1. CURRICULUMAREN
INGURUKO GALDERAK
Magis taldea: Jon Algarra, Iñigo Arregi, Irune Artola eta Idoia Berasarte
2. 1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren
aplikazio eremua?
Aplikazio eremua EAEko ikastetxeak dira,
hau da, Gipuzkoa, Bizkaia eta
Arabako ikastetxeak
3. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen
dituzten ETAPAK?
Bi dira: Lehen Hezkuntza eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren
izaera? Hautazkoa al da?
Izaera orientatzailea eta hezitzailea da,
eta ez da hautazkoa,
baizik eta derrigorrezkoa.
4. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat
ZIKLOTAN banaturik dago?
LH etapak 6 urte hartzen ditu eta 3 ziklotan
dago banaturik
5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko
Curriculum Diseinuak oinarrizko
GAITASUNTZAT?
Eskakizun konplexuei erantzuteko eta
askotariko lanak behar bezala
egiteko gaitasuna.
5. 6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen
definizioa eta hautaketa?
DeseCo izeneko proiektuan, gaitasun
kontzeptuaren definizioa ematen du
Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko
Erakundeak (ELGE)
6. 7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO
GAITASUNAK?
• Zientzia teknologia eta osasun-kulturako
gaitasuna
• Ikasten ikasteko gaitasuna
• Matematikarako gaitasuna
• Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala
erabiltzeko gaitasuna
• Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
• Giza eta arte kulturako gaitasuna
• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako
gaitasuna
7. 8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako
gaitasunak? Aipatu bakarrik.
• Arduraz bizitzen ikastea
• Ikasten eta pentsatzen ikastea
• komunikatzen ikastea
• Ekarrekin bizitzen ikastea
• Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea
• Egiten eta ekiten ikastea
8. 9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum
dekretuak CURRICULUM terminoa?
• Oinarrizko gutxieneko ikaskuntzak biltzen dituen
dekretua da. Curriculumak giza eskubideen
balioak aldarrikatzen ditu, beren eskubide eta
betebeharrez kontziente diren herritarrak
prestatzeko, indarkeria deslegitimatzeko eta
biktimekiko enpatia sustatzeko.
Herritar bakoitzak bere ahalmena eta talentua
eskuratzeko erreferente gisa sortu da, kontuan
hartuta gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak,
edozein direla ere bere sexua, sinesmenak, jatorria
eta baliabide ekonomikoak
9. 10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan
izan beharreko pedagogia printzipioak?
1.-Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu
irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta
kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak
biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar
du prozesu horren xedea.
2.-Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten
da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta
jakintza-arloen eta irakasgaien arteko
diziplinartekotasuna.
3.-Ikastetxe-ereduahezkuntza-
komunitateraeta,orohar,gizarterairekitzen ari dela,
beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.
10. 4.-Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta
inplikazio handia izan behar dute eskola
antolamenduan, eta indartu egin behar da
irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin
behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren
eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko
koordinazioa.
5.-Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko
gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako
gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen
duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera
antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita
hamar minutuko irakurketa-denbora sartu
beharko dute, etapako maila guztietan.
11. 11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?
• Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
• Arte Hezkuntza
• Gorputz Hezkuntza
• Gaztelania eta Literatura
• Euskara eta Literatura
• Atzerriko Hizkuntza
• Matematika
12. 13-Zein da aniztasunaren trataerako neurrien
xedea?
• Ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea
eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko
gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea, beraz,
azken finean, ikasle guztiek garapen pertsonal,
sozial eta behar izanez gero, profesional osoa lor
dezaten da benetako xedea.
13. 14-Zein da LH-n ikasleen ratioa?
• Ikasleen ratioa 25 ikaslerena klase bakoitzeko
izango da. Betiere, mailaz pasa ez diren ikasle
edota hezkuntza sistemara berandu sartu diren
ikasleak izango dituen taldeak; ratioa gainditu ahal
izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko
hamarrean baino portzentaje handiagoan gainditu
ratioa. Honez gain, ratioa handitu ahal izango da
baita ere, ikasleen ezaugarriei erreparatuz eta
ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei
erreparatuta.
14. 15-Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak
LH-n?
• Ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatuta,
jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak
curriculumeko arlo guztietan egindako
aurrerapenei erreparatuko dio, oinarriko gaitasunak
kontuan hartuz.
15. 16-Zeintzuk dira arlo bakoitzaren atal nagusiak?
• Arlo guztiek atal nagusia konpartitzen dute. Lehenik
eta behin, arlo bakoitzak oinarrizko gaitasunen
garapenean egiten duen ekarpena aipatzen da;
ondoren alor bakoitzaren bitartez lortu nahi diren
helburuak. LH-k 3 ziklo ezberdin dituenez, ondoren
alor bakoitza 3 ziklotan banatzen da eta ziklo
bakoitza eduki multzotan. Baita ere ziklo bakoitzak
bere ebaluazio irizpideak izango ditu.