Ikasleak ez du erantzukizunik zuzenketa osoan.Irakasleak erabakitzen du zer eta noiz idatzi, eta nola egin lana ikasleak. Idaztea ez da jada norberaren pentsamenduak eta sentsazioak garatzeko tresna sortzailea.Bere autonomia galtzen du. Zerbait irakurtzen dugunean, egileari konfiantza osoa ematen diogu egileari eta testua ulertzeko ahalegina egin behar dela onartzen dugu.Ez, ordea, ikasleekin. Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremanean, autoritate eta konfiantzaren balantza aldatu egiten da. Errakuntzak harrapatzera joaten gara. Irakaslea epailea da eta ikasleak beldurrez idazten du.
Prozesalean irakasleak ikaslearekin batera egiten du lan. Ohiturak aldatu egiten dira: irakasleak egile modura prestatu nahi ditu ikasleak.Izateko erak hainbeste, idaztekoak ere hainbeste.Ez dago zuzentzeko modu bakarra. Pertsonaren gaitasunak sustatu behar dira.
Definizioa: Espainiararen Erret Akademiaren Hiztegia. Ebaluatzea iritzia ematea da, baina horrek ez dakar berarekin konponbide jakinak bilatzea eta anotatzea.
Ez dute denek berdin pentsatzen: Ingelesa irakasten duten hainbat irakaslek es diote garrantzirik ematen: garrantzitsuena inputa eta motibazioa da.(Ez dute zuzenketa aprobetxatzen) Konduktistak: zuzenketa nahitaezkoa da, errefortzu positiboak eta zigorrak. Mentalistak:gizakiok hizkuntzak ikasteko berezko gaitasuna dugu.Huts egiten dugunean, mekanismo hori soilik lanean ari da eta berriro egingo ditugu hipotesi berriak hutsegite hori konpontzeko, baina horretarako ea da behar zuzenketa.
Laugarren orriaren fotokopia erantsi.
Testu osoari eta edukiari eman beharrean. Gure joera da testuaren alderdirik azalekoenei erreparatzea (puntuazioari, arautegiari...) eta alderik oinarrizkoen eta osoenetan (koherentzia, erregistroa...) zabar jokatzea. Ohitura hori KALTEGARRIA da ikasleentzat uste baitu gramatikako errakuntzak direla balio duten bakarrak. Bosgarren orriko eskema osoa eman. Normalean, beti azpimarrazten dira errakuntzak eta inoiz ez asmatutakoak. Ikaslea poztu egiten da zer egin duen ongi esaten badiogu. Markak jarri: + edota - . Ahalegin du testu batean (-) bezainbat (+) jartzen. Zer testu zuzendu behar dugu? – Bukaerako produktua? _ Zirriborroak?
Testu guztiak desberdinak dira( testu mota, zailtasun maila, kurtso hasiera-bukaera...) eta ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu (arazo konkretuak, ikasteko estiloa...). Beraz, zuzenketa ere desberdina beharko luke. Faktoreak: Testu desberdinak dira urtebetetze bat zoriontzeko eta kurtso bukaerako lan bat. Errakuntza bera larriagoa da bigarren kasuan lehenengoan baino. Ikasle aurreratu bati zuzenketa sakona egiten ahal diogu; ikasle hasi berriak, ordea, ezin dute aurrekoen zuzenketa behar bezala aprobetxatu. Gidatuagoa eta apalagoa behar du izan. Zuzendu beharreko lehenak errakuntza komunikatiboari dagozkionak dira, testuaren ulergarritasunari dagozkionak. Baita:kalkoak, egitura arrotzak, errakuntzak akatsak baino larriagoak dira. Gehiegizko interesa zuzenketan edo “gramatika obsesioa” kaltegarria izan daiteke ikaslearentzat, ez baita ausartuko, agian, gehiago idaztera. Ikasleak jakin behar du akatsak egitea erabat normala eta nahitaezkoa dela zerbait ikasteko. Ezin dugu ikaslea gure zuzenketekin estutu..
Ikasleak arduratsuagoak izanen dira ikasten ari direnekin baldin eta aktiboki hartzen badu parte zuzenketan. Zuzenketa ere ikaskuntzaren helburua da. Eragozpena: ikaslea ez da normalean gai (ez daki) testuetako alderdi guztiak zuzentzeko (zuzentzen). Azkeneko teknika. Ikasleek idazten duten bitartean, irakasleak testuak irakurriko ditu eta oker larriak azpimarratuko. Ondotik, astia eta materiala (hiztegiak, gramatikak...) emango die ikasleei beren lanak zuzen ditzaten.
ERRAKUNTZA: hizkuntza gaitasunaren akats baten ondorioa da, gramatika arau bat ezagutzen ez delako egiten dena. HUTSEGITEA: hitz egitean egiten den akatsa da edo idaztean izaten den hanka sartze bat. 3. Ortografiari dagokionez, ulermen arazorik sortzen ez duenez gero, ikasleak ez du gogo berezirik izaten hutsak zuzentzeko.
Ez da gauza bera argudio-testu bat zuzentzea edo narrazio bat zuzentzea. Aldatuko dira estiloa... Berdin lagundu behar diogu tesi baterako argudioak nahi dituen ikasleari eta narrazio bat idatzi nahi duen ikasleari? Argi dago ezetz. Hurrengo taulan agertzen dira interesgarri izan daitezkeen galdera batzuk testu mota ezberdinak idazteko.
Ikasleak berak zuzendu behako ditu egin dituen akatsak.
Ez du merezi zuzentzea ikaslea ez badago prest(aturik) zuzenketa ulertzeko. Berandu zuzentzen baduzu, ikasleak ez du inolako interesik jarriko. Hori zuzentzea azkeneko bertsioa zuzentzea baino inportanteagoa da. Ikasleek ere zer edo zer zuzendu behar dute. Markatu gaizki dagoena eta eskatu erantzun zuzenak bila ditzatela. Ez esan: erreparaiozu puntu honi , 3.lerroaldea zabal ezazu ... Esan itzazu ikasleak ulertuko dituen gauzak.
6. Ziurtatu egindako zuzenketak irakurri eta aprobetxatzen dituztela. 7. Ikasleen lan idatziak ahoz zuzendu. Ekonomikoagoa, praktikoagoa eta seguruagoa da. 8. Irakatsi hiztegiak eta gramatikak kontsultatzen. Eman pistak beraiek zuzentzeko. Informatikako baliabideak erakutsi. 9. Zuzenketaren kalitatearen alde jo ezazu, horrekin zuzenketaren kopurua gutxitzen bada ere. 10. Erabili zuzentzeko askotariko teknikak. Egoki itzazu teknika horiek ikasle bakoitzaren ezaugarrietara.