2. Antonio Vivaldi (1678-1741)
Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a.
Bibolin-jotzailea izan zen eta musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa
da.
Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin-
jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere
musika tresnarik gustukoena, biolina.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen.
Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten
ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik
apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala,
musikarako beka bat eduki zuen. “·La Pieta”
izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade,
baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik
arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak
gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan
kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten
maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino
gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende
xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez miresgarriak dira.
Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian
bertan. Amsterdametik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak
eskain zitzan.
LANAK
Operak idatzi zituen gehienbat, eta oso harrera ona izan zuten orduko zaleen
artean.
3. Johann Sebastian Bach (1685-1750)
1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a). Arobarrokoko
konposagile eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari
familia onenetariko baten kidea.
Inoiz izan den konpositore handienetariko bat
bezala hartzen da askotan; ez bere lanen
edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik
ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat
musikarirentzat,Mozartetik hasita,
Schoenbergera.
Bachen konposizio-lan hala sakratu nola
sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu
bakarlarientzakoek, Barrokoaren aroko
sorkuntza-ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera
eraman. Nahiz eta Bachek forma berririk sortu ez zuen, alemaniar estiloa
aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen
antolamenduaren gain zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere,
Frantzia eta Italiako) erritmo, forma eta abarren egokitzapenaz.
Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira Matthäuspassion, Tocata
eta fuga re minorren, BWV 565, Brandeburgoko kontzertuak, Fugaren artea,
Ongi tenperatutako klabezina (Das Wohltemperierte Clavier), Meza si
menorrean, besteak beste.
Lehen urteak (1685-1703)
Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685ko martxoaren 21ean
(Scarlattiren eta Haendelen urte berean) familia batean zeinek zazpi
belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Hark 9 urte bakarrik
zituela hil zen Bachen ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius
Bach (1645-1695) hil zen: hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen
musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach
(1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera,
garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen
organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi
zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen.
Mullhausen (1703-1708)
1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko
printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren,
Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen
maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta
4. bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720)
ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean.
Weimar (1708-1717)
Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta
1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en.
Cothen (1717-1723)
1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan
zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen
emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo
honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin.
Leipzig (1723-1750)
1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten.
Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin
(Thomaskirche, alemanez). Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika-
zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt
eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe
izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza
profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren. Azken
lanpostu horri 27 urtez eutsi zion, bere heriotzera arte.
Bachen lanpostuko zereginetako bat zen Thomasschule eskolako
ikasleei kantu-heziketa ematea eta Leipzigeko bi eliza nagusietarako (Santo
Tomas eta San Nikolas elizak) musika konposatzea astero. Halaber, bere
lanpostuak latina irakastera behartzen zuen, baina azken eginkizun horretan
haren ordezkari bat aritzea baimendu zioten.
1720ko hamarkadako zati handi bat kantatak konposatzen igaro
ondoren, Bachek eliza-musikako errepertorio itzela bildu zuen Leipzigeko bi
eliza nagusietarako. Puntu horretara iritsi ondoren, bere musika-konposizio
eta -emanaldiak liturgiatik haratago hedatzeko gogoa piztu zitzaion. 1729ko
martxoan, Collegium Musicum-eko zuzendaritza hartu zuen bere gain.
Emanaldiak egiteko musika-talde sekularra zen hori, 1701ean bere
aspaldiko lagun Georg Philipp Telemann konposatzaileak sortua.
5. Georg Friedrich Häendel (1685-1759)
Halle, Sajonia, Alemania, 1685eko otsailaren 23ª- Londres, Ingalaterra,
1759ko apirilaren 14a.
Musikari barroko alemaniarra izan zen. Konposatu zituen opera, concerti
grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren
gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko
herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu.
Bizitza eta obra
Silesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen.
Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea eta harekin teklak jotzeko
teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza
sakona lortu zituen. 1702an zuzenbide ikasketak
hastearekin batera, Domkircheko, Halleko
katedral kalbinista, organo-jotzaile izendatu
zuten, 17 urte zituela. Unibertsitatean Telemann
musikagilea ezagutu zuen eta bizitza osoan
lagunak izan ziren.
Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago,
1703an, Hamburgora joan zen eta operako
orkestran, biolin eta klabezin jotzaile izan
zen. 1705an estreinatu zituen lehen
operak; Almira obra egin zuen, eta, geroago, Nero obra. Arrakastak Giovanni
Gaston de Médicisen babesa ekarri zion eta Italiara abiatu zen hurrengo urtean;
han, Corelli eta Scarlatti aita-semeak ezagutu zituen (1706). Hiru urte baino
gehiago pasa zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen
eta horrez gain, musika berria egiten hasi zen, Italiako musikan oinarrituz.
Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako
Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen.
1710an Italiatik joan zen eta Hanoverko gorteko orkestrako zuzendari egin zen;
denbora laburrez, hala ere, Britainia Handira nahi baitzuen joan. Hara iristean,
Londresko gizon entzutetsuenek (Pope, Swift) oso harrera ona egin zioten. Urte
bat geroago, 1711n,Rinaldo obra egin zuen, Londresen bertan, baita arrakasta
handia lortu ere.
Orobat, bi urte geroago, Utrechteko bakea ospatzeko Te Deum-a jo zuen.
Harrezkero, gutxitan eta aldi laburrez irten zen Britainia
Handitik. 1714an Hannoverko Hauteslea Britainia Handiko errege izendatu
zuten, Jorje I.a izenez. Artean harekiko harremanak oso onak ez baziren ere,
6. hura erregetzara iritsiz gero, Haendelek jakin izan zuen haren faborea berriro
bereganatzen, eta berari eskaini zion Water Music ospetsua (1716).
1719an, Royal Academy of Music delakoa sortu zen eta, haren zuzendari
izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen. Aldi
hartan, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta
baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei concerto grosso eta
hogei kontzertu organorako.Jurgi II. a errege koroatu zutenean, Händel izan
zen horretarako musikaria, ereserki garrantzitsuak sortu ziren horrela, gero eta
arrakasta gehiago zuen Händelek.
Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak
egiteari lotu zitzaion: Saul (1739); Mesias (1742), Haendelen maisu-
lana; Sanson (1742); Juda Makabearra (1746); Josue (1747); Salomon (1748).
Azkeneko urteak ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan
zituen. 1750ean Alemaniarako azken bidaia egin zuen. 1759. urtean hil zen,
Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen eta Westminsteren ehortzi zuten.
Haendelek jasotako eragina
Maisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez
izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli),
frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan
zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean Henry
Purcellen garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Bere mendeko eta
iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe,
kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena
areagotzen lagundu zuen eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart,
Beethoven) prestatu ere.
Lan ospetsuak
Bere lanik ezagunenen artean "Messiah" (1741), "Water Music" (1717)
eta "Music for the Royal Fireworks" (1749) ditugu. Halaber, eragin handia eduki
zuen Haydn, Mozart etaBeethoven moduko musikagileengan.
Beste lan batzuk
Agrippina (1709)
Rinaldo (1711)
Serse edo Xerxes (1738)
Saul, Israel in Egypt eta Ode for St. Cecilia's Day (1739)
Solomon (1748)
Jephtha (1752)