2. 5.ISLAMA ERDI AROAN
-Mahoma Islamaren sortzailea:
• Arabiarrak liskartutako tribuetan bizi ziren.
• Bakoitzak bere sinismenak zituen. Politeistak ziren eta Meka hiri
sakratutzat zuten.
• Mahoma Mekako merkataria zen. Bidaietan Judaismoa eta Kristautasuna
ezagutu zituen (erlijio monoteistak).
• Jainkoaren (Alaren) deia jaso zuen eta erlijio berria predikatzea erabaki
zuen: islama.
• Hejira: 622.urtean, Mahomak Mekatik Medinara ihes egin zuenekoa.
Arabiarra: Arabiako Penintsulako biztanleari esaten zaio.
Musulmana: Islamiar erlijioa sinisten duen pertsonari esaten zaio.
---BERAZ KONTUZ! ARABIARRA ETA MUSULMANA EZ DIRA GAUZA BERA---
4. 5.ISLAMA ERDI AROAN
-Islamiar erlijioa:
Mahomaren predikuak Koranean jasota daude.
Bost betebeharrak:
1.Fedea aitortzea.
2.Egunean bost aldiz otoitz egitea.
3.Mekarako erromesaldia.
4.Baraualdia Ramadaneko hilabetean
5.Limosna ematea.
5. 5.ISLAMA ERDI AROAN
Kalifa: Inperioko agintari politiko eta erlijioso
gorena. Honen azpitik:
Bisirrak: Kalifarentzat lana egiten zuten
kontseilariak ziren. Hauen azpitik:
Valiak: Probintziak gobernatzen zituztenak
ziren.
Ulemak: Lege koranikoa interpretatzen
zutenak ziren.
Kadiak: Epaileak ziren.
----EGIN ESKEMA BAT KOADERNOAN----
6. 5.ISLAMA ERDI AROAN
-Islamaren historiako etapak:
1. Lehenengo lau kalifak Mahomaren familiakoak
ziren. 661.urtean omeiatarrek hartu zuten
boterea.
2. Omeiatar familiakoek bakarrik hartzen zuten
kalifa titulua. Damaskon jarri zuten hiriburua.
3. 750.urtean Abbastarrek hartu zuten boterea.
Inperioko hiriburua Bagdad-en jarri zuten.
4.Barne borrokek azkenean inperioa ahuldu eta
deuseztatu zuten; Asiatik zetozen turkiarrek
boterea bereganatu zuten.
7. 5.ISLAMA ERDI AROAN
-Gizarte bikaina:
Nekazaritza: oso emankorra zen eta ureztatze teknikak
zabaldu zituzten.
Eskulangintza: kalitate handikoa (zeramika, armak,…).
Merkataritza: asko garatu zen. Asia, Afrika eta Europari
produktuak ere erosten zizkieten.
Hiriak: ekonomiaren garapena dela eta gune garrantzitsuak
ziren. Damasko, Bagdad, Kordoba,…
Ekarpenak: Asiatik teknika eta objektu berriak ekarri zituzten.
Berezko aurkikuntzak ere: matematikan, medikuntzan,…