Aurkibidea
- Etxearen antolamendua (kanpotik zein barrutik)
- Zertarako erabiltzen ziren gela bakoitzak
- Gaur egungo etxe erromatarrak (Domus erromatarra)
Etxea kanpotik
Etxea kalearen parean zegoen; ez zegoen soropilik haren aurrean. Leiho gutxi zituen, txikiak ziren eta
parte altuetan kokatuta zeuden. Horrela, beharrezkoa zen argia sartzen zen, beroa kanpoan utziz. Etxeak
solairu bakarrekoak ziren.(Hala ere, Ponpeiako etxe batzuek bigarren solairu bat zuten). Kanpotik etxea
ez zen oso erakargarria. Nahita antolatua zegoen horrela, zarata eta beroa alde kendu eta intimitate
gehiago izateko.
Antolamendua
Etxearen bi zati dauzka tamaina antzekoak. Patio batzuk, gelaz inguratuak, eta erdiko aldea teilaturik gabe.
Bi gune:
Etxeko sarrera nagusia kalera ematen zuen lekuan zegoen. Ianua izeneko orri bikoitzeko ate handi bat zen. Atea zeharkatu ondoren,
gela zabal batera zeraman korridore labur bat zegoen. Gela hori Atrioa (atrium) zen, etxearen zatirik garrantzitsuena. Handia eta altua
zen, eta altzari batzuk zituen. Teilatua pixka bat barrurantz okertuta zegoenez, irekidura karratu zabal bat zegoen, eta argia karratutik
sartzen zen. Irekigune horren azpian urmael karratu bat zegoen lurrean, sakonera gutxikoa, euriaren ura biltzen zuena. Atariaren
inguruan, jabeak eta bere familiak erabiltzen zituzten gela nagusiak zeuden: logelak, estudioa eta jangela. Gela horietarako sarrerek
ez zituzten ateak, gortinak baizik. Peristilioaren inguruan zerbitzuarentzako gelak zeuden.
Etxea barrtutik (lehenengo gunean)
Atrioaren gauzarik harrigarriena ematen duen gela erraldoi baten irudia zen. Sabaiaren altuerak eta irekiguneei esker ikusten ziren
zeru zatiak eta altzari faltak inpresio hori ematen laguntzen zuten. Ikus zitezkeen altzari gutxiak brontzezko edo marmolezko mahai
bat, kanape bat eta familiaren gauza baliotsuak gordetzeko kutxa bat ziren.
Bazter batean, ate nagusitik hurbil, kapera txiki bat zegoen, non familiako jainkoei otoitz egiten zieten. Zorua marmolezkoa zen.
Atrioko hormak pintura distiratsuz apainduta zeuden igeltsu gainean. Ponpeiarrak gorriaren, laranjaren eta urdinaren erabilera sarri
egiten zuten. Margolan gehienetan, ezagunak ziren greziar mitoak kontatzen ziren.
Etxea barrutik (bigarren gunea)
Hau peristiloa zen (peristylium). Lorategi bat zen, inguruan zutabeak zituen arkupe batez inguratua. Zutabe honen inguruan sukaldea,
zerbitzuak, udako jantokia, esklaboen etxea eta biltegiak daude. Etxe batzuek bainu propioak ere bazituzten hor zegoen.
Peristiloko hormak sarri apaintzen ziren.
Gune honen erdian lorategi apaingarri bat zegoen, non loreak eta zuhaixkak arreta handiz zaintzen ziren. Urmael txiki baten erdian,
iturri bat zegoen no ur zorrotada bat erortzen zen. Baita ere jainko eta heroien estatuak zeuden.
Peristiloan, familiako kideek disfrutatzen zuten eguzkiaz edo itzalaz urtaroaren arabera. Bakarrik edo lagun minekin egoten ziren
peristiloan.
Gaur egungo etxea: Domus erromatarra
Cantabrian dagoen etxe berreraikita. Etxe erromatarreko gune guztiak
errespetatzen ditu.
Sukaldea
Logela
Atrioa
Peristilioa
Atrioko teilatu gabeko gunea