A
2014ko
eperako
2015 ur
da. Gai
abiatze
horien f




Euskal
Lehend
Euroesk
erabakit
jakinik.
« 2015
da :
1.
AKITANIA-...
2
2. Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna
3. Lurralde iraunkorra
4. Gobernantza irekia
Ardatz hor...
3
Euroeskualdeko hizkuntza amankomuna baita. Hor ere, ikastetxeetako ikasleen arteko
trukaketak lehenetsiko dira.
Denen et...
4
Alderdi askotarik, Euroeskualdeko hiritartasunaren ardatz horren bihotzean izango da
gazteria. Ikastetxe trukaketetatik ...
5
du jarraipena. Euroeskualdeko lehentasunak zehaztea (Proiektu deialdiak), berrikuntza
estrategia baten idazketan parte h...
6
eragileekin hitzartze baten bitartez, POCTEFAn (8. Helburu tematikoa) hautagai izango
dira.
Kantitate aldetik (langile k...
7
erronka batzuei erantzungo dien mugazgaindiko elkarlan berezia garatzeko helburua du
LLETk. Honela, FPari dagokionez, Eu...
8
deskulturazio lan handia hasi behar da. Izan ere, garraio mota hau da, gaur egun,
mugaren bi aldeak, errazki, laster eta...
9
Mugazgaindiko bidaiarien eguneroko lekualdatzeak eta merkantzien zirkulazioaren
hobetzearen bitartez globalki ingurumena...
10
Honela, proiektu-eramaileen gida baten bitartez, Euroeskualdeak lankidetzaren
finantzaketa iturri ezberdinak zerrendatu...
11
2. 2015eko lankidetza estrategikoak
2014an, diru laguntza banaketa modu berri bat abiatu du LLETk. Euroeskualdearen bai...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana

217 visualizaciones

Publicado el

0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
217
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
4
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2015erako ekintza plana

  1. 1. A 2014ko eperako 2015 ur da. Gai abiatze horien f     Euskal Lehend Euroesk erabakit jakinik. « 2015 da : 1. AKITANIA- abenduan o garapen e rtea, « LLE inera, Euro urtea izan finantzamen  Espainia (POCTE  Eremu A  Europak  Interreg Autonom akariak biga kualdeak b tzen ditu, u eko ekintza Euro -EUSKADI n, « Europa estrategia ba Tren bide o pako Lurra ngo da ere ndu baliabid a-Frantzia-A EFA) Atlantikoa ( ko Hego-me g « Europe » ia Erkideg arren urtez bere aurrek rte hau, lurr a plana » lu oeskualdeko EUROESK a 2020 » e at adostu d orria » den alde Lankide . Euroesku deak mobiliz Andorra l EA) endebaldek » goaren iz betetzen d kontu orien ralde eremu rralde estra o hiritartasu 1 KUALDEAR estrategiare u. estrategia etzaren (EL aldeak, be zatu nahi di lurralde l ko Eremua ( zenean (2 u Euroesku ntabideak n u eta egitura ategia berria una REN 2015er n helburue horren gau LL) eremue re ekintza itu, ankidetzara (SUDOE) 014-2016), ualdearen L neurri ezbe atze berri b ak dituen la rako EKINT ekin kohere uzatzearen etako progr planaren1 ako Progr Iñigo U ehendakari erdin horie ateranzko t au ardatzen TZA PLANA entzian, 20 « I. urtea » rama opera gauzatzeko rama Op Urkullu Eu tza postua. ek kontuan trantsizio ur n inguruan g A 14-2020 » izango atiboaren o, azken peratiboa uskadiko hartuta rtea dela garatuko
  2. 2. 2 2. Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna 3. Lurralde iraunkorra 4. Gobernantza irekia Ardatz horiek, gainera, bere animazio politikaren eta finantzamendu tresnen (proiektu deialdiak eta lankidetza estrategikoak) lehentasunak egituratuko dituzte. A. 2014-2020 eperako Euroeskualdearen garapen estrategiaren gauzatzea Euroeskualdeko garapen estrategiaren baitan, 40 ekintza baino gehiago hedatuko dira, progresiboki, molde eta egutegi aldakor baten arabera, epe motz ala ertainean… Ekintza batzuk errepikatuko dira, eta beste batzuk, berriz, 2014-2020 epearen baitako gertakari edo epe berezi batean mugatuko dira. Ekintza batzuk LLETk zuzenean bultzatuko eta diruz lagunduko ditu. Beste batzuk berriz, gauzatu daitezen, kanpoko eragile eta baliabideen beharra izango dute. LLETren « 2015eko ekintza planak » aurten abiatuko diren ekintzak, hauek gauzatzeko moldeak, eta, behar balitz, hauei eskainiko zaizkien baliabideak zehazten ditu. 1. Euroeskualdeko hiritartasuna Eleaniztasuna Hizkuntzaren oztopoa izan daiteke Euroeskualdeko hiritartasunaren eraikuntzarako eta kohesiorako traba nagusietariko bat. Euroeskualdeak, eleaniztasunean oinarriturik, elkarren arteko hizkuntzen ezagutza maila hobetuz, oztopo hori gainditzeko xedea du. Bere ekintza eremuaren baitako egoera linguistikoari buruzko diagnostiko bat landuko du. Horretarako, hizkuntza politiken inguruko funtsezko eragileak bilduko ditu, eta, alde batean zein bestean, bildutako datuen arabera hizkuntzen mailan eta erabilpenean ekingo du. Halaber, 2015eko proiektu deialdiaren ardatz nagusia eleaniztasunarena eta hizkuntza mugikortasunarena izango da. Akitania eta Euskadiren artean, ikastetxeen arteko trukaketak bultzatuko ditu. Gainera, horrela, bi eskualdeetako gazteen arteko harremanak garatzeko aukera eskainiko du. Euskararen garapenari arreta berezia eskainiko dio,
  3. 3. 3 Euroeskualdeko hizkuntza amankomuna baita. Hor ere, ikastetxeetako ikasleen arteko trukaketak lehenetsiko dira. Denen eta bereziki kontsumitzaileen zerbitzurako tresna operatiboak eskaintzeko asmoz, merkataritza, ostalaritza eta turismoari lotutako lanbideetan erabilerarako gida eleanitza sortzera engaiatu da LLET. Euroeskualdeko 4 hizkuntzetan argitaratuko da, « 100 hitz edo esaera nagusiren » inguruan antolatuta. Etorkizunean, ekintza hau beste lan sektore batzuetara heda liteke (osasuna, etab.) Kultura Ekintza hau « Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua » gertakariaren baitan kokatzen da guztiz. Harrera eta mugikortasunari dagokionez, behar garrantzitsuak sortuko ditu kontinente mailako gertakari horrek. Lehentasunezko ekintza gisa honakoa zehaztu du Plan estrategikoak : « Donostia 2016 proiektuari bultzada ematea, proiektu hori Euroeskualdeko lankidetza iraunkorki sustatuko duen gertakaria izan dadin ». Akitaniako biztanleengan eta bereziki kultur eragileengan « Hiriburua sustatzea » izango da Euroeskualdearen lehentasunetariko bat. 2015eko apirilaren 17an, Baionan, Fondation « DSS 2016 »-eko ordezkarien presentziarekin, Akitaniako publikoarenganako informazio egun batean parte hartuko du. Egun hori, UPPA unibertsitateko "Mugazgaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza" saileko Master 2 mailako ikasleek antolatuko dute, Euskal Eurohiriarekin elkarlanean. Eskuragarritasunerako tresnak jarriko ditu « Hiriburuaren » esku, besteak beste, ibilbideen kalkulagailu bat jasoko duen eta mugazgaindiko bidaiariaren zerbitzuko izango den informazio atari bat sortuz (ikus beherago, « lurralde iraunkorra »). 2015eko proiektu deialdiak, kultura arloko lankidetzaren egituratzean ardatz nagusitzat joko du gertakari hori. Plan estrategikoaren ardatz nagusi horren gobernantza egokia segurtatzeko, Euroeskualdeak Kultura-Hiritartasuna-Gazteria Batzordea plantan ezartzea aurreikusten du. Harreman sendoak sortzeko asmoarekin, sinergiak bultzatzeko xedearekin eta erreferentziazko lankidetzak sustatzeko intentzioarekin – EKE eta Etxepare Fundazioak Cenon hiriko le Rocher de Palmer aretoarekin egin bezala – Akitania eta Euskadiko eragileak aldizka bilduko ditu Batzorde horrek. Gazteria
  4. 4. 4 Alderdi askotarik, Euroeskualdeko hiritartasunaren ardatz horren bihotzean izango da gazteria. Ikastetxe trukaketetatik eta kultura ekimenetatik haratago, nahiz eta bi horien hartzaile nagusia den, gure eremuko trukaketak beste ekintza konkretu batek aberastu beharko lituzkeela azpimarratu behar da. Izan ere, gazteen aisialdirako guneetako animatzaileentzat diploma bikoitza eskainiko dituzten formakuntzak eskaintzea aurreikusten da. Helburua animaziorako gaitasunak sendotzea izango da, baina baita arlo horretako hurbilpen tekniko eta pedagogikoak elkartzea eta partekatzea ere. Gainera, gazteriaren mugikortasunerako erreferentziazko eragileek – Eusko Jaurlaritza, Gazteriaren Ministeritza Akitanian, Akitaniako Kontseilu Orokorra, Novia Salcedo Fundazioa – gazteen mugazgaindiko mugikortasuna garatu nahi dute, beren aktibitate arloa edozein izanik ere. Horretarako, Erasmus + programaren baliabideak modu eraginkorrean baliatu nahi dituzte. 2. Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna Goi-mailako irakaskuntza eta ikasleen mugikortasuna 2014-2020 Plan Estrategikoak « unibertsitateen arteko lankidetzari oldar berria eman » nahi dio. Helburuetariko bat « Akitania-Euskadi Euroeskualde mailako Campus » baten sortzea da. Lehen harria ekarri dio jadanik, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bordeleko Unibertsitatea (Université de Bordeaux) biltzen dituen « Euroeskualdeko bikaintasun campus » baterako lankidetza adostuta. Euroeskualdea bi unibertsitate hauekin eta baita Akitania-Euskadi-Nafarroa sarearekin lotzen dituzten lankidetza estrategikoek ikasleen mugikortasun helburuak gauzatzea eta bikaintasun alorren arteko elkarlana garatzea ahalbidetu dute. 2015ean, Euroeskualdeko Campus bati gorputz emateko, gobernantza ireki baten esparruan adostutako hitzarmen horiek zehaztuak eta aberastuak izango dira. Halaber, Euroeskualdeko eremuan, mugikortasuna bultzatzeko unibertsitate fondo eta diru laguntza guztiei buruzko informazioa zabalduko du LLETk. Ikerkuntza-Berrikuntza-Garapena Plan estrategikoaren baitan zehaztu helburuen inguruan, Goi-mailako Irakaskuntzako, Ikerkuntzako eta Berrikuntzako eragile nagusiak bildu nahi ditu Euroeskualdeak, eragile horiek Planaren osaketan azkarki parte hartu baitute. Hitzartze esparru horrek Euroeskualdeko Ikerkuntza-Berrikuntza-Garapena Batzordearen sorrerarekin ukango
  5. 5. 5 du jarraipena. Euroeskualdeko lehentasunak zehaztea (Proiektu deialdiak), berrikuntza estrategia baten idazketan parte hartzea, eta Europako azken epeen inguruan (Horizon 2020 eta ELLren proiektu deialdiak) Akitania eta Euskadiko eragileak mobilizatzea izango da honen helburua. Euroeskualdeko balio-kate baten sorreraren inguruko lana segitzeko, clusterrak eta lehiakortasun poloak saretzeari dagokionez Bihartean eta Orkestrarekin burutu lankidetza estrategikoa berritzea proposatzen du LLETk, INTERC-ren esparruan betiere (Interclustering Akitania-Euskadi). Bertan, eskualdeko berrikuntza agentziak diren SPRI eta ADIk ere hurbileko elkarlana eskaini dute. Clusterren igurikatzeei buruzko ikerketen emaitza aztertu eta brebeten pausatzeen analisia egin ondotik, elkarlana eraginkorra izan daitekeen hiru alor azpimarratu ditu INTERC egiturak : geolokalizazioa, ekai berriak eta elikagaien eraldaketa. Ekintza horrek, gainera, Planean zehaztutako 6 « Euroeskualdeko alor estrategikoak » (« S3 » inteligentzia espezializazio estrategien loturen ondotik) kontuan hartu behar ditu. Clusterren arteko elkarlanak, lehentasunez, honakoak garatu beharko ditu : Aeronautika/Espazioa – Osasuna/Biosanitatea – Nekazaritzako elikagaien industria – Zura/Eraikuntza iraunkorra – Energia – Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak. 2015eko proiektu deialdia « Euroeskualdeko elkarlan estrategikoak » sustatzeko bultzada izan behar da, eta, ondorioz, eskala horretan egituratuak ez diren alorrak garatzera bultzatu behar ditu. Osasunaren arloan, bi eskualdeek Memorandum of Understanding izenpetu zuten berrikuntza sustatzeko gaixotasun kronikoen alorrean (Chronicity Valley), eta 2015erako lan- plana maiatzaren 7an aurkeztuko da, 4 puntutan : - kontaktu eta ekintza datu-base bat osatzea, informazioa partekatzeko eta osasun proiektu komunak abian jartzeko epe ertainera, - Europar deialdiei erantzuteko aukeren ebaluazioa, - Ikerketa-bidaiak osasun sailen eta ikerketa-programak elkar-ezagutza bultzatzea, - Lan-taldeen osatzea proiektu komunak abian jartzeko epe luzera. Lehentasun estrategikoen erdi-erdian, trantsizio energetikoaren gaia ere bere forma guztietan pentsatzekoa da : energia berriztagarrien ekoizpena, metatzea eta biltzea… «Itsas energiaren astean » (Bilbao –2015eko apirila) parte hartuz eta ELLren baitako animazio sailean lehentasunen artean kokatuz, arlo horietan presente egon nahi du Euroeskualdeak. Enplegua Etorkizuneko apostu hauen gehigarri gisa, Plan Estrategikoak « Euroeskualdeko enplegu eremu baten garapena sustatu » nahi du. Plan honen modalitate batzuk, dagokien
  6. 6. 6 eragileekin hitzartze baten bitartez, POCTEFAn (8. Helburu tematikoa) hautagai izango dira. Kantitate aldetik (langile kopurua, enplegu alorrak, enpleguaren Euroeskualdeko eremu integratu baten zinezko potentziala, etab.) edo kalitate aldetik (kuadro juridikoa, mugazgaindiko langileen baldintzei lotutako arazoak, enplegu zerbitzuak jasotzeko beharrezko baldintzak, etab.) mugazgaindiko enpleguaren gaurko egoeraren diagnosia egitea da helburu nagusia betiere. Halaber, bi lan merkatuen osagarritasun potentzialari buruzko ikerketa bat barne hartu behar da. Paraleloki, enpleguen inguruko bi zerbitzu publikoen arteko harremanak sendotu eta dinamizatu behar dira (bi lan merkatuen « integrazioa » posible egiteko eragile nagusiak), hurbiltasun eskala batean, edo, urrunenak diren baina enplegurako potentzial handia duten zonaldeen artean (Bilbao, Gasteiz edo Bordele). Gazteen enplegua bultzatzeko elkarlanerako potentzial azkarra ere badago. Norabide horretan lan egiten du LLETk, Novia Salcedo Fundazioarekin eta Akitanian Gazteria Ministeritzarekin batera. Gaztetasunerako Bermeko Europako Funtsaren baitan, Erasmus + programaren baitan, Akitania-Euskadi proiektu deialdiaren baitan eta Eusko Jaurlaritzaren Global Training diru laguntza programaren baitan, gazteen « enplegarritasuna » hobetzeko proiektu zerrenda bat landu nahi du. Ikuspegi bikoitzarekin lan egingo du LLETk : POCTEFA proiektua landuko du epe ertainean, eta epe motzean emaitza konkretuak lortu nahi ditu, bereziki gazteei begira. Mugazgaindiko langileentzat informaziorako atari baten sortzea (gizarte segurantza, langabezia eta erretreta eskubideak, medikuaren arta, etab.), ikuspegi bikoitz honi erantzuten dion helburuetariko bat da. Enplegua Juncker Batzordearen lehentasuna da, eta, berriki, Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietarako Komisariak zioen bezala, « merkatu bakarrean, langileen mugikortasuna bultzatu behar da ». Formakuntza profesionala Aldaketa ekonomiko eta soziala azkarra gertatzen ari den momentu hauetan, Formakuntza Profesionalak (FP) ere berebiziko garrantzia dauka. Formakuntza Profesionala malgua, moldagarria eta enpresen eskakizun bereziengandik hurbila dela kontsideratzen da. Ezaugarri interesgarrienetariko bat « formakuntza bikoitza edo aldizkako formakuntza » deiturikoa da. LLETk mugazgaindiko ikastaldiak bultzatzeko duen lehentasunarekin bat egiten du horrek. Hartara, bi eskualdeetako Formakuntza Profesionalaren arduradunekin lan egitarau bat egituratuko du LLETk. Diploma bikoitza, irakasleen hizkuntza formakuntza eta beste
  7. 7. 7 erronka batzuei erantzungo dien mugazgaindiko elkarlan berezia garatzeko helburua du LLETk. Honela, FPari dagokionez, Euroeskualdeko politika integratua osatuko du. 3. Lurralde iraunkorra “Lurralde iraunkorra” ardatzaren baitan, garraioen gaiak funtsezko lekua du. Izan ere, mugazgaindiko eta eskala guztietako harremanak garatzeko oinarrizko tresnak dira garraioak. Gaur egun, eskaintzak behar guztiak betetzen ez baditu ere, lekualdatzeen arrazoi eta zergatiei buruzko gogoeta zehatza eramatea komeni da. Honela, joan-etorriak koherenteenak diren garraioekin egiten ahalko dira. Plan Estrategikoaren lehen atalean trenbideko garraioa aipatzen da. Lekualdatzeko garraio mota hori distantzia ertain eta luzeentzat erabiltzen da. Garraio mota honen garapena bultzatzeko, logika koherentean, ondoko egutegia kontuan hartzea komeni da :  Gaur egun, Euskotrenen eskaintzak soilik lotzen ditu mugaren ipar eta hegoaldea. Hendaian urtero 700 000 mugimendu zenbatzen dira. Hartara, eskaintza hau hobetu eta optimizatu behar da. Epe laburreko proiektuak (bidaiariei informazioa, txartelen banaketa, seinaletika) eta epe ertainekoak – Hendaiako aldaketa edo trukaketa gunearen proiektua – bultzatu behar dira. Eguneroko bizitza erraztea ahalbidetzen duen baliabide horren hobetzean zeregin garrantzitsua du Euroeskualdeak,  2020 urtearen inguruan, Euskal Y-ak eta Donostia eta Irunen arteko hirugarren errailak funtzionatuko dute. Honela, ondoko bost urteetan sare iberikoan proiektu jakinak gauzatzeko aukera dago : oraindanik, eguneroko trabak gainditzeko (banaketa, bidaiariei informazioa, ustiapena, trenbideko segurtasuna), TER trenak Irunera arte iristeko aukera landu behar da… epera, haustura-kargarik gabeko loturak progresiboki hedatzeko ikerketa oso zehatza eta operatiboa buru behar da : gobernantza, eredu ekonomikoa, ustiapena (gurpildun tresnak, seinaletika, ustiatzaileak…). Trenbideak biharko mugikortasunerako bizkar hezurra egituratzea ahalbidetzen du. Baina, errepidearekiko loturarik gabe, lorpena partziala baizik ez da izango. Hala, trenbideari osagarri, errepide eta autobide sareak ahal bezain modu iraunkorrean erabiltzeaz gogoetatu behar da. Horretarako, bi epetan zatiturik, bi bide landuko dira :  Lehenik, ondoko urtean dagoen gertakari garrantzitsuaren ondorioz (Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua), autobusari buruzko animazio eta
  8. 8. 8 deskulturazio lan handia hasi behar da. Izan ere, garraio mota hau da, gaur egun, mugaren bi aldeak, errazki, laster eta prezio txikienean lotzeko hiritarrei eskaini diezaiekegun erantzunik hoberena ;  Bigarrenik, autobusari buruzko gogoetarekin jarraitu behar da, baina, ikerketa zabalago baten barruan. Gure autobide sareen potentziala ikertzea izango litzateke ideia, autokidetza eta autobus bidezko zerbitzu espresak sustatzeko, eta mugikortasun iraunkor eta inteligente batean biltzeko. Eskaintzei eta mugikortasun moduei pentsatzea funtsezkoa baldin bada ere, argi da informazioaren antolaketarik gabe proiektua ez litzatekeela eraginkorra izango. Hiritarren galdera azkarra dela jakitun, jadanik gaia lantzen hasia da Euroeskualdea :  Mugazgaindiko bidaiarientzat informazio atari bat ekoiztu du Euroeskualdeak. Zein helbururekin? Gaur egun eskuragarri den eskaintza guztiari buruzko informazioa emateko, eta, gardentasun osoz, hiritarra etorkizuneko zein gertatzen ari den bilakaerari buruz informatzeko,  2015eko ekainetik beretik, bere atarian ibilbide kalkulagailu bat sartuko du Euroeskualdeak. Honekin, bere lekualdatzeak planifikatzeko, mugazgaindiko eta modu-anitzeko tresna sinplea eta eraginkorra izango du hiritarrak bere eskura. Datu publikoen zabaltzeko helburuarekin egina da kalkulagailu hori, eta, progresiboki, garraio eskaintza guztiak bilduko ditu, azkenean, Euroeskualde osoa estali arte,  Mugazgaindiko eskalan txartelen eta prezioen inguruko eta xede operatiboa duen ikerketa bat burutuko du Euroeskualdeak baita ere, Mugi, Bat eta Barik sistemekin operatibitatea lortzeko xedearekin,  Azkenik, egunerokoan, lekualdatzeak errazteko eta sinplifikatzeko politika publikoak bultzatzen eta animatzen ditu Euroeskualdeak, bidaiariei informazioa, seinaletika, tituluen banaketa eta prezioaren garrantzia azpimarratuz (Euskotren, Renfe, CG64, SPB…-ren aldean). Amaitzeko, merkantzien garraioaren gaia ere Euroeskualdearen gogoeten parte da. Azken honek ondoko urteetan bi aukera ikertuko ditu. Alde batetik, mugaren hegoaldean trenbide autobideari jarraipena emateko aukera aztertuko du, errepide>trenbide aldaketa aukerak maximizatzeko. Bestalde, hurbileko merkantziari buruzko ikerketa zehatz bat egiteko aukera ikertuko du, Hendaia-Irun gunearen problematiken inguruko diagnostiko partekatu bat eginez, baina baita Hurbileko Trenbideen Erakundeen (OFP) abiatzeari buruzko behako bat emanez.
  9. 9. 9 Mugazgaindiko bidaiarien eguneroko lekualdatzeak eta merkantzien zirkulazioaren hobetzearen bitartez globalki ingurumenaren kalitatea hobetzeko, Euroeskualdeak logika global batean eragin nahi du. Ingurumena 2015eko urte honetan, ingurumenaren eta aldaketa klimatikoaren gaiak ere LLETren agendan kokatuko dira. Plan estrategikoan aurkitzen den gai horren inguruko topaketa bat finkatua da bi eskualdeetako agintarien artean. Helburua bakoitzaren lehentasunei buruz hitz egitea eta lankidetzak zehaztea izango da, ELLren esparruan besteak beste. Gainera, Aldaketa klimatikoari buruzko mugazgaindiko I. kongresuaren (Ficoba-Irun, 2015eko urria) kidea da LLET. Nekazaritza-Basoak Fruitu eta Barazki sailari buruzko edo arnogintzako munduaren gobernantzaren inguruan antolatutako topaketei jarraikiz, bi aldeetako interesa pizten duen basoko biomasari buruzko (bisitak: beroketa sareak Dordoinan…) eta bestelako iniziatiba berriak hartuko ditu LLETk. ELLko eremuetan hautagarri diren arlo horretako eragileak egituratzeko balio lezake Euroeskualdearen elkarlan estrategikoetariko batek, baliabide naturalei balioa emanez eta elikagaien eraldaketari dagokion trebetasunaren promozioa eginez gainera. Turismoa Bi eskualdeetako hautetsi eta zerbitzuen arteko lehen topaketa emankor baten antolaketaren ondotik, ekintza konkretuak gara litezke : ibiltaritza goxoan berezitua den (oinezko ibilaldiak, zaldi-ibilaldiak, txirrindularitza…) Euskadiko « Iti AQUI » aplikazioaren jarraipena eta “Euskakitaine” estrategia berriaren lehen atalaren gauzatzea. 4. Gobernantza irekia Mugazgaindiko lankidetzaren parte diren instituzio guztiak eta bereziki hurbileko lankidetzan dihardutenak integratzeko asmoa du estrategiak. Horretarako, aurten, « Mugazgaindiko gogoeta foro » bat antolatuko da. Bertan, Euroeskualdearen ekintzen egitarauaren berri jasotzen ahalko dute parte hartzaileek, eta beren nahiaren eta gaitasunen arabera, zehaztutako helburuetan laguntzen ahalko dute...
  10. 10. 10 Honela, proiektu-eramaileen gida baten bitartez, Euroeskualdeak lankidetzaren finantzaketa iturri ezberdinak zerrendatu, optimizatu eta komunikatu nahi lituzke. Foro hori, kultura batzordeen eraketa eta I+D+I, « maila anitzeko gobernantza irekirako » tresnak dira, gisa horretakoak errespetatzera engaiatu baita LLET, 2015eko maila anitzeko gobernantzarako europar ituna izenpetuz. Bi eskualdeetako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialekin elkarlan esparruari ere jarraipena eta iraunkortasuna emango dio LLETk, hauek baitute energia berriztagarriei eta garraioei buruzko gogoetan lagundu. Urteko lan egitarauan eta txosten garrantzitsuen animazioan – garraioak, mugazgaindiko enplegua… - bi kontseiluak batuko ditu LLETk. B. Animazioa – Finantza-tresnak 1. Akitania-Euskadi proiektu deialdia 2011ko abendutik, bere sorreratik, gai ezberdinetan 120 lankidetza proiektu inguru onartu ditu Euroeskualdeak. 2013tik beretik, gai multzoak estutu eta egituratzerako aproposagoak diren proiektuen hautaketa bultzatu ditu Euroeskualdeak.  Perspektibak 2015eko Proiektu deialdiaren inguruko gogoeta irekia den unean, gaika antolatutako bi alditan proiektu deialdi bat zabaltzeko nahia adierazten du LLETk. Honela, proiektuen berezitasunei hobeki egokitzen diren baldintza agiriak eta hautaketa irizpideak zehazten ahalko ditu : - « Kultura, ondarea, hezkuntza, kirola, gazteria, eleaniztasuna » proiektu deialdi bat, 250 000 €-koa, udaberrian zabaldua, hautaketa uda aurretik egingo delarik. - « Berrikuntza-ikerkuntza-ekonomia » proiektu deialdi bat, 2015eko udazkenean aurreikusia, 200 000 €-koa. Euroeskualdeko arlo garrantzitsuetan, euskal eta akitaniar eragileen arteko interfazeetan, sinergian (sarean) ezartzea helburutzat edukita, Europako proiektu deialdiei heltzeko xedea luke. 2015eko Euroeskualdeko proiektu deialdiaren baitako arlo garrantzitsu bakoitzarentzat lankidetza bat onartuko litzateke; honela, prozeduraren ezaugarri osoa eta egiturazkoa modu hoberenean jasoko luke…
  11. 11. 11 2. 2015eko lankidetza estrategikoak 2014an, diru laguntza banaketa modu berri bat abiatu du LLETk. Euroeskualdearen baitako eremuko erreferentziazko eragileekin harreman zuzenak sortu ditu, hauen misioak LLETren estrategiaren lehentasunezko norabideetan kokatzen baitira. Gainera, lehiakortasun prozeduraren izaera ez da hauentzat egokia. Urraspide honek jarraipena izan lezake, Euroeskualdearen baitako eremuko unibertsitateekin besteak beste, Euroeskualdeko Campusaren helburua garatzeko edo gure eskualdeko berrikuntza arloko agentziekin hurbiletik elkarlanean ari diren INTERC proiektuaren eramaileekin. Gure estrategian (kultura, hizkuntza politika) lehentasunezkotzat jotzen diren lan sail berriei eta eragile berriei zabal dakioke prozedura hori. Lankidetza horiek diruztatzeko, 60 000 €-ko kreditua aurreikusten du LLETk. C. 2014ko finantza koadroa Euroeskualdearen aurrekontua - bi eskualdeek emandako 1 100 000 € kontuan hartuta - 2 052 286.52€ koa izango da.

×