Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
7guztiokgaraeskola
1. IKASLEENTZAKO OHARRA
IUP: GUZTIOK GARA ESKOLA
Badakizu zer den IUP?
Ikastetxearen Urteko Plana da IUP, eta ikasturte jakin bateko gure lanaren
helburu nagusiak biltzen ditu.
Hala, Hezkuntza Sailak eskatuta, geure IUPa diseinatu genuen 2011-12
ikasturte honetarako; bertan, helburu hauek aipatzen ditugu:
• Aztertzea eskolako partaide guztiak gustura ote dauden beren
eginkizunetan, estamentuz estamentu (irakasleak, ikasleak…).
• Ikasleek eskolako bizitzan parte hartzea.
• Euskal Herriko gainerako HEOekin elkarlanean aritzea, azterketa
bateratuak egiten jarraitzeko.
• Ikasleen aniztasunari erantzutea.
Eman nahi diguzu IUPn txertatzeko ideiarik 2012-13 ikasturterako?
IUPn txertatzeko ideiak badituzu, bi bide dituzu guri helarazteko:
• sartu zure iradokizunak 3. solairuan dagoen buzoian,
edo
• idatzi eoiobaba.ikasleak@gmail.com helbidera, Ordezkaritza Organo
Gorenean (OOG) dauden ikasleen ordezkarien bidez.
«GUZTIOK EGITEN DUGU ESKOLA»
Eskerrik asko zure laguntzagatik.
Obaban, 2012ko maiatzaren 14an
Joanes Igaratza
Zuzendaria