SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
Download to read offline
EGAPE_TXO!
3
3. ZIKLOA
(2014-2015)
2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN……... 2
KIROLARIAK….……….… 3-4
KORRIKA, ZER DA?…..… 5-6
MUNDUAN, ZE BERRI?... . 7- 8
ZIENTZIA BERRIAK……. 9-10
LIBURUTEGIKERIAK…….. 11
ZINEA ETA MUSIKA…….12-13
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK…. 14
DENBORAPASAK……… 15-16
BERRIAK MOTZEAN
SANTA AGEDA
Santa ageda bezperan, 6. mailakoak abestera atera ginen herrian. Lehenik Egape ikastolan
abestu genuen, gurekin ziren bertsolariek Naroa Aguirre eta Arkaitzek abestu egin zuten
denen aurrean. Ondoren Goi mendi tabernara abiatu ginen abestera. Geroxeago Osane dendara
joan eta pasta batzuk banatu zizkiguten. Beste taberna batera joan ginen, gero udaletxera
abiatu eta han abestu genuen. Hamar minutu pasa ondoren gutxi gorabehera, irakasle batek
plaza erdian bideoan hartu gintuen. Eta azkenik Azkortera joan ginen, DBHkoei abestera.
IÑAUTERIAK
Aurtengo gaia zirkoa izan zen eta frontoian karpa erraldoia antolatu genuen: Lehenik hiru, lau
eta bost urteko umeak atera ziren, animalia basatiez mozorrotuta. Gero lehenengo eta biga-
rren mailakoak, pailazoz. Hirugarren mailakoak aztiz, laugarren mailakoak indartsuz, bosga-
rren mailakoak mimoz, seigarren mailakoak akrobataz eta D.B.H. koak gimnastak. Ikuskizun
polita izan zen.
BERTSO PAPER LEHIAKETA
Beste urte batez, Egapeko 3. zikloko ikasle batzuk Euskal Herriko Bertsopaper lehiaketan
parte hartu zuten. Aurten Hernaniko Biterin elkartu ginen, martxoaren 6an, arratsaldez.
Bertaratu zirenei lan handiak jarri zizkieten, bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan baizituz-
ten gai honen inguruan: Zure ipuina saritua izan da, konta ezazu saritutako ipuinaren buka-
era.
Parte hartzaileek gogotsu ekin zioten lanari eta jarritako denboran bukatzeko
SEIGARREN MAILAKOEK LAN
UGARI
Martxoaren seian bertso paper lehiaketara
joan ginen. Martxoaren 3an Amaia Jauregi
etorri zen seigarren mailara Etiopiari buruz
hitzaldi bat egiteko oso politak izan ziren
biak.
Hiru eri-
zain eto-
rri dira
gure ge-
lara eta
gauza
asko
ikasi izan
ditugu
gure gorputza eta honen zainketari buruz.
BOSGARREN MAILAKOAK ARRIA-
RANEN
Urtegia ikusi dugu lehenik, gero azalpenak
eman dizkigute, urtegian barrena eskaileretan
ibili gara.
Gero araztegia ikusi dugu.. Bakoitzari estu-
txe bat oparitu digute!! Eta gainera asko ikasi
dugu!!
OLAIA eta CATALIN
3
LARAARRUABARRENA
Lara Arruabarrena Euskal herritar tenislari profesionala da.
Bartzelonan bizi da orain. 1992 Martxoaren 20 an jaio zen
Tolosan. Bere altuera 1´66 metrokoa da eta 58 kilo pisatzen
ditu. 11 titulo irabazi ditu. Horien artean: 2WTA, 11ITF.
GARBIÑE MUGURUZA
Ama benezolarra eta aita euskal herritarra ditu. Venezuelan
bizi izan zen sei urte bete arte, eta hango eta Espai-
niako nazionalitatea ditu. Lau urte zituela hasi zen teni-
sean, eta sei urte zituenez geroztik Bartzelonan entre-
natzen da, Lluis eta Sergio Brugera anaiek duten aka-
demian.
Irabazitako txapelketak: 0WTA eta 7ITF.
4
MAIALEN CHOURRAUT
Maialen Chourraut Lurramendi Lasarten jaio zen 1983ko
martxoaren 8an.Euskal kirolaria da, ur bizietako kayak
modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian taldean
ibiltzen da. Hamar aldiz izan da Espainiako txapeldun. 2009ko Munduko zilla-
rezko domina lortu zuen eta 2011koan brontzekoa. 2012an Cardiffen eta Pauen
jokatutako munduko kopako probetan nagusitu zen.
MARIA LOPEZ DE EGILAZ
Maria Lopez De Egilaz Getxon jaio zen 1984 uztai-
laren 12an. Euskal belar hockey jokalaria da, ate-
zaina da.
2008ko Joko Olimpikoetan parte hartu zuen.
ALAIN ETA AIMAR
5
KORRIKA
Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan
egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez
behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero
ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen dene-
tik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da
inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.
Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamazortzigarrena, 2013an.
1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi
diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.
Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo
pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi"
egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren
lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.
Urnietan aurten, Andoaindik iritsiko da Korrika. Zehazki, mar-
txoaren 21ean (larunbata) goizeko 10:00ak aldera.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Korrikatik hartutako informazioa.
ANE P. ETA MARWA EL.
6
Korrikaren ibilbidea
2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskara-
ren aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe,
Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarre-
nez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.
GAUZA GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU KORRIKAren INGURUAN SAR ZAI-
TEZ http://www.korrika.eus/ ORRIAN ETA IKUSIKO DUZU!
7
MUNDUAN, ZER BERRI?
KOLISEOAN GRABATU BAT EGIN, ETA 20.000
EUROKO ISUNA JASO DUTE.
42 urteko turista batek 20.000 euroko isuna eta lau hilabeteko kartzela zi-
gorra jaso du Koliseoan, Erromako monumenturik ezagunenean, ‘K’ hiz-
kia grabatzeagatik.
Italiako Justiziak baimendu dio espetxe zigorra ez betetzea, hori dela eta,
aske utzi dute gaur goizeko lehenengo orduan, baina isuna ordaindu be-
harko du datozen hiru hilabeteetan, hedabide italiarren arabera.
Zaintzaile batek harrapatu zuen 17 x 25 zentimetroko ‘K’ hizkia grabatzen
ari zenean, bere arrastoa Flavio Anfiteatroan uzteko asmoz.
“Eraikinean eragindako kaltea nabarmena da, kalte arina bada ere.
.“Grabatuak egituraren geruza bat ezabatu eta haren iraupena eta irudia
kolokan jarri du”, Maria Rosaria Barbera superintendenteak ziurtatu due-
nez.
http://www.eitb.eus/eu/ tik hartutako berria
JOSEBA ETAANER
8
TXINAKO 101 URTEKO EMAKUME BATI 6
ZENTIMETROKO ADARRA ATERA ZAIO.
Txinako Henan herriko 101 urteko emakume bati 6
zentimetroko adar beltza atera zaio kopetan. Ahuntz
baten adar baten antzekoa da, gaur Diario del Pueblo
tokiko egunkariak azaldutakoaren arabera.
Zhang Ruifang da emakumearen izena. Linlou herrian
bizi da, eta iaztik sei zentimetroko adarra atera zaio.
Andrearen argazkiak mundu osotik hedatu dituzte dagoeneko.
Keratinaz osotutako adarra da (ilean eta azazkaletan ere aurki
daiteke), baina emakumeari ez dio minik ematen. Hala ere, zenbait
auzotarrek "beldurra" diotela esan diote aipatu egunkariari.
Hala ere, Zhang egunero ateratzen da herritik eta etxeko lanak lasai-
lasai egiten ditu. Bere seme batekin bizi da.
http://www.hiru.com/blog/eu/bitxikeriak/tik hartutako berria
JOSEBA ETAANER
9
HD 140283 izarrak 13.200 milioi urte inguru ditu eta Lurretik 186 argi urtera dago adi-
tuen arabera. Horien ustez, kosmosean sortu zen lehendabiziko izarretako bat da.
NASAko ikertzaileek orain arte ikusitako Unibertsoko izarrik zaharrena aurkitu dute
Hubble teleskopioa erabilita. Adituen arabera, 13.200 milioi urte inguru ditu, hau da, Big
Banga gertatu eta ondorengo 600 milioi urtetan sortu zen.
HD 140283 izarra Lurretik 186 argi urtera dago, eta adituen arabera kosmosean sortu zen
lehendabiziko izarretako bat da. "Gure iritziz, orain arte ezagutu dugun Unibertsoko iza-
rrik zaharrena da, eta bere adina ongi zehaztuta dago", adierazi du Howard Bond aurki-
kuntzaren arduradun nagusiak.
Horren hitzetan, "hainbat elementu pisutsu ditu izarrak eta hori da bere ezaugarri
bereizgarrienetako bat". Ikertzaileak azaldu duenez, Unibertsoan sortu ziren lehen
izarrek apenas zeukaten orain aurkitutakoak baino elementu pisutsuagorik, baina
supernoben segida gertatu zenean izar horiek desagertu eta HD 140283 izarraren
antzerakoak sortu ziren.
Ikertzaileek Lurraren eta aurkitutako izarraren arteko distantzia zehaztu dute, aurrez inoiz
lortu ez den zehaztapenarekin. Hubble teleskopioari esker, izarraren distira ikusi ahal izan
zuten zehaztasun handiz, eta behin distiraren intentsitatea ezagututa, hidrogenoa zein
erritmotan gutxitzen ari den zehaztu ahal izan zuten, eta, bere adina zein zen jakin.
http://www.eurekamuseoa.es/eu/tik hartutako informazioa
EKAIN ETA IKER
10
Googlek dagoeneko badu ibilgailu autonomoaren prototipo funtzionala, eta
orain data bat jarri du merkaturatzeko: 2020a. Hori horrela, bost urteko epea
jarri du, gidaririk gabeko autoak errepidean ikus ditzagun.
Detroiteko Automobil Erakusketaren harira, Chris Urmson Googleren Ibil-
gailu Autonomoaren proiektuaren zuzendariak iragarri zuen auto ekoizle han-
diekin hitz egin duela konpainiak.
Googleren arduradunak esan du eboluzio garaia dela garraio alorrean, eta ibil-
gailu autonomoei esker itsuek, pertsona zaharrek eta urritasun fisikoa dutenek
erabili ahal izango dutela autoa.
http://www.eitb.eus/tik hartutako informazioa
EKAIN ETA IKER
11
LIBURUTEGIKERIAK
Kaixo irakurzaleok.
Lehenik eta behin, eskerrik asko bidalitako mikroipuinengatik. Oso gustura irakurri ditut.
Parte-hartzeari dagokionez, 41 istorio labur jaso ditut, kalitate txukunekoak gehienak. Zorionak bene-
benetan eta jarraitu idazten.
Aldizkarian, toki faltagatik, ezin ditugu zuek bidalitako ipuin guztiak azaleratu, baina guztien artean
lagin bat aukeratu dugu zuekin partekatzeko. Ea zuen gustukoak diren:
Bukatzeko…, bai, bai ez zait ahaztu. Aurreko zenbakian esan bezala, zuek bidalitako ipuinen artean
zozketa egin dugu eta irabazleak hurrengo bi hauek egokitu dira:
ZORIONAK BIOI ETA SEGI IDAZTEN!
Hurrengora arte
BERENGARIO
5.mailako ……Adrián Tacón……………………eta
6.mailako ……Eneritz Arozena………………
TENPLUAREN MAPA
Liburua ireki nuen eta han zegoen galdutako Egiptoko urrezko tenpluaren mapa.Harriturik
geratu nintzen eta nire lagun Sairari kontatu nion.Harriturik geratu zen.Tomasekin nire anaia-
rekin Egiptorako bidaia hasi genuen.Mediterraneo itsasoa zeharkatu genuen eta Afrikara iritsi
ginen.Beroa zen baina bidaiari jarraitu genion.
Denda batera joan ginen eta beharrezkoak erosi genituen.Handik bost egunera, Egiptora
iritsi ginen eta urrezko tenplu zaharra arakatzera abiatu ginen.Bidaia gogorra izan zen baina
indarraz eta adoreaz aurrera jarraitu genuen.
Basamortuaren erdian konkor bat zegoen eta distira egiten zuen, palaz zulatzen hasi ginen
hirurok eta urrezko tenplua aurkitu eta ahal genuen urre guztia
etxera eraman genuen.
GALDUTAKO PANPINA
Liburua ireki nuen eta han zegoen galdutako nire ahizparen pan-
pina. Niri bota zidaten errua pentsatzen zutelako nik ezkutatu nuela baina berak utzi
zuen han. Panpina horrek hamar urte zeraman liburuaren barruan. Nere ahizpari
eskaini nion, baina ezetz esan zidan hamabi urte zituelako eta oso zaharra zegoe-
lako panpina. Orduan, zakarrontzira bota nuen.
Ane Pagola
12
Zer da Euskalmet?
Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentzia
da. Gasteizko Miñaoko teknologi parkean du egoitza. Bere zereginak, Euskal Herria osorako
eguraldiaren prebisio eta mapak, prezipitazio, tenperatura eta radarren datuak eskeintzea
dira. Horrez gain, itsasoaren egoera eta bost egunerako iragarpenak ere ematen ditu.
Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banaturiko estazio meteorologikoe-
tako datuak kontsulta daitezke. Euren artean, jausitako prezipitazio, neurturiko tenperatura
eta atmosferako hodeien egoera. Datuok hamar minututako maiztasunarekin eguneratzen
dira. 2005an Euskalmetek prezipitazioen intentsitatea aztertzeko radar bat ezarri zuen Ara-
bako Kapildui mendian.
Eta hau da Meteosat-eko satelitea, infragorriarekin.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskalmet
URKO ETA MIKEL
Hau da uholdeen zainketa Euskal Herrian adierazten duen mapa.
13
ZINEA
EL LIBRO DE LA VIDA
Pelikula honetan Manolo izeneko mutil bat da pro-
tagonista. Manolo Maria izeneko neska batetaz maiteminduta dago, eta familia
eta musikaren artean aukeratu beharko du. Manolok hiru mundu harrigarrieta-
ra bidaiatu beharko du bere amets txar guztiei aurre egiteko.
Pelikula Mexikon gertatzen da.
Guillermo del Toro da pelikularen egilea eta Jorge R. Gutiérrez-ek zuzendu
du.
MUSIKA
NAHI TA NAHIEZ
1993-an hasi ziren jotzen. Pop rock lehiaketan finalera
iritsi ziren eta Nafarroa oinez-en egin zuten. Horrez
gain bi maketa grabatu zituzten. 1995-an `` Plazaolaren
martxa´´ izeneko diskoa grabatu zuten, Oihuka diskoe-
txearekin. Uda horretan kontzertu asko jo zituzten.
1996. urtean beraien bigarren diskoa grabatu zuten
``Basurdearen orroa´´ eta 1998-an, hirugarren diskoa
``Selekxion´´. 1999-an taldea desegitea erabaki zuten.
TALDEKIDEAK
Tito: Gitarrak eta ahotsak
Kote: Baxua eta ahotsak
Fatima: Teklak eta ahotsak
Tenorio: Bateria
Jon: Ahotsa
Es-
tren
oa:
2015eko otsaila (1h37min)
Ge-
ner
oa:
Animazioa, Komedia, Familia
He-
rria
lde
a:
EE.UU.
June eta Izaro
14
TXISTEAK
-Ama, badakizu? Nire idazlanak zeharo hunkitu du andereñoa.
-Benetan diozu?
--Bai horixe, negargarria dela eta pena ematen duela esan dit.
***********************************************
Donostiatik Bilborako autopistatik auto zahar horietako bat doa egoera beldur-
garrian : kristalik gabe, ate bat faltan, iheste hodia zintzilika, zeharo herdoil-
duta, etab.
Durangoko bidesarira iristean, esaten dio langileak:
-Mila bostehun euro!
-Salduta! Zuretzako oso-osorik!
*************************************************************
Bi soldadu guardia egiten ari dira kuarteleko ate ondoan. Esaten dio batek bes-
teari:
-Ikusi duk hori? Kaka mokordo ederra zegok ate ondoan!
-Ba, parte eman beharko diogu koronelari -erantzuten dio bes-
teak.
-Parte? Niregatik oso-osorik emanda ere!
ASMAKIZUNAK
- Nork ote du poltsikoa aldean nahiz eta ez duen jantzirik soinean?
-Tirri-tirri lau iturri zuri mendi baten azpian lau zuhaitzean ar-
tean.
-Laukitxoz betea nago eta marroia naiz,jendearen
aho-sabian egoten naiz maiz.
MAIALEN KORTAJARENA
15
DENBORAPASAK
HEMENGO HIZKI ZOPAN BARATZEKO PRODUKTUAK DITUZU (15)
AZA
AZALOREA
AZENARIOA
BROKOLIAK
ESKAROLA
KALABAZA
MANDARINA
PATATA
PIPERRA
PLATANOA
PORRUA
SAGARRA
TIPULA
TOMATEA
UDAREA
M A
I L
R E
E X
I A
A N
D
R
A
16
AURKITU BOST DESBERDINTASUNAK
M A
I L
R E
E X
I A
A N
D
R
A

More Related Content

What's hot

Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)beitza
 
Egape txo 4 (16 17)
Egape txo 4 (16  17)Egape txo 4 (16  17)
Egape txo 4 (16 17)beitza
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)beitza
 
Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)beitza
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)beitza
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)beitza
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)beitza
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Andere Garcia
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)beitza
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)beitza
 

What's hot (17)

Egape txo!5
Egape txo!5Egape txo!5
Egape txo!5
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
 
Egape txo 4 (16 17)
Egape txo 4 (16  17)Egape txo 4 (16  17)
Egape txo 4 (16 17)
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)
 
Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 

Similar to Egape txo! 3 (14 15) (20)

Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)
 
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAKEUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale bereziaKilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 
519 interneterako
519 interneterako519 interneterako
519 interneterako
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Anboto 501
Anboto 501Anboto 501
Anboto 501
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_probaAiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
 

More from beitza

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfbeitza
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfbeitza
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bbeitza
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22beitza
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-abeitza
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!beitza
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekobeitza
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)beitza
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)beitza
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakobeitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)beitza
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeabeitza
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeabeitza
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)beitza
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkariabeitza
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)beitza
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)beitza
 

More from beitza (19)

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-a
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerako
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)
 

Egape txo! 3 (14 15)

  • 2. 2 AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN……... 2 KIROLARIAK….……….… 3-4 KORRIKA, ZER DA?…..… 5-6 MUNDUAN, ZE BERRI?... . 7- 8 ZIENTZIA BERRIAK……. 9-10 LIBURUTEGIKERIAK…….. 11 ZINEA ETA MUSIKA…….12-13 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK…. 14 DENBORAPASAK……… 15-16 BERRIAK MOTZEAN SANTA AGEDA Santa ageda bezperan, 6. mailakoak abestera atera ginen herrian. Lehenik Egape ikastolan abestu genuen, gurekin ziren bertsolariek Naroa Aguirre eta Arkaitzek abestu egin zuten denen aurrean. Ondoren Goi mendi tabernara abiatu ginen abestera. Geroxeago Osane dendara joan eta pasta batzuk banatu zizkiguten. Beste taberna batera joan ginen, gero udaletxera abiatu eta han abestu genuen. Hamar minutu pasa ondoren gutxi gorabehera, irakasle batek plaza erdian bideoan hartu gintuen. Eta azkenik Azkortera joan ginen, DBHkoei abestera. IÑAUTERIAK Aurtengo gaia zirkoa izan zen eta frontoian karpa erraldoia antolatu genuen: Lehenik hiru, lau eta bost urteko umeak atera ziren, animalia basatiez mozorrotuta. Gero lehenengo eta biga- rren mailakoak, pailazoz. Hirugarren mailakoak aztiz, laugarren mailakoak indartsuz, bosga- rren mailakoak mimoz, seigarren mailakoak akrobataz eta D.B.H. koak gimnastak. Ikuskizun polita izan zen. BERTSO PAPER LEHIAKETA Beste urte batez, Egapeko 3. zikloko ikasle batzuk Euskal Herriko Bertsopaper lehiaketan parte hartu zuten. Aurten Hernaniko Biterin elkartu ginen, martxoaren 6an, arratsaldez. Bertaratu zirenei lan handiak jarri zizkieten, bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan baizituz- ten gai honen inguruan: Zure ipuina saritua izan da, konta ezazu saritutako ipuinaren buka- era. Parte hartzaileek gogotsu ekin zioten lanari eta jarritako denboran bukatzeko SEIGARREN MAILAKOEK LAN UGARI Martxoaren seian bertso paper lehiaketara joan ginen. Martxoaren 3an Amaia Jauregi etorri zen seigarren mailara Etiopiari buruz hitzaldi bat egiteko oso politak izan ziren biak. Hiru eri- zain eto- rri dira gure ge- lara eta gauza asko ikasi izan ditugu gure gorputza eta honen zainketari buruz. BOSGARREN MAILAKOAK ARRIA- RANEN Urtegia ikusi dugu lehenik, gero azalpenak eman dizkigute, urtegian barrena eskaileretan ibili gara. Gero araztegia ikusi dugu.. Bakoitzari estu- txe bat oparitu digute!! Eta gainera asko ikasi dugu!! OLAIA eta CATALIN
  • 3. 3 LARAARRUABARRENA Lara Arruabarrena Euskal herritar tenislari profesionala da. Bartzelonan bizi da orain. 1992 Martxoaren 20 an jaio zen Tolosan. Bere altuera 1´66 metrokoa da eta 58 kilo pisatzen ditu. 11 titulo irabazi ditu. Horien artean: 2WTA, 11ITF. GARBIÑE MUGURUZA Ama benezolarra eta aita euskal herritarra ditu. Venezuelan bizi izan zen sei urte bete arte, eta hango eta Espai- niako nazionalitatea ditu. Lau urte zituela hasi zen teni- sean, eta sei urte zituenez geroztik Bartzelonan entre- natzen da, Lluis eta Sergio Brugera anaiek duten aka- demian. Irabazitako txapelketak: 0WTA eta 7ITF.
  • 4. 4 MAIALEN CHOURRAUT Maialen Chourraut Lurramendi Lasarten jaio zen 1983ko martxoaren 8an.Euskal kirolaria da, ur bizietako kayak modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian taldean ibiltzen da. Hamar aldiz izan da Espainiako txapeldun. 2009ko Munduko zilla- rezko domina lortu zuen eta 2011koan brontzekoa. 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako munduko kopako probetan nagusitu zen. MARIA LOPEZ DE EGILAZ Maria Lopez De Egilaz Getxon jaio zen 1984 uztai- laren 12an. Euskal belar hockey jokalaria da, ate- zaina da. 2008ko Joko Olimpikoetan parte hartu zuen. ALAIN ETA AIMAR
  • 5. 5 KORRIKA Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen dene- tik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamazortzigarrena, 2013an. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta. Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira. Urnietan aurten, Andoaindik iritsiko da Korrika. Zehazki, mar- txoaren 21ean (larunbata) goizeko 10:00ak aldera. http://eu.wikipedia.org/wiki/Korrikatik hartutako informazioa. ANE P. ETA MARWA EL.
  • 6. 6 Korrikaren ibilbidea 2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskara- ren aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarre- nez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte. GAUZA GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU KORRIKAren INGURUAN SAR ZAI- TEZ http://www.korrika.eus/ ORRIAN ETA IKUSIKO DUZU!
  • 7. 7 MUNDUAN, ZER BERRI? KOLISEOAN GRABATU BAT EGIN, ETA 20.000 EUROKO ISUNA JASO DUTE. 42 urteko turista batek 20.000 euroko isuna eta lau hilabeteko kartzela zi- gorra jaso du Koliseoan, Erromako monumenturik ezagunenean, ‘K’ hiz- kia grabatzeagatik. Italiako Justiziak baimendu dio espetxe zigorra ez betetzea, hori dela eta, aske utzi dute gaur goizeko lehenengo orduan, baina isuna ordaindu be- harko du datozen hiru hilabeteetan, hedabide italiarren arabera. Zaintzaile batek harrapatu zuen 17 x 25 zentimetroko ‘K’ hizkia grabatzen ari zenean, bere arrastoa Flavio Anfiteatroan uzteko asmoz. “Eraikinean eragindako kaltea nabarmena da, kalte arina bada ere. .“Grabatuak egituraren geruza bat ezabatu eta haren iraupena eta irudia kolokan jarri du”, Maria Rosaria Barbera superintendenteak ziurtatu due- nez. http://www.eitb.eus/eu/ tik hartutako berria JOSEBA ETAANER
  • 8. 8 TXINAKO 101 URTEKO EMAKUME BATI 6 ZENTIMETROKO ADARRA ATERA ZAIO. Txinako Henan herriko 101 urteko emakume bati 6 zentimetroko adar beltza atera zaio kopetan. Ahuntz baten adar baten antzekoa da, gaur Diario del Pueblo tokiko egunkariak azaldutakoaren arabera. Zhang Ruifang da emakumearen izena. Linlou herrian bizi da, eta iaztik sei zentimetroko adarra atera zaio. Andrearen argazkiak mundu osotik hedatu dituzte dagoeneko. Keratinaz osotutako adarra da (ilean eta azazkaletan ere aurki daiteke), baina emakumeari ez dio minik ematen. Hala ere, zenbait auzotarrek "beldurra" diotela esan diote aipatu egunkariari. Hala ere, Zhang egunero ateratzen da herritik eta etxeko lanak lasai- lasai egiten ditu. Bere seme batekin bizi da. http://www.hiru.com/blog/eu/bitxikeriak/tik hartutako berria JOSEBA ETAANER
  • 9. 9 HD 140283 izarrak 13.200 milioi urte inguru ditu eta Lurretik 186 argi urtera dago adi- tuen arabera. Horien ustez, kosmosean sortu zen lehendabiziko izarretako bat da. NASAko ikertzaileek orain arte ikusitako Unibertsoko izarrik zaharrena aurkitu dute Hubble teleskopioa erabilita. Adituen arabera, 13.200 milioi urte inguru ditu, hau da, Big Banga gertatu eta ondorengo 600 milioi urtetan sortu zen. HD 140283 izarra Lurretik 186 argi urtera dago, eta adituen arabera kosmosean sortu zen lehendabiziko izarretako bat da. "Gure iritziz, orain arte ezagutu dugun Unibertsoko iza- rrik zaharrena da, eta bere adina ongi zehaztuta dago", adierazi du Howard Bond aurki- kuntzaren arduradun nagusiak. Horren hitzetan, "hainbat elementu pisutsu ditu izarrak eta hori da bere ezaugarri bereizgarrienetako bat". Ikertzaileak azaldu duenez, Unibertsoan sortu ziren lehen izarrek apenas zeukaten orain aurkitutakoak baino elementu pisutsuagorik, baina supernoben segida gertatu zenean izar horiek desagertu eta HD 140283 izarraren antzerakoak sortu ziren. Ikertzaileek Lurraren eta aurkitutako izarraren arteko distantzia zehaztu dute, aurrez inoiz lortu ez den zehaztapenarekin. Hubble teleskopioari esker, izarraren distira ikusi ahal izan zuten zehaztasun handiz, eta behin distiraren intentsitatea ezagututa, hidrogenoa zein erritmotan gutxitzen ari den zehaztu ahal izan zuten, eta, bere adina zein zen jakin. http://www.eurekamuseoa.es/eu/tik hartutako informazioa EKAIN ETA IKER
  • 10. 10 Googlek dagoeneko badu ibilgailu autonomoaren prototipo funtzionala, eta orain data bat jarri du merkaturatzeko: 2020a. Hori horrela, bost urteko epea jarri du, gidaririk gabeko autoak errepidean ikus ditzagun. Detroiteko Automobil Erakusketaren harira, Chris Urmson Googleren Ibil- gailu Autonomoaren proiektuaren zuzendariak iragarri zuen auto ekoizle han- diekin hitz egin duela konpainiak. Googleren arduradunak esan du eboluzio garaia dela garraio alorrean, eta ibil- gailu autonomoei esker itsuek, pertsona zaharrek eta urritasun fisikoa dutenek erabili ahal izango dutela autoa. http://www.eitb.eus/tik hartutako informazioa EKAIN ETA IKER
  • 11. 11 LIBURUTEGIKERIAK Kaixo irakurzaleok. Lehenik eta behin, eskerrik asko bidalitako mikroipuinengatik. Oso gustura irakurri ditut. Parte-hartzeari dagokionez, 41 istorio labur jaso ditut, kalitate txukunekoak gehienak. Zorionak bene- benetan eta jarraitu idazten. Aldizkarian, toki faltagatik, ezin ditugu zuek bidalitako ipuin guztiak azaleratu, baina guztien artean lagin bat aukeratu dugu zuekin partekatzeko. Ea zuen gustukoak diren: Bukatzeko…, bai, bai ez zait ahaztu. Aurreko zenbakian esan bezala, zuek bidalitako ipuinen artean zozketa egin dugu eta irabazleak hurrengo bi hauek egokitu dira: ZORIONAK BIOI ETA SEGI IDAZTEN! Hurrengora arte BERENGARIO 5.mailako ……Adrián Tacón……………………eta 6.mailako ……Eneritz Arozena……………… TENPLUAREN MAPA Liburua ireki nuen eta han zegoen galdutako Egiptoko urrezko tenpluaren mapa.Harriturik geratu nintzen eta nire lagun Sairari kontatu nion.Harriturik geratu zen.Tomasekin nire anaia- rekin Egiptorako bidaia hasi genuen.Mediterraneo itsasoa zeharkatu genuen eta Afrikara iritsi ginen.Beroa zen baina bidaiari jarraitu genion. Denda batera joan ginen eta beharrezkoak erosi genituen.Handik bost egunera, Egiptora iritsi ginen eta urrezko tenplu zaharra arakatzera abiatu ginen.Bidaia gogorra izan zen baina indarraz eta adoreaz aurrera jarraitu genuen. Basamortuaren erdian konkor bat zegoen eta distira egiten zuen, palaz zulatzen hasi ginen hirurok eta urrezko tenplua aurkitu eta ahal genuen urre guztia etxera eraman genuen. GALDUTAKO PANPINA Liburua ireki nuen eta han zegoen galdutako nire ahizparen pan- pina. Niri bota zidaten errua pentsatzen zutelako nik ezkutatu nuela baina berak utzi zuen han. Panpina horrek hamar urte zeraman liburuaren barruan. Nere ahizpari eskaini nion, baina ezetz esan zidan hamabi urte zituelako eta oso zaharra zegoe- lako panpina. Orduan, zakarrontzira bota nuen. Ane Pagola
  • 12. 12 Zer da Euskalmet? Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentzia Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentzia da. Gasteizko Miñaoko teknologi parkean du egoitza. Bere zereginak, Euskal Herria osorako eguraldiaren prebisio eta mapak, prezipitazio, tenperatura eta radarren datuak eskeintzea dira. Horrez gain, itsasoaren egoera eta bost egunerako iragarpenak ere ematen ditu. Bere webgunean Euskal Autonomia Erkidegoan zehar banaturiko estazio meteorologikoe- tako datuak kontsulta daitezke. Euren artean, jausitako prezipitazio, neurturiko tenperatura eta atmosferako hodeien egoera. Datuok hamar minututako maiztasunarekin eguneratzen dira. 2005an Euskalmetek prezipitazioen intentsitatea aztertzeko radar bat ezarri zuen Ara- bako Kapildui mendian. Eta hau da Meteosat-eko satelitea, infragorriarekin. http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskalmet URKO ETA MIKEL Hau da uholdeen zainketa Euskal Herrian adierazten duen mapa.
  • 13. 13 ZINEA EL LIBRO DE LA VIDA Pelikula honetan Manolo izeneko mutil bat da pro- tagonista. Manolo Maria izeneko neska batetaz maiteminduta dago, eta familia eta musikaren artean aukeratu beharko du. Manolok hiru mundu harrigarrieta- ra bidaiatu beharko du bere amets txar guztiei aurre egiteko. Pelikula Mexikon gertatzen da. Guillermo del Toro da pelikularen egilea eta Jorge R. Gutiérrez-ek zuzendu du. MUSIKA NAHI TA NAHIEZ 1993-an hasi ziren jotzen. Pop rock lehiaketan finalera iritsi ziren eta Nafarroa oinez-en egin zuten. Horrez gain bi maketa grabatu zituzten. 1995-an `` Plazaolaren martxa´´ izeneko diskoa grabatu zuten, Oihuka diskoe- txearekin. Uda horretan kontzertu asko jo zituzten. 1996. urtean beraien bigarren diskoa grabatu zuten ``Basurdearen orroa´´ eta 1998-an, hirugarren diskoa ``Selekxion´´. 1999-an taldea desegitea erabaki zuten. TALDEKIDEAK Tito: Gitarrak eta ahotsak Kote: Baxua eta ahotsak Fatima: Teklak eta ahotsak Tenorio: Bateria Jon: Ahotsa Es- tren oa: 2015eko otsaila (1h37min) Ge- ner oa: Animazioa, Komedia, Familia He- rria lde a: EE.UU. June eta Izaro
  • 14. 14 TXISTEAK -Ama, badakizu? Nire idazlanak zeharo hunkitu du andereñoa. -Benetan diozu? --Bai horixe, negargarria dela eta pena ematen duela esan dit. *********************************************** Donostiatik Bilborako autopistatik auto zahar horietako bat doa egoera beldur- garrian : kristalik gabe, ate bat faltan, iheste hodia zintzilika, zeharo herdoil- duta, etab. Durangoko bidesarira iristean, esaten dio langileak: -Mila bostehun euro! -Salduta! Zuretzako oso-osorik! ************************************************************* Bi soldadu guardia egiten ari dira kuarteleko ate ondoan. Esaten dio batek bes- teari: -Ikusi duk hori? Kaka mokordo ederra zegok ate ondoan! -Ba, parte eman beharko diogu koronelari -erantzuten dio bes- teak. -Parte? Niregatik oso-osorik emanda ere! ASMAKIZUNAK - Nork ote du poltsikoa aldean nahiz eta ez duen jantzirik soinean? -Tirri-tirri lau iturri zuri mendi baten azpian lau zuhaitzean ar- tean. -Laukitxoz betea nago eta marroia naiz,jendearen aho-sabian egoten naiz maiz. MAIALEN KORTAJARENA
  • 15. 15 DENBORAPASAK HEMENGO HIZKI ZOPAN BARATZEKO PRODUKTUAK DITUZU (15) AZA AZALOREA AZENARIOA BROKOLIAK ESKAROLA KALABAZA MANDARINA PATATA PIPERRA PLATANOA PORRUA SAGARRA TIPULA TOMATEA UDAREA M A I L R E E X I A A N D R A
  • 16. 16 AURKITU BOST DESBERDINTASUNAK M A I L R E E X I A A N D R A