Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Euskadin etxebizitza partekatzeko programa
1. Etxebizitzen ezaugarriak
• 3 pertsonen artean partekateko 3 logela eta bi bainugela dituzten etxebizitza.
o 5 Etxebizitza Gasteizen
o Etxebizitza bat Bilbon
o Etxebizitza bat Donostian
• Pisukideen artean partekatzeko garaje eta trastelekua.
• Hornitutako sukalde eta bainugelak.
• Oinarrizko altzariz hornitutako egongela eta logelak.
• Egokitu gabeko etxebizitzak
Nori zuzendua
• 35 urtetik beherako eta lzatezko Bikoteen Erregistroan izenik eman gabeko ezkongabe eta
dibortziatuak.
• Seme alabarik eta bere kargura familiakorik ez dutenak.
• Lan jarduera batetik datozen diru sarrerak edukitzea.
• Emantzipatzeko beharra dutenak.
Baldintza gehigarriak
• lzena emateko orduan, 12.000 € eta 25.000 € bitarteko diru sarrera gordinak egiaztatzea.
• Eskatzaile bakar bezela Etxebide, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Zerbitzuan, izena emanda
egotea.
Kontratuaren baldintzak
• Etxebizitza okupatzen duen kide bakoitzarentzako etxebizitza partekatuko etxebizitza
erabilpen banakako kontratua.
• Urte beteko iraupena, 3 urtera arteko hileroko luzapenekin.
• 125 €/hileko zenbateko finkoa pertsonako, hilabetero aurrez ordaintzeko.
• Fidantza: 125 €-ko ordainketa bakar bat.
• K.P.1.-ren urteroko eguneraketa.
• Komunitatea eta O.H.Z. Alokabideren kontura.
• Ur, argindar, berogailu eta ur bero hornidurak pisukideen kontura zati berdinetan.
1 1
11 alokabide
2. Esleipena
• Logelako pertsona bakarrari esleituko
zaio.
• 3 pertsona etxebizitzako.
• Ezaugarri bereziak dituen programa
izanik, esleipena sistema mixto bidez
egingo da, baremazioa eta etxebizitza
partekatzeko pertsonen egokitzapena
kontuan hartuz, banakako balorazio baten
bidez.
• Eskariak jaso eta aztertu ondoren, gure
bulegoetan informazio gehiago jasotzeko
hitzordua emango da.
• Esleipenaren ebazpena: Izena emateko
epea amaitu ondoren, esleipen baldintzak
pertsonalki jakinaraziko dira.
• Esleipenari uko egitea: Pertsonek
esleipenari uko egin ahal izango diote,
Etxebideko inskripzioaren inguruan inongo
ondoriorik gabe.
Gizarte konpromisoa
Programaren ezaugarri bereziak direla eta,
erabiltzaileek, konpromiso dokumentua
sinatzerakoan zehatuzko diren eta bertan
ezarriko eta berretsiko diren bizikidetza
arauak betetzeko konpromisoa hartuko dute.
Inskripzio eskaera aztertu ondoren, Alokabide, S.A.
eskatzaileekin harremanetan jarriko da, hitzordua ezartzeko.
Oharra: Alokabidek programa hau bertan behera uzteko
eskumena izango du, kontratuen sinadura eta giltzen
ematearen aurretik beti ere, beharrezko eskatzaile edo
eta esleipendun kopurua bete ezean edo hauen perfilak
programaren ezaugarrietara egokitzen ez badira. Edozein
kasutan, behin kontratua sinatu eta giltzak emanda, bi
aldeek hartutako konpromisoak errespetatuko dira.
Etxebizitza tipoaren planoa,
ezaugarriak alda daitezke.
alokabide