SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 24
Descargar para leer sin conexión
bakearenkulturalanduz




   IKASTETXEAK




   www.bakeola.org
1.   AURKEZPENA




2.   BIZIKIDETZA IKASTETXEETAN, BAKE-HEZKUNTZA
     ETA GATAZKEN KUDEAKETA




3.   BAKEOLAKO ZERBITZUAK

     3.1 PRESTAKUNTZA

     3.2 AHOLKULARITZA

     3.3 IKASTEXE MAILAKO BIZKIDETZA PROGRAMAK

     3.4 TRUKEME




4.   KURRICULUMA




5.   KONTAKTUA
1. BAKEOLAREN AURKEZPENA
BAKEOLA gatazkei irtenbide egokia ematen espezializatutako zentroa da, gizarteko,
politikako eta hezkuntzako eragileekin ikuspegi integraletik lan egiten duena.

Pertsona espezializatuez osatutako zentro honek prozesuak bultzatzen ditu
bizikidetza hobetzeko, giza eskubideak sustatzeko, komunitatea garatzeko eta
gizartea eratzeko, bake kultura lortze aldera.




2. BIZIKIDETZA IKASTETXEETAN, BAKE-HEZKUNTZA ETA
   GATAZKEN KUDEAKETA

Eskola, helduaroko bizitzaren eskakizunei erantzun ahal izateko ezinbestekoak
diren ezagupenak eskuratzeko gune eta garaia izateaz gain, bizikidetzaren ikas-
keta eta lagunarte eta gizarte alorreko harremanetarakoa ere bada. Hezkuntza
komunitate osoari dagokion ardura da eginkizun hau: eskolari, familiari eta gi-
zarteari, hain zuzen. Zeregin honetan denok gaude konprometiturik.

Eskola alorrari dagokionean, honakoa litzateke bizikidetza: “komunikazio, sentimen-
du, balore, jarrera, rol, status eta botere prozesuek osatzen dituzten hezkuntza ko-
munitateko kide guztien arteko harremanetarako sarea” * Rosario Ortega.

Irakaskuntza-ikasketa prozesuetan eragingo duten zenbait baldintza sortu asmoz,
bizikidetza hobetzeko lanera zuzendutako filosofia dugu hau.

Hezkuntza paradigma honek bake-hezkuntza baikor, giza eskubide, justizia, elkar-
tasun eta barneratzera garamatza. Guzti hau, desberdintasunarekin bizitzen ikasiz,
aniztasunari sor zaion arreta prozesutzat harturik lortuko dugu.

Hezkuntza komunitatean, harremanen ondorio diren hainbat gatazka egoera
sortzen dira. Guzti honek, gatazkei irtenbide positiboa eman eta indarkeria
egoera eta jarreren prebentziorako dauzkagun baliabide pertsonal guztiak abian
jartzea eskatzen du.

Beraz, eskolarteko hezkuntza komunitateko eragile desberdinak etengabeko
prestakuntzara, eta bizikidetza hobetzeko programetan eta plangintzetan parte
hartzera animatzen saiatzen gara.




                                           ikastetxeak                            3
3. BAKEOLAREN ZERBITZUAK IKASTETXEETAN
Bakeolak Bake eta Bizikidetzarako Heziketaren alorrean esku hartze integrale-
rako planteamendua eskaintzen die ikastetxeei, heziketa komunitate osoaren bi-
zikidetza hobetzeko xedearekin.

Bakeolak honako lan hauek bideratzen ditu ikastetxeetan:

3.1 PRESTAKUNTZA

•   Honako gai hauen prestakuntza eta gaitasuna:
    -   Eskola mailako bizikidetza
    -   Gatazken eraldaketa
    -   Bitartekaritza
    -   Hezkuntza emozionala
    -   Ikasketa kooperatiboa
    -   Jolas kooperatiboa
    -   Programazio Neurolinguistikoa
    -   Giza eskubideak
    -   Erresilientzia ikasgeletan
•   Beharrezko tresnak eta baliabideak diseinatzea eta garatzea



3.2 AHOLKULARITZA

•   Ikastetxeko Bizikidetza Planak diseinatzea, abian jartzea, euren jarraipena
    egitea eta ebaluatzea
•   Ikastetxeko Bizikidetzako behatokietan parte-hartzea eta dinamizatzea
•   Hezkuntza-komunitateko taldeak eta lidergoa aldatzeko eta hobetzeko pro-
    zesuetan laguntzea
•   Ikastetxean sortutako gatazkei aurre egiteko prozesuak eta protokoloak
    hobetzen laguntzea
•   Finantziazio-lerroak kudeatzen laguntzea




4                           ikastetxeak
3.3 BIZIKIDETZA PROGRAMAK

•   Eskola-bizikidetzarako programak diseinatzen eta garatzen laguntzea:
    berdinen arteko laguntza-programak; eskola-bitartekaritza; jolastokia,
    hezkuntza-eremua, etab.




3.4 TRUKEME

•   Liburu eta jolas kooperatiboen mailegua
•   Dokumentazio Zentroa
•   Jolas kooperatiboen alokairua eta salmenta




Garatzen ditugun jarduerak hezkuntza komunitateko eragile guztiei zuzen-
dutakoak izatea nahi dugu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBH-n eta
Batxilergoan.

•     Irakasleak
•     Familiak
•     Ikasleak
•     Irakasle ez den pertsonala




                                       ikastetxeak                       5
3.1    PRESTAKUNTZA


Ikastetxeetan sortzen diren gatazkei irtenbide positiboa emateko, tresna desber-
dinen erabilera eskaintzen die Bakeolak hezkuntza eragileei.

Bizikidetza garatu, hezkuntza errendimendua hobetu, harreman positiboak sor-
tu, eta gatazkei irtenbidea emateko, elkarrizketaren erabilera eta lankidetzan
parte-hartze eraginkorra izatea eskatzen du aipatutako prestakuntzak.

PRESTAKUNTZA MOTAK

Aurrez aurreko prestakuntza: urtero, prestakuntza-jardueren katalogo ireki bat
taxutzen dugu.

Online prestakuntza: helburua da plataforma birtual batetik edukiak eskaintzea pres-
tatu nahi duten pertsonei, bestelako ikastaroetara joateko zailtasunak dituztenean.

Prestakuntza itundua: helburua da prestakuntza-jarduera batzuk “eskariaren arabe-
ra” taxutzea, eragile batzuek edo besteek dituzten beharrizan bereziei erantzutearren.

Profesionalentzako prestakuntza iraunkorra: prestakuntza iraunkor eta espeziali-
zatua bultzatzeko helburua du.




6                             ikastetxeak
PRESTAKUNTZA JARDUERAK

Honako hauek dira hezkuntza komunitateko eragile desberdinekin burutzen di-
tugun prestakuntza jardueretako batzuk. Helburu eta edukiak Haur Hezkuntza,
Lehenengo Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxe bakoitza-
ren beharrizanetara egoki daitezke.

ZUZENDARITZA TALDEEI ETA IRAKASLEEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA

ZUZENDARITZA TALDEAK

•   Eskola mailako Bizikidetza Plana
•   Komunikazioaren hobetzea hezkuntza instituzioan
•   Gatazkei heltzea lan-taldeetan
•   Erresilientzia ikastetxean
•   Bizikidetza eta lidergoa ikastetxeetan
•   Familia eskola arteko harremana
•   Pedagogia sistemikoa
•   Erabakiak hartzearen inguruko parte-hartze prozesuak ikastetxean
•   Ikastetxearen araudia. Arauak eta zigorrak

IRAKASLERIA

•   Elkaribitza eta Bakerako Hezkuntza ikastetxean
•   Gatazken eraldaketarako lehenengo pausuak
•   Ikastetxearen araudia. Arauak eta zigorrak
•   Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak
•   Ikasketa kooperatiboa
•   Pedagogia sistemikoa
•   Erresilientzia ikasgeletan
•   Jolastokia, hezkuntza-eremua
•   Gizarte-trebetasunak eta balore-hezkuntza
•   Gatazkak eraldatzeko komunikatzea
•   Konpetentzien garapena ikasgelako arazoen aurrean
•   Heziketa emozionala
•   Erabakiak hartzearen inguruko parte-hartze prozesuak ikastetxean
•   Berdinen arteko tratu txarrak. Bullying
•   Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak
•   Progamazio Neurolonguistikoa
•   Elkarbizitza eta Giza Eskubideak
•   Tutoretza Plana
•   Jolas kooperatiboa
•   Familiekin komunikatzea



                                       ikastetxeak                         7
FAMILIEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA

HAUR-HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA

•   Hezkuntza ereduak Haur-hezkuntzan
•   Baloreetan oinarritutako hezkuntza familian
•   Jolasak familia giroan. Gure harreman eta afektuzko loturak hobetuz
•   Haur-hezkuntzako seme-alabekiko harremana
•   Arauak eta mugak etxeko harremanetan
•   Hezkuntza emozionala familian

LEHENENGO HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA

•   Heziketa emozionala
•   Seme-alabei jarri beharreko arauak eta mugak
•   IKT bidez harremanak izaten ikasiz
•   Familiarteko harremanak hobetuz
•   Seme-alaben jarrera eta portaeren zuzenketa
•   Baloreetan oinarritutako hezkuntza familian
•   Jolasak familia giroan. Gure harremanak eta afektuzko loturak hobetuz
•   Familiarteko elkarrizketa

BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA

•   Gazteak, teknologi aberriak eta indarkeria sarean
•   Nerabeekiko gatazkak arautzea
•   Familiarteko komunikazioa
•   Hezkuntza emozionala
•   Arauak eta mugak etxeko harremanetan
•   Baloreetan oinarritutako hezkuntza




8                          ikastetxeak
IRAKASLE EZ DIREN IKASTETXEETAKO LANGILEAK

ESKOLA-JANTOKIETAKO BEGIRALEAK

•   Arauak eta mugak eskolako jantoki orduan
•   Hezkuntza emozionala
•   Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak
•   Hezkuntza harremanetarako giza trebetasunak
•   Jolas kooperatiboa
•   Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak

ESKOLATIK KANPOKO JARDUEREN BEGIRALEAK

•   Gatazken konponketa: trebetasunak eta tresnak
•   Giza eta kooperazio trebetasunak
•   Jolas eta kirol kooperatiboa
•   Baloreetan oinarritutako hezkuntza eta bizikidetza eskolatik kanpoko
    jardueretan
•   Hezkuntza emozionala

KIROL ENTRENATZAILEAK

•   Giza eta kooperazio trebetasunak taldeko kirolean
•   Hezkuntza estrategiak gatazken kudeaketan
•   Gatazken konponketa eskolako kirol alorrean
•   Giza trebetasunak eta baloreetan oinarrituriko hezkuntza
•   Hezkuntza tresnak: Jolas kooperatiboa
•   Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak




                                        ikastetxeak                        9
3.2 AHOLKULARITZA


Hezkuntza alorreko kideei gatazkak konpontzen laguntzeaz gain, bizikidetza
hobetzeko programa eta proiektuen garapena sustatzeko aholkularitza zerbitzua
daukate ikastetxeek.

Lan-lerroak:

     • Ikastetxeko Bizikidetza Planak diseinatzea, abian jartzea, euren jarrai-
       pena egitea eta ebaluatzea.
     • Ikastetxeko Bizikidetzako behatokietan parte-hartzea eta dinamizatzea.
     • Hezkuntza-komunitateko taldeak eta lidergoa aldatzeko eta hobetzeko
       prozesuetan laguntzea.
     • Bizikidetzaren sustapenerako tresna eta baliabideen diseinu eta ga-
       rapena.
     • Ikastetxean sortutako gatazkei aurre egiteko prozesuak eta protoko-
       loak hobetzen laguntzea.




10                         ikastetxeak
IKASTETXEKO BIZIKIDETZA PLANA

Ikastetxeko Bizikidetza Plana apustu pedagogikoa da eta helburu hauek lortu
nahi ditu: bizikidetza hobea eraikitzea, ikastetxeak burutzen dituen ekintza guz-
tiei koherentzia ematea eta hezkuntza komunitate guztiaren partaidetza.

Bakeolak ikastetxe mailako bizikidetza planekin lotutako alderdi guztietan tre-
bakuntza eta aholkularitza ematen du. Lantzen diren helburuak:

•   Bizikidetza planen ezaugarriak eta konpromisoak ezagutzea.
•   Ikastetxe mailako bizikidetza plana diseinatzeko lanabesak ematea.
•   Ikastetxe batean Bizikidetza plana abian jartzeko lanabesak eta gaitasunak
    eskuratzea.

Horrez gain, ikastetxeek hala eskatuz gero, Bizikidetza planaren fase desberdi-
nak garatzen laguntzen diegu:

•   Sentsibilizazio
•   Diagnostikoa
•   Planifikazioa
•   Ebaluaketa



BIZIKIDETZA BEHATOKIA

Harreman positiboak sustatu eta bizikidetza osasungarria sortzea helburutzat
hartuz, ikastetxean bizikidetza kudeatzera zuzendutako erakundea da Bizikidetza
Behatokia. Pertsona guztiak baloratuak, aintzat hartuak, erabakiak hartzerakoan
erantzule eta ikastetxeko bizitzaren benetako partaide direla sentiaraztea da
helburua.

Bakeolak, ikastetxeetako Bizikidetza Behatokietako garapen, sustapen eta dina-
mizazioan hartzen du parte.



LAGUNTZA, HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN TALDE ETA LIDERGOAREN
HOBEKUNTZAN ETA HOBEKUNTZA PROZESUETAN

Hezkuntza komunitatean egin beharreko talde aldaketa eta hobekuntza prozesue-
tan, laguntza eskaintzen diegu hezkuntza eragileei. Antolaketaren gatazkei irtenbi-
derik egokiena emateko beharrezko diren trebetasunak garatzea da helburua.




                                          ikastetxeak                           11
BIZIKIDETZAREN SUSTAPENERAKO TRESNA ETA BALIABIDEEN DISEINU ETA
GARAPENA

Bizikidetza ikastetxean sustatu asmoz, ikasgela eta ikastetxean ezartzeko tres-
na eta baliabide desberdinak diseinatu eta garatzea dauka helburu zerbitzu ho-
nek. Aipatutako tresna hauek, ikastetxe bakoitzaren errealitatea kontutan har-
tuz diseinatzen dira.



IKASTETXEETAKO GATAZKEN ARAUTZE PROTOKOLOAK HOBETZEKO LAGUNTZA

Ikastetxeko arautegiaren inguruan planteamendu bateratu baten garapenerako,
hausnarketa prozesuak sustatzen ditugu hezkuntza Komunitateko eragile guz-
tiekin. Prozedura honen bitartez, protokoloak eta ikastetxeko jarreren zuzenketa
neurriak aztertuko ditugu.

Hezkuntza Komunitateko eragile desberdinen arteko harremanak hobetzea da
helburua.




12                          ikastetxeak
3.3   IKASTETXE MAILAKO BIZIKIDETZA PROGRAMAK


Errealitatea kontuan hartu eta beharrizan zehatzei erantzuna emanez, eskola
mailako bizikidetza programa desberdinen garapenean laguntzen die Bakeolak
ikastetxeei. Programa hauen bitartez, baloreak bizitzea ahalbideratu eta ikaste-
txean bertan Bakearen Kultura garatzea sustatzen da.



IKASKIDEEN ARTEKO “IKASLE LAGUNTZAILE” PROGRAMA

Eskola alorreko gatazken konponketan protagonismo nagusia ikasleei emanez,
ikastetxeko bizikidetza hobetzea dauka helburu, aipatutako laguntza programak.
Tratu txarren egoerak detektatu, ikasle berriei harrera egin, arazo pertsonalak
dauzkatenei lagundu eta gerta daitezkeen gatazketan bitartekaritza lana egitea
litzateke ikasle hauen zeregina.




IKASKIDEEN ARTEKO BITARTEKARITZA PROGRAMA

Ikasleen arteko harremanak hobetzea dauka helburu, gatazken konponketarako
ikasleen arteko bitartekaritza teknikak. Programa honen bitartez, ikastetxean
gerta daitezkeen gatazka egoeretan bitartekari lana egiteko trebetasun eta tek-
nikak garatzen dituzte ikasleek.




                                         ikastetxeak                         13
IKASKETA KOOPERATIBO PROGRAMA

Prozedura hauen erabilerak aniztasun-hezkuntza, ikasleek ikasteko daukaten
motibazioa, talde kohesioa eta harreman positiboen sustapenean eragiten dute.




HEZIKETA EMOZIONALEKO PROGRAMA

Ikasleen prestakuntzan eta hezkuntzan emozioaren esparrua sar dezaten, irakas-
leak prestatu eta jabearaztea da programaren helburua. Programa honen bitartez,
ikasleak bizitzaren erronkei aurre egiten trebatu, ongizate pertsonala handiagotu
eta ikastetxeko bizikidetza hobetzen trebatu nahi ditugu.



TUTORETZA EKINTZARAKO EGITASMOA

Etapa desberdinetako ikasleek oinarrizko baliabideak garatu ditzaten, ikasleei,
irakasleei eta etxekoei ikastetxeak zuzentzen dizkien jardueren sistematizazioa
litzateke.




14                          ikastetxeak
ARAUEN OSAKETAN PARTE HARTZEA BULTZATZEA

Komunikazioa sustatu eta ikasgela eta ikastetxeko arauak zehazterakoan,
hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea errazten du. Prozedura honek,
arauak zehaztu eta hauek hausterakoan ezarri beharreko neurri zuzentzaileak
adostea errazten du.



BIZIKIDETZA PROGRAMA ESKOLA MAILAKO KIROLEAN

Eskola mailako kirolari, etxekoen zein irakasleen laguntza eskatzen duten balore
positiboen transmisioa bultzatzen duen baliabide egokia dela deritzogu.

Bizikidetza, aisialdi positiboen ohiturak eta ikasleen arteko kooperazio baloreak
garatzea ahalbideratuko duten kultur eta kirol jarduerak bultzatu eta sustatzea
da programaren helburua.




IKASKIDEEN ARTEKO TRATU TXARREN –BULLYING- PREBENTZIORAKO
PROGRAMA

Hezkuntza komunitatea inplikatu ikasleen arteko tratu txarren egoeretarako jar-
duera proposamenen sentsibilizazioa eta garapenak sustatzerakoan.




                                         ikastetxeak                          15
GIZA ETA HIRITARTASUN GAITASUNERAKO PROGRAMA

Programak proposatzen duen mailaz-mailako prozesuaren bitartez, kooperatu,
elkarrekin bizi, parte hartu eta erabakiak hartzen ikasi, errealitatea ulertzen
gaitu eta berau hobetzen konprometitzen dira gazteak.



IKT-ak: GAZTEEI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO SORRERA ETA SAREKO
INDARKERIA

Teknologia berrietan Hezkuntza lantzeko programa: erabilera arduratsua, pre-
bentziozkoa eta hezigarria.

Herri bakoitzerako berezia izango den blog baten bitartez, sareko indarkeria zein
teknologia berrien gaitasunak lantzen dira gazteekin.
Laburmetraia baten burutzapena eta lan guztien erakusketa batekin emango
zaio amaiera programari.




TXOTXONGILOAK GATAZKAK KONPONTZEKO

Txotxongiloak erabiltzeak, norbere gatazken inguruan lan egin, berauek gain-
ditzeko baliabideak eskuratu eta irtenbide desberdinetaz aztertzeko aukera es-
kaintzen die ikasleei.




16                          ikastetxeak
KONTAIDAZU

Belaunaldi arteko esperientzia honetara, neska-mutilak eta ikastetxearekin lotu-
ra daukaten eta bizitzaren alorreko istorioak kontatzeko gogoa erakusten duten
helduak biltzen dira. Kidetza eta gizartean kokaturik egotearen sentimenduak
sortu eta auto-estimua sustatzen du.




IKASLE- IRAKASLE. BIZIKIDETZA LANDUZ 2.0

Ikasleek teknologia berriak erabiltzeko dituen baliabideei etekina atera eta
irakasle eta etxekoei berauek nola erabili erakusten diete. Aldatu egiten da eza-
gupen jasotzailearen ohiko rola eta aldizka baino ez bada ere, hezitzaile eginkizu-
na hartzen du ikasleak. Ikasle, irakasle eta etxekoei zuzendua.




                                          ikastetxeak                           17
3.4    TRUKEME

Zer da trukeme?

TRUKEME bakearen hezkuntzari eta jolas kooperatiboei buruzko jardueren ba-
liabide zentroa da eta bakearen kultura sustatzeko eta sendotzeko egiten du lan.

Baliabideen Zentro honen helburutasun nagusia da Euskadiko gizarte eta
hezkuntzako agente guztiei jolas kooperatiboak hurbildu eta erraztu eta hauen
erabileran trebatzea. Modu honetan, eta jolas hauen erabilerari esker, euskal
gizartean bizikidetza eta bakerako kultura bultzatu dezakegu, eta ez bakarrik
umeekin jolas hauek pertsona helduekin ere lantzen baitira.

Jolas kooperatiboen bidez, bai mahaikoak bai fisikoak, gure gizarte-trebetasunak
zelan hobetu ikasi dezakegulako: komunikatzeko trebetasuna, besteekin harre-
manetan aritzeko, asertibitatea, errespetua, gatazkak eraldatzeko sormena, auto-
estimua eta besteengan konfiantza, eta abar.

Honako zerbitzu hauek aurki daitezke:

I.     Mahai jolas kooperatiboen Mailegu zerbitzua, eta Dokumentazio zentroko
       liburuak ere bai.

II.    Dokumentazio zentroa Bake hezkuntza eta bizikidetza, gatazken bi-
       tartekaritza eta eraldaketa, Balioetan oinarrituriko hezkuntza, jolasa,
       jolas kooperatiboa eta abarreko gaietan espezializatua.

III.   Mahai jolas kooperatiboen salmenta. Mota honetako jolasak oso zaila da
       merkatuan aurkitzea.

IV.    Mahai jolas kooperatiboen alokairua, ekimen publiko edo pribatuak ga-
       rapenerako.

V.     Jolas topaketak. Jolasaren balioari buruz hausnarketa egiteko espazioak
       hain zuzen ere.

VI.    Kontsultoretza eta aholkularitzako zerbitzua. Jolas kooperatiboen erabi-
       lera hobetzeko zuzendutako zerbitzua, baita jolas-programak diseinatzeko
       ere, eta abar.




18                          ikastetxeak
JOLAS KOOPERATIBOEN ERABILERAN FORMAZIO ETA TREBAKUNTZA

Zentroaren zerbitzuen artean garrantzitsuenetakoa gizarte eta hezkuntzako
eragile desberdinei jolas kooperatiboen ezagutza eta erabileran formatzea
eta trebatzea dela aipatu nahi dugu. Izan ere jolas kooperatiboak, Bakerako
Hezkuntza eta bizikidetzarako erreminta egokiak dira eta Giza Eskubideetan
oinarrituta daude.

Prestakuntza hauekin nahi dena da “gizarte eta hezkuntzako eragileak Bakerako
Kulturako elementu katalizatzailea bihurtu daitezela, bere lana garatzen duten gi-
zarte taldeetan”. Modu honetan helburu desberdinak lortzen dira: jolas mota hau
ongi pasatzeko izateaz gain, hezitzaileak direla azaldu, Bakearen Kulturaren
eraikuntzan modu ludikoan lagundu, gizakiaren garapen pertsonalean jolasaren
garrantziari buruz hausnarketa egin (haurtzarotik zahartzarora heltzen)…

Gure prestakuntzak:

     • Solidaritatea eta jolas kooperatiboak.
     • Jolas kooperatiboen bidez hezten.
     • Jolas dezagun familian. Gure harremanak eta afektuzko estekak
       hobetzen ditugu.
     • Jolas eta sormena: eskuragarri dauden baliabideetan, jolas kooperati-
       boen bila.




                                          ikastetxeak                          19
PROGRAMAK ETA JOLAS-TAILERRAK

Jolas-tailerrak ondo pasatu eta talde harremanetan aritzeko proposamen be-
rriak ezagutzeko espazio bereziak dira. Gune hauetan, lankidetza eta parte-
hartzeak garrantzi handiagoa du lehiakortasunak baino.

Jolas-tailerra egoki gara dadin espazioa hauetan, jolasa ahalbidetzen, laguntzen
eta estimulatzen da, haurrei, gazteei, gurasoei eta hezitzaileei beharrezko elemen-
tuak eta materialak eta jolasak eskainiz. Era berean ekintza modu egokian bidera
dadin, orientabideak, laguntzak eta konpainiak eskaintzen dira. Jolas-tailerretan
tentsio gabeko giroa sortzen da, non parte-hartzaileen integrazioa eta partaidetza
potentziatzen den, beren jatorria eta izaera edozein delarik ere, harreman pertso-
nalen hobekuntza sustatzen da, gaitasun sozial, fisiko eta intelektualen eskuratzen
eta sendotzen dira, eta abar.

Gure tailerrak:

     •   Jolas kooperatiboak.
     •   Munduko jolasak.
     •   Komunikaziorako jolasak.
     •   Jolas dezagun familian.




20                           ikastetxeak
4. BAKEOLAKO KURRIKULUMA IKASTETXEETAN
PRESTAKUNTZA

Ikastetxeak
     • Erresilientzia ikasgeletan.
     • PNL
     • Bizikidetza Planak
     • Bizikidetza planak martxan jartzeko espezializazioa.
     • Bitartekaritza eta gatazken eraldaketa
     • Ikasketa kooperatiboa
     • Gatazken eraldaketa ikastetxeetako jantokietan
     • Ikasgelarako giza trebetasunak
     • Berdinen arteko tratu txarrak
     • Patioa, hezkuntzarako gunea.
     • Gatazken eraldaketa eta hezkuntza emozionala
     • Ikastetxeetan gatazkak eraldatzeko hezkuntza estrategiak
     • Familian gatazkeei aurre egiteko baliabideak ezagutzeko tailerra
     • Biolentzia familian.
     • Bizikidetza eta Bake Heziketa familian.
     • Gatazkak: zelan aurre egin familian ematen diren egunerokotasuneko
        gatazkeei.
     • Gatazkak, autoritatea, arauak eta beraien ondorioak
     • Jolas kooperatiboa

Unibertsitatea
    • Ikastetxeetako praktika onak. Deustuko Unibertsitatea.
    • Bake Kultura, bitartekaritza eta gatazken eraldaketa. Salamankako
        Unibertsitatea
    • Gatazkak eraldatzeko oinarrizko prestakuntza. HUEHEZI
        Mondragoneko Unibertsitatea

Aholkularitza
     • Ikastetxeko Bizikidetza Planak
     • Gatazken eraldaketa ikastetxeetan
     • Bitartekaritza prozesuak
     • Ikasleen eskubide eta betebeharren 201/2008 dekretoaren
       aplikaziorako tailer praktikoa
     • Ikastetxeetan adiskidetzeko ekitaldietan lagundu
     • Berdinen arteko tratu txarretan aholkularitza egin
     • Patioa, hezkuntzarako gunea
     • Ikastetxeko araudia garatzeko prozesu partehartzaileak bideratu




                                       ikastetxeak                        21
BIZIKIDETZA PROGRAMAK

IKASLE LAGUNTZAILE PROGRAMA

•      IES Dolores Ibarruri BHI (2005. urtetik)
•      IES Balmaseda (2007.urtetik)
•      Zubizaharra Ikastola Balmaseda (2008.urtetik)
•      IES Lekeitio BHI (2010)

PARTAIDEAK: Urtero 122 ikasle


IKTak: INDARKERIA SAREAN ETA GAZTEEI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO
SORMENA

Balmaseda (2009), Laudio (2009), Lekeitio (2009)

760 PARTAIDE


GATAZKAREN TXOTXONGILOAK

Mungia (2007), Orduña (2006), Sestao (2006), Etxebarri (2005)

1.384 PARTAIDE


LUDOTEKA KOOPERATIBOA EDO JOLAS KOOPERATIBOEN TAILERRA

Zarautz (2010), Bertiz (2008/2009), Ibarrangelu (2008/2009), Guara (2008/2009), Bida-
rrai (2008/2009), Amaiur (2008/2009), Orduña (2008/2009), Lapurreketa (2008/2009),
Plentzia (2008/2009), Gorliz (2008/20009), Isaba (2008), Portugalete (2006/2007),
Sestao (2007/2008), Santurtzi (2008), Mungia (2007), Mundaka (2007), Bilbao (2007),
Barakaldo (2006/2007), Etxebarri (2005), Ortuella (2005), Laudio (2003/2004/2005),
Getxo (2004), Muskiz (2004), Arrigorriaga (2003/2004), Amurrio (2003), Araia (2003),
Agurain (2003)

13.143 PARTAIDE


KONTAIDAZU

Etxebarri (2009), Portugalete (2008), Laudio (2006/2008), Zarautz (2006)

2.107 PARTAIDE




22                            ikastetxeak
IKASTETXE PARTEHARTZAILEAK

Ikastetxeak
    •   BERRITZEGUNE GASTEIZ
    •   CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI
    •   CENTRO FORMACION SOMORROSTRO
    •   CENTRO FORMATIVO OTXARKOAGA
    •   CEP GOBELA
    •   CEP JOSE ETXEGARAI LHI
    •   CEP JUAN RAMON JIMENEZ LHI
    •   CEP LATEORRO LHI
    •   CEP OROKIETA LHI
    •   CEP ROMO LHI
    •   CEP ZUAZO LHI
    •   COLEGIO ZABALA
    •   CPEIPS ANDER DEUNA IKASTOLA HLBHIP
    •   CPEIPS ANTONIANO IKASTETXEA HLBHIP
    •   CPEIPS BELEN HLBHIP
    •   CPEIPS IRAURGI HLBHIP
    •   CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP
    •   CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP
    •   CPEIPS LA SALLE-SAN JOSE HLBHIP
    •   CPEIPS SAGRADO CORAZON HLBHIP
    •   CPEIPS SALBATORE MITXELENA HLBHIP
    •   CPEIPS SAN ANTONIO-SANTA RITA HLBHIP
    •   CPEIPS SAN JOSE - JESUITAK HLBHIP
    •   CPEIPS SAN JUAN BOSCO HLBHIP
    •   CPEIPS SAN PAULINO DE NOLA HLBHIP
    •   CPEIPS SAN PEDRO APOSTOL HLBHIP
    •   CPEIPS SAN VICENTE DE PAUL HLBHIP
    •   CPEIPS URKIDE HLBHIP (URSULINAS)
    •   CPEIPS ZUBI-ZAHARRA IKASTOLA HLBHIP
    •   CPEPS SAN JOSE LBHIP
    •   CPES MARIA INMACULADA BHIP
    •   CPES SANTA MARIA DE ARTAGAN BHIP
    •   GURE ESKOLA - APA LA SALLE BILBAO IKASTETXEA
    •   IEFPS FADURA GLHBI
    •   IEFPS TARTANGA GLHBI
    •   IES BALMASEDA BHI
    •   IES DOLORES IBARRURI BHI
    •   INSTITUTO DE HERMANOS DEL SAGRADO CORAZON
    •   KRISTAU ESKOLA

Unibertsitatea
    •   MONDRAGON UNIBERTSITATEA
    •   UNIVERSIDAD DE DEUSTO
    •   UNIVERSIDAD DE SALAMANCA



Parte-hartzaile kopurua: 5.873 pertsona
Prestakuntza orduak: 2.853 ordu


                                     ikastetxeak       23
5. KONTAKTUA




Bakeola
Gatzaketarako bitartekaritza zentroa.

     Bizkaiko egoitza

     Simón Bolivar 8b
     48010 Bilbao
     Tel. 94.400.99.99
     Faxa: 94.400.99.98
     Helbide elektronikoa: bakeola@bakeola.org



     Gipuzkoako egoitza

     Heriz Pasealekua 82
     20008 Donostia-San Sebastián
     Tel. 943.21.71.55
     Helbide elektronikoa: gipuzkoa@bakeola.org



     www.bakeola.org




24                         ikastetxeak

Más contenido relacionado

Destacado

DXFP Routing Protocol
DXFP Routing ProtocolDXFP Routing Protocol
DXFP Routing Protocolgiova841
 
2013 Brookdale Community College Scholars Day
2013 Brookdale Community College Scholars Day2013 Brookdale Community College Scholars Day
2013 Brookdale Community College Scholars Daykparr4
 
Not Your Father's E-Book
Not Your Father's E-BookNot Your Father's E-Book
Not Your Father's E-Bookkparr4
 
Nire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioa
Nire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioaNire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioa
Nire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioaBakeola
 
Presentation Sylvagreg09 V1812
Presentation Sylvagreg09 V1812Presentation Sylvagreg09 V1812
Presentation Sylvagreg09 V1812RP carrées
 
Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...
Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...
Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...giova841
 
Les 10 propositions de syntec numérique
Les 10 propositions de syntec numériqueLes 10 propositions de syntec numérique
Les 10 propositions de syntec numériqueXavier Biseul
 
2013 High Impact Technology Exchange Conference
2013 High Impact Technology Exchange Conference2013 High Impact Technology Exchange Conference
2013 High Impact Technology Exchange Conferencekparr4
 
Nuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo Finmeccanica
Nuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo FinmeccanicaNuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo Finmeccanica
Nuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo Finmeccanicagiova841
 
Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...
Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...
Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...Valtech Canada
 
Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...
Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...
Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...Valtech Canada
 
Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...
Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...
Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...Valtech Canada
 
Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013
Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013
Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013Valtech Canada
 

Destacado (15)

Leahcollis
LeahcollisLeahcollis
Leahcollis
 
DXFP Routing Protocol
DXFP Routing ProtocolDXFP Routing Protocol
DXFP Routing Protocol
 
2013 Brookdale Community College Scholars Day
2013 Brookdale Community College Scholars Day2013 Brookdale Community College Scholars Day
2013 Brookdale Community College Scholars Day
 
Static Electricity
Static  ElectricityStatic  Electricity
Static Electricity
 
Not Your Father's E-Book
Not Your Father's E-BookNot Your Father's E-Book
Not Your Father's E-Book
 
Nire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioa
Nire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioaNire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioa
Nire taldean bakerako heziketa. bost pausuak eta probentzioa
 
Presentation Sylvagreg09 V1812
Presentation Sylvagreg09 V1812Presentation Sylvagreg09 V1812
Presentation Sylvagreg09 V1812
 
Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...
Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...
Ingegnerizzazione di Nuovi Prodotti per Reti di Telecomunicazioni Sicure e Mu...
 
Les 10 propositions de syntec numérique
Les 10 propositions de syntec numériqueLes 10 propositions de syntec numérique
Les 10 propositions de syntec numérique
 
2013 High Impact Technology Exchange Conference
2013 High Impact Technology Exchange Conference2013 High Impact Technology Exchange Conference
2013 High Impact Technology Exchange Conference
 
Nuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo Finmeccanica
Nuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo FinmeccanicaNuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo Finmeccanica
Nuovi Modelli di E-Procurement nel Gruppo Finmeccanica
 
Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...
Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...
Réaliser des projets numériques innovants/ Conférence de Damien Lefebvre, Jou...
 
Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...
Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...
Conférence de Damien Lefebvre : La révolution de la télé passera par l’expéri...
 
Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...
Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...
Expérience Utilisateur : L’art et la science de satisfaire… et de faire de l’...
 
Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013
Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013
Le futur des banques par Damien Lefebvre, Infopresse 2013
 

Similar a Bakeola ikastetxeak 2010-2011

Aprendizajecolaborativoyredesdeconocimientosk
AprendizajecolaborativoyredesdeconocimientoskAprendizajecolaborativoyredesdeconocimientosk
AprendizajecolaborativoyredesdeconocimientoskSarakarina Galindo
 
Document marc projecte de convivencia
Document marc projecte de convivenciaDocument marc projecte de convivencia
Document marc projecte de convivenciajamederosc
 
PROYECTO DE APRENDIZAJE ELNR
PROYECTO DE APRENDIZAJE ELNRPROYECTO DE APRENDIZAJE ELNR
PROYECTO DE APRENDIZAJE ELNRsofianelmy
 
Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...
Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...
Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...The Higher Education Academy
 
Noves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojecteNoves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojectemcarmepoch
 
Noves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojecteNoves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojectemcarmepoch
 
PROJECT AND CORNERS
PROJECT AND CORNERSPROJECT AND CORNERS
PROJECT AND CORNERSlachelnd_s
 
Primera fase
Primera fasePrimera fase
Primera faseAlberich
 
INTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍA
INTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍAINTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍA
INTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍAAntonioGGP
 

Similar a Bakeola ikastetxeak 2010-2011 (20)

PEC Escola Puigberenguer
PEC Escola PuigberenguerPEC Escola Puigberenguer
PEC Escola Puigberenguer
 
Educating in democratic values
Educating in democratic values Educating in democratic values
Educating in democratic values
 
Prueba
PruebaPrueba
Prueba
 
Escolamod3
Escolamod3Escolamod3
Escolamod3
 
Aprendizajecolaborativoyredesdeconocimientosk
AprendizajecolaborativoyredesdeconocimientoskAprendizajecolaborativoyredesdeconocimientosk
Aprendizajecolaborativoyredesdeconocimientosk
 
Jornades tutors aa
Jornades tutors aaJornades tutors aa
Jornades tutors aa
 
Document marc projecte de convivencia
Document marc projecte de convivenciaDocument marc projecte de convivencia
Document marc projecte de convivencia
 
Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_
Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_
Gure haurrak hobeto_ezagutzen_laguntzen_digun_
 
Retomada aula final sugestão projeto
Retomada aula final  sugestão projetoRetomada aula final  sugestão projeto
Retomada aula final sugestão projeto
 
PROYECTO DE APRENDIZAJE ELNR
PROYECTO DE APRENDIZAJE ELNRPROYECTO DE APRENDIZAJE ELNR
PROYECTO DE APRENDIZAJE ELNR
 
Oralia guerra diagnostico
Oralia guerra diagnosticoOralia guerra diagnostico
Oralia guerra diagnostico
 
Creanova europar proiektua
Creanova europar proiektuaCreanova europar proiektua
Creanova europar proiektua
 
Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...
Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...
Overcoming barriers in teaching ethics: developing moral reflexive practice -...
 
Ensayo final
Ensayo finalEnsayo final
Ensayo final
 
Noves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojecteNoves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojecte
 
Noves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojecteNoves tecnologies fitxa del miniprojecte
Noves tecnologies fitxa del miniprojecte
 
PROJECT AND CORNERS
PROJECT AND CORNERSPROJECT AND CORNERS
PROJECT AND CORNERS
 
Primera fase
Primera fasePrimera fase
Primera fase
 
INTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍA
INTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍAINTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍA
INTRODUCCIÓN A LA PEDAGOGÍA
 
Encuentro en México 2010
Encuentro en México 2010Encuentro en México 2010
Encuentro en México 2010
 

Más de Bakeola

Congreso de mediación
Congreso de mediaciónCongreso de mediación
Congreso de mediaciónBakeola
 
Biltzarra
BiltzarraBiltzarra
BiltzarraBakeola
 
Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011Bakeola
 
Programa San v
Programa San vPrograma San v
Programa San vBakeola
 
Juguemos en paz
Juguemos en pazJuguemos en paz
Juguemos en pazBakeola
 
Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011Bakeola
 
Juegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidasJuegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidasBakeola
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBakeola
 
Contenidos teoricos
Contenidos teoricosContenidos teoricos
Contenidos teoricosBakeola
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBakeola
 
Técnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictosTécnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictosBakeola
 
Programa de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre igualesPrograma de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre igualesBakeola
 
Mediacion
Mediacion Mediacion
Mediacion Bakeola
 
Bibliografia mediacion
Bibliografia mediacionBibliografia mediacion
Bibliografia mediacionBakeola
 
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación   yolanda muñoz hernanEscuelas de mediación   yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernanBakeola
 
Bibliografia bakeola por ambitos
Bibliografia bakeola   por ambitosBibliografia bakeola   por ambitos
Bibliografia bakeola por ambitosBakeola
 
Fases proceso mediacion torrego
Fases proceso mediacion   torregoFases proceso mediacion   torrego
Fases proceso mediacion torregoBakeola
 
Claves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictosClaves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictosBakeola
 
Proceso de grupo
Proceso de grupoProceso de grupo
Proceso de grupoBakeola
 
Rol jokoa manu eta fernando
Rol jokoa manu eta fernandoRol jokoa manu eta fernando
Rol jokoa manu eta fernandoBakeola
 

Más de Bakeola (20)

Congreso de mediación
Congreso de mediaciónCongreso de mediación
Congreso de mediación
 
Biltzarra
BiltzarraBiltzarra
Biltzarra
 
Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011Formacion bakeola 2010 2011
Formacion bakeola 2010 2011
 
Programa San v
Programa San vPrograma San v
Programa San v
 
Juguemos en paz
Juguemos en pazJuguemos en paz
Juguemos en paz
 
Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011Catalogo Bakeola centros 2010-2011
Catalogo Bakeola centros 2010-2011
 
Juegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidasJuegos coop con paracaidas
Juegos coop con paracaidas
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatua
 
Contenidos teoricos
Contenidos teoricosContenidos teoricos
Contenidos teoricos
 
Bibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatuaBibliografia gomendatua
Bibliografia gomendatua
 
Técnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictosTécnicas de regulación de conflictos
Técnicas de regulación de conflictos
 
Programa de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre igualesPrograma de ayuda entre iguales
Programa de ayuda entre iguales
 
Mediacion
Mediacion Mediacion
Mediacion
 
Bibliografia mediacion
Bibliografia mediacionBibliografia mediacion
Bibliografia mediacion
 
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación   yolanda muñoz hernanEscuelas de mediación   yolanda muñoz hernan
Escuelas de mediación yolanda muñoz hernan
 
Bibliografia bakeola por ambitos
Bibliografia bakeola   por ambitosBibliografia bakeola   por ambitos
Bibliografia bakeola por ambitos
 
Fases proceso mediacion torrego
Fases proceso mediacion   torregoFases proceso mediacion   torrego
Fases proceso mediacion torrego
 
Claves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictosClaves abordaje y analisis de conflictos
Claves abordaje y analisis de conflictos
 
Proceso de grupo
Proceso de grupoProceso de grupo
Proceso de grupo
 
Rol jokoa manu eta fernando
Rol jokoa manu eta fernandoRol jokoa manu eta fernando
Rol jokoa manu eta fernando
 

Bakeola ikastetxeak 2010-2011

  • 1. bakearenkulturalanduz IKASTETXEAK www.bakeola.org
  • 2. 1. AURKEZPENA 2. BIZIKIDETZA IKASTETXEETAN, BAKE-HEZKUNTZA ETA GATAZKEN KUDEAKETA 3. BAKEOLAKO ZERBITZUAK 3.1 PRESTAKUNTZA 3.2 AHOLKULARITZA 3.3 IKASTEXE MAILAKO BIZKIDETZA PROGRAMAK 3.4 TRUKEME 4. KURRICULUMA 5. KONTAKTUA
  • 3. 1. BAKEOLAREN AURKEZPENA BAKEOLA gatazkei irtenbide egokia ematen espezializatutako zentroa da, gizarteko, politikako eta hezkuntzako eragileekin ikuspegi integraletik lan egiten duena. Pertsona espezializatuez osatutako zentro honek prozesuak bultzatzen ditu bizikidetza hobetzeko, giza eskubideak sustatzeko, komunitatea garatzeko eta gizartea eratzeko, bake kultura lortze aldera. 2. BIZIKIDETZA IKASTETXEETAN, BAKE-HEZKUNTZA ETA GATAZKEN KUDEAKETA Eskola, helduaroko bizitzaren eskakizunei erantzun ahal izateko ezinbestekoak diren ezagupenak eskuratzeko gune eta garaia izateaz gain, bizikidetzaren ikas- keta eta lagunarte eta gizarte alorreko harremanetarakoa ere bada. Hezkuntza komunitate osoari dagokion ardura da eginkizun hau: eskolari, familiari eta gi- zarteari, hain zuzen. Zeregin honetan denok gaude konprometiturik. Eskola alorrari dagokionean, honakoa litzateke bizikidetza: “komunikazio, sentimen- du, balore, jarrera, rol, status eta botere prozesuek osatzen dituzten hezkuntza ko- munitateko kide guztien arteko harremanetarako sarea” * Rosario Ortega. Irakaskuntza-ikasketa prozesuetan eragingo duten zenbait baldintza sortu asmoz, bizikidetza hobetzeko lanera zuzendutako filosofia dugu hau. Hezkuntza paradigma honek bake-hezkuntza baikor, giza eskubide, justizia, elkar- tasun eta barneratzera garamatza. Guzti hau, desberdintasunarekin bizitzen ikasiz, aniztasunari sor zaion arreta prozesutzat harturik lortuko dugu. Hezkuntza komunitatean, harremanen ondorio diren hainbat gatazka egoera sortzen dira. Guzti honek, gatazkei irtenbide positiboa eman eta indarkeria egoera eta jarreren prebentziorako dauzkagun baliabide pertsonal guztiak abian jartzea eskatzen du. Beraz, eskolarteko hezkuntza komunitateko eragile desberdinak etengabeko prestakuntzara, eta bizikidetza hobetzeko programetan eta plangintzetan parte hartzera animatzen saiatzen gara. ikastetxeak 3
  • 4. 3. BAKEOLAREN ZERBITZUAK IKASTETXEETAN Bakeolak Bake eta Bizikidetzarako Heziketaren alorrean esku hartze integrale- rako planteamendua eskaintzen die ikastetxeei, heziketa komunitate osoaren bi- zikidetza hobetzeko xedearekin. Bakeolak honako lan hauek bideratzen ditu ikastetxeetan: 3.1 PRESTAKUNTZA • Honako gai hauen prestakuntza eta gaitasuna: - Eskola mailako bizikidetza - Gatazken eraldaketa - Bitartekaritza - Hezkuntza emozionala - Ikasketa kooperatiboa - Jolas kooperatiboa - Programazio Neurolinguistikoa - Giza eskubideak - Erresilientzia ikasgeletan • Beharrezko tresnak eta baliabideak diseinatzea eta garatzea 3.2 AHOLKULARITZA • Ikastetxeko Bizikidetza Planak diseinatzea, abian jartzea, euren jarraipena egitea eta ebaluatzea • Ikastetxeko Bizikidetzako behatokietan parte-hartzea eta dinamizatzea • Hezkuntza-komunitateko taldeak eta lidergoa aldatzeko eta hobetzeko pro- zesuetan laguntzea • Ikastetxean sortutako gatazkei aurre egiteko prozesuak eta protokoloak hobetzen laguntzea • Finantziazio-lerroak kudeatzen laguntzea 4 ikastetxeak
  • 5. 3.3 BIZIKIDETZA PROGRAMAK • Eskola-bizikidetzarako programak diseinatzen eta garatzen laguntzea: berdinen arteko laguntza-programak; eskola-bitartekaritza; jolastokia, hezkuntza-eremua, etab. 3.4 TRUKEME • Liburu eta jolas kooperatiboen mailegua • Dokumentazio Zentroa • Jolas kooperatiboen alokairua eta salmenta Garatzen ditugun jarduerak hezkuntza komunitateko eragile guztiei zuzen- dutakoak izatea nahi dugu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBH-n eta Batxilergoan. • Irakasleak • Familiak • Ikasleak • Irakasle ez den pertsonala ikastetxeak 5
  • 6. 3.1 PRESTAKUNTZA Ikastetxeetan sortzen diren gatazkei irtenbide positiboa emateko, tresna desber- dinen erabilera eskaintzen die Bakeolak hezkuntza eragileei. Bizikidetza garatu, hezkuntza errendimendua hobetu, harreman positiboak sor- tu, eta gatazkei irtenbidea emateko, elkarrizketaren erabilera eta lankidetzan parte-hartze eraginkorra izatea eskatzen du aipatutako prestakuntzak. PRESTAKUNTZA MOTAK Aurrez aurreko prestakuntza: urtero, prestakuntza-jardueren katalogo ireki bat taxutzen dugu. Online prestakuntza: helburua da plataforma birtual batetik edukiak eskaintzea pres- tatu nahi duten pertsonei, bestelako ikastaroetara joateko zailtasunak dituztenean. Prestakuntza itundua: helburua da prestakuntza-jarduera batzuk “eskariaren arabe- ra” taxutzea, eragile batzuek edo besteek dituzten beharrizan bereziei erantzutearren. Profesionalentzako prestakuntza iraunkorra: prestakuntza iraunkor eta espeziali- zatua bultzatzeko helburua du. 6 ikastetxeak
  • 7. PRESTAKUNTZA JARDUERAK Honako hauek dira hezkuntza komunitateko eragile desberdinekin burutzen di- tugun prestakuntza jardueretako batzuk. Helburu eta edukiak Haur Hezkuntza, Lehenengo Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxe bakoitza- ren beharrizanetara egoki daitezke. ZUZENDARITZA TALDEEI ETA IRAKASLEEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA ZUZENDARITZA TALDEAK • Eskola mailako Bizikidetza Plana • Komunikazioaren hobetzea hezkuntza instituzioan • Gatazkei heltzea lan-taldeetan • Erresilientzia ikastetxean • Bizikidetza eta lidergoa ikastetxeetan • Familia eskola arteko harremana • Pedagogia sistemikoa • Erabakiak hartzearen inguruko parte-hartze prozesuak ikastetxean • Ikastetxearen araudia. Arauak eta zigorrak IRAKASLERIA • Elkaribitza eta Bakerako Hezkuntza ikastetxean • Gatazken eraldaketarako lehenengo pausuak • Ikastetxearen araudia. Arauak eta zigorrak • Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak • Ikasketa kooperatiboa • Pedagogia sistemikoa • Erresilientzia ikasgeletan • Jolastokia, hezkuntza-eremua • Gizarte-trebetasunak eta balore-hezkuntza • Gatazkak eraldatzeko komunikatzea • Konpetentzien garapena ikasgelako arazoen aurrean • Heziketa emozionala • Erabakiak hartzearen inguruko parte-hartze prozesuak ikastetxean • Berdinen arteko tratu txarrak. Bullying • Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak • Progamazio Neurolonguistikoa • Elkarbizitza eta Giza Eskubideak • Tutoretza Plana • Jolas kooperatiboa • Familiekin komunikatzea ikastetxeak 7
  • 8. FAMILIEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA HAUR-HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA • Hezkuntza ereduak Haur-hezkuntzan • Baloreetan oinarritutako hezkuntza familian • Jolasak familia giroan. Gure harreman eta afektuzko loturak hobetuz • Haur-hezkuntzako seme-alabekiko harremana • Arauak eta mugak etxeko harremanetan • Hezkuntza emozionala familian LEHENENGO HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA • Heziketa emozionala • Seme-alabei jarri beharreko arauak eta mugak • IKT bidez harremanak izaten ikasiz • Familiarteko harremanak hobetuz • Seme-alaben jarrera eta portaeren zuzenketa • Baloreetan oinarritutako hezkuntza familian • Jolasak familia giroan. Gure harremanak eta afektuzko loturak hobetuz • Familiarteko elkarrizketa BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO IKASLEEN GURASOENTZAKO ESKOLA • Gazteak, teknologi aberriak eta indarkeria sarean • Nerabeekiko gatazkak arautzea • Familiarteko komunikazioa • Hezkuntza emozionala • Arauak eta mugak etxeko harremanetan • Baloreetan oinarritutako hezkuntza 8 ikastetxeak
  • 9. IRAKASLE EZ DIREN IKASTETXEETAKO LANGILEAK ESKOLA-JANTOKIETAKO BEGIRALEAK • Arauak eta mugak eskolako jantoki orduan • Hezkuntza emozionala • Gatazken eraldaketarako hezkuntza estrategiak • Hezkuntza harremanetarako giza trebetasunak • Jolas kooperatiboa • Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak ESKOLATIK KANPOKO JARDUEREN BEGIRALEAK • Gatazken konponketa: trebetasunak eta tresnak • Giza eta kooperazio trebetasunak • Jolas eta kirol kooperatiboa • Baloreetan oinarritutako hezkuntza eta bizikidetza eskolatik kanpoko jardueretan • Hezkuntza emozionala KIROL ENTRENATZAILEAK • Giza eta kooperazio trebetasunak taldeko kirolean • Hezkuntza estrategiak gatazken kudeaketan • Gatazken konponketa eskolako kirol alorrean • Giza trebetasunak eta baloreetan oinarrituriko hezkuntza • Hezkuntza tresnak: Jolas kooperatiboa • Bitartekaritza: prozedura eta trebetasunak ikastetxeak 9
  • 10. 3.2 AHOLKULARITZA Hezkuntza alorreko kideei gatazkak konpontzen laguntzeaz gain, bizikidetza hobetzeko programa eta proiektuen garapena sustatzeko aholkularitza zerbitzua daukate ikastetxeek. Lan-lerroak: • Ikastetxeko Bizikidetza Planak diseinatzea, abian jartzea, euren jarrai- pena egitea eta ebaluatzea. • Ikastetxeko Bizikidetzako behatokietan parte-hartzea eta dinamizatzea. • Hezkuntza-komunitateko taldeak eta lidergoa aldatzeko eta hobetzeko prozesuetan laguntzea. • Bizikidetzaren sustapenerako tresna eta baliabideen diseinu eta ga- rapena. • Ikastetxean sortutako gatazkei aurre egiteko prozesuak eta protoko- loak hobetzen laguntzea. 10 ikastetxeak
  • 11. IKASTETXEKO BIZIKIDETZA PLANA Ikastetxeko Bizikidetza Plana apustu pedagogikoa da eta helburu hauek lortu nahi ditu: bizikidetza hobea eraikitzea, ikastetxeak burutzen dituen ekintza guz- tiei koherentzia ematea eta hezkuntza komunitate guztiaren partaidetza. Bakeolak ikastetxe mailako bizikidetza planekin lotutako alderdi guztietan tre- bakuntza eta aholkularitza ematen du. Lantzen diren helburuak: • Bizikidetza planen ezaugarriak eta konpromisoak ezagutzea. • Ikastetxe mailako bizikidetza plana diseinatzeko lanabesak ematea. • Ikastetxe batean Bizikidetza plana abian jartzeko lanabesak eta gaitasunak eskuratzea. Horrez gain, ikastetxeek hala eskatuz gero, Bizikidetza planaren fase desberdi- nak garatzen laguntzen diegu: • Sentsibilizazio • Diagnostikoa • Planifikazioa • Ebaluaketa BIZIKIDETZA BEHATOKIA Harreman positiboak sustatu eta bizikidetza osasungarria sortzea helburutzat hartuz, ikastetxean bizikidetza kudeatzera zuzendutako erakundea da Bizikidetza Behatokia. Pertsona guztiak baloratuak, aintzat hartuak, erabakiak hartzerakoan erantzule eta ikastetxeko bizitzaren benetako partaide direla sentiaraztea da helburua. Bakeolak, ikastetxeetako Bizikidetza Behatokietako garapen, sustapen eta dina- mizazioan hartzen du parte. LAGUNTZA, HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN TALDE ETA LIDERGOAREN HOBEKUNTZAN ETA HOBEKUNTZA PROZESUETAN Hezkuntza komunitatean egin beharreko talde aldaketa eta hobekuntza prozesue- tan, laguntza eskaintzen diegu hezkuntza eragileei. Antolaketaren gatazkei irtenbi- derik egokiena emateko beharrezko diren trebetasunak garatzea da helburua. ikastetxeak 11
  • 12. BIZIKIDETZAREN SUSTAPENERAKO TRESNA ETA BALIABIDEEN DISEINU ETA GARAPENA Bizikidetza ikastetxean sustatu asmoz, ikasgela eta ikastetxean ezartzeko tres- na eta baliabide desberdinak diseinatu eta garatzea dauka helburu zerbitzu ho- nek. Aipatutako tresna hauek, ikastetxe bakoitzaren errealitatea kontutan har- tuz diseinatzen dira. IKASTETXEETAKO GATAZKEN ARAUTZE PROTOKOLOAK HOBETZEKO LAGUNTZA Ikastetxeko arautegiaren inguruan planteamendu bateratu baten garapenerako, hausnarketa prozesuak sustatzen ditugu hezkuntza Komunitateko eragile guz- tiekin. Prozedura honen bitartez, protokoloak eta ikastetxeko jarreren zuzenketa neurriak aztertuko ditugu. Hezkuntza Komunitateko eragile desberdinen arteko harremanak hobetzea da helburua. 12 ikastetxeak
  • 13. 3.3 IKASTETXE MAILAKO BIZIKIDETZA PROGRAMAK Errealitatea kontuan hartu eta beharrizan zehatzei erantzuna emanez, eskola mailako bizikidetza programa desberdinen garapenean laguntzen die Bakeolak ikastetxeei. Programa hauen bitartez, baloreak bizitzea ahalbideratu eta ikaste- txean bertan Bakearen Kultura garatzea sustatzen da. IKASKIDEEN ARTEKO “IKASLE LAGUNTZAILE” PROGRAMA Eskola alorreko gatazken konponketan protagonismo nagusia ikasleei emanez, ikastetxeko bizikidetza hobetzea dauka helburu, aipatutako laguntza programak. Tratu txarren egoerak detektatu, ikasle berriei harrera egin, arazo pertsonalak dauzkatenei lagundu eta gerta daitezkeen gatazketan bitartekaritza lana egitea litzateke ikasle hauen zeregina. IKASKIDEEN ARTEKO BITARTEKARITZA PROGRAMA Ikasleen arteko harremanak hobetzea dauka helburu, gatazken konponketarako ikasleen arteko bitartekaritza teknikak. Programa honen bitartez, ikastetxean gerta daitezkeen gatazka egoeretan bitartekari lana egiteko trebetasun eta tek- nikak garatzen dituzte ikasleek. ikastetxeak 13
  • 14. IKASKETA KOOPERATIBO PROGRAMA Prozedura hauen erabilerak aniztasun-hezkuntza, ikasleek ikasteko daukaten motibazioa, talde kohesioa eta harreman positiboen sustapenean eragiten dute. HEZIKETA EMOZIONALEKO PROGRAMA Ikasleen prestakuntzan eta hezkuntzan emozioaren esparrua sar dezaten, irakas- leak prestatu eta jabearaztea da programaren helburua. Programa honen bitartez, ikasleak bizitzaren erronkei aurre egiten trebatu, ongizate pertsonala handiagotu eta ikastetxeko bizikidetza hobetzen trebatu nahi ditugu. TUTORETZA EKINTZARAKO EGITASMOA Etapa desberdinetako ikasleek oinarrizko baliabideak garatu ditzaten, ikasleei, irakasleei eta etxekoei ikastetxeak zuzentzen dizkien jardueren sistematizazioa litzateke. 14 ikastetxeak
  • 15. ARAUEN OSAKETAN PARTE HARTZEA BULTZATZEA Komunikazioa sustatu eta ikasgela eta ikastetxeko arauak zehazterakoan, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea errazten du. Prozedura honek, arauak zehaztu eta hauek hausterakoan ezarri beharreko neurri zuzentzaileak adostea errazten du. BIZIKIDETZA PROGRAMA ESKOLA MAILAKO KIROLEAN Eskola mailako kirolari, etxekoen zein irakasleen laguntza eskatzen duten balore positiboen transmisioa bultzatzen duen baliabide egokia dela deritzogu. Bizikidetza, aisialdi positiboen ohiturak eta ikasleen arteko kooperazio baloreak garatzea ahalbideratuko duten kultur eta kirol jarduerak bultzatu eta sustatzea da programaren helburua. IKASKIDEEN ARTEKO TRATU TXARREN –BULLYING- PREBENTZIORAKO PROGRAMA Hezkuntza komunitatea inplikatu ikasleen arteko tratu txarren egoeretarako jar- duera proposamenen sentsibilizazioa eta garapenak sustatzerakoan. ikastetxeak 15
  • 16. GIZA ETA HIRITARTASUN GAITASUNERAKO PROGRAMA Programak proposatzen duen mailaz-mailako prozesuaren bitartez, kooperatu, elkarrekin bizi, parte hartu eta erabakiak hartzen ikasi, errealitatea ulertzen gaitu eta berau hobetzen konprometitzen dira gazteak. IKT-ak: GAZTEEI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO SORRERA ETA SAREKO INDARKERIA Teknologia berrietan Hezkuntza lantzeko programa: erabilera arduratsua, pre- bentziozkoa eta hezigarria. Herri bakoitzerako berezia izango den blog baten bitartez, sareko indarkeria zein teknologia berrien gaitasunak lantzen dira gazteekin. Laburmetraia baten burutzapena eta lan guztien erakusketa batekin emango zaio amaiera programari. TXOTXONGILOAK GATAZKAK KONPONTZEKO Txotxongiloak erabiltzeak, norbere gatazken inguruan lan egin, berauek gain- ditzeko baliabideak eskuratu eta irtenbide desberdinetaz aztertzeko aukera es- kaintzen die ikasleei. 16 ikastetxeak
  • 17. KONTAIDAZU Belaunaldi arteko esperientzia honetara, neska-mutilak eta ikastetxearekin lotu- ra daukaten eta bizitzaren alorreko istorioak kontatzeko gogoa erakusten duten helduak biltzen dira. Kidetza eta gizartean kokaturik egotearen sentimenduak sortu eta auto-estimua sustatzen du. IKASLE- IRAKASLE. BIZIKIDETZA LANDUZ 2.0 Ikasleek teknologia berriak erabiltzeko dituen baliabideei etekina atera eta irakasle eta etxekoei berauek nola erabili erakusten diete. Aldatu egiten da eza- gupen jasotzailearen ohiko rola eta aldizka baino ez bada ere, hezitzaile eginkizu- na hartzen du ikasleak. Ikasle, irakasle eta etxekoei zuzendua. ikastetxeak 17
  • 18. 3.4 TRUKEME Zer da trukeme? TRUKEME bakearen hezkuntzari eta jolas kooperatiboei buruzko jardueren ba- liabide zentroa da eta bakearen kultura sustatzeko eta sendotzeko egiten du lan. Baliabideen Zentro honen helburutasun nagusia da Euskadiko gizarte eta hezkuntzako agente guztiei jolas kooperatiboak hurbildu eta erraztu eta hauen erabileran trebatzea. Modu honetan, eta jolas hauen erabilerari esker, euskal gizartean bizikidetza eta bakerako kultura bultzatu dezakegu, eta ez bakarrik umeekin jolas hauek pertsona helduekin ere lantzen baitira. Jolas kooperatiboen bidez, bai mahaikoak bai fisikoak, gure gizarte-trebetasunak zelan hobetu ikasi dezakegulako: komunikatzeko trebetasuna, besteekin harre- manetan aritzeko, asertibitatea, errespetua, gatazkak eraldatzeko sormena, auto- estimua eta besteengan konfiantza, eta abar. Honako zerbitzu hauek aurki daitezke: I. Mahai jolas kooperatiboen Mailegu zerbitzua, eta Dokumentazio zentroko liburuak ere bai. II. Dokumentazio zentroa Bake hezkuntza eta bizikidetza, gatazken bi- tartekaritza eta eraldaketa, Balioetan oinarrituriko hezkuntza, jolasa, jolas kooperatiboa eta abarreko gaietan espezializatua. III. Mahai jolas kooperatiboen salmenta. Mota honetako jolasak oso zaila da merkatuan aurkitzea. IV. Mahai jolas kooperatiboen alokairua, ekimen publiko edo pribatuak ga- rapenerako. V. Jolas topaketak. Jolasaren balioari buruz hausnarketa egiteko espazioak hain zuzen ere. VI. Kontsultoretza eta aholkularitzako zerbitzua. Jolas kooperatiboen erabi- lera hobetzeko zuzendutako zerbitzua, baita jolas-programak diseinatzeko ere, eta abar. 18 ikastetxeak
  • 19. JOLAS KOOPERATIBOEN ERABILERAN FORMAZIO ETA TREBAKUNTZA Zentroaren zerbitzuen artean garrantzitsuenetakoa gizarte eta hezkuntzako eragile desberdinei jolas kooperatiboen ezagutza eta erabileran formatzea eta trebatzea dela aipatu nahi dugu. Izan ere jolas kooperatiboak, Bakerako Hezkuntza eta bizikidetzarako erreminta egokiak dira eta Giza Eskubideetan oinarrituta daude. Prestakuntza hauekin nahi dena da “gizarte eta hezkuntzako eragileak Bakerako Kulturako elementu katalizatzailea bihurtu daitezela, bere lana garatzen duten gi- zarte taldeetan”. Modu honetan helburu desberdinak lortzen dira: jolas mota hau ongi pasatzeko izateaz gain, hezitzaileak direla azaldu, Bakearen Kulturaren eraikuntzan modu ludikoan lagundu, gizakiaren garapen pertsonalean jolasaren garrantziari buruz hausnarketa egin (haurtzarotik zahartzarora heltzen)… Gure prestakuntzak: • Solidaritatea eta jolas kooperatiboak. • Jolas kooperatiboen bidez hezten. • Jolas dezagun familian. Gure harremanak eta afektuzko estekak hobetzen ditugu. • Jolas eta sormena: eskuragarri dauden baliabideetan, jolas kooperati- boen bila. ikastetxeak 19
  • 20. PROGRAMAK ETA JOLAS-TAILERRAK Jolas-tailerrak ondo pasatu eta talde harremanetan aritzeko proposamen be- rriak ezagutzeko espazio bereziak dira. Gune hauetan, lankidetza eta parte- hartzeak garrantzi handiagoa du lehiakortasunak baino. Jolas-tailerra egoki gara dadin espazioa hauetan, jolasa ahalbidetzen, laguntzen eta estimulatzen da, haurrei, gazteei, gurasoei eta hezitzaileei beharrezko elemen- tuak eta materialak eta jolasak eskainiz. Era berean ekintza modu egokian bidera dadin, orientabideak, laguntzak eta konpainiak eskaintzen dira. Jolas-tailerretan tentsio gabeko giroa sortzen da, non parte-hartzaileen integrazioa eta partaidetza potentziatzen den, beren jatorria eta izaera edozein delarik ere, harreman pertso- nalen hobekuntza sustatzen da, gaitasun sozial, fisiko eta intelektualen eskuratzen eta sendotzen dira, eta abar. Gure tailerrak: • Jolas kooperatiboak. • Munduko jolasak. • Komunikaziorako jolasak. • Jolas dezagun familian. 20 ikastetxeak
  • 21. 4. BAKEOLAKO KURRIKULUMA IKASTETXEETAN PRESTAKUNTZA Ikastetxeak • Erresilientzia ikasgeletan. • PNL • Bizikidetza Planak • Bizikidetza planak martxan jartzeko espezializazioa. • Bitartekaritza eta gatazken eraldaketa • Ikasketa kooperatiboa • Gatazken eraldaketa ikastetxeetako jantokietan • Ikasgelarako giza trebetasunak • Berdinen arteko tratu txarrak • Patioa, hezkuntzarako gunea. • Gatazken eraldaketa eta hezkuntza emozionala • Ikastetxeetan gatazkak eraldatzeko hezkuntza estrategiak • Familian gatazkeei aurre egiteko baliabideak ezagutzeko tailerra • Biolentzia familian. • Bizikidetza eta Bake Heziketa familian. • Gatazkak: zelan aurre egin familian ematen diren egunerokotasuneko gatazkeei. • Gatazkak, autoritatea, arauak eta beraien ondorioak • Jolas kooperatiboa Unibertsitatea • Ikastetxeetako praktika onak. Deustuko Unibertsitatea. • Bake Kultura, bitartekaritza eta gatazken eraldaketa. Salamankako Unibertsitatea • Gatazkak eraldatzeko oinarrizko prestakuntza. HUEHEZI Mondragoneko Unibertsitatea Aholkularitza • Ikastetxeko Bizikidetza Planak • Gatazken eraldaketa ikastetxeetan • Bitartekaritza prozesuak • Ikasleen eskubide eta betebeharren 201/2008 dekretoaren aplikaziorako tailer praktikoa • Ikastetxeetan adiskidetzeko ekitaldietan lagundu • Berdinen arteko tratu txarretan aholkularitza egin • Patioa, hezkuntzarako gunea • Ikastetxeko araudia garatzeko prozesu partehartzaileak bideratu ikastetxeak 21
  • 22. BIZIKIDETZA PROGRAMAK IKASLE LAGUNTZAILE PROGRAMA • IES Dolores Ibarruri BHI (2005. urtetik) • IES Balmaseda (2007.urtetik) • Zubizaharra Ikastola Balmaseda (2008.urtetik) • IES Lekeitio BHI (2010) PARTAIDEAK: Urtero 122 ikasle IKTak: INDARKERIA SAREAN ETA GAZTEEI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO SORMENA Balmaseda (2009), Laudio (2009), Lekeitio (2009) 760 PARTAIDE GATAZKAREN TXOTXONGILOAK Mungia (2007), Orduña (2006), Sestao (2006), Etxebarri (2005) 1.384 PARTAIDE LUDOTEKA KOOPERATIBOA EDO JOLAS KOOPERATIBOEN TAILERRA Zarautz (2010), Bertiz (2008/2009), Ibarrangelu (2008/2009), Guara (2008/2009), Bida- rrai (2008/2009), Amaiur (2008/2009), Orduña (2008/2009), Lapurreketa (2008/2009), Plentzia (2008/2009), Gorliz (2008/20009), Isaba (2008), Portugalete (2006/2007), Sestao (2007/2008), Santurtzi (2008), Mungia (2007), Mundaka (2007), Bilbao (2007), Barakaldo (2006/2007), Etxebarri (2005), Ortuella (2005), Laudio (2003/2004/2005), Getxo (2004), Muskiz (2004), Arrigorriaga (2003/2004), Amurrio (2003), Araia (2003), Agurain (2003) 13.143 PARTAIDE KONTAIDAZU Etxebarri (2009), Portugalete (2008), Laudio (2006/2008), Zarautz (2006) 2.107 PARTAIDE 22 ikastetxeak
  • 23. IKASTETXE PARTEHARTZAILEAK Ikastetxeak • BERRITZEGUNE GASTEIZ • CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI • CENTRO FORMACION SOMORROSTRO • CENTRO FORMATIVO OTXARKOAGA • CEP GOBELA • CEP JOSE ETXEGARAI LHI • CEP JUAN RAMON JIMENEZ LHI • CEP LATEORRO LHI • CEP OROKIETA LHI • CEP ROMO LHI • CEP ZUAZO LHI • COLEGIO ZABALA • CPEIPS ANDER DEUNA IKASTOLA HLBHIP • CPEIPS ANTONIANO IKASTETXEA HLBHIP • CPEIPS BELEN HLBHIP • CPEIPS IRAURGI HLBHIP • CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP • CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP • CPEIPS LA SALLE-SAN JOSE HLBHIP • CPEIPS SAGRADO CORAZON HLBHIP • CPEIPS SALBATORE MITXELENA HLBHIP • CPEIPS SAN ANTONIO-SANTA RITA HLBHIP • CPEIPS SAN JOSE - JESUITAK HLBHIP • CPEIPS SAN JUAN BOSCO HLBHIP • CPEIPS SAN PAULINO DE NOLA HLBHIP • CPEIPS SAN PEDRO APOSTOL HLBHIP • CPEIPS SAN VICENTE DE PAUL HLBHIP • CPEIPS URKIDE HLBHIP (URSULINAS) • CPEIPS ZUBI-ZAHARRA IKASTOLA HLBHIP • CPEPS SAN JOSE LBHIP • CPES MARIA INMACULADA BHIP • CPES SANTA MARIA DE ARTAGAN BHIP • GURE ESKOLA - APA LA SALLE BILBAO IKASTETXEA • IEFPS FADURA GLHBI • IEFPS TARTANGA GLHBI • IES BALMASEDA BHI • IES DOLORES IBARRURI BHI • INSTITUTO DE HERMANOS DEL SAGRADO CORAZON • KRISTAU ESKOLA Unibertsitatea • MONDRAGON UNIBERTSITATEA • UNIVERSIDAD DE DEUSTO • UNIVERSIDAD DE SALAMANCA Parte-hartzaile kopurua: 5.873 pertsona Prestakuntza orduak: 2.853 ordu ikastetxeak 23
  • 24. 5. KONTAKTUA Bakeola Gatzaketarako bitartekaritza zentroa. Bizkaiko egoitza Simón Bolivar 8b 48010 Bilbao Tel. 94.400.99.99 Faxa: 94.400.99.98 Helbide elektronikoa: bakeola@bakeola.org Gipuzkoako egoitza Heriz Pasealekua 82 20008 Donostia-San Sebastián Tel. 943.21.71.55 Helbide elektronikoa: gipuzkoa@bakeola.org www.bakeola.org 24 ikastetxeak