Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.

447 visualizaciones

Publicado el

Lekeitioko EAJ-PNVren aldizkaria. 5. zenbakia.

Publicado en: Noticias y política
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
447
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
5
Acciones
Compartido
0
Descargas
3
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.

  1. 1. EntzuixuLekeitio 5.zkia • 2013ko Uztaila URTE BI………ETA ZER? • Santa katalina paseoa egiteko aukerak galdu. • Herria inoiz baino zikinago. • Malekoia ahaztuta. • Etxebizitza sozialak egiteko aukera galdu. • Playa de Ondarzabal suntzituta. • Udal kontratuak lagunentzako. • Lorategiak eta herriko gune berdeak utzita. • Munizipalak desagertuta. • Eskola publikoak egoera larrian. • Etxez etxeko gizarte zerbitzuko itxaron lista gehitu. Bilduk urte bi darama Udalean Eta egiteko zirenak? (Bilduren programan) ¡ ? • Lehiatila bakarra eta herritarren arretarako udaletexea astean bi arratsaldez zabaldu. • Herriko aurrekontu partehartzaileak • Euria denerako umeentzako aterpea • Ranpak, igogailuak, eskilera mekanikoak, … irisgarritasunaren alde. • Ranpa mekanikoak letraukuan • Berdegune eta lorategi gehiago • Kiroldegiko ordutegia zabaldu • Merkatua berritu. • Santa Rita eraikina errekuperatu • Ludoteka berri bat. • 300/400 pertsonentzako kultur ekipamendu bat egin
  2. 2. 2 Entzuixu / 5.zkia • 2013ko Uztaila BILDU LOTU ZURE TXAKURRAK Lekeitioko Batzokiko Garagardotegia zabalik dago. Aurten Oilasko erreak buel- tatu dira, beste hainbat gauzen artean; adibidez, patatadun tortila, piper berdeak, txistorra patatekin… Hurbildu Garagardotegira terraza eder baten jan nahi baldin baduzu giro ezin hobean. Ya está abierta la cervecera del Batzoki de Lekeitio. Este año tenemos Pollo asado, entre otras muchas cosas; como por ejemplo, tortilla de patatas, pimientos verdes, txistorra con patatas… Acércate y pásalo en grande en un ambiente inmejorable. Batzokiko Garagardotegia B atzokiak jasan zuen erasoaren aurrean ezin garenez isilik geratu, zera adierazi nahi dugu: Itzelezko sorpresa desatsegina izan zen, apirilaren 13ko goizean gure etxea den Batzokia beste behin ere pintadaz eta pinturaz erasotua izan zela ikustea. Oso minduta gaude, batez ere suposatzen delako beste aro politiko batetan murgilduta gaudela, baina hala ere EAJ- PNVkook mehatxuak jasotzen jarraitzen dugu. “Ordainduko duzue” izan da momentuz azken mehatxua. Azken eraso hau, “Thierry”ri egin zitzaion omenaldian izandako gertakarien ondorio izan da, besteak beste, Sortuko buruzagi baten atxiloketaren ondorio. Gertakari hauen eta gure Batzokiak jasandako erasoaren arteko harremana argi dago, ez dago zalantzarik beraz larunbat hartan Batzokia ezker abertzaleko kideen aldetik erasotua izan zela omenaldian izandako gertakarien erantzun gisa. Gure Herriak ia 40 urtetan zehar sufrimendua izan du eta zoritxar hau gainditzen hasi denean, beste behin ere, indarkeria erabiltzen dutenek benetan zer pentsatzen eta nola jokatzen duten erakutsi digute. Jokaera hauek modu totalitaristan aritzen den eta inoren eskubideak mesprezatzen duen pertsona talde batek etengabe euskal gizartea behatzen duela gogorarazten digute, Demokrazian sinesten dugulako, EAJ- PNVkook, eraso eta mehatxu hauek guztiz kondenatzen ditugu eta pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan behar direla adierazi. Hori horrela, modu argian Batzokiak jasan zuen erasoa azken plenoan kondenatzea eskatu genuen gu ere parte garen Udaletxe honen aldetik, non lan egin dugun eta lanean ari garen Lekeitio eta lekitxarren alde. Erasoa larria da, demokraten eta beraz lekitxarren kontra ere egin delako eta ondorioz gaitzespena zalantzarik gabe egin behar da. Poztuko ginateke kontrakoa gertatuko balitz baina orain arte gertatu izan den moduan isiltasuna jaso dugu erantzun modura, ez genuen espero udal gobernuko talde politikoaren aldetik inongo gaitzespenik, isiltasuna baino. Baina bai mindu gaituena gaitzespenik ez egotea Bilduko parte den EA alderdiaren aldetik. Alderdi hau testuinguru gogorrenetan ere beti agertu baita biolentziaren kontra baita alderdien egoitzei egindako erasoen kontra, besteak beste, alderdi horrek ere jasan dituelako. Mindu gaituela diogu zeren larunbatean eta besteetan izandako erasoen arteko desberdintasun bakarra, egun EA ezker abertzalearekin koalizioan dagoela da eta dirudienez, koalizioan egonda, EAko kargu publikoek, bere egiten dituzte mehatxu eta beldurraren estrategiak. Larunbat hartan ez zen bakarrik Euskadi eta Lekeition demokraziarentzako adierazgarri den eraikin bat eraso. Erasoa hain zuzen ere, mehatxu eta jokaera nazi hauek gure gizartetik desagertu daitezen lan egin duten euskaldunen ilusio eta esfortzuaren kontra ere izan zen. C uando todas y todos pensábamos que ya nos encontrábamos viviendo en nuevos tiempos, el sábado 13 de abril por la mañana nos encontramos que habían vuelto a atacar nuestro Batzoki y volvían a amenazar a EAJ-PNV, mandándonos el mensaje de que “lo vamos a pagar”. Unos hechos que se produjeron como reacción a lo sucedido en el acto de homenaje a “Thierry” y la detención de un dirigente de la izquierda abertzale, más concretamente de Sortu. Una relación clara, por lo que nadie puede decir que son dos hechos que no tienen nada que ver y lo sucedido aquel sábado con el Batzoki forma parte de la reacción de miembros de la propia izquierda abertzale. Una vez más, cuando nuestro país empieza a superar casi 40 años de sufrimiento y desgracia y cuando llega el momento de reconstruir la sociedad que con la violencia se ha ido destruyendo, los violentos vuelven a enseñarnos que es lo que realmente piensan. Vuelven a recordar a la sociedad vasca que estamos tutelados y vigilados por un grupo de personas que no creen en la democracia y que solo saben actuar desde el totalitarismo y el desprecio a los derechos de los demás. Desde EAJ-PNV condenamos con la fuerza que nos da la democracia y nuestro respeto por los derechos de todas las personas, este tipo de ataques y amenazas. Nos hubiera gustado que el Ayuntamiento al que pertenecemos y en el que hemos trabajado y trabajamos para aportar lo mejor de nosotros mismos para beneficio de Lekeitio, hubiera condenado, durante el pasado pleno, también de forma contundente el ataque a nuestro Batzoki. Sin paliativos, sin dudas, sin peros y sin comparaciones. Pero esto no sucedió. Porque este es un hecho grave, que atenta contra todos los demócratas y contra los ciudadanos de nuestro municipio. Si tenemos que ser sinceros, no esperamos más que el silencio cómplice por parte del grupo político que tiene el Gobierno Municipal, como ha sucedido a lo largo de nuestra historia reciente. Lo que nos duele aún mas es el silencio de Eusko Alkartasuna, miembro de Bildu. Un partido político que siempre, hasta en los tiempos más duros, se ha posicionado en contra de la violencia y también de este tipo de ataques a las sedes de los partidos, entre otras cosas, porque los ha sufrido en sus propias carnes. Nos duele porque la única diferencia entre lo sucedido aquel sábado y lo que ha sucedidoenotrasocasionesesqueahoraEA está en coalición con la izquierda abertzale y, por lo que parece, quienes ocupan los cargos públicos de este partido,están asumiendo este tipo de estrategias de la amenaza y el miedo como propias. El sábado 13 de abril no solo se atacó un edificio emblemático para la democracia en Euskadi y en Lekeitio. El ataque fue un atentado contra la ilusión, el esfuerzo y el trabajo que los vascos de bien hemos venido haciendo para que, precisamente, amenazas y actitudes nazis como estas desaparezcan de la sociedad vasca. Y eso nos apena mucho.
  3. 3. 35.zkia • 2013ko Uztaila / Entzuixu URTE BI ONDOREN…ZER ? P asatu dira bi urte Bildu gobernura iritsi zenetik, Lekittarrontzat atzera pauso handia ekarri duen bi urte izan dira hauek, paralisian oinarritutako bi urte izan dira, bi urte galduak. “Haize berriak heldu dira Udalera” esan zuen bere garaian oraingo alkateak, baita iritsi ere! Paralisia ekarri duten haizeak izan dira, gestio negargarria ekarri duten haizeak izan dira, edota hobeto esateko, gestio faltan oinarritutako haizeak izan dira. Gogoratu besterik ez dago azken bi urte hauetan eman diren gertakariak. Legealdi hasieran Santa Katalina pasealekua burutzeko diru-laguntza garrantzitsua galdu zuten… baina, antza ez dio axola. Ondoren, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra geldiarazi zuten, beraien ustez aurreko legealdian dozenaka Lekittarrek parte hartu zuten parte-hartze prozedura nahikoa ez zelako. Beraz, Plan berri bat sortzeko prozesu berri bati hasiera eman zioten, izugarrizko kostua sortarazi diona udaleko diru- kutxari. Prozesu parte-hartze berri honetan aurrekoan baino jende gutxiagok parte hartu du, baina antza orain kantitateak ez dauka garrantzirik, lehen bai! Parte-hartzea sustatzen saiatzen ari dira batzorde ezberdinetan, baina… PORROT izugarria! Gero eta jende gutxiagok parte- hartzen dugu, batzorde gutxiagoetara egiten da dei eta gainera, herritarren parte- hartzearen izenean, batzorde horietan parte hartzen duten herritarrei udal gobernuak hartu beharreko erabakiak hartzera bultzatzen die. Aho handiz zabaldu zuten herrian zehar 2012. urteko aurrekontuak herritarren parte- hartzearekin egingo zirela… Kea besterik ez!!! Izan ere, parte-hartze hori aurrekontuak nola egiten diren azaltzeaz oinarritzen zen, inozoak garelakoan. Gainera, oraindik 2013. urteko aurrekontuak onartzeko daude, herritarrei ere deirik ez zaie egin aurrekontu horien elaborazioan parte hartzeko. Aurten ere, iaz bezala, onartutako aurrekontuen aurkezpen hutsa izango da? Ondorioz, gai honen eta udaletxeko bestelako gaien inguruan… Ez adarrik jo!!! Planifikazio prozesuetan murgildutako bi urte hauek; Hiri Antolamendurako Plan Orokor berri bat, garapen ekonomikoan oinarritutako plan estrategiko bat, plaza merkatua berriztatzeko plan bat, herria edertzeko plan bat eta beste hiruzpalau plan, azterketatik paralisira garamatzate. Izan ere, planak besterik ez dira, idatzita daudenak, baina idazteaz gain aurrera eraman eta burutu egin behar direnak… Hala ere, begi-bistakoa denez plan horiek burutzeko asmorik ez dago!!! Plan horiek egiteko enpresak kontratatu behar izan dira, horrek ekarri duen gastuarekin. Gaur egun bizitzen ari garen garaietan plan horiek egiteko erabili den dirutzak ez dauka inolako justifikaziorik, herritar guztiona den dirutza hori bestelako beharrizan batzuk asetzeko erabil zezaketen, hala nola beharrizan sozialetarako… baina, antza berriz ere ez da ezer gertatzen!!! Bitartean, krisi garaiak gero eta eragin handiagoa dauka gure herrian; LAB sindikatuaren arabera %9,4ko langabezi tasatik %12,4ra pasatu gara. Oinarrizko Errenta (RGI) jasotzen dutenak gero eta gehiago dira, eta hala eta guztiz ere Bilduren udal gobernuak planak egiten jarraitzen du… Hurrengoa adierazi zuen garapen ekonomikoko ardura daraman Bilduko zinegotzi batek: “El Ayuntamiento no es una agencia de colocación de empleo”. Egia da Udala ez dela kolokazio agentzia bat, baina neurriak hartu edota bitartekoak jarri behar ditu lana eta aberastasuna sortzeko herrian. Eskualdeko garapen agentzia da adibiderik garrantzitsuena, honen helburua lana sortzea delarik. Dena den, azken bi urte hauetan garapen agentzia hau noraezean dabil, helburu zehatzik gabe. Izan ere, Bilduren ustetan agentzia honek duen helburu bakarra langileak zapaltzen dituen enpresak sortzea baita eta gainera, beraien ustez Udalak ez dauka inolako erantzukizunik ezta gaitasunik ere lekittarrengan eragin zuzena duen krisiari aurre egiteko. Beti bezala krisiaren errudunak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Lea-Artibaiko Mankomunitatea… dira. Laburbilduz, errua beste batzuena da, beraiek biktimak bakarrik dira. Bestalde, lekittarren interesak defenditzeko gaitasun eta interes falta dela eta, beste aukera garrantzitsu bat galdu zen: Babes Ofizialeko 220 Etxebizitzen eraikuntza; 162 etxebizitza Telefonicako lurretan eta alokairu sozialeko 58 etxebizitza herriko gazteentzat. Orain esaten dute etxebizitza falta dela herriko arazorik garrantzitsuenetako bat eta ondorioz, udal etxebizitzen politika bat jasoko duen plan bat egin nahi dute, … beste plan bat!!! Gaur egun, Udal Gobernu honi esker hurrengo egoeren aurrean aurkitzen gara, besteak beste: • Eskola Publikoko azpiegituren egoera penagarria: hezetasunak, itoginak, itxi behar izan diren gelak, eta berriz ere, bai, bai… edozeri baietz… eta gero… hor konpon, mari anton!!! Eskola Publikoaren mantenimendua Udalaren eskumenekoa eta betebeharra izanik. Honi gehitu behar zaio Larrotegiko azken lanek ez dutela konpondu euri zaparradek behin eta berriro sortzen dituzten uholdeak eskolako eraikinean… beste bat!!! GINEKOLOGIA ZERBITZUA Urtarrilaren bukaeran, Berdintasuna eta Emakumea batzordetik planteatuta, Osakidetzara gutun bat bidali zuen Udaletxeak Lekeition ginekologia zerbitzuaren inguruan gure herrian zegoen zurrumurrua egia zen ala ez argitzeko. Zurrumurrua ondokoa zen: ginekologia zerbitzua Gernikara eramango zela. Osakidetzak gutunari erantzuna eman zion otsailean eta bertan argi dio Lekeitioko ginekologi zerbitzua Lekeition gelditzen dela. EAJ-PNVko zinegotziori maiatzean jakinarazi zitzaigun Osakidetzaren erantzuna… Uste dugu informazio hau herritarren esku egon behar dela eta horregatik Gobernu Taldeari informazio hori Udaleko web orrialde eta Facebook-ean eskegitzea eskatu genion, baina ez dute kasurik egin eta gaur da eguna herritar emakume askok oraindik uste dutela laster Gernikara joan beharko dutela ginekologi kontsultara eta hori ez da horrela, Lekeitioko ginekologi zerbitzua dagoen moduan gelditzen da eta Osakidetzak orain dela 5 hilabete adierazi zuen ez dela aldaketarik egongo… Ez dagokio ba Udal Gobernuari herritarrak informatzea, batez ere gai garrantzitsuen inguruan? • Herri zikina, oso zikina, kakaz beteta, pankartaz, pintadaz eta kartelez betea. Izan ere, alkatearen ustetan garbitasuna ez da lehentasun bat. • Erabat hondatuta dagoen islako moila. Baxurako arrantzontzi handiengan eragina izateaz gain, lebatzaleen sartu- irtenetan ere eragina izaten hasi da. Antza horrek ere berdin dio, baina hori bai, gero Bilduk arrantza sektorearen defendatzaile sutsu lez agertarazten du bere burua. • “Playa de Ondarzabal” itsasontzia bisitentzat itxita eta egoera oso larri eta penagarrian. Momentuz inolako proiekturik gabe bere bideragarritasunerako. Gero, Bilduk herriko ondarea eta gure kultura babestu behar direla dio!!! • Eta azkenik… badatorrela, badatorrela… bandera espainola Lekeitiora Udal Gobernuaren eskutik!!! Baita bandera frantsesa ere, beste batzuen artean. Hori bai… Ikurriñik ez da inondik inora ageri!!!. Udaletxeko balkoia hutsik, ez herrikoa ezta ikurriña ere. Kontuan izanik aurreko guztia, hurrengoa galdetu beharra dago: Zer egin du Bilduk Lekittarren beharrizanen alde? Non dago behin eta berriz aldarrikatzen zuten informazio zabala eta gardentasuna? Honelako galderak egiten ditugun bitartean, Bilduk behin eta berriz aldarrikatzen zuen “aldaketaren” legealdia badoa… Zoritxarrez legealdi hau bandera espainola ipini zen legealdiaz bakarrik izango da ezaguna.
  4. 4. 4 Entzuixu / 5.zkia • 2013ko Uztaila En el año 2002, el Ayuntamiento de HB y el departamento de Desarrollo Económico de la Diputación Foral de Bizkaia, dirigido por EA, se gastaron 12 millones de las antiguas pesetas (72.000 €) en comprar dos barcos que iban para el desguace, por haber sido sustituidos por unos nuevos: el Playa de Ondarzabal y el Monte Kalamua. PLAYA DE ONDARZABAL Pintada realizada por “desconocidos” en 2009 C omo es normal, los armadores aprovecharon todos los instrumentos y todas las cosas de valor antes de desmantelarlos. Por lo tanto esos dos barcos no tenían valor. Es más, el desguace costaba dinero, por lo que el valor era negativo. Por desguazar el Kalamua, el Ayuntamiento pagó 1,5 millones de pesetas (9.000 €). Por lo tanto, se pagaron 72.000 € por unos barcos, que, en realidad, hubieran costado 18.000 € desguazarlos. Cuando en 2003 entró el nuevo gobierno del PNV, los barcos ya estaban en muy malas condiciones (sobre todo el Kalamua), porque no se había hecho ninguna clase de mantenimiento. Además, mientras que los barcos viejos no se cambiaran de lista, los nuevos Ondarzabal y Kalamua no podían seguir trabajando en la lista provisional. Al final, el Ayuntamiento solo se quedo con el Playa de Ondarzabal, inscrito en la lista 8ª. Siempre hemos pensado que nuestra obligación es recuperar, restaurar y potenciar el patrimonio que tenemos en Lekeitio. Especialmente, el barco de bajura Playa de Ondarzabal. Lo reparamos y mantuvimos en buenas condiciones, para que los lekitxarras, los niños escolares de toda Euskadi (programa “ItxasEskola”) o cualquier otra persona que quisiera, pudiera visitarlo y conocer como vivían nuestros marineros en el barco y cuáles eran las técnicas y las artes de pesca. Para esto, con la ayuda del antiguo armador y los marineros, reconstruimos la historia del barco, recopilamos sus vivencias y anécdotas e hicimos un video y una musealización. Se podían conocer el puente, las cocinas, el wc y los camarotes, las bodegas y los viveros e incluso la sala de maquinas y el motor del barco. Al final del proceso, el “Playa” se convirtió, junto con el Reina del Carmen de Burela (Galizia), en uno de los dos o tres barcos-museo visitables del Cantábrico, en su puerto, en su medio natural, en el agua. El barco Playa de Ondarzabal es una de las pocas joyas del escaso patrimonio marítimo “flotante” de Euskadi. Es único en su género y ya estaba restaurado y puesto en valor. Durante los años del gobierno de EAJ-PNV se mantuvo el barco en buenas condiciones, cuidado por una persona. También se llevo un par de veces al carro, una a Bermeo y otra a Ondarroa, porque, cada cierto tiempo, había que ponerlo en seco para hacer las reparaciones necesarias al casco. Todo esto costaba mucho dinero, pero para nosotros era y es muy importante mantener viva la historia y la memoria de nuestro pueblo. Ahora nadie se está haciendo cargo del viejo “Playa”. La madera se está pudriendo, entra mucha agua por la cubierta y por el casco y gran parte del trabajo que se hizo para convertirlo en museo se está perdiendo. Un desastre para una joya a nivel de Euskadi, como es el barco “Playa de Ondarzabal”. El último capítulo de esta tragedia ha sido una charlotada. Una charlotada en la que el único que ha salido perdiendo ha sido el “Playa”, que ha andado de un sitio para otro, de mano en mano. En vez de arreglar las cosas, este cachondeo solo ha servido para que el barco esté todavía peor de lo que estaba. La historia de la “jubilacion” del “Playa” empezó con un “chiringuito” político entre EA y HB y casi ha terminado como un chiringuito de “pescaito frito” para los turistas. Perdiendo, de paso, un importante pedazo de nuestra historia como pueblo. Un ejemplo más de la ineptitud y, lo que es más grave, de la dejadez y del poco interés que tiene el actual Ayuntamiento por mantener y mejorar la calidad de vida de los lekitxarras. Es una pena, pero el futuro pedirá responsabilidades a quienes están dejando morir y están permitiendo que sepierdalomásimportantequetenemos en Lekeitio: nuestra personalidad.
  5. 5. 55.zkia • 2013ko Uztaila / Entzuixu LEKEITIO AURREKONTURIK , IDEIARIK ETA PROIEKTURIK GABE: kudeaketa dokumentua onartu ez duen inguruko herri bakarra. D agoeneko uztaila eta Bilduko udal gobernuak 2013ko aurrekontua onartu gabe jarraitzen du, udaletxean gehiengo osoa izan arren. Politika munduan badago teoria edo pentsaera bat ondokoa dioena: legealdi batean aurreikusitako proiektuak ez badira martxan jartzen legealdi horren lehenengo sei hilabeteetan, ez dira sekula aurrera aterako. Teoria hori jarraiki, Lekeitioko udal gobernuak aurten ere ezer berririk ez duela egingo aurreikusi genezake. Urte berria hasi zela 7 hilabete dira iada eta Bilduk hauteskunde kanpainan aldarrikatutako ideia berriek eta proiektu politiko alternatiboak oraindik ez dute argirik ikusi. Bildu udal gobernura heldu zenean, bere lehen aurrekontua 5 hilabete beranduago aurkeztu zuen, hau da 2012ko maiatzean. Atzerapen hau justifikatzeko,udalarenegoeraekonomikoaezzekitela eta gobernuan berriak zirela adierazi zuten, nahiz eta urtebete gobernatzen (edo desgobernatzen) egon. Aurten, beste behin, egoera okerragoan aurkitzen gara. Udal batzorde ezberdinetan 2013ko aurrekontuei buruz galdera egin dugunean, ez da egon erantzun zehatzik atzerapen horren zergatiari, gaia saihestu nahi izan dute. Baita entzun izan dugu ondo asmatu nahi dutela aurrekontuekin. Asmatu, zertan? Uztailaren 17an Bilduk 2013ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztu dio EAJ- PNVri eta aurrekontuak abuztuaren 1erako onartu nahi ditu, nola ez, epez kanpo: herriari noiz aurkeztuko dio zirriborroa ekarpenak egin ahal izateko? Ze epe emango da honetarako? Eta abuztuaren 1rako ez badira ailegatzen, zer gertatuko da? BA EZEBEZ! Bilduren arabera, iraila helduko litzateke eta aurrekontuak onartzea ez luke mereziko, hobe aurreko urteko aurrekontuak luzatzea. HAU DA HAU KUDEAKETA EKONOMIKO BIKAINA, HITZIK GABE UZTEN DUEN HORIETAKOA!! Bestalde, Bilduk, bizi dugun egoera ekonomikoari aurre egiteko, bai Bizkaiko Batzar Nagusietan zein beste erakunde batzuetan aurrekontuen beharra eta onarpena eskatzen eta exijitzen duen bitartean, Gobernuan dauden herrietan … TURURU, ez dute kanpoan eskatzen eta exijitzen dutena aplikatzen. Non daude aho betez saltzen duten gardentasuna eta informazio zabala? Zer gertatzen ari da 2012ko udal kontuekin eta 2013ko aurrekontuarekin? Ez ahal dute oraindik funtzionamendua ezagutzen? Zein da E kainak 29an, Lekeitioko Gazte Asanbladako kideek, Mertzedarioen eraikina okupatu zuten, berau gaztetxe bihurtzeko asmoz. Duela urte bat okupazio hau iragarrita zegoen. Jada iazko udan - beti gertatzen da udan - herriko hainbat eraikin okupatuko zituztela esan zuten, kofradi zaharra eta Agustinen komentu zaharra barne. Baita ere, Udalak, gasolindegi zaharra eskaini zien Gaztetxe bezala erabiltzeko. Gai honi buruz, 2012ko irailaren 13ko Lekeitioko Udaleko Osoko Bilkuran, argi utzi genuen, azken proposamen honen aurrean gure desadostasuna. EAJk adierazi zuen bezala, ez genuen ondo ikusten udal lokal batetik talde bat ateratzea beste bat sartzeko. Soluzio globala topa behar zela lokal faltaren aurrean. Gainera, gasolindegiko lokala herri erdian dagoenez ez genuela ikusten lekurik aproposena Gaztetxe baterako. Guzti honen aurrean, Udal Gobernuak, udan Gaztegunea libre dagoelez eta gazteek leku bat behar dutela aldez aurretik onartuz, Gaztegunea erabiltzeko aukera proposatu zien, baita onartu ere Gazte asanbladakoek. Udaletik, lokal falta dagoen bitartean arazoa hor egongo dela eta soluzio integralak topa behar direla gehitu ziguten. Baita, beraien ustetan, Gaztetxea ekipamendu modura hartu behar dela eta aurtengo atzekia? Ez ahal da aplikatu behar beste erakunde batzuetan aldarrikatzen duten premiazko egoerari aurre egiteko aurrekontuen beharra? Eskerrak, Bildu dela beste herri batzuetan beste alderdi batzuren aurrekontuak kritikatzeko, hauxe esaten duena: ”Aurrekontua udal politikarako tresna nagusia da eta udal horren kudeaketa ereduaren isla. Partiden diseinua, arlo eta gastu batzuk beste batzuen aurrean lehenesteko erabaki politikoak, udal gobernu taldeak bultzatu nahi duen herri modeloaren argazkia ematen digu”; hau horrela bada,zergatikezdituUdalGobernuak,aurrekontuak, garaiz onartu? Agian Bilduk ez dakielako nolako herri eredua nahi duen Lekeitiorako? Udal hauteskunde kanpainan, Bilduk zin egiten zuen herria bera izango zela herritarren parte- hartzearen bidez, udal aurrekontuak pentsatu eta aurrera eramango zituena. Gaur da eguna Bilduk hitza ez duela bete eta larriagoa dena, herritarrek ez dakite udalak 2013 urterako dituen planak, baten bat baldin badago klaro. Ze diru sarrerak ditu udalak? Zertan gastatuko dute? Nola egingo dute? Ze diru kopuru zuzenduko da gizarte gaietarako, lanbiderako, garapen ekonomikorako, ...? FRAILEETAKO OKUPAZIOA udalaren beharrizanetako bat dela adierazi ziguten. Urte bete pasa ondoren soluzio integral horien zain gaude eta ondorioz, berriro ere uda garaian, ekainak 29an, gazte asanbladak eraikin pribatu bateko ateak zabaldu eta fraileetako eraikina okupatu zuen bertan bizi diren pertsonak kontutan izan gabe. Normala den bezala, erakunde erlijiosoak denuntzia bat jarri eta uztailaren 3an Ertzaintzak eraikina desalojatu egin zuen eta ondorengo egunetako manifestazioan harritzekoa izan zen Lekeitioko alkatea eta Bilduko zinegotziak ikustea, non, beraien esku baidago aipatutako soluzio integrala aurkitzea. Ezin dugu onartu hutsik dauden jabetza pribatuko eraikinen okupazioa beharrizan sozialen erantzun gisa, Gaztetxea ekipamendu modura ulertzen badu Udal Gobernuak, gure zalantzak dauzkagu, eta Udalaren beharrizana baldin bada, erantzun dezatela eta ez manifestazioetan parte hartu bakarrik. Denok dakigu nortzuk dauden ekimen hauen atzean eta nola jartzen dituzten gaztetxoak lehenengo filan. Atzean daudenak ez dira hain gazteak eta nola ez, ezin ahaztu Lekeition lokalak alokatzen dituzten beste gazte asko eta asko. Soluzio integralak bai, baina denentzat.
  6. 6. 6 Entzuixu / 5.zkia • 2013ko Uztaila ESKOLA PUBLIKOA EGOERA LARRIAN B erriz ere, Bilduko Lekeitioko Udaleko gobernu taldeak harrituta utzi gaitu, Udal zerbitzuak kontratatzeko zalantza sortzen duten hautaketa prozesuak baitarabiltza. Joan den urtean, orain arte Udalaren komunikazioko arduraduna izan dena kontratatzeko adibidez, ez zen prozesu publikorik egin, zuzenean aukeratu zuten. Orain, berriro, pertsona bera kontratatu da komunikazio arduradun bezala. Baina gardentasun falta urrunago doa. Lekeitioko Turismo Bulegoaren kudeaketa ere zuzeneko esleipeneko prozeduraren bitartez kontratatu da, hau da,ez da inolako publizitaterik eman beraz beste inork ez du aukerarik izan inolako eskaintzarik aurkezteko. Atze atzeka karramarroen moduan… Uztailaren 22an Lekeitioko Udalean euskara teknikari berria hasi zen lanean. Kontratatua izan da bi urterako eta beste bi urte luzatu daiteke kontratu hori. Inoiz adierazi dugun moduan, 2005.urtetik Lekeitioko Udalak euskara teknikari bat izan du asteko 5 egunetan eta lanaldi osoan, baina 2012ko ekainaren 30etik herria euskara teknikari gabe egon da. Hutsune hori egon ondoren, teknikari berria astean bi aldiz egongo da eta egun bakoitzean 4 ordu hau da, 8 ordu bakarrik astean. EAJ-PNVkook ez dugu ulertzen erabaki hau, itzelezko atzerapausoa dela deritzogu. GARDENTASUN FALTA KONTRATAZIOETAN Azkenik, maiatzaren 29an izandako Gazteria Batzordean, ludoteka, Kidegune eta gazte informazio bulego zerbitzuak kudeatzeko, berehala enpresa bat kontratatuko zela adierazi zitzaigun. Hona hemen berriro ere kontratu bat esleitzeko zuzenean egindako aukeraketa, prozesu publikorik gabe, gardentasun falta izugarria. EAJ-PNVk, zuzeneko kontratazio adibide hauek ikusita, 70.000 euro inguru aurtengo lehen sei hilabetetan, Lekeitioko Udal zerbitzuen kontratu esleipenetan ageri den gardentasun eta informazio falta eta kontratatzeko moduak salatu nahi ditu. Azken adibidea, gizarte zerbitzuetako teknikaria ordezkatzeko egin den “contrato de relevo”ko kontratua. Ez prozedurarik ezta herrira zabaldu ere. Gainera, kasualitatez, kontratatzen diren enpresa edo pertsonak, beraien ingurukoak dira. 2 013ko otsailaren 18an, Lekeitioko herriko eskoletara bisitaldia egin ondoren, eskola publiko hauetako, gehien bat, eraikuntza batek duen egoera larria ezagutzeko aukera izan genuen; itoginak, itzelezko hezetasunak, ur filtrazioak, etabar…. Egoera honen aurrean, eta jakina herriko eskola publikoa udal ardura dela eta hezkuntza, herritarren oinarrizko eskubidea eta gizaki garapenerako funtsezko zutabe izanik eraikuntza hauen egoerari premiazko irtenbide bat eman behar zaiela adierazi dugu. Baita ere, gure sorpresa adierazi dugu egoera honetara heltzeko Lekeitioko udal gobernu taldearen utzikeria eta jarrera ulertu ezinagatik. Lekeitioko EAJ-PNVko Udal taldeak, egoera larri honi aurre egiteko, behin eta berriro, eskatutako udal bulego teknikoen txostena derrigorrezkoa dela ikusten dugu. Gainera, egoera larri honi erantzun azkar bat eman nahian Udal Gobernuak hartuko dituen neurriak, pausoak eta burutzeko epeak , gaur egun, ezezagunak dira. Hau horrela, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Eskolako Guraso Elkartearen intsistentziaren ondorioz, datorren ikasturterako hezetasun- arazoak konpontzeko konpromisoa lortu dugu Udaletik. Ikusiko dugu betetzen badute. Bukatzeko, goraipatu nahi dugu, gai honen inguruan Eskolako Guraso Elkartea egiten ari den lan bikaina.
  7. 7. 75.zkia • 2013ko Uztaila / Entzuixu LAU HILABETE IGARO ONDOREN … LEKEITIOKO EAJ-PNV-KO URI ERAKUNDERAKO HAUTAKETA PROZESUA. Datorren Irailean, San Antolin jaien ostean, Lekeitioko Euzko Alderdi Jeltzaleko Uri Erakundeko Batzordekideak hautatzeko prozesua zabalduko da. Era honetara, udazkenerako, Lekeitioko alderdikideek Lehendakari eta batzordekide berriak aukeratuko dituzte. Honen bidez, dei egiten diogu herriko alderdikide guztiei prozesu honetan parte- hartzera. 2013ko San Pedroak S an Pedro egunean, ekainaren 29an, Kilin-Kala egiten den portuko lekura heltzerakoan, harrituta geratu ginen kotxez beteta zegoela ikusi genuenean. Gertaera ulertezin hau iragarpen eta antolakuntza falta bezala ulertu ahal dezakegu. Bestalde, baita, gure sorpresa adierazi nahi dugu San Pedro egunean, herrirako jai garrantzitsuan, Lekeitioko udaleko balkoian, ikurriña eta Lekeitioko bandera jarrita ez egoteagatik. A zken Osoko Bilkura ekainaren 20an izan genuen. Aurrekoa otsailaren 8an izan zen, hau da, 4 hilabete arinago. Ekaineko Osoko Bilkuran, galderekin hasi baiño arinago EAJ-PNVko zinegotziok komentatu genuen harritu egiten gintuela lau hilabete pasatu ondoren hain puntu gutxi egotea gai ordenean. Gainera, Dekretuetatik aparte, Lekeitiorekin zerikusia 2 puntuk bakarrik zeukaten… Gogoratu behar da legealdi hasieran Udal Gobernuak esan zuela hilero egongo zirela Osoko Bilkurak, hilabete batzutara bi hilerik behin egingo zirela eta iada azken Osoko Bilkuratik 4 hilabete igaro dira, nahiz eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren arabera, 5.001etik 20.000ra bitarteko biztanleria duen herrietan, 2 hilerik behin egin behar dira… Inoiz ez da horrenbeste denbora igaro Bilkura batetik bestera. Bestalde herritarrei Osoko Bilkura dagoela jakinarazteko ez dago inolako ganorarik. Deialdia ez da ez Udaletxeko tabloian ezta web orrialdean eta facebooken iragartzen eta Bandoa ere ez da pasatzen. Sarritan galdetu izan dugu hurrengo Plenoa noiz izango den eta inork ez daki erantzuten…. Osoko Bilkurak bakarrik ez, batzordeen aldizkotasuna ere urritu egin dela adierazi genuen, ez dagoela erreferentziazko egunik iada eta askotan batzorde bat baino gehiago egoten dela egun eta ordu berean eta hori ez gertatzeko hobeto antolatu behar direla batzordeok. Bilkuran besteak beste, azken Bilkuretan egiten ditugun galdera berak egin genituen, herriarentzako gai garrantzitsuak baitira, adibidez, Udalak dituen etxebizitza sozialekin ea zer gertatzen den galdetu genuen. Azken Bilkuran Udal Gobernuak esan zuen aztertzen zeudela oinarriak gaur eguneko egoerara egokitzeko. Zalantzak zituela jarri beharreko baldintza, taldea, etabarreri buruz. Eman zuten erantzuna: egoera berdinean daudela, ez da inongo aurrerapausorik eman. Zein da errealitatea? Urte ta erdian 5 etxe sozial hutsik daudela eta lekitxar asko daudela beharrizanekin. Ondorioa beraz, EZ DA EZER EGIN. Udaletxea asteko arratsalde bitan zabalduko zela esaten zuen Bilduk bere hauteskunde kanpainan: gai honi buruz ere behin baino gehiagotan galdetu dugu, erantzuna beti bera, ezer ez dela aurreratu. Ondorioa beraz, EZ DA EZER EGIN. Aurrekontuak noiz izango ditugun galdetu genuen baita eta ekainaren 24an zirriborro proposamena bidaliko zutela esan zuen Udal Gobernuak baina …. oraindik ezer ez daukagu. Ondorioa beraz, EZ DA EZER EGIN. Hurrengo Osoko Bilkura noiz? Auskalo!!! Gai ordena? Edukirik gabea eta EAJ- PNVkook hileetan zehar egin ditugun galderen erantzuna beste behin zein izango da? EZ DA EZER EGIN.
  8. 8. 8 Entzuixu / 5.zkia • 2013ko Uztaila Dirección General de Sostenibilidad de la Costa y del Mar tuviese el respaldo presupuestario para proceder a la reparación inmediata del Malecón Lazunarri. La enmienda fue rechazada en el Senado con los votos en contra del PP y UPN y el voto favorable de “casi” el resto de la Cámara. “Casi”, porque los tres senadores de Amaiur NO votaron. Ni sí, ni no, ni abstención. El tema no era de su interés. La pesca no se defiende sólo con grandes declaraciones desde los despachos sindicales. La pesca y el futuro de Lekeitio se defienden trabajando, buscando soluciones, pero una vez más, nuestro Ayuntamiento se ha quedado con los brazos cruzados, con su habitual actitud pasiva y mirando las musarañas. Desde EAJ-PNV de Lekeitio queremos mostrar nuestra satisfacción por que el Gobierno Vasco, aun no siendo competencia suya, vaya a reconstruir el malecón de Lasunarri así como agradecer a todas las entidades que han trabajado activamente en la búsqueda de una solución a este problema que padecemos. FACEBOOK YOUTUBE FLICKR TWITTER L a dirección de Infraestructuras del Gobierno Vasco ha iniciado los trámites para ejecutar la reconstrucción del malecón de Lazunarri en Lekeitio. Este Malecón se empezó a proyectar y a construir a comienzos del siglo XVIII, inicialmente en piedra. Las constantes y sucesivas reparaciones con hormigón o sacos de cemento rápido sumergido, constituyen ahora la casi totalidad del dique. A pesar de las múltiples reparaciones realizadas, el malecón sufre actualmente varias roturas en diferentes tramos facilitando el trasvase de arena desde la desembocadura del río Lea hacia la zona portuaria, lo que dificulta la navegación de los barcos pesqueros por el canal de acceso al puerto de Lekeitio. El Gobierno Vasco ha reclamado en varias ocasiones a la Dirección Territorial de Costas del Gobierno de España la reparación urgente de este malecón para asegurar el calado necesario que posibilite el tránsito de las embarcaciones de todo tipo que utilizan el puerto en condiciones de total seguridad y confort, sin obtener respuesta alguna. En consecuencia, el Gobierno Vasco ha solicitado a Costas la autorización necesaria y urgente para efectuar con sus propios medios los trabajos de reparación del espigón de Lazunarri. Las obras incluidas en el proyecto constan principalmente de la reconstrucción del malecón de Lazunarri en una longitud de 375 m, no siendo objeto de reconstrucción la parte del malecón situada en la playa seca de Isuntza. Esta reconstrucción se realizará completando las secciones dañadas o deterioradas mediante hormigón armado convenientemente anclado a la estructura existente mediante barras de acero corrugado, de tal manera que se consiga una sección monolítica que garantice su estabilidad y durabilidad en el tiempo. Las obras se rematarán en “esquina con una imposta de piedra negra de Markina que irán convenientemente ancladas en el hormigón de nueva disposición mediante patillas de acero”. El presupuesto de estas obras, IVA incluido, asciende a de 909.938,11 euros con un plazo de ejecución de 5 meses. Durante estos últimos cinco años, EAJ-PNV de Lekeitio ha liderado iniciativas desde diferentes instituciones para que el malecón de Lasunarri sea reparado. Durante la pasada legislatura municipal, desde el Ayuntamiento de Lekeitio, gobernado por EAJ/PNV, se solicitó reiteradamente tanto al gobierno de Patxi López como al de Zapatero la reparación de dicho malecón, obteniendo en todos los casos una negativa como respuesta. En esta labor permanente de solicitud y trasmisión de necesidad de reparación de nuestro malecón la Cofradia de Pescadores “San Objetivo conseguido: Se repara el malecón. Durante su visita a Lekeitio, Iñigo Urkullu, se comprometió a buscar una solución al problema. Pedro de Lekeitio” ha jugado un papel esencial, además del apoyo incondicional mostrado por la Asociación de Embarcaciones de Recreo del Puerto de Lekeitio “Leakai”. La visita de Iñigo Urkullu, durante la pasada precampaña electoral, al municipio de Lekeitio y su encuentro con representantes de la Cofradia de Pescadores “San Pedro” constituyó un hito en todo este proceso. Tras mostrar su interés por el problema que padece el sector pesquero lekeitiarra, se comprometió a buscar una solución si era elegido Lehendakari del Gobierno Vasco. “Entzun eta Erantzun!!!” Hace escasas semanas, hemos logrado en el Senado un compromiso por parte del Gobierno actual, de colaborar en dicha reparación. Pero además, a finales de junio de 2012, el Grupo Parlamentario Vasco (EAJ-PNV) del Senado presentó una enmienda a los Presupuestos Generales del Estado, valorada en 963 mil €, titulada “Reparación y Rehabilitación del Malecón Lazunarri de Lekeitio”. El objetivo de esta enmienda era conseguir que la

×