1
TRAFIKOKO
TXOSTEN
MONOGRAFIKOAK
7. ZK. 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN
ZIRKULAZIO ISTRIPUAK
2
64 URTETIK GORAKO PERTSONA NAGUSIEN ZIRKULAZIO ISTRIPUAK
SARRERA
Euskal Autonomia Erkidegoko kale eta errepideetan 2013....
3
Dena den, 1. taulan ikusten denez, Euskal Autonomia Erkidegoan iaz
zirkulazio-istripuan hil edo larri zauritu ziren 64 u...
4
Geldialdi horrek berdin hartu ditu eraginpean 64 urtetik gorako pertsonen adin-taldeak,
baita bi sexuak ere, 2. eta 3. g...
5
Gainera, konparazioa azken bost urteetara mugatzen badugu, ikusiko dugu 65 urtetik
beherako gidarien kopuruak aurreko ur...
6
Nabarmendu beharra dago, 5. grafikoan ikusten denez, azken bi urteotan irauli egin
dela istripua izandako auto- eta furg...
7
64 URTETIK GORAKO PERTSONEN HIRIKO ISTRIPU TASA
Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetan 2000tik 2013ra bitartean 64 urtetik...
8
Bigarren ezaugarria dugu kontuan hartutako denbora-tarteko urte guztietan, 2001ean
eta 2012an izan ezik, 80 urtetik gora...
9
10. grafikoan ikusten denez, udazkenean eta neguan pertsona nagusi gehiago
harrapatzen dute hirian udaberrian eta udan b...
10
ONDORIOAK
• 64 urtetik gorako pertsonak zirkulazio-istripu larrietan tartean egoten dira
biztanleria osoan duten pisuar...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Mayores+64+a dic2014 eusk

205 visualizaciones

Publicado el

0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
205
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
3
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Mayores+64+a dic2014 eusk

  1. 1. 1 TRAFIKOKO TXOSTEN MONOGRAFIKOAK 7. ZK. 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN ZIRKULAZIO ISTRIPUAK
  2. 2. 2 64 URTETIK GORAKO PERTSONA NAGUSIEN ZIRKULAZIO ISTRIPUAK SARRERA Euskal Autonomia Erkidegoko kale eta errepideetan 2013. urtean zehar zirkulazio-istripuetan 64 urtetik gorako 17 pertsona hil eta beste 79 larri zauritu ziren. Talde hori euskal biztanleria osoaren % 20 izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoan iaz zirkulazio-istripuetan hil ziren 64 urtetik gorako pertsonen ehunekoa % 30 da eta larri zauritutakoena % 18. Horrez gain, EUSTATen egindako biztanleria-proiekzioen arabera 2020. urtean talde hori Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren % 23 izango da eta 2026an % 26. Bada, hori kontuan hartzen badugu, ez da alferrikakoa 64 urtetik gorako pertsonek trafikoari loturik izaten duten istripu-tasaren berezitasunak aztertzea; zeren, denak berdin jarraitzen badu, normalena izango baita gidatzen duten pertsona nagusien proportzioa handituz joatea. EZBEHAR TASA Bidearen erabiltzaile gisa Euskal Autonomia Erkidegoan 2013. urtean zirkulazio-istripuan hil ziren 64 urtetik gorako pertsona gehienak oinezkoak ziren (% 47), ondoren gidariak (% 35) eta bidaiariak (% 18). Halaber, larri zauritutako gehienak oinezkoak ziren (% 47), gero gidariak (% 34) eta bidaiariak (% 19). Generoari dagokionez, hildakoen % 65 gizonezkoak ziren eta % 35 emakumezkoak. Bestetik, larri zauritutakoen % 62 gizonezkoak ziren eta % 38 emakumezkoak. Hildakoak Larri zaurituak GUZTIRA Hildakoak Larri zaurituak GUZTIRA Hildakoak Larri zaurituak GUZTIRA GIDARIAK Gizonezkoak 6 23 29 6 24 30 0 1 1 Emakumezkoak 0 3 3 0 3 3 0 0 0 GUZTIRA 6 26 32 6 27 33 0 1 1 BIDAIARIAK Gizonezkoak 0 1 1 1 3 4 1 2 3 Emakumezkoak 2 4 6 2 12 14 0 8 8 GUZTIRA 2 5 7 3 15 18 1 10 11 OINEZKOAK Gizonezkoak 5 23 28 4 22 26 -1 -1 -2 Emakumezkoak 2 25 27 4 15 19 2 -10 -8 GUZTIRA 7 48 55 8 37 45 1 -11 -10 GUZTIRA Gizonezkoak 11 47 58 11 49 60 0 2 2 Emakumezkoak 4 32 36 6 30 36 2 -2 0 GUZTIRA 15 79 94 17 79 96 2 0 2 2012 2013 ALDEA 1.T EAE-KO ERREPIDE ETA KALEETAN ZIRKULAZIO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO PERTSONAK DIRECCIÓN DE TRÁFICO Diciembre 2014
  3. 3. 3 Dena den, 1. taulan ikusten denez, Euskal Autonomia Erkidegoan iaz zirkulazio-istripuan hil edo larri zauritu ziren 64 urtetik gorako gidari gehien-gehienak (% 91) gizonezkoak ziren, baina oinezkoen % 58 eta bidaiarien % 22 bakarrik ziren gizonezkoak. Gainera, 2013an hil edo larri zauritu ziren 33 gidarietatik 6 txirrindulariak ziren, 6 moto-gidariak, 20 auto-gidariak eta 1 furgoneta-gidaria. Bestalde, 18 bidaiarietatik 13 autoan zihoazen, 4 furgonetetan eta 1 autobusean. Eta harrapatutako 45 pertsonetatik, bizikletek 3 harrapatu zituzten, motoek 4, autoek 29, kamioiek 3, furgonetek 2, lur orotako ibilgailuek 2, tranbia batek 1 eta autobus batek beste bat. Beste alde batetik, 2013an guztira 64 urtetik gorako 96 pertsona hil edo larri zauritu ziren. Garrantzitsua da azpimarratzea pertsona horietako 51 gidariak edo bidaiariak direla eta 45 oinezkoak. Hala ere, nabarmena da gidari eta bidaiarietako 46 Ertzaintzak erregistratu zituela eta oinezkoetako 30, ordea, udaltzaingoek erregistratu zituztela. Beste era batera esanda, 64 urtetik gorako pertsonen artean, gidariek dituzten istripurik larrienak errepidean gertatzen direnak dira eta harrapatzeak, aldiz, hirian gertatzen dira. Amaitzeko, 1. taulan ere ikus daitekeenez, 2013an, aurreko urtearekiko, modu nabarian jaitsi ziren 64 urtetik gorako pertsonen harrapatzeak. PERTSONA NAGUSIEN ERREPIDEKO ISTRIPU TASA Azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan 64 urtetik gorako pertsonek izan duten istripu-tasaren bilakaerak –1. grafikoan ikusten denez– agerian uzten du, 2000 eta 2006 artean izandako jaitsiera handiaren ondoren, denbora-tarte batean tasa geldi geratu eta azken bi urteotan hazi egin dela. 0 10 20 30 40 50 60 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 1.G HIRIARTEKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN KOPURUAREN BILAKERA, PERSONA MOTAREN ARABERA Gidaria Bidaiaria Oinezkoa
  4. 4. 4 Geldialdi horrek berdin hartu ditu eraginpean 64 urtetik gorako pertsonen adin-taldeak, baita bi sexuak ere, 2. eta 3. grafikoetan ikusten denez. Horrez gain, konparatzen baldin baditugu 64 urtetik gorako pertsonen istripu larrien tasaren bilakaera gainerako biztanleen istripu larrien tasarekin, 4. grafikoan jasota baitago, begi-bistan geratzen da pertsona nagusien istripu-tasa, batez ere azken bost urteotan, ez dela jaisten istripu-tasaren jaitsiera orokorraren erritmoan. Izan ere, euskal errepideetan izandako zirkulazio-istripuetan hil edo larri zauritu ziren 65 urtetik beherako gidarien kopurua % 70 jaitsi zen 2000 eta 2013 urteen artean, baina 64 urtetik gorakoena bakarrik % 30 jaitsi da. 0 10 20 30 40 50 60 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2.G HIRIARTEKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN KOPURUAREN BILAKERA, ADINAREN ARABERA 65-69 70-74 75-79 80 eta urte gehiago 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 3.G HIRIARTEKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN KOPURUAREN BILAKERA, SEXUAREN ARABERA Gizonezkoa Emakumezkoa
  5. 5. 5 Gainera, konparazioa azken bost urteetara mugatzen badugu, ikusiko dugu 65 urtetik beherako gidarien kopuruak aurreko urteetako erritmoan jaisten jarraitzen duela; baina 64 urtetik gorakoena, ordea, % 45 handitu da. 64 urtetik gorako pertsonen istripu-tasaren geldialdi hori, edo gorakada azken urteotan, sakon aztertu beharko den gaia da. Horrek, segur aski, zerikusia du euskal biztanleen pixkanakako zahartzearekin; hau da, 64 urtetik gorako pertsonek istripu gehiago dute soil-soilik gero eta pertsona nagusi gehiago dagoelako eta, beraz, horretarako gero eta arrisku handiago dutelako. Horixe bera ari da gertatzen Alemanian, Frantzian, Suedian edo Espainian, esate baterako. Errepideko istripu baten ondorioz adineko gidariak hil edo larri zauritzen diren ibilgailu-motari dagokionez, % 82 autoa gidatzen ari ziren, % 16 bi gurpileko ibilgailua –bizikleta, motozikleta edo ziklomotorra– eta gainerako % 2 beste ibilgailu-mota bat. 0 100 200 300 400 500 600 700 800 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 4.G HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 65 URTETIK BEHERAKO PERTSONEN KOPURUAREN BILAKERA, PERSONA MOTAREN ARABERA Gidaria Bidaiaria Oinezkoa
  6. 6. 6 Nabarmendu beharra dago, 5. grafikoan ikusten denez, azken bi urteotan irauli egin dela istripua izandako auto- eta furgoneta-gidarien kopuruaren 2011 arteko etengabeko jaitsiera. Alde horretatik, kontuan hartzen ari garen adin-talde honetan areagotu egin da bi gurpileko ibilgailua gidatzen zutenen kopurua. Zirkulazio-istripuan gidariak hil edo larri zauritzen diren asteko egunari dagokionez, esan behar dugu 64 urtetik gorakoek zein 65 urtetik beherakoek istripu larri gehiago izan zutela, batez beste, jaiegunean lanegunean baino. Dena den, 2008tik aurrera 64 urtetik gorako gidariak hasi dira istripu gehiago izaten lanegunean jaiegunean baino, 6. grafikoko joera-lerroan ikusten denez. -5 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 5.G HIRIARTEKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO GIDARIEN KOPURUAREN BILAKERA, IBILGAILU MOTAREN ARABERA Bi gurpileko ibilgailuak Ibilgailu arinak Ibilgailu astunak 0,0 10,0 20,0 30,0 40,0 50,0 60,0 70,0 80,0 90,0 100,0 0,0 10,0 20,0 30,0 40,0 50,0 60,0 70,0 80,0 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 >64urte <65urte 6.G HIRIARTEKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN GIDARIEN KOPURUAREN BILAKERA, ADINAREN ETA EGUN MOTAREN ARABERA Lanegunak Jaiegunak Lanegunak Jaiegunak lineala (Lanegunak)
  7. 7. 7 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN HIRIKO ISTRIPU TASA Euskal Autonomia Erkidegoko kaleetan 2000tik 2013ra bitartean 64 urtetik gorako pertsonek izandako istripu-tasaren bilakaerak, 7. grafikoak jasotzen duenez; erakusten du, lehendabizi, hiriguneetan gertatutako zirkulazio-istripuetan hil do larri zauritzen diren 10 pertsonetako 9 harrapatutako oinezkoak direla. Proportzio hori kontuan hartuz, hiriko zirkulazio-istripuetan hil edo larri zauritutako 64 urtetik gorako 10 pertsonetako 9 oinezko ia berdin mantentzen dira denbora-tarte osoan zehar; hori dela eta, merezi du talde zehatz horretan arreta jartzea haren ezaugarriak zeintzuk diren jakiteko. 8. grafikoan ikus daitekeenez, hiriko harrapatzeen lehen ezaugarria dugu emakumeak gizonezkoak baino gehiago direla. Bestetik, bi taldeak antzera joan dira jaisten denbora-tarte osoan zehar. Dena den, hil edo larri zauritu ziren 64 urtetik gorako emakumezko harrapatuen kopurua % 63 jaitsi da 2000 eta 2013 urteen artean eta adin bereko gizonezkoena, ordea, % 52 jaitsi da. 0 20 40 60 80 100 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 7.G HIRIKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO PERTSONEN KOPURUAREN BILAKERA, PERTSONA MOTAREN ARABERA Gidaria Bidaiaria Oinezkoa 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 8.G HIRIKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO OINEZKOEN KOPURUAREN BILAKERA, SEXUAREN ARABERA Gizonezkoa Emakumezkoa
  8. 8. 8 Bigarren ezaugarria dugu kontuan hartutako denbora-tarteko urte guztietan, 2001ean eta 2012an izan ezik, 80 urtetik gorako pertsonena dela adin-talderik handiena, 9. grafikoan ikus daitekeenez. Merezi du ere aztertzea zein egoeratan gertatzen diren harrapatze horiek, zeren alde nabarmen batzuk baitaude urteko garaia, asteko eguna eta errepidearen egoera kontuan izanda. 0 5 10 15 20 25 30 35 40 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 9.G HIRIKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO OINEZKOEN KOPURUAREN BILAKERA, ADINAREN ARABERA 65-69 70-74 75-79 80 eta gehiago 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 10. G HIRIKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZAURITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO OINEZKOEN BANAKETAREN BILAKERA, URTAROAREN ARABERA Udaberria Uda Udazkena Negua
  9. 9. 9 10. grafikoan ikusten denez, udazkenean eta neguan pertsona nagusi gehiago harrapatzen dute hirian udaberrian eta udan baino. Denbora-tarte osoa modu bateratuan hartuta, ikusiko dugu neguan gertatzen direla 64 urtetik gorako pertsonaren bat hil edo larri zauritu den hiriko istripuen % 31,1. Udazkenean, aldiz, ehuneko hori % 27,6ra jaitsi da, udaberrian % 24,2ra eta udan % 18,1era. Asteko egunari dagokionez, adierazi beharra dago 2000tik 2013ra bitartean astelehena (% 18,1), asteartea (% 17,2) eta asteazkena (% 17,1) direla hiriguneetan pertsona nagusien harrapatze larri gehien gertatu ziren hiru egunak. Harrapatze larri gutxien gertatu ziren bi egunak igandeak (% 7,5) eta larunbatak (% 8,5) izan ziren. 11. grafikoan ikusten denez, magnitude txikien bilakaeraren ohiko gorabeherak kenduta, harrapatze horien asteko banaketan dagoen bilakaera jasotzen baitu, badirudi asteko banaketa egonkor mantendu dela denbora-tarte osoan zehar. Bukatzeko, adierazi behar da harrapatze horietako gehienak egunez gertatzen direla eta galtzada lehor dagoenean. Kasurik gehienetan harrapatzea egiten duen ibilgailua autoa da edo motoa. 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 11.G HIRIKO ISTRIPUETAN HIL EDO LARRI ZUARITU ZIREN 64 URTETIK GORAKO OINEZKOEN BANAKETAREN BILAKAERA, ASTEKO EGUNAREN ARABERA Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
  10. 10. 10 ONDORIOAK • 64 urtetik gorako pertsonak zirkulazio-istripu larrietan tartean egoten dira biztanleria osoan duten pisuari dagokion baino hein handiago batean. • Oro har, bidearen erabiltzaile eta, bereziki, gidari diren 64 urtetik gorako pertsonen proportzioa handitzen ari da. • Errepidean istripu larria duten 64 urtetik gorako pertsona gehienak gidariak dira eta hirian dutenak oinezkoak. • Euskal Autonomia Erkidegoan azken hamarkadan hil edo larri zauritu diren 64 urtetik gorako pertsonen kopuruaren jaitsiera gainerako biztanleena baino txikiagoa izan da. • Istripu larria izan zuten 64 urtetik gorako gidari gehienak autoa gidatzen ari ziren. • Adineko pertsonen hiriko harrapatzeak, batez ere, lanegunetan eta egunez gertatzen dira. • Neguan udan baino harrapatze larri gehiago gertatzen dira. • Aurten, abenduaren 3a arte, erregistratuta agertzen dira hil edo larri zauritu diren 64 urtetik gorako 69 pertsona. Behin-behineko datuak izan arren, iaz baino 19 pertsona gutxiago dira denbora-tarte berean. • 2014an gertatzen ari den jaitsiera horrek eraginpean bidaiariak (-10), harrapatzeak (-6) eta gidariak (-3) hartzen ditu. • Zirkulazio-istripuan hil edo larri zauritu diren 64 urtetik gorako pertsonen artean, iazko denbora-tarte berarekiko, aurten hazten ari diren talde bakarrak txirrindulariak (+5) eta moto-gidariak (+1) dira.

×