SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
Download to read offline
WEB 2.0 ETA
HEZKUNTZA



   Picasa web




       Kirkiño taldea
Picasa Web                                       kirkiño taldea
                                                       LH 31.1




   1. Sarrera………………………………………………………2



   2. Web 2.0……………………….…………………………….3



       2.1    Zer da web 2.0
       2.2    Web 1.0 eta 2.0-ren arteko ezberdintasunak
       2.3    Web 2.0 hezkuntzan
       2.4   Hezkuntzan erabiltzeko zerbitzuak



   3. Picasa web….……………………………………………8

       3.1 Bilakaera eta ezaugarriak
       3.2 Erabilera pedagogikoak
       3.3 Beste aukera batzuk



   4. Ondorioak………………………………………………..12



   5. Bibliografia ……………………………………………….13




                                                             1
Picasa Web                                                          kirkiño taldea
                                                                          LH 31.1




       Lehenik eta behin, lankidetza eman dadin ezinbestekoa da
pertsona bat baino gehiago izatea, hau da, talde bat izatea. Behin
taldea osatuta beharrezkoa da lortu nahi diren                  helburuak eta
eginbeharrak zehaztea, guztiok batera proiektu bat sortuz. Hau oso
garrantzitsua da gaizkiulertuak ez egoteko eta guztiak egunean
egoteko.

      Modu kolaboratiboan lan egiten denean taldekideen ezagutzak
batu egiten direla esan genezake, bata bestearen osagarri izanez.
Horrela guztiok besteengandik ikasteko aukera dugu eta baita gure
akatsak zuzentzeko ere, lan hobeago bat lortuz guztion artean.

      Bestalde, taldean errespetuz jokatu beharra dago besteen ideia
eta iritziak kontuan hartuz eta norberak bere ekarpenak modu irekian
azalduz. Beti ere, taldearen ongizateagatik lan eginez eta ez norbere
interesengatik.

      Hezkuntzan         garrantzitsua    da    lankidetzan       oinarrituriko
ikaskuntza bat bultzatzea haurrek etorkizunean bai lan egiteko bai
elkarbizitzarako beharrezkoa izango baitute. Honetaz gain eskolan
ere onurak ekar ditzake, ikasleek elkarrengandik ikas dezaketelako.
Horretarako erreminta ezberdinak erabil ditzakegu haurrekin:

      -      Blogak (lanak elkarbanatzeko)
      -      Foroak (non bakoitzak bere iritzia jartzen duen)
      -      Korreo elektronikoa (komunikaziorako)
      -      Dropbox (taldean dokumentuak partekatzeko)
      -      Klik eta klik (gelakide guztiok batera aritzeko)
      -      Moodle (irakasle-ikasle-familia komunikaziorako)




                                                                                2
Picasa Web                                                        kirkiño taldea
                                                                        LH 31.1




      2.1 ZER DA WEB 2.0?

      Web 2.0, web 1.0 erabiltzailearen berrikuntza da. Honen
bitartez, informazioa jasotzeaz gain, berau sortu eta besteekin
elkarbanatzeko aukera eskaintzen digu modu kooperatibo batean.

      Web 1.0rekin zegoen informazio truke unidirekzionala izatetik,
multidirekzionala izatera pasa da eta erabiltzaile pasibo izatetik aktibo
izatera. Bertan, edozein pertsona da sortzaile, eta berak ekoiztutako
informazioa edozeinekin konpartitu dezake wikien, sare sozialen edo
blogen bitartez.




      Hasieran,    sareak   zuen    erabilpena    oso   desberdina        zen,
zientifikoei zuzendua zegoen gehienbat. Denborarekin, jendeak sarea
informazio iturritzat hartzen hasi zen, Web-master bat zegoen
informazio dena sortu eta kudeatzen zuena, erabiltzaileak informazio
hori lor zezan. Hala ere, sistema honek hainbat ahulezi bazituen:
Erabiltzailea irakurlea zen soilik (komunikazioa lineala zen ) eta ezin
zuen sarean informazio berria sartu edo bertan zegoena eraldatu.
Gainera,     web   orrialdeak   estatikoak   ziren,   hau   da,   ez    zuten
eguneratze periodikorik. Hau, Web 1.0 bertsioa izango zen.


                                                                              3
Picasa Web                                                                     kirkiño taldea
                                                                                     LH 31.1


       Gaur egun dagoena aldiz, Web 2.0 bertsioa da. Bertsio berritu
honen bidez, sarea parte-hartzaileagoa eta kooperatiboagoa bihurtu
da: Alde batetik, erabiltzailea edukien ekoizle bihurtzen da eta
garrantzizko formakuntza teknologiko gabe aukera ematen zaio
edukietan aldaketak egin edota informazioa publikatzeko. Horrez
gain, jendea sarean konektaturik egoteak interakzioak errazten du,
baita ikertze eta kontsulta lanak egitea ere. Gainera, lehengo
bertsioan baino ekoizle gehiago egotean, edukiak etengabe aldatzen
dira eta informazio eguneratua mantentzen da.




       2.2 WEB 1.0                      ETA WEB 2.0ren ARTEKO
EZBERDINTASUNAK


       WEB 1.0                                        WEB 2.0




Edukien      ekoizle   gutxi     (Web-master   Informazioa     edozeinek      ekoiztu   eta
bakarra) eta erabiltzaile asko                 zintzilika dezake sarean

Informazio truke unidirekzionala               Informazio truke multidirekzionala

Erabiltzailea pasiboa da                       Erabiltzailea aktiboa da

Web   orrialde     estatikoak,    eguneratze   Edukiak etengabe aldatzen ari dira
periodikoak egin gabe

Sarearen      erabiltzaileak      ez   daude   Sareko        erabiltzaileak      elkarrekin
elkarrekin konektatuta                         konektatuta daude

       Gutxieneko interakzioa. Gehienez                 Interakzioak errazten ditu baita
galdetegiak, izen emateak, buletinak...        ikertze eta kontsulta lanak egitea ere



                                                                                           4
Picasa Web                                                     kirkiño taldea
                                                                     LH 31.1



       2.3 WEB 2.0 HEZKUNTZAN
             Gizartean komunikatzeko eta informazioa lortzeko genuen
modua aldatzearekin batera, hezkuntzan ere Web 2.0k aldaketa asko
eta onuragarriak eragin dituela esan genezake. Irakasleen arteko
komunikazioa erraztu da, ikasleei informazio eremu zabal bat jarri
zaie   eskura.   Horrekin   batera, ikasleek   gaur   egungo    gizartean
konpetenteak izan daitezen garatu beharreko gaitasuna aldatu egin
dira, baita hezkuntzako edukiak, eduki hauek transmititzeko modua,
eta teknologia berriekiko jarrera.

             Gu, irakasle izango garen heinean, irakasle 2.0 bihurtzeko
erronka daukagu. Horretarako, garrantzitsua izango da jarrera kritiko
bat azaltzea Web 2.0k eskaintzen dizkigun aplikazio eta erreminten
aurrean beraien alde on zein txarrak ezagutuz.



       Ondoren Picasa, Google-en aplikazio bati buruzko informazioa
luzatuko dizuegu, bere ezaugarriak eta hezkuntzan eduki dezakeen
erabilera azalduz.




       2.4           HEZKUNTZARAKO                    WEB             2.0
ZERBITZUEN DESKRIBAPENA



· BLOGAK: istorio, artikulu edota edozein sarreren berehalako
argitalpena ahalbidetzen duen webgune, normalean pertsonalak, dira.
Blogariak (egileak) mezuak idazten ditu eta hauek kronologikoki
argitaratuz doaz.

· CMAPTOOLS: idatzizko Java aplikazio batzuen bitartez, mapa
kontzeptualak sortzeko software multiplataforma bat da. Interneten

                                                                           5
Picasa Web                                                              kirkiño taldea
                                                                              LH 31.1


bitartez,    denbora     bereko     talde-lana     ere    errazten    du,    honela,
amaieran formatu ezberdinetan esportatuz: grafiko, PDF edo web orri
moduan.

·   PODCASTING:            RSS      jario      bitartez   gailu      mugikor     eta
ordenagailuetako         erreproduzitzeko        banatzen      den     multimedia
fitxategia da. Jatorriz hitza iPod (Apple-en erreproduzitzailea) eta
broadcast (emisioa) –etik dator.

· WIKIAK: (hitzak azkartasuna adierazten du) Interneteko edozein
erabiltzaileak orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakeen
web-orria da, honela, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia,
gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. Adibide
garbiena Wikipedia da.

·   RSS      IRAKURGAILUAK           (Really    Simple    Sindication):     sarritan
eguneratzen      diren    albisteen    webgune       eta blogentzako bereziki
prestatuta dagoen formatu bat da, erabiltzaileri informatzea duena
helburu.     Erabiltzaileari     interesatzen     zaizkion   eta     zerbitzu   hau
eskaintzen duten Web orrietan erregistratuz lortzen da.


·   POWER       POINT:         diapositiba     aurkezpenak    egiteko       software
multimedia bat da. Bertan oinarrizko elementua diapositibak direlarik,
audioak, irudiak, bideoak nahiz testuak erabil daitezke.
· SCRIBD: norberaren dokumentuak (liburu zatiak, apunteak…)
argitaratu, elkarbanatu, komentatu eta eratu daitezkeen sare sozial
bat da. Hainbat formatu onartzen ditu: .doc, .xls, .ppt etab.


· GOOGLE DOCS: dokumentuak linean editatu, sortu, argitaratu eta
konpartitu ahal izateko Googleren zerbitzu bat da. Era berean, beste
erabiltzaileekin elkarlanean aritu daiteke. Wiki sistema moduan
funtzionatzen du, idazle ezberdinek zer ekarpen egiten duten ikusteko
aukera emanez.

                                                                                    6
Picasa Web                                                        kirkiño taldea
                                                                        LH 31.1




· SARE SOZIALAK: erlazio ezberdinen bitartez konektaturik dauden
pertsona talde ezberdinengatik osatutako estruktura sozialak dira.
Pertsonalak edo lanekoak izan daitezke eta elkarren artean edukiak
(bideoak, argazkiak...) elkarbanatzeko aukera eskaintzen dute.


· MARKATZAILE SOZIALAK: “gogokoenak” bildu, sailkatu eta
partekatzeko zerbitzua da. Horren zerrendatuak eskuragarri egoten
dira, publikoki edo modu pribatuan, “linean” dagoen edozein
ordenagailutatik.    Halaber,    markatzaile      horietako   informazioa
“etiketen”     bitartez   antolatzen      da.   Honakoak   izan    daitezke:
del.icio.us, favoriting, mister wong...

· GOOGLE MAPS: mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak,
mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako
ibilbideak eskaintzen dituen web bidezko mapen zerbitzaria da;
Google-k eskaitzen dut doainik. Google Earth du oso antzeko,
ordenagailurako aplikazio moduan.




                                                                              7
Picasa Web                                                 kirkiño taldea
                                                                 LH 31.1




      Picasa argazkiekin lan egiteko tresna bat da. Programa hau,
2004.urtean, Microsoft Windows-ek (Google) sortu zuen.


      Argazkiekin jolasteko aukera handia ematen du: alde batetik,
argazkiak antolatu (albumak eta etiketak sortu) eta partekatzeko oso
baliagarria da; bestetik, argazki hauek editatzeko aukera ere ematen
digu. Horretaz gain, programa honek youtube-rekin harreman zuzena
du eta, horrekin batera, jende gehiagorekin partekatzeko aukera ere
ematen digu.


      Hau erabiltzeko, Gmaileko kontu bat izan behar beharko da eta
dohako bertsioan 1 Gb bitarteko edukiera du.




      3.1 BILAKAERA ETA EZAUGARRIAK


      Hala ere, Picasak zenbait aldaketa edo eguneratze izan ditu.
Hasieran, Picasa 1 software bertsioa sortu zuten, hau hobetzeko
asmoz, Picasa 2 atera zuten. Hobekuntza horietako bat, argazki
guztiak automatikoki programan sartzea izan zen. Honetaz gain,
argazkiak editatzeko aukera ere erantsi zioten (begi gorriak zuzendu,
argazkiak moztu ...).


      Ikus daitekeen bezala, hobekuntza asko izan zituen, baina, ala
eta guztiz ere Picasa 3a atera zuten, erabiltzaileei abantaila eta
erraztasun gehiago eskaintzeko helburuarekin.



                                                                       8
Picasa Web                                                        kirkiño taldea
                                                                        LH 31.1




      Hobekuntza horiek jarraian ikus daitezkeenak dira:


       Argazkiak hobetzeko aukera ematen du, hau da, argazki
       zaharrak berristu, markak edo orbanak konpontzeko aukera …
       Argazkietan testuak txertatzeko aukera ematen du.
       Argazkiak     albumetarako   sartzerakoan   …    irudiak    arrastatu
       daitezke.
       Albumak editatu eta segurtasunari dagokionean, argazkiak
       babesteko aukera ematen digu.
       Argazkiei buruzko informazio gehiago lor daiteke, non atera den
       adibidez.
       Argazkietan     jendea   etiketatu   daiteke;   hau   eginez      gero
       etiketatutako pertsonari notifikazio bat iritsiko zaio eta argazki
       hori dagoen album osoa ikusteko aukera izango du.
       RAW artxiboekin bateragarriak dira.
       Ordenagailuko Picasa programan egiten diren aldaketa guztiak
       automatikoki Picasa web-ean eguneratzen ditu.
       Google kontuko beste zerbitzu batzuekin argazkiak elkarbana
       daitezke, adibidez blogger-ekoak.




   3.2 ERABILERA PEDAGOGIKOAK


      Gure ustez, programa honen erabilerak ikasleen motibazioa
sustatu dezake. Alde batetik IKTekin, hau da, ordenagailuekin lanketa
egitea erakargarria izaten da ikasleentzat eta, gai konkretu batzuetan
trebatzeaz gain, IKTetan ere trebetasun hori eskuratzen dute. Beste
alde batetik, beraien lanak, sorkuntzak … gainerakoekin partekatzeak
ere motibazioa sustatzen du.

                                                                              9
Picasa Web                                                            kirkiño taldea
                                                                            LH 31.1


      Programa    honen praktika onak ikastetxeetan honakoak izan
daitezke:
       Txangoetako,      ekintza    berezietako     argazkiak      biltzeko    eta
       elkarbanatzeko      aukera     eskaintzen   du,   karpetetan      osatuta
       baitaude eta modu txukun eta ordenatu batean gordeta
       geratzen baitira.
       Gurasoei euren seme-alaben produkzioak ikusteko aukera ere
       eskain   dezake,     interneten     sortutako     karpeta     ezberdinak
       arakatzeko aukera ere badutelako.
       Gelan ematen ari diren materiaren inguruan argazki lehiaketa
       bat egin dezakete eta argazki horiek               programa honetan
       txertatu ditzakete. Modu honetan bai ikasleek,            bai irakasleek
       eta baita gurasoek ere ikus ditzakete argazki guztiak.
       Gelan    egiten     dituzten     produkzio      berriak     gelakideekin
       konpartitzeko ere erabil daiteke; beste gelakideekin eta baita
       beste ikastetxe batzuekin ere.
       Ikastetxeak egiten dituen ekintzez informatu nahi duenarentzat
       ere argazkiak ikusgai jar daitezke eskola web orrialdean,
       publizitate moduan funtziona dezake.




   3.3         BESTE        ADIBIDE            BAT          ARGAZKIAK
PARTEKATZEKO

      Ikusi dugunez, Picassaren antzeko beste programa bat Flickr
izan daiteke, honek yahoo zerbitzariarekin lan egiten duelarik. Bi
hauen funtzionamendua nahiko antzekoa den arren, helburu berdina
lortzeko konplexuagoa iruditzen zaigu.




                                                                                 10
Picasa Web                                                  kirkiño taldea
                                                                  LH 31.1


      Honetaz gain Flavshare, Panoramio edota Pikeo ere oso
aplikazio erabilgarriak izan daitezke argazkiak partekatzerako orduan.




                                                                       11
Picasa Web                                                    kirkiño taldea
                                                                    LH 31.1




      Picasa Webek dituen erabilgarritasun guztiak aztertzeko aukera
eman digu lan honek. Baino honetaz gain, web 2.0k eskola 2.0a
bultzatuz eta honekin “irakasle 2.0” -k lortzeko asmoz         eskoletan
egiten duen lana, eta IKTak integratzeko gure eskura jartzen dituen
baliabide guztiak ikusteko aukera izan dugu.

      Hasiera batean, guk bakarrik edo lagunekin erabiltzeko ziren
eta gela batean erabiltzea ezinezkoak izango zirela pentsatzen
genituen aplikazioak, oso erabilgarriak izan daitezkeela ikusi ahal izan
dugu. Komunikatzeko, gauzak partekatzeko, dokumentuak sortzeko
… Hauek guztiak ikasleen eskura jar ditzakegu, heziketa proiektu
zabalago eta osatuago bat lortzeko asmoz.

      Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu hobetzeaz gain (edo gure
eskura erreminta gehiago jartzeaz gain behintzat) familia, eskola eta
ikaslearen arteko komunikazioa hobetu eta lotura sakonago bat
lortzeko erabil ditzakegu ere.

      Lan honen hasieran aipatu dugun bezala, oso garrantzitsua
iruditzen zaigu elkarlana eta lankidetza heziketa bat bultzatzea,
erreminta guzti    hauekin   baliatuz.   Haurrak   taldean   lan   egiten,
ikaskideen iritziak baloratzen eta besteek egindako lana erabil
dezaketela ikas dezaten, beste hainbat gauzen artean. Guztiok batera
lan eginez, prozesu eta emaitza hobeago bat lortu ditzaketela ikusiz.

      Web 2.0k gure eskura uzten dituen aplikazioei esker lan guzti
hau askoz ere errazagoa izan daiteke. Irakasle 2.0 hori izateko lortu
beharko ditugun konpetentziak eta beharko dugun etengabeko
formakuntza kontuan hartuz, bide luze baino polita gelditzen zaigula
aurretik iruditzen zaigu.
                                                                         12
Picasa Web                                                 kirkiño taldea
                                                                 LH 31.1




https://sites.google.com/a/mondragon.edu/irakaslearen-rola-hartu-
eta-web-2-0-tresna-bat-zuen-ikaskideei-irakatsi/picasa/tutoriala


http://www.youtube.com/watch?v=Bc0oDIEbYFc&feature=related


http://www.slideshare.net/silfemina/diferencias-entre-web-10-y-20


http://blog.educastur.es/blog/2007/06/18/web-20-y-educacion/


http://canaltic.com/blog/?p=201


http://es.wikibooks.org/wiki/Web_2.0/Diferencias_con_Web_1.0




                                                                      13

More Related Content

Similar to Picasa web (20)

Ikt
IktIkt
Ikt
 
La web 2.0 en escena
La web 2.0 en escenaLa web 2.0 en escena
La web 2.0 en escena
 
Txostena
TxostenaTxostena
Txostena
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaWeb 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
 
Ikaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza LankidetzaIkaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza Lankidetza
 
La web 2.0 en escena
La web 2.0 en escenaLa web 2.0 en escena
La web 2.0 en escena
 
aurkezpena web 2.0
 aurkezpena web 2.0 aurkezpena web 2.0
aurkezpena web 2.0
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Flickr
Flickr Flickr
Flickr
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
web 2.0
web 2.0web 2.0
web 2.0
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Xabier Laida2
Xabier Laida2Xabier Laida2
Xabier Laida2
 
Ikt ak Hezkuntzan
Ikt ak HezkuntzanIkt ak Hezkuntzan
Ikt ak Hezkuntzan
 
Texto bloque 3
Texto bloque 3Texto bloque 3
Texto bloque 3
 

Picasa web

  • 1. WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA Picasa web Kirkiño taldea
  • 2. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 1. Sarrera………………………………………………………2 2. Web 2.0……………………….…………………………….3 2.1 Zer da web 2.0 2.2 Web 1.0 eta 2.0-ren arteko ezberdintasunak 2.3 Web 2.0 hezkuntzan 2.4 Hezkuntzan erabiltzeko zerbitzuak 3. Picasa web….……………………………………………8 3.1 Bilakaera eta ezaugarriak 3.2 Erabilera pedagogikoak 3.3 Beste aukera batzuk 4. Ondorioak………………………………………………..12 5. Bibliografia ……………………………………………….13 1
  • 3. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Lehenik eta behin, lankidetza eman dadin ezinbestekoa da pertsona bat baino gehiago izatea, hau da, talde bat izatea. Behin taldea osatuta beharrezkoa da lortu nahi diren helburuak eta eginbeharrak zehaztea, guztiok batera proiektu bat sortuz. Hau oso garrantzitsua da gaizkiulertuak ez egoteko eta guztiak egunean egoteko. Modu kolaboratiboan lan egiten denean taldekideen ezagutzak batu egiten direla esan genezake, bata bestearen osagarri izanez. Horrela guztiok besteengandik ikasteko aukera dugu eta baita gure akatsak zuzentzeko ere, lan hobeago bat lortuz guztion artean. Bestalde, taldean errespetuz jokatu beharra dago besteen ideia eta iritziak kontuan hartuz eta norberak bere ekarpenak modu irekian azalduz. Beti ere, taldearen ongizateagatik lan eginez eta ez norbere interesengatik. Hezkuntzan garrantzitsua da lankidetzan oinarrituriko ikaskuntza bat bultzatzea haurrek etorkizunean bai lan egiteko bai elkarbizitzarako beharrezkoa izango baitute. Honetaz gain eskolan ere onurak ekar ditzake, ikasleek elkarrengandik ikas dezaketelako. Horretarako erreminta ezberdinak erabil ditzakegu haurrekin: - Blogak (lanak elkarbanatzeko) - Foroak (non bakoitzak bere iritzia jartzen duen) - Korreo elektronikoa (komunikaziorako) - Dropbox (taldean dokumentuak partekatzeko) - Klik eta klik (gelakide guztiok batera aritzeko) - Moodle (irakasle-ikasle-familia komunikaziorako) 2
  • 4. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 2.1 ZER DA WEB 2.0? Web 2.0, web 1.0 erabiltzailearen berrikuntza da. Honen bitartez, informazioa jasotzeaz gain, berau sortu eta besteekin elkarbanatzeko aukera eskaintzen digu modu kooperatibo batean. Web 1.0rekin zegoen informazio truke unidirekzionala izatetik, multidirekzionala izatera pasa da eta erabiltzaile pasibo izatetik aktibo izatera. Bertan, edozein pertsona da sortzaile, eta berak ekoiztutako informazioa edozeinekin konpartitu dezake wikien, sare sozialen edo blogen bitartez. Hasieran, sareak zuen erabilpena oso desberdina zen, zientifikoei zuzendua zegoen gehienbat. Denborarekin, jendeak sarea informazio iturritzat hartzen hasi zen, Web-master bat zegoen informazio dena sortu eta kudeatzen zuena, erabiltzaileak informazio hori lor zezan. Hala ere, sistema honek hainbat ahulezi bazituen: Erabiltzailea irakurlea zen soilik (komunikazioa lineala zen ) eta ezin zuen sarean informazio berria sartu edo bertan zegoena eraldatu. Gainera, web orrialdeak estatikoak ziren, hau da, ez zuten eguneratze periodikorik. Hau, Web 1.0 bertsioa izango zen. 3
  • 5. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Gaur egun dagoena aldiz, Web 2.0 bertsioa da. Bertsio berritu honen bidez, sarea parte-hartzaileagoa eta kooperatiboagoa bihurtu da: Alde batetik, erabiltzailea edukien ekoizle bihurtzen da eta garrantzizko formakuntza teknologiko gabe aukera ematen zaio edukietan aldaketak egin edota informazioa publikatzeko. Horrez gain, jendea sarean konektaturik egoteak interakzioak errazten du, baita ikertze eta kontsulta lanak egitea ere. Gainera, lehengo bertsioan baino ekoizle gehiago egotean, edukiak etengabe aldatzen dira eta informazio eguneratua mantentzen da. 2.2 WEB 1.0 ETA WEB 2.0ren ARTEKO EZBERDINTASUNAK WEB 1.0 WEB 2.0 Edukien ekoizle gutxi (Web-master Informazioa edozeinek ekoiztu eta bakarra) eta erabiltzaile asko zintzilika dezake sarean Informazio truke unidirekzionala Informazio truke multidirekzionala Erabiltzailea pasiboa da Erabiltzailea aktiboa da Web orrialde estatikoak, eguneratze Edukiak etengabe aldatzen ari dira periodikoak egin gabe Sarearen erabiltzaileak ez daude Sareko erabiltzaileak elkarrekin elkarrekin konektatuta konektatuta daude Gutxieneko interakzioa. Gehienez Interakzioak errazten ditu baita galdetegiak, izen emateak, buletinak... ikertze eta kontsulta lanak egitea ere 4
  • 6. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 2.3 WEB 2.0 HEZKUNTZAN Gizartean komunikatzeko eta informazioa lortzeko genuen modua aldatzearekin batera, hezkuntzan ere Web 2.0k aldaketa asko eta onuragarriak eragin dituela esan genezake. Irakasleen arteko komunikazioa erraztu da, ikasleei informazio eremu zabal bat jarri zaie eskura. Horrekin batera, ikasleek gaur egungo gizartean konpetenteak izan daitezen garatu beharreko gaitasuna aldatu egin dira, baita hezkuntzako edukiak, eduki hauek transmititzeko modua, eta teknologia berriekiko jarrera. Gu, irakasle izango garen heinean, irakasle 2.0 bihurtzeko erronka daukagu. Horretarako, garrantzitsua izango da jarrera kritiko bat azaltzea Web 2.0k eskaintzen dizkigun aplikazio eta erreminten aurrean beraien alde on zein txarrak ezagutuz. Ondoren Picasa, Google-en aplikazio bati buruzko informazioa luzatuko dizuegu, bere ezaugarriak eta hezkuntzan eduki dezakeen erabilera azalduz. 2.4 HEZKUNTZARAKO WEB 2.0 ZERBITZUEN DESKRIBAPENA · BLOGAK: istorio, artikulu edota edozein sarreren berehalako argitalpena ahalbidetzen duen webgune, normalean pertsonalak, dira. Blogariak (egileak) mezuak idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz. · CMAPTOOLS: idatzizko Java aplikazio batzuen bitartez, mapa kontzeptualak sortzeko software multiplataforma bat da. Interneten 5
  • 7. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 bitartez, denbora bereko talde-lana ere errazten du, honela, amaieran formatu ezberdinetan esportatuz: grafiko, PDF edo web orri moduan. · PODCASTING: RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetako erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Jatorriz hitza iPod (Apple-en erreproduzitzailea) eta broadcast (emisioa) –etik dator. · WIKIAK: (hitzak azkartasuna adierazten du) Interneteko edozein erabiltzaileak orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakeen web-orria da, honela, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. Adibide garbiena Wikipedia da. · RSS IRAKURGAILUAK (Really Simple Sindication): sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatuta dagoen formatu bat da, erabiltzaileri informatzea duena helburu. Erabiltzaileari interesatzen zaizkion eta zerbitzu hau eskaintzen duten Web orrietan erregistratuz lortzen da. · POWER POINT: diapositiba aurkezpenak egiteko software multimedia bat da. Bertan oinarrizko elementua diapositibak direlarik, audioak, irudiak, bideoak nahiz testuak erabil daitezke. · SCRIBD: norberaren dokumentuak (liburu zatiak, apunteak…) argitaratu, elkarbanatu, komentatu eta eratu daitezkeen sare sozial bat da. Hainbat formatu onartzen ditu: .doc, .xls, .ppt etab. · GOOGLE DOCS: dokumentuak linean editatu, sortu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko Googleren zerbitzu bat da. Era berean, beste erabiltzaileekin elkarlanean aritu daiteke. Wiki sistema moduan funtzionatzen du, idazle ezberdinek zer ekarpen egiten duten ikusteko aukera emanez. 6
  • 8. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 · SARE SOZIALAK: erlazio ezberdinen bitartez konektaturik dauden pertsona talde ezberdinengatik osatutako estruktura sozialak dira. Pertsonalak edo lanekoak izan daitezke eta elkarren artean edukiak (bideoak, argazkiak...) elkarbanatzeko aukera eskaintzen dute. · MARKATZAILE SOZIALAK: “gogokoenak” bildu, sailkatu eta partekatzeko zerbitzua da. Horren zerrendatuak eskuragarri egoten dira, publikoki edo modu pribatuan, “linean” dagoen edozein ordenagailutatik. Halaber, markatzaile horietako informazioa “etiketen” bitartez antolatzen da. Honakoak izan daitezke: del.icio.us, favoriting, mister wong... · GOOGLE MAPS: mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen dituen web bidezko mapen zerbitzaria da; Google-k eskaitzen dut doainik. Google Earth du oso antzeko, ordenagailurako aplikazio moduan. 7
  • 9. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Picasa argazkiekin lan egiteko tresna bat da. Programa hau, 2004.urtean, Microsoft Windows-ek (Google) sortu zuen. Argazkiekin jolasteko aukera handia ematen du: alde batetik, argazkiak antolatu (albumak eta etiketak sortu) eta partekatzeko oso baliagarria da; bestetik, argazki hauek editatzeko aukera ere ematen digu. Horretaz gain, programa honek youtube-rekin harreman zuzena du eta, horrekin batera, jende gehiagorekin partekatzeko aukera ere ematen digu. Hau erabiltzeko, Gmaileko kontu bat izan behar beharko da eta dohako bertsioan 1 Gb bitarteko edukiera du. 3.1 BILAKAERA ETA EZAUGARRIAK Hala ere, Picasak zenbait aldaketa edo eguneratze izan ditu. Hasieran, Picasa 1 software bertsioa sortu zuten, hau hobetzeko asmoz, Picasa 2 atera zuten. Hobekuntza horietako bat, argazki guztiak automatikoki programan sartzea izan zen. Honetaz gain, argazkiak editatzeko aukera ere erantsi zioten (begi gorriak zuzendu, argazkiak moztu ...). Ikus daitekeen bezala, hobekuntza asko izan zituen, baina, ala eta guztiz ere Picasa 3a atera zuten, erabiltzaileei abantaila eta erraztasun gehiago eskaintzeko helburuarekin. 8
  • 10. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Hobekuntza horiek jarraian ikus daitezkeenak dira: Argazkiak hobetzeko aukera ematen du, hau da, argazki zaharrak berristu, markak edo orbanak konpontzeko aukera … Argazkietan testuak txertatzeko aukera ematen du. Argazkiak albumetarako sartzerakoan … irudiak arrastatu daitezke. Albumak editatu eta segurtasunari dagokionean, argazkiak babesteko aukera ematen digu. Argazkiei buruzko informazio gehiago lor daiteke, non atera den adibidez. Argazkietan jendea etiketatu daiteke; hau eginez gero etiketatutako pertsonari notifikazio bat iritsiko zaio eta argazki hori dagoen album osoa ikusteko aukera izango du. RAW artxiboekin bateragarriak dira. Ordenagailuko Picasa programan egiten diren aldaketa guztiak automatikoki Picasa web-ean eguneratzen ditu. Google kontuko beste zerbitzu batzuekin argazkiak elkarbana daitezke, adibidez blogger-ekoak. 3.2 ERABILERA PEDAGOGIKOAK Gure ustez, programa honen erabilerak ikasleen motibazioa sustatu dezake. Alde batetik IKTekin, hau da, ordenagailuekin lanketa egitea erakargarria izaten da ikasleentzat eta, gai konkretu batzuetan trebatzeaz gain, IKTetan ere trebetasun hori eskuratzen dute. Beste alde batetik, beraien lanak, sorkuntzak … gainerakoekin partekatzeak ere motibazioa sustatzen du. 9
  • 11. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Programa honen praktika onak ikastetxeetan honakoak izan daitezke: Txangoetako, ekintza berezietako argazkiak biltzeko eta elkarbanatzeko aukera eskaintzen du, karpetetan osatuta baitaude eta modu txukun eta ordenatu batean gordeta geratzen baitira. Gurasoei euren seme-alaben produkzioak ikusteko aukera ere eskain dezake, interneten sortutako karpeta ezberdinak arakatzeko aukera ere badutelako. Gelan ematen ari diren materiaren inguruan argazki lehiaketa bat egin dezakete eta argazki horiek programa honetan txertatu ditzakete. Modu honetan bai ikasleek, bai irakasleek eta baita gurasoek ere ikus ditzakete argazki guztiak. Gelan egiten dituzten produkzio berriak gelakideekin konpartitzeko ere erabil daiteke; beste gelakideekin eta baita beste ikastetxe batzuekin ere. Ikastetxeak egiten dituen ekintzez informatu nahi duenarentzat ere argazkiak ikusgai jar daitezke eskola web orrialdean, publizitate moduan funtziona dezake. 3.3 BESTE ADIBIDE BAT ARGAZKIAK PARTEKATZEKO Ikusi dugunez, Picassaren antzeko beste programa bat Flickr izan daiteke, honek yahoo zerbitzariarekin lan egiten duelarik. Bi hauen funtzionamendua nahiko antzekoa den arren, helburu berdina lortzeko konplexuagoa iruditzen zaigu. 10
  • 12. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Honetaz gain Flavshare, Panoramio edota Pikeo ere oso aplikazio erabilgarriak izan daitezke argazkiak partekatzerako orduan. 11
  • 13. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 Picasa Webek dituen erabilgarritasun guztiak aztertzeko aukera eman digu lan honek. Baino honetaz gain, web 2.0k eskola 2.0a bultzatuz eta honekin “irakasle 2.0” -k lortzeko asmoz eskoletan egiten duen lana, eta IKTak integratzeko gure eskura jartzen dituen baliabide guztiak ikusteko aukera izan dugu. Hasiera batean, guk bakarrik edo lagunekin erabiltzeko ziren eta gela batean erabiltzea ezinezkoak izango zirela pentsatzen genituen aplikazioak, oso erabilgarriak izan daitezkeela ikusi ahal izan dugu. Komunikatzeko, gauzak partekatzeko, dokumentuak sortzeko … Hauek guztiak ikasleen eskura jar ditzakegu, heziketa proiektu zabalago eta osatuago bat lortzeko asmoz. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu hobetzeaz gain (edo gure eskura erreminta gehiago jartzeaz gain behintzat) familia, eskola eta ikaslearen arteko komunikazioa hobetu eta lotura sakonago bat lortzeko erabil ditzakegu ere. Lan honen hasieran aipatu dugun bezala, oso garrantzitsua iruditzen zaigu elkarlana eta lankidetza heziketa bat bultzatzea, erreminta guzti hauekin baliatuz. Haurrak taldean lan egiten, ikaskideen iritziak baloratzen eta besteek egindako lana erabil dezaketela ikas dezaten, beste hainbat gauzen artean. Guztiok batera lan eginez, prozesu eta emaitza hobeago bat lortu ditzaketela ikusiz. Web 2.0k gure eskura uzten dituen aplikazioei esker lan guzti hau askoz ere errazagoa izan daiteke. Irakasle 2.0 hori izateko lortu beharko ditugun konpetentziak eta beharko dugun etengabeko formakuntza kontuan hartuz, bide luze baino polita gelditzen zaigula aurretik iruditzen zaigu. 12
  • 14. Picasa Web kirkiño taldea LH 31.1 https://sites.google.com/a/mondragon.edu/irakaslearen-rola-hartu- eta-web-2-0-tresna-bat-zuen-ikaskideei-irakatsi/picasa/tutoriala http://www.youtube.com/watch?v=Bc0oDIEbYFc&feature=related http://www.slideshare.net/silfemina/diferencias-entre-web-10-y-20 http://blog.educastur.es/blog/2007/06/18/web-20-y-educacion/ http://canaltic.com/blog/?p=201 http://es.wikibooks.org/wiki/Web_2.0/Diferencias_con_Web_1.0 13