SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 10
Descargar para leer sin conexión
EGIPTOKO MITOLOGIA ETA MITOLOGIA KLASIKOA
Amaia Estebanez, María Gómez eta Leire Zarate
Aurkibidea
1.- Zer da mitologia?
2.- Egipto
2.1. Sorkuntzaren teoria
2.2. Jainkoak
2.2.1. Faraoiak
2.3. Ka eta Ba
2.4. Hil ostea
3.- Grezia
3.1. Mitologiaren ardatzak
- Jainkoak, heroiak, munstroak
3.2. Mitoak
- Sorkuntzaren teoria
- Teseo eta minotauroa
- Pandoraren mitoa
- Midas-en mitoa
3.3. Erroma
EGIPTO, GREZIA ETA ERROMAKO MITOLOGIA
1.- Zer da mitologia
Kontzeptu abstraktuak, naturako indarrak eta giza izaera azaltzen dituzten alegiazko
kontakizun multzoa, herri baten tradiziozko pentsamendua eta sinesmenak biltzen
dituena. Hauen protagonista Jainkoak, heroiak eta izaki fantastikoak dira.
2.- Egipto
“Los Textos de las Pirámides”, “Los Textos de los Sarcófagos” eta “Libro de los
Muertos” hartzen dira oinarritzat Egiptoko mitologia eta haien sinesmenak ulertzeko.
2.1. Sorkuntzaren teoria.
Hiri bakoitzak (Heliópolis, Tebas, Memphis) bere teoria propioa zuen munduaren
sorkuntzari buruz. Hala ere, denek zuten oinarri bera: izaki jainkotiarrak, Kaosari aurre
egin zion eta ordena ezarri zuen.
Kosmogonia heliopolitanaren arabera (Heliopolis hirian garatutako doktrina)
“Ra-ren mito”-ak azaltzen du Munduaren sorkuntza eta jatorria, Egiptoko sinesmenen
arabera. Honen lehen aipamenak lehen aipatutako “Textos de las Pirámides”-en daude,
piramideetako barruko hormetan dauden grabatuak dira. Honetaz gain, bertan erritu,
zeremoni eta beste hainbat sineskera agertzen dira.
Grabatu hauek diotenaren arabera, hau litzateke munduaren sorkuntza:
Munduaren hasieran, ur masa mugagabe bat besterik ez zegoen, Nun, bizitzaren
germenak zituena. Bertatik sortuko zen dena, ez baitzegoen ez zerurik, ez lurrik, ezta
bizitzarik.
Ur masa hartatik sortu zen lehen tontorra eta horretaz baliatuz, jaioko zen Mundua
sortuko zuen Jainkoa, Ra. Honek, bertatik, Eguzkia sortu zuen dena argituz. Gero, Shu
eratu zuen, haizea; ostean, Tefnut, euria hasiz. Bi hauek bi seme-alaba izan zituzten:
Geb, lurra eta Nut, zerua. Bi hauek ere ezkondu ziren.
Ra-k mundua gobernatzen zuela, entzun zuen Nut eta Geb-ek, inoiz semeren bat
izatekotan, hau Egiptoko errege izateko asmoa zutela. Horrela, madarikatu egin zituen
umerik izan ez zezaten urteko edozein egun zein gautan. Nut-ek jakintzaren Jainkoari
aholkua eskatu zion eta honek, Jainkosa maite zuenak, lagundu egin zion.
Ilargiaren Jainkoarekin apustu bat egin zuen eta irabazi, horrela bere argiaren zati bat
beretzat hartuz. Ilargiak, harrezkero ez du argi nahikorik hilean zehar distiratzeko.
Horregatik, txikitzen eta errekuperatzen da hilero, ilbehera eta ilgora eratuz.
Jakintzaren Jainkoak, Ilargiaren argi horrekin, urte amaieran beste 5 egun gehitu zituen.
Hauek ez ziren urte zaharraren ezta berriaren parte, horrela, egun haietan, Nut-ek seme-
alabak izan zitzakeen. Horri esker, lau seme-alaba izatea lortu zuen: Osiris, Isis, Seth eta
Neftis.
Osiris jaio zen lehena, Jainko zintzo eta ongiletzat zuten eta emankortasunaren islatzat.
Ostean, Seth etorri zen, eta ez zen behar zen bezala jaio. Honek, alde iluna (iluntasuna)
eta idortasuna islatzen zituen. Isis jaio zen hurrengo eta azkenik Neftis. Lehena, Isis-ek
amatasuna eta jaiotzaren isla zen eta Neftis, “etxeko andrea”-ren isla.
Osiris bere arreba Isisekin ezkondu zen eta Seth, berriz, Neftisekin. Isis, neba-arreba
guztietatik azkarrena zen eta Ra-ren benetako izen sekretua eskuratu zuen, boterea eta
handitasuna ematen zizkiona. Horrela, Osiris Egiptoko faraoia egin zen eta jakinduriaz
gobernatu zuen. Garai hartan, gizakia basati moduan bizi zen eta kanibalismoa zen
nagusi. Osirisek irakatsi zien laborantza eta elikadura teknikak bakea nagusituz
gizartean. Horretaz gain, Jainkoenganako errespetua eta goraipamena ere zabaldu
zituen.
2.2. Jainkoak
Egiptoko Jainkoak elementu naturalen, bizitzako gertaeren eta sentimenduen
pertsonifikazioak ziren. Egiptoarrentzat Jainkoak lurrean bizi ziren, tenpluetan, eta gurtu
egin behar ziren bertan bizitzen jarraitzeko.
IV.en milurtekoaren erdialderantz agertu ziren Jainkoen lehen errepresentazioak, haien
izaera abstraktua galduz eta zoomorfismorantz (animali itxura), antropomorfismorantz
(gizaki itxura), edo bien konbinaketa baterantz eginez: giza gorputza eta animalien
burua edo alderantziz.
2.2.1. Faraoiak
Egiptoarren erregea faraoi izenez ezagutzen da. Honek botere guztiak zituen
bere esku: legeak ezartzen zituen, herrialdea gobernatzen zuen, lur handien jabea
zen, merkataritza eta ejertzitoa kontrolatzen zituen…
Horretaz gain, faraoiak izaki jainkotiartzat hartzen ziren lehen dinastietan eta
Horus jainkoarekin parekatzen zituzten. V.en dinastiatik (K.a. 2500-K.a. 2350)
aurrera “Ra-ren seme”-tzat hartzen ziren. Ondorioz, haien aurrean belaunikatzen
ziren eta ezin zuten ukitu ezta aurpegira begiratu ere. Magia egin zezaketela uste
zuten, adibidez, Nilo haztea eragin.
Ez ziren hil ostera arte Jainko egiten. Hil eta gero faraoiek Osiris Jainkoarekin
bat egiten zuten hilezkortasuna lortuz, orduan gurtzen zuten Jainko moduan
tenpluetan.
2.3. Ka eta Ba
Egiptoarrek sinesten zutenaren araberan gizakiak, gorputzaz gain, beste bi elementu
espiritual zituen: Ba, arimaren antzeko kontzeptua; eta Ka, gorputzaren doble antzeko
bat. Heriotzak elementu bi horien eta gorputzaren arteko zatiketa zekarren. Hala ere,
haien ustez, Ka-k ezin zuen gorputz gabe iraun eta horren ondorioz hau mantentzeko
teknika bereziak erabiltzen zituzten, baltsamamendua.
2.4. Hil ostea
- Sarkofagoak eta Momiak
Hasieran, biluzik lurperatzen zituzten gorpuak, basamortuko harean, lur emankorretatik
urrun eta fetu-jarreran burua hegoalderantz jarria. Basamortuko klimak eta hare beroak
lehortzaile natural bezala jokatzen zuten, gorpuetako likido guztiak xurgatzen zituen,
hauek usteltzetik babestuz. Gero haizearen, animalien eta lapurren eraginez gorpuak
desestaltzen ziren eta honek heriotzaren osteko bizitza baten sinesmena zabaldu zuen.
Horren eraginez, janaria eta ondasunak eramaten zizkieten hildakoei, honek hil ostean
erabil zitzan. Horretaz gain, hilerri sakon eta handiagoak eraikitzen hasi ziren.
Momifikatutako hilotzari, hil ostean, hurrengo bizitzan ezagutu ahal izateko, benden
gainean maskara bat jartzen zitzaien erretratu idealizatu gisa. Faraoien maskarak urrez
eta lapis lazuliz egina zegoen.
Gorpuaren kontserbazioa oso garrantzitsua zen, Ka eta Bak baldintza onetan zegoen
gorpua aurkitu ezean, ezin baitziren batu eta ondorioz, hildakoa ezin zen hurrengo
bizitzara igaro.
- Azken judizioa eta zigorra
Hildakoak Osirisen auzitegi aurrean erantzun behar zuen, hau “Azken auzia” bezala
ezagutzen da eta “Sala de las dos verdades”-en egiten zen. Honen bidez, hildakoa
paradisura igaroko zen ala ez aztertzen zen.
Erritu honetan Anubisek bihotzak pisatzen ditu egindako bekatu kopurua jakiteko eta
egiaren lumarekin parekatzen du. Bihotza luma baino arinagoa bazen, hildakoa betirako
biziko zen. Gehiago pisatuz gero, ordea, Osirisen auzitegiak kondenatzen zituen eta
zigor latza jasatzen zuten: zigor-gelatan giltzapetuta, burua mozten zitzaien, baita erre
eta bihotza atera. Horrela haien Ba desagertu egiten zen eta “ez-izate” egoeran geratzen
dira, hil-osteko bizitza bat izatea eragotziz.
3.- Grezia
Mitologia grekoa Jainko eta heroiei, munduaren sorkuntzari, erritoei eta munduari
buruzko mito eta elezahar edo kondairak osatzen dute. Kontakizun hauek ez zuten
erlijio bat eratzen, antzinako greziarrek munduari eta gizakiari buruz zituzten
sinesmenak baizik. Hala ere, bazuten erlijioarekin nolabaiteko zerikusia.
Kondaira hauek ahoz transmititzen ziren, poetek edo idazleek idatzi zituzten arte.
Horrela heldu zaizkigu gaur egunera arte hauen bertsio desberdinak.
Mito hauetako protagonistak gizaki itxurako Jainkoak ziren eta hauen antzera jokatzen
zuten. Horregatik, batzuk zintzoak ziren, justuak eta beste batzuk, aldiz, krudela eta
mendekuzaleak. Jainkoak gurtzen ziren, sakrifizioak eginez adibidez, hauen faboreak
lortzeko eta norberaren alde izateko.
3.1. Mitologiaren ardatzak
Mitologiak, greziarrak batez ere, LAU ARDATZ nagusi aurkezten digu.
- KOSMOGONIA: Munduaren edo unibertsoaren sorrerari buruzko teoria; munduaren
sorrera azaltzen duen Mitologiaren zatia.
- TEOGONIA: Jainkoen sorrera eta genealogiari (jatorria, arbasoak) buruzko doktrina.
- MITO ANTROPOLOGIKOAK: Gizakiaren sorrerari eta gizakiari buruzko mitoen
bilduma.
- JAINKOAK, HEROIAK, PERTSONAIAK: Mitologian nolabaiteko hierarkizazioa
dago. Lau maila ezberdin nabari ditzakegu, goitik behera hauek lirateke:
1.- Jainko olinpikoak
Hauek dira Jainko garrantzitsuenak. Olinpo mendian bizi ziren, gizakien bizitzak
gobernatuz. Gizakien antzera bizi ziren haiek bezalako sentimenduak eta jokabideak
izanik.
- Lehen belaunaldia:
· Zeus: tximista, jainko gorena
· Hera: familia
· Hestia: etxea
· Demeter: laborantza
· Poseidon: itsasoa
· Hades: infernua
- Bigarren belaunaldia:
· Hefesto: sua, burdina lantzea
· Ares: guda
· Dioniso: ardoa
· Hermes: jainkoen mezularia
· Atenea: jakinduria
· Artemisa: ehiza
· Apolo: edertasuna, artea
· Afrodita: maitasuna eta edertasuna
2.- Gainerako Jainkoak
- Asclepio: medikuntza
- Fobos: beldurra
- Hécate: magia
- Morfeo: ametsak
- Selene: ilargia
- Tyche: zortearen jainkosa
- Tánatos: heriotza
- Musak: zientzia eta artea (bederatzi emakume)
3.- Heroiak, pertsonaiak
· Ulises (Odiseo): greziako mitologian heroi aipagarria. Troyako gerran
erabilitako “Troyako zaldia”ren estrategia ezaguna berari bururatu zitzaiola
esaten da.
· Teseo: bere abentura ezagunenetariko bat, Teseo eta minotauroaren mitoa da.
· Perseo: Medusari burua moztu zion.
4.- Munstroak
· Medusa: Harri bihurtzen zuen begietara begiratzen zuen edonor.
· Sirenak: Giza gorputza zuten goiko aldean eta beheko aldean berriz, txori hankak.
Haien kantuarekin itsasgizonak erakartzen zituzten eta hauek uretara erori ostean jan
egiten zituzten.
· Harpiak: txori gorpua eta giza burua zuten. Arimak hartu eta umeak bahitzen
zituzten.
· Grifoak: arrano-lehoiak ziren, gorputzaren goiko aldeak arranoaren itxura zuen eta
beheko aldeak berriz lehoiarena. Moko zorrotza eta atzapar indartsuak zituen.
· Hidra: ur-munstro bat zen, hainbat buru eta hats pozoitsua zituena. Buru bat
moztuz gero, bere lekuan bi sortzen zitzaizkion.
· Fenix: 500 urterik behin suntsitu eta gero bere errautsetatik berpizten zen txori
mitologikoa. Oso indartsua zen, elefante baten pisua jasateko gai zen.
3.2. Mitoak:
· Sorkuntzaren teoria:
Sorkuntzaren aurretik kaosa zegoen, ura, airea eta lurra, mundua eratzen zuten
elementuak nahasturik zeuden. Pixkanaka banantzen joan ziren Lurra (Gea) eta Zerua
(Urano) sortuz.
Geak eta Uranok Titanak izan zituzten (giza itxurako erraldoiak) baita ziklopeak ere
(begi bakarreko izakiak). Horrela, garai hartan, mundua izaki beldurgarriz osatuta
zegoen: Titanak eta ziklopeak.
Geak Kronos (titanetariko bat) konbentzitu zuen bere aitari (Urano) boterea kendu
zezan. Kronosek aita irantzi zuen unibertsoaren kontrola bereganatuz. Rea emaztetzat
hartu zuen.
Kronosi bere seme-alabetako batek boterea kenduko ziola esan zioten eta hau gerta ez
zedin, bere seme-alabak jaten zituen.
Zeus jaio zen arte. Reak bere semearen edertasuna ikusirik, bere patu krudeletik salbatu
nahian, harri bat bildu zuen oihalekin bere semea izan balitz bezala. Horrela Kronosi
eman eta honek irentsi egin zuen. Hau aprobetxatuz, bere semea hartu eta ihes egin zuen
Cretako islara. Bertan, basoko Ninfei utzi zien semea zaindu zezaten.
Zeus osasuntsu hazi zen heldu egin zen arte. Bere aita zen Kronosi zerbait bota zion
ardora eta oka egin zuen irentsitako seme-alaba guztiak botaz: Poseidon, Hades,
Demeter, Vesta eta Hera.
Hiru anaiak elkartu eta bere aitaren eta titanen aurka egin zuten, gerra irabazi ostean,
hiru anaiek Kosmosa zatitu zuten: Hadesek infernua, Poseidonek itsasoa eta Zeusek
zerua bereganatu zituzten. Horretaz gain titanak tartaroan giltzapetu zituzten eta
Jainkoek Olimpo mendia hartu zuten bizilekutzat.
· Teseo eta minotauroaren mitoa:
Teseo, Egeoren semea zen, Atenaseko erregea zena. Egeok Minosen, Cretako
erregearen, semea hil zuen; ondorioz, Atenasek 14 gazte bidali behar zituen urteko
Minosengana, honek zuen labirintuko minotauroari eskainiz.
Teseok honen berri izan zuenean, bere burua eskaini zuen labirintura joateko. Cretan,
Minosen alaba, Ariadne, ezagutu zuen eta maitemindu egin ziren. Honek haril (ovillo)
bat eman zion laberintutik irten ahal izateko. Teseo labirintura bideratu zen, minotauroa
hil zuen eta onik irten zen bertatik, Atenas Minosen zigorretik libratuz eta Ariadnerekin
ezkonduz.
· Pandoraren mitoa:
Egun batean izaki hilkorrak eta Jainko hilezkorrak bereizi egin ziren. Zeusek sua kendu
zien gizakiei, baina Prometeok trikimailu baten bidez, berreskuratzea lortu zuen.
Zeusek Pandora sortzea agindu zuen gizakiak zigortzeko eta mendekua lortzeko.
Pandora lehen emakumea da (Eva bezala). Jainko bakoitzak ezaugarri bat eman zion:
edertasuna, konbentzitzeko gaitasuna, besteak beste; baina Hermesek iruzurra eta
maltzurkeria jarri zituen bere bihotzean.
Zeusek kutxatxo bat eman zion, inoiz ez irekitzeko esanez. Maiteko zuen gizon bat
aurkituko ziola ere esan zion, Epimeteo (Prometeoren anaia) eta ezkondu egin ziren.
Gau batean, Epimeteo lo zegoela, Pandorak kutxa ireki zuen barruan zeuden txar
guztiak kanpora ateraz, barruan itxaropena soilik utziz eta gizakien mundua txarkeriaz
josiz. Horrela, Zeusek bere mendekua lortu zuen.
· Midas-en mitoa:
Midas Frigiako erregea zen, diru eta ondasun ugari zituena, hala ere, diru-gosea izugarri
zuen eta zuena baino gehiago nahi zuen. Egun baten, Silenorekin topo egin zuen,
Dioniso Jainkoaren laguntzaileetariko bat, hau basoan zegoen bakarrik eta Midasek
ezagutu eta bere gaztelura gonbitatu zuen. Bertan, adeitsu tratatu zuen denetarik
eskainiz. Gero Dionisiorengana eraman zuen. Honek, Midasen adeitasunaren truke
gurari bat eskaini zion. Midasek ukitzen zuen guztia urre bihurtu zedin eskatu zuen.
Asko poztu zen hasieran, baina eskatutakoaren ondorioz, ezin zuen jan ezta edan ere.
Bere seme-alabak ere urre bihurtu zituen besarkatzerakoan. Hau ikusita eta horrenbeste
urrez nekatuta, Dionisorengana joan zen berriz ere eskatutakoa desegiteko asmoz, honek
baietz esan zion, eskatutako guraria deuseztatzeko Pactolo ibaian sartu behar zela
esanez. Midasek horrela egin zuen berriro ere lehengora itzuliz.
3.3. Erroma
Erromako mitologia eta Greziakoa oso antzekoak dira, erromatarrek Greziako
mitologiaren sintesi bat egiten baitute, haientzat onena dena hartuz. Askotan nahasi
egiten dira eta askotan multzo berean sartzen dira “greko-erromatarra” edo “klasikoa”
terminoetan bezala.
Biek dituzte Jainko ugari, giza itxurakoak, eta Jainkoa hauek protagonista diren
kontakizunak erabiltzen dituzte munduaren eta gizonaren sorkuntza eta beste hainbat
galderari erantzuteko.
Desberdin duten gauzetariko bat Jainkoan izenak dira, Jainkoek izatez atributu eta itxura
berdinak dituzte, izena besterik ez diote aldatzen. Hala ere, batzuetan badaude
desberdintasun txiki batzuk, adibidez, Ares eta Marteren artean. Biak ziren gudaren
jainkoak, baina Grezian Ares gudaren Jainko beldurgarritzat zuten, eta Erroman Marte
gudu, nekazaritza eta laborantzaren jainkotzat zuten. Hau da, jainko grekoa
heriotzarekin lotzen zen, erromatarra, berriz, bizitzarekin.
Bibliografia
http://es.wikipedia.org/wiki/Dioses_ol%C3%ADmpicos#Ol.C3.ADmpicos_cl.C3.A1sicos
http://www.webmitologia.com/dioses-mitologia-romana.html
http://sobreleyendas.com/2008/12/13/el-mito-de-ra-y-la-creacion-del-mundo/
http://biblion-thekes.blogspot.com.es/2010/11/isis-y-osiris-mito-egipcio.html
http://www.egiptologia.org/mitologia/leyendas/osiris/
http://www.egiptologia.com/momias-el-culto-a-la-vida/3261-viaje-al-pasado-las-momias-egipcias.html?
start=2
http://es.slideshare.net/leidyq/mitologia-egipcia-6855877?qid=9232f925-8f14-424c-82ab-
401eb76f82d9&v=qf1&b=&from_search=5
http://sobreleyendas.com/category/mitologia/mitologia-egipcia/
http://loshombresdenegro.blogspot.com.es/2008/08/las-creencias-religiosas-del-antiguo.html
http://www.kelpienet.net/rea/pers.php?ns=5
http://es.slideshare.net/cavetecanes/mitologia-klasikoa-euskaraz
http://es.slideshare.net/izr/grezia-7814729

Más contenido relacionado

Destacado

Egunerokoa oporrak zuria
Egunerokoa oporrak  zuriaEgunerokoa oporrak  zuria
Egunerokoa oporrak zuriaidoialariz
 
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak nInstrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak nidoialariz
 
Gabonetako kontuak
Gabonetako kontuakGabonetako kontuak
Gabonetako kontuakidoialariz
 
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitzNire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitzidoialariz
 
Autorretratua txantiloia argazki arekin
Autorretratua txantiloia   argazki arekin Autorretratua txantiloia   argazki arekin
Autorretratua txantiloia argazki arekin idoialariz
 
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakidoialariz
 
Instrukzio testua etxeko tresna eskema
Instrukzio testua etxeko tresna  eskemaInstrukzio testua etxeko tresna  eskema
Instrukzio testua etxeko tresna eskemaidoialariz
 
Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak idoialariz
 
Egunerokoa oporrak horia
Egunerokoa oporrak  horiaEgunerokoa oporrak  horia
Egunerokoa oporrak horiaidoialariz
 
Eskabidea ekin idazteari
Eskabidea  ekin idazteari Eskabidea  ekin idazteari
Eskabidea ekin idazteari idoialariz
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziidoialariz
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaidoialariz
 
Hiztegia hitzak idatzi
Hiztegia  hitzak idatziHiztegia  hitzak idatzi
Hiztegia hitzak idatziidoialariz
 
Hiztegia udazkena
Hiztegia udazkenaHiztegia udazkena
Hiztegia udazkenaidoialariz
 
Leku deskribapena
Leku deskribapenaLeku deskribapena
Leku deskribapenaidoialariz
 
Hiztegia negua
Hiztegia neguaHiztegia negua
Hiztegia neguaidoialariz
 
Ipuina hutsik orri bat
Ipuina hutsik  orri batIpuina hutsik  orri bat
Ipuina hutsik orri batidoialariz
 
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri bat
Ipuina hasiera emanda  irudiekin  orri batIpuina hasiera emanda  irudiekin  orri bat
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri batidoialariz
 

Destacado (20)

Egunerokoa oporrak zuria
Egunerokoa oporrak  zuriaEgunerokoa oporrak  zuria
Egunerokoa oporrak zuria
 
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak nInstrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
 
Gabonetako kontuak
Gabonetako kontuakGabonetako kontuak
Gabonetako kontuak
 
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitzNire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
 
Autorretratua txantiloia argazki arekin
Autorretratua txantiloia   argazki arekin Autorretratua txantiloia   argazki arekin
Autorretratua txantiloia argazki arekin
 
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerak
 
Instrukzio testua etxeko tresna eskema
Instrukzio testua etxeko tresna  eskemaInstrukzio testua etxeko tresna  eskema
Instrukzio testua etxeko tresna eskema
 
Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak
 
Egunerokoa oporrak horia
Egunerokoa oporrak  horiaEgunerokoa oporrak  horia
Egunerokoa oporrak horia
 
Eskabidea ekin idazteari
Eskabidea  ekin idazteari Eskabidea  ekin idazteari
Eskabidea ekin idazteari
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatzi
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausoka
 
Hiztegia hitzak idatzi
Hiztegia  hitzak idatziHiztegia  hitzak idatzi
Hiztegia hitzak idatzi
 
Hiztegia udazkena
Hiztegia udazkenaHiztegia udazkena
Hiztegia udazkena
 
Definizioa
DefinizioaDefinizioa
Definizioa
 
Leku deskribapena
Leku deskribapenaLeku deskribapena
Leku deskribapena
 
Hiztegia negua
Hiztegia neguaHiztegia negua
Hiztegia negua
 
Nire kontuak
Nire  kontuakNire  kontuak
Nire kontuak
 
Ipuina hutsik orri bat
Ipuina hutsik  orri batIpuina hutsik  orri bat
Ipuina hutsik orri bat
 
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri bat
Ipuina hasiera emanda  irudiekin  orri batIpuina hasiera emanda  irudiekin  orri bat
Ipuina hasiera emanda irudiekin orri bat
 

Más de Andoni Agirre

Bermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakBermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakAndoni Agirre
 
Egipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologiaEgipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologiaAndoni Agirre
 
Mitologiaren eragina gaur eguneko kulturan
Mitologiaren eragina gaur eguneko kulturanMitologiaren eragina gaur eguneko kulturan
Mitologiaren eragina gaur eguneko kulturanAndoni Agirre
 
Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.
Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.
Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.Andoni Agirre
 
Euskal mitologia alderatua
Euskal mitologia alderatuaEuskal mitologia alderatua
Euskal mitologia alderatuaAndoni Agirre
 

Más de Andoni Agirre (6)

Bermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakBermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairak
 
Egipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologiaEgipto, Grezia eta Erromako mitologia
Egipto, Grezia eta Erromako mitologia
 
Mitologiaren eragina gaur eguneko kulturan
Mitologiaren eragina gaur eguneko kulturanMitologiaren eragina gaur eguneko kulturan
Mitologiaren eragina gaur eguneko kulturan
 
Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.
Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.
Mitologia zeltiarra, eslaviarra eta germaniarra.
 
Euskal mitologia alderatua
Euskal mitologia alderatuaEuskal mitologia alderatua
Euskal mitologia alderatua
 
Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 

Egiptoko eta Garai Klasikoko mitologia

  • 1. EGIPTOKO MITOLOGIA ETA MITOLOGIA KLASIKOA Amaia Estebanez, María Gómez eta Leire Zarate
  • 2. Aurkibidea 1.- Zer da mitologia? 2.- Egipto 2.1. Sorkuntzaren teoria 2.2. Jainkoak 2.2.1. Faraoiak 2.3. Ka eta Ba 2.4. Hil ostea 3.- Grezia 3.1. Mitologiaren ardatzak - Jainkoak, heroiak, munstroak 3.2. Mitoak - Sorkuntzaren teoria - Teseo eta minotauroa - Pandoraren mitoa - Midas-en mitoa 3.3. Erroma
  • 3. EGIPTO, GREZIA ETA ERROMAKO MITOLOGIA 1.- Zer da mitologia Kontzeptu abstraktuak, naturako indarrak eta giza izaera azaltzen dituzten alegiazko kontakizun multzoa, herri baten tradiziozko pentsamendua eta sinesmenak biltzen dituena. Hauen protagonista Jainkoak, heroiak eta izaki fantastikoak dira. 2.- Egipto “Los Textos de las Pirámides”, “Los Textos de los Sarcófagos” eta “Libro de los Muertos” hartzen dira oinarritzat Egiptoko mitologia eta haien sinesmenak ulertzeko. 2.1. Sorkuntzaren teoria. Hiri bakoitzak (Heliópolis, Tebas, Memphis) bere teoria propioa zuen munduaren sorkuntzari buruz. Hala ere, denek zuten oinarri bera: izaki jainkotiarrak, Kaosari aurre egin zion eta ordena ezarri zuen. Kosmogonia heliopolitanaren arabera (Heliopolis hirian garatutako doktrina) “Ra-ren mito”-ak azaltzen du Munduaren sorkuntza eta jatorria, Egiptoko sinesmenen arabera. Honen lehen aipamenak lehen aipatutako “Textos de las Pirámides”-en daude, piramideetako barruko hormetan dauden grabatuak dira. Honetaz gain, bertan erritu, zeremoni eta beste hainbat sineskera agertzen dira. Grabatu hauek diotenaren arabera, hau litzateke munduaren sorkuntza: Munduaren hasieran, ur masa mugagabe bat besterik ez zegoen, Nun, bizitzaren germenak zituena. Bertatik sortuko zen dena, ez baitzegoen ez zerurik, ez lurrik, ezta bizitzarik. Ur masa hartatik sortu zen lehen tontorra eta horretaz baliatuz, jaioko zen Mundua sortuko zuen Jainkoa, Ra. Honek, bertatik, Eguzkia sortu zuen dena argituz. Gero, Shu eratu zuen, haizea; ostean, Tefnut, euria hasiz. Bi hauek bi seme-alaba izan zituzten: Geb, lurra eta Nut, zerua. Bi hauek ere ezkondu ziren. Ra-k mundua gobernatzen zuela, entzun zuen Nut eta Geb-ek, inoiz semeren bat izatekotan, hau Egiptoko errege izateko asmoa zutela. Horrela, madarikatu egin zituen umerik izan ez zezaten urteko edozein egun zein gautan. Nut-ek jakintzaren Jainkoari aholkua eskatu zion eta honek, Jainkosa maite zuenak, lagundu egin zion. Ilargiaren Jainkoarekin apustu bat egin zuen eta irabazi, horrela bere argiaren zati bat beretzat hartuz. Ilargiak, harrezkero ez du argi nahikorik hilean zehar distiratzeko. Horregatik, txikitzen eta errekuperatzen da hilero, ilbehera eta ilgora eratuz. Jakintzaren Jainkoak, Ilargiaren argi horrekin, urte amaieran beste 5 egun gehitu zituen. Hauek ez ziren urte zaharraren ezta berriaren parte, horrela, egun haietan, Nut-ek seme-
  • 4. alabak izan zitzakeen. Horri esker, lau seme-alaba izatea lortu zuen: Osiris, Isis, Seth eta Neftis. Osiris jaio zen lehena, Jainko zintzo eta ongiletzat zuten eta emankortasunaren islatzat. Ostean, Seth etorri zen, eta ez zen behar zen bezala jaio. Honek, alde iluna (iluntasuna) eta idortasuna islatzen zituen. Isis jaio zen hurrengo eta azkenik Neftis. Lehena, Isis-ek amatasuna eta jaiotzaren isla zen eta Neftis, “etxeko andrea”-ren isla. Osiris bere arreba Isisekin ezkondu zen eta Seth, berriz, Neftisekin. Isis, neba-arreba guztietatik azkarrena zen eta Ra-ren benetako izen sekretua eskuratu zuen, boterea eta handitasuna ematen zizkiona. Horrela, Osiris Egiptoko faraoia egin zen eta jakinduriaz gobernatu zuen. Garai hartan, gizakia basati moduan bizi zen eta kanibalismoa zen nagusi. Osirisek irakatsi zien laborantza eta elikadura teknikak bakea nagusituz gizartean. Horretaz gain, Jainkoenganako errespetua eta goraipamena ere zabaldu zituen. 2.2. Jainkoak Egiptoko Jainkoak elementu naturalen, bizitzako gertaeren eta sentimenduen pertsonifikazioak ziren. Egiptoarrentzat Jainkoak lurrean bizi ziren, tenpluetan, eta gurtu egin behar ziren bertan bizitzen jarraitzeko. IV.en milurtekoaren erdialderantz agertu ziren Jainkoen lehen errepresentazioak, haien izaera abstraktua galduz eta zoomorfismorantz (animali itxura), antropomorfismorantz (gizaki itxura), edo bien konbinaketa baterantz eginez: giza gorputza eta animalien burua edo alderantziz. 2.2.1. Faraoiak Egiptoarren erregea faraoi izenez ezagutzen da. Honek botere guztiak zituen bere esku: legeak ezartzen zituen, herrialdea gobernatzen zuen, lur handien jabea zen, merkataritza eta ejertzitoa kontrolatzen zituen… Horretaz gain, faraoiak izaki jainkotiartzat hartzen ziren lehen dinastietan eta Horus jainkoarekin parekatzen zituzten. V.en dinastiatik (K.a. 2500-K.a. 2350) aurrera “Ra-ren seme”-tzat hartzen ziren. Ondorioz, haien aurrean belaunikatzen ziren eta ezin zuten ukitu ezta aurpegira begiratu ere. Magia egin zezaketela uste zuten, adibidez, Nilo haztea eragin. Ez ziren hil ostera arte Jainko egiten. Hil eta gero faraoiek Osiris Jainkoarekin bat egiten zuten hilezkortasuna lortuz, orduan gurtzen zuten Jainko moduan tenpluetan. 2.3. Ka eta Ba Egiptoarrek sinesten zutenaren araberan gizakiak, gorputzaz gain, beste bi elementu espiritual zituen: Ba, arimaren antzeko kontzeptua; eta Ka, gorputzaren doble antzeko bat. Heriotzak elementu bi horien eta gorputzaren arteko zatiketa zekarren. Hala ere, haien ustez, Ka-k ezin zuen gorputz gabe iraun eta horren ondorioz hau mantentzeko teknika bereziak erabiltzen zituzten, baltsamamendua.
  • 5. 2.4. Hil ostea - Sarkofagoak eta Momiak Hasieran, biluzik lurperatzen zituzten gorpuak, basamortuko harean, lur emankorretatik urrun eta fetu-jarreran burua hegoalderantz jarria. Basamortuko klimak eta hare beroak lehortzaile natural bezala jokatzen zuten, gorpuetako likido guztiak xurgatzen zituen, hauek usteltzetik babestuz. Gero haizearen, animalien eta lapurren eraginez gorpuak desestaltzen ziren eta honek heriotzaren osteko bizitza baten sinesmena zabaldu zuen. Horren eraginez, janaria eta ondasunak eramaten zizkieten hildakoei, honek hil ostean erabil zitzan. Horretaz gain, hilerri sakon eta handiagoak eraikitzen hasi ziren. Momifikatutako hilotzari, hil ostean, hurrengo bizitzan ezagutu ahal izateko, benden gainean maskara bat jartzen zitzaien erretratu idealizatu gisa. Faraoien maskarak urrez eta lapis lazuliz egina zegoen. Gorpuaren kontserbazioa oso garrantzitsua zen, Ka eta Bak baldintza onetan zegoen gorpua aurkitu ezean, ezin baitziren batu eta ondorioz, hildakoa ezin zen hurrengo bizitzara igaro. - Azken judizioa eta zigorra Hildakoak Osirisen auzitegi aurrean erantzun behar zuen, hau “Azken auzia” bezala ezagutzen da eta “Sala de las dos verdades”-en egiten zen. Honen bidez, hildakoa paradisura igaroko zen ala ez aztertzen zen. Erritu honetan Anubisek bihotzak pisatzen ditu egindako bekatu kopurua jakiteko eta egiaren lumarekin parekatzen du. Bihotza luma baino arinagoa bazen, hildakoa betirako biziko zen. Gehiago pisatuz gero, ordea, Osirisen auzitegiak kondenatzen zituen eta zigor latza jasatzen zuten: zigor-gelatan giltzapetuta, burua mozten zitzaien, baita erre eta bihotza atera. Horrela haien Ba desagertu egiten zen eta “ez-izate” egoeran geratzen dira, hil-osteko bizitza bat izatea eragotziz. 3.- Grezia Mitologia grekoa Jainko eta heroiei, munduaren sorkuntzari, erritoei eta munduari buruzko mito eta elezahar edo kondairak osatzen dute. Kontakizun hauek ez zuten erlijio bat eratzen, antzinako greziarrek munduari eta gizakiari buruz zituzten sinesmenak baizik. Hala ere, bazuten erlijioarekin nolabaiteko zerikusia. Kondaira hauek ahoz transmititzen ziren, poetek edo idazleek idatzi zituzten arte. Horrela heldu zaizkigu gaur egunera arte hauen bertsio desberdinak. Mito hauetako protagonistak gizaki itxurako Jainkoak ziren eta hauen antzera jokatzen zuten. Horregatik, batzuk zintzoak ziren, justuak eta beste batzuk, aldiz, krudela eta mendekuzaleak. Jainkoak gurtzen ziren, sakrifizioak eginez adibidez, hauen faboreak lortzeko eta norberaren alde izateko.
  • 6. 3.1. Mitologiaren ardatzak Mitologiak, greziarrak batez ere, LAU ARDATZ nagusi aurkezten digu. - KOSMOGONIA: Munduaren edo unibertsoaren sorrerari buruzko teoria; munduaren sorrera azaltzen duen Mitologiaren zatia. - TEOGONIA: Jainkoen sorrera eta genealogiari (jatorria, arbasoak) buruzko doktrina. - MITO ANTROPOLOGIKOAK: Gizakiaren sorrerari eta gizakiari buruzko mitoen bilduma. - JAINKOAK, HEROIAK, PERTSONAIAK: Mitologian nolabaiteko hierarkizazioa dago. Lau maila ezberdin nabari ditzakegu, goitik behera hauek lirateke: 1.- Jainko olinpikoak Hauek dira Jainko garrantzitsuenak. Olinpo mendian bizi ziren, gizakien bizitzak gobernatuz. Gizakien antzera bizi ziren haiek bezalako sentimenduak eta jokabideak izanik. - Lehen belaunaldia: · Zeus: tximista, jainko gorena · Hera: familia · Hestia: etxea · Demeter: laborantza · Poseidon: itsasoa · Hades: infernua - Bigarren belaunaldia: · Hefesto: sua, burdina lantzea · Ares: guda · Dioniso: ardoa · Hermes: jainkoen mezularia · Atenea: jakinduria · Artemisa: ehiza · Apolo: edertasuna, artea · Afrodita: maitasuna eta edertasuna 2.- Gainerako Jainkoak - Asclepio: medikuntza - Fobos: beldurra - Hécate: magia - Morfeo: ametsak - Selene: ilargia - Tyche: zortearen jainkosa - Tánatos: heriotza - Musak: zientzia eta artea (bederatzi emakume)
  • 7. 3.- Heroiak, pertsonaiak · Ulises (Odiseo): greziako mitologian heroi aipagarria. Troyako gerran erabilitako “Troyako zaldia”ren estrategia ezaguna berari bururatu zitzaiola esaten da. · Teseo: bere abentura ezagunenetariko bat, Teseo eta minotauroaren mitoa da. · Perseo: Medusari burua moztu zion. 4.- Munstroak · Medusa: Harri bihurtzen zuen begietara begiratzen zuen edonor. · Sirenak: Giza gorputza zuten goiko aldean eta beheko aldean berriz, txori hankak. Haien kantuarekin itsasgizonak erakartzen zituzten eta hauek uretara erori ostean jan egiten zituzten. · Harpiak: txori gorpua eta giza burua zuten. Arimak hartu eta umeak bahitzen zituzten. · Grifoak: arrano-lehoiak ziren, gorputzaren goiko aldeak arranoaren itxura zuen eta beheko aldeak berriz lehoiarena. Moko zorrotza eta atzapar indartsuak zituen. · Hidra: ur-munstro bat zen, hainbat buru eta hats pozoitsua zituena. Buru bat moztuz gero, bere lekuan bi sortzen zitzaizkion. · Fenix: 500 urterik behin suntsitu eta gero bere errautsetatik berpizten zen txori mitologikoa. Oso indartsua zen, elefante baten pisua jasateko gai zen. 3.2. Mitoak: · Sorkuntzaren teoria: Sorkuntzaren aurretik kaosa zegoen, ura, airea eta lurra, mundua eratzen zuten elementuak nahasturik zeuden. Pixkanaka banantzen joan ziren Lurra (Gea) eta Zerua (Urano) sortuz. Geak eta Uranok Titanak izan zituzten (giza itxurako erraldoiak) baita ziklopeak ere (begi bakarreko izakiak). Horrela, garai hartan, mundua izaki beldurgarriz osatuta zegoen: Titanak eta ziklopeak. Geak Kronos (titanetariko bat) konbentzitu zuen bere aitari (Urano) boterea kendu zezan. Kronosek aita irantzi zuen unibertsoaren kontrola bereganatuz. Rea emaztetzat hartu zuen. Kronosi bere seme-alabetako batek boterea kenduko ziola esan zioten eta hau gerta ez zedin, bere seme-alabak jaten zituen. Zeus jaio zen arte. Reak bere semearen edertasuna ikusirik, bere patu krudeletik salbatu nahian, harri bat bildu zuen oihalekin bere semea izan balitz bezala. Horrela Kronosi eman eta honek irentsi egin zuen. Hau aprobetxatuz, bere semea hartu eta ihes egin zuen Cretako islara. Bertan, basoko Ninfei utzi zien semea zaindu zezaten. Zeus osasuntsu hazi zen heldu egin zen arte. Bere aita zen Kronosi zerbait bota zion ardora eta oka egin zuen irentsitako seme-alaba guztiak botaz: Poseidon, Hades, Demeter, Vesta eta Hera.
  • 8. Hiru anaiak elkartu eta bere aitaren eta titanen aurka egin zuten, gerra irabazi ostean, hiru anaiek Kosmosa zatitu zuten: Hadesek infernua, Poseidonek itsasoa eta Zeusek zerua bereganatu zituzten. Horretaz gain titanak tartaroan giltzapetu zituzten eta Jainkoek Olimpo mendia hartu zuten bizilekutzat. · Teseo eta minotauroaren mitoa: Teseo, Egeoren semea zen, Atenaseko erregea zena. Egeok Minosen, Cretako erregearen, semea hil zuen; ondorioz, Atenasek 14 gazte bidali behar zituen urteko Minosengana, honek zuen labirintuko minotauroari eskainiz. Teseok honen berri izan zuenean, bere burua eskaini zuen labirintura joateko. Cretan, Minosen alaba, Ariadne, ezagutu zuen eta maitemindu egin ziren. Honek haril (ovillo) bat eman zion laberintutik irten ahal izateko. Teseo labirintura bideratu zen, minotauroa hil zuen eta onik irten zen bertatik, Atenas Minosen zigorretik libratuz eta Ariadnerekin ezkonduz. · Pandoraren mitoa: Egun batean izaki hilkorrak eta Jainko hilezkorrak bereizi egin ziren. Zeusek sua kendu zien gizakiei, baina Prometeok trikimailu baten bidez, berreskuratzea lortu zuen. Zeusek Pandora sortzea agindu zuen gizakiak zigortzeko eta mendekua lortzeko. Pandora lehen emakumea da (Eva bezala). Jainko bakoitzak ezaugarri bat eman zion: edertasuna, konbentzitzeko gaitasuna, besteak beste; baina Hermesek iruzurra eta maltzurkeria jarri zituen bere bihotzean. Zeusek kutxatxo bat eman zion, inoiz ez irekitzeko esanez. Maiteko zuen gizon bat aurkituko ziola ere esan zion, Epimeteo (Prometeoren anaia) eta ezkondu egin ziren. Gau batean, Epimeteo lo zegoela, Pandorak kutxa ireki zuen barruan zeuden txar guztiak kanpora ateraz, barruan itxaropena soilik utziz eta gizakien mundua txarkeriaz josiz. Horrela, Zeusek bere mendekua lortu zuen. · Midas-en mitoa: Midas Frigiako erregea zen, diru eta ondasun ugari zituena, hala ere, diru-gosea izugarri zuen eta zuena baino gehiago nahi zuen. Egun baten, Silenorekin topo egin zuen, Dioniso Jainkoaren laguntzaileetariko bat, hau basoan zegoen bakarrik eta Midasek ezagutu eta bere gaztelura gonbitatu zuen. Bertan, adeitsu tratatu zuen denetarik eskainiz. Gero Dionisiorengana eraman zuen. Honek, Midasen adeitasunaren truke gurari bat eskaini zion. Midasek ukitzen zuen guztia urre bihurtu zedin eskatu zuen. Asko poztu zen hasieran, baina eskatutakoaren ondorioz, ezin zuen jan ezta edan ere. Bere seme-alabak ere urre bihurtu zituen besarkatzerakoan. Hau ikusita eta horrenbeste urrez nekatuta, Dionisorengana joan zen berriz ere eskatutakoa desegiteko asmoz, honek baietz esan zion, eskatutako guraria deuseztatzeko Pactolo ibaian sartu behar zela esanez. Midasek horrela egin zuen berriro ere lehengora itzuliz. 3.3. Erroma Erromako mitologia eta Greziakoa oso antzekoak dira, erromatarrek Greziako mitologiaren sintesi bat egiten baitute, haientzat onena dena hartuz. Askotan nahasi egiten dira eta askotan multzo berean sartzen dira “greko-erromatarra” edo “klasikoa” terminoetan bezala.
  • 9. Biek dituzte Jainko ugari, giza itxurakoak, eta Jainkoa hauek protagonista diren kontakizunak erabiltzen dituzte munduaren eta gizonaren sorkuntza eta beste hainbat galderari erantzuteko. Desberdin duten gauzetariko bat Jainkoan izenak dira, Jainkoek izatez atributu eta itxura berdinak dituzte, izena besterik ez diote aldatzen. Hala ere, batzuetan badaude desberdintasun txiki batzuk, adibidez, Ares eta Marteren artean. Biak ziren gudaren jainkoak, baina Grezian Ares gudaren Jainko beldurgarritzat zuten, eta Erroman Marte gudu, nekazaritza eta laborantzaren jainkotzat zuten. Hau da, jainko grekoa heriotzarekin lotzen zen, erromatarra, berriz, bizitzarekin.
  • 10. Bibliografia http://es.wikipedia.org/wiki/Dioses_ol%C3%ADmpicos#Ol.C3.ADmpicos_cl.C3.A1sicos http://www.webmitologia.com/dioses-mitologia-romana.html http://sobreleyendas.com/2008/12/13/el-mito-de-ra-y-la-creacion-del-mundo/ http://biblion-thekes.blogspot.com.es/2010/11/isis-y-osiris-mito-egipcio.html http://www.egiptologia.org/mitologia/leyendas/osiris/ http://www.egiptologia.com/momias-el-culto-a-la-vida/3261-viaje-al-pasado-las-momias-egipcias.html? start=2 http://es.slideshare.net/leidyq/mitologia-egipcia-6855877?qid=9232f925-8f14-424c-82ab- 401eb76f82d9&v=qf1&b=&from_search=5 http://sobreleyendas.com/category/mitologia/mitologia-egipcia/ http://loshombresdenegro.blogspot.com.es/2008/08/las-creencias-religiosas-del-antiguo.html http://www.kelpienet.net/rea/pers.php?ns=5 http://es.slideshare.net/cavetecanes/mitologia-klasikoa-euskaraz http://es.slideshare.net/izr/grezia-7814729