1. 2011/12.IKASTURTEA
INGURUNE ARLOA: 11.GAIA “HISTORIAURREA ETA AINTZINAROA”
LANAREN ANTOLAKETA:
1. Gela 8-9 taldetan antolatuko da eta talde bakoitza 3 kideez (zerrenda
jarraituz) osatuko da. Talde bakoitzak GAI OSOA landuko du. Lana
ondorengoa izango da:
○ 3 bideo osatu “Photopeach” tresna erabiliz:
■ Historiaurrea: paleolitoa, neolitoa, metal aroa.
■ Aintzinaroa:
● Iberiar Penintsula eta Euskal Herria erromatarren
aurretik eta Erromatarren ondoren.
■ Aintzinaroa:
● Iberiar Penintsula eta Euskal Herria erromatarren
ondoren.
○ Bideo bakoitza egiteko pausoak:
■Argazkiak aurkitzeko arloko blogan dituzue garai
bakoitzeko estekak.
■ Bideo bakoitzeko argazki bakoitzak bere azalpena edo/ta
galderak + erantzunak eraman beharko ditu.
■ Informazioa aurkitzeko arloko blogan dituzue helbide
interesgarriak hainbat azalpenekin baita garai bakoitzeko
bideoak ere.
■ Gogoratu bideoan ezin dituzuela sartu 30 diapositiba
baino gehiago.
■ 3 bideoak hiruren artean osatu behar dituzue, baina bideo
bakoitza egiteko baten erabiltzaile izena erabiliko duzue;
horrela bakoitzaren izenan bideo bat irekiko da.
■ Bideo hori egin ondoren irakasleari bidali beharko diozue
gela osoaren aurrean ikusteko eta egokien ikusten
direnak geletako edo/ta ingurune arloko blogera igotzeko.
LANA EGITEKO EPEA:
● Aste hau + datorren astea.