Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Emakume artistak Frida Kahlo

39 visualizaciones

Publicado el

Emakume artistak saileko aurkezpen honetan Frida Kahloren bizitza eta garapena azaltzen dira.

Publicado en: Educación
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Emakume artistak Frida Kahlo

  1. 1. emakume artistak Frida Kahlo
  2. 2. Frida Kahlo Frida Kahlo 1907ko uztailaren 6an jaio zen Coyoacanen, Mexiko hiritik gertu. Hala ere, Fridak 1910ean, Mexikoko Iraultzaren urtean jaioa zela esaten zuen: “Iraultzarekin batera jaio nintzen”, bere bizitza Mexiko berriarekin batera hasi izan balitz bezala. Honek bere izaera nolakoa zen erakusten digu: pertsona independientea eta ohiko giza ohiturekiko bihurria.
  3. 3. Frida Kahlo 1913an, poliomielitis gaixotasunak jota, sufrimendu handiko bizitza hasi zen berarentzat. Honez gero, eskuineko hankan lesioak izan zituen betirako. 1922an Mexikoko Escuela Nacional Preparatorian ikasketak hasi zituen. Bertan, bere senarra izango zen Diego Rivera margolari mexikarra ezagutu zuen.
  4. 4. Frida Kahlo 1925ean tranbia batek harrapatu zuen eta bizkarrezurrean izugarrizko kalteak eragin zizkion. Honez gain, lepoan, aldakan, sorbaldan eta gorputzeko beste hainbat ataletan ere kalteak jaso zituen. Kalte horien ondorioz 32 ebakuntza jasan behar izan zituen.
  5. 5. Frida Kahlo Ohean hainbat denbora igaro beharrak pintatzera eraman zuen Frida. Bere lan gehienak autorretratuak izan ziren. Hauen bitartez bere bizitzako gorabeherak islatzen zituen. 1929an Diego Riverarekin ezkondu zen.
  6. 6. Andre Breton poeta surrelistak surrealistatzat jo zuen Fridaren lana, baina Fridak era honetan erantzun zion: “ez ditut inoiz nire ametsak pintatu, nire errealitatea pintatzen dut.” Frida Kahlo
  7. 7. 1939. urtean bere lanak Parisen erakutsi zituen, eta bera eta bere artelanak munduan zehar ezagunak egin ziren. Frida Kahlo
  8. 8. Frida Kahlo 1953. urtean, gangrenaren ondorioz, hanka moztu zioten belaunetik behera. Hori dela eta, depresio handia izan zuen, eta ezin zuenez gauza askorik egin, bere egunerokoan poemak idatzi zituen.
  9. 9. 1954ko uztailaren 13an Coyoacanen hil zen. Frida Kahlo

×