heteronomia borondatearen autonomia eza da, hau da, kanpoko arauetatik gidatua izatea. Horren aurrean, hautatze askatasuna autonomiarako giltza gisa aurkezten zaigu. Beraz, garrantzitsua da definitzea zertan datzan aukeramen askea: – Aukeramen askea, hautatzeko eta nahimena gidatzeko gaitasunean datza. Horretarako, zenbait baldintza bete behar dira: • Ekintza guztien alde onak eta txarrak identifikatzea eta aztertzea. • Aukera guztien artean aukera arrazoitu bat hartzea. • Aukeraren zergatia modu argudiatuan justifikatzea. – Hori modu egokian betetzeko, beharrezkoa da: • Inolako determinaziorik ez izatea • Arbitrarioa ez izatea, hau da, axolagabetasunean ez erortzea; modu arrazionalean jokatzea beharrezkoa da. • Hautaketa oro justifikatzea eta ados ez dagoenarekin elkarrizketa bat aurrera eramatea.
  18. 18. 9. HETERONOMIA vs AUTONOMIA • Heldutasun moralari dagokionez, Kohlberg psikologoak hiru maila bereizten ditu: – AURREKONBENTZIONALA: norberaren interesak asetzen dituena hartzen du gizabanakoak bidezkotzat, eta arauak eteteak ekar ditzakeen ondorioen arabera betetzen ditu arauak. Beraz, sarien eta zigor ezaren eraginez jarduten du. Heldutasun moral baxuena da hau, modu berekoian jokatzen delako, horregatik, heteronomoak dira. – KONBENTZIONALA: norbanakoa gizarteko kide sentitzen da eta gizarteko arauak eta printzipioak onartzen ditu, baita ere gizarteko aurreiritziak (sexistak, arraziastak), taldearen kulturaren parte direlako. Beraz, maila honetan hurrengo mailakoengandik gaitzesten diren zenbait jarrera jazotzen dira. Heteronomoak dira oraindik, gizarte mailan onartua dagoena jarraitzen delako, nahiz eta aurreko puntuko egoismoa hein handi batean desagertu den. – POSTKONBENTZIONALA: gizarteko arauen eta printzipio moral unibertsalen arteko talka agertzen da, eta bien artean bereizteko gaitasuna irabazten du norbanakoak. Bere kontzientzia morala garatu eta unibertsalizatu nahi dituen printzipioen gainean hausnartzen du, bere gizarteko arauak, legeak eta aurreiritziak epaituz eta autokritika eginez. Beraz, autonomoa, betiereko kritika eta hausnarketa egiten duelako inguratzen dituen arauen, praktiken, ohituren gainean. • Beraz, heldutasun morala inpartzialtasuna garatzearekin dator, ardura eta erantzukizuna hartzearekin eta betiereko hausnarketa egitearekin, autokritikoa eta kritikoa izatearekin.
  19. 19. 10. ERANZTUKIZUNA • Erantzukizun mota ezberdinak daude: – Erantzukizun zibila edo juridikoa (norbaitek beste norbaiti kalteren bate egindakoan legeek edo epaileak ezarritako kaltearen ordaina bere gain hartu beharra) – Erantzukizun morala (norbanako bakoitzak burutzen dituen ekintzen erantzule sentitzea, inongo epailerik eta legerik ekintzaren erantzule egin gabe, beraz, kontzientzia moralaren fenomeno subjektiboa da). • Hortaz, moralki erantzule izatea hauxe esna nahi du: – Askatasunez jokatu dela, hau da, ekintza hori ez egiteko edo beste modu batera egiteko aukera izan duela. – Ekintza hori egitera bultzatu dituen arrazoiak azaltzeko gai dela, horrek egiten baitu ekintzaren arduradun. – Ekintzak izan dituen eta izan ditzakeen ondorio guztiak beregain hartzea eta onartzea. • Hemen beraz, ondorioen elementua agertzen da. Autore batzuen arabera, ondorioak aztertuz jokatu behar dugu, beste batzuek, aldiz, ekintzaren izaerari begiratu behar diogula diote, ondorioei erreparatu gabe.
  20. 20. 11. MORALAREN FUNTSAPENA • Arazoa: non eta nola finkatu arau moralak? Zeren arabera? – JAINKOA: nola jakin zer nahi duen jainkoak? Gure Jainko berdina ez dutenekin nola konponduko gara? Gure askatasuna eta duintasunean eragiten al du Jainkoa zerbitzatzeak? – GIZA NATURA: ba al dago gizaki guztiak jaiotzez konpartitzen dugun naturarik, gure ezberdintasun kultural eta sozialez haratago? Nori dagokio naturaren arauak interpretatzea? – GIZARTEA: iraganean arau bat betetzeak, etorkizunean ere bete behar dela esna nahi al du? Ez al du horrek aurrerapen morala oztopatzen? Zer gertatzen da beste kultura eta gizarteekin? – BORONDATEA: zein subjektuk du erabakitzeko eskubidea? Nola jakin noiz dagoen kontsentsua eta noiz ez? Nola jakin nork hartzen du komunitate baten parte edo ez? Erabaki guztiak errespetagarriak al dira?

×