SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 56
Descargar para leer sin conexión
2017 aldizkaria | www.egape.org
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
abestia
Hezkuntza, hizkuntza
soka berean bi mutur
Hasierako bide gogorra
bihurtu zenuten xamur
eskuz esku irmo eta ziur
Ikastola sortu zenuten
aniztasuna ikur
berrogeita hamar urte bidean
oroitzapenak...
ereindako hazi urrunak
fruitu datozkigu
Ikasle bakoitza
mundu oso ta askea
norbanakoaren bide zidorrak
bilatu ta ikastea
parte hartu
elkarrekin haztea
etorkizuna bidez bete
ta ilusioz nahastea
berrogeita hamar urte bidean
oroitzapenak...
ereindako hazi urrunak
fruitu datozkigu
Egapetik mundura
kabi eta aingura
Eskuz, esku, irmo eta ziur
parte hartu, elkarrekin kantatu
02 | 03
editoriala
50 urte, handiak, biziak, hoberenak eta
okerrenak, tira, hoberen eta okerrenetakoak
esango dugu absolutista ez jartzeagatik,
baina barru-barruan daramatzagu denak.
Oroitzapen horiek sortu baitzaizkigu errain
sakonetik, amaren bularretik aldendu ginen
lehen aldi hartako beldurretik, egin ezineko
uste hartatik, pentsaezina lortu genueneko-
tik, hartxintxarrekin egindako zaurietatik,
ausentzien hutsuneetatik…
Eta noizbait gure hizkuntzan ikastea zen-
tzuzkoena zela pentsatu eta aurrera egiteko
ausardia izan zutenei zor diegu egun erai-
kita dugun guztiak, erraineko arkitektura
guztiak, euskarazko oinarri sendoak izatea.
Bihotzean daramatzagu 50 urte hauetan
jasotako usainak, ostikoak eta laztanak.
historia Lehengo irakurtzen eta idazten ikastea helburu,
ondoren euskaraz egitea.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
XVI. mendean zaila
zen Gipuzkoan idaz-
ten zekienik aurki-
tzea. Gutxi ziren.
— ez da ba izango!
Lehen eskolak do-
haintza pribatuei es-
ker ireki ziren XVII.
mendean. Pedro
Viteri izan zen filan-
tropo ezagun bat.
Viteri eskola.
04 | 05
Denok
idazten
jakitea
erronka
erraz esaten da baina
lkateek irakurtzen eta idazten
jakin beharko zutela erabaki
zutenean, Hernanin bildutako
Batzar Nagusiek errealitateare-
kin bat ez zetorren erabakia har-
tu zuten, izan ere, 1573an, Gipuzkoako
herri askotan ez zegoen alkate izateko
baldintzarik betetzen zuen biztanle-
rik: baliabide ekonomiko jakin batzuk
izatea eta alfabetatuta egotea asko
eskatzea zen. Mende bat beranduago,
1682an, berriro onartu zuten dekretu
bera, onartu bai baina betetzerik lortu
ez zutelako. Orduan, egoera aldatuko
zuen beste zerbait gertatu zen: XVII.
mendetik aurrera ikastetxeak ireki-
tzen hasi ziren Gipuzkoan biztanle
pribatuen dohaintzei esker.
Apaizek ematen zituzten eskolak
hasieran. Doktrina irakasten hasi eta
bestelako gaiak ere sartzen zituzten.
Hain justu, Urnietan ere, apaiz batek
eman zituen eskola sortzeko lehen
urratsak, eta berririk zaharrenek ere
maisu apaiz bat aipatzen dute.
1675eko testamentu batean Nicolás
de Azkonobieta parrokoak Idiazabal
kaleko Miranda izeneko etxearen erdia
maisuaren bizilekutzat utzi zuen. Hala
ere, Udalak eta oinordekoek besterik
adostu eta zoru aldaketa eta dukatak
tarteko, azkenik plazako Balentegia
etxea erosi zuten, beraz, pentsa liteke
Urnietako lehen eskola eta maisuaren
etxea plazan kokatu zela 1688-89 urte
inguruan.
Artxibotan aurki daitekeen he-
rriko maisu kontraturik zaharrena
1695ekoa da, ordura arte haurren
maisu izandako Matheo de Lavayen
hil egin zenez, Bautista Barcaíztegui
apaiz urnietarra kontratatu zuten sei
urterako, ikasleei idazketa, doktrina
eta gaztelania, konkretuki «escritura,
doctrina y lengua castellana» irakas-
teko. Asko izan ziren ondoren etorri
zirenak eta eskolak emateagatik eta
erlojua zaintzeagatik kobratu zutenak.
Antza, ez ziren oso lan baldintza onak,
izan ere, kontratua bukatu baino lehen
alde egin baitzuten askok. Esteban de
Mutiozabal usurbildarrak, aldiz, urte
asko eman zituen Urnietan maisu.
A
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
Euskarak ez zuen
presentziarik eskole-
tan, XIX. mendean
aldarrikatzen hasi
eta ikastolak sortu
ziren arte.
— hala diote!
Udaletxean
1731n udaletxe berria eraikitzeko
lanak bukatu eta, ohikoa zen bezala,
bertara eraman zuten eskola. Udale-
txe berri dotoreko areto berezi batean
atondu zuten eskolako gela suontzi eta
eserlekuekin: hiru idazten ikasten ari
zirenentzat eta beste hiru irakurtzen
ikasten ari zirenentzat.
Pixkanaka titulazioak eskatzen hasi
ziren irakaskuntzan aritzeko. 1813an
José Arrue urnietarrak Lehen Letre-
tako Maisu titulua eskatu zion Foru
Aldundiari eta, horretarako, bataio
agiriaz gain, hiru testigantza aurkeztu
zituen, ohitura oneko gizon zintzoa eta
elizkoia zela eta maisua izateko gaine-
rako gaitasunak zituela egiaztatzeko.
Alor guztiei buruzko azterketa teoriko
eta praktikoak gainditu ondoren eman
zioten titulua. Orduz geroztik Urnie-
tan aritu zen irakasle 1840ra arte.
Urnietako udaletxeak bi sute larri
jasan zituen, bata Independentzia Ge-
rretan zehar, 1811n, eta bestea, Lehen
karlistaldian, 1937an, baina badirudi
ez zutela oztopatu eskolak bertan
ematea. Aldiz, 1905eko urtarrilaren
4tik 5erako gauean Urnietako udale-
txea zeharo kiskali zen ustekabeko sute
baten ondorioz: lau horma baino ez
ziren zutik geratu.
Pedro Viteriren ekarpena
Misiolari oblatuek utzitako lokal
batean jarraitu zuten mutikoek. Aldiz,
nesken eskola jartzeko Oztatuberri
etxea alokatu zuen Udalak, maistra-
ren etxebizitza ere bertan kokatu zen,
Idiazabal kalean.
Egoera honek eskola berri baten pre-
mia nabarmendu zuen, hori dela eta,
Pedro Viteri Arana arrasatearrarenga-
na jo zuten. Viterik fama handia zuen
hezkuntzaren filantropo lanengatik.
Espero bezalako fruituak lortu zituz-
ten urnietarrek eta Viterik, Urnietara
bisita egin ondoren, eskolak eraikitzea
erabaki zuen. 1907ko azaroaren 17an
inauguratu zen Urnietako eskola pu-
blikoa, Hernanikoarekin batera. HURA BAI SASOIA
Doña Pepita Goiburuko
eskolako bere ikasleekin,
Xoxokan, 1962an.
06 | 07
Goiburuko Landa eskola
Euskal Herriko baserrialde ia guztietan
auzo maisu-maistra zeukaten. Nor-
malean, bizitzeko gela baten eta janari
mantenuaren truke ematen zituzten
eskolak auzoko edozein baserritan
egokitutako gela batean. Irakurtzen eta
idazten irakasten zieten haurrei. Goi-
buru zen Urnietako auzo handiena eta
sakabanatuen zegoena eta baita analfa-
betismo tasarik handiena zuena ere. Lau
kilometro zituzten Viteriko eskoletara
joateko, beraz, zaila zuten bertako berro-
gei haur inguruk haraino jaistea.
Gauzakhorrela,hutsikgeratutakoKin-
talaenea baserrian eskolak ematen hasi
zirenbaldintzakaxkarretan.Beranduago
Larburura eraman zuten gela. 1925rako
Udalak biztanleei Goiburuko eskola uni-
tarioaren proiektua azaldu zien eta bile-
rara agertutako 39 familiek laneskua eta
eraikuntza materialak eskaini zituzten.
Beraz, auzokoen laguntza paregabea izan
zuen Udalak Xoxokan eskola eraikitzeko.
60 haur inguru aritzen ziren maistra
bakarrarekin, baina askotan huts egiten
zuten, batik bat mutilek, askok eguna
lanean igarotzen zutelako. 1969an landa
eskolan ari ziren 32 haurrak eskola
nazionaletara eramatea erabaki zuten
eta garraio zerbitzu berezia eskaini zuten
horretarako. 1973-74 ikasturtean betiko
itxi zuten Goiburuko eskola.
Ikastolen mugimendua
XIX. mendean eskola euskaldun edo
gutxienez elebidunaren aldeko ahotsak
jaiotzen hasi ziren, XX. mende hasie-
ran Eusko Ikaskuntzak eskola berri
eta euskaldunaren oinarriak landu
zituen bere lehen kongresuan. Arturo
Kanpionek eskola publikoa kritikatu
zuen hizkuntzarekiko jokabideagatik
eta Azkuek kritikekin bat egin eta bere
ikastetxea ireki zuen 1896an.
Garai hartako mugimendu politiko
eta intelektualak sortu zuen lehen ikas-
tola 1914an, Donostian: Koruko Andre
Mariaren ikastetxea. Baina Espainiako
Gerra Zibilak ikastolen desagerpena
eragin zuen eta 1944ra arte itxaron be-
har izan zuen berpizteko. Orduan iritsi
zen Urnietako ikastolaren txanda.
Siglos de trabajo para
avanzar hacia una escue-
la pública en euskera
Cuando en 1573 las Juntas
Generales de Gipuzkoa
aprueban como condición
para ser alcalde en el terri-
torio el requisito de saber
leer y escribir, se retrata la
situación de la educación
en Gipuzkoa, ya que eran
muchos los municipios
que no tenían a ninguna
persona que cumpliera esos
mínimos requisitos. Un
siglo más tarde, se vuelve a
aprobar la medida, con la
diferencia que también se
abren escuelas gracias a las
iniciativas privadas.
Los primeros maestros
fueron curas, también en
Urnieta. Precisamente el
párroco Nicolás de Azko-
nobieta dejó en su testa-
mento de 1675 la mitad de
la casa Miranda para que
viviera el maestro. Pero
desacuerdos y ducados de
por medio, finalmente el
Ayuntamiento compró la
casa Balentegia de la plaza
para que albergara la casa
del maestro y la primera
escuela de Urnieta, hacia
1688-89.
Fueron numerosos los
profesores que pasaron por
Urnieta, por lo que cabe
pensar que no tendrían muy
buenas condiciones para im-
partir «escritura, doctrina y
lengua castellana».
Cuando terminó la cons-
trucción del ayuntamiento,
en 1731, las escuelas se
trasladaron allí, hasta que
el incendio de 1905 solo
dejó cuatro paredes de
aquél edificio. Era evidente
la acuciante necesidad
de unas escuelas nuevas,
por lo que los urnietarras
acudieron al conocido
filántropo arrasatearra
Pedro Viteri. Gracias a su
ayuda económica se consi-
guió inaugurar las escuelas
públicas en 1907.
Mientras tanto, a cuatro
kilómetros de las escuelas
del pueblo se encontraba el
barrio con mayor tasa de
analfabetismo: Goiburu.
Gracias a la estrecha co-
laboración entre Ayunta-
miento y vecinos del barrio
en 1925 consiguieron abrir
la escuela rural de Goiburu
a la que acudían 60 niños
y niñas. Y continuaron así
hasta que decidieron poner
transporte a las escuelas
públicas y cerrar la escuela
en el curso 1973-74.
euskara Etxeetatik kalera. Hizkuntzaren presentzia,
erabilera akademikoa eta etorkizuna.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
GABONAK GABON
Maripi Sarasola eta Aran-
txa Etxeberria Egape ikas-
tolako lehen ikasle taldeare-
kin, 1969ko gabonetan.
ama
hizkuntzan
ikastea
Erabaki ausartak
X. mende hasieran abian zen
Euskal Herrian hezkuntza eta
hizkuntzaren defentsan ari zen
kultur mugimendua, Eusko Ikas-
kuntzak 1918an egindako lehen
Batzarrean sistema hori kritikatu eta
etorkizunerako urratsak aipatu ziren.
Gerra Zibila bukatuta euskarazko
irakaskuntzan aritzeko saiakerak egin
ziren berriro: Elvira Zipitriak eskolak
ematen zituen isilean eta andereñoak
prestatzen zituen.
Modernizazio eta berritzea etorri
ziren 60. hamarkadan, Euskal Herrian
aldaketa ugari sortu ziren ekonomia,
politika eta gizartean. Errealitate
soziopolitiko horren fruituetako bat
izan zen ikastolen sorrera. Hernanin,
1961ean jarri zen martxan ikastola.
Urnietan, ikastola sortu aurreko
hezkuntzaren egoerak hutsune ugari
zituen: eskola publikoan ez zegoen sei
urtera arte sartzerik. Urnietako guraso
zenbaiten artean ere kezka sortu zen
60. hamarkada bukaeran seme-alaben
irakaskuntzaren kalitateari buruz.
Ama hizkuntzan ikasteko aukera izatea
eta euskarari gizartean merezi zuen
tokia emateak bultzatu zituen sustatzai-
leak ikastolaren proiektuari ekitera.
Sabina Arruarte, Maria Arizmendi,
Xabier Larretxea, Benantzio Laskibar
eta Antselmo Unanuek osatu zuten
lehen batzordea, Hernaniko Urumea
ikastolan antolaketa lan ugari egiten
ari zen Hiazinto Fernandorena eta or-
duan herriko apaiz zen Benantzio Las-
kibarren laguntzaz. Haurrak gustatzen
zitzaizkion eta ikasketak egiteko prest
egongo zen neska gazte baten bila hasi
eta Maripi Sarasola konbentzitu zuten
lanean hasteko.
Haurrak bilatzeko, etxez etxe hiru eta
lau urteko haurren etxeetara joan ziren.
Gurasoen artean erantzun desberdi-
nak: batzuek ez zuten etorkizun handi-
rik ikusten legearen kontrakoa zelako,
beste batzuek hilean 15-20 duro inguru
ordaindu egin behar zutelako, batzuen-
gan beldurra ere nagusitu zen... Baina
20 haurren gurasoek erabaki ausarta
hartu eta talde horrekin hasi ziren.
Elizaren lokaletan hasi zen ikastola,
egun Sarobe dagoen tokian, Elizondo
zinema izan zen horren ondoan lehe-
nengo eta azpian beranduago. Izena
pentsatzeko, aldiz, Elvira Zipitriaren
gomendioari jarraitu eta EGAPE
erabili zuten, babesa adierazi nahian.
Horrela jaio zen EGAPE ikastola.
Ibiltzen hasi eta arazoak konpontzen
orduak eta orduak ematen zituen: diru
arazoak eta legez kanpokoa izateak
batez ere. José Goya orduko apaizak
emandako laguntza izugarria izan zen,
berak uzten baitzion ikastolari dirua
ateratzeko tonbola. Elizondo Zinema
zenean elizak zituen lokaletan hasi
zen Maripi haurrekin. Inspektoreak
saihesteko nahikoa lan izaten zuten:
«Halakoetan mendira eramaten geni-
tuen haurrak», gogoratu du. Izan ere,
Urnietara iritsi baino lehen inspekto-
rea Andoainera joaten zen eta bertatik
Egapera deitzen zuten, abisatzeko.
Inspektorea Urnietako Egape ikastola-
ra iristen zenerako gelak hutsik egoten
ziren.
08 | 09
Urnietako guraso
zenbaitek kezka zu-
ten irakaskuntzaren
kalitateaz eta euska-
raren presentziaz.
Ikastola sortzea era-
baki zuten.
— ORDUAN ERE BAZIREN
X
Aprender en el
idioma materno
A principios del siglo XX
surgen voces que reclaman
la necesidad de estudiar en
euskera. Cuando termina
la Guerra Civil, otra vez
se ponen en marcha las
iniciativas en favor de la
enseñanza del euskera. El-
vira Zipitria empezó a dar
clases en euskera y a formar
andereños en la clandesti-
nidad, en Donostia.
La situación de la educa-
ción en Urnieta presentaba
numerosas carencias. La
actitud hacia el euskera era
completamente contraria y
se alzaban voces a favor de
la enseñanza en la lengua
materna. En Hernani se
había puesto en marcha la
ikastola en 1961.
Casa por casa presen-
taron el proyecto de la
ikastola entre las familias
urnietarras. A pesar de las
dudas y la incertidumbre,
20 familias decidieron
apostar por la ikastola y así
se formó un grupo de 20 ni-
ños y niñas en los locales de
la iglesia, en las inmedia-
ciones en las que hoy en día
se encuentra Sarobe.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
Eskoletan euskara sartzeko
beharra
Eskolako kartilak lortzea ere ez
zen batere lan erraza. Sei urterekin
derrigorrezkoa izaten zuten ikaste-
txeek kartilak ematea, ofizialak ziren
eta ikastolak ez zuen inolako ofizial-
tasunik, eskola guztiz klandestinoa
zen. Hori dela eta Eskola Nazionaleko
irakaslearekin hitz egin eta berak esan
zuen neskei kartilak beteko zizkiela
eskola hartara joango balira bezala,
baina tren azpira erorita hil egin zen
eta batere gabe geratu ziren.
1966 eta 1967an, Euskaltzaindiak,
1965ean Bilboko Resurrección Mª
Azkue ikastolak legeztatzea lortu
ondoren, Hezkuntza eta Zientzia
Ministroari euskararen etorkizunaren
inguruko kezka adierazi eta eskoletan
hizkuntza sartzeko beharra adierazi
zion. Horietan zeudela, 1967an pa-
rroko berria iritsi zen Urnietara: Jose
Goya eta paperak azkar egiteko gai-
tasuna erakutsi zuen, izan ere, berak
lortu zuen ikastola legeztatzea elizaren
babespean.
1968an Gobernadore Zibilak «bai-
menik gabeko zentroetan haur ugari»
zeudela esan eta beren «kontroletik
kanpo» zeudela adierazten duen zirku-
lar bat zabaldu zuen. 1968ko azaroan
Urnietako Lehen Hezkuntzako Juntak
inspektorearen bisita zela eta egindako
bilerako aktan honakoa jasotzen da:
«Se refiriere a las escuelas privadas o
parroquiales. El señor párroco (don
José) dice que la ikastola que funcio-
naba antes se ha suprimido por no ser
titulada la señorita que la regentaba y
que actualmente están en preparación
los locales para los maestros titulados
que han de ejercer una vez se arreglen
los trámites necesarios».
Baina ordurako bi urte zeramatzaten
Maripi Sarasolak eta beranduago iritsi
zen Arantza Etxeberriak ikastolan,
egunero, lanean. Eta gero eta ume
gehiago ziren ikastolara joaten zirenak.
«Ilusio handia genuen, itxaropena. Bai-
na zalantza asko ere bazeuden tartean.
Ikastola zertara? Euskara etxerako
bakarrik zen, ikasketak egiteko ez zen
ikusten euskara inolaz ere. Gurasoen
zalantzarik handiena hori zen, zein
prestakuntzarekin aterako ote ziren
umeak», gogoratu du Maripik. Ikas-
tolen mugimenduaren hastapenetan
etorkizunak kezka eragiten zuen, baina
itxaropenak aurrera bultzatu zituen.
Gurasoek lokal zaharra txukundu eta
bertako gelak handitzeko lanak egin
zituzten, izan ere, beraiek izaten ziren
lokalak txukundu eta atontzen zituz-
tenak eta berogailuaz ere arduratzen
ziren.
1968a urte garrantzitsua izan zen
ikastolen mugimenduarentzat. Gara-
penerako krisia hasi zen, ikastolaren
proiektuaren inguruko eztabaida sako-
nari ekin baitzitzaion. Eztabaida ugari
izan ziren eta erabaki asko hartu behar
izan ziren, ez bakarrik legeztatzea ber-
matzeko, baita euskara bateratuaren
ingurukoa eta ikasleen erlijio hezkun-
tzaren ingurukoa, besteak beste.
Ilusio handiz baina
zalantza askorekin
ekin zioten ikasto-
laren proiektuari.
Itxaropenak aurrera
bultzatu zituen.
— oztopoei aurre
10 | 11
Egape ikastolako ikasleak Urnietako elizako sakristian.
ero eta handiagoa egiten hasi
zen Egape, gero eta zerbitzu
gehiago eskaintzen. 1973an,
ikastolan hasitako lehen ikas-
leak Andoaingo Larramendi
ikastolara joan ziren OHOko 6, 7 eta
8. mailak egitera, Urnietako ikastolak
ez baitzeukan horretarako baimenik.
1978an 6. maila egiteko aukera izan
zuten ikasleek.
1980an Elizak utzitako lokaletatik
Lizardi kaleko eraikin berrira pasa zen
ikastola, ikastola berria deitzen zen
hartara. Haur Hezkuntzako ikasleak,
aldiz, frontoiko eta Burni-bide kaleko
aretoetan aritzen ziren. Ordurako
Gipuzkoako ikastolen Federazioak
elizaren babesa alde batera utzi eta
erakunde zibil bihurtzeko erabakia
hartu zuen. 1989an ikastolako ondarea
administrazioaren eskuetara pasa zen
eta Galileo 2000 preteknologia gela eta
informatika gela sortu zituzten.
Jaialdi, zozketa, erakusketak... de-
nak ziren beharrezkoak hazten ari zen
ikastolen hezkuntza sistemari lagun-
tza ekonomikoa emateko, erakunde
publikoetatik jasotako laguntzak ez
baitziren nahikoa ikastolen etorki-
zuna bermatzeko, ezta Urnietakoa
ere. 1977ko urriaren 16an Beasainen,
lehenengo Kilometroak festa antola-
ikastola Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
Denborarekin izuga-
rri garatu zen ikas-
tola, zozketak egin
beharretik publiko
izatera pasa zen.
— nola diren gauzak gero!
G
Hegapetik
hegaldira
egundoko jauzia
tu zen eta izugarrizko arrakasta izan
zuen. 1990ean, Andoaingo Larramendi
ikastolarekin batera, urte horretako
Kilometroak festa antolatu zuen Egape
ikastolak egoera ekonomikoa hobetu
ahal izateko eta, bultzada horri esker,
1991an Haur Hezkuntzako eraikina
estreinatu zuen Lehen Hezkuntzako
eraikinaren ondoan.
Publikotasuna
1995ean ikastola publiko bihurtu zen.
Eztabaida luze eta gogor baten ondorio
izan zen, baina erabakia hartuta Urnie-
tako hezkuntza publikoarekin, Azkorte
ikastetxe publikoarekin, bat egin zuen.
«Prozesu gogorra izan zen. Publiko
eta ez publiko oso justu ateratzen zen,
kopurua oso berdinduta zegoen. Ikas-
tetxe pribatu gisa aurrera jarraitzeko
zailtasun ekonomikoak zeuden, beti
ematen dizu pena zurea den zerbait
ematea. Ondarea galtzeko beldurra,
ordura arte egindako esfortzu guztia
uztea. Ziurtasuna ere ematen zuen.
Nahiko gorabehera eta borroka izan
ziren. Ekonomikoki beti zaude hobeto
eta bitarteko hobeak daude publiko
izanda. Baina ez da zurea, nolabait
administrazioek zuzentzen dute. Baita
irakasleak ere, lehen juntak aukera-
tzen zituen irakasleak eta herrikoak
izatea lehenesten zen. Zuk bazenekien
zein hartzen zenuen, eta sistema pu-
blikoarekin ez du zerikusirik, adminis-
trazioak irakaslea bidali egiten dizu.
Ez dut esan nahi hobea edo okerragoa
denik, baina beti dituzu zure zalan-
tzak, jende berria sartu-ateran ibiltzen
da», gogoratu du Maripi Sarasolak,
Egapeko lehen andereñoak eta jubilatu
arte Egape ikastolan lanean aritu
denak.
1996an, eskola mapa berriarekin ba-
tera, Urnietan Bigarren Hezkuntzako
ikastetxea sortu zen. Egape Ikastola
publifikatu egin zen eta Azkorte ikas-
tetxe publikoarekin bat egin zuen. He-
mendik aurrera bateratzetik sortutako
fruituak Egape Ikastola izena hartuko
zuen. Bi ikastetxeetako Organo Gore-
nek ere bat egin zuten.
12 | 13
AIRETIK BEGIRA
Urnietako ikuspegia eta Egape ikastola.
Argazkia: Juantxo Sardon / Pixel
Del nido protector
a alzar el vuelo
Festivales,sorteos,…todoera
necesario.Lasayudaspúblicas
noeransuficientes.En1990
UrnietaorganizóelKilome-
troakjuntoconlaikastolade
Andoainygraciasaesedinero
seconstruyóeledificiodeEdu-
caciónInfantilen1991.
En 1995 la ikastola tomó
una difícil decisión: conver-
tirse en centro público. El
proceso decisorio fue duro.
Finalmente, una notable
mayoría optó por la publifi-
cación y Egape se unió con el
colegio público Azkorte. La
fusión se denominó Egape
Ikastola. Como en toda
unión vivieron un proceso
de adaptación, pero ense-
guida recogieron los frutos:
Urnieta tiene una puntera
oferta de educación pública
desde Educación Infantil
hasta Educación Secundaria
Obligatoria.
Urnieta no para de crecer
y el edificio de Azkorte ha
quedado obsoleto. Por eso,
ahora Egape Ikastola trabaja
para construir otro renovado
edificio cerca de los otros dos
y así crear un campus edu-
cativo completo y preparado
para el futuro.
Egape + Azkorte:
Egape Ikastola Publikoa
Lehenengo urtean 1 eta 2. DBH maila-
tan bakarrik hasi ziren. Guztira, 3 gela.
Administrazioak 50.000 pezetako au-
rrekontua eman zuen eta diru horrekin
ekin zitzaion etapa berriari.
«Metodologia gurea (ikastolakoa)
jarraitu genuen. Ezkontza guztietan
izaten dira halako gorabeherak, baina
ondo moldatu gara», uste du Maripik.
Izan ere, publifikazioaren alde egitea-
ren faktore garrantzitsua bitarteko
ekonomiko hobeak lortzeko aukera zen.
Publifikazioa gurasoen kooperati-
baren gehiengo nabariak hartutako
erabakiarekin onartu zen, horretarako
zerikusi handia izan zuen garai hartan
Eusko Jaurlaritzak egindako eskain-
tza: ikastetxearen kudeaketa osoa bere
gain hartzea eta Urnietan Bigarren
Hezkuntzarako ikastetxe publiko bat
jartzea, ikasleek aurreko etapan hasi-
tako ikasketak bertan buka zitzaten.
Modu horretan, DBHrako zentro pu-
blikoaren lorpena eta aintzinako esko-
laurre eta OHOko ikastola pribatuaren
publifikazio prozesua erabat uztartuta
daude eta batak bestearengan era-
gina du. Harrezkero, Urnietak Haur
Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzara bitarteko eskaintza
publikoa izango du eta bi ikastetxeak,
Egape Ikastola izena erabiliz, nahiz eta
legez burujabeak izan, eskola erakunde
eta pedagogia arloetan koordinatuta
daude.
Beraz, LOGSEren ezarketa eta
EAErako eskola maparen behin betiko
onarpenarekin, antzinako OHOko herri
ikastetxea gaurko DBHkoa bilakatu
zen, horretarako legeak eskatutako gu-
txienezko eta premiazko egokitzapenak
eginez: tailer ezberdinak, bainugelak...
Ikastetxeko jarduera eta ekimen
pedagogikoek aurrera jarraitu zuten
eta 2001ean, Egape ikastolako dantza
taldea, Juanito Sanchisen ardurapean
hainbat urtetan egon ondoren, Edu
Murumendiaraz puntako dantzariak
berrikuntzak ekarri zituen eta talde
berria osatu zuen. Haur Hezkuntza eta
Lehen Hezkuntzako guraso elkartea
sortu zen. Aballarri ikastolako infor-
mazio aldizkariari itxura berria eman
zitzaion: formatu berrian eta koloretan
argitaratzen hasi zen hiruhilero. Lehen
Hezkuntzako haurrentzat, gitarra eta
txalaparta jarduerak eskaini ziren
eguerdian.
xxi. mendeko eraikin berria
Urnietako ikastetxeko irakasle, zuzen-
daritza talde zein gurasoek etorkizu-
neko Bigarren Hezkuntzako eraikin
berria lortzeko lanean jarraitzen dute
2000. urtean horren beharra antzeman
zutenetik. Bigarren Hezkuntzako
ikastetxea kokatuta dagoen orubea-
ren jabetza Udalarena da, baina bere
gestioa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
Sailaren esku dago.
Bi eraininek osatzen dute Egape Ikas-
tola ikastetxe publikoaren azpiegitura.
Antzinakoena, 1907 urtean Viterik
emandako diruarekin eraikitakoa,
zaharkituta gelditu da eta eraikin berria
noiz edukiko zain daude. Ondoan duen
eraikinak 1.092 metro karratu inguru
ditu, 1970. urtekoa da eta aurrekoaren
erantsi gisa eraiki zen OHOko ikaste-
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
txe bezala erabiltzeko. Etapa hori buka-
tu eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe
bilakatu zenean funtzio horretarako
presaka egokitutakoa zela nabari zaio
47 urte beranduago. Lau solairu ditu,
bertan, ikasgela arruntak, informatika
eta teknologia gelak, sukaldea, jangela,
irakasle gela, duela gutxi eraberritutako
bulego desberdinak eta komunak daude
(hiru solairuetan).
Urnietako biztanle kopurua gora
egiten ari da, Udalaren aurreikuspenen
arabera, herriaren demografia haz-
kundea urte gutxian 8.000 biztanlera
iritsi daiteke. Gainera, jaiotze tasa ere
igotzen ari da urteetako geldialdiaren
ondoren. Errealitate sozial berriei
egokitutako zerbitzu publiko duinen
planifikazio eta hornikuntzaren beha-
rra nabari dute zuzendaritza taldekoek
zein guraso elkarteak. Etorkizunari
baikortasunez begiratzeko aukera ema-
ten duten matrikula datuek DBH (154,
2016-2017 ikasturtean) eta Haur zein
Lehen Hezkuntzan (427).
Aspaldidanik tinko lanean ari dira
ikastolako kideak beren helburua
lortzeko: seme-alabentzako Bigarren
Hezkuntzako ikastetxe gaurkotu eta
funtzional bat, bertako beharrei egoki-
tutakoa.
Baina kezka ere nabaria da ikaste-
txeko arduradunen artean, «ez dakigu
zenbat denbora egon beharko dugun
hemen, Azkorteko eraikin zaharki-
tuan», adierazi du Manu Mariasek.
Etorkizuna:
hezkuntza campusa helburu
Egape Ikastolako gurasoen elkarte zein
zuzendaritza batzordeak etorkizune-
rako eraikin berri baten alde gogor lan
egin du. DBHko ikastetxe berria erai-
kitzeko gai diren erakunde administra-
tiboekin, alegia, Eusko Jaurlaritza eta
Udalarekin, harreman estuak izan ditu
eskola komunitateak eta bi administra-
zioetako arduradun politikoek behin
eta berriro azaldu dute berau egiteko
aukera eta asmo sendoa.
Guztiak lanean ari dira, etorkizune-
ko hezkuntza campusaren proiektua
errealitate bihur dadin.
14 | 15
Azpiegitura, eskain-
tza eta ekimen pe-
dagokikoek moder-
nizazio etengabea
izan dute garaian
garaiko beharretara
egokitzeko.
Urnietako biztanle
kopurua gora doa
eta lanean ari da
ikastola Bigarren
Hezkuntzako ikaste-
txe gaurkotu eta fun-
tzionala lortzeko.
— BATETIK — BESTETIK
BURU-BELARRI
Egape ikastolako ikasleak gelan.
gape Ikastolak ikasleen indi-
bidualtasuna kontutan hartuz,
hezkuntza integrala bilatzen du,
norbanakoak dituen gaitasun
guztiak garatzen saiatuz. Haur-
tzaroko menpekotasunetik abiatuz,
heldutasun eta autonomiarantz bide-
ratzen laguntzen saiatzen dira, bere
erabakiak hartzeko ahalmena eman
eta erabaki horien erantzule izateko
jarrerak bultzatuz. Gainera, ikastola
bere ingurunera irekita dago, erreali-
tatea arakatzeko eta gaiak aberasteko
kalera irtetzea interesgarritzat baitu.
Egape Ikastola, hezkuntza erakunde
bezala pluralistatzat du bere burua,
beraz, guraso, irakasle eta ikasleen
aukera politiko, sozial eta erlijiozko
guztien elkarbizitza eta errespetua
indartzeko helburua du. Haurrak
gizarteratu ahal izateko besteekiko eta
norberekiko errespetuan oinarrituriko
balore demokratikoak landuko ditu,
besteak beste, solidaritatea, askatasun
zentzua eta tolerantzia azpimarratuz.
egape Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
E
Etorkizuna
eraikiko duten
urnietarrak
hezkuntza proiektua
hobetzeko helburuak
1
2
3
4
5
Ikastetxeko lan taldea
Orotara, Ikastolako etapa guztien
artean, irakasleak eta ez irakasleak
diren langileak kontuan hartuz, ia 90
pertsona jardunean ari dira. Langi-
le guztien inplikazioa eta elkarlana
beharrezkoa da Ikastolaren zeregin
hezigarria aurrera eramateko. Irakas-
leek esperientzia handia eta gaurkotua
duen taldea osatzen dute. Batzorde
Pedagogikoak zuzentzen du irakasleen
jarduera, hauek zikloka eta departa-
mentuka biltzen direlarik.
Guraso elkartea
Garrantzitsua da guraso eta eskolaren
arteko harremana dinamizatzeko, jar-
duerak partekatzeko eta komunitatea
sendotzeko.
Aballarri Guraso Elkartea legalki
osaturik dago eta zuzendari batzor-
de bat dauka. Bere esku dago eskolaz
kanpoko jarduera ugarien antolaketa
eta kudeaketa.
Egape Proiektua (DBHko ikaste-
txearekin partekatua) arlo eta gune
ezberdinetan sendotzen jarraitzea:
mota ezberdinetako koordina-
zioa areagotuz, LHko eraikinaren
eraberritzeko urratsak emanez, eta
harremanak familiekin eta herriare-
kin hobetuz.
Euskal kultura eta euskararen
erabilera eskola-komunitate osoan
indartzen eta hedatzen jarraitzea,
ikastetxe esparrua ere gaindituz.
Ikasleak oinarrizko eta funtsezkoak
diren baloreetan hezten jarraitzea,
ikastetxean protagonismo eta ardu-
ra handiagoa emanez.
Berrikuntza metodologikoekin
jarraitzea, horretarako irakasleen
formazioa sustatuz.
Eskola komunitatea osatzen dute-
nen asebetetze maila mantentzea
ikastetxearen proiektuarekin eta
funtzionamenduarekin.
16 | 17
Hezkuntza integrala
bilatzen du Egapek,
gaitasun guztiak
garatu eta helduta-
suneranzko auto-
nomiarantz bide
eginez.
— bide eginez
BESOAK GORA!
Atzoko eta gaurko ikasleak, etorkizuna erai-
kitzen ari direnak eta eraikiko dutenak.
egape Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
Proiektuak eta programak
Euskararen erabilera normali-
zatzeko Plangintza / Normalización
del euskera
Euskararen erabilera sustatzea eta
indartzea helburu duen plana.
Agenda 21
Ikasleek beren ingurumen hurbilaren
arazoa aztertu eta ulertzeko lagungarri
da eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekolo-
gikoki jasangarriagoa izango den gizarte
baten alde aritzeko prestatzen ditu.
Elkarbizitza / Convivencia
Ikastolako estamentu guztien artean
Elkarbizitzaren definizio bat sortu zen:
«Ikastolako kide guztion parte hartzea
esparru batean, non denok, adostutako
funtzionamendu arauak egonik, gustu-
ra sentitu, errespetuz eta askatasunez
erlazionatu eta gatazkak era positiboan
eraldatzeko gai izango garen.» Hori
lortzea da helburua.
IKT / TICs
Ikastetxean IKTen ezarpena zabaltzea
eta erabilera areagotu eta hobetzeko
lanean ari da.
Ikaskuntza Kooperatiboa / Aprendi-
zaje cooperativo
Ikaskuntza kooperatiboaren bitartez
ikasleek beraien ikaste prozesuan par-
te aktiboa izango dute.
Ikasteko irakurri / Leer para aprender
Irakurketei ahalik eta etekin handie-
na ateratzeko ikasleei behar dituzten
tresnak ematea da helburua.
Hobekuntza Plana / Plan de mejora
Diagnostiko Ebaluazioaren kudeake-
taren arduratuko duen Koordinazio-
Batzordea du Egapek.
Hezkidetza Plana / Coeducación
Ikastetxeak ekimen orokorra eta estra-
tegikoa egingo du, indarkeria matxis-
tarekin loturiko hezkidetza, berdinta-
suna eta prebentzioa lantzeko.
18 | 19
Ikastolako zerbitzuak
Liburutegia / Biblioteca
Ekintza honen helburu nagusia
haurren artean irakurzaletasuna bul-
tzatzea, lanak egiterakoan kontsulta
liburuak eta informazioa iturri desber-
dinetatik bilatzen ohitzea eta liburu-
tegia lana egiteko leku bezala hartzea.
Sarean zintzilikatuta dagoen dokumen-
tuan, azaltzen joango gara urtean zehar
irakurzaletasunaren inguruan egiten
diren jarduerak.
Garraioa / Transporte
Ikastolak doako garraio-zerbitzua
eskaintzen du. Horretarako, Hezkuntza
Sailak HH, LH eta DBHko ikasleentzat
autobus bakar bat finantziatzen du.
Autobus honek egunero egiten duen
ibilbideak jarraian aipatzen diren gel-
tokiak ditu: Galarraga, Gurutzia, Goibi-
dieta, Barkaiztegi, Ormaxar, Oiarbide,
Xoxoka, Bentas, Azkonobieta, Upategi,
Irurain eta Ikastola.
Zerbitzu hau erabiltzeko eskubidea
izateko, distantzia-baldintzak bete be-
har dira: 2 km izatea etxetik eskolara.
Garraio eskubidea duten ikasleek es-
kola jangelan prezio-murrizketa dute.
Guztira, 25 ikasle garraiatzen dira.
Goizeko eskola / Servicio matutino
Guraso Elkarteak antolatuta Ikastolak
goizeko-eskola zerbitzua eskaintzen du
egunero goizeko 7:30etatik aurrera Etxe-
berri Plazako 2 urteko eraikinean eta
Lizardi kaleko Psikomotrizitate gelan.
Arratsaldeko zaintza / Servicio
vespertino
Guraso Elkarteak antolatuta Ikastolak
irailean eta ekainean arratsaldeko zer-
bitzu zaintza antolatzen du. Lizardiko
eraikinean eskaintzen da 14:30 etik
16:30era.
Jangela / Comedor
Egape Ikastolako jangela kudeaketa
zuzenekoa da, beraz, bertan presta-
tzen da janaria. 3 sukaldari, 14 begirale
eta jangelako arduraduna aritzen dira
lanean.
EDUCAR EL FUTURO
Egape trabaja en numerosos programas y proyectos para conseguir una sociedad mejor en la que las urnieta-
rras del futuro aporten valores, crecimiento y diversidad, entre otros. Además, numerosos servicios ofrecen
comodidad a padres, madres y alumnado.
kastola bere barne ekintzak ezagu-
tzera ematen saiatuko da Urnietako
kultur jardueratan parte hartuz. Eta
euskara gure herriaren hizkuntza
eta kulturaren ardatz denez, lau
haizetara zabalduko du kalez kale eta
plazaz plaza. Herrian antolatzen di-
tuen ekitaldi eta jaialdiak dira horren
erakusgarri.
egape Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
I
Gelatik
plazara
lau haizeetara
20 | 21
egape Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
22 | 23
Urnietari errotuta
dago Egape ikastola
eta hala erakusten
du kultur jarduere-
tan parte hartuz.
— HERRIAREKIN BAT
EZKER-ESKUIN
Agate Deunaren 1977ko kintako ikasleak santa eskean, Argitxo-
ren festa, San Juan ospakizuna, danborrada jotzen eta Egape
dantza taldeko kideak.
egape Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
PASIOAK
GARATUZ
HAZI
barru-barrutik
Musika ikasteko Sistema propioa:
Pentagrama enea
Pentagrama enea ipuin-antzerki
didaktiko bat da. Egape Ikastolako
Antton Jauregi musika irakasleak sortu
zuen duela 20 urte eta gaur egun Euskal
Herriko ikastetxe askotan erabiltzen
da musika lengoaiaren lehen pausoak
emateko. Metodo honen bitartez,
ikasleek modu ludiko eta dibertigarri
batean musika notenganako lehen
hurbilpena egiten dute. Pentagrama
eta etxe baten artean dagoen parale-
lismoa du abiapuntua eta bertan bizi
dira Solferino alkate harroputza, Mikel
Minali munduko futbolaririk hoberena
eta Repe Rokeroa, besteak beste.
Informazioaren gizartean nabi-
gatzen jakin
Ikasketaren ikuspegi globalagoa bila-
tzen du Egape Ikastolak. Norbanakoa
bizitzako lehentasunen arabera joka-
tzera bultzatzen duten barne idealak
garatu nahi dira, pertsona aktibo,
enpatiko eta kritikoak hezteko. Ikasi
bakarrik ez, jakiterako bidean pentsa-
tzeko gai izatea nahi dugu, ezagutzaren
balioa zein den jakin dezaten. Ikasle
autonomo eta aktiboek beren akatsez
ikasi eta egia bilatu behar dute bizitza-
ren edozein alorretan eta, noski, tek-
nologia berrien ozeanoan aukeraketa
egiten jakin beharko dute, informazio
ona eta txarra bereizten, irizpidea due-
na zurrumurruetatik bereizten, sarean
eta bizitzaren alor guztietan.
24 | 25
Antzerki eskola
Joxemari Berasategi aktore urnie-
tarrak hartu du Egapeko antzerki
taldearen ardura. Horrela, aisialdian
Euskara erabili eta norbere baliabideak
ezagutzeko modu aparta da antzerki
tailerra. Talde lanean norbere mugak
eta besteenak ezagutzeko modu bikaina
da antzerkia. Joko dramatikoa lan-
tzen da psikomotrizitatea eta musika
baliatuz.
Dantza taldea
Edu Muruamendiaraz dantzari ezagu-
nak gidatzen du 1998ean abian jarri-
tako Egape Ikastolako dantza taldea.
Tradizioan oinarriritutako pausoekin
sortutako koreografia berritzaileak es-
kaintzen dituzte dantzariek. Dagoene-
ko Egape Dantza Taldearen presentzia
eta parte-hartzea ezinbesteko bihurtu
da herriko festa eta ospakizunetan.
Tradizio handiko dantzak berreskuratu
dituzte: dantza-soka eta kaledantza.
Jarduera osagarriak
Irratia / Radio
Ikasleek beren testuak modu ludiko
batez ezagutarazteko erabiltzen da
Egapeko irratia, lehenengo mailatik
seigarren maila bitartean.
Tailerrak / Talleres
Informatika-Prentsa, Marrazkigintza,
Marketeria eta Eskulanak. Abenduan,
Gabonak izeneko tailerra antolatzen
da, txartel lehiaketan parte hartzeko
Bertsolaritza
Hirugarren zikloko ikasleek Ni ere
bertsolari proiektuan parte hartuko
dute ahozkotasuna lantzeko helburua-
rekin. Ikasturte bukaeran, bertso jaial-
dia eta emanaldia izaten dira herriko
frontoian.
Igeriketa / Natación
Bigarren eta hirugarren mailako ikas-
leek igeriketa ikastaroa egingo dute
Foru Aldundiak antolatzen dituen kirol
jardueren barruan.
Tinko (zinema euskaraz / cine
en euskera)
Zinea erabiltzen da tutoretzan gaiak
lantzeko.
Haur eta Gazte Literaturaren Eguna
(martxoaren 27an) / Literatura
Egunhauospatzekoirratsaiobereziak,
ipuinkontalariak,irakurketak,liburu
trukaketaketaabarluzeaantolatzendira.
Gabonetako abesbatzak / Coros
navideños
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako
ikasleek parte hartzen dute Kultur
Etxeak antolatzen duen jarduera
honetan.
Jolas eta Solas
TTAKUN elkartearen eskutik, Haur
Hezkuntzako 5 urte eta Lehen Hekun-
tzako 1. Mailakoek euskararen era-
bilpena eta motibazioa suspertzeko,
zenbait ekintza burutzen dituzte
ikasturtean zehar.
Pentagrama enea
El profesor de Egape Antton
Jauregi desarrolló un
sistema propio de apren-
dizaje de música. Así, el
alumnado puede acercarse
a la música de forma lúdica
y divertida.
Grupo de baile
Edu Muruamendiaraz
dirige el grupo de danza
Egape Dantza taldea. Desde
que se puso en marcha en
1998, ofrece nuevas coreo-
grafías basadas en pasos
tradicionales. La presencia
del grupo de danza se ha
convertido en un impresin-
dible de las celebraciones de
Urnieta.
Desenvolverse en la so-
ciedad de la información
El objetivo es que el alum-
nado no sólo estudie, sino
que oriente su pensamiento
hacia el saber, hacia el
conocimiento como algo
valioso. Para ello necesitan
saber manejarse en la socie-
dad de la información.
Taller de
interpretación
El actor urnietarra
Joxemari Berasategi está
al cargo de la escuela de
teatro. Supone, entre otros,
una forma fantástica de
conocer los própios límites
y los de los demás. Trabajan
el juego dramático median-
te la psicomotricidad y la
música.
AIRERA!
Egape dantza taldea.
Carlos de Cos.
egape Proiektu bizia, dinamikoa,
partaidetza bidez herri eragileekin eratua.
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
50 belaunaldi
+1 etorkizuna
eraikitzeko
atzo bezala gaur
0 urteotan Egape ikastolak
helburu argia izan du: ikasleak.
Norbere gaitasunak garatuz,
gizartean trebe manejatuko ziren
pertsonak. Heldutasun eta auto-
nomiaranzko bidean Egape ikastola
lagun izan dutenak asko izan dira,
ehunka, 50 urteotako protagonistak.
Hemen zaudete.
5
26 | 27
‘63
‘64/
‘65/
‘66
‘63
a
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘67
‘69
-‘72
‘68
28 | 29
‘70
‘72
‘71
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘73
‘75
‘74
30 | 31
‘76
‘76
B
‘76
A
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘77
‘78
‘77
B
32 | 33
‘79
‘81
‘80
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘82
‘83
‘82
B
34 | 35
‘84
‘86
‘85
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘87
‘88
B
‘88
36 | 37
‘89
‘90
‘89
B
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘91
‘92
B
‘92
38 | 39
‘93
‘94
‘93
B
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘94
B
‘95
B
‘95
40 | 41
‘96
‘97
‘96
B
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘97
B
‘98
B
‘98
42 | 43
‘99
a
‘99
c
‘99
b
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘00
a
‘01
‘00
b
44 | 45
‘01
B
‘02
B
‘02
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘02
c
‘03
B
‘03
A
46 | 47
‘04
A
‘05
A
‘04
B
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘05
B
‘06
B
‘06
A
48 | 49
‘07
A
‘08
A
‘07
B
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘08
B
‘09
B
‘09
a
50 | 51
‘10
A
‘11
A
‘10
B
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘11
B
‘12
B
‘12
A
52 | 53
‘13
Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
‘14
50+1
etorkizuna
54 | 55
Egape
ikastola
50
urte

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasdunaMaider1233
 
Hizkuntza irizpideak ikasleekin
Hizkuntza irizpideak ikasleekinHizkuntza irizpideak ikasleekin
Hizkuntza irizpideak ikasleekinLARRAUL
 
4 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 20104 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 2010joncreba
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunIreneGM
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]IreneGM
 
Etorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaEtorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaIreneGM
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
19 20 matrikulazioa aurkezpena lh6 gurasoei urtarrilak 23
19 20 matrikulazioa aurkezpena  lh6 gurasoei urtarrilak 2319 20 matrikulazioa aurkezpena  lh6 gurasoei urtarrilak 23
19 20 matrikulazioa aurkezpena lh6 gurasoei urtarrilak 23eztabai
 
Ikastola parte hartzea
Ikastola parte hartzeaIkastola parte hartzea
Ikastola parte hartzeamarraskillo
 

La actualidad más candente (20)

Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Hizkuntza irizpideak ikasleekin
Hizkuntza irizpideak ikasleekinHizkuntza irizpideak ikasleekin
Hizkuntza irizpideak ikasleekin
 
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
 
Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1
 
4 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 20104 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 2010
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
 
Etorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaEtorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioa
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
Urteko plana sarrera  (zuzenketa)Urteko plana sarrera  (zuzenketa)
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
 
A4
A4A4
A4
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiak
 
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Uda kanpaina 2021 eus
Uda kanpaina 2021 eusUda kanpaina 2021 eus
Uda kanpaina 2021 eus
 
19 20 matrikulazioa aurkezpena lh6 gurasoei urtarrilak 23
19 20 matrikulazioa aurkezpena  lh6 gurasoei urtarrilak 2319 20 matrikulazioa aurkezpena  lh6 gurasoei urtarrilak 23
19 20 matrikulazioa aurkezpena lh6 gurasoei urtarrilak 23
 
Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016
 
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Ikastola parte hartzea
Ikastola parte hartzeaIkastola parte hartzea
Ikastola parte hartzea
 

Destacado (8)

EGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOAEGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOA
 
Egape txo!5
Egape txo!5Egape txo!5
Egape txo!5
 
On off1
On off1On off1
On off1
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
On off 3
On off 3On off 3
On off 3
 
On off-4
On off-4On off-4
On off-4
 
Egape TXO !3
Egape TXO !3Egape TXO !3
Egape TXO !3
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 

Similar a Egape 50

ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)orixe4maila
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola) ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)orixe4maila
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakEuskaltzaleen Topagunea
 
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema NazionalaErakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionalaeuskaleskola
 
75 urte viatoristak arrasaten mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten mondraberriSERSO San Viator
 
Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Sagarra19
 
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaIrekia - EJGV
 
Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketa
Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketaBilbo postindustrialaren bigarren eraldaketa
Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketaguest7015e5
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanMaite Goñi
 
Ebaristo Bustinza-Kirikiño
Ebaristo Bustinza-KirikiñoEbaristo Bustinza-Kirikiño
Ebaristo Bustinza-KirikiñoSagarra19
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Joxe
 
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaEuskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaAinhoa Ezeiza
 
Irakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbideaIrakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbideaasijoan
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1Sagarra19
 
Mendebalde 2010
Mendebalde 2010Mendebalde 2010
Mendebalde 2010chinook
 

Similar a Egape 50 (20)

ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (donostie eta eskola)
 
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola) ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (Donostia eta eskola)
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
 
Egunkaria
EgunkariaEgunkaria
Egunkaria
 
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema NazionalaErakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
 
75 urte viatoristak arrasaten mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri75 urte viatoristak arrasaten   mondraberri
75 urte viatoristak arrasaten mondraberri
 
Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue
 
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
 
Mikel Laboa
Mikel LaboaMikel Laboa
Mikel Laboa
 
Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketa
Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketaBilbo postindustrialaren bigarren eraldaketa
Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketa
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
 
Ebaristo Bustinza-Kirikiño
Ebaristo Bustinza-KirikiñoEbaristo Bustinza-Kirikiño
Ebaristo Bustinza-Kirikiño
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
 
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaEuskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
 
Irakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbideaIrakasle baten ibilbidea
Irakasle baten ibilbidea
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mendebalde 2010
Mendebalde 2010Mendebalde 2010
Mendebalde 2010
 

Más de Anjaritoi Urnieta (20)

EGAPE Matrikulazioa 2018
EGAPE Matrikulazioa  2018EGAPE Matrikulazioa  2018
EGAPE Matrikulazioa 2018
 
EGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLAEGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLA
 
EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015
 
ZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARAZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARA
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
 
Musika eta internet2013
Musika eta internet2013Musika eta internet2013
Musika eta internet2013
 
On off 5
On off 5On off 5
On off 5
 
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
 
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVALOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
DIAGNOSIA
DIAGNOSIADIAGNOSIA
DIAGNOSIA
 
ESKUPROGRAMA
ESKUPROGRAMAESKUPROGRAMA
ESKUPROGRAMA
 
Antton jauregi
Antton jauregiAntton jauregi
Antton jauregi
 
Antzezleak
AntzezleakAntzezleak
Antzezleak
 
Edu muruamendiaraz
Edu muruamendiarazEdu muruamendiaraz
Edu muruamendiaraz
 
Luis mari zaldua
Luis mari zalduaLuis mari zaldua
Luis mari zaldua
 

Egape 50

  • 1. 2017 aldizkaria | www.egape.org
  • 2. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org abestia Hezkuntza, hizkuntza soka berean bi mutur Hasierako bide gogorra bihurtu zenuten xamur eskuz esku irmo eta ziur Ikastola sortu zenuten aniztasuna ikur berrogeita hamar urte bidean oroitzapenak... ereindako hazi urrunak fruitu datozkigu Ikasle bakoitza mundu oso ta askea norbanakoaren bide zidorrak bilatu ta ikastea parte hartu elkarrekin haztea etorkizuna bidez bete ta ilusioz nahastea berrogeita hamar urte bidean oroitzapenak... ereindako hazi urrunak fruitu datozkigu Egapetik mundura kabi eta aingura Eskuz, esku, irmo eta ziur parte hartu, elkarrekin kantatu
  • 3. 02 | 03 editoriala 50 urte, handiak, biziak, hoberenak eta okerrenak, tira, hoberen eta okerrenetakoak esango dugu absolutista ez jartzeagatik, baina barru-barruan daramatzagu denak. Oroitzapen horiek sortu baitzaizkigu errain sakonetik, amaren bularretik aldendu ginen lehen aldi hartako beldurretik, egin ezineko uste hartatik, pentsaezina lortu genueneko- tik, hartxintxarrekin egindako zaurietatik, ausentzien hutsuneetatik… Eta noizbait gure hizkuntzan ikastea zen- tzuzkoena zela pentsatu eta aurrera egiteko ausardia izan zutenei zor diegu egun erai- kita dugun guztiak, erraineko arkitektura guztiak, euskarazko oinarri sendoak izatea. Bihotzean daramatzagu 50 urte hauetan jasotako usainak, ostikoak eta laztanak.
  • 4. historia Lehengo irakurtzen eta idazten ikastea helburu, ondoren euskaraz egitea. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org XVI. mendean zaila zen Gipuzkoan idaz- ten zekienik aurki- tzea. Gutxi ziren. — ez da ba izango! Lehen eskolak do- haintza pribatuei es- ker ireki ziren XVII. mendean. Pedro Viteri izan zen filan- tropo ezagun bat. Viteri eskola.
  • 5. 04 | 05 Denok idazten jakitea erronka erraz esaten da baina lkateek irakurtzen eta idazten jakin beharko zutela erabaki zutenean, Hernanin bildutako Batzar Nagusiek errealitateare- kin bat ez zetorren erabakia har- tu zuten, izan ere, 1573an, Gipuzkoako herri askotan ez zegoen alkate izateko baldintzarik betetzen zuen biztanle- rik: baliabide ekonomiko jakin batzuk izatea eta alfabetatuta egotea asko eskatzea zen. Mende bat beranduago, 1682an, berriro onartu zuten dekretu bera, onartu bai baina betetzerik lortu ez zutelako. Orduan, egoera aldatuko zuen beste zerbait gertatu zen: XVII. mendetik aurrera ikastetxeak ireki- tzen hasi ziren Gipuzkoan biztanle pribatuen dohaintzei esker. Apaizek ematen zituzten eskolak hasieran. Doktrina irakasten hasi eta bestelako gaiak ere sartzen zituzten. Hain justu, Urnietan ere, apaiz batek eman zituen eskola sortzeko lehen urratsak, eta berririk zaharrenek ere maisu apaiz bat aipatzen dute. 1675eko testamentu batean Nicolás de Azkonobieta parrokoak Idiazabal kaleko Miranda izeneko etxearen erdia maisuaren bizilekutzat utzi zuen. Hala ere, Udalak eta oinordekoek besterik adostu eta zoru aldaketa eta dukatak tarteko, azkenik plazako Balentegia etxea erosi zuten, beraz, pentsa liteke Urnietako lehen eskola eta maisuaren etxea plazan kokatu zela 1688-89 urte inguruan. Artxibotan aurki daitekeen he- rriko maisu kontraturik zaharrena 1695ekoa da, ordura arte haurren maisu izandako Matheo de Lavayen hil egin zenez, Bautista Barcaíztegui apaiz urnietarra kontratatu zuten sei urterako, ikasleei idazketa, doktrina eta gaztelania, konkretuki «escritura, doctrina y lengua castellana» irakas- teko. Asko izan ziren ondoren etorri zirenak eta eskolak emateagatik eta erlojua zaintzeagatik kobratu zutenak. Antza, ez ziren oso lan baldintza onak, izan ere, kontratua bukatu baino lehen alde egin baitzuten askok. Esteban de Mutiozabal usurbildarrak, aldiz, urte asko eman zituen Urnietan maisu. A
  • 6. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org Euskarak ez zuen presentziarik eskole- tan, XIX. mendean aldarrikatzen hasi eta ikastolak sortu ziren arte. — hala diote! Udaletxean 1731n udaletxe berria eraikitzeko lanak bukatu eta, ohikoa zen bezala, bertara eraman zuten eskola. Udale- txe berri dotoreko areto berezi batean atondu zuten eskolako gela suontzi eta eserlekuekin: hiru idazten ikasten ari zirenentzat eta beste hiru irakurtzen ikasten ari zirenentzat. Pixkanaka titulazioak eskatzen hasi ziren irakaskuntzan aritzeko. 1813an José Arrue urnietarrak Lehen Letre- tako Maisu titulua eskatu zion Foru Aldundiari eta, horretarako, bataio agiriaz gain, hiru testigantza aurkeztu zituen, ohitura oneko gizon zintzoa eta elizkoia zela eta maisua izateko gaine- rako gaitasunak zituela egiaztatzeko. Alor guztiei buruzko azterketa teoriko eta praktikoak gainditu ondoren eman zioten titulua. Orduz geroztik Urnie- tan aritu zen irakasle 1840ra arte. Urnietako udaletxeak bi sute larri jasan zituen, bata Independentzia Ge- rretan zehar, 1811n, eta bestea, Lehen karlistaldian, 1937an, baina badirudi ez zutela oztopatu eskolak bertan ematea. Aldiz, 1905eko urtarrilaren 4tik 5erako gauean Urnietako udale- txea zeharo kiskali zen ustekabeko sute baten ondorioz: lau horma baino ez ziren zutik geratu. Pedro Viteriren ekarpena Misiolari oblatuek utzitako lokal batean jarraitu zuten mutikoek. Aldiz, nesken eskola jartzeko Oztatuberri etxea alokatu zuen Udalak, maistra- ren etxebizitza ere bertan kokatu zen, Idiazabal kalean. Egoera honek eskola berri baten pre- mia nabarmendu zuen, hori dela eta, Pedro Viteri Arana arrasatearrarenga- na jo zuten. Viterik fama handia zuen hezkuntzaren filantropo lanengatik. Espero bezalako fruituak lortu zituz- ten urnietarrek eta Viterik, Urnietara bisita egin ondoren, eskolak eraikitzea erabaki zuen. 1907ko azaroaren 17an inauguratu zen Urnietako eskola pu- blikoa, Hernanikoarekin batera. HURA BAI SASOIA Doña Pepita Goiburuko eskolako bere ikasleekin, Xoxokan, 1962an.
  • 7. 06 | 07 Goiburuko Landa eskola Euskal Herriko baserrialde ia guztietan auzo maisu-maistra zeukaten. Nor- malean, bizitzeko gela baten eta janari mantenuaren truke ematen zituzten eskolak auzoko edozein baserritan egokitutako gela batean. Irakurtzen eta idazten irakasten zieten haurrei. Goi- buru zen Urnietako auzo handiena eta sakabanatuen zegoena eta baita analfa- betismo tasarik handiena zuena ere. Lau kilometro zituzten Viteriko eskoletara joateko, beraz, zaila zuten bertako berro- gei haur inguruk haraino jaistea. Gauzakhorrela,hutsikgeratutakoKin- talaenea baserrian eskolak ematen hasi zirenbaldintzakaxkarretan.Beranduago Larburura eraman zuten gela. 1925rako Udalak biztanleei Goiburuko eskola uni- tarioaren proiektua azaldu zien eta bile- rara agertutako 39 familiek laneskua eta eraikuntza materialak eskaini zituzten. Beraz, auzokoen laguntza paregabea izan zuen Udalak Xoxokan eskola eraikitzeko. 60 haur inguru aritzen ziren maistra bakarrarekin, baina askotan huts egiten zuten, batik bat mutilek, askok eguna lanean igarotzen zutelako. 1969an landa eskolan ari ziren 32 haurrak eskola nazionaletara eramatea erabaki zuten eta garraio zerbitzu berezia eskaini zuten horretarako. 1973-74 ikasturtean betiko itxi zuten Goiburuko eskola. Ikastolen mugimendua XIX. mendean eskola euskaldun edo gutxienez elebidunaren aldeko ahotsak jaiotzen hasi ziren, XX. mende hasie- ran Eusko Ikaskuntzak eskola berri eta euskaldunaren oinarriak landu zituen bere lehen kongresuan. Arturo Kanpionek eskola publikoa kritikatu zuen hizkuntzarekiko jokabideagatik eta Azkuek kritikekin bat egin eta bere ikastetxea ireki zuen 1896an. Garai hartako mugimendu politiko eta intelektualak sortu zuen lehen ikas- tola 1914an, Donostian: Koruko Andre Mariaren ikastetxea. Baina Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagerpena eragin zuen eta 1944ra arte itxaron be- har izan zuen berpizteko. Orduan iritsi zen Urnietako ikastolaren txanda. Siglos de trabajo para avanzar hacia una escue- la pública en euskera Cuando en 1573 las Juntas Generales de Gipuzkoa aprueban como condición para ser alcalde en el terri- torio el requisito de saber leer y escribir, se retrata la situación de la educación en Gipuzkoa, ya que eran muchos los municipios que no tenían a ninguna persona que cumpliera esos mínimos requisitos. Un siglo más tarde, se vuelve a aprobar la medida, con la diferencia que también se abren escuelas gracias a las iniciativas privadas. Los primeros maestros fueron curas, también en Urnieta. Precisamente el párroco Nicolás de Azko- nobieta dejó en su testa- mento de 1675 la mitad de la casa Miranda para que viviera el maestro. Pero desacuerdos y ducados de por medio, finalmente el Ayuntamiento compró la casa Balentegia de la plaza para que albergara la casa del maestro y la primera escuela de Urnieta, hacia 1688-89. Fueron numerosos los profesores que pasaron por Urnieta, por lo que cabe pensar que no tendrían muy buenas condiciones para im- partir «escritura, doctrina y lengua castellana». Cuando terminó la cons- trucción del ayuntamiento, en 1731, las escuelas se trasladaron allí, hasta que el incendio de 1905 solo dejó cuatro paredes de aquél edificio. Era evidente la acuciante necesidad de unas escuelas nuevas, por lo que los urnietarras acudieron al conocido filántropo arrasatearra Pedro Viteri. Gracias a su ayuda económica se consi- guió inaugurar las escuelas públicas en 1907. Mientras tanto, a cuatro kilómetros de las escuelas del pueblo se encontraba el barrio con mayor tasa de analfabetismo: Goiburu. Gracias a la estrecha co- laboración entre Ayunta- miento y vecinos del barrio en 1925 consiguieron abrir la escuela rural de Goiburu a la que acudían 60 niños y niñas. Y continuaron así hasta que decidieron poner transporte a las escuelas públicas y cerrar la escuela en el curso 1973-74.
  • 8. euskara Etxeetatik kalera. Hizkuntzaren presentzia, erabilera akademikoa eta etorkizuna. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org GABONAK GABON Maripi Sarasola eta Aran- txa Etxeberria Egape ikas- tolako lehen ikasle taldeare- kin, 1969ko gabonetan. ama hizkuntzan ikastea Erabaki ausartak
  • 9. X. mende hasieran abian zen Euskal Herrian hezkuntza eta hizkuntzaren defentsan ari zen kultur mugimendua, Eusko Ikas- kuntzak 1918an egindako lehen Batzarrean sistema hori kritikatu eta etorkizunerako urratsak aipatu ziren. Gerra Zibila bukatuta euskarazko irakaskuntzan aritzeko saiakerak egin ziren berriro: Elvira Zipitriak eskolak ematen zituen isilean eta andereñoak prestatzen zituen. Modernizazio eta berritzea etorri ziren 60. hamarkadan, Euskal Herrian aldaketa ugari sortu ziren ekonomia, politika eta gizartean. Errealitate soziopolitiko horren fruituetako bat izan zen ikastolen sorrera. Hernanin, 1961ean jarri zen martxan ikastola. Urnietan, ikastola sortu aurreko hezkuntzaren egoerak hutsune ugari zituen: eskola publikoan ez zegoen sei urtera arte sartzerik. Urnietako guraso zenbaiten artean ere kezka sortu zen 60. hamarkada bukaeran seme-alaben irakaskuntzaren kalitateari buruz. Ama hizkuntzan ikasteko aukera izatea eta euskarari gizartean merezi zuen tokia emateak bultzatu zituen sustatzai- leak ikastolaren proiektuari ekitera. Sabina Arruarte, Maria Arizmendi, Xabier Larretxea, Benantzio Laskibar eta Antselmo Unanuek osatu zuten lehen batzordea, Hernaniko Urumea ikastolan antolaketa lan ugari egiten ari zen Hiazinto Fernandorena eta or- duan herriko apaiz zen Benantzio Las- kibarren laguntzaz. Haurrak gustatzen zitzaizkion eta ikasketak egiteko prest egongo zen neska gazte baten bila hasi eta Maripi Sarasola konbentzitu zuten lanean hasteko. Haurrak bilatzeko, etxez etxe hiru eta lau urteko haurren etxeetara joan ziren. Gurasoen artean erantzun desberdi- nak: batzuek ez zuten etorkizun handi- rik ikusten legearen kontrakoa zelako, beste batzuek hilean 15-20 duro inguru ordaindu egin behar zutelako, batzuen- gan beldurra ere nagusitu zen... Baina 20 haurren gurasoek erabaki ausarta hartu eta talde horrekin hasi ziren. Elizaren lokaletan hasi zen ikastola, egun Sarobe dagoen tokian, Elizondo zinema izan zen horren ondoan lehe- nengo eta azpian beranduago. Izena pentsatzeko, aldiz, Elvira Zipitriaren gomendioari jarraitu eta EGAPE erabili zuten, babesa adierazi nahian. Horrela jaio zen EGAPE ikastola. Ibiltzen hasi eta arazoak konpontzen orduak eta orduak ematen zituen: diru arazoak eta legez kanpokoa izateak batez ere. José Goya orduko apaizak emandako laguntza izugarria izan zen, berak uzten baitzion ikastolari dirua ateratzeko tonbola. Elizondo Zinema zenean elizak zituen lokaletan hasi zen Maripi haurrekin. Inspektoreak saihesteko nahikoa lan izaten zuten: «Halakoetan mendira eramaten geni- tuen haurrak», gogoratu du. Izan ere, Urnietara iritsi baino lehen inspekto- rea Andoainera joaten zen eta bertatik Egapera deitzen zuten, abisatzeko. Inspektorea Urnietako Egape ikastola- ra iristen zenerako gelak hutsik egoten ziren. 08 | 09 Urnietako guraso zenbaitek kezka zu- ten irakaskuntzaren kalitateaz eta euska- raren presentziaz. Ikastola sortzea era- baki zuten. — ORDUAN ERE BAZIREN X Aprender en el idioma materno A principios del siglo XX surgen voces que reclaman la necesidad de estudiar en euskera. Cuando termina la Guerra Civil, otra vez se ponen en marcha las iniciativas en favor de la enseñanza del euskera. El- vira Zipitria empezó a dar clases en euskera y a formar andereños en la clandesti- nidad, en Donostia. La situación de la educa- ción en Urnieta presentaba numerosas carencias. La actitud hacia el euskera era completamente contraria y se alzaban voces a favor de la enseñanza en la lengua materna. En Hernani se había puesto en marcha la ikastola en 1961. Casa por casa presen- taron el proyecto de la ikastola entre las familias urnietarras. A pesar de las dudas y la incertidumbre, 20 familias decidieron apostar por la ikastola y así se formó un grupo de 20 ni- ños y niñas en los locales de la iglesia, en las inmedia- ciones en las que hoy en día se encuentra Sarobe.
  • 10. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org Eskoletan euskara sartzeko beharra Eskolako kartilak lortzea ere ez zen batere lan erraza. Sei urterekin derrigorrezkoa izaten zuten ikaste- txeek kartilak ematea, ofizialak ziren eta ikastolak ez zuen inolako ofizial- tasunik, eskola guztiz klandestinoa zen. Hori dela eta Eskola Nazionaleko irakaslearekin hitz egin eta berak esan zuen neskei kartilak beteko zizkiela eskola hartara joango balira bezala, baina tren azpira erorita hil egin zen eta batere gabe geratu ziren. 1966 eta 1967an, Euskaltzaindiak, 1965ean Bilboko Resurrección Mª Azkue ikastolak legeztatzea lortu ondoren, Hezkuntza eta Zientzia Ministroari euskararen etorkizunaren inguruko kezka adierazi eta eskoletan hizkuntza sartzeko beharra adierazi zion. Horietan zeudela, 1967an pa- rroko berria iritsi zen Urnietara: Jose Goya eta paperak azkar egiteko gai- tasuna erakutsi zuen, izan ere, berak lortu zuen ikastola legeztatzea elizaren babespean. 1968an Gobernadore Zibilak «bai- menik gabeko zentroetan haur ugari» zeudela esan eta beren «kontroletik kanpo» zeudela adierazten duen zirku- lar bat zabaldu zuen. 1968ko azaroan Urnietako Lehen Hezkuntzako Juntak inspektorearen bisita zela eta egindako bilerako aktan honakoa jasotzen da: «Se refiriere a las escuelas privadas o parroquiales. El señor párroco (don José) dice que la ikastola que funcio- naba antes se ha suprimido por no ser titulada la señorita que la regentaba y que actualmente están en preparación los locales para los maestros titulados que han de ejercer una vez se arreglen los trámites necesarios». Baina ordurako bi urte zeramatzaten Maripi Sarasolak eta beranduago iritsi zen Arantza Etxeberriak ikastolan, egunero, lanean. Eta gero eta ume gehiago ziren ikastolara joaten zirenak. «Ilusio handia genuen, itxaropena. Bai- na zalantza asko ere bazeuden tartean. Ikastola zertara? Euskara etxerako bakarrik zen, ikasketak egiteko ez zen ikusten euskara inolaz ere. Gurasoen zalantzarik handiena hori zen, zein prestakuntzarekin aterako ote ziren umeak», gogoratu du Maripik. Ikas- tolen mugimenduaren hastapenetan etorkizunak kezka eragiten zuen, baina itxaropenak aurrera bultzatu zituen. Gurasoek lokal zaharra txukundu eta bertako gelak handitzeko lanak egin zituzten, izan ere, beraiek izaten ziren lokalak txukundu eta atontzen zituz- tenak eta berogailuaz ere arduratzen ziren. 1968a urte garrantzitsua izan zen ikastolen mugimenduarentzat. Gara- penerako krisia hasi zen, ikastolaren proiektuaren inguruko eztabaida sako- nari ekin baitzitzaion. Eztabaida ugari izan ziren eta erabaki asko hartu behar izan ziren, ez bakarrik legeztatzea ber- matzeko, baita euskara bateratuaren ingurukoa eta ikasleen erlijio hezkun- tzaren ingurukoa, besteak beste. Ilusio handiz baina zalantza askorekin ekin zioten ikasto- laren proiektuari. Itxaropenak aurrera bultzatu zituen. — oztopoei aurre
  • 11. 10 | 11 Egape ikastolako ikasleak Urnietako elizako sakristian.
  • 12. ero eta handiagoa egiten hasi zen Egape, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen. 1973an, ikastolan hasitako lehen ikas- leak Andoaingo Larramendi ikastolara joan ziren OHOko 6, 7 eta 8. mailak egitera, Urnietako ikastolak ez baitzeukan horretarako baimenik. 1978an 6. maila egiteko aukera izan zuten ikasleek. 1980an Elizak utzitako lokaletatik Lizardi kaleko eraikin berrira pasa zen ikastola, ikastola berria deitzen zen hartara. Haur Hezkuntzako ikasleak, aldiz, frontoiko eta Burni-bide kaleko aretoetan aritzen ziren. Ordurako Gipuzkoako ikastolen Federazioak elizaren babesa alde batera utzi eta erakunde zibil bihurtzeko erabakia hartu zuen. 1989an ikastolako ondarea administrazioaren eskuetara pasa zen eta Galileo 2000 preteknologia gela eta informatika gela sortu zituzten. Jaialdi, zozketa, erakusketak... de- nak ziren beharrezkoak hazten ari zen ikastolen hezkuntza sistemari lagun- tza ekonomikoa emateko, erakunde publikoetatik jasotako laguntzak ez baitziren nahikoa ikastolen etorki- zuna bermatzeko, ezta Urnietakoa ere. 1977ko urriaren 16an Beasainen, lehenengo Kilometroak festa antola- ikastola Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org Denborarekin izuga- rri garatu zen ikas- tola, zozketak egin beharretik publiko izatera pasa zen. — nola diren gauzak gero! G Hegapetik hegaldira egundoko jauzia
  • 13. tu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. 1990ean, Andoaingo Larramendi ikastolarekin batera, urte horretako Kilometroak festa antolatu zuen Egape ikastolak egoera ekonomikoa hobetu ahal izateko eta, bultzada horri esker, 1991an Haur Hezkuntzako eraikina estreinatu zuen Lehen Hezkuntzako eraikinaren ondoan. Publikotasuna 1995ean ikastola publiko bihurtu zen. Eztabaida luze eta gogor baten ondorio izan zen, baina erabakia hartuta Urnie- tako hezkuntza publikoarekin, Azkorte ikastetxe publikoarekin, bat egin zuen. «Prozesu gogorra izan zen. Publiko eta ez publiko oso justu ateratzen zen, kopurua oso berdinduta zegoen. Ikas- tetxe pribatu gisa aurrera jarraitzeko zailtasun ekonomikoak zeuden, beti ematen dizu pena zurea den zerbait ematea. Ondarea galtzeko beldurra, ordura arte egindako esfortzu guztia uztea. Ziurtasuna ere ematen zuen. Nahiko gorabehera eta borroka izan ziren. Ekonomikoki beti zaude hobeto eta bitarteko hobeak daude publiko izanda. Baina ez da zurea, nolabait administrazioek zuzentzen dute. Baita irakasleak ere, lehen juntak aukera- tzen zituen irakasleak eta herrikoak izatea lehenesten zen. Zuk bazenekien zein hartzen zenuen, eta sistema pu- blikoarekin ez du zerikusirik, adminis- trazioak irakaslea bidali egiten dizu. Ez dut esan nahi hobea edo okerragoa denik, baina beti dituzu zure zalan- tzak, jende berria sartu-ateran ibiltzen da», gogoratu du Maripi Sarasolak, Egapeko lehen andereñoak eta jubilatu arte Egape ikastolan lanean aritu denak. 1996an, eskola mapa berriarekin ba- tera, Urnietan Bigarren Hezkuntzako ikastetxea sortu zen. Egape Ikastola publifikatu egin zen eta Azkorte ikas- tetxe publikoarekin bat egin zuen. He- mendik aurrera bateratzetik sortutako fruituak Egape Ikastola izena hartuko zuen. Bi ikastetxeetako Organo Gore- nek ere bat egin zuten. 12 | 13 AIRETIK BEGIRA Urnietako ikuspegia eta Egape ikastola. Argazkia: Juantxo Sardon / Pixel Del nido protector a alzar el vuelo Festivales,sorteos,…todoera necesario.Lasayudaspúblicas noeransuficientes.En1990 UrnietaorganizóelKilome- troakjuntoconlaikastolade Andoainygraciasaesedinero seconstruyóeledificiodeEdu- caciónInfantilen1991. En 1995 la ikastola tomó una difícil decisión: conver- tirse en centro público. El proceso decisorio fue duro. Finalmente, una notable mayoría optó por la publifi- cación y Egape se unió con el colegio público Azkorte. La fusión se denominó Egape Ikastola. Como en toda unión vivieron un proceso de adaptación, pero ense- guida recogieron los frutos: Urnieta tiene una puntera oferta de educación pública desde Educación Infantil hasta Educación Secundaria Obligatoria. Urnieta no para de crecer y el edificio de Azkorte ha quedado obsoleto. Por eso, ahora Egape Ikastola trabaja para construir otro renovado edificio cerca de los otros dos y así crear un campus edu- cativo completo y preparado para el futuro.
  • 14. Egape + Azkorte: Egape Ikastola Publikoa Lehenengo urtean 1 eta 2. DBH maila- tan bakarrik hasi ziren. Guztira, 3 gela. Administrazioak 50.000 pezetako au- rrekontua eman zuen eta diru horrekin ekin zitzaion etapa berriari. «Metodologia gurea (ikastolakoa) jarraitu genuen. Ezkontza guztietan izaten dira halako gorabeherak, baina ondo moldatu gara», uste du Maripik. Izan ere, publifikazioaren alde egitea- ren faktore garrantzitsua bitarteko ekonomiko hobeak lortzeko aukera zen. Publifikazioa gurasoen kooperati- baren gehiengo nabariak hartutako erabakiarekin onartu zen, horretarako zerikusi handia izan zuen garai hartan Eusko Jaurlaritzak egindako eskain- tza: ikastetxearen kudeaketa osoa bere gain hartzea eta Urnietan Bigarren Hezkuntzarako ikastetxe publiko bat jartzea, ikasleek aurreko etapan hasi- tako ikasketak bertan buka zitzaten. Modu horretan, DBHrako zentro pu- blikoaren lorpena eta aintzinako esko- laurre eta OHOko ikastola pribatuaren publifikazio prozesua erabat uztartuta daude eta batak bestearengan era- gina du. Harrezkero, Urnietak Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitarteko eskaintza publikoa izango du eta bi ikastetxeak, Egape Ikastola izena erabiliz, nahiz eta legez burujabeak izan, eskola erakunde eta pedagogia arloetan koordinatuta daude. Beraz, LOGSEren ezarketa eta EAErako eskola maparen behin betiko onarpenarekin, antzinako OHOko herri ikastetxea gaurko DBHkoa bilakatu zen, horretarako legeak eskatutako gu- txienezko eta premiazko egokitzapenak eginez: tailer ezberdinak, bainugelak... Ikastetxeko jarduera eta ekimen pedagogikoek aurrera jarraitu zuten eta 2001ean, Egape ikastolako dantza taldea, Juanito Sanchisen ardurapean hainbat urtetan egon ondoren, Edu Murumendiaraz puntako dantzariak berrikuntzak ekarri zituen eta talde berria osatu zuen. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako guraso elkartea sortu zen. Aballarri ikastolako infor- mazio aldizkariari itxura berria eman zitzaion: formatu berrian eta koloretan argitaratzen hasi zen hiruhilero. Lehen Hezkuntzako haurrentzat, gitarra eta txalaparta jarduerak eskaini ziren eguerdian. xxi. mendeko eraikin berria Urnietako ikastetxeko irakasle, zuzen- daritza talde zein gurasoek etorkizu- neko Bigarren Hezkuntzako eraikin berria lortzeko lanean jarraitzen dute 2000. urtean horren beharra antzeman zutenetik. Bigarren Hezkuntzako ikastetxea kokatuta dagoen orubea- ren jabetza Udalarena da, baina bere gestioa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku dago. Bi eraininek osatzen dute Egape Ikas- tola ikastetxe publikoaren azpiegitura. Antzinakoena, 1907 urtean Viterik emandako diruarekin eraikitakoa, zaharkituta gelditu da eta eraikin berria noiz edukiko zain daude. Ondoan duen eraikinak 1.092 metro karratu inguru ditu, 1970. urtekoa da eta aurrekoaren erantsi gisa eraiki zen OHOko ikaste- Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
  • 15. txe bezala erabiltzeko. Etapa hori buka- tu eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bilakatu zenean funtzio horretarako presaka egokitutakoa zela nabari zaio 47 urte beranduago. Lau solairu ditu, bertan, ikasgela arruntak, informatika eta teknologia gelak, sukaldea, jangela, irakasle gela, duela gutxi eraberritutako bulego desberdinak eta komunak daude (hiru solairuetan). Urnietako biztanle kopurua gora egiten ari da, Udalaren aurreikuspenen arabera, herriaren demografia haz- kundea urte gutxian 8.000 biztanlera iritsi daiteke. Gainera, jaiotze tasa ere igotzen ari da urteetako geldialdiaren ondoren. Errealitate sozial berriei egokitutako zerbitzu publiko duinen planifikazio eta hornikuntzaren beha- rra nabari dute zuzendaritza taldekoek zein guraso elkarteak. Etorkizunari baikortasunez begiratzeko aukera ema- ten duten matrikula datuek DBH (154, 2016-2017 ikasturtean) eta Haur zein Lehen Hezkuntzan (427). Aspaldidanik tinko lanean ari dira ikastolako kideak beren helburua lortzeko: seme-alabentzako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe gaurkotu eta funtzional bat, bertako beharrei egoki- tutakoa. Baina kezka ere nabaria da ikaste- txeko arduradunen artean, «ez dakigu zenbat denbora egon beharko dugun hemen, Azkorteko eraikin zaharki- tuan», adierazi du Manu Mariasek. Etorkizuna: hezkuntza campusa helburu Egape Ikastolako gurasoen elkarte zein zuzendaritza batzordeak etorkizune- rako eraikin berri baten alde gogor lan egin du. DBHko ikastetxe berria erai- kitzeko gai diren erakunde administra- tiboekin, alegia, Eusko Jaurlaritza eta Udalarekin, harreman estuak izan ditu eskola komunitateak eta bi administra- zioetako arduradun politikoek behin eta berriro azaldu dute berau egiteko aukera eta asmo sendoa. Guztiak lanean ari dira, etorkizune- ko hezkuntza campusaren proiektua errealitate bihur dadin. 14 | 15 Azpiegitura, eskain- tza eta ekimen pe- dagokikoek moder- nizazio etengabea izan dute garaian garaiko beharretara egokitzeko. Urnietako biztanle kopurua gora doa eta lanean ari da ikastola Bigarren Hezkuntzako ikaste- txe gaurkotu eta fun- tzionala lortzeko. — BATETIK — BESTETIK BURU-BELARRI Egape ikastolako ikasleak gelan.
  • 16. gape Ikastolak ikasleen indi- bidualtasuna kontutan hartuz, hezkuntza integrala bilatzen du, norbanakoak dituen gaitasun guztiak garatzen saiatuz. Haur- tzaroko menpekotasunetik abiatuz, heldutasun eta autonomiarantz bide- ratzen laguntzen saiatzen dira, bere erabakiak hartzeko ahalmena eman eta erabaki horien erantzule izateko jarrerak bultzatuz. Gainera, ikastola bere ingurunera irekita dago, erreali- tatea arakatzeko eta gaiak aberasteko kalera irtetzea interesgarritzat baitu. Egape Ikastola, hezkuntza erakunde bezala pluralistatzat du bere burua, beraz, guraso, irakasle eta ikasleen aukera politiko, sozial eta erlijiozko guztien elkarbizitza eta errespetua indartzeko helburua du. Haurrak gizarteratu ahal izateko besteekiko eta norberekiko errespetuan oinarrituriko balore demokratikoak landuko ditu, besteak beste, solidaritatea, askatasun zentzua eta tolerantzia azpimarratuz. egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org E Etorkizuna eraikiko duten urnietarrak hezkuntza proiektua
  • 17. hobetzeko helburuak 1 2 3 4 5 Ikastetxeko lan taldea Orotara, Ikastolako etapa guztien artean, irakasleak eta ez irakasleak diren langileak kontuan hartuz, ia 90 pertsona jardunean ari dira. Langi- le guztien inplikazioa eta elkarlana beharrezkoa da Ikastolaren zeregin hezigarria aurrera eramateko. Irakas- leek esperientzia handia eta gaurkotua duen taldea osatzen dute. Batzorde Pedagogikoak zuzentzen du irakasleen jarduera, hauek zikloka eta departa- mentuka biltzen direlarik. Guraso elkartea Garrantzitsua da guraso eta eskolaren arteko harremana dinamizatzeko, jar- duerak partekatzeko eta komunitatea sendotzeko. Aballarri Guraso Elkartea legalki osaturik dago eta zuzendari batzor- de bat dauka. Bere esku dago eskolaz kanpoko jarduera ugarien antolaketa eta kudeaketa. Egape Proiektua (DBHko ikaste- txearekin partekatua) arlo eta gune ezberdinetan sendotzen jarraitzea: mota ezberdinetako koordina- zioa areagotuz, LHko eraikinaren eraberritzeko urratsak emanez, eta harremanak familiekin eta herriare- kin hobetuz. Euskal kultura eta euskararen erabilera eskola-komunitate osoan indartzen eta hedatzen jarraitzea, ikastetxe esparrua ere gaindituz. Ikasleak oinarrizko eta funtsezkoak diren baloreetan hezten jarraitzea, ikastetxean protagonismo eta ardu- ra handiagoa emanez. Berrikuntza metodologikoekin jarraitzea, horretarako irakasleen formazioa sustatuz. Eskola komunitatea osatzen dute- nen asebetetze maila mantentzea ikastetxearen proiektuarekin eta funtzionamenduarekin. 16 | 17 Hezkuntza integrala bilatzen du Egapek, gaitasun guztiak garatu eta helduta- suneranzko auto- nomiarantz bide eginez. — bide eginez BESOAK GORA! Atzoko eta gaurko ikasleak, etorkizuna erai- kitzen ari direnak eta eraikiko dutenak.
  • 18. egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org Proiektuak eta programak Euskararen erabilera normali- zatzeko Plangintza / Normalización del euskera Euskararen erabilera sustatzea eta indartzea helburu duen plana. Agenda 21 Ikasleek beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzeko lagungarri da eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekolo- gikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu. Elkarbizitza / Convivencia Ikastolako estamentu guztien artean Elkarbizitzaren definizio bat sortu zen: «Ikastolako kide guztion parte hartzea esparru batean, non denok, adostutako funtzionamendu arauak egonik, gustu- ra sentitu, errespetuz eta askatasunez erlazionatu eta gatazkak era positiboan eraldatzeko gai izango garen.» Hori lortzea da helburua. IKT / TICs Ikastetxean IKTen ezarpena zabaltzea eta erabilera areagotu eta hobetzeko lanean ari da. Ikaskuntza Kooperatiboa / Aprendi- zaje cooperativo Ikaskuntza kooperatiboaren bitartez ikasleek beraien ikaste prozesuan par- te aktiboa izango dute. Ikasteko irakurri / Leer para aprender Irakurketei ahalik eta etekin handie- na ateratzeko ikasleei behar dituzten tresnak ematea da helburua. Hobekuntza Plana / Plan de mejora Diagnostiko Ebaluazioaren kudeake- taren arduratuko duen Koordinazio- Batzordea du Egapek. Hezkidetza Plana / Coeducación Ikastetxeak ekimen orokorra eta estra- tegikoa egingo du, indarkeria matxis- tarekin loturiko hezkidetza, berdinta- suna eta prebentzioa lantzeko.
  • 19. 18 | 19 Ikastolako zerbitzuak Liburutegia / Biblioteca Ekintza honen helburu nagusia haurren artean irakurzaletasuna bul- tzatzea, lanak egiterakoan kontsulta liburuak eta informazioa iturri desber- dinetatik bilatzen ohitzea eta liburu- tegia lana egiteko leku bezala hartzea. Sarean zintzilikatuta dagoen dokumen- tuan, azaltzen joango gara urtean zehar irakurzaletasunaren inguruan egiten diren jarduerak. Garraioa / Transporte Ikastolak doako garraio-zerbitzua eskaintzen du. Horretarako, Hezkuntza Sailak HH, LH eta DBHko ikasleentzat autobus bakar bat finantziatzen du. Autobus honek egunero egiten duen ibilbideak jarraian aipatzen diren gel- tokiak ditu: Galarraga, Gurutzia, Goibi- dieta, Barkaiztegi, Ormaxar, Oiarbide, Xoxoka, Bentas, Azkonobieta, Upategi, Irurain eta Ikastola. Zerbitzu hau erabiltzeko eskubidea izateko, distantzia-baldintzak bete be- har dira: 2 km izatea etxetik eskolara. Garraio eskubidea duten ikasleek es- kola jangelan prezio-murrizketa dute. Guztira, 25 ikasle garraiatzen dira. Goizeko eskola / Servicio matutino Guraso Elkarteak antolatuta Ikastolak goizeko-eskola zerbitzua eskaintzen du egunero goizeko 7:30etatik aurrera Etxe- berri Plazako 2 urteko eraikinean eta Lizardi kaleko Psikomotrizitate gelan. Arratsaldeko zaintza / Servicio vespertino Guraso Elkarteak antolatuta Ikastolak irailean eta ekainean arratsaldeko zer- bitzu zaintza antolatzen du. Lizardiko eraikinean eskaintzen da 14:30 etik 16:30era. Jangela / Comedor Egape Ikastolako jangela kudeaketa zuzenekoa da, beraz, bertan presta- tzen da janaria. 3 sukaldari, 14 begirale eta jangelako arduraduna aritzen dira lanean. EDUCAR EL FUTURO Egape trabaja en numerosos programas y proyectos para conseguir una sociedad mejor en la que las urnieta- rras del futuro aporten valores, crecimiento y diversidad, entre otros. Además, numerosos servicios ofrecen comodidad a padres, madres y alumnado.
  • 20. kastola bere barne ekintzak ezagu- tzera ematen saiatuko da Urnietako kultur jardueratan parte hartuz. Eta euskara gure herriaren hizkuntza eta kulturaren ardatz denez, lau haizetara zabalduko du kalez kale eta plazaz plaza. Herrian antolatzen di- tuen ekitaldi eta jaialdiak dira horren erakusgarri. egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org I Gelatik plazara lau haizeetara
  • 22. egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org
  • 23. 22 | 23 Urnietari errotuta dago Egape ikastola eta hala erakusten du kultur jarduere- tan parte hartuz. — HERRIAREKIN BAT EZKER-ESKUIN Agate Deunaren 1977ko kintako ikasleak santa eskean, Argitxo- ren festa, San Juan ospakizuna, danborrada jotzen eta Egape dantza taldeko kideak.
  • 24. egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org PASIOAK GARATUZ HAZI barru-barrutik Musika ikasteko Sistema propioa: Pentagrama enea Pentagrama enea ipuin-antzerki didaktiko bat da. Egape Ikastolako Antton Jauregi musika irakasleak sortu zuen duela 20 urte eta gaur egun Euskal Herriko ikastetxe askotan erabiltzen da musika lengoaiaren lehen pausoak emateko. Metodo honen bitartez, ikasleek modu ludiko eta dibertigarri batean musika notenganako lehen hurbilpena egiten dute. Pentagrama eta etxe baten artean dagoen parale- lismoa du abiapuntua eta bertan bizi dira Solferino alkate harroputza, Mikel Minali munduko futbolaririk hoberena eta Repe Rokeroa, besteak beste. Informazioaren gizartean nabi- gatzen jakin Ikasketaren ikuspegi globalagoa bila- tzen du Egape Ikastolak. Norbanakoa bizitzako lehentasunen arabera joka- tzera bultzatzen duten barne idealak garatu nahi dira, pertsona aktibo, enpatiko eta kritikoak hezteko. Ikasi bakarrik ez, jakiterako bidean pentsa- tzeko gai izatea nahi dugu, ezagutzaren balioa zein den jakin dezaten. Ikasle autonomo eta aktiboek beren akatsez ikasi eta egia bilatu behar dute bizitza- ren edozein alorretan eta, noski, tek- nologia berrien ozeanoan aukeraketa egiten jakin beharko dute, informazio ona eta txarra bereizten, irizpidea due- na zurrumurruetatik bereizten, sarean eta bizitzaren alor guztietan.
  • 25. 24 | 25 Antzerki eskola Joxemari Berasategi aktore urnie- tarrak hartu du Egapeko antzerki taldearen ardura. Horrela, aisialdian Euskara erabili eta norbere baliabideak ezagutzeko modu aparta da antzerki tailerra. Talde lanean norbere mugak eta besteenak ezagutzeko modu bikaina da antzerkia. Joko dramatikoa lan- tzen da psikomotrizitatea eta musika baliatuz. Dantza taldea Edu Muruamendiaraz dantzari ezagu- nak gidatzen du 1998ean abian jarri- tako Egape Ikastolako dantza taldea. Tradizioan oinarriritutako pausoekin sortutako koreografia berritzaileak es- kaintzen dituzte dantzariek. Dagoene- ko Egape Dantza Taldearen presentzia eta parte-hartzea ezinbesteko bihurtu da herriko festa eta ospakizunetan. Tradizio handiko dantzak berreskuratu dituzte: dantza-soka eta kaledantza. Jarduera osagarriak Irratia / Radio Ikasleek beren testuak modu ludiko batez ezagutarazteko erabiltzen da Egapeko irratia, lehenengo mailatik seigarren maila bitartean. Tailerrak / Talleres Informatika-Prentsa, Marrazkigintza, Marketeria eta Eskulanak. Abenduan, Gabonak izeneko tailerra antolatzen da, txartel lehiaketan parte hartzeko Bertsolaritza Hirugarren zikloko ikasleek Ni ere bertsolari proiektuan parte hartuko dute ahozkotasuna lantzeko helburua- rekin. Ikasturte bukaeran, bertso jaial- dia eta emanaldia izaten dira herriko frontoian. Igeriketa / Natación Bigarren eta hirugarren mailako ikas- leek igeriketa ikastaroa egingo dute Foru Aldundiak antolatzen dituen kirol jardueren barruan. Tinko (zinema euskaraz / cine en euskera) Zinea erabiltzen da tutoretzan gaiak lantzeko. Haur eta Gazte Literaturaren Eguna (martxoaren 27an) / Literatura Egunhauospatzekoirratsaiobereziak, ipuinkontalariak,irakurketak,liburu trukaketaketaabarluzeaantolatzendira. Gabonetako abesbatzak / Coros navideños Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute Kultur Etxeak antolatzen duen jarduera honetan. Jolas eta Solas TTAKUN elkartearen eskutik, Haur Hezkuntzako 5 urte eta Lehen Hekun- tzako 1. Mailakoek euskararen era- bilpena eta motibazioa suspertzeko, zenbait ekintza burutzen dituzte ikasturtean zehar. Pentagrama enea El profesor de Egape Antton Jauregi desarrolló un sistema propio de apren- dizaje de música. Así, el alumnado puede acercarse a la música de forma lúdica y divertida. Grupo de baile Edu Muruamendiaraz dirige el grupo de danza Egape Dantza taldea. Desde que se puso en marcha en 1998, ofrece nuevas coreo- grafías basadas en pasos tradicionales. La presencia del grupo de danza se ha convertido en un impresin- dible de las celebraciones de Urnieta. Desenvolverse en la so- ciedad de la información El objetivo es que el alum- nado no sólo estudie, sino que oriente su pensamiento hacia el saber, hacia el conocimiento como algo valioso. Para ello necesitan saber manejarse en la socie- dad de la información. Taller de interpretación El actor urnietarra Joxemari Berasategi está al cargo de la escuela de teatro. Supone, entre otros, una forma fantástica de conocer los própios límites y los de los demás. Trabajan el juego dramático median- te la psicomotricidad y la música. AIRERA! Egape dantza taldea. Carlos de Cos.
  • 26. egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org 50 belaunaldi +1 etorkizuna eraikitzeko atzo bezala gaur 0 urteotan Egape ikastolak helburu argia izan du: ikasleak. Norbere gaitasunak garatuz, gizartean trebe manejatuko ziren pertsonak. Heldutasun eta auto- nomiaranzko bidean Egape ikastola lagun izan dutenak asko izan dira, ehunka, 50 urteotako protagonistak. Hemen zaudete. 5
  • 28. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘67 ‘69 -‘72 ‘68
  • 30. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘73 ‘75 ‘74
  • 32. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘77 ‘78 ‘77 B
  • 34. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘82 ‘83 ‘82 B
  • 36. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘87 ‘88 B ‘88
  • 38. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘91 ‘92 B ‘92
  • 40. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘94 B ‘95 B ‘95
  • 42. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘97 B ‘98 B ‘98
  • 44. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘00 a ‘01 ‘00 b
  • 46. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘02 c ‘03 B ‘03 A
  • 48. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘05 B ‘06 B ‘06 A
  • 50. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘08 B ‘09 B ‘09 a
  • 52. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘11 B ‘12 B ‘12 A
  • 54. Egape 50 urte | 2017 aldizkaria | www.egape.org ‘14 50+1 etorkizuna