1. Pluton
Pluton bere aurkikuntzatik Eguzki-sistemako bederatzigarren planetatzat hartua izan da
eta horien artean txikiena.
2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak eginiko bileran planetaren
definiziotik at utzi eta planeta nano izendatu zuten.
Clyde Tombaugh astronomoak aurkitu zuen 1930ean Arizonako Lowell Behatokitik.
Tombough X planeta baten bila ari zen, Neptunoren orbita azaltzeko. Plutonen orbitaeszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren
zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka. Hau gertatu zen azken
aldian 1979ko otsailaren 17tik 1999ko otsailaren 11ra izan zen. Plutonek hiru satelite
dauzka: Nix, Hidra, Karonte eta S/2011 (134340) 1.