SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 11
Descargar para leer sin conexión
2018ko ekainren 01a, barikua
13anboto Publizitatea
UDA GEHIGARRIA
2018ko ekainaren 01a, barikua
14 anboto
atxondo • Aritz maldonado
Eider Chavesek (Atxondo, 1993) Medellinen (Ko-
lonbia) igaroko du uda, Ciudad Don Bosco komu-
nitatean. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen 'Gaz-
teak Lankidetzan' programagaz bidaiatuko du.
Zertara zoaz Medellinera?
Salesiarrek orain 50 urte sortu zuten Ciudad
Don Bosco komunitatera noa. Kaleko umeak
batzen hasi ziren, eta egun 1.200 lagun (900
ume-gazte eta 300 langile) daude bertan. Lan
munduan integratzen eta autoestimuan,
harremanetan edo bestelakoetan trebatzen
laguntzen diete bertan. Nik aisialdi dinami-
ketan lagunduko dut. Talde multidiziplinar
bategaz arituko naiz.
Euskal Herritik, zeu bakarrik zoaz?
700 lagunek eman genuen izena, eta proba bi-
ren ostean 100 lagun aukeratu gintuzten zen-
bait proiektutan parte hartzeko. Medellinera
Donostiako neska bat eta biok goaz.
Ezagutzen duzu Kolonbia?
Egonda nago Latinoamerikan, Perun, beste
komunitate batean lanean, eta baita Uruguain
ere; han ikasten eta bidaiatzen egon nintzen.
Bidaia honek zein ekarpen egingo dizula uste
duzu?
Erantzunagaz ez naiz originala izango. Uste
dut gauza asko ikasiko ditudala, baina, batez
ere, beste asko desikasi egingo ditudala uste
dut. Kooperante mexikar bati entzun nion
gizarte bakoitzak bere paradigma duela, eta
normalean itxia izaten dela; kanpora doazen
edo kanpotik datozen pertsona horiek galde-
rak egitea errazten dute. Planteatzen dituzten
galderek autokritika egitea laguntzen dute.
Saharan ere egonda zaude kooperante gisa.
Saharakoa egoera oso konkretua da. Han egon
ostean, kontzientziatuago nago hango egoeraz
eta, orokorrean, errefuxiatuen gaiagaz. Ekar-
pena, askotan, sentsibilizazio hori izaten da;
albistegietan informazioa jasota, beharbada,
gainazalean geratzen da, baina han egoteak
beste maila batean eragiten dizu.
Esperientzia gomendatuko zenuke?
Normalean, bizi garen espaziotik irtetea beti
da interesgarria. Beharbada modan jarriko zen
kooperazioa eta munduari buelta ematea, bai-
na, nire ustez, kontua ez da ahalik eta urrunen
joatea. Orain badirudi derrigorrez bidaiatu
behar dela, baina zilegia da baita ere, betiko
txokoan betiko jendeagaz egotea gurago due-
naren iritzia. Disfrutatzeko modu bakarra ez
da irtetea, baina, zalantza duenari, animatze-
ko esango nioke.
Aisialdirako tarterik edukiko duzu?
Astean zehar zortzi orduko lanaldiak izango
ditugu; asteburuak, ostera, libre edukiko ditu-
gu. Batez ere, bertakoekin elkarbizitzea gura
dut; ez dut beste ezer erabakita. Eider Chaves, Saharako egonaldietako batean.
Ciudad Don Bosco
komunitatean 900
gazte inguru daude;
lan munduan
integratzen eta
autoestimuan eta
harremanetan
trebatzen laguntzen
diete bertan
"Gauza asko ikasiko ditut, baina, batez
ere, desikasi egingo dudala uste dut"
Herrialdeak beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dute lankidetza programek; Eider
Chaves atxondarra Perun eta Saharan (hiru bider) egona da kooperante, eta udan Kolonbiara joango da
2018ko ekainaren 01a, barikua
15anboto
Uztailaren 20an
afari musikatua
egingo dute
Baigorrin, bertako
herritarrek
antolatuta, eta
hiru barnetegiko
kideak batuko
dira bertan
Oinezko AEK Ibiltaria Ipar Euskal
Herritik ibiliko da uztaileko bi astean
Lapurdiko, Zuberoako eta Behe Nafarroako ohiturak, bizimoduak eta euskalkiak ezagutuko dituzte
AEK IBILTARIA • JOSEBA DERTEANO
Aurten ibilbide berriekin datoz AEK ibiltari biak:
bai oinezkoa, bai bizikletaz egitekoa. Oinezkoa
Ipar Euskal Herritik egingo dute ia osorik eta hango
bazterrak ezagutzeko aukera eskainiko du. "Aspaldi
buruan genuen zerbait da eta ikasleek eurek ere
eskatua ziguten", adierazi du Asier Arroita AEK Ibil-
tariko antolatzaileetako batek.
Aurtengo aldia —uztailaren 16tik 29ra— Hon-
darribian hasi eta Izaban amaituko da, Hiru Erre-
geen Mahaia igo ostean. Egun batzuetan hango
baserritar batzuekin egongo dira, baserri munduko
ohiturak ezagutzeko. Uztailaren 20an, Baigorrin,
afari musikatua egingo dute, bertako herritarrek
antolatuta. Hiru barnetegi batuko dira bertan: AEK
Ibiltari biak eta Urepeleko barnetegia. Ekimen ho-
riez gainera, 15 egunean Ipar Euskal Herriko men-
diak,arroilaketatxokobereziakezagutzekoaukera
eskainiko dute.
Bizikletako barnetegi ibiltariari uztailaren 16an
ekingo diote, Deban, eta Etxarri Aranatzen amaitu-
ko dute 15 egun geroago. Urbasako parke naturala,
Iratiko oihana eta Sakana eskualdeko bazterrak
ezagutuko dituzte, besteak beste. Uztailaren 17ko
hirugarren etapa Otxandion amaituko da. Han lo
egingo dute, hurrengo etapari ekin aurretik.
Izen-ematea aste birako zein baterako
Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du osorik eginez
gero, eta AEKren webgunean egin daiteke izen-
ematea. Aurten berrikuntza bat gehitu dute arlo
honetan. Ibiltari osoa egin ezin duenak astebetera-
ko eman dezake izena, ibilbide batean zein bestean.Euskaraz mintzatzeko eta Euskal Herriko hainbat toki ezagutzeko aukera eskaintzen dute urtero AEK ibiltariek.
Oinezko AEK Ibiltaria Hondarribian hasi eta Izaban amaituko da, Hiru Erregeen Mahaia igo ostean.
2018ko ekainaren 01a, barikua
16 anboto
"Umeek aisialdia euskaraz
bizitzeko aukera izatea oso
garrantzitsua da guretzat"
Etxeko gazteenen udako oporraldi luzeari erantzuteko aukera ezin hobea dira udalekuak
gurasoentzat. Berbaro euskara elkarteak aukera zabala jartzen du neska-mutilen eskura
DURANGO • AITZIBER BASAURI
Berbaro elkarteak antolatutako udaleku finkoetan
(Mendigorrian eta Uitzin) eta ibiltarian (Durangotik
Bermeora) 160 neska-mutilek parte hartuko dute,
aurten. Durangon egiten duten Udan Olgetan udale-
ku irekian, berriz, 200 bat umek parte hartuko dute.
Mertxe Garcia eta Ziortza Onaindia amek aisiadira-
ko proposamen horregaz bat egiten dute.
Guraso lez, zerk eraman zintuzten Berbarok eskaini-
tako aisialdi programaren aldeko apustua egitera?
Ziortza Onaindia: Berbaroko bazkide izanik, gertuta-
sun eta konfiantza horrek bultzatuta hasi ginen 11
urte dituen alaba nagusiagaz. Aisialdia euskaraz bi-
zitzeko eta euskal kultura ezagutzeko aukera ema-
ten zuen. Gerora, herriko eskola guztietako umeak
batzen dituzten herri udalekuak direlako jarraitu
dugu. Denak elkarregaz egongo diren plaza bat iza-
tea aberasgarria da, lagun berriak egiteko ere bai.
Mertxe Garcia: Beste gazte batzuekin harremanetan
jartzeko aukera ematen dute, eta hainbat tokitara
joateko. Umeari konfiantza hartzen laguntzen
diote, hainbat jardueratan parte hartzeko aukera
eskainita. Orain hiru urte joan zen lehenengoz eta,
pentsatu gabe, poz-pozik doa. Uitzira doa. Urtean
zehar Berbarok antolatutako beste ekintzetan ere
parte hartzen du, oso pozik. Oso motibatuta dator.
Euskarazko aisia izateari garrantzitsua deritzozue?
Z.O.: Hori erabakiorra izan zen guretzat. Aisialdia
euskaraz bizitzeko aukera izatea ezinbestekoa
deritzogu, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko
aukera, euskaraz berba egitera mugatu barik.
M.G.: Oso garratzitsua da guretzat. Senarrak badaki
zerbait, baina guk ez dugu euskaraz egiten etxean,
eta semeari oso ondo datorkio euskara erabiltzeko.
Zuen seme-alabei zeintzuk ekarpen egiten dizkie Ber-
barok antolatutako udaleku hauek?
Z.O.: Uda luzea da eta guk ez ditugu hiru hilabeteko
oporrak. Dena den, umeek umeekin egon behar
dutela uste dut, eta alabak oso motibatuta ikusten
ditut. Oso desberdinak diren arren, hirurak oso po-
zik doaz udalekuetara, hasi zirenetik.
M.G.: Eskolatik kanpo, bestelako neska-mutilekin
parte hartzeko aukera eskaintzen diote udaleku
hauek. Oso garrantzitsua deritzogu horri.
Zer da zuen seme-alabei gehin gustatzen zaiena?
Z.O.: Udalekuetako dinamika, hango jolasak. Txan-
goak, igerilekuetara joatea. Gazteenak hamabost
egun egingo ditu Udal Olgetanen; baina beste biek
ere, astebetez behintzat, Udan Olgetanera joan gura
izan dute, nahiz eta bata Uitzira eta bestea Mendigo-
rriara joango diren.
M.G.: Gero eta gutxiago kontatzen du, baina, oro
har, dena du gustuko: eskulanak, irteerak, jaiak...
Udaleku finko eta ibiltariak antolatzen ditu Berbarok, herri udaleku irekiak ez ezik.Mertxe Garciaren seme gazteenak eta Ziortza Onaindiaren hiru alabek Berbaroren udalekuetan parte hartzen dute.
2018ko ekainren 01a, barikua
17anboto
Kurutziaga, 52
Durango
Tel.: 946 200 864
Hotel Olajauregik terraza irekiko
du tabernarekin, ekainaren 6tik
aurrera.
Etor zaitez gurera eta dastatu
terrazan
eskainiko ditugun afariak!
HOTEL
OLAJAUREGI
Landako etorbidea, 4A
Durango
Tel.: 946 030 300
Uda honetan Plateruenako
doako terraza zerbitzuaz gozatu:
etxeko irabiatuak, izozkiak,
kafeak, garagardo karta…
eta asteazkenetan jazz
emanaldiak iluntzeetan.
PLATERUENA
Gure terraza naturaren
estilismoaz eta lasaitasunaz
gozatzeko lekua duzue; jatordu
bat zein trago batzuk hartzeko
aukerarekin.
ASTEI
JATETXEA
Muniketa gaina,
Bizkaiko begiratokira bidean
Muxika
Tel.: 946 732 318
NAPOZT
Josemiel Barandiaran,
8 behea - Durango
Tel.: 946 004 086
Ez dugu udarako terrazez
gozatzea baino plan hoberik
ezagutzen! Hemen duzue Napozt
bere pintxoekin, edariekin eta
errazioekin gozatzeko! Udan
gainera, terraza 01:00ak arte
zabalik!
Terraza eta giro oso atseginak.
“Quiero café”barista
profesionalen elkartearen arabera,
estatuko kaferik onena duten 100
lokalen artean dago. pintxoak,
etxeko gozogintza eta gin tonic-
etan espezializatua
AI AMA
Iturburu, 9 - Iurreta
Tel.: 946 817 847
www.restaurantebetixu.es
Plan bikaina Tabirakoa udaran!
Terraza, giro, zerbitzu, edari, janari
gazi zein gozoez
gozatzeko aukera bikainarekin!
Zatoz gugana!
GORA-GORA
Arriluzea, 2
Durango
Tel.: 946 811 384
Taberna zabalik dago 07:00etatik
23:00etara.
Besteak beste, gosariak, pintxoak,
entsaladak,
eta ogitartekoak eskaintzen
ditugu.
Terraza ederra, Tabira auzoaren
erdigunean.
ERROTA
Intxaurrondo kalea, 54
Durango
Tel.: 946 216 021
Eguneko menuak eta
asteburuetako menu bereziak.
Goizetik pintxoak.
Giro oso ona.
ABARKATERUENA
Iturritxo, 6 - Txanporta
plaza - Abadiño
Tel.: 944 657 790
2018ko ekainren 01a, barikua
18 anboto
MENDI IRTEERA • MAIALEN ZUAZUBISKAR
EuskalHerrianmendirakozaletasunhandiadagoeta
Alpino eta Erdella mendi taldeak, besteak beste, zale-
tasun hori indartzen dabiltza Durangaldean. Aurten
ere,azkenurteetanbezala,mendiakaitzakiahartuta
mundua ezagutzeko aukera izango dute.
Durangoko Alpino Tabira Mendi Klubak Bulgaria-
ra irteera antolatu du uztailaren 31tik abuztuaren
14ra. Abuztuaren 2an, esaterako, 2.925 metro dituen
Musala mendira igoko dira; abuztuaren 6an, 2.914
metro dituen Vijren mendira; eta abuztuaren 8an,
2.851 metro dituen Polezhan mendira.
Mendi irteera horiez gain, beste hainbat irteera
ere egingo dituzte, eta Bulgariako hainbat toki ikus-
teko ere baliatuko dute.
Alpino Tabirako kideek jakitera eman dutenez,
dagoeneko Bulgariako irteerarako 30 plazak beteta
daude. "Oso pozik gaude jendeak izan duen erantzu-
Musala, Vijren eta Balaitus
mendiak eskualdeko mendi
taldeen udako proposamenak
nagaz. Izen-ematea zabaldu eta ordu gutxitan plaza
guztiak bete ziren", jakinarazi dute Alpino Tabirako
kideek.
Erdellakoak, Pirinioetara
Elorrioko Erdella Mendizale taldeko kideek Piri-
nioetara antolatu dute irteera, uztaileko bigarren
astebururako. Erdellakoen asmoa 3.145 metro dituen
Balaitous mendira igotzea izango da. Edu de la Cruz
Erdella Mendizale Taldeko presidenteak jakitera
emanduenez,mendiirteerahonetarakoizen-ematea
ekainean zabalduko dute, eta hamazortzi pertsona-
rentzako tokia egongo da gutxi gorabehera.
Hala ere, Pirinioetarako irteera ez da Erdellakoek
uztailerako antolatu duten irteera bakarra. Uztaila-
ren 15ean, Villasana de Menatik Artziniegara txan-
goa egingo dute, eta uztailaren 21etik 22ra arroilen
jaitsira egingo dute.
Durangoko Alpino Tabira Mendi Klubak eta Elorrioko Erdella Mendizale taldeak egitarau
berezia antolatzen dute udarako; aurten uztailean eta abuztuan egingo dituzte irteerak
Udan inteerak antolatzen dituzte Alpino Tabira eta Erdellako kideek. .
2018ko ekainaren 01a, barikua
19anboto
2018ko ekainaren 01a, barikua
20 anboto
Goizez
ekitazioagaz
lotutako ekintzak
garatuko dituzte,
eta arrsatsaldez
aisialdi eskaintza
zabalagoa
izango da
Zaldiekin batera, udaleku
atsegin bat igaro eta ekitazioaren
munduan murgiltzeko aukera
Berrizko Dukiena zentro hipikoak umeentzako udalekuak eskaintzen ditu; ekainaren
25etik uztail amaierara egongo dira eta, ostean, iraileko lehen asteetan ere bai
HIPIKA • MARKEL ONAINDIA
Gaur egun askotarikoak dira umeentzat eskaintzen
diren udalekuak. Aisialdia, hizkuntza, kirola...
Horien artean, aukera interesgarrietako bat ekita-
zioarena da. Berrizko Dukiena zentro hipikoak, adi-
bidez, zaldiekin batera uda pasatzeko aukera dakar.
Egun erdiz, egun osoz eta aste osoan ere egon
ahal dira umeak Dukienako udalekuan. Ekaina-
ren 25etik uztailaren 27ra arte parte hartu ahalko
da, eta gero iraileko lehen aste bietan ere bai.
631 11 52 47 telefonoan apuntatu ahal da. Goizez
ekitazioagaz lotutako ekintzak garatuko dituzte
irakasle profesionalen eta begiraleen eskutik, eta
arratsaldez aisialdi eskaintza zabalagoa izango da.
Hori guztia ingurune natural handi batean. Robert
Zedlitz da bertako irakasleetako bat, eta ekitazioak
norbere heziketarako balio duela uste du. "Umeen-
tzat aktibitate onuragarria da hipika, izaki bizidun
bategaz interakzioan dagoela ikasi eta disfrutatu
ahal dutelako. Animaliekiko eta naturarekiko erre-
pestua sustatzen du, eta baita diziplina eta autokon-
trola lako balioak ere. Osasuntsua da, eta gazteen
pertsonalitatea eraikitzeko ona". Alemanian eta
FrantzianbatuzuenesperientziagehienaZedlitzek,
eta gaur egun irakasle da Euskal Herrian erreferen-
teetako bat den zentro hipikoan. Uda ekitazioan
murgiltzeko "sasoi ezin hobea" dela dio.
Balioak sustatzen
Udalekuez aparte ere eskolak ematen dituzte ur-
tean zehar. Zaldiekin ibilaldiak eskaintzen dituzte,
eta zaldiak dituztenek bertan utzi ahal dituzte,
alokairu baten trukean. Nabarmentzekoa da hi-
poterapia zerbitzua dutela, aniztasun funtzionala
dutenentzat. Izan ere, ekitazioagaz batera balioak
sustatzea ere bada euren helburua.
Robert Zedlitz irakasleak Alemanian jaso zuen esperientzia, eta txapelketetan ere parte hartu izan du.Klubekoek irteerak egiten dituzte txapelketetara.
Umeentzako udalekuetan askotariko ekintzak garatzen dituzte Dukienan.
2018ko ekainaren 01a, barikua
21anboto
"Bakoitzak bere
interpretazio
pertsonalak egin
ditzala gustatzen
zait", adierazi du
erakusketaren
egilea den
Patrica Arruti
donostiarrak
Donostiko
Aquariumak
itsasoko argi-
ilunak batu ditu
erakusketa batean
Patricia Arruti artista donostiarraren
lanak ekainaren 17ra arte bisitatu
daitezke Aquariumeko Nautilus aretoan
ERAKUSKETA • Joseba derteano
Donostiako Aquariumak hainbat aukera eskain-
tzen du itsas barneko munduan barneratzeko. Ur-
peko animalien artean ibiltzeko modua da denetan
ezagunena eta erakargarriena, baina ez bakarra.
Itsasoaren magiagaz busteko beste bide bat aldiro
antolatzen diren erakusketak dira. Ekainaren 17ra
arte ikusgai dagoenak, esaterako, Patricia Arruti
(Donostia, 1983) artistaren lanak jasotzen ditu.
'Adarra eta Ekaitza', 'Itzala eta Tximistargia',
'Olatuaren Gaua' eta beste hainbat oleogaz 10 aleko
erakusketa osatu du, eta itsasoak eragiten dizkion
sentimendu eta pentsamenduak islatu ditu ber-
tan. "Itsasoaren argi-ilunak jasotzen saiatu naiz",
adierazi du Arrutik. Pista hori emanda, nahiago du
bere motibazioetan sakondu baino, bisitariari bere
bidaia propioa egiten utzi. "Nork bere esperientzia
bizi dezala gustatzen zait, bakoitzak bere interpre-
tazio pertsonalak egin ditzala", azaldu du Milanen,
Londresen, Madrilen eta New Yorken diseinu eta ar-
te ikasketak egin dituen donostiarrak. Erakusketa
Nautilus aretoan dago ikusgai, 17:30etik 19:30era,
eta sarrera doakoa da.
Ozeanoen Nazioarteko Eguna
Ekainaren5aeta8aOzeanoarenNazioartekoEguna
eta Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna dira, hu-
rrenez hurren. Ildo horretatik, itsasoa eta bertako
aberastasuna zaindu beharreko altxorra direla go-
goratzeko tailerra egingo dute ekainaren 9an. Egun
horretan, 10:30etik 13:30era, botilak eta plastikoak
etxeko apaingarri bihurtuko dituzte, uretako lan-
dareen itxura emanda. Adin guztietako bisitariei
bideratuta dago eta Aquariumean egun horretako
sarrera erostea nahikoa da parte hartzeko.
Udara begirako beste ekimen batean, hondartza
irudikatzen duen eszenografia bat jarriko dute
Donostiako badiarantz ematen duen begiratokian.
Mikroskopio, lupa eta bestelako errekurtsoen bidez
badian bizi den faunari eta florari gertuko begira-
tua eman ahalko zaio. Ekimen honen zein bestela-
koen informazio gehiago 943 44 00 99 telefonoaren
bidez jaso daiteke.Patricia Arruti donostiarraren erakusketa ekainaren 17ra arte bisitatu daiteke. Goiko argazkia: Maite Arbizu
2018ko ekainren 01a, barikua
22 anboto
ALAZNE UNZUETA I ABADIÑO
"Herri txikietako
jaien aldekoa naiz,
eta eskualdean
horrelako jai oso
onak ditugu"
Alazne Unzueta Arregi abadiñarrak herri txiki eta
auzoetako jaiak ditu gustuko.
Zer gomendatuko zenuke udan Durangaldean
egiteko?
Herri txikietako jaien aldekoa naiz eta eskual-
dean horrelako jai oso onak ditugu. Nik neuk
Garaiko eta Gerediagako jaiak gomendatuko
nituzke. Herri txiki edo auzoetako jaiak izatera,
giroa hurbilagokoa da, anbientea oso ona iza-
ten da. Ekintzak ez dira beste munduko gauza
bat izaten, baina lagun giroan egiten direnez,
parranda ederrak egiten dira. Horrez gain, Men-
diolako jaiak ere gomendatuko nituzke, oso giro
polita egoten da eta. Niri neuri herri txikietako
jaiak handietakoak baino gehiago gustatzen
zaizkit.Horregatik,jendearijaihauetarajoateko
esango nieke.
Eta, jaiez aparte, zer gomendatuko zenuke?
Hondartzara edo beste norabait joan ostean,
plan polita izaten da San Juanen parrilladatxo
bat egitea, lagun artean. Horrez gain, Durangal-
dean hainbat egun-pasa egin daitezke, ibilbide
asko ditugu-eta bizikletan edo oinez egiteko.
Garain bertan Oiz inguruko txangoak daude,
eta Axpera joanda, bidegorri ingurua daukagu.
Eskualdean ditugun mendi guztiekin uda guz-
tirako plana izango genuke, egunean mendi bat
igotzeko aukera baitugu.
ASIER BILBAO I ZORNOTZA
"Zornotzan auzo
piloa dugu, eta
denetan egoten
da zerbait"
Haizetara jaialdiagaz eta herriko zein auzoetako
jaiekin gozatzen du udan Asier Bilbao Rui-Wam-
bak. Nañon euskara taldeko kidea da, eta Duran-
goko institutuan irakasle dabil lanean.
Zer egin genezake udan Zornotzan?
Zornotzan jaiek markatzen dute uda, luzeak
direlako. Jaien ostean, bestalde, herria hustu
egiten da, batez ere abuztuko lehen hamar
egunetan. Horrez gainera, Zornotzan 18 bat
ermita daude; santuen izendegi erdia geurea da
(barrez). Sanisidroak oraintsu izan dira, sanpe-
droak, Etxanoko jaiak, Andra Mari bueltan, san-
migelak ere baditugu, Boroakoak... Autzaganen
ere famatua izaten da Amurizak-eta antolatzen
dutenbertsoafaria.Auzopiloaduguetadenetan
egoten da zerbait.
Kulturalki, ekimen garrantzitsua da uda hasieran
antolatzen den Haizetara kaleko musika taldeen
jaialdia.
Gero eta indar gehiago hartzen dabil, eta niri,
gaur egun, herriko jaiak baino gehiago gusta-
tzen zait. Gainera, garagardo jaiagaz elkartu
zuten, eta guneak sortu ziren. Jendearen eran-
tzuna oso ona izaten da.
Beste aukerarik?
Igerilekuetara edo pilotalekuetara joatea izan
ahaldaaukera.Halaere,Zornotzarenkokapena-
gatik, jende askok hondartzara jotzen du.
2018ko ekainaren 01a, barikua
23anboto
GONTZAL AIZPURUA I DURANGO
"Kalean jazza
eskaintzeak ukitu
magiko bat dauka,
nire ustez"
Musikazalea da Gontzal Aizpurua durangarra,
eta Plateruena kafe antzokian antolatuko den
jazz musika jaialdiagaz gozatzeko irrikaz dago.
Otxote eta abesbatza banatan parte hartzen
duenez, bere emanaldiak gainerako ekitaldiekin
uztartuko ditu.
Iaz hasi zen Platerueneko jazz musika jaialdia.
Gustatu zitzaizun?
Niretzat gauza oso ederra izan zen. Gogoratzen
dut lehen kontzertua Trizak taldearena izan ze-
la. Hasier Oleaga bateria-jotzailearen proiektue-
tako bat da. Plateruenean bestela ere egiten dira
Jam sessionak-eta, baina musika leku itxietatik
askatzea eskaintzen du. Kalean musika hori
eskaintzeak ukitu magiko bat dauka, nire ustez.
Erritmoa, inprobisazioa... denboragaz badauka
hartu-emana, eta udan beste modu batean sen-
titzen dugu. Gainera, eszenografia ere polita
izan zen. Leku zoragarria da, musika oso ondo
entzuten da, eta zerbait hartzeko edo afaltzeko
atsegina da.
Aparte, zer egingo duzu udan? Kontzertuetara
joateko asmoa duzu?
Musika ekitaldi askotara joaten naiz. Abesba-
tzak, musika klasikoa, jazza, pop-rock mugi-
mendua... Lagun bat Broken Brothers taldean
dabil, eta badakit udan Durangoko kaleetan
joko dutela.
BELEN GANBOA I ELORRIO
"Musikaireren
egitaraua anitza eta
maila onekoa izaten
dela esango nuke"
Elorrion Musikaire programak indar berezia har-
tzen du uda garaian. Belen Ganboa Agirre ahal
duen emanaldi guztietara joaten da, eta, gaine-
ra, antolatzaileei laguntza ematen die.
Zelakoa izaten da uda Elorrion kulturari dagokio-
nez? Parte hartzen saiatzen zara?
Uztailaren 4an Berriotxoa eguna izaten da, eta
horregaz hasten da uda sasoia. Gero, trikitilari
txapelketa ere egin izan da azken urteetan.
Ostean, Musikaire etortzen da, asteburuetan
herriko plazetan eta jauregietan garatzen dena.
Kontzertuak eta antzerkiak izaten dira, antzez-
lanak batez ere domeketan. Egitarau anitza
eta maila onekoa izaten dela esango nuke. Nik
Musikairen parte hartzen dut, eta, gainera, lan-
tzean behin aurkezpenak egiten laguntzen diet
antolatzaileei.
Kultur ekimenez aparte, zer besterik egin ahal da
Elorrion aisialdiari begira?
Elorrion ondo pasatu ahal da udan. Aukera ugari
eskaintzen ditu herriak. Natur-ibilbideak egin
daitezke, auzoetako paraje ederrak zeharkatuz.
Audiogidekin herria ezagutzea da beste aukera
bat. Orain urte bi, esaterako, lagun batzuekin
egin genuen ekintza hori. Igerilekuak famatuak
dira, aquapark txiki bat diruditelako, eta kan-
potik ere etortzen da jendea. Zalditegi bat ere
badago herrian.
@itzisax

Más contenido relacionado

Similar a Udako gehigarria (20)

Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
519 interneterako
519 interneterako519 interneterako
519 interneterako
 
Anboto 436
Anboto 436Anboto 436
Anboto 436
 
Anboto 436
Anboto 436Anboto 436
Anboto 436
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020
 
Anboto 501
Anboto 501Anboto 501
Anboto 501
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
Egape TXO !3
Egape TXO !3Egape TXO !3
Egape TXO !3
 
Sanfaustoak
SanfaustoakSanfaustoak
Sanfaustoak
 
Sanfaustoak
SanfaustoakSanfaustoak
Sanfaustoak
 
518 interneterako
518 interneterako518 interneterako
518 interneterako
 
Eskabidea londreseko lagunei lagunntza eske (1)
Eskabidea  londreseko lagunei lagunntza eske (1)Eskabidea  londreseko lagunei lagunntza eske (1)
Eskabidea londreseko lagunei lagunntza eske (1)
 

Más de Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 

Udako gehigarria

  • 1. 2018ko ekainren 01a, barikua 13anboto Publizitatea UDA GEHIGARRIA
  • 2. 2018ko ekainaren 01a, barikua 14 anboto atxondo • Aritz maldonado Eider Chavesek (Atxondo, 1993) Medellinen (Ko- lonbia) igaroko du uda, Ciudad Don Bosco komu- nitatean. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen 'Gaz- teak Lankidetzan' programagaz bidaiatuko du. Zertara zoaz Medellinera? Salesiarrek orain 50 urte sortu zuten Ciudad Don Bosco komunitatera noa. Kaleko umeak batzen hasi ziren, eta egun 1.200 lagun (900 ume-gazte eta 300 langile) daude bertan. Lan munduan integratzen eta autoestimuan, harremanetan edo bestelakoetan trebatzen laguntzen diete bertan. Nik aisialdi dinami- ketan lagunduko dut. Talde multidiziplinar bategaz arituko naiz. Euskal Herritik, zeu bakarrik zoaz? 700 lagunek eman genuen izena, eta proba bi- ren ostean 100 lagun aukeratu gintuzten zen- bait proiektutan parte hartzeko. Medellinera Donostiako neska bat eta biok goaz. Ezagutzen duzu Kolonbia? Egonda nago Latinoamerikan, Perun, beste komunitate batean lanean, eta baita Uruguain ere; han ikasten eta bidaiatzen egon nintzen. Bidaia honek zein ekarpen egingo dizula uste duzu? Erantzunagaz ez naiz originala izango. Uste dut gauza asko ikasiko ditudala, baina, batez ere, beste asko desikasi egingo ditudala uste dut. Kooperante mexikar bati entzun nion gizarte bakoitzak bere paradigma duela, eta normalean itxia izaten dela; kanpora doazen edo kanpotik datozen pertsona horiek galde- rak egitea errazten dute. Planteatzen dituzten galderek autokritika egitea laguntzen dute. Saharan ere egonda zaude kooperante gisa. Saharakoa egoera oso konkretua da. Han egon ostean, kontzientziatuago nago hango egoeraz eta, orokorrean, errefuxiatuen gaiagaz. Ekar- pena, askotan, sentsibilizazio hori izaten da; albistegietan informazioa jasota, beharbada, gainazalean geratzen da, baina han egoteak beste maila batean eragiten dizu. Esperientzia gomendatuko zenuke? Normalean, bizi garen espaziotik irtetea beti da interesgarria. Beharbada modan jarriko zen kooperazioa eta munduari buelta ematea, bai- na, nire ustez, kontua ez da ahalik eta urrunen joatea. Orain badirudi derrigorrez bidaiatu behar dela, baina zilegia da baita ere, betiko txokoan betiko jendeagaz egotea gurago due- naren iritzia. Disfrutatzeko modu bakarra ez da irtetea, baina, zalantza duenari, animatze- ko esango nioke. Aisialdirako tarterik edukiko duzu? Astean zehar zortzi orduko lanaldiak izango ditugu; asteburuak, ostera, libre edukiko ditu- gu. Batez ere, bertakoekin elkarbizitzea gura dut; ez dut beste ezer erabakita. Eider Chaves, Saharako egonaldietako batean. Ciudad Don Bosco komunitatean 900 gazte inguru daude; lan munduan integratzen eta autoestimuan eta harremanetan trebatzen laguntzen diete bertan "Gauza asko ikasiko ditut, baina, batez ere, desikasi egingo dudala uste dut" Herrialdeak beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dute lankidetza programek; Eider Chaves atxondarra Perun eta Saharan (hiru bider) egona da kooperante, eta udan Kolonbiara joango da
  • 3. 2018ko ekainaren 01a, barikua 15anboto Uztailaren 20an afari musikatua egingo dute Baigorrin, bertako herritarrek antolatuta, eta hiru barnetegiko kideak batuko dira bertan Oinezko AEK Ibiltaria Ipar Euskal Herritik ibiliko da uztaileko bi astean Lapurdiko, Zuberoako eta Behe Nafarroako ohiturak, bizimoduak eta euskalkiak ezagutuko dituzte AEK IBILTARIA • JOSEBA DERTEANO Aurten ibilbide berriekin datoz AEK ibiltari biak: bai oinezkoa, bai bizikletaz egitekoa. Oinezkoa Ipar Euskal Herritik egingo dute ia osorik eta hango bazterrak ezagutzeko aukera eskainiko du. "Aspaldi buruan genuen zerbait da eta ikasleek eurek ere eskatua ziguten", adierazi du Asier Arroita AEK Ibil- tariko antolatzaileetako batek. Aurtengo aldia —uztailaren 16tik 29ra— Hon- darribian hasi eta Izaban amaituko da, Hiru Erre- geen Mahaia igo ostean. Egun batzuetan hango baserritar batzuekin egongo dira, baserri munduko ohiturak ezagutzeko. Uztailaren 20an, Baigorrin, afari musikatua egingo dute, bertako herritarrek antolatuta. Hiru barnetegi batuko dira bertan: AEK Ibiltari biak eta Urepeleko barnetegia. Ekimen ho- riez gainera, 15 egunean Ipar Euskal Herriko men- diak,arroilaketatxokobereziakezagutzekoaukera eskainiko dute. Bizikletako barnetegi ibiltariari uztailaren 16an ekingo diote, Deban, eta Etxarri Aranatzen amaitu- ko dute 15 egun geroago. Urbasako parke naturala, Iratiko oihana eta Sakana eskualdeko bazterrak ezagutuko dituzte, besteak beste. Uztailaren 17ko hirugarren etapa Otxandion amaituko da. Han lo egingo dute, hurrengo etapari ekin aurretik. Izen-ematea aste birako zein baterako Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du osorik eginez gero, eta AEKren webgunean egin daiteke izen- ematea. Aurten berrikuntza bat gehitu dute arlo honetan. Ibiltari osoa egin ezin duenak astebetera- ko eman dezake izena, ibilbide batean zein bestean.Euskaraz mintzatzeko eta Euskal Herriko hainbat toki ezagutzeko aukera eskaintzen dute urtero AEK ibiltariek. Oinezko AEK Ibiltaria Hondarribian hasi eta Izaban amaituko da, Hiru Erregeen Mahaia igo ostean.
  • 4. 2018ko ekainaren 01a, barikua 16 anboto "Umeek aisialdia euskaraz bizitzeko aukera izatea oso garrantzitsua da guretzat" Etxeko gazteenen udako oporraldi luzeari erantzuteko aukera ezin hobea dira udalekuak gurasoentzat. Berbaro euskara elkarteak aukera zabala jartzen du neska-mutilen eskura DURANGO • AITZIBER BASAURI Berbaro elkarteak antolatutako udaleku finkoetan (Mendigorrian eta Uitzin) eta ibiltarian (Durangotik Bermeora) 160 neska-mutilek parte hartuko dute, aurten. Durangon egiten duten Udan Olgetan udale- ku irekian, berriz, 200 bat umek parte hartuko dute. Mertxe Garcia eta Ziortza Onaindia amek aisiadira- ko proposamen horregaz bat egiten dute. Guraso lez, zerk eraman zintuzten Berbarok eskaini- tako aisialdi programaren aldeko apustua egitera? Ziortza Onaindia: Berbaroko bazkide izanik, gertuta- sun eta konfiantza horrek bultzatuta hasi ginen 11 urte dituen alaba nagusiagaz. Aisialdia euskaraz bi- zitzeko eta euskal kultura ezagutzeko aukera ema- ten zuen. Gerora, herriko eskola guztietako umeak batzen dituzten herri udalekuak direlako jarraitu dugu. Denak elkarregaz egongo diren plaza bat iza- tea aberasgarria da, lagun berriak egiteko ere bai. Mertxe Garcia: Beste gazte batzuekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute, eta hainbat tokitara joateko. Umeari konfiantza hartzen laguntzen diote, hainbat jardueratan parte hartzeko aukera eskainita. Orain hiru urte joan zen lehenengoz eta, pentsatu gabe, poz-pozik doa. Uitzira doa. Urtean zehar Berbarok antolatutako beste ekintzetan ere parte hartzen du, oso pozik. Oso motibatuta dator. Euskarazko aisia izateari garrantzitsua deritzozue? Z.O.: Hori erabakiorra izan zen guretzat. Aisialdia euskaraz bizitzeko aukera izatea ezinbestekoa deritzogu, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko aukera, euskaraz berba egitera mugatu barik. M.G.: Oso garratzitsua da guretzat. Senarrak badaki zerbait, baina guk ez dugu euskaraz egiten etxean, eta semeari oso ondo datorkio euskara erabiltzeko. Zuen seme-alabei zeintzuk ekarpen egiten dizkie Ber- barok antolatutako udaleku hauek? Z.O.: Uda luzea da eta guk ez ditugu hiru hilabeteko oporrak. Dena den, umeek umeekin egon behar dutela uste dut, eta alabak oso motibatuta ikusten ditut. Oso desberdinak diren arren, hirurak oso po- zik doaz udalekuetara, hasi zirenetik. M.G.: Eskolatik kanpo, bestelako neska-mutilekin parte hartzeko aukera eskaintzen diote udaleku hauek. Oso garrantzitsua deritzogu horri. Zer da zuen seme-alabei gehin gustatzen zaiena? Z.O.: Udalekuetako dinamika, hango jolasak. Txan- goak, igerilekuetara joatea. Gazteenak hamabost egun egingo ditu Udal Olgetanen; baina beste biek ere, astebetez behintzat, Udan Olgetanera joan gura izan dute, nahiz eta bata Uitzira eta bestea Mendigo- rriara joango diren. M.G.: Gero eta gutxiago kontatzen du, baina, oro har, dena du gustuko: eskulanak, irteerak, jaiak... Udaleku finko eta ibiltariak antolatzen ditu Berbarok, herri udaleku irekiak ez ezik.Mertxe Garciaren seme gazteenak eta Ziortza Onaindiaren hiru alabek Berbaroren udalekuetan parte hartzen dute.
  • 5. 2018ko ekainren 01a, barikua 17anboto Kurutziaga, 52 Durango Tel.: 946 200 864 Hotel Olajauregik terraza irekiko du tabernarekin, ekainaren 6tik aurrera. Etor zaitez gurera eta dastatu terrazan eskainiko ditugun afariak! HOTEL OLAJAUREGI Landako etorbidea, 4A Durango Tel.: 946 030 300 Uda honetan Plateruenako doako terraza zerbitzuaz gozatu: etxeko irabiatuak, izozkiak, kafeak, garagardo karta… eta asteazkenetan jazz emanaldiak iluntzeetan. PLATERUENA Gure terraza naturaren estilismoaz eta lasaitasunaz gozatzeko lekua duzue; jatordu bat zein trago batzuk hartzeko aukerarekin. ASTEI JATETXEA Muniketa gaina, Bizkaiko begiratokira bidean Muxika Tel.: 946 732 318 NAPOZT Josemiel Barandiaran, 8 behea - Durango Tel.: 946 004 086 Ez dugu udarako terrazez gozatzea baino plan hoberik ezagutzen! Hemen duzue Napozt bere pintxoekin, edariekin eta errazioekin gozatzeko! Udan gainera, terraza 01:00ak arte zabalik! Terraza eta giro oso atseginak. “Quiero café”barista profesionalen elkartearen arabera, estatuko kaferik onena duten 100 lokalen artean dago. pintxoak, etxeko gozogintza eta gin tonic- etan espezializatua AI AMA Iturburu, 9 - Iurreta Tel.: 946 817 847 www.restaurantebetixu.es Plan bikaina Tabirakoa udaran! Terraza, giro, zerbitzu, edari, janari gazi zein gozoez gozatzeko aukera bikainarekin! Zatoz gugana! GORA-GORA Arriluzea, 2 Durango Tel.: 946 811 384 Taberna zabalik dago 07:00etatik 23:00etara. Besteak beste, gosariak, pintxoak, entsaladak, eta ogitartekoak eskaintzen ditugu. Terraza ederra, Tabira auzoaren erdigunean. ERROTA Intxaurrondo kalea, 54 Durango Tel.: 946 216 021 Eguneko menuak eta asteburuetako menu bereziak. Goizetik pintxoak. Giro oso ona. ABARKATERUENA Iturritxo, 6 - Txanporta plaza - Abadiño Tel.: 944 657 790
  • 6. 2018ko ekainren 01a, barikua 18 anboto MENDI IRTEERA • MAIALEN ZUAZUBISKAR EuskalHerrianmendirakozaletasunhandiadagoeta Alpino eta Erdella mendi taldeak, besteak beste, zale- tasun hori indartzen dabiltza Durangaldean. Aurten ere,azkenurteetanbezala,mendiakaitzakiahartuta mundua ezagutzeko aukera izango dute. Durangoko Alpino Tabira Mendi Klubak Bulgaria- ra irteera antolatu du uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Abuztuaren 2an, esaterako, 2.925 metro dituen Musala mendira igoko dira; abuztuaren 6an, 2.914 metro dituen Vijren mendira; eta abuztuaren 8an, 2.851 metro dituen Polezhan mendira. Mendi irteera horiez gain, beste hainbat irteera ere egingo dituzte, eta Bulgariako hainbat toki ikus- teko ere baliatuko dute. Alpino Tabirako kideek jakitera eman dutenez, dagoeneko Bulgariako irteerarako 30 plazak beteta daude. "Oso pozik gaude jendeak izan duen erantzu- Musala, Vijren eta Balaitus mendiak eskualdeko mendi taldeen udako proposamenak nagaz. Izen-ematea zabaldu eta ordu gutxitan plaza guztiak bete ziren", jakinarazi dute Alpino Tabirako kideek. Erdellakoak, Pirinioetara Elorrioko Erdella Mendizale taldeko kideek Piri- nioetara antolatu dute irteera, uztaileko bigarren astebururako. Erdellakoen asmoa 3.145 metro dituen Balaitous mendira igotzea izango da. Edu de la Cruz Erdella Mendizale Taldeko presidenteak jakitera emanduenez,mendiirteerahonetarakoizen-ematea ekainean zabalduko dute, eta hamazortzi pertsona- rentzako tokia egongo da gutxi gorabehera. Hala ere, Pirinioetarako irteera ez da Erdellakoek uztailerako antolatu duten irteera bakarra. Uztaila- ren 15ean, Villasana de Menatik Artziniegara txan- goa egingo dute, eta uztailaren 21etik 22ra arroilen jaitsira egingo dute. Durangoko Alpino Tabira Mendi Klubak eta Elorrioko Erdella Mendizale taldeak egitarau berezia antolatzen dute udarako; aurten uztailean eta abuztuan egingo dituzte irteerak Udan inteerak antolatzen dituzte Alpino Tabira eta Erdellako kideek. .
  • 7. 2018ko ekainaren 01a, barikua 19anboto
  • 8. 2018ko ekainaren 01a, barikua 20 anboto Goizez ekitazioagaz lotutako ekintzak garatuko dituzte, eta arrsatsaldez aisialdi eskaintza zabalagoa izango da Zaldiekin batera, udaleku atsegin bat igaro eta ekitazioaren munduan murgiltzeko aukera Berrizko Dukiena zentro hipikoak umeentzako udalekuak eskaintzen ditu; ekainaren 25etik uztail amaierara egongo dira eta, ostean, iraileko lehen asteetan ere bai HIPIKA • MARKEL ONAINDIA Gaur egun askotarikoak dira umeentzat eskaintzen diren udalekuak. Aisialdia, hizkuntza, kirola... Horien artean, aukera interesgarrietako bat ekita- zioarena da. Berrizko Dukiena zentro hipikoak, adi- bidez, zaldiekin batera uda pasatzeko aukera dakar. Egun erdiz, egun osoz eta aste osoan ere egon ahal dira umeak Dukienako udalekuan. Ekaina- ren 25etik uztailaren 27ra arte parte hartu ahalko da, eta gero iraileko lehen aste bietan ere bai. 631 11 52 47 telefonoan apuntatu ahal da. Goizez ekitazioagaz lotutako ekintzak garatuko dituzte irakasle profesionalen eta begiraleen eskutik, eta arratsaldez aisialdi eskaintza zabalagoa izango da. Hori guztia ingurune natural handi batean. Robert Zedlitz da bertako irakasleetako bat, eta ekitazioak norbere heziketarako balio duela uste du. "Umeen- tzat aktibitate onuragarria da hipika, izaki bizidun bategaz interakzioan dagoela ikasi eta disfrutatu ahal dutelako. Animaliekiko eta naturarekiko erre- pestua sustatzen du, eta baita diziplina eta autokon- trola lako balioak ere. Osasuntsua da, eta gazteen pertsonalitatea eraikitzeko ona". Alemanian eta FrantzianbatuzuenesperientziagehienaZedlitzek, eta gaur egun irakasle da Euskal Herrian erreferen- teetako bat den zentro hipikoan. Uda ekitazioan murgiltzeko "sasoi ezin hobea" dela dio. Balioak sustatzen Udalekuez aparte ere eskolak ematen dituzte ur- tean zehar. Zaldiekin ibilaldiak eskaintzen dituzte, eta zaldiak dituztenek bertan utzi ahal dituzte, alokairu baten trukean. Nabarmentzekoa da hi- poterapia zerbitzua dutela, aniztasun funtzionala dutenentzat. Izan ere, ekitazioagaz batera balioak sustatzea ere bada euren helburua. Robert Zedlitz irakasleak Alemanian jaso zuen esperientzia, eta txapelketetan ere parte hartu izan du.Klubekoek irteerak egiten dituzte txapelketetara. Umeentzako udalekuetan askotariko ekintzak garatzen dituzte Dukienan.
  • 9. 2018ko ekainaren 01a, barikua 21anboto "Bakoitzak bere interpretazio pertsonalak egin ditzala gustatzen zait", adierazi du erakusketaren egilea den Patrica Arruti donostiarrak Donostiko Aquariumak itsasoko argi- ilunak batu ditu erakusketa batean Patricia Arruti artista donostiarraren lanak ekainaren 17ra arte bisitatu daitezke Aquariumeko Nautilus aretoan ERAKUSKETA • Joseba derteano Donostiako Aquariumak hainbat aukera eskain- tzen du itsas barneko munduan barneratzeko. Ur- peko animalien artean ibiltzeko modua da denetan ezagunena eta erakargarriena, baina ez bakarra. Itsasoaren magiagaz busteko beste bide bat aldiro antolatzen diren erakusketak dira. Ekainaren 17ra arte ikusgai dagoenak, esaterako, Patricia Arruti (Donostia, 1983) artistaren lanak jasotzen ditu. 'Adarra eta Ekaitza', 'Itzala eta Tximistargia', 'Olatuaren Gaua' eta beste hainbat oleogaz 10 aleko erakusketa osatu du, eta itsasoak eragiten dizkion sentimendu eta pentsamenduak islatu ditu ber- tan. "Itsasoaren argi-ilunak jasotzen saiatu naiz", adierazi du Arrutik. Pista hori emanda, nahiago du bere motibazioetan sakondu baino, bisitariari bere bidaia propioa egiten utzi. "Nork bere esperientzia bizi dezala gustatzen zait, bakoitzak bere interpre- tazio pertsonalak egin ditzala", azaldu du Milanen, Londresen, Madrilen eta New Yorken diseinu eta ar- te ikasketak egin dituen donostiarrak. Erakusketa Nautilus aretoan dago ikusgai, 17:30etik 19:30era, eta sarrera doakoa da. Ozeanoen Nazioarteko Eguna Ekainaren5aeta8aOzeanoarenNazioartekoEguna eta Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna dira, hu- rrenez hurren. Ildo horretatik, itsasoa eta bertako aberastasuna zaindu beharreko altxorra direla go- goratzeko tailerra egingo dute ekainaren 9an. Egun horretan, 10:30etik 13:30era, botilak eta plastikoak etxeko apaingarri bihurtuko dituzte, uretako lan- dareen itxura emanda. Adin guztietako bisitariei bideratuta dago eta Aquariumean egun horretako sarrera erostea nahikoa da parte hartzeko. Udara begirako beste ekimen batean, hondartza irudikatzen duen eszenografia bat jarriko dute Donostiako badiarantz ematen duen begiratokian. Mikroskopio, lupa eta bestelako errekurtsoen bidez badian bizi den faunari eta florari gertuko begira- tua eman ahalko zaio. Ekimen honen zein bestela- koen informazio gehiago 943 44 00 99 telefonoaren bidez jaso daiteke.Patricia Arruti donostiarraren erakusketa ekainaren 17ra arte bisitatu daiteke. Goiko argazkia: Maite Arbizu
  • 10. 2018ko ekainren 01a, barikua 22 anboto ALAZNE UNZUETA I ABADIÑO "Herri txikietako jaien aldekoa naiz, eta eskualdean horrelako jai oso onak ditugu" Alazne Unzueta Arregi abadiñarrak herri txiki eta auzoetako jaiak ditu gustuko. Zer gomendatuko zenuke udan Durangaldean egiteko? Herri txikietako jaien aldekoa naiz eta eskual- dean horrelako jai oso onak ditugu. Nik neuk Garaiko eta Gerediagako jaiak gomendatuko nituzke. Herri txiki edo auzoetako jaiak izatera, giroa hurbilagokoa da, anbientea oso ona iza- ten da. Ekintzak ez dira beste munduko gauza bat izaten, baina lagun giroan egiten direnez, parranda ederrak egiten dira. Horrez gain, Men- diolako jaiak ere gomendatuko nituzke, oso giro polita egoten da eta. Niri neuri herri txikietako jaiak handietakoak baino gehiago gustatzen zaizkit.Horregatik,jendearijaihauetarajoateko esango nieke. Eta, jaiez aparte, zer gomendatuko zenuke? Hondartzara edo beste norabait joan ostean, plan polita izaten da San Juanen parrilladatxo bat egitea, lagun artean. Horrez gain, Durangal- dean hainbat egun-pasa egin daitezke, ibilbide asko ditugu-eta bizikletan edo oinez egiteko. Garain bertan Oiz inguruko txangoak daude, eta Axpera joanda, bidegorri ingurua daukagu. Eskualdean ditugun mendi guztiekin uda guz- tirako plana izango genuke, egunean mendi bat igotzeko aukera baitugu. ASIER BILBAO I ZORNOTZA "Zornotzan auzo piloa dugu, eta denetan egoten da zerbait" Haizetara jaialdiagaz eta herriko zein auzoetako jaiekin gozatzen du udan Asier Bilbao Rui-Wam- bak. Nañon euskara taldeko kidea da, eta Duran- goko institutuan irakasle dabil lanean. Zer egin genezake udan Zornotzan? Zornotzan jaiek markatzen dute uda, luzeak direlako. Jaien ostean, bestalde, herria hustu egiten da, batez ere abuztuko lehen hamar egunetan. Horrez gainera, Zornotzan 18 bat ermita daude; santuen izendegi erdia geurea da (barrez). Sanisidroak oraintsu izan dira, sanpe- droak, Etxanoko jaiak, Andra Mari bueltan, san- migelak ere baditugu, Boroakoak... Autzaganen ere famatua izaten da Amurizak-eta antolatzen dutenbertsoafaria.Auzopiloaduguetadenetan egoten da zerbait. Kulturalki, ekimen garrantzitsua da uda hasieran antolatzen den Haizetara kaleko musika taldeen jaialdia. Gero eta indar gehiago hartzen dabil, eta niri, gaur egun, herriko jaiak baino gehiago gusta- tzen zait. Gainera, garagardo jaiagaz elkartu zuten, eta guneak sortu ziren. Jendearen eran- tzuna oso ona izaten da. Beste aukerarik? Igerilekuetara edo pilotalekuetara joatea izan ahaldaaukera.Halaere,Zornotzarenkokapena- gatik, jende askok hondartzara jotzen du.
  • 11. 2018ko ekainaren 01a, barikua 23anboto GONTZAL AIZPURUA I DURANGO "Kalean jazza eskaintzeak ukitu magiko bat dauka, nire ustez" Musikazalea da Gontzal Aizpurua durangarra, eta Plateruena kafe antzokian antolatuko den jazz musika jaialdiagaz gozatzeko irrikaz dago. Otxote eta abesbatza banatan parte hartzen duenez, bere emanaldiak gainerako ekitaldiekin uztartuko ditu. Iaz hasi zen Platerueneko jazz musika jaialdia. Gustatu zitzaizun? Niretzat gauza oso ederra izan zen. Gogoratzen dut lehen kontzertua Trizak taldearena izan ze- la. Hasier Oleaga bateria-jotzailearen proiektue- tako bat da. Plateruenean bestela ere egiten dira Jam sessionak-eta, baina musika leku itxietatik askatzea eskaintzen du. Kalean musika hori eskaintzeak ukitu magiko bat dauka, nire ustez. Erritmoa, inprobisazioa... denboragaz badauka hartu-emana, eta udan beste modu batean sen- titzen dugu. Gainera, eszenografia ere polita izan zen. Leku zoragarria da, musika oso ondo entzuten da, eta zerbait hartzeko edo afaltzeko atsegina da. Aparte, zer egingo duzu udan? Kontzertuetara joateko asmoa duzu? Musika ekitaldi askotara joaten naiz. Abesba- tzak, musika klasikoa, jazza, pop-rock mugi- mendua... Lagun bat Broken Brothers taldean dabil, eta badakit udan Durangoko kaleetan joko dutela. BELEN GANBOA I ELORRIO "Musikaireren egitaraua anitza eta maila onekoa izaten dela esango nuke" Elorrion Musikaire programak indar berezia har- tzen du uda garaian. Belen Ganboa Agirre ahal duen emanaldi guztietara joaten da, eta, gaine- ra, antolatzaileei laguntza ematen die. Zelakoa izaten da uda Elorrion kulturari dagokio- nez? Parte hartzen saiatzen zara? Uztailaren 4an Berriotxoa eguna izaten da, eta horregaz hasten da uda sasoia. Gero, trikitilari txapelketa ere egin izan da azken urteetan. Ostean, Musikaire etortzen da, asteburuetan herriko plazetan eta jauregietan garatzen dena. Kontzertuak eta antzerkiak izaten dira, antzez- lanak batez ere domeketan. Egitarau anitza eta maila onekoa izaten dela esango nuke. Nik Musikairen parte hartzen dut, eta, gainera, lan- tzean behin aurkezpenak egiten laguntzen diet antolatzaileei. Kultur ekimenez aparte, zer besterik egin ahal da Elorrion aisialdiari begira? Elorrion ondo pasatu ahal da udan. Aukera ugari eskaintzen ditu herriak. Natur-ibilbideak egin daitezke, auzoetako paraje ederrak zeharkatuz. Audiogidekin herria ezagutzea da beste aukera bat. Orain urte bi, esaterako, lagun batzuekin egin genuen ekintza hori. Igerilekuak famatuak dira, aquapark txiki bat diruditelako, eta kan- potik ere etortzen da jendea. Zalditegi bat ere badago herrian. @itzisax