SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 1
PINK FLOYD
Taldea Londresen jaio zen 1964an, lehenengo partaideak Syd Barrett (kitarra), Richard Wright
(teklatuak), Roger Waters (baxua) eta Nick Mason (bateria) izanik. 1966 eta 1968ren artean bere ibilbide
musikalaren lehenengo bi diskoak plazaratu zituzten: The Piper at the Gates of Dawn eta A Saucerful of
Secrets, estilo psikodelikoa eta underground nagusi dutenak. Garai hartan zuzeneko emanaldietan oso
giro berezia sortzen zuten jadanik, ikus-efektu liluragarriak eta baliabide tekniko txundigarriak (light-show)
erabiliz, denboraren poderioz sofistikatuko dituztenak. Syd Barrett taldearen liderra da hasierako
urteetan, musika eta hitzen egilea lan gehienetan.
Baina LSD-rekin zituen arazoak direla eta, Barrett-ek buruko osasuna galtzen du, 1968.urtean bere lekua
David Gilmour-i utziz. Taldea fase berri batean sartzen da orduan, Roger Waters-en lidertzapean,
psikodelismotik rock sinfoniko eta esperimentalagoruntz aldatuz. Hurrengo lana, Ummagumma (1969)
aldaketa horren adierazle garbia da.
The Dark Side of the Moon-ek (1973) ospea ez ezik, sormenaren gailurra ere adierazten du. Diskoak
salmenta arrakasta (25 milioi ale salduta) eta musika kalitatea batzen du, oso ohikoa ez dena.
Animals LPak(1977) aurrekoak baino askoz ere tonu gogorragoa izan zuen, batez ere Waters jada
taldearen lidergo osoa hartzen hasi zelako.
Ondoren, The Wall albuma iristen da (1979), eta bertan Waters-en lidergoa sendotuta ikusten da. Disko
hau taldearen salduenetakoa izan da, eta zinemara eraman zuten hiru urte geroago. Diskoa egiterakoan
Waters eta gainontzeko taldekideen artean lehenengo liskarrak agertzen dira, lehenengoaren sormen
gaitasunak (diskoa ia berak bakarrik egina da) beste partaideak baztertzen baititu.
The final Cut (1983) Pink Floyd-en azken lan amankomuna da, nahiz eta Michael Kamen-ek Wright-en
tokia hartu zuen. Gero, taldearen partaideak banantzen dira eta taldearen izena bereganatzeko borroka
legalari ekiten diote.
Indarberrituta, Pink Floyd berriak munduko bira bat hasi -azken 6 urteetako lehena- eta album berri bat
argitaratzen du 1987an, A Momentary Lapse of Reason, Wright berriz ere taldera ekarri ondoren.
Azken urteotan Pink Floyd-ek ez du lan berririk sortu, eta -ofizialki bizirik jarraitzen badu ere- emanaldi
urri batzuetatik aparte bere jarduera publikoa hutsaren hurrengoa da. Banandu ziren egunetik milaka
zurrumurru egon baziren ere lau kideak berriz elkartuko zirela esaten zutenak, 2005eko Uztailaren 2an
ikusi ahal izan ziren laurak elkarrekin taula gainean. Pobreziaren aurkako Live 8 ekitaldien barnean,
Londoneko Hyde Parken lau abestiko emanaldi bat eskaini zuten.
Taldeak kontzertu bakarra eman du Euskal Herrian, 1994an, Donostiako Anoeta estadioan.

Kantua: The wall, money, hey you, time

Más contenido relacionado

Destacado (20)

Razas de caballos
Razas de caballosRazas de caballos
Razas de caballos
 
Razas de equinos
Razas de equinosRazas de equinos
Razas de equinos
 
Teoria y razas equinos (unefm)
Teoria y razas equinos (unefm)Teoria y razas equinos (unefm)
Teoria y razas equinos (unefm)
 
Caballos
CaballosCaballos
Caballos
 
Bovinos y Ovinos
Bovinos y OvinosBovinos y Ovinos
Bovinos y Ovinos
 
El caballo
El caballoEl caballo
El caballo
 
RAZAS DE EQUINOS
RAZAS DE EQUINOSRAZAS DE EQUINOS
RAZAS DE EQUINOS
 
Las razas de caballos
Las razas de caballosLas razas de caballos
Las razas de caballos
 
El caballo y sus razas
El caballo y sus razasEl caballo y sus razas
El caballo y sus razas
 
Caballos y sus caracteristicas
Caballos y sus caracteristicasCaballos y sus caracteristicas
Caballos y sus caracteristicas
 
Proyecto caballos
Proyecto caballosProyecto caballos
Proyecto caballos
 
Distintas Razas De Caballo
Distintas Razas De CaballoDistintas Razas De Caballo
Distintas Razas De Caballo
 
TODO SOBRE EQUINOS
TODO SOBRE EQUINOSTODO SOBRE EQUINOS
TODO SOBRE EQUINOS
 
diapositivas caballos
diapositivas caballosdiapositivas caballos
diapositivas caballos
 
Diapositivas Razas
Diapositivas RazasDiapositivas Razas
Diapositivas Razas
 
Equinos: Colores y razas
Equinos: Colores y razas Equinos: Colores y razas
Equinos: Colores y razas
 
El Caballo
El CaballoEl Caballo
El Caballo
 
Presentacion de caballos
Presentacion de caballosPresentacion de caballos
Presentacion de caballos
 
Bienestar animal en equinos 1
Bienestar animal en equinos 1Bienestar animal en equinos 1
Bienestar animal en equinos 1
 
Colores De Los Caballos
Colores De Los CaballosColores De Los Caballos
Colores De Los Caballos
 

Similar a Pinkfloyd taldea

Deep purple
Deep purpleDeep purple
Deep purplejoneu99
 
Musika Lana Unai, Ander Y Egoitz
Musika Lana Unai, Ander Y EgoitzMusika Lana Unai, Ander Y Egoitz
Musika Lana Unai, Ander Y EgoitzAnder Laskurain
 
Musika Lana Osoa
Musika Lana OsoaMusika Lana Osoa
Musika Lana Osoaguestaacae
 
Nuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power pointNuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power pointtuboverde
 
Azkena rock 2010
Azkena rock 2010Azkena rock 2010
Azkena rock 2010yaiza
 
Musika (Talde desberdinak)
Musika (Talde desberdinak)Musika (Talde desberdinak)
Musika (Talde desberdinak)jonimm11
 

Similar a Pinkfloyd taldea (10)

Deep purple
Deep purpleDeep purple
Deep purple
 
Musika Lana Unai, Ander Y Egoitz
Musika Lana Unai, Ander Y EgoitzMusika Lana Unai, Ander Y Egoitz
Musika Lana Unai, Ander Y Egoitz
 
Rock and rolla
Rock and rollaRock and rolla
Rock and rolla
 
Musika Lana Osoa
Musika Lana OsoaMusika Lana Osoa
Musika Lana Osoa
 
Rocka
RockaRocka
Rocka
 
Rock
RockRock
Rock
 
Nuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power pointNuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power point
 
Azkena rock 2010
Azkena rock 2010Azkena rock 2010
Azkena rock 2010
 
hip-hop
hip-hophip-hop
hip-hop
 
Musika (Talde desberdinak)
Musika (Talde desberdinak)Musika (Talde desberdinak)
Musika (Talde desberdinak)
 

Pinkfloyd taldea

  • 1. PINK FLOYD Taldea Londresen jaio zen 1964an, lehenengo partaideak Syd Barrett (kitarra), Richard Wright (teklatuak), Roger Waters (baxua) eta Nick Mason (bateria) izanik. 1966 eta 1968ren artean bere ibilbide musikalaren lehenengo bi diskoak plazaratu zituzten: The Piper at the Gates of Dawn eta A Saucerful of Secrets, estilo psikodelikoa eta underground nagusi dutenak. Garai hartan zuzeneko emanaldietan oso giro berezia sortzen zuten jadanik, ikus-efektu liluragarriak eta baliabide tekniko txundigarriak (light-show) erabiliz, denboraren poderioz sofistikatuko dituztenak. Syd Barrett taldearen liderra da hasierako urteetan, musika eta hitzen egilea lan gehienetan. Baina LSD-rekin zituen arazoak direla eta, Barrett-ek buruko osasuna galtzen du, 1968.urtean bere lekua David Gilmour-i utziz. Taldea fase berri batean sartzen da orduan, Roger Waters-en lidertzapean, psikodelismotik rock sinfoniko eta esperimentalagoruntz aldatuz. Hurrengo lana, Ummagumma (1969) aldaketa horren adierazle garbia da. The Dark Side of the Moon-ek (1973) ospea ez ezik, sormenaren gailurra ere adierazten du. Diskoak salmenta arrakasta (25 milioi ale salduta) eta musika kalitatea batzen du, oso ohikoa ez dena. Animals LPak(1977) aurrekoak baino askoz ere tonu gogorragoa izan zuen, batez ere Waters jada taldearen lidergo osoa hartzen hasi zelako. Ondoren, The Wall albuma iristen da (1979), eta bertan Waters-en lidergoa sendotuta ikusten da. Disko hau taldearen salduenetakoa izan da, eta zinemara eraman zuten hiru urte geroago. Diskoa egiterakoan Waters eta gainontzeko taldekideen artean lehenengo liskarrak agertzen dira, lehenengoaren sormen gaitasunak (diskoa ia berak bakarrik egina da) beste partaideak baztertzen baititu. The final Cut (1983) Pink Floyd-en azken lan amankomuna da, nahiz eta Michael Kamen-ek Wright-en tokia hartu zuen. Gero, taldearen partaideak banantzen dira eta taldearen izena bereganatzeko borroka legalari ekiten diote. Indarberrituta, Pink Floyd berriak munduko bira bat hasi -azken 6 urteetako lehena- eta album berri bat argitaratzen du 1987an, A Momentary Lapse of Reason, Wright berriz ere taldera ekarri ondoren. Azken urteotan Pink Floyd-ek ez du lan berririk sortu, eta -ofizialki bizirik jarraitzen badu ere- emanaldi urri batzuetatik aparte bere jarduera publikoa hutsaren hurrengoa da. Banandu ziren egunetik milaka zurrumurru egon baziren ere lau kideak berriz elkartuko zirela esaten zutenak, 2005eko Uztailaren 2an ikusi ahal izan ziren laurak elkarrekin taula gainean. Pobreziaren aurkako Live 8 ekitaldien barnean, Londoneko Hyde Parken lau abestiko emanaldi bat eskaini zuten. Taldeak kontzertu bakarra eman du Euskal Herrian, 1994an, Donostiako Anoeta estadioan. Kantua: The wall, money, hey you, time