Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Katuen txilina

  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Katuen txilina

  1. 1. AUSART GAITEZEN KATUEN TXILINA
  2. 2. Garai hartan saguak urtero biltzen ziren. Mundu osokoak elkartzen ziren: Japoniakoak, Amerikakoak, Italiakoak... Zuriak, grisak, beltzak, hirikoak, basokoak... Guztiak onartzen zituzten batzarrean.
  3. 3. Batzar horietako batean katuei aurre egitea erabaki zuten. Nahikoa zen! Erruki gabeko sagu-jale haiekin nazkatuta zeuden! Nazkatuta haien bibote luzeekin ere nazkatuta, batez ere, haien erpe zorrotzekin! Bakean bizi nahi zuten, beldurrik gabe, mehatxurik gabe.
  4. 4. Zer egin, ordea? Han bildutako guztiek hitz egin zuten. Berriketak etorri ziren, eztabaidak, erabakiak eta, azkenean, borrokak. Ez ziren ados jartzen. Han ez zeuden iritzi bereko bi sagu.
  5. 5. Zelako saltsa! Ikustekoa izan zen! Halako batean sagu eme batek hartu zuen hitza eta isiltzeko esan zien beste guztiei: -“Lasai, gaude denok ados, lagunok. Bai, katuak gure arerioak dira, gure etsaiak. Beraiek eragiten dituzte gure arazo guztiak. Munduko piztiarik krudelenak dira. Pentsa, batzuetan lehoiak ere errukitu egiten dira gurekin, baina katuak inoiz ez. Katuek amaigabeko pazientzia dutenez, beti egoten dira gure zain. Katu zikinak! Buztanetik harrapatzen gaituzte eta koska egin aurretik gurekin jolas egitea gustatzen zaie. Eta gainera, hain dira isilak!”.
  6. 6. - “Aizu, hori badakigu”. -Moztu zion sagu handi batek-. - “Berriketak alde batera utzi eta konta iezaguzu zure ideia. Azkar”. -“Erraza da” -esan zuen sagu emeak-. “Nahikoa da katu bakoitzari txilin zaratatsu bat lepotik jartzea katuei ziria sartzeko”.
  7. 7. Saguek oso pozik hartu zituzten hitz haiek. Txaloka hasi ziren. Oso ideia ona zen! Txilina! Nola ez zitzaien aurretik bururatu?
  8. 8. Aho batez onartu zuten ideia hura eta oso pozik itzuli ziren etxera. Mundua aldatzeko zorian zegoen, zalantzarik gabe. Akabo katuen erregetza!
  9. 9. Orduan, katuek zergatik jaten dituzte saguak oraindik? Txilinek zarata gutxi egiten dutelako?
  10. 10. Bai zera! Ez da horregatik. Badakizue zein izan zen arrazoia? Susmatzen duzue, ezta?
  11. 11. Katuei txilina jartzeko sagu ausartik ez dagoelako zoritxarrez.
  12. 12. Horregatik oraindik katuak hiltzaileak eta sagu-jaleak. hiltzaileak dira, Beti izan da berdin eta badirudi ez dela inoiz aldatuko.

×