11. Tutoriala 2) Sartu Google Maps tokian eta saioa hasi pantailako eskumako bazterrean dagoen Sartu esteka sakatuz Zure datuak jarri
12. Tutoriala 3) "Nire mapak" hegalean klikatu eta gero, “ mapa berria sortu ” sakatu
13. Tutoriala 4) Orain, zure mapari izenburu eta deskripzioa eman Mapa publikoa edo listatuan sartu gabekoa jar dezakezu Gorde ezazu
14. Tutoriala 5) Jarraituan, bilaketa-koadroan, mapa egin nahi duzun tokia bilatu. Agertuko dena handitu, zonaldea hobeto ikusteko
15. Tutoriala 6)Mapa ikusteko hiru modu daude. Mapa, ortomapa (satelitea) eta terraina. Onena satelitearena da, benetako irudia agertzeaz gain, kaleetako helbideak ere izendatuta daudelako. Aukeratu eta mapa hurbildu ondo ikusi arte Hau egiterakoan, mapa beste modu batean agertzen zaizu eta markak, lerroak edo formak gaineratzeko prest. Markatzailek maparen gainean daude
16. Tutoriala Testu soila Testu aberastua HTML Toki- markatzailea . Mapan mugitzeko eta kokatzeko hartu, arrastatu eta jaregin zuk aukeratutako lekuan. Ikonoen forma aldatzen dela ikusiko duzu. Puntu zehatz batean kokatzerakoan, leiho bat agertzen da. Leiho honetan lekuaren izenburua eta deskripzioa kokatzen da. Predeterminatua dagoen “ testu soila” ren aukera ateratzen da. Honen bidez, testu sinple bat idatz dezakegu. “ Testu aberastua ” aukeratzen badugu, ordea, testu-editore konplexuagoa dugu, web-estekak eta irudiak gaineratzeko aukerarekin. “ HTMLa editatu ” atalean, htmlez idaztekoa da edo multimedia objetuen kodeak txertatzea onartzen du, bideo bat, esate baterako.
17. Tutoriala Toki- markatzailea . Ikonoaren itxura ere alda daiteke. Horretarako klik egin informazio-leihoan dagoen laukitxoan. Leihoa bete eta gero, aldaketak gordetzeko “ondo” sakatu behar duzu. Markatzailea kendu nahi badugu, “ezabatu” sakatu. Berriro editatzeko, gauza berri bat jarri nahi dugunean, markatzailearen gainean jarri eta editatu
18. Tutoriala Lerro-markatzailea . Ibilbideak markatzeko balio du. Arrastatzerakoan formaz aldatzen da. Ibilbide bat hasi nahi duzun puntuan kokaturik, behin klik egin hasteko, klik bi aldiz amaitzeko. Distantzia ere adierazten du markatzaileak. Informazio-leihoa toki-markatzaileen modukoa da. Era berean, leihoan dagoen ikonoa sakatuz, kolorea, lerroren handiera eta gardentasuna aukera ditzakezu. Aldaketak gordetzea ez ahaztu.
19. Tutoriala Kontutan hartu zure markatzaileak bakarrik zure mapetan editatu ahal dituzula eta ez beste erabiltzaileenetan Forma-markatzailea . Aurrekoak bezalakoa da. Jarri kurtsorea dagokion tokian eta forma hasteko klik egin. Gelditzen zaren puntu bakoitzean berriro klikatu behar duzu forma osotu arte.
20. Tutoriala 8)Orain zure mapan lehenengo puntua markatuko duzu. Mugitu kurtsorea dagokion tokira. Markatzailea kokatu. Markatzailean, har ezazu “testu aberastua” aukera. Orain, jarri izenburua eta deskribapena Estekak txertatzeko: Zoaz, lehendabiziz, estekatu nahi duzun Weborrira. Kopia ezazu Weborriaren helbidea (URL). Jarraituan azpimarratu lotu nahi duzun testua, klikatu hurrengo ikonoa eta itsatsi helbidea agertzen den leihoan
21. Tutoriala Irudiak txertatzeko. Irudia Internetean egon behar da. Kokatu saguaren erakuslea irudiaren gainean eta , eskuineko botoiaz, aukera ezazu “copiar la ruta de la imagen”
23. Tutoriala Bideoak txertatzeko . Aurreko kasuetan bezala, bideoa Sarean izateko beharra duzu, You tube -n edo Google bideoan . Bilatu nahi duzun bideoa eta aukeratu. Bila ezazu “insertar” edo “embed” kodea, kopiatu
25. Tutoriala 9) Mapa elkartrukatzeko. Beste pertsona batzuekin partekatu nahi baduzu, hiru aukera dituzu: a) Inprimitu. Mapa eta marka guztiak inprimitzen dira b) Posta elektronikoz bidali c) Mapa zure weborrian txertatu sakatu “link” esteka eta jarraibideak bete, bai esteka aukeratu, kopiatu eta itsatsi mezuaren testuan, bai gauza bera egin zure web orrian-blogean-wikian Mapatik ateratzeko, “Irten” ikurrera jo
27. Tutoriala 10) Mapara bueltatu ahal duzu edozein momentutan. Google Maps –era jo eta berriro “Nire mapak” atalean sartu. Zure Googleren kontuan sartu eta , mapen zerrenda, aukeratu, editatu eta nahi dituzun aldaketak egin