1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
AMPO KOOPERATIBAREN 50. URTEURRENA
50 ANIVERSARIO DE LA COOPERATIVA AMPO
2014-12-16 Idiazabal 16-12-2014
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Herri Agintariok, herri ordezkariok, enpresa munduko agintari eta ordezkariok,
AMPOko arduradunok, jaun andreok, arratsalde on guztioi.
Ezer baino lehenago zorionak nire aldetik be, AMPO eta AMPO osatzen
duzuen guztioi eta mila esker zuen gonbidapenagatik.
AMPOren historia irakurriz eta AMPOren historia ikusiz, azken 50 urte hauetako
euskal industriaren historia irakurri egin dut eta ikusi egin dut. Etengabeko
aldaketa eta hobekuntzaren historia da. Inbertsioa. Kalitatea. Langileen parte
hartzea. Mundu zabalera irekitzea. Berrikuntza.
Hauek dira kooperatiba honen pausoak. Hauek dira ere euskal industriak
hazteko eman beharreko, eta ematen ari den, pausoak.
Dakizuenez, gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta
Berrikuntza Plana onartu egin du. Oinarri sendoak dituen Plana da, euskal
ekonomiak oinarri sendoak dituelako.
Elkarrekin egin beharreko bidea dugu aurrez aurre. Krisiaren okerrena atzean
uzten ari gara. Baina hori ez da nahikoa. Kooperatibak eta enpresak laguntzen
jarraitu egin behar dugu. Hau da gure eredua, elkarlana, hau da bidea
hazkundea bultzatzeko eta enplegua sustatzeko. Hauek dira, gu guztion
helburuak, aurrera ateratzeko elkarrekin jorratu behar ditugunak.
AMPO es una referencia de la economía vasca. Una referencia de un modelo
de gestión basado en las personas, en la participación, en la estrategia
orientada al cliente. Referencia en la innovación, en la gestión, no solamente
en innovación tecnológica.
AMPO es también una referencia en el ámbito internacional. Hemos tenido la
oportunidad de comprobarlo recientemente. El Gobierno de México va a invertir
en proyectos de exploración y producción de hidrocarburos. Va a proceder a
una reforma que dará lugar al rediseño de su industria energética y a la
incorporación de las energías renovables.
2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Esta reforma propicia nuevas oportunidades para las empresas vascas en
transporte, distribución eléctrica o energías renovables. También en ingenierías
y fabricación de bienes de equipo para instalaciones del sector “Oil&Gas.”
Hemos tenido la oportunidad de conocer AMPO con mayor profundidad en la
reciente visita oficial a México. El Gobierno Vasco ha acompañado a AMPO
para facilitar su acceso a estas oportunidades, la SPRI trabaja hoy en su
proyecto de suministro de válvulas a PEMEX.
Esta visita ha sido para mí hoy, un ejemplo de cercanía, de cooperación. Este
es el modelo de concertación por el que apuesta el Gobierno Vasco.
Hoy quiero remarcar el valor de trabajar juntos, administración pública e
iniciativa privada. Es el modelo para crecer, crear oportunidades de empleo y
avanzar en los proyectos de País.
Mexikon elkarlana sustatzeko aukera izan dugu. Zuen proiektuei babesa eta
laguntza eskaintzeko aukera izan egin dugu. Hau da gure helburua, argi eta
garbi esango dizuet: kooperatibei eta enpresei laguntza ematea, bideak
erraztea.
Garai ekonomiko zailak bizi ditugu, adostasuna eta elkarlana ezinbestekoa da
aurrera egin ahal izateko. Hori da AMPOren ibilbideak erakutsi diguna.
Badakigu Herri txiki bat garela. Baina gure industriak bidea erakutsi digu.
Euskal ekonomiaren etorkizuna mundu zabalean ere kokatzen da. Elkarrekin
egin beharreko bidea da, gure ekonomia garatzeko eta enplegu aukera berriak
sustatzeko.
Industria sustatu. Nazioartekotzea erraztu. Berrikuntza bultzatu. Hau izan da
AMPOren eredua. Ekonomia globalaren bidea malkarra da, gure papera da
zuen lana erraztea, zuen proiektuak babestea, zuen ibilbidean laguntzea.
AMPOren ibilbidea oparoa izan da azken bost hamarkada hauetan. Zuen betiko
baloreak oinarri hartuta, lanean ari zarete etorkizunari begira, indar berritzeko
eta hazten jarraitzeko. Badakizue beraz, Jaurlaritzaren laguntza izango
duzuela. Azken finean gure Herriaren “garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna”
da gure ardatza eta helburua.
Mila esker berriro ere eta zorionak bihotzez.