Se ha denunciado esta presentación.
Se está descargando tu SlideShare. ×

Fantasia ala errealismo zikina.docx

Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Próximo SlideShare
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
Cargando en…3
×

Eche un vistazo a continuación

1 de 3 Anuncio

Más Contenido Relacionado

Anuncio

Fantasia ala errealismo zikina.docx

  1. 1. Fantasia eta /edo errealismo zikina Umeen Herrien aurkezpen eguna izan dugu urtarrilaren 19ko LUKen, 12 umez osatutako Larrabetzuko Jakintsuen Kontseiluan. Aurreko saioetan haiek margotutako 12 herri zoragarriak ezagutzen aritu gara banan bana, bakoitzaren berezitasun eta ñabardurak aletzen: Hemen bizi diren pertsonei ez zaie okurritzen beste bat hiltzea Piruleta noria bat dago Kotxeek hegan ere egin dezakete Goxokiak ematen dituen zuhaitza Ez dago eskolarik Bakarrik ume neskak bizi dira herri honetan Beste herrietara joateko zubia ortzadarra da Jolasteko leku handia koloretakoa Basoa Saio honetarako gure proposamena hau izan da: "Mahai inguruan eserita egongo gara eta denek begiak zapiekin estalita izango ditugu. Sorbalda ukitzen diogun horrek zapia kendu, bere marrazkia hartu eta kontakizuna eskainiko digu bere herri horretan barna, besteok bere marrazkia ikusi gabe. Gero, bere narrazioa amaitzen duenean, galderak egin ahal dizkiogu, eta denon artean komentatu." Marrazkiez askoz haratago joateko asmoa genuen, bidaian, dena delako mundu horietara, sorpresaz beterikoak beti ere: Umeen eta nagusien artean barrera bat dago Tankeak Puzgarriak Nagusien gunean gatazka giroa dago Futbol zelaia Futbol zelaia Futbol zelaia Laku bat Txutxe denda Umeak arbolan bizi dira Loreak, erleak, eguzkia, ortzadarra Ez dago presidenterik ez alkaterik Eskola apurtzen ari dira Base sekretoa
  2. 2. Begiak estalita izatearenak, ordea, bi minutuz edo funtzionatu du, ia denek benda kanpotik begiratzen zutelako. Argia amatatzen edo begiak itxita edukitzen ere saiatu gara, baina ez. Ahozko kontakizunean sakondu nahi izan dugu, herri horretara bidaiatzeko bizipena izateko, margotutako irudian (besteen begi kritikokietatik) zentratu gabe, baina ez. Aurkezpenak normal egiten amaitu dugu, margoari begira denok. Proposatutako herri bakoitzak bere zirrarak agertzen zituen hala ere: Ondo pasatzeko herria Etxeak airean daude Umeak bakarrik Eta nola jaiotzen dira umeak? Eta nola zaintzen dituzue umeak denak umeak izanda? Txutxe-nekazaritza lantzen da Janaria nagusiei kendu Eskola herri honetatik kanpoan geratzen da Etxe koloretsuak Hamaka bat Diskoteka gela Spa etxe barruan Txirrista bat jolasgunera heltzeko Hadak, elfoak eta pertsonak bizi dira Taldekideek gaian interesa zuten arren (ze izan, bazuten!), oso saio zaratatsua izan da eta batzuek besteen gainetik hitzegiten zuten behin eta berriro. Gainera, urduri zeuden haien herria aurkezteko txanda zein izango ote zen eta saioaren kontrako bidetik joateko joera izan dute batzuek une batzuetan. Magiak, ordea, eta errealismo zikinak, zirrikitu guztietatik irtetzen zuten: Urtxintxa gunea Pegasoak Txokolatezko iturriak Laku haundi bat HadaAmazon Montaña Rusa handi bat Hondartza Argentinako gizonezkoen selekzioko futbol jokalariak hotelean Entrenatzaileak herrian bizi dira Kotxe magikoak Kotxe fantastikoak Kolore itsusiak ez daude herri honetan, adibidez marroia
  3. 3. Guztia posible den mundua Zure herrian apoiatzen duzue Ukrania? Esandako guztietatik, proposamen aipagarrienak postitetan jaso ditugu, eta Denen Umeen Herria osatzen joan gara panel handi batean. Ez dugu astirik izan aurkezpen guztiak egiteko eta hurrengo egunean jarraituko dugu falta diren lau horiekin. Otsailaren 16 izango da hori. Hemen ikusi eta jaitsi ditzakezue bilera honetako argazki guztiak: https://flic.kr/s/aHBqjAoRNo

×