1. MASUSTA MERMELADA EGITEKO ERREZETA
OSAGAIAK
• 1kg masusta
• 600gr azukre
• Limoi bat
PROZEDURA
• Masustak garbitu
• Lapiko batean masustak , azukrea eta limoi-zukua jarri.
Estali trapu batekin eta utzi gau osoan.
• Denbora hau pasa ondoren sutan jarri. Egosi eta mugitu
egurrezko koilara batekin 25 minutu inguru.
• Puregailu batetik pasatu eta irakiten jarri berriro lodiera
egokia lortu arte.
• Esterilizatuta dauden poteak bete gutxi gora behera
zentimetro bateko hutsunea utziz. Ondo itxi eta buruz behera utzi
24 ordu pasa arte. Ondo itxita daudela begiratu ondoren, gorde
eta urte betez iraungo du.
• Oso egokia da tartak estaltzeko eta esnekiekin jateko. Gazta-
tarta, yogurt-a eta abar……