SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 3
Descargar para leer sin conexión
Rio+20ko egitateak eta zifrak
                                          Alexander Boto
                        Ihoberen Estrategia eta Komunikazio zuzendaria
                                                                              2012ko uztailaren 5a

1992an Nazio Batuek antolatuta Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurumen eta Garapenari
buruzko Konferentziak –Lurraren Gailurra deitu zutenak– argi utzi zuen produkzio-sistemak,
natura inguruneak eta bizi-kalitateak elkarri eragiten diotela. Bada, gailur garrantzitsu horren 20.
urteurrena ospatzearren, joan den ekainaren 20tik 22ra Rio+20 Konferentzia egin zuten.

Aztergaien artean, honakoak: zein aurrerapauso eman ekonomia berde berrira iristeko, pobrezia
desagerrarazteko eta garapen jasangarrirako erakunde-esparrua sortzeko. Rio+20 goi-mailako
bilera izateko sortu zuten, hau da, estatu- eta gobernu-buruek parte hartzekoa. Gainera, aukera
historikoa iritzi zitzaion mundu seguru, bidezko, garbi, berde eta hobea lortzeko bideak ezar
zitezen.

Zer bilakaera izan du planetak 1992 eta 2012 artean? Zer diagnostiko egon da
konferentziako eztabaiden oinarrian?

       Munduko biztanleria % 26 hazi da. 2012an, planetan 7.000 milioi pertsona bizi gara.
       Dena dela, biztanleriaren hazkunde-tasa beherantz doa urtetik urtera.
       Munduko biztanleen erdia hiriguneetan bizi da. 1990az geroztik, megahiri kopurua
       bikoiztu egin da; 827 milioi pertsona bizi dira hiriko bazter auzoetan.
       Munduko eskualde gehienetan, 65 urtetik gorakoen taldea beste adin-talde batzuk baino
       erritmo biziagoan ari da hazten.
       Oro har, Giza Garapenaren Indizeak hobera egin du munduan. Hala ere, aldea dago
       eskualde batetik bestera. Munduko biztanleen % 25ek baino ez du maila handiko Giza
       Garapenaren Indizea.
       Milurteko Garapen Helburuei buruzko datuak dituzten 84 herrialdetatik 45 baino ez daude
       pobrezia gutxitzeko helburua lortzeko moduan.
       Esku-hartze espezifikoei esker gutxitu da haurren hilkortasuna.
       BPG erritmo konstantean handitu da, baina, hala ere, desberdintasun handiak daude
       eskualdeen artean.
       Emakumeen eragina, estatuko legebiltzarretan lortutako aulkietan neurtua, etengabe ari
       da hazten.
       Nazioarteko merkataritza hirukoiztu egin da, eta hegazkin-bidaiarien kopurua, aldiz,
       bikoiztu.
       Energia eta lehengaien eskaria eta kontsumoa handitu egin dira, baita kontsumo-
       eraginkortasuna ere. Elektrizitatearen ekoizpenak etengabe gora egin duen arren,
       oraindik ere 1.440 milioi pertsona bizi dira argindarrik gabe.
       Inoiz ez bezalako biodibertsitate-galera da egungoa (joan den 65 milioi urteko handiena).
       Baso-lurren azalera 300 milioi hektarea txikiagoa da 1990etik hona; Argentina baino lur-
       zati handiagoa galdu da.
       Energia-iturri berriztagarrien bidez (biomasa barne) munduko energiaren % 13 hornitzen
       da. Eguzki-energiaren eta eolikoaren bidez, aldiz, % 0,3.



                                                                                                  1
CO2 isuriak % 36 handitu dira (% 8 garatutako herrialdeetan eta % 64 garabidean
          daudenetan) eta atmosferako CO2 kontzentrazioak % 9 egin du gora. Munduko batez
          besteko tenperatura 0,4 ºC igo da. Inoiz neurtutako hamar urte beroenak 1998tik hona
          izan dira.
          Malaria murrizteko finantzaketa eta ahalegin gehiago bideratzeak paludismoak
          eragindako heriotza-kopurua gutxitu du, eta GIBa prebenitu eta tratatzeko inbertsioak
          fruitua ematen ari dira.
          Eskualde guztietan hobetu da ur edangarriaren irisgarritasuna.


Garapen jasangarrian emandako aurrerapauso garrantzitsuenak 1992tik hona:

Garapen jasangarriko politika integratu eta estatu-estrategia kopurua handitu den arren 1992az
geroztik, horien aplikazioa eta eraginak ez dira hedatu. 2009an, 106 herrialdek jakinarazi zuten
garapen jasangarriko estatu-estrategiak aplikatzen ari zirela, baina, oro har, ez zaie horiei
politikak koordinatzeko zubi garrantzitsuena irizten.

Tokiko mailan, azken hogei urteetan, 21 Programaren barruko prozesu asko garatu dira.
ICLEIren 2012ko txosten baten arabera, 113 herrialdeko 7.787 tokiko gobernuk egin zuen bat 21
Programarekin. Horietatik % 61 ekintza plana osatzeko fasean ziren eta % 89k eragile
interesdunen parte hartzearekin gauzatzea lortu zuen.

Rio+20 Gailurreko parte-hartzearen datuak:
              Gailurrean, guztira, 43.000 pertsona akreditatu ziren (17.000 1992an) 130 herrialde
              baino gehiago ordeztuz.
              Ehun estatu- eta gobernu-buru baino gehiago bertaratu ziren, hala nola gobernuz
              kanpoko erakunde, sektore pribatu eta gizarte zibileko milaka ordezkari. Halaber,
              bertan bildu ziren komunikabideetako 4.000 bat langile.
              Mundu osoko 50 milioi lagunek parte hartu zuten Konferentzian sare sozialen bidez,
              beren iruzkin, iritzi eta ideiak adierazita.
              500dik gora ekitaldi paralelo ofizial egin ziren, 3.000 ekitaldi ez-ofizial paraleloz gain.
              Ez-ofizialen artean, Herrien Gailurra nabarmendu behar da. Bertan, gizarte zibilak
              kapitalismo kontsumistaren ordezko eredua aldarrikatu zuten.

Konferentziaren lorpen handienak:
              Nazio Batuetako 193 estatu kideek «Nahi dugun geroa» izeneko agiria adostu
              zuten. Agiri horren bidez, estatu- eta gobernu-buruek garapen jasangarriaren aldeko
              konpromisoa berretsi zuten, gure planetaren geroa, ekonomia, gizarte eta ingurune
              alderdiei dagokienez, jasangarria izan dadila sustatuz, bai gaurko mundutarrentzat,
              bai etorkizunekoentzat. Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak honako
              balorazioa egin zuen Konferentziari buruz: «Utzidazue argi esaten. Rio+20 arrakasta
              erabatekoa izan da. Rio de Janeiron aldaketarako mundu mailako mugimendu
              eztabaidaezinaren bilakaera ikusi dugu».
              Konferentzian borondatezko 710 konpromiso baino gehiago jaso ziren.1
              Konpromisook hartu zituztenak gobernu, enpresa, industria, finantza-erakunde eta
              gizarte zibila dira. Konpromiso horien artean daude 100 milioi zuhaitz landatzea,
              Afrikako 5.000 enpresa-emakume ekonomia berdean ahalduntzea edo urtean
              800.000 tona polibinil kloruro (PVC) birziklatzea. Konpromiso horietatik 100 baino
              gehiago Nazio Batuek abiarazitako Energia Jasangarria Guztientzat Ekimena
1
    http://www.uncsd2012.org/allcommitments.html



                                                                                                       2
babesteko hartu ziren. Hiru helburu ditu ekimen horrek: energiarako sarbidea
               bermatzea, energia-eraginkortasuna bikoiztea eta energia berriztagarrien kuota
               bikoiztea.
               513.000 milioi dolar bideratuko dira energia, garraioa, ekonomia berdea, elikadura
               segurtasuna, ur edangarrirako sarbidea eta itsasoen kudeaketa gaiak finantzatzeko.
               Hain zuzen, zortzi garapen bankuk 175.000 milioi bideratuko dituzte 2020 artean
               garabidean dauden herrialdeetan garraio jasangarriaren sustapena finantzatzeko.
               Nazio Batuek «Goseak Inor ez Erronka» abian jarriko du. Honako helburuak ditu:
               pertsona guztiek elikadura egokia lortzeko aukera izan dezatela urte osoan;
               haurdunaldiko eta haurtzaroko desnutrizioa amaitzea; elikadura sistema guztien
               jasangarritasuna lortzea; nekazari txikien ekoizkortasuna eta diru-sarrerak handitzea,
               batez ere, emakumezkoena; eta janarien hondakin kopurua zerora murriztea.
               Hainbat ekimen abiaraziko dira, Green Climate Cities, Hiri-erresilientziari buruzko
               Munduko Ekimena, Jasangarritasunerako Munduko Batasuna eta Ozeanoen
               Munduko Aliantza, kasu.
               Brasilgo Gobernuak Rio+, Garapen Jasangarrirako Munduko Zentroa sortuko du.
               Zentro horrek garapen jasangarriaren gaineko ikerkuntza, ezagutza-trukea eta
               nazioarte mailako eztabaidaren sustapena ahalbidetuko ditu. Hainbat herrialdetako
               kolaboratzaileak hartuko ditu, gobernu-erakundeak, Nazio Batuenak, tokiko
               gobernuak, gobernuz kanpoko erakundeak, unibertsitateak, think tankak eta sektore
               pribatuko ordezkariak tartean.
               I. korporazioak deituen esparruan aurrerapausoak emango dira. Deitura hori ematen
               zaie irabazi asmoko enpresei; ingelesez, Benefit Corporations deritze. Enpresa
               horiek, xedetzat errentagarritasuna izateaz gain, gizarte eta/edo ingurumen gaietako
               arazoei irtenbideak emateko jardun behar dira.
               BPGz besteko adierazleei bultzada eman beharraren gaineko adostasuna. Horri
               dagokionez, hainbat lan aurkeztu dira, esaterako, Aberaste Inklusiboaren Indizea
               (IWI) edo Giza Garapenaren Indizea (SHDI) proposatzen dituztenak.
               Lurralde Petrolio-esportatzaileen Erakundearen Nazioarteko Garapenerako Funtsak
               (ingelesez, OFID) gutxienez 1.000 milioi dolar bideratzeko konpromisoa hartu du,
               bere Pobreentzako Energiaren Ekimena finantzatzeko.2

Azken batean, Rio+20 beste urrats bat izan da garapen-ereduan aldaketa errealak gerta
daitezen egin beharreko bidean. Horixe nabarmendu zuen Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-
moonek: «Amaitu da hitzen garaia. Has gaitezen lanean».




2
    http://www.ofid.org/Portals/0/Documents/DeclarationEnergy%20PovertySpanish.pdf




                                                                                                   3

Más contenido relacionado

Similar a Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik

BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?sanjoseweb
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzIrekia - EJGV
 
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostenaEuskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostenaIrekia - EJGV
 
EKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarra
EKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarraEKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarra
EKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarramikelmarin
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaARALAR Araba
 
Globalizazioa Ikasgaiak 21,24
Globalizazioa Ikasgaiak 21,24Globalizazioa Ikasgaiak 21,24
Globalizazioa Ikasgaiak 21,24udalpolitikak
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duOrkestra
 
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...Irekia - EJGV
 
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzaraEuskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzaraIrekia - EJGV
 

Similar a Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik (20)

BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
 
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
Aztarna ekologikoa - Zer da eta nola kalkulatu?
 
Zer da Alternatiba alternatiben herrixka?
Zer da Alternatiba alternatiben herrixka?Zer da Alternatiba alternatiben herrixka?
Zer da Alternatiba alternatiben herrixka?
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 
Gure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure EtxeaGure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure Etxea
 
15.Artikulua
15.Artikulua15.Artikulua
15.Artikulua
 
15.Artikulua
15.Artikulua15.Artikulua
15.Artikulua
 
Irakurgaia
IrakurgaiaIrakurgaia
Irakurgaia
 
PROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENAPROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENA
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
 
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostenaEuskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
Euskadiren Aztarna Ekologikoa 2019 txostena
 
Slideshare
SlideshareSlideshare
Slideshare
 
EKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarra
EKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarraEKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarra
EKONOMIA GLOBALIZATUA burdinibarra
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
 
Globalizazioa Ikasgaiak 21,24
Globalizazioa Ikasgaiak 21,24Globalizazioa Ikasgaiak 21,24
Globalizazioa Ikasgaiak 21,24
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar du
 
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
 
Globalizazioa
GlobalizazioaGlobalizazioa
Globalizazioa
 
Globalizazioa
GlobalizazioaGlobalizazioa
Globalizazioa
 
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzaraEuskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
Euskal herritarrak eta jasangarritasuna. Kontzientziaziotik ekintzara
 

Más de EcoEuskadi 2020

¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?EcoEuskadi 2020
 
Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20EcoEuskadi 2020
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoEcoEuskadi 2020
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoEcoEuskadi 2020
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosEcoEuskadi 2020
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020EcoEuskadi 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleEcoEuskadi 2020
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huellaEcoEuskadi 2020
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011EcoEuskadi 2020
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa EcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEcoEuskadi 2020
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011EcoEuskadi 2020
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoEcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...EcoEuskadi 2020
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...EcoEuskadi 2020
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 

Más de EcoEuskadi 2020 (20)

¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
 
Sostenibilidad es salud
Sostenibilidad es saludSostenibilidad es salud
Sostenibilidad es salud
 
Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander Boto
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
 
Partaidetza txostena
Partaidetza txostenaPartaidetza txostena
Partaidetza txostena
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huella
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social Vasco
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
 

Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik

  • 1. Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto Ihoberen Estrategia eta Komunikazio zuzendaria 2012ko uztailaren 5a 1992an Nazio Batuek antolatuta Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentziak –Lurraren Gailurra deitu zutenak– argi utzi zuen produkzio-sistemak, natura inguruneak eta bizi-kalitateak elkarri eragiten diotela. Bada, gailur garrantzitsu horren 20. urteurrena ospatzearren, joan den ekainaren 20tik 22ra Rio+20 Konferentzia egin zuten. Aztergaien artean, honakoak: zein aurrerapauso eman ekonomia berde berrira iristeko, pobrezia desagerrarazteko eta garapen jasangarrirako erakunde-esparrua sortzeko. Rio+20 goi-mailako bilera izateko sortu zuten, hau da, estatu- eta gobernu-buruek parte hartzekoa. Gainera, aukera historikoa iritzi zitzaion mundu seguru, bidezko, garbi, berde eta hobea lortzeko bideak ezar zitezen. Zer bilakaera izan du planetak 1992 eta 2012 artean? Zer diagnostiko egon da konferentziako eztabaiden oinarrian? Munduko biztanleria % 26 hazi da. 2012an, planetan 7.000 milioi pertsona bizi gara. Dena dela, biztanleriaren hazkunde-tasa beherantz doa urtetik urtera. Munduko biztanleen erdia hiriguneetan bizi da. 1990az geroztik, megahiri kopurua bikoiztu egin da; 827 milioi pertsona bizi dira hiriko bazter auzoetan. Munduko eskualde gehienetan, 65 urtetik gorakoen taldea beste adin-talde batzuk baino erritmo biziagoan ari da hazten. Oro har, Giza Garapenaren Indizeak hobera egin du munduan. Hala ere, aldea dago eskualde batetik bestera. Munduko biztanleen % 25ek baino ez du maila handiko Giza Garapenaren Indizea. Milurteko Garapen Helburuei buruzko datuak dituzten 84 herrialdetatik 45 baino ez daude pobrezia gutxitzeko helburua lortzeko moduan. Esku-hartze espezifikoei esker gutxitu da haurren hilkortasuna. BPG erritmo konstantean handitu da, baina, hala ere, desberdintasun handiak daude eskualdeen artean. Emakumeen eragina, estatuko legebiltzarretan lortutako aulkietan neurtua, etengabe ari da hazten. Nazioarteko merkataritza hirukoiztu egin da, eta hegazkin-bidaiarien kopurua, aldiz, bikoiztu. Energia eta lehengaien eskaria eta kontsumoa handitu egin dira, baita kontsumo- eraginkortasuna ere. Elektrizitatearen ekoizpenak etengabe gora egin duen arren, oraindik ere 1.440 milioi pertsona bizi dira argindarrik gabe. Inoiz ez bezalako biodibertsitate-galera da egungoa (joan den 65 milioi urteko handiena). Baso-lurren azalera 300 milioi hektarea txikiagoa da 1990etik hona; Argentina baino lur- zati handiagoa galdu da. Energia-iturri berriztagarrien bidez (biomasa barne) munduko energiaren % 13 hornitzen da. Eguzki-energiaren eta eolikoaren bidez, aldiz, % 0,3. 1
  • 2. CO2 isuriak % 36 handitu dira (% 8 garatutako herrialdeetan eta % 64 garabidean daudenetan) eta atmosferako CO2 kontzentrazioak % 9 egin du gora. Munduko batez besteko tenperatura 0,4 ºC igo da. Inoiz neurtutako hamar urte beroenak 1998tik hona izan dira. Malaria murrizteko finantzaketa eta ahalegin gehiago bideratzeak paludismoak eragindako heriotza-kopurua gutxitu du, eta GIBa prebenitu eta tratatzeko inbertsioak fruitua ematen ari dira. Eskualde guztietan hobetu da ur edangarriaren irisgarritasuna. Garapen jasangarrian emandako aurrerapauso garrantzitsuenak 1992tik hona: Garapen jasangarriko politika integratu eta estatu-estrategia kopurua handitu den arren 1992az geroztik, horien aplikazioa eta eraginak ez dira hedatu. 2009an, 106 herrialdek jakinarazi zuten garapen jasangarriko estatu-estrategiak aplikatzen ari zirela, baina, oro har, ez zaie horiei politikak koordinatzeko zubi garrantzitsuena irizten. Tokiko mailan, azken hogei urteetan, 21 Programaren barruko prozesu asko garatu dira. ICLEIren 2012ko txosten baten arabera, 113 herrialdeko 7.787 tokiko gobernuk egin zuen bat 21 Programarekin. Horietatik % 61 ekintza plana osatzeko fasean ziren eta % 89k eragile interesdunen parte hartzearekin gauzatzea lortu zuen. Rio+20 Gailurreko parte-hartzearen datuak: Gailurrean, guztira, 43.000 pertsona akreditatu ziren (17.000 1992an) 130 herrialde baino gehiago ordeztuz. Ehun estatu- eta gobernu-buru baino gehiago bertaratu ziren, hala nola gobernuz kanpoko erakunde, sektore pribatu eta gizarte zibileko milaka ordezkari. Halaber, bertan bildu ziren komunikabideetako 4.000 bat langile. Mundu osoko 50 milioi lagunek parte hartu zuten Konferentzian sare sozialen bidez, beren iruzkin, iritzi eta ideiak adierazita. 500dik gora ekitaldi paralelo ofizial egin ziren, 3.000 ekitaldi ez-ofizial paraleloz gain. Ez-ofizialen artean, Herrien Gailurra nabarmendu behar da. Bertan, gizarte zibilak kapitalismo kontsumistaren ordezko eredua aldarrikatu zuten. Konferentziaren lorpen handienak: Nazio Batuetako 193 estatu kideek «Nahi dugun geroa» izeneko agiria adostu zuten. Agiri horren bidez, estatu- eta gobernu-buruek garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi zuten, gure planetaren geroa, ekonomia, gizarte eta ingurune alderdiei dagokienez, jasangarria izan dadila sustatuz, bai gaurko mundutarrentzat, bai etorkizunekoentzat. Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak honako balorazioa egin zuen Konferentziari buruz: «Utzidazue argi esaten. Rio+20 arrakasta erabatekoa izan da. Rio de Janeiron aldaketarako mundu mailako mugimendu eztabaidaezinaren bilakaera ikusi dugu». Konferentzian borondatezko 710 konpromiso baino gehiago jaso ziren.1 Konpromisook hartu zituztenak gobernu, enpresa, industria, finantza-erakunde eta gizarte zibila dira. Konpromiso horien artean daude 100 milioi zuhaitz landatzea, Afrikako 5.000 enpresa-emakume ekonomia berdean ahalduntzea edo urtean 800.000 tona polibinil kloruro (PVC) birziklatzea. Konpromiso horietatik 100 baino gehiago Nazio Batuek abiarazitako Energia Jasangarria Guztientzat Ekimena 1 http://www.uncsd2012.org/allcommitments.html 2
  • 3. babesteko hartu ziren. Hiru helburu ditu ekimen horrek: energiarako sarbidea bermatzea, energia-eraginkortasuna bikoiztea eta energia berriztagarrien kuota bikoiztea. 513.000 milioi dolar bideratuko dira energia, garraioa, ekonomia berdea, elikadura segurtasuna, ur edangarrirako sarbidea eta itsasoen kudeaketa gaiak finantzatzeko. Hain zuzen, zortzi garapen bankuk 175.000 milioi bideratuko dituzte 2020 artean garabidean dauden herrialdeetan garraio jasangarriaren sustapena finantzatzeko. Nazio Batuek «Goseak Inor ez Erronka» abian jarriko du. Honako helburuak ditu: pertsona guztiek elikadura egokia lortzeko aukera izan dezatela urte osoan; haurdunaldiko eta haurtzaroko desnutrizioa amaitzea; elikadura sistema guztien jasangarritasuna lortzea; nekazari txikien ekoizkortasuna eta diru-sarrerak handitzea, batez ere, emakumezkoena; eta janarien hondakin kopurua zerora murriztea. Hainbat ekimen abiaraziko dira, Green Climate Cities, Hiri-erresilientziari buruzko Munduko Ekimena, Jasangarritasunerako Munduko Batasuna eta Ozeanoen Munduko Aliantza, kasu. Brasilgo Gobernuak Rio+, Garapen Jasangarrirako Munduko Zentroa sortuko du. Zentro horrek garapen jasangarriaren gaineko ikerkuntza, ezagutza-trukea eta nazioarte mailako eztabaidaren sustapena ahalbidetuko ditu. Hainbat herrialdetako kolaboratzaileak hartuko ditu, gobernu-erakundeak, Nazio Batuenak, tokiko gobernuak, gobernuz kanpoko erakundeak, unibertsitateak, think tankak eta sektore pribatuko ordezkariak tartean. I. korporazioak deituen esparruan aurrerapausoak emango dira. Deitura hori ematen zaie irabazi asmoko enpresei; ingelesez, Benefit Corporations deritze. Enpresa horiek, xedetzat errentagarritasuna izateaz gain, gizarte eta/edo ingurumen gaietako arazoei irtenbideak emateko jardun behar dira. BPGz besteko adierazleei bultzada eman beharraren gaineko adostasuna. Horri dagokionez, hainbat lan aurkeztu dira, esaterako, Aberaste Inklusiboaren Indizea (IWI) edo Giza Garapenaren Indizea (SHDI) proposatzen dituztenak. Lurralde Petrolio-esportatzaileen Erakundearen Nazioarteko Garapenerako Funtsak (ingelesez, OFID) gutxienez 1.000 milioi dolar bideratzeko konpromisoa hartu du, bere Pobreentzako Energiaren Ekimena finantzatzeko.2 Azken batean, Rio+20 beste urrats bat izan da garapen-ereduan aldaketa errealak gerta daitezen egin beharreko bidean. Horixe nabarmendu zuen Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki- moonek: «Amaitu da hitzen garaia. Has gaitezen lanean». 2 http://www.ofid.org/Portals/0/Documents/DeclarationEnergy%20PovertySpanish.pdf 3