6. MASKURIA Organo honek poltra itxura dauka eta gernua gordentzen du kanporatuta izan arte.
7. URETRA Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren puntaraino iritsi behar baitu.
8. NOLA OSATZEN DA GERNUA EDO PIXA? Odola giltzurrunetara iristean, bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen dute, gernua edo pixa osatuz.
9. AZALDU, GERNUA OSATZEN DENETIK KANPORATU ARTE, JARRAITZEN DUEN PROZESUA. Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da, bertan pilatzeko. Maskuria betetzen denean pixagalea edukitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
10. NOLA SORTZEN DA IZERDIA? Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin hauek gorputz osoan banaturik daude, baina gune gatzuetan askoz ugariagoak dira, esku, besape eta oinazpietan esatebaterako.
11. NONDIK KANPORATZEN DA IZERDIA?. Izerdia etengabe botatzen dugu gorputz guztitik, poroen bidez kanporatuz.
12. ZEREZ OSATUTA DAGO IZERDIA? Izerdia, gernua bezalaxe, gatz mineralez, urez ureaz.....osaturik dago.
13. ZEIN DA IZERDIAREN FUNTZIOA? Izerdia lurrintzean larruazala freskatu eta gorputzeko tenperatura maila egokian mantentzen laguntzen du.