2. Hispania Erromatarra
Kronologikoki, Hispaniako
konkista erromatarra K. a. 218.
urtean hasi zen, Ampuriasera
heldu zirenean. Konkista K. a.
19. urtean amaitu zen, Augusto
enperadorearekin.
Bertakoak eta lehen
kolonizatzaileak mundu
erromatarrean sartu ziren,
indarrez edo garatuagoa zen
zibilizazio erromatarraren
eraginez.
3. Hispania Erromatarra
K. a. 56 Diokleziano
Augusto
(K. a. 27 – K. o. 14)
Garaien arabera Penintsula probintzia desberdinetan banatu zen
4. Hispania Erromatarra
Fase
desberdinetan, “erroma
nizatu”
ondoren, Penintsula
mundu erromatarraren
lurralde
garrantzitsuenetariko
bat izan zen. Jatorri
hispaniarra izan zuten
enperadore handiak
(Adriano, Trajano), eta
filosofo handiak
(Seneka) egon ziren.
V. mendearen hasieran
gertaturiko herri
germaniarren inbasioen
ondorioz, Penintsulako
menperatze erromatarra
amaitu zen.
5. Hispania Erromatarra
Hispaniako arkitektura
ikasteko atal desberdinak egin
ditzakegu: Numantziaren setioan ezarri ziren
kanpamenduak.
•Arkitektura erlijiosoa
•Arkitektura hiritarra: hiria
•Ikuskizunetarako arkitektura
•Oroigarrizko monumentuak
•Injenieritza lanak
Nabarmentzekoak ere badira
erromatar kanpamendu
militarrak. Izan
ere, kanpamendu hauetatik
sortu ziren hiri asko.
7. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: tenplua
Ikusi dugunez, etruriar tenpluaren eboluzioa
da:
• Podium baten gainean,
• Sarbide bakarra, eskailera baten bidez
• Fatxada nagusia, arkupearekin eta periptero
edo pseudoperipteroa
• Cella edo naosa angeluzuzena da Dianaren tenplua (Merida)
Batzuetan, oinplanoa zirkularra da, tenplu
txikiagoak dira, estalki koniko edo kupula batez
estaliak.
Espainian tenplu batzuk kontserbatzen dira.
Gehienak desagertu dira geroko kulturen
eraginagatik.
Marteren tenplua El Hornito de
Santa Eulalian (Merida)
8. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: tenplua
Meridan kontserbatzen den eraikin erlijioso bakarra
da. K. a. I. mendekoa da.
Foroan zegoen, hortaz luxuzko dekorazio aberatsa
izan behar omen zuen. Badirudi tenplua Augusto
enperadoreari dedikatua zegoela.
Zutabe korintiarrak zituen, estukoz dekoraturik eta
gorriz margotuak.
Tenpluak 40,70 m. luzeraz eta 22 m. zabaleraz
neurtzen zuen, hiru metrotako podium baten gainean.
Granitozko harriez (sillareak) egina zegoen. Fatxadan,
Foroari begira, arkupearen gaineko frontoi erdizirkular
bat zegoen.
Dianaren tenplua
(Merida)
12. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: tenplua
Klaudio
Martzeloren
tenplua
(Kordoba) Oso tenplu handia zen, jainko mitologikoei
eta enperadoreei dedikatua. I. mendean
eraiki zen, Klaudio eta Domizianoren
garaien artean.
Hexastilo eta pseudoperipteroa zen. Atzeko
fatxadan ez zeukan zutaberik.
Gaur zati bat berreraiki da. 11 zutabe
Tenplu hexastilo
(batzuk jatorrizko kapitel
eta
korintiarrekin), zimentuak eta podium-aren
pseudoperiptero
zati bat.
baten oinplanoa
eta
altxaera, Klaudio
Martzeloren
antzekoa.
14. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: tenplua
Ausako tenplua
(Vic, Bartzelona)
Oso ongi kontserbatua, tenplu erromatar
hau 1882an aurkitu zuten gaztelu bat
suntsitzean. II. mendekoa da
Hexastiloa da: arkupean sei zutabe korintiar
daude, frontoi bat sostengatzen dutelarik.
Cellaren hormak ez du zutaberik. Tenplu
osoa podium baten gainean dago, eta
fatxada nagusian igotzeko eskailera bat
dago.
16. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: tenplua
Augustoren tenplua
Barcinon (Bartzelona)
Kapitelak Tenplu erromatar honetatik lau
zutabe besterik ez dira
geratzen eta arkitrabearen zati
Maketa
bat. Tenplu periptero eta
hexastiloa zen. Zutabeen
kapitelak orden konposatukoak
dira.
Barcino hiri erromatarreko
Foroan zegoen eta Augusto
enperadoreari dedikatua
zegoen, cellan honen eskultura
bat kokatzen zelarik
17. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: tenplua
Trajanoren tenplua
Italikan
(Santiponce, Sevilla)
Trajano enperadoreari dedikatua
(hemengoa baitzen). Tenplua hiriko
goialdean zegoen, plaza batean.
Oktastilo eta peripteroa da.
19. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: hilobia
Fabara-ko Mausoleoa
(Zaragoza)
Penintsulan hobekien kontserbatzen den
Mausoleoa edo hilobi-tenplua. I eta II.
mendeetan eraiki zen.
Tenplu erromatar txiki baten forma dauka.
Hilobia behean dago, lur azpiko kamara
batean -conditorium-, cellan dauden
eskaileretatik jaitsiz.
Tetrastiloa eta pseudoperipteroa da eta
orden toskaniarra du.
20. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: hilobia
Fabara-ko Mausoleoa
(Zaragoza)
Friso joniarrean
hildakoaren izena dago,
eta frontoi batez
koroatzen da.
Silleriez egina dago.
Harrizko bloke handiak
argamasarik gabe daude
kokatuak: bakar batzuetan
Fatxada soilik erabili ziren
brontzezko grapak.
Atzeko ikuspegia
21. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: hilobia
Eszipionen Dorrea (Tarraco)
Oinplanoa
eta altxaera
Penintsulako hilobi-monumenturik ospetsuena da,
Augustaren galtzadan dago, Tarracotik hurbil.
I. mendean eraiki zen
Bikaintasunez kokaturiko sillareez egina dago.
Altueran hiru gorputz ditu. Bigarren pisuan eta fatxada
nagusian bi eskultura daude. Azkenean, hirugarren
pisuan inskripzio bat dago. Egitura piramidal batez
estalia omen zegoen.
22. Hispania Erromatarra
Arkitektura erlijiosoa: hilobia
Eszipionen Dorrea
(Tarraco)
Ikuspegi orokorra eta
detailea
Badirudi hiriko familia batena zela, baina ez
Eszipionena.
Eskulturetan jainkoak irudikatzen dira.
Idazkien artean "Cornelius“ izena soilik ulertzen
da.
Bigarren pisuaren barnean hilobi-kamara dago
non hildakoaren urna eta tresna pertsonalak
kokatuko ziren.
23. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria
Hiriak Inperioaren erdigunea ziren.
Hirietan zerbitzu publiko guztiak biltzen
ziren.
Hispania Erromatarrean hiri ugari egon
ziren, gaur egun batzuen aztarnak
geratzen direlarik: Asturica Augusta
(Astorga), Barcino (Bartzelona), Corduba
(Kordoba), Emerita Augusta
(Merida), Segobriga (Saelices), Carthago
Nova (Cartagena), Italica (Santiponce) eta
Tarraco (Tarragona).
Hiri erromatarreko
oinplanoaren eredua
24. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria
Barcino
Hiria K. a. 15. urtean fundatu zen. Kokapen
estrategikoa dauka: portuko komertzioa
kontrolatzeko, mendi baten
gailurrean, defentsa errazteko.
Kontserbatzen den harresia 270 – 300.
urteen bitartean eraiki zen.
Hiri txikia izan arren, Barcinon IV eta V.
mendeetan garapen garrantzitsua eman
zen, Inperioa gainbeheran zegoenean hain
zuzen, eskualdeko hiririk garrantzitsuena
bihurtuz, Tarracoren gainetik.
Barcinoren oinplanoa
25. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria
Carthago Nova
Hiria Asdrubalek sortu zuen K. a. 229. urtean,
baina K. a. 209. urtean Publio Cornelio
Escipionek Hispania erromatarrean sartu
zuen.
Bere kokapena estrategikoa da, meategi
batzuen ondoan, horrela hiri nagusi bat
bihurtuz.
Augusto enperadorearen garaian, antzokia,
anfiteatroa eta foroa eraiki ziren.
Carthago Novaren oinplanoa eta antzokia
26. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria Corduba
Erromatarrak jadanik zegoen gune baten
gainean ezarri ziren.
Bere kokapen estrategikoak garrantzi militar
handia eman zion: geratzen zaigun aztarnarik
inportanteena harresia da, Ponpeiori
laguntzeagatik, Zesarrek ia osoa suntsitu
baitzuen.
Augustorekin, Corduba Betica probintziaren
hiriburua bilakatu zen. Honek bultzada handia
eman zion eta eraikin ugari egin ziren. Harresiak
hedatu ziren, Vía Augusta Decumanus
Maximus bihurtu zen eta Guadalquivirren
gaineko zubi handi bat eraiki zen. Gainera
akueduktua, estolderia eta iturri publikoak eraiki
ziren.
Cordubako oinplanoa
27. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria Corduba
Gizarteari dagokionez, hiriak ere loraldi bat izan zuen:
eskolak, foro berri bat... eraiki ziren. Politiko eta
filosofo handiak sortu ziren hemendik, Seneka
bezala.
Goi Inperioan, hiriak aldirik onena ezagutu zuen:
antzokia eta harresiak bukatu ziren, eta beste
eraikinak marmolez estali ziren. Tiberioren
garaian, foroa aberastu zen, enperadoreari
dedikaturiko tenplu handi bat eraikiz.
Erromatar garaitik heldu zaizkigun aztarnak:
• Klaudio Martzeloren tenplua, oso handia eta
Klaudio Martzeloren tenplua
foroan kokatua eta zirkua.
• Maximiano Herkuleoren Jauregi Inperiala.
28. Hispania Erromatarra
Corduba
Arkitektura hiritarra: hiria
Maximiano Herkuleoren
Jauregi Inperiala: oinplanoa
eta aireko ikuspegia
29. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria Emerita Augusta
Hiri erromatarra K. a. 25.
urtean fundatu zen,
soldadu ohien erretiroa
izateko.
50.000 biztanle izan zituen,
eta laster eskualdeko gune
nagusia bihurtu zen, bere
egoerari esker: Guadiana
ibaiaren ertzean eta
komunikabide nagusien
gurutzean.
Bere hazkundea oso
handia izan zen, Lusitania
probintziaren hiriburua
bilakatuz (baita hiri
erromatarren hiri
garrantzitsuenetariko bat
Emerita Augustaren ere).
oinplanoa
30. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria Emerita Augusta
Emerita Augusta. Antzokia
Oinplanoa bikaina zen, kale perpendikularrekin. Inguruan zituen muinoek
antzokia eta anfiteatroaren eraikuntza erraztu zuten.
I. mendean, jadanik baziren antzokia, harresia, Cardo Maximus, Decumanus
eta Foroa, non Diana eta Marteri zuzendutako tenpluak baitzeuden.
31. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria
Garai horretan ere
anfiteatroa, zirkoa, zubiak, estolderia, akuedukt
uak, eta abar eraiki ziren. 50. urte inguruan Foro
berria eraiki zen.
Italikako enperadoreen eraginez (Adriano eta
Trajano), hiriak bultzada handia izan zuen arlo
guztietan.
Emerita Augusta
Anfiteatroa eta
Mirarien
akueduktua
32. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria Italika
Kartagotarren aurreko
garaipena ondoren, Publio
Cornelio Escipion
jeneralak, Afrikarra deitua,
hiria sortu zuen K. a. 206.
urtean.
Italikaren oinplanoa
34. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria
Tarraco
Gerra punikoetan ejertzito erromatarrak
zonalde honetan bere kanpamendua
ezarri zuen, garrantzi militar handia hartuz.
K. a. II. mendean, antzineko kanpamendua
harresiz inguratu zen eta benetako hiri
erromatarra bihurtu zen, zerbitzu publiko
guztiekin.
Hurrengo urteetan tenpluak, foroa eta
antzokia eraiki ziren. Hiriak 30.000
biztanle baino gehiago zituen.
Tarracoren oinplanoa
35. Hispania Erromatarra
Arkitektura hiritarra: hiria
Tarraco
Minervaren
Dorrea
Augustok Hispania Citerior
probintziako hiriburua bihurtu zuen
K. a. 27. urtean; geroago
Tarraconensis probintziako hiriburua
izanen da.
Foroa, zirkoa, anfiteatroa, akueduktu
a, basilika eta eraikin eta etxebizitza
pribatu ugari eraiki ziren.
Zirkoaren harmailen
aztarnak
36. Hispania Erromatarra
Tarraco
Arkitektura hiritarra: hiria
I eta II. mendeen bitartean, Tarracoren
hazkundea handia izan zen, baina III.
mendean gelditu zen, garrantzi
ekonomikoa galduz. V. mendean
bisigodoen sarrerak etengabekoak izan
ziren, azkenean 475. urtean, Alariko
erregeak hiria konkistatu arte.
Akueduktua, Tarraco hiria
hornitzeko
Bara Arkua, Via Augustan
37. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: antzokia
Emerita Augusta
K. a. 16. urtean eraiki zen. Harmaila
erdizirkularrak 5.800 ikusle hartzen
zituen eta hiru zatitan banatzen zen:
prima -22 harmail eta 6 ate, media -5
harmail- eta summa cavea -5
harmail-.
Ateak vomitoria-ekin komunikatzen
ziren. Behean orchestra zegoen,
erdizirkularra ere -30 m. diametroz-,
Meridako pertsonai nagusiak hemen
kokatzeko.
38. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: antzokia
Emerita Augusta
Orchestra marmolez estalia zegoen, eta
eszenatoki oparoa zuen. Harmailetara sartzeko
ateetan pasabide gangatuak zeuden.
Eszenatokia da elementurik ezagunena. 2,5
m.ko podium baten gainean, marmolez estalia,
30 metrotako zutabe korintiarreko bi ilara
daude. Oinak eta kapitelak marmol zuriz eta
fusteak marmol urdinez egin ziren. Goian
taulamendua dago, arkitrabe, friso eta
erlaitzarekin.
Zutabeen artean jainkotutako enperadore,
jainko eta pertsonai klasikoen eskulturak
zeuden: Ceres, Pluton, Jupiter, Proserpina...
Fatxada honen atzean aktoreentzako gelak
Eszenatokiko zeuden.
zutabe eta
kapitelak
39. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: antzokia
Emerita Augusta
Meridako
antzokirako Eszenatokiaren azpian (pulpitum) teloiak
sarrera
eta dekoratuak egiteko behar ziren tresnak
gordetzen ziren.
Eszenatokiaren atzean, antzokitik kanpo
lorategi arkupeduna egin zen.
Kristautasunarekin antzokia gainbeheran
erori zen, baina gaur egun, errestauratu
ondoren, maiz erabiltzen da antzerki-lan
handiak antzezteko.
42. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: anfiteatroa
Emerita Augusta
Antzokitik hurbil eraiki zen geroxeago.
K. a. 8. urtean inauguratu zen.
Material desberdinak erabili ziren:
hormigoia, granitozko sillareak,
sillarejoa, manposteria eta adreilua. Ez
ziren kalitatezko materialak erabili.
Luzeran 126 m eta zabaleran 102 m
neurtzen ditu.
Ohiko oinplanoa dauka: harmaila,
Meridako anfiteatroa prima, media eta summa cavea
dituelarik, eta erdiko harea.
Harmailetan 15.000 ikusle sartzen
ziren.
43. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: anfiteatroa
Italika
Italikako
anfiteatroa Erromatar munduko anfiteatrorik
handienetariko bat izan zen, 25.000 ikusle
sartzen baitziren, hiriak 80.000 biztanle
soilik izan arren. Luzeraz 154 m eta
zabaleraz 130 m neurtzen ditu. Adrianoren
garaian eraiki zen.
45. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: zirkoa
Emerita Augusta
Meridako
zirkoa
50. urtean inauguratu zen eta nahiko ongi
kontserbatzen da. Oinplano angeluzuzena
dauka, inguruan harmailak eta erdian
harea agertuz. 440 m x 115 m ditu.
Nahiko ongi kontserbatzen dira sartzeko
ateak, Porta Pompae eta Porta
Triumphalis bezala. Spina, 230
metrokoa, obeliskoz, pilastrez eta
eskulturez dekoratzen zen.
Harmailetan 30.000 ikusle sartzen ziren.
46. Hispania Erromatarra
Ikuskizunetarako arkitektura: zirkoa
Tarraco
Harmailen
aztarnak
Oinplanoa
Harresien barnean, foroaren
ondoan eraiki zen.
Luzeraz 325 m eta zabaleraz 115
m neurtzen zituen eta 25.000
ikusle sartzen ziren.
47. Hispania Erromatarra
Oroigarrizko arkitektura
Espainian kontserbatzen den hiru arkutako
garaitza arku bakarra. Arkua nahiko ongi
kontserbatzen da, ez, ordea, bere dekorazioa.
Medinaceliko Arkua (Soria)
48. Hispania Erromatarra
Oroigarrizko arkitektura
Medinaceliko Arkua (Soria)
Domizianoren garaian eraiki zen
(I. mendearen amaieran), herria
babesteko harresiaren barnean.
Zabaleraz 13,20 m eta altueraz
9 m neurtzen ditu.
Oroigarrizko funtzioa izateaz
gain, hirian sartzeko atea ere
bazen. Erdiko arkuaren azpitik
gurdiak eta animaliak eta
alboetatik oinezkoak pasatzen
ziren.
52. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak
Inperio erromatarra oso handia zen
eta lekuak komunikatzeko galtzada-
sare bat egin zuten. Hauen bidez,
harreman ekonomiko eta sozialak
errazten ziren eta ejertzitoak azkar
mugitzen ziren, hiri desberdinak
defendatzeko.
Galtzada hauek mendiak eta ibaiak
gurutzatzen zituzten, horretarako
mendi-portuak eta zubiak eraikiz.
53. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak
Hiriak urez hornitzeko akueduktuak eta
deposituak, eta hiriko ur-zikinak kentzeko
estolderia-sarea egin ziren.
Itsas garraioa oso inportantea zenez,
kostaldean portuak eta itsasargiak ere
egin ziren.
54. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: zubiak
Espainian oraindik zubi erromatar asko
erabiltzen dira, eraldaketa batzuk izan arren.
Zubi hauek ezaugarri komunak dituzte:
• Erdi puntuko arkuak.
• Harlanduez eginak, maiz kuxindurarekin.
• Zabaleraz 5 m baino gehiago.
55. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren
gainean (Kazeres)
Munduan geratzen diren zubi erromatarrik onenetarikoa da. 105 eta 106. urte
bitartean eraiki zen.
56. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren
gainean (Kazeres)
Tajo ibaiaren gaineko 214 metrotan 6 arku daude, bost pilaretan sostengaturik.
Proportzioak monumentalak dira, altueraz 48 m dituelarik.
58. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: zubiak
Alkantarako zubia Tajoren
gainean (Kazeres)
Erdian eta galtzadaren gainean,
garaitza arku bat dago.
Alde bakoitzean marmolezko
plaka bat dago, zeinetan
eraikitze-data eta Trajano
enperadorearen izena agertzen
diren.
65. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: akueduktuak
Segoviako akueduktua
Erromako Inperioan eraiki ziren
akueduktuetatik onena da, bere tamaina
eta diseinuagatik, eta oso ongi
kontserbatzen da.
Handitasuna, armonia eta hiriarekiko
integrazioa dira bere ezaugarriak.
Zalantzarik gabe, injenieritza-lanik
artistiko eta monumentalena da
Erromako historian.
I. mendearen amaiera edo II.aren
hasieran eraiki zen.
66. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: akueduktuak Segoviako akueduktua
Akueduktuak Frio ibaitik, hiritik 18 kilometrotara, hartzen du ura. Goiko kanalak
0,30 m. du zabaleraz. Erdi puntuko 166 arku dira -68 sinpleak eta 44 bikoitzak,
gainjarriak, eta luzeraz 638 m ditu.
72. Hispania Erromatarra
Injenieritza lanak: akueduktuak
Ferrerasen akueduktua
(Tarragona)
Gaya ibaiaren gainean Tarraco hiria urez
hornitzeko egin zen. 25 kilometroz luzatzen
da.
73. Hispania Erromatarra
Ferrerasen akueduktua
Injenieritza lanak: akueduktuak (Tarragona)