Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Plastika 2 dbh.doc irakurketa.doc
1. Plastika DBH-2 Irakurketa
Zenbat kolore ñabardura zenbatu ditzakezu?
Internetetik zehar askok ikusiko zenuten hurrengo irudia, bertan zenbat kolore ikusten
diren galdetzen delarik. Zuk zenbat ikusten dituzu? Batzuek esango duzue 20 kolore
daudela, banaka batzuek berriz, 39 ikusiko dituzue; gainerakoek 32 kolore bereiziko
dituzue. Egia esan, 39 kolore desberdin agertzen dira irudian.
Zenbat kolore-ñabardura zenbatu ditzakezu? (DervalResearch)
Kolore-froga hau neuromarketinean adituan den Diana Derval irakasleak garatu du.
Haren araberanorberak begian dituen kono-banaketaren ondorio dira ikusi eta
zenbatu ditzakegun koloreak. Kono hauek begietan dauden zelula espezializatuak
dira eta bakoitza sentibera da oinarrizko kolore batekiko (gorria, berdea eta urdina);
hau da, kolore-hartzaileak dira kono horiek. Beraz, 20 kolore baino gutxiago ikusten
badituzu, bikromatikoa zara, bi kono bakarrik baitituzu; berriz, 20-32 kolore
bitartean ikusten badituzu, trikromatikoa zara, hiru kono desberdin dituzulako; eta
azkenik, gai bazara 33-39 kolore tartea ikusteko, zorionak, lau kono mota
baitituzu begietan.
Hizkuntza koloretan
Baina ikus dezagun koloreen mundu hau hizkuntzaren ikuspegitik. Hala, aurreko
galdera berridatzi egin behar da: Zenbat kolore izenda ditzakezu? Seguru
emakumeak gai izango direla gizonak baino kolore gehiago izendatzeko. Israel
Abramov psikologoaren ikerketa baten arabera, emakumeek hobeto antzematen
baitituzte kolore-tonuak gizonek baino. Baina emakumeen kolore-gaitasun hori alde
batera utzita, hiztun batzuek kolore gutxiago izendatuko dituzte beste hiztunekin
konparatuta. Kolore-izenak ez datoz bat ere hizkuntza desberdinetan eta
hiztunek kolore desberdin izendatuko dituzte. Adibidez,Groenlandiako inuit batek
gorria, berdea eta horia bakarrik izendatuko lituzke hasierako argazkian;
euskaldun batek, berriz, hiru horietaz gain urdina, marroia, purpura, arrosa,
laranja, grisa, eta beste hainbat ere izendatuko lituzke. Hau ikusita, askok uste
dute hizkuntzak ezartzen dituela mugak kolore-espektroan.
Kolore-ñabarduren bereizketa emakume-gizonetan
.