1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEA
Txillardegi, 14
20108 OBABA
Tf: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
Obaban, 2012eko apirilaren 18an.
ARITZ SOROA: BASERRI ESKOLA (ENKARTERRIETAN)
Dakizuenez, urtero, baserri-eskola batera eguna pasatzera autobusez
joaten gara. Gurekin batera I.G.E.ko amak etorriko dira.
Monitoreek antolatutako ekintza desberdinetan parte hartzeko,eta,
normalean ikusten ez ditugun animaliak ezagutzeko aukera amango digute.
Janaria ez diete emango, beraz janaria eraman behar dute:
ogibitarteko bat, fruta edo edateko jogurta eta edaria (ura edo zukua).
Egun ona igaro ahal izateko, ondorengoak kontutan hartzea komeniko
litzaiguke.
• Zorabiatzen badira, gosarian ez eman edateko askorik, hobe da jatea
eta.
• Motxila eraman behar dute, izena kanpoan idatzita duelarik.
Aldatzeko arropa (txandala, galtzerdiak, galtzontziloak/kuleroak,
oinetakoak), plastikozko poltsa batean eta janaria beste poltsa
batean. Hau guztia motxilaren barruan.
EGUNA: Maiatzaren 4an, asteazkenean.
IRTETEKO ORDUA: 9,00 h.
HELTZEKO ORDUA: 17,00 h.
SALNEURRIA: 14 euro
ORDAINKETA: Andereñoei
..............................................................................................................................................
BAIMENA
Nik, nire seme-alaba den ..........................................................................................-ri
Matizaren 4an Areitz Sorora joateko baimena ematen diot.
Sinadura eta N.A.N: