Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Ldl kolesterolaren kontrol intentsiboa GHIn

249 visualizaciones

Publicado el

Ldl kolesterolaren kontrol intentsiboa GHIn

Publicado en: Atención sanitaria
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Ldl kolesterolaren kontrol intentsiboa GHIn

  1. 1. LDL-KOLESTEROLAREN KONTROL INTENTSIBOAREN ERAGINKORTASUNA GARUNEKO HODIETAKO ISTRIPUAN TXIKIA DA Grade: Kalitate baxua Galdera. Azkeneko hiru hilabetetan garuneko hodietako istripu bat eduki duten gaixoetan LDL kolesterolaren kontrol intentsiboa hobe al da kontrol ez hain intentsibo baino gaixotasun kardiobaskularra gutxitzen?
 Metodoak Diseinua: Saiakuntza klinikoa. Ausazkotzea: Ez da izkutua. Itsua: Aztertzaileak bakarrik dira itsuak. Jarraipena: 3,5 urte bataz beste. Kaplan-Meier azterketa egiten dute. Esperimental taldean %30,3 eta kontrol taldean %28,5 galtzen dira lehendabiziko 2,7 urteetan. Aldez aurretik bukatzen da dirua faltagatik. Gaixoak : Garuneko hodietako istripu bat eduki duten gaixoak aurreko 3 hilabetetan. Kontrol taldea (N =1430 ) Esperimental taldea (N =1430 ) Interbentzioa: Esperimental taldean LDL 70 mg/dl –tik behera egotea zen helburua; kontrol taldean LDL 90-110 mg/dl. tartean egon behar zuen. Emaitza nagusia: Garuneko hodietako istripua, miokardioko infartua, angor ezegonkorra,hilkortasun kardiobaskularra. Emaitzak nagusiak. TBK Tratatu Beharreko Kopurua KGM Kontrol Gertakari Maiztasuna EGM Esperimental Gertakari Maiztasuna HR Hazar Ratio Jarraipena KGM EGM HR TBK P Emaitza nagusia 3,5 urte 0.109 0,08 5 0,78 44 0,04 %95 Konfidantza tartea 0,61-0,9 8 24-486
  2. 2. Iruzkinak: Ikerketa honetan garuneko hodietako istripu bat eduki dutenen artean LDL –ren kontrola intentsiboa edo normala egin behar den aztertu nahi dute. Saikuntza kliniko bat da baina metodologian hainbat akats ditu: Ez dute esaten nola ezkutatzen duten ausazkotze prozesua. Ez ziren iritsi kalkulatutako partaideen kopurura ahalmen estatistikoa edukitzeko ezta behar zituzten emaitzen kopurura. Dirua faltagatik ikerkuntza lehenago bukatu zen.
 Aztertzailea : Mikel Moreno. Data: 2019/12/31 Erreferentzia : Amarenco P, Kim JS, Labreuche J, Charles H, Abtan J, Béjot Y, Cabrejo L, Cha JK, Ducrocq G, Giroud M, Guidoux C, Hobeanu C, Kim YJ, Lapergue B, Lavallée PC,Lee BC, Lee KB, Leys D, Mahagne MH, Meseguer E, Nighoghossian N, Pico F, Samson Y, Sibon I, Steg PG, Sung SM, Touboul PJ, Touzé E, Varenne O, Vicaut É, Yelles N,Bruckert E; Treat Stroke to Target Investigators. A Comparison of Two LDL Cholesterol Targets after Ischemic Stroke. N Engl J Med. 2020 Jan 2;382(1):9.doi: 10.1056/NEJMoa1910355. Epub 2019 Nov 18. PubMed PMID: 31738483.

×