SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 18
Descargar para leer sin conexión
Gazteen
proposamena

     parte       politika   diseinatzeko
    hartze     integralak     prozesua
   prozesua




        NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA
                         2013ko Martxoa
Gazteen Proposamena
                       NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA
 0

aurkibidea



 1. Sarrera	2
 2. Helburuak	3

 3. Prozesuaren urratsak	4-9

 4. Egitura eta funtzionamendua	10-11

 5. Oinarriak eta metodologia	12-14

 6. Kronograma	15

 7. Aurrekontua	16
Gazteen Proposamena
                                                          NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     1

Sarrera
	      Nola eta Mundumirak lankidetzan landutako proposamena da honakoa. Nola
herritarren parte-hartzearen inguruko aholkularitza metodologikoan aritzen da eta
Mundumira, aldiz, komunikazio gaietan.

	      2012an beste proiektu baten lankidetzan aritu ondoren eta azkeneko urteetan
gazteek harremanak egiteko modua eta aisialdia asko aldatu denez, proposamen hau
diseinatu dugu eta eskaini nahi dugu.

	      Gazteen egoera eta joerak aldatu egin dira, eta herri gehienetan gazte lokaletan
elkartzen dira. Uste dugu udalek eta erakunde publikoek, gazteei begirako politikak
zehazterakoan, egoera berrira egokitu behar dutela. Proposamen hau premia horri
erantzutera dator; gazteen egoera ezagutzera eta horren arabera beraiei begirako politika
integralak diseinatzeko oinarriak jartzera.

	     Nolanahi ere, proposamen hau irekia da, interesa izan dezakeen erakunde
publikoaren premia, nahi eta ezaugarrietara egokitzeko.




                                                                                      2
Gazteen Proposamena
                                                          NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

    2

Helburuak

Helburu orokorra
	 Udalerri jakineko gazteei begirako politika integralak diseinatzeko oinarriak 	
	jartzea, gazteek beraiek esandakoan oinarrituta.



Helburu zehatzak
	     » Udalerri jakineko gazteen diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea eta 	
	     langintza horretan gazteak subjektu aktibo izatea

	     » Gazte lokalen egoera ezagutzea. Gazte lokalen inguruko araua zehaztea

	     » Gazteak udalerrian parte-hartzea, elkar ezagutzea, saretzea, koordinatzea

	 » Udalak gazteen berri izatea, subjektuaren araberako politikak diseinatzea, 		
	integralak




                                                                                       3
Gazteen Proposamena
                                                           NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

    3
Prozesuaren urratsak
	Prozesua hiru fasetan banatuko da eta 6 hilabete irautea aurreikusten da:




Lehen fasea: Aurrelanak
	     Esan gabe doa, gazteak eta instituzioen artean soma daitekeen distantzia.
Horregatik, gazteei dagokien protagonismoa aitortzea izango da lehen fase honetako
komunikazio planaren helburu nagusia. Honela, gazteei euren behar eta arazoak guztion
arazo direla jakinarazi eta parte hartze prozesuan parte hartzeko motibatzea bilatu nahi
da. Egingo direnak:



         	   » Udalerriko gazteen mundua dimentsionatuko dugu talde
         eragilean (ikus egitura, 4. puntua), neurria hartuko diogu gaiari.
         Horretarako egingo ditugun galderak: Ze gazteri buruz ari gara? Zenbat
         urtekoak? Nolakoak? Zeintzuk dira herrian gazte erreferenteak? Nola
         baliatu ditzakegu prozesua erakargarria bihurtzeko?...

         	   » Elkarrizketak egingo ditugu informazio biltzeko. Zeintzuei?
         gazte batzuei, udaltzainei, higiezinen agentzietako langileei, eskola/
         institutuko irakasleei, gazte teknikariari, kale hezitzaileei (baleude),
         gazte lokaletako hezitzaileei (baleude).... Elkarrizketetan horrelako
         informazioa jasotzen ahaleginduko gara: Non mugitzen dira gazteak
         herrian? Non daude lokalak? Nolakoak dira?...

         	   » Gazteak prozesuan parte hartzera gonbidatzeko bideak
         zehaztuko ditugu talde eragilean. Nola zuzendu gazteengana? Zer
         egin? Zer azaldu? Nora jo? Nor? Nola motibatu parte hartzeko?




                                                                                     4
Gazteen Proposamena
                                                          NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     3
	     Lehen fase honetan komunikaziorako erabiliko diren bitarteko edo baliabideei
dagokionez, ohiko hedabideetatik haratago, gazteek gertuen sentitzen dituzten sare
sozialen lanketa berezitua egingo da.

	     Hala ere, ez dago inolako zalantzarik komunikazio biderik eraginkorrena zuzeneko
harremanak direla. Eta prozesua arrakastatsua izan dadin, aurrez aurreko saioak, email-ak
edota telefono deiak egingo ditugu. Horretarako, talde eragilean gonbidatu nahi ditugun
gazteen email edota telefonoen zerrenda osatuko da. Aurrez zehaztutako bideen arabera,
gazteengana joko dute (ahal dela talde eragilean parte hartuko duten gazteak edo kale/
gazte hezitzaileak) parte hartzeko prozesura gonbidatzeko.

	      Prozesua girotzeko, diptiko edota kartel propioak ere atera daitezke beharrezko
ikusten bada. Kasuan, diseinuari garrantzia emango zaio, instituzioek ohi duten irudi
hertsitik atera eta gazteen izateko moduari hobekiago egokitzen zaion estiloa erabiliz.




                                                                                      5
Gazteen Proposamena
                                                           NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     3

Bigarren fasea:
Parte hartzeko prozesua gazteekin
	
	       Aurrelanetan identifikatutako gazteak zein udalerri jakineko gazte guztiak (deialdi
ireki bidez) gonbidatuko ditugu parte hartzeko prozesuan bi topaketatan parte hartzera.
Topaketak 4 ordu ingurukoak izatea aurreikusten da, aisialdi garaian (aurrelanetan
zehazteko). Horietan egingo direnak:

	
	        	   » 1.TOPAKETA: Diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa
         landuko dugu gazteekin, horrelako galderei erantzunez:

         	Kuantitatiboa: Zenbat gazte lokal daude gure herrian? Zenbat
         gazte bakoitzean? Sexuaren araberako banaketa zein da? Adinaren
         araberakoa?... Kualitatiboan: Nola ikusten duzue zuen egoera? Ze arazo
         eta behar dituzue? Ze interes?

         	 Horretaz gain, elkarren artean ezagutzeko, lokalen arteko
         koordinazioa eta elkarri eragitea ere landuko dugu.
	
         	
         	 » 2.TOPAKETA: Egoeraren gaineko azterketa eginda, aurrera
         begirako ekintzen proposamenak landuko ditugu horrelako galderei
         erantzunez:

         	 Zer bilatzen duzue lokaletan? Ze irtenbide ikusten diezue dituzuen
         arazoei? Ze ekintza bideratuko zenukete egoera hobetzeko? Eta
         indarguneak hobetzeko?


	       Diagnostikoan oinarrituta, udalerriko gazte lokalen egoera arautzeko oinarriak
jarriko ditugu.

	       Topaketa honetan ere, elkarren artean ezagutzea, lokalen arteko koordinazioa eta
elkarri eragitea landuko dugu.

	     Prozesuaren azalpena eta landutakoa, emaitza, memoria-txosten batean jasoko
dira.

                                                                                       6
Gazteen Proposamena
                                                            NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     3

	     Komunikazioa:

	      BIgarren fase hau izango da prozesua egosiko den unea, honela, barne mailako
komunikazioak bere biziko garrantzia izango du. Lehen fasean osaturiko email sarea
tresna baliagarria bilakatuko zaigu, eta sare sozialak ere baliatuko dira prozesuaren gaineko
informazioa elkartrukatzeko. Komunikazio orokorrari dagokionean, batzarretako
argazkiak eta landu diren gaien gaineko informazioa bideratuko da hedabideetara.

	      Gazteekin egingo diren batzarrak amaituta, gazteen proposamen edota
hausnarketak bilduta izango ditugunez, garrantzitsua izango da informazio horren
kudeaketa egokia egitea. Lehenik eta behin, ateratako ondorioak gazteei zabaltzeko
bideak jorratuko dira. Aurrez aipatu moduan, email sarea eta sare sozialak baliatuz.
Segidan, herritar orori gazteen ikuspegia jakinarazi asmoz hedabideetara egingo dugu
jauzi, edo kasuan, hala erabakiz gero, bitarteko propioak ere atera daitezke herritarrei
helarazteko.




                                                                                         7
Gazteen Proposamena
                                                          NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

    3

Hirugarren fasea:
Parte hartzeko prozesua Udalarekin
	
	      Gazteen parte hartzeko prozesuan landutakoarekin, Udaleko hainbat arlotako
teknikariak (ongizatea, berdintasuna, droga brebentzioa, euskara, kultura, kirola,
gazteria...) prozesu batean parte hartzera gonbidatuko ditugu. Prozesuan bi topaketa
egitea aurreikusten da, 2 ordu ingurukoak. Egingo direnak:

	

        » 1.TOPAKETA: Diagnostikoa ezagutuko dugu. Topaketa honetan
        gazteen parte hartzeko prozesuko topaketetan parte hartu duten zenbait
        gazte ere izango dira, ordezkari modura, topaketan landutakoaren berri
        zuzena emango dutenak.

        	 Diagnostiko horren gainean, gazteak subjektu modura izango
        dituen politika integralak diseinatzen hasiko da taldea, bakoitza
        bere arlotik: ongizatea, berdintasuna, euskara, kultura, kirola... Egingo
        diren galderak: Nola ikusten duzue zuek gazteen egoera? Bat dator zuen
        susmoarekin? Gaur egun zure arlotik martxan jartzen diren politika edota
        ekintzak bat datoz proposatutakoarekin? Zertan? Zertan ez? Zergatik?
        Aurrerantzean nola hartuko zenituzke kontuan?

        	 Topaketa batetik bestera udal teknikariak hausnartutakoa landuko
        dute bakoitzak bere arlotik.

        » 2. TOPAKETA: Proposatutako politika integralak aztertuko dira
        eta gazteen plan integrala diseinatzeko oinarriak zehaztuko dira.
        Egingo diren galderak: Nola koordinatuko gara arlo desberdinak gazteei
        begirako politikak edota ekintzak garatzerakoan? Nola planifikatuko
        ditugu? Nola egingo diegu segimendua? Nork edo non jarriko ditugu neurri
        zuzentzaileak?
	
	
	
	     Prozesuaren azalpena eta landutakoa, emaitza, memoria-txosten batean jasoko
dira.


                                                                                    8
Gazteen Proposamena
                                                           NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     3

Komunikazioa:

	      Udalak gazteekiko hartzen dituen konpromisoen berri eman beharko die gazte
zein herritarrei. Horretarako, lehen fasean irekitako bideak erabiliko dira gazteengana
zuzentzeko. Baina herritarren aurrean ere, gazteen arazoei tamainako garrantzia emanez
ariketa berbera errepikatuko du udalak, hartutako konpromisoak prentsaurreko bidez
jakinaraziz.

	        Prozesuaren azken balantze-balorazioa egingo den aldizkari bat osatuko da, herrian
etxez etxe zabaltzeko. Aldizkari hau osatzeko, oso modu berezian landuko da prozesuan
parte hartu duten gazteen parte hartzea. Finean, prozesuko protagonista izan diren horien
iritzi eta ekarpenekin osatu beharreko aldizkaria litzateke.




                                                                                       9
Gazteen Proposamena
                                                            NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     4

Egitura eta funtzionamendua
Ondorengo hiru hauek izango dira prozesuan parte hartuko duten hiru lantaldeak:
	




Talde eragilea:
	
	
                   »   Gazteria zinegotzia
                   »   Gazteria teknikaria (herriaren arabera aztertzeko)
                   »   Hezitzaileak (baleude)
                   »   Gaztetxeko edo gazte asanbladako kideak
                   »   Lokaletako gazte batzuk
                   »   Aholkulariak

	

	      Talde honek bost bilera egingo ditu aurrelanetan: proposamena adostu, egokitu
eta finkatzeko; komunikazio-plana zehazteko, komunikazio-ekintzak antolatzeko
(elkarrizketak, gazteengana nola jo...), topaketak prestatzen hasteko...

	     Gazteen prozesua martxan den bitartean, topaketa bakoitzaren aurretik, bilera bat
egingo du, bileraren planteamenduaren inguruko ekarpenak jasotzeko eta aurreko saioa
baloratzeko; guztira bi bilera.

	      Hirugarren fasean berriz, hiru bilera egingo ditu, topaketa bakoitzaren aurretik
planteamenduaren ekarpenak egiteko eta azkena prozesuaren balorazioa egiteko.
Talde eragileak, beraz, guztira hamar bilera egingo ditu.



	



                                                                                     10
Gazteen Proposamena
                                                              NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     4


Gazteen taldea / topaketa:
	
         »   Lokal bakoitzeko kideak (ahalik eta gehien)
         »   Gaztetxe edo gazte asanbladako kideak (ahalik eta gehien)
         »   Herriko gazteak (lokala izan edo ez, deialdi irekiaren bidez erakarritakoak)
         »   Gazteria zinegotzia
         »   Gazteria teknikaria
         »   Hezitzaileak (baleude)
         »   Aholkulariak
	

	      Talde honetan herriko gazte gehienak elkartu nahi ditugu eta bi topaketetan guztiak
elkarrekin egongo dira. Aurrelanetan zehaztu beharko dugu zenbat gaztek parte hartzea
nahiko genukeen. Lantalde hau ahalik eta anitzena izateko, hainbat irizpide kontuan
hartuko ditugu: sexua, adina, gaztetxe edo gazte asanbladako kidea den, lokala duen...




Udaleko taldea / topaketa:
          » Gazteria zinegotzia
          » Udaleko hainbat alorretako teknikariak (ongizatea, berdintasuna, euskara,
	         kultura, kirola, gazteria, drogomenpekotasuna…)
          » Topaketetan parte hartu duten zenbait gazte (1. topaketan)
          » Aholkulariak

	
	     Talde honek bi topaketa egingo ditu gazteek egindako diagnostikoa ezagutzeko
eta gazteen politika integralak diseinatzeko.




                                                                                            11
Gazteen Proposamena
                                                            NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     5

Oinarriak eta metodologia

	     Prozesuan kontuan izango diren     oinarriak           honakoak izango dira:

	
	Parte-hartzea: parte-hartzea ez dugu informazioa eman eta iritzia eskatzera
mugatuko, guretzat benetako parte-hartzea gauzak ezagutu, elkarrekin landu, aztertu
eta denon artean zerbait sortzean gertatzen baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza
subjektiboak eta objektiboak sortu behar dira; horretarako bidea lan-prozesua bera izango
delarik.

	Komunikazioa: Komunikazioa arrakastarako gakoa da horrelako prozesuetan:
herritarrengana iritsi eta bueltan prozesua beraien ekarpenekin aberasteko, balorazioak
egiteko (egindakoa eta egiteke geratu dena identifikatzeko)...

	      Nola ulertzen dugu beraz prozesu honetan komunikazioa? Komunikazioaren gaia
talde eragilean landuko da prozesu osoan zehar, eta markoa aurrelanetan diseinatuko
den komunikazio-plana izango da. Herrian dauden hedabideen gaineko azterketa
egitea beharrezkoa izango da, tokiko komunikabideen, udalaren web orria edota udalak
aldizkaririk baduen...

	     Komunikazioa bi planotan bereiziko dugu; batetik herri osoari begirako komunikazio
orokorra eta bestetik gazteei zuzendutakoa. Honela, osagarriak izango diren bi plano hauek
prozesuak izango dituen hiru faseetako bakoitzean helburu eta bitarteko desberdinak
izango dituzte.

	      Hasiera batean Udalak (kanpo aholkulariaren laguntzaz) prozesuaren berri emateko
eta parte-hartzera motibatzeko komunikazio-ekintzak bideratuko ditu. Lantaldeak martxan
direnean, informazioak aurrera eta atzera etengabe egingo du herritarren iritzietatik, talde
eragiletik, etab. aterako den informazioak; feed-backa bermatuko da, informazio hori osatua
eta adostua izatea lortzeraino. Bestalde, prozesua gardena izan dadin, beharrezkoa izango
da komunikazio lan jarraia egitea. Eta honela, bai gazteek bai herritarrek ere prozesuaren
logika barneratu ahal izango dute.

	Malgutasuna:             pertsonekin lana egitea oinarri izango denez, aurreikusitako
lanak eta epeak moldagarriak izango dira. Bidean parte hartzaileek beharrezko jotzen
dituzten aldaketak proposatuko dituzte prozesuaren egokitzapenak egiteko.

	
                                                                                        12
Gazteen Proposamena
                                                           NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     5


	Hezkuntza-prozesua:                  partaidetza-prozesu hau eraldaketa-prozesu bat
izango da, hau da, eraldaketa-prozesu guztien moduan hezkuntza-prozesu bat suposatuko
du.

	     Emaitzez gain, prozesuak berak protagonismo berezia izango du eta parte
hartzen dugun guztiok (norbanako, talde eta erakundeek) ikasiko dugu prozesuaz, bata
bestearengatik jaso eta elikatuko dugu ezagutza, elkarrekin.

	     Subjektibitatea:         prozesuaren ardatza pertsonak izango dira eta horregatik,
pertsona arteko harremanek ere pisu nabarmena izango dute prozesuaren urrats
guztietan; hala nola: lantaldeetan parte hartuko dutenak ezagutzen denbora emango da,
bilera dinamikoak eta alaiak egingo dira (ondo pasatzea helburu dutenak), beraien arteko
giroa landuko da, etab.

	      Eraldaketa-prozesua arrakastatsua izateko, gure ustez, beharrezkoa da jarrerak
aldatzea eta norbanako bakoitzaren alderdi “pertsonala” ukitzea, hots, subjektibitatea
lantzea. Modu berean, eraikuntza kolektiboa egitea lortzeko ezinbestekoa izango da.

	     Hizkuntzen erabilera: taldeetan parte hartuko duten pertsonen errealitate
soziolinguistikotik abiatuko gara eta prozesu honetan gazteekin lan egingo da, hain zuzen
udalerri jakinean euskararen ezagutza altuena duen adin-multzoarekin. Beraz, euskararen
erabilerari lehentasuna emango zaio lan-taldeen funtzionamenduan zein komunikazio-
mailan.

	     Emakumeen eta gizonen berdintasuna:                      Nola hartuko da kontuan
proiektu honetan berdintasunaren gaia?

	     Parte hartzaileei dagokienez: prozesuaren egitura edo talde guztietan parte hartuko
duten emakume eta gizon kopurua parekoa izaten saiatuko gara.

	     Landuko diren gaien aldetik: emakume zein gizonen interesak, nahiak, ikuspegiak,
arazoak, proposamenak, irtenbideak... aintzat hartuko dira.

	Kultura-aniztasuna:                Herrian dagoen kultura-aniztasuna kontuan hartuta
osatuko dira lantaldeak eta landuko dira gaiak saioetan: bizitza-modu desberdinak, kultura
eta nortasun aniztasuna, elkarbizitza...




                                                                                      13
Gazteen Proposamena
                                                           NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

     5

Metodologia:
	Nolak Reflect Ekintza1 ikuspegi metodologikoan oinarritzen du bere lana. Lan
egiteko ikuspegi berri hau 1994ean sortu zen Reflect izenarekin, El Salvadorren, Ugandan
eta Bangladeshen egindako esperientzia pilotuetan, Paulo Freire brasildar pedagogoaren
ikuspegi psikosoziala eta DRPko (Diagnostico Rural Participativo) teknikak helduen
alfabetatze-prozesuetan elkarrekin aplikatu zirenean (Archer,1997).

	       Ikuspegi honekin lan eginez gero, prozesua (pertsonek beraien artean eta
errealitatearekin erlazionatzeko eta jarduteko duten modua) izaten da giltzarri, eta
edukiak edo gaiak bigarren mailara pasatzen dira. RE esperientziek erakutsi dute aldaketa
indibidualak eta kolektiboak nola eta zergatik lortzen diren.

	      Prozesu honen abiapuntua pertsonak dira, ekintza eragiten, bideratzen edota
egiten duten pertsonak, hain zuzen ere. Hortik abiatuta, gure errealitatea, bai gertukoa,
baita estrukturala ere, “irakurri” egiten dugu.

	Ondoren REk dituen ezaugarriak zerrendatuko ditugu:

	     	
           » Parte-hartzea eragiten du.
           » Pertsonek zerbait bizi dutenean, beraiena egiten dute (“jabetzen dira”) eta
  horrela inplikatu egiten dira.
  » Bibentziala da.
  » Norberaren bizipenetan oinarrituta aztertzen da egoera.
	 » Talde-izaera sendotzen du.
  » Horrela, taldea bera prozesuaren eragile izatea lortzen da.
  » Pertsona bakoitzak bere espektatibak ditu eta garrantzitsua da taldearen 	
  dinamikan kontuan hartzea.
  » Kalitatezko parte-hartzea lortzeko lan-eskema mailakatua da.
  » Banakako lanetik hasita, talde txikitan eztabaidatu eta adosten da, eta, 	
  bukatzeko, denen artean berriz ere eztabaidatu eta adosten da.
  » Bisuala da: egoerak bisualki planteatzen dira errazago aztertu ahal izateko.
  » Denen artean eraikitako prozesua bideratzen du.
  » Aldaketa eragiten du.
  » Ekintzarekiko identifikazioak aurrera egitea dakar; taldeak berak proposa-
	
  tutakoa bultzatzen baita.
		
	      Laburbilduz, hau lortzen da: Taldeko pertsonen esperientzietan oinarrituta eta
parte-hartzea eragiten duten zenbait teknika erabiliz, hausnarketarako bideak jarri
eta aldaketarako ekintzak lantzeko oinarriak finkatzen dira.
                                                                                       14
Gazteen Proposamena
                                                       NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

    5

Hauxe da eraldaketa-prozesuaren eskema:




     Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egingo dugu proiektu
	Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egingo dugu proiektu honetan, nahiz
eta beharrezkoanahiz esatea batzuetan aukeraesatea dugula oinarri horietan guztietan
      honetan, den eta beharrezkoa den izaten batzuetan aukera izaten
gehiago sakontzeko eta, beste batzuetan, berriz, elementu horien lanketabeste
      dugula oinarri horietan guztietan gehiago sakontzeko eta azalekoagoa
izatenbatzuetan, berriz, elementu horien eta ezaugarrien arabera.izaten dela,
       dela, betiere, proiektuaren baldintzen lanketa azalekoagoa
     betiere, proiektuaren baldintzen eta ezaugarrien arabera.


                                                                                15
6   Kronograma       Gazteen Proposamena
                 NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA
                                          16
Gazteen Proposamena
                                                          NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

    7

Aurrekontua

	

	   »   Prozesua tekniko-metodologikoki bideratu eta Udalarekin koordinatu
	   »   Elkarrizketak egin
	   »   Komunikazio-plana diseinatu talde eragilearekin batera
	   »   Komunikazio ekintzak bideratu talde eragilearekin batera
	   »   Gazteen topaketak prestatu, bideratu eta txostena egin
	   »   Udaleko topaketak prestatu, bideratu eta txostena egin
	   »   Prozesuaren memoria-txostena landu
	   »   Prozesuaren balorazioa bideratu

									
									                                                     11.000 € + BEZ




	
	   Oharrak:

	   »   Komunikazio euskarriak ez daude aurrekontu honetan kontuan hartuta.
	   »   Gazteengana joatea ez dago aurrekontu honetan kontuan hartuta.
	   »   Topaketetako baliabideak ez daude aurrekontu honetan kontuan hartuta.
	   »   Prozesuaren memoria-txostena euskaraz landuko da.




                                                                                   17

Más contenido relacionado

Destacado

O abacaxi
O abacaxiO abacaxi
O abacaxiJNR
 
Biotecnología octavo
Biotecnología octavoBiotecnología octavo
Biotecnología octavoluz amanda
 
Plano de 3ª aula 7ª série8º ano gestar 2012
Plano de 3ª aula 7ª série8º ano  gestar 2012Plano de 3ª aula 7ª série8º ano  gestar 2012
Plano de 3ª aula 7ª série8º ano gestar 2012Antonio Carneiro
 
Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...
Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...
Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...IOB News
 
Touch | Lancamento Imobiliário Patrimóvel
Touch | Lancamento Imobiliário PatrimóvelTouch | Lancamento Imobiliário Patrimóvel
Touch | Lancamento Imobiliário PatrimóvelImóveis Lançamentos
 
Sarau - Arautos Grupo de Teatro
Sarau - Arautos Grupo de TeatroSarau - Arautos Grupo de Teatro
Sarau - Arautos Grupo de TeatroTiago Pavan
 
Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...
Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...
Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...Fundação de Economia e Estatística
 
Plano de 7ª aula 8ª série9º ano gestar 2012
Plano de 7ª aula 8ª série9º ano  gestar 2012Plano de 7ª aula 8ª série9º ano  gestar 2012
Plano de 7ª aula 8ª série9º ano gestar 2012Antonio Carneiro
 
ICN Business Assistant
ICN Business AssistantICN Business Assistant
ICN Business AssistantICN Company
 
Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva & Marilia...
Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva  & Marilia...Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva  & Marilia...
Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva & Marilia...Fundação de Economia e Estatística
 
Trabalho Cleber Google Docs,Slideshare
Trabalho Cleber Google Docs,SlideshareTrabalho Cleber Google Docs,Slideshare
Trabalho Cleber Google Docs,Slideshareclebercleber
 
Promociones ciclo 02 2011
Promociones ciclo 02 2011Promociones ciclo 02 2011
Promociones ciclo 02 2011pattykhl
 
Losanimales 130301131425-phpapp01
Losanimales 130301131425-phpapp01Losanimales 130301131425-phpapp01
Losanimales 130301131425-phpapp01xav14
 
E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...
E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...
E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...Elife Brasil
 

Destacado (19)

Poligami
PoligamiPoligami
Poligami
 
PIB Municipal RS/2010
PIB Municipal RS/2010PIB Municipal RS/2010
PIB Municipal RS/2010
 
Мобильное обучение
Мобильное обучениеМобильное обучение
Мобильное обучение
 
O abacaxi
O abacaxiO abacaxi
O abacaxi
 
Biotecnología octavo
Biotecnología octavoBiotecnología octavo
Biotecnología octavo
 
Plano de 3ª aula 7ª série8º ano gestar 2012
Plano de 3ª aula 7ª série8º ano  gestar 2012Plano de 3ª aula 7ª série8º ano  gestar 2012
Plano de 3ª aula 7ª série8º ano gestar 2012
 
Istri rasulullah
Istri rasulullahIstri rasulullah
Istri rasulullah
 
Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...
Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...
Manual Prático de Obrigações Acessórias junto ao Fisco Federal – 3ª Edição - ...
 
Touch | Lancamento Imobiliário Patrimóvel
Touch | Lancamento Imobiliário PatrimóvelTouch | Lancamento Imobiliário Patrimóvel
Touch | Lancamento Imobiliário Patrimóvel
 
Sarau - Arautos Grupo de Teatro
Sarau - Arautos Grupo de TeatroSarau - Arautos Grupo de Teatro
Sarau - Arautos Grupo de Teatro
 
Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...
Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...
Rosa Valentim - "Comunidade Cívica enquanto Indicador de Capital Social e seu...
 
Plano de 7ª aula 8ª série9º ano gestar 2012
Plano de 7ª aula 8ª série9º ano  gestar 2012Plano de 7ª aula 8ª série9º ano  gestar 2012
Plano de 7ª aula 8ª série9º ano gestar 2012
 
ICN Business Assistant
ICN Business AssistantICN Business Assistant
ICN Business Assistant
 
Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva & Marilia...
Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva  & Marilia...Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva  & Marilia...
Análise dos questionários na cadeia do vinho - Carlos Aguedo Paiva & Marilia...
 
Trabalho Cleber Google Docs,Slideshare
Trabalho Cleber Google Docs,SlideshareTrabalho Cleber Google Docs,Slideshare
Trabalho Cleber Google Docs,Slideshare
 
Promociones ciclo 02 2011
Promociones ciclo 02 2011Promociones ciclo 02 2011
Promociones ciclo 02 2011
 
Losanimales 130301131425-phpapp01
Losanimales 130301131425-phpapp01Losanimales 130301131425-phpapp01
Losanimales 130301131425-phpapp01
 
E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...
E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...
E.LIFE FANTRACK GUARANÁ ANTARCTICA: O QUE OS FÃS CURTEM ALÉM DA PIPOCA COM GU...
 
Laquintadisciplinaenlapractica
LaquintadisciplinaenlapracticaLaquintadisciplinaenlapractica
Laquintadisciplinaenlapractica
 

Similar a Mundu Mira Elkartea gazteei begira

Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIkaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIrekia - EJGV
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaIrekia - EJGV
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaE-idazkaritza
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaainaraa28
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanmundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiamundu_mira
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola euBakeola
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Erdu
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_etxiotxio
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugumundu-mira-kooperatiba
 

Similar a Mundu Mira Elkartea gazteei begira (20)

Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIkaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektua
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
 
Sargoi hezkuntza eredu berria
Sargoi hezkuntza eredu berriaSargoi hezkuntza eredu berria
Sargoi hezkuntza eredu berria
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
 

Mundu Mira Elkartea gazteei begira

  • 1. Gazteen proposamena parte politika diseinatzeko hartze integralak prozesua prozesua NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 2013ko Martxoa
  • 2. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 0 aurkibidea 1. Sarrera 2 2. Helburuak 3 3. Prozesuaren urratsak 4-9 4. Egitura eta funtzionamendua 10-11 5. Oinarriak eta metodologia 12-14 6. Kronograma 15 7. Aurrekontua 16
  • 3. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 1 Sarrera Nola eta Mundumirak lankidetzan landutako proposamena da honakoa. Nola herritarren parte-hartzearen inguruko aholkularitza metodologikoan aritzen da eta Mundumira, aldiz, komunikazio gaietan. 2012an beste proiektu baten lankidetzan aritu ondoren eta azkeneko urteetan gazteek harremanak egiteko modua eta aisialdia asko aldatu denez, proposamen hau diseinatu dugu eta eskaini nahi dugu. Gazteen egoera eta joerak aldatu egin dira, eta herri gehienetan gazte lokaletan elkartzen dira. Uste dugu udalek eta erakunde publikoek, gazteei begirako politikak zehazterakoan, egoera berrira egokitu behar dutela. Proposamen hau premia horri erantzutera dator; gazteen egoera ezagutzera eta horren arabera beraiei begirako politika integralak diseinatzeko oinarriak jartzera. Nolanahi ere, proposamen hau irekia da, interesa izan dezakeen erakunde publikoaren premia, nahi eta ezaugarrietara egokitzeko. 2
  • 4. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 2 Helburuak Helburu orokorra Udalerri jakineko gazteei begirako politika integralak diseinatzeko oinarriak jartzea, gazteek beraiek esandakoan oinarrituta. Helburu zehatzak » Udalerri jakineko gazteen diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea eta langintza horretan gazteak subjektu aktibo izatea » Gazte lokalen egoera ezagutzea. Gazte lokalen inguruko araua zehaztea » Gazteak udalerrian parte-hartzea, elkar ezagutzea, saretzea, koordinatzea » Udalak gazteen berri izatea, subjektuaren araberako politikak diseinatzea, integralak 3
  • 5. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 3 Prozesuaren urratsak Prozesua hiru fasetan banatuko da eta 6 hilabete irautea aurreikusten da: Lehen fasea: Aurrelanak Esan gabe doa, gazteak eta instituzioen artean soma daitekeen distantzia. Horregatik, gazteei dagokien protagonismoa aitortzea izango da lehen fase honetako komunikazio planaren helburu nagusia. Honela, gazteei euren behar eta arazoak guztion arazo direla jakinarazi eta parte hartze prozesuan parte hartzeko motibatzea bilatu nahi da. Egingo direnak: » Udalerriko gazteen mundua dimentsionatuko dugu talde eragilean (ikus egitura, 4. puntua), neurria hartuko diogu gaiari. Horretarako egingo ditugun galderak: Ze gazteri buruz ari gara? Zenbat urtekoak? Nolakoak? Zeintzuk dira herrian gazte erreferenteak? Nola baliatu ditzakegu prozesua erakargarria bihurtzeko?... » Elkarrizketak egingo ditugu informazio biltzeko. Zeintzuei? gazte batzuei, udaltzainei, higiezinen agentzietako langileei, eskola/ institutuko irakasleei, gazte teknikariari, kale hezitzaileei (baleude), gazte lokaletako hezitzaileei (baleude).... Elkarrizketetan horrelako informazioa jasotzen ahaleginduko gara: Non mugitzen dira gazteak herrian? Non daude lokalak? Nolakoak dira?... » Gazteak prozesuan parte hartzera gonbidatzeko bideak zehaztuko ditugu talde eragilean. Nola zuzendu gazteengana? Zer egin? Zer azaldu? Nora jo? Nor? Nola motibatu parte hartzeko? 4
  • 6. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 3 Lehen fase honetan komunikaziorako erabiliko diren bitarteko edo baliabideei dagokionez, ohiko hedabideetatik haratago, gazteek gertuen sentitzen dituzten sare sozialen lanketa berezitua egingo da. Hala ere, ez dago inolako zalantzarik komunikazio biderik eraginkorrena zuzeneko harremanak direla. Eta prozesua arrakastatsua izan dadin, aurrez aurreko saioak, email-ak edota telefono deiak egingo ditugu. Horretarako, talde eragilean gonbidatu nahi ditugun gazteen email edota telefonoen zerrenda osatuko da. Aurrez zehaztutako bideen arabera, gazteengana joko dute (ahal dela talde eragilean parte hartuko duten gazteak edo kale/ gazte hezitzaileak) parte hartzeko prozesura gonbidatzeko. Prozesua girotzeko, diptiko edota kartel propioak ere atera daitezke beharrezko ikusten bada. Kasuan, diseinuari garrantzia emango zaio, instituzioek ohi duten irudi hertsitik atera eta gazteen izateko moduari hobekiago egokitzen zaion estiloa erabiliz. 5
  • 7. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 3 Bigarren fasea: Parte hartzeko prozesua gazteekin Aurrelanetan identifikatutako gazteak zein udalerri jakineko gazte guztiak (deialdi ireki bidez) gonbidatuko ditugu parte hartzeko prozesuan bi topaketatan parte hartzera. Topaketak 4 ordu ingurukoak izatea aurreikusten da, aisialdi garaian (aurrelanetan zehazteko). Horietan egingo direnak: » 1.TOPAKETA: Diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa landuko dugu gazteekin, horrelako galderei erantzunez: Kuantitatiboa: Zenbat gazte lokal daude gure herrian? Zenbat gazte bakoitzean? Sexuaren araberako banaketa zein da? Adinaren araberakoa?... Kualitatiboan: Nola ikusten duzue zuen egoera? Ze arazo eta behar dituzue? Ze interes? Horretaz gain, elkarren artean ezagutzeko, lokalen arteko koordinazioa eta elkarri eragitea ere landuko dugu. » 2.TOPAKETA: Egoeraren gaineko azterketa eginda, aurrera begirako ekintzen proposamenak landuko ditugu horrelako galderei erantzunez: Zer bilatzen duzue lokaletan? Ze irtenbide ikusten diezue dituzuen arazoei? Ze ekintza bideratuko zenukete egoera hobetzeko? Eta indarguneak hobetzeko? Diagnostikoan oinarrituta, udalerriko gazte lokalen egoera arautzeko oinarriak jarriko ditugu. Topaketa honetan ere, elkarren artean ezagutzea, lokalen arteko koordinazioa eta elkarri eragitea landuko dugu. Prozesuaren azalpena eta landutakoa, emaitza, memoria-txosten batean jasoko dira. 6
  • 8. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 3 Komunikazioa: BIgarren fase hau izango da prozesua egosiko den unea, honela, barne mailako komunikazioak bere biziko garrantzia izango du. Lehen fasean osaturiko email sarea tresna baliagarria bilakatuko zaigu, eta sare sozialak ere baliatuko dira prozesuaren gaineko informazioa elkartrukatzeko. Komunikazio orokorrari dagokionean, batzarretako argazkiak eta landu diren gaien gaineko informazioa bideratuko da hedabideetara. Gazteekin egingo diren batzarrak amaituta, gazteen proposamen edota hausnarketak bilduta izango ditugunez, garrantzitsua izango da informazio horren kudeaketa egokia egitea. Lehenik eta behin, ateratako ondorioak gazteei zabaltzeko bideak jorratuko dira. Aurrez aipatu moduan, email sarea eta sare sozialak baliatuz. Segidan, herritar orori gazteen ikuspegia jakinarazi asmoz hedabideetara egingo dugu jauzi, edo kasuan, hala erabakiz gero, bitarteko propioak ere atera daitezke herritarrei helarazteko. 7
  • 9. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 3 Hirugarren fasea: Parte hartzeko prozesua Udalarekin Gazteen parte hartzeko prozesuan landutakoarekin, Udaleko hainbat arlotako teknikariak (ongizatea, berdintasuna, droga brebentzioa, euskara, kultura, kirola, gazteria...) prozesu batean parte hartzera gonbidatuko ditugu. Prozesuan bi topaketa egitea aurreikusten da, 2 ordu ingurukoak. Egingo direnak: » 1.TOPAKETA: Diagnostikoa ezagutuko dugu. Topaketa honetan gazteen parte hartzeko prozesuko topaketetan parte hartu duten zenbait gazte ere izango dira, ordezkari modura, topaketan landutakoaren berri zuzena emango dutenak. Diagnostiko horren gainean, gazteak subjektu modura izango dituen politika integralak diseinatzen hasiko da taldea, bakoitza bere arlotik: ongizatea, berdintasuna, euskara, kultura, kirola... Egingo diren galderak: Nola ikusten duzue zuek gazteen egoera? Bat dator zuen susmoarekin? Gaur egun zure arlotik martxan jartzen diren politika edota ekintzak bat datoz proposatutakoarekin? Zertan? Zertan ez? Zergatik? Aurrerantzean nola hartuko zenituzke kontuan? Topaketa batetik bestera udal teknikariak hausnartutakoa landuko dute bakoitzak bere arlotik. » 2. TOPAKETA: Proposatutako politika integralak aztertuko dira eta gazteen plan integrala diseinatzeko oinarriak zehaztuko dira. Egingo diren galderak: Nola koordinatuko gara arlo desberdinak gazteei begirako politikak edota ekintzak garatzerakoan? Nola planifikatuko ditugu? Nola egingo diegu segimendua? Nork edo non jarriko ditugu neurri zuzentzaileak? Prozesuaren azalpena eta landutakoa, emaitza, memoria-txosten batean jasoko dira. 8
  • 10. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 3 Komunikazioa: Udalak gazteekiko hartzen dituen konpromisoen berri eman beharko die gazte zein herritarrei. Horretarako, lehen fasean irekitako bideak erabiliko dira gazteengana zuzentzeko. Baina herritarren aurrean ere, gazteen arazoei tamainako garrantzia emanez ariketa berbera errepikatuko du udalak, hartutako konpromisoak prentsaurreko bidez jakinaraziz. Prozesuaren azken balantze-balorazioa egingo den aldizkari bat osatuko da, herrian etxez etxe zabaltzeko. Aldizkari hau osatzeko, oso modu berezian landuko da prozesuan parte hartu duten gazteen parte hartzea. Finean, prozesuko protagonista izan diren horien iritzi eta ekarpenekin osatu beharreko aldizkaria litzateke. 9
  • 11. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 4 Egitura eta funtzionamendua Ondorengo hiru hauek izango dira prozesuan parte hartuko duten hiru lantaldeak: Talde eragilea: » Gazteria zinegotzia » Gazteria teknikaria (herriaren arabera aztertzeko) » Hezitzaileak (baleude) » Gaztetxeko edo gazte asanbladako kideak » Lokaletako gazte batzuk » Aholkulariak Talde honek bost bilera egingo ditu aurrelanetan: proposamena adostu, egokitu eta finkatzeko; komunikazio-plana zehazteko, komunikazio-ekintzak antolatzeko (elkarrizketak, gazteengana nola jo...), topaketak prestatzen hasteko... Gazteen prozesua martxan den bitartean, topaketa bakoitzaren aurretik, bilera bat egingo du, bileraren planteamenduaren inguruko ekarpenak jasotzeko eta aurreko saioa baloratzeko; guztira bi bilera. Hirugarren fasean berriz, hiru bilera egingo ditu, topaketa bakoitzaren aurretik planteamenduaren ekarpenak egiteko eta azkena prozesuaren balorazioa egiteko. Talde eragileak, beraz, guztira hamar bilera egingo ditu. 10
  • 12. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 4 Gazteen taldea / topaketa: » Lokal bakoitzeko kideak (ahalik eta gehien) » Gaztetxe edo gazte asanbladako kideak (ahalik eta gehien) » Herriko gazteak (lokala izan edo ez, deialdi irekiaren bidez erakarritakoak) » Gazteria zinegotzia » Gazteria teknikaria » Hezitzaileak (baleude) » Aholkulariak Talde honetan herriko gazte gehienak elkartu nahi ditugu eta bi topaketetan guztiak elkarrekin egongo dira. Aurrelanetan zehaztu beharko dugu zenbat gaztek parte hartzea nahiko genukeen. Lantalde hau ahalik eta anitzena izateko, hainbat irizpide kontuan hartuko ditugu: sexua, adina, gaztetxe edo gazte asanbladako kidea den, lokala duen... Udaleko taldea / topaketa: » Gazteria zinegotzia » Udaleko hainbat alorretako teknikariak (ongizatea, berdintasuna, euskara, kultura, kirola, gazteria, drogomenpekotasuna…) » Topaketetan parte hartu duten zenbait gazte (1. topaketan) » Aholkulariak Talde honek bi topaketa egingo ditu gazteek egindako diagnostikoa ezagutzeko eta gazteen politika integralak diseinatzeko. 11
  • 13. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 5 Oinarriak eta metodologia Prozesuan kontuan izango diren oinarriak honakoak izango dira: Parte-hartzea: parte-hartzea ez dugu informazioa eman eta iritzia eskatzera mugatuko, guretzat benetako parte-hartzea gauzak ezagutu, elkarrekin landu, aztertu eta denon artean zerbait sortzean gertatzen baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak eta objektiboak sortu behar dira; horretarako bidea lan-prozesua bera izango delarik. Komunikazioa: Komunikazioa arrakastarako gakoa da horrelako prozesuetan: herritarrengana iritsi eta bueltan prozesua beraien ekarpenekin aberasteko, balorazioak egiteko (egindakoa eta egiteke geratu dena identifikatzeko)... Nola ulertzen dugu beraz prozesu honetan komunikazioa? Komunikazioaren gaia talde eragilean landuko da prozesu osoan zehar, eta markoa aurrelanetan diseinatuko den komunikazio-plana izango da. Herrian dauden hedabideen gaineko azterketa egitea beharrezkoa izango da, tokiko komunikabideen, udalaren web orria edota udalak aldizkaririk baduen... Komunikazioa bi planotan bereiziko dugu; batetik herri osoari begirako komunikazio orokorra eta bestetik gazteei zuzendutakoa. Honela, osagarriak izango diren bi plano hauek prozesuak izango dituen hiru faseetako bakoitzean helburu eta bitarteko desberdinak izango dituzte. Hasiera batean Udalak (kanpo aholkulariaren laguntzaz) prozesuaren berri emateko eta parte-hartzera motibatzeko komunikazio-ekintzak bideratuko ditu. Lantaldeak martxan direnean, informazioak aurrera eta atzera etengabe egingo du herritarren iritzietatik, talde eragiletik, etab. aterako den informazioak; feed-backa bermatuko da, informazio hori osatua eta adostua izatea lortzeraino. Bestalde, prozesua gardena izan dadin, beharrezkoa izango da komunikazio lan jarraia egitea. Eta honela, bai gazteek bai herritarrek ere prozesuaren logika barneratu ahal izango dute. Malgutasuna: pertsonekin lana egitea oinarri izango denez, aurreikusitako lanak eta epeak moldagarriak izango dira. Bidean parte hartzaileek beharrezko jotzen dituzten aldaketak proposatuko dituzte prozesuaren egokitzapenak egiteko. 12
  • 14. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 5 Hezkuntza-prozesua: partaidetza-prozesu hau eraldaketa-prozesu bat izango da, hau da, eraldaketa-prozesu guztien moduan hezkuntza-prozesu bat suposatuko du. Emaitzez gain, prozesuak berak protagonismo berezia izango du eta parte hartzen dugun guztiok (norbanako, talde eta erakundeek) ikasiko dugu prozesuaz, bata bestearengatik jaso eta elikatuko dugu ezagutza, elkarrekin. Subjektibitatea: prozesuaren ardatza pertsonak izango dira eta horregatik, pertsona arteko harremanek ere pisu nabarmena izango dute prozesuaren urrats guztietan; hala nola: lantaldeetan parte hartuko dutenak ezagutzen denbora emango da, bilera dinamikoak eta alaiak egingo dira (ondo pasatzea helburu dutenak), beraien arteko giroa landuko da, etab. Eraldaketa-prozesua arrakastatsua izateko, gure ustez, beharrezkoa da jarrerak aldatzea eta norbanako bakoitzaren alderdi “pertsonala” ukitzea, hots, subjektibitatea lantzea. Modu berean, eraikuntza kolektiboa egitea lortzeko ezinbestekoa izango da. Hizkuntzen erabilera: taldeetan parte hartuko duten pertsonen errealitate soziolinguistikotik abiatuko gara eta prozesu honetan gazteekin lan egingo da, hain zuzen udalerri jakinean euskararen ezagutza altuena duen adin-multzoarekin. Beraz, euskararen erabilerari lehentasuna emango zaio lan-taldeen funtzionamenduan zein komunikazio- mailan. Emakumeen eta gizonen berdintasuna: Nola hartuko da kontuan proiektu honetan berdintasunaren gaia? Parte hartzaileei dagokienez: prozesuaren egitura edo talde guztietan parte hartuko duten emakume eta gizon kopurua parekoa izaten saiatuko gara. Landuko diren gaien aldetik: emakume zein gizonen interesak, nahiak, ikuspegiak, arazoak, proposamenak, irtenbideak... aintzat hartuko dira. Kultura-aniztasuna: Herrian dagoen kultura-aniztasuna kontuan hartuta osatuko dira lantaldeak eta landuko dira gaiak saioetan: bizitza-modu desberdinak, kultura eta nortasun aniztasuna, elkarbizitza... 13
  • 15. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 5 Metodologia: Nolak Reflect Ekintza1 ikuspegi metodologikoan oinarritzen du bere lana. Lan egiteko ikuspegi berri hau 1994ean sortu zen Reflect izenarekin, El Salvadorren, Ugandan eta Bangladeshen egindako esperientzia pilotuetan, Paulo Freire brasildar pedagogoaren ikuspegi psikosoziala eta DRPko (Diagnostico Rural Participativo) teknikak helduen alfabetatze-prozesuetan elkarrekin aplikatu zirenean (Archer,1997). Ikuspegi honekin lan eginez gero, prozesua (pertsonek beraien artean eta errealitatearekin erlazionatzeko eta jarduteko duten modua) izaten da giltzarri, eta edukiak edo gaiak bigarren mailara pasatzen dira. RE esperientziek erakutsi dute aldaketa indibidualak eta kolektiboak nola eta zergatik lortzen diren. Prozesu honen abiapuntua pertsonak dira, ekintza eragiten, bideratzen edota egiten duten pertsonak, hain zuzen ere. Hortik abiatuta, gure errealitatea, bai gertukoa, baita estrukturala ere, “irakurri” egiten dugu. Ondoren REk dituen ezaugarriak zerrendatuko ditugu: » Parte-hartzea eragiten du. » Pertsonek zerbait bizi dutenean, beraiena egiten dute (“jabetzen dira”) eta horrela inplikatu egiten dira. » Bibentziala da. » Norberaren bizipenetan oinarrituta aztertzen da egoera. » Talde-izaera sendotzen du. » Horrela, taldea bera prozesuaren eragile izatea lortzen da. » Pertsona bakoitzak bere espektatibak ditu eta garrantzitsua da taldearen dinamikan kontuan hartzea. » Kalitatezko parte-hartzea lortzeko lan-eskema mailakatua da. » Banakako lanetik hasita, talde txikitan eztabaidatu eta adosten da, eta, bukatzeko, denen artean berriz ere eztabaidatu eta adosten da. » Bisuala da: egoerak bisualki planteatzen dira errazago aztertu ahal izateko. » Denen artean eraikitako prozesua bideratzen du. » Aldaketa eragiten du. » Ekintzarekiko identifikazioak aurrera egitea dakar; taldeak berak proposa- tutakoa bultzatzen baita. Laburbilduz, hau lortzen da: Taldeko pertsonen esperientzietan oinarrituta eta parte-hartzea eragiten duten zenbait teknika erabiliz, hausnarketarako bideak jarri eta aldaketarako ekintzak lantzeko oinarriak finkatzen dira. 14
  • 16. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 5 Hauxe da eraldaketa-prozesuaren eskema: Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egingo dugu proiektu Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egingo dugu proiektu honetan, nahiz eta beharrezkoanahiz esatea batzuetan aukeraesatea dugula oinarri horietan guztietan honetan, den eta beharrezkoa den izaten batzuetan aukera izaten gehiago sakontzeko eta, beste batzuetan, berriz, elementu horien lanketabeste dugula oinarri horietan guztietan gehiago sakontzeko eta azalekoagoa izatenbatzuetan, berriz, elementu horien eta ezaugarrien arabera.izaten dela, dela, betiere, proiektuaren baldintzen lanketa azalekoagoa betiere, proiektuaren baldintzen eta ezaugarrien arabera. 15
  • 17. 6 Kronograma Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 16
  • 18. Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 7 Aurrekontua » Prozesua tekniko-metodologikoki bideratu eta Udalarekin koordinatu » Elkarrizketak egin » Komunikazio-plana diseinatu talde eragilearekin batera » Komunikazio ekintzak bideratu talde eragilearekin batera » Gazteen topaketak prestatu, bideratu eta txostena egin » Udaleko topaketak prestatu, bideratu eta txostena egin » Prozesuaren memoria-txostena landu » Prozesuaren balorazioa bideratu 11.000 € + BEZ Oharrak: » Komunikazio euskarriak ez daude aurrekontu honetan kontuan hartuta. » Gazteengana joatea ez dago aurrekontu honetan kontuan hartuta. » Topaketetako baliabideak ez daude aurrekontu honetan kontuan hartuta. » Prozesuaren memoria-txostena euskaraz landuko da. 17