SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 15
Aizu,
ipuin hau
entzuteko eta
irakurtzeko,
ondo jantzita
egon behar duzu.
Makilatxo
magikoak berak
ere katarroa
hartu baitu!
Bazen behin maitagarri bat “Goizaldeko Eguzkiarekin distira egiten zuen
Kristal Urdin” izenekoa. Baina mundu guztiak, laburtzearren, KRISTAL
URDIN deitzen zion.
Egun batean, Kristal Urdinek izugarrizko katarroa harrapatu zuen.
Maitagarrien herrian sendagilerik ez zegoenez, bere lagunik onenarengana jo
zuen.
Bere lagunak,“Itsas Bareko Olatutxo”-k (Olatutxo lagunentzat), katarroa
kentzeko bere makilatxo magikoa erabiltzea erabaki zuen.
– “Aizu, katarro! Aizu! Zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu...”!
– Baina, baina... Zer sorginkeria klase da hori? –harritu zen KRISTAL
URDIN.
– “Itxoin, emakume, ez dut bukatu eta... Edo lepotik helduta leihotik
botako zaitut” –gehitu zuen Olatutxok–. Eta...ttak, eman zion buruan
makilatxo magikoarekin.
Txinparta batzuk irten ziren. KRISTAL URDINen iletik kea atera zen, eta ez zen
ezer gehiago gertatu.
–Beno, zer moduz? –galdetu zuen Olatutxok.
_ –Aaaatxissss! –besterik ez zuen egin Kristal Urdinek.
“Dilin-dalan”, jo zuen etxeko txirrinak. Olatutxok atea ireki zuen eta bat-
batean bi gnomo agertu ziren.
–Berehala jaitsi behar duzue lurrera gaurko ekintza ona egitera –
iragarri zuten gnomoek serio-serio.
–Nik ezin dut, katarroa daukat eta! –egin zuen protesta Kristal Urdinek.
–Bada, joan behar duzu. Behar-beharrezkoa da –erantzun zuten gnomoek.
Horrela bada, bere lagun Olatutxok korrika alde egin behar izan zuen. Eta
hemen daukagu Kristal Urdin gaixoa soineko farfailduna, kapirotea eta zapatila
urdinak janzten.
Kristal Urdinek bere makilatxo magikoa hartu eta... pluff!, bat-batean,
logela batean sartu zen. Han, ohean, belarrietaraino estalita, ume bat
aurkitu zuen negar eta negar.
–Aaaatxxxisss!, Zergatik egiten duzu negar, nire kutuna? –esan zion
maitagarriak, ezti-ezti.
0! Nire maitagarria da eta!, aaatxiss! –esan zuen umeak– . Zer dela eta
egiten dudan negar? Izan ere, bihar..., atxiss!, bihar nire gelako lagun
guztiak txango bat egitera joango dira eta nik ez dut joaterik izango,
atxisss!, gaixorik bainago! Buaaa!
–Ez larritu –esan zuen Kristal Urdinek, bere makilatxoa altxatuz–. Nik lortuko dut,
aaatxisss, zu txango horretara joatea –esan zuen ahots maitagarriz.
–Aizu, katarro! Aizu! Zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu...!
–Nola? –esan zuen umeak harriturik.
–Egia da, sorginkeria honek ez du funtzionatzen. Beno, beste batekin saiatuko naiz:
–”Katarro, aizu, zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu, kontxo! ”
Makilatxoak aaatxisss moduko zerbait atera zuen, eta ez zen ezer gehiago
gertatu. Makilatxo gizagaixoak ere katarroa zuen.
–Jadanik ez naiz gai maitagarria izateko –esan zuen Kristal Urdinek, negar
zotinka–. Hemendik aurrera zer egingo dut nik? Buaaaaa!... –negar egiten zuen
gaixoak.
Azkenik, Kristal Urdin lo geratu zen. Umeak makilatxoa ere gaixorik zegoela
ikusirik, berarekin sartu zuen ohean beroa emateko asmoz. Eta horrela, biek lo
hartu zuten.
Izaretatik ateratzen zen izpi batek esnarazi zuen umea.
Makilatxo magikoa zen, distiraz betea.
Umeak makilatxoa altxatu zuen eta hau esatera ausartu zen:
– “Aizu, katarro, aizu! Zoaz pikutara; bestela, lurrezko lapikora sartuko zaitut”.
Kristal Urdinen burua ukitzerakoan, maitagarria berpiztu egin zen.
–Katarroa kendu didazu! –esan zuen haurrari besarkada bat emanez.
–Eta ni ere sendatu naiz! -esan zuen umeak.
Hiruretatik makilatxo magikoa agertzen zen alaien. Etengabe egiten zuen distira.
Eta horrela amaitzen da gure ipuina. Umea txangora joan ahal izan zen.
Kristal Urdin maitagarriak lanean jarraitu zuen mendez mende, eta
sekula santan ez zuen katarrorik harrapatu.
Itzulpena: Txaro eta Maite
Zuzenketak: Ima
Montajea eta ahotsa:PakoR ikastaroa 2000- Irale-Gasteiz

Más contenido relacionado

Más de ignacioaldekoa1 (20)

Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 
Belea eta emakumea td
Belea eta emakumea tdBelea eta emakumea td
Belea eta emakumea td
 
Arturo eta klementina
Arturo eta klementinaArturo eta klementina
Arturo eta klementina
 
Ahuntza eta zazpi antxumeak
Ahuntza eta zazpi antxumeakAhuntza eta zazpi antxumeak
Ahuntza eta zazpi antxumeak
 

Katarroa zuen maitagarria td

  • 1.
  • 2. Aizu, ipuin hau entzuteko eta irakurtzeko, ondo jantzita egon behar duzu. Makilatxo magikoak berak ere katarroa hartu baitu!
  • 3. Bazen behin maitagarri bat “Goizaldeko Eguzkiarekin distira egiten zuen Kristal Urdin” izenekoa. Baina mundu guztiak, laburtzearren, KRISTAL URDIN deitzen zion. Egun batean, Kristal Urdinek izugarrizko katarroa harrapatu zuen. Maitagarrien herrian sendagilerik ez zegoenez, bere lagunik onenarengana jo zuen.
  • 4. Bere lagunak,“Itsas Bareko Olatutxo”-k (Olatutxo lagunentzat), katarroa kentzeko bere makilatxo magikoa erabiltzea erabaki zuen. – “Aizu, katarro! Aizu! Zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu...”! – Baina, baina... Zer sorginkeria klase da hori? –harritu zen KRISTAL URDIN.
  • 5. – “Itxoin, emakume, ez dut bukatu eta... Edo lepotik helduta leihotik botako zaitut” –gehitu zuen Olatutxok–. Eta...ttak, eman zion buruan makilatxo magikoarekin. Txinparta batzuk irten ziren. KRISTAL URDINen iletik kea atera zen, eta ez zen ezer gehiago gertatu. –Beno, zer moduz? –galdetu zuen Olatutxok. _ –Aaaatxissss! –besterik ez zuen egin Kristal Urdinek.
  • 6. “Dilin-dalan”, jo zuen etxeko txirrinak. Olatutxok atea ireki zuen eta bat- batean bi gnomo agertu ziren. –Berehala jaitsi behar duzue lurrera gaurko ekintza ona egitera – iragarri zuten gnomoek serio-serio.
  • 7. –Nik ezin dut, katarroa daukat eta! –egin zuen protesta Kristal Urdinek. –Bada, joan behar duzu. Behar-beharrezkoa da –erantzun zuten gnomoek. Horrela bada, bere lagun Olatutxok korrika alde egin behar izan zuen. Eta hemen daukagu Kristal Urdin gaixoa soineko farfailduna, kapirotea eta zapatila urdinak janzten.
  • 8. Kristal Urdinek bere makilatxo magikoa hartu eta... pluff!, bat-batean, logela batean sartu zen. Han, ohean, belarrietaraino estalita, ume bat aurkitu zuen negar eta negar. –Aaaatxxxisss!, Zergatik egiten duzu negar, nire kutuna? –esan zion maitagarriak, ezti-ezti.
  • 9. 0! Nire maitagarria da eta!, aaatxiss! –esan zuen umeak– . Zer dela eta egiten dudan negar? Izan ere, bihar..., atxiss!, bihar nire gelako lagun guztiak txango bat egitera joango dira eta nik ez dut joaterik izango, atxisss!, gaixorik bainago! Buaaa!
  • 10. –Ez larritu –esan zuen Kristal Urdinek, bere makilatxoa altxatuz–. Nik lortuko dut, aaatxisss, zu txango horretara joatea –esan zuen ahots maitagarriz. –Aizu, katarro! Aizu! Zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu...! –Nola? –esan zuen umeak harriturik. –Egia da, sorginkeria honek ez du funtzionatzen. Beno, beste batekin saiatuko naiz: –”Katarro, aizu, zoaz pikutara; bestela, ikusiko duzu, kontxo! ”
  • 11. Makilatxoak aaatxisss moduko zerbait atera zuen, eta ez zen ezer gehiago gertatu. Makilatxo gizagaixoak ere katarroa zuen. –Jadanik ez naiz gai maitagarria izateko –esan zuen Kristal Urdinek, negar zotinka–. Hemendik aurrera zer egingo dut nik? Buaaaaa!... –negar egiten zuen gaixoak.
  • 12. Azkenik, Kristal Urdin lo geratu zen. Umeak makilatxoa ere gaixorik zegoela ikusirik, berarekin sartu zuen ohean beroa emateko asmoz. Eta horrela, biek lo hartu zuten. Izaretatik ateratzen zen izpi batek esnarazi zuen umea. Makilatxo magikoa zen, distiraz betea.
  • 13. Umeak makilatxoa altxatu zuen eta hau esatera ausartu zen: – “Aizu, katarro, aizu! Zoaz pikutara; bestela, lurrezko lapikora sartuko zaitut”. Kristal Urdinen burua ukitzerakoan, maitagarria berpiztu egin zen. –Katarroa kendu didazu! –esan zuen haurrari besarkada bat emanez. –Eta ni ere sendatu naiz! -esan zuen umeak. Hiruretatik makilatxo magikoa agertzen zen alaien. Etengabe egiten zuen distira.
  • 14. Eta horrela amaitzen da gure ipuina. Umea txangora joan ahal izan zen. Kristal Urdin maitagarriak lanean jarraitu zuen mendez mende, eta sekula santan ez zuen katarrorik harrapatu.
  • 15. Itzulpena: Txaro eta Maite Zuzenketak: Ima Montajea eta ahotsa:PakoR ikastaroa 2000- Irale-Gasteiz